Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko azaroaren 14koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Etxepare Euskal Institutuaren zerbitzuko lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua arautzeko oinarriak eta salbuespenezko prozesuaren deialdia egiten baita. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 14koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Etxepare Euskal Institutuaren zerbitzuko lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua arautzeko oinarriak eta salbuespenezko prozesuaren deialdia egiten baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 5262
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/14
  • Argitaratze-data: 2022/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bidez, Etxepare Euskal Institutua/Basque Institute sortu eta arautu zen, zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo euskara eta euskal kultura sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko, hizkuntza ofizialetako edozeinetan, edozein dela ere adierazpena, euskarria, baliabidea eta adierazpidea.

Etxepare Euskal Institutuaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak 6. artikuluaren 4. atalean xedatzen duenez, Institutuko zuzendariari dagokio lanpostuak eskuratzeko araubidea, hautaketa-proben betekizunak eta ezaugarriak zehaztea, bai eta lanpostuak betetzeko eta lanbide-sustapeneko prozeduren deialdia, kudeaketa eta ebazpena egitea ere, merezimendu-, gaitasun-, berdintasun- eta publizitate-printzipioen arabera. Halaber, 18. artikuluko d) eta e) apartatuek, hurrenez hurren, adierazten dute zuzendariari dagokiola Zuzendaritza Kontseiluari plantilla eta lanpostuen zerrenda proposatzea, onar ditzan.

Ildo horretatik, 2011ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak lanpostuen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zuen. Ebazpen hori 2020ko urtarrilaren 31ko Ebazpenaren bidez aldatu zen.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea indarrean jarrita, erakunde publikoek neurri jakin batzuk hartu behar dituzte enplegatu publikoen behin-behinekotasuna kontrolatzeko eta aldi baterako enplegua egonkortzeko, lanpostuak egonkortzeko prozesuak antolatuz.

Ildo horretan, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 22. artikuluan eta hurrengoetan, eta enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitakoa betez, zuzendariak, 2022ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren bidez, Etxepare Euskal Institutuko lan-kontratudun langileen 2022ko lan-eskaintza publikoa onartzea ebatzi zuen. Eskaintza horretan, I. eranskinean zerrendatutako plantillako lanpostuak sartzen dira.

Halaber, abenduaren 28ko 20/2021 Legeak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurrienak, seigarren xedapen gehigarrian ezartzen ditu iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdietan jarraitu beharreko irizpideak. Hala, ezartzen du administrazio publikoek, salbuespen gisa eta bat etorriz urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 61.6 eta 7. artikuluetan aurreikusitakoarekin, lehiaketa-sistemaren bidez deituko dituztela 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak bete eta 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako eta etenik gabe beteta egon diren plazak. Aurreikuspen horri lege beraren zortzigarren xedapen gehigarrian jasotakoa gehitzen zaio, eta, gainera, adierazten da seigarren xedapen gehigarrian jasotako egonkortze-prozesuek beren deialdietan sartuko dituztela izaera horretako harremana duten langileek aldi baterako okupatutako egiturazko plaza hutsak, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoak.

Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 61.7 artikuluak ezartzen du merezimenduak baloratzeko lehiaketa erabil daitekeela lan-kontratudun langile finkoak hautatzeko sistema gisa. Gaikuntza hori Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.1 artikuluan xedatutakoak mugatzen du; izan ere, artikulu horretan xedatzen denez, sistema hori soilik erabili ahal izango da ezaugarri bereziak dituzten eta merezimendu jakinak, esperientzia-maila zehatzak edo ezagutza-proben bidez egiaztatu ezin diren baldintzak dituzten langileek bete behar dituzten lanpostuetarako.

Ebazpen honen bidez onartzen diren oinarriek Etxepare Euskal Institutuko lan-kontratuko langileen lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuaren deialdiari aplikatu beharreko araudia jasotzen dute; lanpostu horiek, egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenari atxikita daude.

Horretarako, bat etorriz aipatutako lege-arauetan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. artikuluan eta II. tituluko IV. kapituluan langileak hautatzeari buruzkoan ezarritakoarekin, eta Etxepare Euskal Institutua/Basque Institute sortu eta arautzen duen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 9. eta 18. artikuluetan eta haren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuan, hurrenez hurren, emandako eskumenez baliatuz, honako hau

  1. Onartzea Etxepare Euskal Institutuaren zerbitzuko lan-kontratuko langileen lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuaren oinarri orokorrak (I. eranskina) eta oinarri espezifikoak (II., III., IV. eta V. eranskinak).

  2. Deialdia egitea Etxepare Euskal Institutuaren zerbitzuko lan-kontratuko langileen lanpostuetarako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesurako (I. eranskina).

  3. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

    Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Donostia, 2022ko azaroaren 14a.

    Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

    IRENE LARRAZA AIZPURUA.

  1. Xedea.

    Oinarri hauen xedea da arau orokorrak ezartzea Etxepare Euskal Institutuaren zerbitzuko lan-kontratudun langile finko izatera iristeko, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuaren esparruan, plantillako lanpostu hauei dagokienez:

    Zuzendaritza-idazkaria: 1 (V. eranskina).

    Euskara eta Euskal Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko teknikaria: 3 (II., III. eta IV. eranskinak).

  2. Prozesu mota.

  1. Aurreko apartatuan adierazitako lanpostuak Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko azaroaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako legezko baldintzak betetzen dituzten lanpostu hutsak dira, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu baten bidez deitu ahal izateko, aldi baterako enplegua egonkortze aldera.

  2. Enplegua finkatzeko prozesu berezia, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 61.7 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.1 artikuluan jasotako aurreikuspenen esparruan, lehiaketa-sistemaren arabera antolatuko da.

  3. Prozesu honetan txanda bakarra, txanda irekia eta modalitate bakarra aurreikusten dira: sarbide orokorra.

  1. Parte hartzeko baldintzak:

  1. Baldintzak betetzeko datak.

    Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretan eta espezifikoetan aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, eta baldintza horiek betetzen jarraitu beharko dute kontratua sinatu arte.

  2. Betekizunak egiaztatzeko denbora eta modua.

    Betekizunak egiaztatzeko denbora eta modua oinarri orokor hauen 8. atalean ezartzen dira.

  3. Parte hartzeko baldintza orokorrak.

    Hauek dira hautaketa-prozesuetan onartua izateko baldintzak:

    1. Europar Batasuneko estaturen bateko herritartasuna izatea.

      Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, nazionalitatea edozein dela ere, baldin eta zuzenbidezko banantzerik ez badago, eta herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidezko banantzerik ez badago, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

      Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.

      Era berean, parte hartu ahal izango dute, aurreko paragrafoetan aipatu ez arren, legezko bizilekua Espainian duten atzerritarrek.

    2. Deitutako lanpostuetako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

    3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako adinera ez iristea.

    4. Edozein administrazio publikoren edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoren diziplina-espediente bidez zerbitzutik kentzeko zehapena jaso ez izana, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza absolutua edo berezia jaso ez izana, edo funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko desgaikuntza absolutua edo berezia jaso ez izana, edo lan-kontratudun langileen kasuan betetzen zituzten eginkizunen antzekoak betetzeko desgaikuntza edo desgaikuntza jasan izana. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikora iristea eragozten dion diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, baldintza berberetan.

    5. Eskatutako titulazioa izatea, edo agiriok jaso ahal izateko eskubideak ordainduta egotea. Titulu horiek berariazko oinarrietan adieraziko dira. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.

    6. Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez erortzea, horrek ematen dion aukera-eskubidea salbu utzita.

    7. Ordainduta izatea prozesuan parte hartzen duten langileak hautatzeko deialdian izena emateagatiko tasa. Tasa horren zenbatekoa oinarri espezifiko batean zehaztuko da.

    8. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

  4. Hautatzeko baldintza orokorrak.

    Horiek betetzeko betekizunak ezarrita dituzten lanpostuak ezin izango dituzte inola ere bete baldintza horiek betetzen dituztela egiaztatu ez dutenek.

  5. Lanpostuak esleitzeko baldintza orokorrak.

    Organo teknikoak, dagozkion lan-kontratuak formalizatzeko, ezin izango du gainditu duen pertsona-kopuru handiagoa proposatu deitutako plaza-kopurua baino, honako egoera hauetakoren bat gertatzen denean izan ezik:

    Kontratua sinatu aurretik hautatutako pertsonek uko egitea.

  1. oinarrian xedatutakoaren arabera, hautagaiei eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea.

    Aurkeztutako dokumentaziotik ondorioztatzen bada ez duela 3. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen, edo ez duela lanak egiteko eskatzen den gaitasun fisiko edo psikikorik.

    Kasu horietan, organo teknikoak dagokion izangaiaren aldeko izendapen osagarria proposatuko du, hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera, eta aipatutako inguruabarrengatik hutsik geratu diren plazak adina izangai hautatuko ditu.

    Kontratua sinatzen den unean lanpostua gorde gabe eszedentzia eskatzen bada, hutsik geratzen diren lanpostuak esleituko dira.

  1. Argitalpenak eta iragarki-taula.

    Hautaketa-prozesuaren deialdia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ez ezik, Etxepare Euskal Institutuaren web-orrian ere argitaratuko da: www.etxepare.eus

    Hautaketa prozesuan zehar, prozesuaren garapen alderdiekin zerikusia duen informazio guztia Eusko Jaurlaritzako iragarki taula elektronikoan argitaratuko da, jakinarazpen ondorioetarako. Telefono mugikorraren zenbakia edo helbide elektronikoa eman duten parte-hartzaileei abisu bat bidaliko zaie, SMS bidez edo posta elektronikoz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, abisu hori ez egiteak ez du eragotziko jakinarazpena guztiz baliozkoa izatea.

    Halaber, informazio hori eskuragarri egongo da Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan (Andre Zigarrogileen plaza 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua. Donostia (20012).

  2. Eskabideak aurkeztea.

  1. Prozesuan onartzea.

    Parte hartu nahi dutenek eskabide bat aurkeztu beharko dute parte hartu nahi duten hautaketa-prozesu bakoitzeko, nahiz eta kategoria berekoak izan.

    Onartua izateko eta, hala badagokio, hautaketa-prozesuetan parte hartzeko, honako hauek egin beharko dira:

  1. Eskabidearen atal guztiak betetzea.

  2. Eskabidea epe barruan aurkeztea.

  3. Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatik ordaindu beharreko tasak ordaintzea.

    Era berean, eskatutako baldintza guztiak beteta eduki beharko dira, eskaera epea amaitzen denean.

  1. Eskabideak aurkezteko epea:

    Deialdietan parte hartzeko eskabideak hogei egun balioduneko epean aurkeztuko dira, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  2. Eskabideak aurkezteko modua:

    Eskaerak VI. eranskin gisa agertzen den eredu normalizatuaren bidez edo web-orrian (www.etxepare.eus) eskuragarri dagoen ereduaren bidez egingo dira, eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari bidaliko zaizkio, helbide honetan: Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileen plaza 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua, 20012 Donostia. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan aurkeztu ahal izango dira.

    Posta-bulegoen bidez aurkezten diren eskabideak kartazal irekian aurkeztu beharko dira, ziurtatu aurretik posta-zerbitzuko funtzionarioek data eta zigilua jar diezazkieten.

  3. Eskaeraren edukia:

    Eskabidearen atal hauek bete beharko dira:

    1. Datu pertsonalak, prozesua behar bezala kudeatzeko.

    2. Harremanetarako datuak: posta-helbidea, telefono mugikorra eta helbide elektronikoa.

    3. Zein lanpostutarako lehiatzen den (adierazi lanpostuaren izena eta eranskinaren zenbakia).

    4. Sartzeko titulazioa.

    1. Hizkuntza-eskakizuna.

    2. Ingeles-maila.

  4. Langileak hautatzeko salbuespenezko deialdian izena emateagatiko tasa ordaintzea:

    Oinarri hauetako 3.3.g) artikuluan aurreikusitako baldintza betetzeko, tasa eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da, banku-transferentzia bidez, kontu honetan, zeinaren titularra Etxepare Euskal Institutua baita: ES79 2095 0611 0910 63658446.

    Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaintzen ez bada, prozesutik kanpo geratuko da. Hala ere, ordaindutako zenbatekoan akatsen bat izanez gero, errekerimendua egingo da 10 egun balioduneko epean akatsa zuzen dadin.

    Langileak hautatzeko deialdian izena emateagatiko tasa ordaintzeak ez du inola ere ordezkatuko eskabidea garaiz eta behar bezala aurkezteko izapidea, oinarri honetako aurreko ataletan adierazitakoaren arabera.

  1. Betekizunak eta merezimenduak.

  1. Merezimenduak eta baldintzak betetzeko erreferentzia-data:

    Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna izango da alegatutako baldintzak eta merezimenduak betetzeko erreferentziazko data.

  2. Betekizunak eta merezimenduak alegatzea.

    Parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak eskabideak aurkezteko epean alegatu beharko dira.

    Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen bidez ezarritako epean alegatu beharko dira merezimenduak.

  3. Betekizunak eta merezimenduak egiaztatzea.

    1. Etxepare Euskal Institutuaren organo teknikoak egiaztatuko ditu alegatutako eskakizunak eta merezimenduak, hargatik eragotzi gabe Etxepare Euskal Institutuan jasota ez dagoen dokumentazioa aurkeztea.

    Nolanahi ere, Etxepare Euskal Institutuak egiaztapena egin ezin izan duen betekizunei eta merezimenduei buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko dute eskatzaileek.

    2. Esperientzia.

    Etxepare Euskal Institutuan egindako zerbitzuak alegatu egin beharko dira, eta ofizioz zenbatuko dira.

    Gainerako herri-administrazioetan egindako zerbitzuak alegatu eta egiaztatzeko, egiaztagiriaren kopia sinple bat aurkeztu beharko da. Dokumentu horrek, administrazio bakoitzak erabakitzen duen ereduan, lan egindako aldiak banakatu beharko ditu, taldea, kidegoa, aukera, eskala, mota edo kategoria eta lanpostuaren izena zehaztuz.

    Oinarri hauen ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zaizkion eginkizunetan eta zerbitzuetan Estatuko Administrazioan emandako zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan egindako zerbitzutzat hartuko dira.

    Berdin jokatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko gainerako erakundeetan emandako zerbitzuekin, baldin eta erakunde horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan sartu badira, eta azken horrek subrogatutako langileek eman badituzte.

  4. Titulazioak.

    Agiriak Etxepare Euskal Institutuan dituzten hautagaiek ez dute titulaziorik egiaztatu beharrik izango; hala ere, jasota ez daudenak aurkeztu beharko dituzte.

    Atzerriko titulazioen kasuan, tituluaren kopia soila aurkeztu beharko da, baita homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiriarena ere.

  5. Euskararen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.

    Ez da beharrezkoa izango hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea, baldin eta titulu horiek dagoeneko Etxepare Euskal Institutuan jasota badaude; hala ez den kasuetan, aurkeztearen kalterik gabe.

    Hizkuntza-eskakizunen baliokideak diren ziurtagiriak eta tituluak Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko azaroaren 9ko 297/2020 Dekretuan eta Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien egiaztapenetik salbuesteko apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan zehazten dira.

  6. Hizkuntzak.

    Ez da beharrezkoa izango hizkuntzetako tituluak egiaztatzea dagoeneko Etxepare Euskal Institutuan jasota dauden tituluen kasuan; hala ere, jasota ez daudenak aurkeztu beharko dira.

    Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuaren eranskinean eta abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotako titulu eta ziurtagiriak baino ez dira baloratuko (117/2015 Dekretua, hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien baliokidetasunari buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuen hautatze- eta hornitze-prozesuetan; 1041/2017 Errege Dekretua, oinarrizko izaerarekin, zenbait ikasketa-planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen eta errege-dekretukoen arteko baliokidetzak ezartzen dituena).

    Beste erakunde batzuek emandako tituluak eta ziurtagiriak: egiaztagiriaren kopia soila aurkeztu beharko da.

  7. Informatikako ezagutzak.

    Informatika-ezagutzak IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko dira, eta merezimenduak alegatzeko epean alegatu beharko dira.

  8. Etxepare Euskal Institutuko lan-kontratu finkoko langile izateko prozeduretan probak gainditzea edo bere lan-poltsetan egotea.

    Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratuta alegatuko dira, eta ofizioz baloratuko dira, oinarri espezifikoetan ezarritakoaren arabera, honako merezimendu hauek:

    Etxepare Euskal Institutuaren oposizioko lehenengo azterketa gainditu izana.

    Etxepare Euskal Institutuaren lan-poltsetan egotea.

  9. Onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda.

    Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak ebazpena emango du, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan argitaratzeko aginduz, eta, hala badagokio, baztertzeko arrazoia adieraziz.

    10 egun balioduneko epea emango da erreklamazioak aurkezteko eta eskabideek izan ditzaketen akatsak zuzentzeko, aipatutako ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamaziook ebatzi ondoren, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpena argitaratuko da Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan. Ebazpen horretan, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onartuko dira.

  10. Hautaketa-prozesuak.

    Hautaketa-prozesua lehiaketa-sistemaren bidez garatuko da, eta onartutako pertsonek alegatutako merezimenduak aztertu eta baloratzean datza.

    Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaritzak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onartzeko emandako ebazpenean, gainera, 10 egun balioduneko epea irekiko da izangaiek baloratzeko moduko merezimenduak alegatu ahal izateko.

    Baloratuko diren merezimenduak eta baremoa deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan zehaztuko dira, eta horien erreferentzia-datak 8. oinarrian araututa daude.

    Etxepare Euskal Institutuaren organo teknikoak oinarri espezifikoetan ezarritako baremoaren arabera baloratuko ditu merezimenduak.

  11. Azken kalifikazioa.

    Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa merezimenduen balorazioan lortutako puntuazioen baturak zehaztuko du.

  12. Berdinketa hausteko irizpideak.

    Berdinketa gertatuz gero, hurrenkera honako irizpide hauen arabera ezarriko da, hurrenez hurren:

    Esperientzia espezifiko gisa baloratu daitekeen esperientzia-egun gehien dituenaren alde.

    Karrerako funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko prozeduretan probak gainditzeari dagokion baremoaren apartatuan edo, hala badagokio, azpiapartatuan puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

    Lan-poltsetan egoteari dagokion baremoaren atalean edo, hala badagokio, azpiatalean puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

    Esperientzia orokorragatik puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

    Titulazioei dagokien baremoaren atalean edo, hala badagokio, azpiatalean puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

    Informatikako ezagutzei dagokien baremoaren atalean edo, hala badagokio, azpiatalean puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

    Hizkuntzei dagokien baremoaren atalean edo, hala badagokio, azpiatalean puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

    Etxepare Euskal Institutuarekiko lehen enplegu-harremanaren data, zaharrena lehenetsiz berriena baino.

  13. Prozedura eta erreklamazioak.

    Merezimenduen balorazioa egin ondoren, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak gaindituen behin-behineko kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen zerrendak argitaratzeko aginduko du, horien ezaugarriak kontuan hartuta.

    Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko.

    Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta aurkeztutakoak ebatzita, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak esleitutako pertsonen eta lanpostuen azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzeko aginduko du.

    Zerrenda horietan, izangai bakoitzaren lehentasun-ordena adieraziko da, lortutako puntuazioaren arabera eta, hala badagokio, berdinketa hausteko irizpideak aplikatuta.

  14. Dokumentazioa aurkeztea.

    Hautatutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, pertsona horiek Etxepare Euskal Institutuak eskatzen dizkien dokumentuak aurkeztu beharko dituzte. Agiri hauek baino ez dira aurkeztu beharko: prozeduran zehar modu frogagarrian egiaztatu ez direnak edo eskatzaileen baldintza pertsonalei buruzkoak, prozeduran zehar mantendu behar direnak, hala nola desgaikuntza-, ezintasun- edo bateraezintasun-inguruabarrik ez izatea.

  1. Dokumentuek bete beharreko baldintzak.

    Aurkeztu beharreko dokumentuek jatorrizkoak izan behar dute, edo lokalizatzailea edo sinadura elektronikoa duten dokumentuak, aldaezinak izan daitezen.

    Dokumentazioa Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkeztu beharko da. Dokumentu bat beste hizkuntza batean idatzita badago, dokumentu horrekin batera zinpeko itzulpena aurkeztu beharko da.

    Eskatutako agiriak aurkeztea ezinezkoa bada, eta hori behar bezala justifikatzen bada, deialdian eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu ahal izango da zuzenbidean onargarri den edozein frogabideren bidez.

  2. Aurkezteko lekua eta epea.

    Dokumentuak Etxepare Euskal Institutuan aurkeztuko dira, 20 egun balioduneko epean, hautatutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. Dokumentuak ez aurkeztearen ondorioak.

    Aipatutako epearen barruan dokumentazioa aurkezten ez dutenek, ezinbesteko kasuetan izan ezik, edo dokumentazioa aztertuta ondorioztatzen bada 3. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen ez dutela, edo dagozkien zereginak betetzeko eskatzen den gaitasun fisikoa edo psikikoa ez dutela, ezin izango dira lan-kontratudun langile finko izan, eta haien jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko dira, eskaera faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizunari kalterik egin gabe.

  1. Lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzea.

    Dokumentazioa aurkezteko epea amaituta, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpena argitaratuko da Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taulan, aurreko oinarrietan ezarritakoa bete duten pertsona hautatuen zerrenda, Etxepare Euskal Institutuaren zerbitzurako lan-kontratuak formalizatzeko.

    Aipatutako ebazpenean ezartzen den egunean sinatu beharko dute lan-kontratua hautatutakoek.

    Ezarritako egunean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, kontratua sinatzen ez dutenek galdu egingo dituzte Etxepare Euskal Institutuaren lan-kontratuko langile finko izateko eskubide guztiak, deialdiaren ondoriozkoak.

  2. Lan-poltsak.

    Lanposturik lortu ez duten baina, gutxienez, 30 puntu lortu duten eskatzaileak Etxepare Euskal Institutuaren lan-poltsetan sartuko dira, eskabidea aurkeztu duten kategoria berean.

  3. Hautaketa-prozesuko datuak babestea eta kudeatzea.

    Datu pertsonalak Giza Baliabideak deritzon tratamendu-jardueran sartuko dira, xedapen hauek betetzeko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra); Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, eta datuen babesaren arloan indarrean dagoen gainerako araudia.

    Tratamenduaren arduraduna: Etxepare Euskal Institutua/Basque Institute.

    Tratamenduaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: langileen kudeaketa. Langileen espedientea. Lan-bizitza. Administrazio-egoerak. Ordutegi-kontrola. Bajak. Ezintasunak. Bateraezintasunak. Prestakuntza. Prestakuntza-planak. Pentsio-planak. Gizarte-ekintzaren kudeaketa. Laneko arriskuen prebentzioa. Nominaren jaulkipenak. Jarduera sindikalaren kudeaketa.

    Legitimazioa: interesduna alderdi den kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesdunak eskatuta kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko eta aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzeko.

    Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian azaltzen diren beste eskubide batzuk ere.

    Informazio gehigarria: webgune honetan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza:

    www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/es/transparencia/133800-capa2-es.shtml

  1. Lanpostuaren ezaugarriak: Euskara eta euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko teknikaria. EL03 kodea. Dotazioa: 1. Ordainsari-maila: 12, EAEko Administrazio Orokorreko lan-kontratudunen kolektiboen hitzarmen kolektiboan.

  2. Administrazio-organoa: Etxepare Euskal Institutua/Basque Institute.

  3. Destinoa: Donostia.

  4. Deialdian parte hartzeko betekizun espezifikoak, oinarri orokorretako 3.3.e) atalean adierazitako betekizunez gain, honako hauek:

  1. Titulazioa: Lizentziatura, Gradua, Goi-mailako ingeniaritza, Arkitektura.

  2. Hizkuntza-eskakizuna: 4. edo baliokidea (derrigortasun-data: 2010-03-31).

  3. Ingelesaren ezagutza maila operatiboan: C1 edo baliokidea.

  1. Deialdian izena emateagatiko tasaren zenbatekoa: 23,49 euro.

  2. Konkurtso-prozesuaren kalifikazioa honako merezimendu eta baremo hauen arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du:

  1. Esperientzia: orokorra eta espezifikoa.

    1. Esperientzia orokorra: esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan Sektore publikoa eta hari lotutako erakundeak barne euskara eta/edo kulturako Teknikari kategoriako lanetan (Eusko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lan Legepeko langilegoaren Hitzarmeneko 12. maila, administrazio publikoetako A kategoria, edo baliokideak).

    Esperientzia hori lan egindako hilabete bakoitzeko 0,125 punturekin baloratuko da, gehienez 15 punturekin.

    Zenbaketa egiteko, azken 10 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, behin hori amaituta, hilabete baino gutxiagoko zatiak baztertuko dira. Ondorio horietarako, hilabetetzat 30 eguneko multzoa hartuko da.

    2. Esperientzia espezifikoa: berariaz baloratuko dira, bereizita eta esperientzia orokorraren balorazioaren osagarri, Etxepare Euskal Institutuan emandako zerbitzuak, Euskara eta Euskal Kultura Sustatzeko eta Zabaltzeko teknikariaren lanpostuetan aritzeagatik.

    Esperientzia hori lan egindako hilabete bakoitzeko 0,375 punturekin baloratuko da, gehienez 45 punturekin.

  2. Titulazioak, oposizioak eta lan-poltsak: merezimendu hauek baloratuko dira, gehienez ere 30 punturaino:

    1. Lizentziatura, Gradua, Goi-mailako ingeniaritza, Arkitektura: 10 puntu, onartua izateko egiaztatutakoaz bestelako titulu bakoitzeko.

    2. Graduondokoak eta/edo master ofizialak (gutxienez 150 ordu): 5 puntu bakoitzeko.

    3. Etxepare Euskal Institutuaren oposizioko lehen azterketa gainditu izana edo erakundearen lan-poltsan egotea; bi kasuetan, kategoria berekoa: 18 puntu.

  3. Informatika-ezagutzak: gehienez 5 punturekin baloratuko dira, programa hauei buruzko ziurtagiri bakoitzeko 2 puntu:

    Outlook.

    Word.

    Excel.

    Powerpoint.

    Internet.

    Access.

    Ziurtagiriak edozein bertsiotakoak eta maila desberdinetakoak izan daitezke. Alabaina, programa beraren bertsio eta maila desberdinak egiaztatzen badira, horietako bat bakarrik baloratuko da.

  4. Hizkuntzak jakitea: frantsesa eta alemana jakitea baloratuko da, gehienez 5 punturekin, honako maila hauetan oinarrituta:

    1. Frantsesa, alemana (C1, C2): 2,5 puntu bakoitzeko.

    2. Frantsesa, alemana (B2): 2 puntu bakoitzeko.

    3. Frantsesa, alemana (B1): 1,5 puntu bakoitzeko.

    Ziurtagiriak maila desberdinetakoak izan daitezke. Alabaina, hizkuntza berean maila desberdinak egiaztatzen badira, mailarik altuena duena baino ez da baloratuko.

  1. Lanpostuaren ezaugarriak: Euskara eta euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko teknikaria. EL03 kodea. Dotazioa: 2. Ordainsari-maila: 12, EAEko Administrazio Orokorreko lan-kontratudunen kolektiboen hitzarmen kolektiboan.

  2. Administrazio-organoa: Etxepare Euskal Institutua/Basque Institute.

  3. Destinoa: Donostia.

  4. Deialdian parte hartzeko betekizun espezifikoak, oinarri orokorretako 3.3.e) atalean adierazitako betekizunez gain, honako hauek:

  1. Titulazioa: Lizentziatura, Gradua, Goi-mailako ingeniaritza, Arkitektura.

  2. Hizkuntza-eskakizuna: 4. edo baliokidea (derrigortasun-data: 2010-03-31).

  3. Ingelesaren ezagutza maila operatiboan: B2 edo baliokidea.

  1. Deialdian izena emateagatiko tasaren zenbatekoa: 23,49 euro.

  2. Lehiaketa-prozesuaren kalifikazioa honako merezimendu eta baremo hauen arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du:

  1. Esperientzia: orokorra eta espezifikoa.

    1. Esperientzia orokorra: esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan Sektore publikoa eta hari lotutako erakundeak barne euskara eta/edo kulturako Teknikari kategoriako lanetan (Eusko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lan Legepeko langilegoaren Hitzarmeneko 12. maila, administrazio publikoetako A kategoria, edo baliokideak).

    Esperientzia hori lan egindako hilabete bakoitzeko 0,125 punturekin baloratuko da, gehienez 15 punturekin.

    Zenbaketa egiteko, azken 10 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, behin hori amaituta, hilabete baino gutxiagoko zatiak baztertuko dira. Ondorio horietarako, hilabetetzat 30 eguneko multzoa hartuko da.

    2. Esperientzia espezifikoa: berariaz baloratuko dira, bereizita eta esperientzia orokorraren balorazioaren osagarri, Etxepare Euskal Institutuan emandako zerbitzuak, Euskara eta Euskal Kultura Sustatzeko eta Zabaltzeko teknikariaren lanpostuetan aritzeagatik.

    Esperientzia hori lan egindako hilabete bakoitzeko 0,375 punturekin baloratuko da, gehienez 45 punturekin.

    Zenbaketa egiteko, azken 10 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, behin hori amaituta, hilabete baino gutxiagoko zatiak baztertuko dira. Ondorio horietarako, hilabetetzat 30 eguneko multzoa hartuko da.

  2. Titulazioak, Oposaketak eta Lan poltsak: merezimendu hauek baloratuko dira, gehienez ere 30 punturaino:

    1. Lizentziatura, Gradua, Goi-mailako ingeniaritza, Arkitektura: 10 puntu, onartua izateko egiaztatutakoaz bestelako titulu bakoitzeko.

    2. Graduondokoak eta/edo master ofizialak (gutxienez 150 ordu): 5 puntu bakoitzeko.

    3. Etxepare Euskal Institutuaren oposizioko lehen azterketa gainditu izana edo erakundearen lan-poltsan egotea; bi kasuetan, kategoria berekoa: 18 puntu.

  3. Informatika-ezagutzak: gehienez 5 punturekin baloratuko dira, programa hauei buruzko ziurtagiri bakoitzeko 2 puntu:

    Outlook.

    Word.

    Excel.

    Powerpoint.

    Internet.

    Access.

    Ziurtagiriak edozein bertsiotakoak eta maila desberdinetakoak izan daitezke. Alabaina, programa beraren bertsio eta maila desberdinak egiaztatzen badira, horietako bat bakarrik baloratuko da.

  4. Hizkuntzak jakitea: frantsesa eta alemana jakitea baloratuko da, gehienez 5 punturekin, honako maila hauetan oinarrituta:

    1. Frantsesa, alemana (C1, C2): 2,5 puntu bakoitzeko.

    2. Frantsesa, alemana (B2): 2 puntu bakoitzeko.

    3. Frantsesa, alemana (B1): 1,5 puntu bakoitzeko.

    Ziurtagiriak maila desberdinetakoak izan daitezke. Alabaina, hizkuntza berean maila desberdinak egiaztatzen badira, mailarik altuena duena baino ez da baloratuko.

  1. Lanpostuaren ezaugarriak: Euskara eta euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko teknikaria. EL03 kodea. Dotazioa: 3. Ordainsari-maila: 12, EAEko Administrazio Orokorreko lan-kontratudunen kolektiboen hitzarmen kolektiboan.

  2. Administrazio-organoa: Etxepare Euskal Institutua/Basque Institute.

  3. Destinoa: Donostia.

  4. Deialdian parte hartzeko betekizun espezifikoak: oinarri orokorretako 3.3.e) atalean adierazitako betekizunez gain, honako hauek:

  1. Titulazioa: Lizentziatura, Gradua, Goi-mailako ingeniaritza, Arkitektura.

  2. Hizkuntza-eskakizuna: 3. edo baliokidea (derrigortasun-data: 2010-03-31).

  3. Ingelesaren ezagutza maila operatiboan: B2 edo baliokidea.

  1. Deialdian izena emateagatiko tasaren zenbatekoa: 23,49 euro.

  2. Lehiketa-prozesuaren kalifikazioa honako merezimendu eta baremo hauen arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du:

  1. Esperientzia: orokorra eta espezifikoa.

    1. Esperientzia orokorra: esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan Sektore publikoa eta hari lotutako erakundeak barne euskara eta/edo kulturako Teknikari kategoriako lanetan (Eusko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lan Legepeko langilegoaren Hitzarmeneko 12. maila, administrazio publikoetako A kategoria, edo baliokideak).

    Esperientzia hori lan egindako hilabete bakoitzeko 0,125 punturekin baloratuko da, gehienez 15 punturekin.

    Zenbaketa egiteko, azken 10 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, behin hori amaituta, hilabete baino gutxiagoko zatiak baztertuko dira. Ondorio horietarako, hilabetetzat 30 eguneko multzoa hartuko da.

    2. Esperientzia espezifikoa: berariaz baloratuko dira, bereizita eta esperientzia orokorraren balorazioaren osagarri, Etxepare Euskal Institutuan emandako zerbitzuak, Euskara eta Euskal Kultura Sustatzeko eta Zabaltzeko teknikariaren lanpostuetan aritzeagatik.

    Esperientzia hori lan egindako hilabete bakoitzeko 0,375 punturekin baloratuko da, gehienez 45 punturekin.

    Zenbaketa egiteko, azken 10 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, behin hori amaituta, hilabete baino gutxiagoko zatiak baztertuko dira. Ondorio horietarako, hilabetetzat 30 eguneko multzoa hartuko da.

  2. Titulazioak, Oposaketak eta Lan poltsak: merezimendu hauek baloratuko dira, gehienez ere 30 punturaino:

    1. Lizentziatura, Gradua, Goi-mailako ingeniaritza, Arkitektura: 10 puntu, onartua izateko egiaztatutakoaz bestelako titulu bakoitzeko.

    2. Graduondokoak eta/edo master ofizialak (gutxienez 150 ordu): 5 puntu bakoitzeko.

    3. Etxepare Euskal Institutuaren oposizioko lehen azterketa gainditu izana edo erakundearen lan-poltsan egotea; bi kasuetan, kategoria berekoa: 18 puntu.

  3. Informatika-ezagutzak: gehienez 5 punturekin baloratuko dira, programa hauei buruzko ziurtagiri bakoitzeko 2 puntu:

    Outlook.

    Word.

    Excel.

    Powerpoint.

    Internet.

    Access.

    Ziurtagiriak edozein bertsiotakoak eta maila desberdinetakoak izan daitezke. Alabaina, programa beraren bertsio eta maila desberdinak egiaztatzen badira, horietako bat bakarrik baloratuko da.

  4. Hizkuntzak jakitea: frantsesa eta alemana jakitea baloratuko da, gehienez 5 punturekin, honako maila hauetan oinarrituta:

    1. Frantsesa, alemana (C1, C2): 2,5 puntu bakoitzeko.

    2. Frantsesa, alemana (B2): 2 puntu bakoitzeko.

    3. Frantsesa, alemana (B1): 1,5 puntu bakoitzeko.

    Ziurtagiriak maila desberdinetakoak izan daitezke. Alabaina, hizkuntza berean maila desberdinak egiaztatzen badira, mailarik altuena duena baino ez da baloratuko.

  1. Lanpostuaren ezaugarriak: Zuzendaritza-idazkaria. EL04 kodea. Dotazioa: 1. Ordainsari-maila: 7, EAEko Administrazio Orokorreko lan-kontratudunen kolektiboen hitzarmen kolektibokoa.

  2. Administrazio-organoa: Etxepare Euskal Institutua/Basque Institute.

  3. Destinoa: Donostia.

  4. Deialdian parte hartzeko betekizun espezifikoak, oinarri orokorretako 3.3.e) atalean adierazitako betekizunez gain, honako hauek:

  1. Titulazioa: Batxilergoa, Goi-mailako teknikaria edo baliokidea.

  2. Hizkuntza-eskakizuna: 3. edo baliokidea (derrigortasun-data: 2010-03-31).

  3. Ingelesaren ezagutza maila operatiboan: B2 edo baliokidea.

  1. Deialdian izena emateagatiko tasaren zenbatekoa: 15,64 euro.

  2. Lehiaketa-prozesuaren kalifikazioa honako merezimendu eta baremo hauen arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du:

  1. Esperientzia: orokorra eta espezifikoa.

    1. Esperientzia orokorra: esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan Sektore publikoa eta hari lotutako erakundeak barne emandako zerbitzuak, zuzendaritzako, goi-zuzendaritzako edo gerentziako idazkari-lanetan, alde batera utzita zer funtzionario- edo lan-harremana izan den.

    Esperientzia hori lan egindako hilabete bakoitzeko 0,125 punturekin baloratuko da, gehienez 15 punturekin.

    Zenbaketa egiteko, azken 10 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, behin hori amaituta, hilabete baino gutxiagoko zatiak baztertuko dira. Ondorio horietarako, hilabetetzat 30 eguneko multzoa hartuko da.

    2. Esperientzia espezifikoa: berariaz baloratuko dira, bereizita eta esperientzia orokorraren balorazioaren osagarri, Etxepare Euskal Institutuan emandako zerbitzuak, zuzendaritzako idazkari lanpostuan aritzeagatik.

    Esperientzia hori lan egindako hilabete bakoitzeko 0,375 punturekin baloratuko da, gehienez 45 punturekin.

    Zenbaketa egiteko, azken 10 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, behin hori amaituta, hilabete baino gutxiagoko zatiak baztertuko dira. Ondorio horietarako, hilabetetzat 30 eguneko multzoa hartuko da.

  2. Titulazioak, oposizioak eta lan-poltsak: merezimendu hauek baloratuko dira, gehienez ere 30 punturaino:

    1. Lanbide Heziketako goi-mailako titulua edo baliokidea: 10 puntu, onartua izateko egiaztatutako tituluaz bestelako titulu bakoitzeko, hala badagokio.

    2. Lizentziatura, Gradua, Goi-mailako ingeniaritza, Arkitektura: 5 puntu bakoitzeko.

    3. Etxepare Euskal Institutuko lan-kontratudun langile finko izateko prozeduretan lehen fasea gainditzeagatik edo lan-poltsan egoteagatik; bi kasuetan, kategoria berekoa: 18 puntu.

  3. Informatika-ezagutzak: gehienez 5 punturekin baloratuko dira, programa hauei buruzko ziurtagiri bakoitzeko 2 puntu:

    Outlook.

    Word.

    Excel.

    Powerpoint.

    Internet.

    Acces.

    Ziurtagiriak edozein bertsiotakoak eta maila desberdinetakoak izan daitezke. Alabaina, programa beraren bertsio eta maila desberdinak egiaztatzen badira, horietako bat bakarrik baloratuko da.

  4. Hizkuntzak jakitea: frantsesa eta alemana jakitea baloratuko da, gehienez 5 punturekin, honako maila hauetan oinarrituta:

    1. Frantsesa, alemana (C1, C2): 2,5 puntu bakoitzeko.

    2. Frantsesa, alemana (B2): 2 puntu bakoitzeko.

    3. Frantsesa, alemana (B1): 1,5 puntu bakoitzeko.

    Ziurtagiriak maila desberdinetakoak izan daitezke. Alabaina, hizkuntza berean maila desberdinak egiaztatzen badira, mailarik altuena duena baino ez da baloratuko.

Gaiarekin lotutako edukiak.

Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik