Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko abenduaren 22koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako zentroetan euren zerbitzuak ematen dituzten garbiketa-enpresa emakidadunen eta langileen soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko (2022. urtea) akordio partziala erregistratu, argitaratu eta gordailutzea (hitzarmen-kodea: 86100053012013). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 22koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako zentroetan euren zerbitzuak ematen dituzten garbiketa-enpresa emakidadunen eta langileen soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko (2022. urtea) akordio partziala erregistratu, argitaratu eta gordailutzea (hitzarmen-kodea: 86100053012013).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 15
  • Hurrenkera-zk.: 368
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/22
  • Argitaratze-data: 2023/01/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonoma
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia

Testu legala

Lehenengoa. 2022ko abenduaren 21ean, REGCONen aurkeztu da soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko (2022. urtea) akordio partzialari dagokion nahitaezko dokumentazioa. Akordio hori Eusko Jaurlaritzako zentroetan euren zerbitzuak ematen dituzten garbiketa-enpresa emakidadunen eta langileen hitzarmen kolektiboa negoziatzeko batzordeak hartu du.

Bigarrena. Akordio hori 2021eko abenduaren 21ean sinatu zuten UGT, LAB, LSB-USO eta CC.OO. sindikatuek eta patronalaren ordezkaritzak.

Hirugarrena. Akordio partzial hori sinatu dutenek pertsona bat izendatu dute, sinatze-aktan, akordioa erregistratu eta argitara dezan.

Lehenengoa. Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 eta 3 artikuluan aurreikusitako eskumena, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (2015-10-24ko BOE), betiere bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen irailaren 6ko 18/2020 Dekretuarekin, zeinaren 6. artikuluan sortzen baita Lan eta Enplegu Saila. Aplikagarriak dira, halaber, uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuaren bidez aldatutako urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i artikulua, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuari dagokionez, eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua, hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoa.

Bigarrena. Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Hori dela-eta, honako hau

Lehenengoa. Agindua ematea hitzarmena inskribatu eta gordailutu dadin Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan, eta horren berri aldeei jakinaraztea.

Bigarrena. Hitzarmena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 22a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

AKORDIO PARTZIALA, jarraian zehaztutako Eusko Jaurlaritzako zentroetan euren zerbitzuak ematen dituzten garbiketa-enpresa emakidadunen langileen soldatak eguneratzeko eta 2022an sortutako atzerakinak ordaintzekoa: Lakua, Samaniego, Arkautiko Akademia, Segurtasun Saileko bulegoak, Eusko Legebiltzarra, EJIE-Eusko Jaurlaritzako Dokumentazio Zentroa, Emakunde, Arartekoaren Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Vjitoria-Gasteizko Justizia Jauregia, Lehendakaritza, Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa / SOS Deiak, Neiker-Arkautiko Granja Eredua, CRL/LHK, Zuzenean, Arabako eta Bizkaiko Osalan zentroak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Probintzia-Artxibo Historikoak eta Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Bateratuko Zentroak Gipuzkoan (Eraikinen kokalekua: Vitoria-Gasteiz kalea 3; Intxaurrondo kalea, 70; Marina kalea, 12; Andia kalea, 13 eta Easo kalea, 10). Hori guztia, 2022ko uztailaren 11ko EHAAn (133. zenbakia) argitaratutako akordioaren arabera.

Bildu dira Vitoria-Gasteizen, Lan Harremanen Kontseiluan, batetik, ISS Facility Services, SA eta Clece SA/Zaintzen, SA, patronaleko ordezkari gisa, eta, bestetik, UGT (negoziazio-batzordeko langileen aldean daukan ordezkaritza % 53,33koa da, 2013ko uztailaren 2ko eratze aktan jasota dagoenez) eta LAB, ESK eta CC.OO. sindikatuak.

ADOSTU DUTE

Lehenengoa. Hitzarmenaren aurreraeragina aplikatuz aurreikusitako soldata-igoerak onartzea, hitzarmenaren 48. artikuluan jasotako eran. Hona hemen:

2022. urtea: % 2 + % 1,5.

Bigarrena. Enpresek konpromisoa hartzen dute, batetik, aipatutako igoerek sortutako atzerakin guztiak ordaintzeko, eta, bestetik, langileen soldatak eguneratzeko, eranskineko soldata-taularen arabera.

Hirugarrena. Akordio honek eraginkortasuna izango du Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 87., 88. eta 89. artikuluen babesean, eta argitaratzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da. Hura izapidetzeko, Lan Harremanen Kontseiluari ematen diogu baimena. Edonola ere, akordioa argitaratzen denetik, enpresek hilabeteko epea izango dute atzerakinak ordaintzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik