Euskadi.eus
  • 1277/2024 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza baliabideen hautaketa eta horniketaren zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1277/2024 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza baliabideen hautaketa eta horniketaren zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 174
  • Hurrenkera-zk.: 4170
  • Xedapen-zk.: 1277
  • Xedapen-data: 2024/08/26
  • Argitaratze-data: 2024/09/06

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza baliabideen hautaketa eta horniketaren zuzendariorde lanpostua hutsik egotea aurreikusita dago, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 8ko 150/2019 Ebazpenaren bidez egindako deialdia esleitu gabe geratu delako. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Nagusi honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako

OINARRIAK

Lehenengoa. Ebazpen honen bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza baliabideen hautaketa eta horniketaren zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak, lanpostua jabetzan dutenak A1/A2 lanbide-taldean (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioak ere, lanpostua jabetzan dutenak A1/A2 lanbide-taldean. Horrez gain, hautagaiek ondoko baldintzak ere bete beharko dituzte:

  1. Titulazio akademikoa: A1/A2 lanbide-taldeetako edozein unibertsitate-lizentziatura eduki beharko dute.

  2. Esperientzia: 5 urteko esperientzia izan beharko dute, A1/A2 lanbide-taldeetako zereginetan.

    Deitutako lanpostuak euskarazko 3. Hizkuntza Eskakizuna dauka derrigortasun-datarik gabe.

    Bigarrena. Deialdi honetan, ondoko merezimenduak kontuan hartuko dira:

  1. Eskarmentua, prestakuntza eta/edo ezagutzak egiaztatzea pertsonen hautaketa- eta horniketa-prozesuen arloan.

  2. Eskarmentua, prestakuntza eta/edo ezagutza juridikoak egiaztatzea pertsonaleko arloan.

    Hirugarrena. Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran.

    Laugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:

    Titulu akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

    Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Bosgarrena. Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 26a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

    SUSANA LÓPEZ ALTUNA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.