- EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 30ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Altzolako saihesbidea eraikitzeko proiektuak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko abuztuaren 30ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Altzolako saihesbidea eraikitzeko proiektuak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 180
- Hurrenkera-zk.: 4061
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/08/30
- Argitaratze-data: 2022/09/20
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2022ko uztailaren 21eko Ebazpenaren bidez «Altzolako saihesbidea eraikitzeko proiektua» onetsi zen.
Eraikuntza proiektu honen helburua da Arriagako Industria Poligonoaren eta Elgoibarko Altzola auzoaren arteko zatian tuneleko trenbide-saihesbide bat egiteko lanak zehazteko beharrezko dokumentazioa ematea.
Trenbide-saihesbideari esker trazaduraren luzera 400 metro inguru murriztuko da, eta trazaduraren ezaugarriak nabarmen hobetuko dira tarte horretan.
Lursailak lortzeko eta ukitutako ondasunak eta eskubideak kudeatzeko, proiektuan ondasun eta eskubide horiek xehatzen dira. Horretarako, desjabetzeen eranskinean lurzatien zerrenda eta planoak daude.
Organo honek eskumena du garraio-azpiegituraren arloko jarduerak betearazteko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzeko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera.
Trenbide sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten trenbide-lineen, horien tarteen edo tren azpiegituraren beste elementu batzuen proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onesten direnean, onespenak berekin ekarriko du proiektua onura publikokoa edo gizarte-interesekoa dela, lursailak okupatu behar direla eta okupazioa presakoa dela deklaratzea, ukitutako eta identifikatutako ondasunak eta eskubideak nahitaez desjabetzeko.
Nolanahi ere, proiektua onesteak inplizituki berekin dakarren arren proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ezartzen dute ondasun eta eskubide horien xehetasunak azaltzen dituen zerrenda egin behar dela eta jendaurrean jarri behar dela, nahi dutenek alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan ditzaten, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.
Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau
Jendaurrean jartzea «Altzolako saihesbidea eraikitzeko proiektuak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea, 1 Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Aipatutako epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Elgoibarko udaletxeko iragarki-oholean ere erakutsiko da jendaurrean.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 30a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.
(Ikus .PDF)