Euskadi.eus
  • EBAZPENA, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez ezartzen baita Iaki Aristondo Iciar jauna Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin kontratatzeko debekua, Vitoria-Gasteizko (Araba) CEIP Judimendi HHLHI zabaltzea eta irisgarritasun-araudira egokitzea xede duen kontratazio-espedientetik eratorritako betebeharrak ez betetzeagatik kontratistaren erruz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez ezartzen baita Iaki Aristondo Iciar jauna Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin kontratatzeko debekua, Vitoria-Gasteizko (Araba) CEIP Judimendi HHLHI zabaltzea eta irisgarritasun-araudira egokitzea xede duen kontratazio-espedientetik eratorritako betebeharrak ez betetzeagatik kontratistaren erruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 603
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/30
  • Argitaratze-data: 2023/02/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonoma
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. 2021eko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bidez, Iaki Aristondo Iciar operadore ekonomikoari esleitu zitzaion aipatutako obrak egikaritzeko proiektua idazteko zerbitzuen kontratu txikia, eta zazpi (7) hilabeteko epea eman zitzaion horretarako (hots, 2021eko abenduaren 5era arte). Kontratatutako proiektuak erreferentziako obrak 2022ko udan egiteko balio behar zukeen, eta obraren aurrekontu zenbatetsia 350.000,00 eurokoa izan zen (BEZik gabe).

Bigarrena. 2022ko martxoaren 26an, egikaritze-proiektuaren 0 alea jaso zen (posta elektronikoz), gainbegiratzeko, eta kontrataren aurrekontua 333.928,08 eurokoa zen, BEZik gabe.

Hirugarrena. Hezkuntza Saileko Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzako Eraikuntza Zerbitzuaren 2022ko apirilaren 1eko txostenaren bidez proposatu zen kontratua suntsiaraztea, ez baitzen bete kontratua esleitzeko ebazpenean emandako epea; izan ere, proiektuak ez die erantzuten plegu teknikoan eskatutako beharrizanei, haren definizioak, grafikoak zein idatzizkoak, ez dituelako betetzen egikaritze-proiektu baten ezaugarri teknikoak. Era berean, adierazi zen proiektua berandu entregatzeak ez zuela uzten obrak aurreikusitako datan egiten, zehazki, 2022ko udarako.

Laugarrena. Kontratazio-organoaren 2022ko apirilaren 8ko Ebazpenaren bidez agindu zen Vitoria-Gasteizko (Araba) CEIP Judimendi HHLHI Zabaltzea eta irisgarritasun-araudira egokitzea xede duen kontratazio-espedientea suntsiarazteari buruzko espedientea hasteko, Iaki Aristondo Iciar operadore ekonomikoak kontratua ez betetzeagatik aipatutako administrazio-kontratua suntsiaraztea bidezkoa den ala ez aztertze aldera. Ebazpen horren bidez, halaber, ebazpena jasotzen zuenetik aurrerako hamar (10) egun balioduneko epea eman zitzaion aipatutako operadore ekonomikoari, egoki ikusten zituen alegazioak egin zitzan aipatutako kontratua suntsiarazteari buruz, erruzko ez-betetzea dela-eta.

Bosgarrena. Aurreko paragrafoan aipatutako hamar (10) egun naturaleko epea igarota, kontratazio-espediente honen egungo kontratistak, Iaki Aristondo Iciar jaunak, ez du alegaziorik bidali adierazteko ebazpen honen xede den kontratua kontratistak kontratua gauzatzean bere gain hartutako betebeharrak ez betetzeagatik suntsiaraztea bidezkoa den ala ez. Era berean, ez da lehen azaldutako arrazoiengatik kontratua suntsiaraztearen aurka agertu, hau da, kontratistak kontratazio-espediente honetan hartutako konpromisoak ez betetzeagatik.

Seigarrena. 2022ko urriaren 24an, Hezkuntza Saileko Azpiegitura, Baliabide eta Teknologien zuzendariak, aipatutako espedientearen kontratazio-organoa den aldetik, ebazpen bat eman zuen, eta jarraian partzialki transkribatzen dena erabaki zuen:

(...) 1. "Gasteizko (Araba) CEIP Judimendi HLHIren irisgarritasun araudia zabaltzea eta araudi horretara egokitzea" xede duen kontratua suntsiaraztea, Iaki Aristondo Iciar kontratistak ez dituelako bete kontratuan jasotako zereginak eta prestazioak behar bezala gauzatzeko bere gain hartutako betebeharrak.

  1. Has bitez dagozkion izapideak Iaki Aristondo Iciar operadore ekonomikoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin kontratatzeko debekua deklaratzeko, legez ezarritako eperako. (...).

Zazpigarrena. 2022ko abenduaren 22an, Euskadiko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordearen Osoko Bilkurak dagokion txostena egin zuen, 16/2022 Txostena, Iaki Aristondo Iciar operadore ekonomikoak kontratatzeko duen debekuaren deklarazioa aztertzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 30.1 artikuluari jarraikiz. Txosten horretan, jarraian partzialki transkribatzen dena xedatzen da:

(...) Azaldutakoagatik, kontratistak Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 71.2.d) artikuluan jasotzen den kontratatzeko debekua ezartzea dakarren jokabide bat izan zuen. Artikulu horrek zehazten du enpresaburu batek ezin duela kontraturik egin sektore publikoko erakundeekin kasu hauetan:

  1. Esleipen-prozedura batean beren proposamena edo hautagaitza bidegabeki erretiratu badute; edo kontratua beren alde esleitzea eragotzi badute, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 150. artikuluko 2. apartatuan xedatutakoa ezarritako epean ez betetzeagatik, doloa, errua edo zabarkeria dela medio.

  2. Beren alde esleitutako kontratua formalizatzeari utzi badiote, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 153. artikuluan aurreikusitako epeetan, esleipendunari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik.

  3. Kontratuan funtsezkoak diren klausulak bete ez badituzte kontratua egikaritzeko ezarritako baldintza bereziak barne, ez-betetze hori baldintza-agirietan edo kontratuan arau-hauste astuntzat jotzen denean eta, tartean, enpresaburuaren doloa, errua edo zabarkeria izan denean, eta, betiere, zigorrak ezarri badira edo kalte-galerak ordaindu badira.

  4. Lege honen 3. artikuluan azaldutako erakundeetatik ezeinekin egindako ezein kontraturen suntsiarazte irmoa eragin badute eta suntsiarazteko arrazoi horren errudun jo badituzte. Debekua ezarriko zaie, halaber, enpresei, baldin eta kontratua suntsiarazi bada 211.1 f) artikuluan aurreikusitakoaren arabera baldintza-agirietan funtsezko gisa kalifikatu diren betebeharrak ez betetzeagatik kontratistaren erruz.

    (...).

IV. ONDORIOAK.

Kontuan hartuta 2022ko abenduaren 12ko eskabidean azaldutakoa eta prozedura hau eragin duen kontratazio-espedienteari buruz erantsitako dokumentazioan azaldutakoa, aipatutako enpresa kontratatzeko debekua ezartzeko proposamenaren aldeko txostena egiten da. Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzak egin behar du debeku-deklarazioa.

Debekuaren eremua Hezkuntza Sailak egiten dituen kontratuena izango da, eta gehienez hiru urte iraungo du, Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean inskribatzen denetik aurrera. Iraunaldi hori bukatzen denetik hiru hilabete igaro ondoren iraungiko da. Halaber, ofizioz ezereztuko da. (...)

Lehenengoa. Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 12.4 artikuluari dagokionez, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 73.1 artikuluak administrazio-kontratazioaren arloan ematen dituen eskumenak direla eta, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari dagokio Sailaren kontratazio-organo nagusi gisa jardutea, eta debeku-ezarpen-jarduerak, kasu honetan, Hezkuntza Sailak egiten duen kontratazio-jarduera osoan izango du eragina.

Bigarrena. Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen (aurrerantzean, SPKL) 211.1 f) artikuluak zehazten du kontratuaren betebehar nagusia ez betetzea dela kontratua suntsiarazteko arrazoi nagusia.

Hirugarren aurrekarian ikus daitekeenez, bi (2) arrazoirengatik gertatu da kontratistaren ez-betetzea:

  1. 0 ale gisa entregatutako proiektuak ez die erantzuten Agiri Teknikoan eskatutako beharrizanei, haren definizioak, grafikoak zein idatzizkoak, ez dituelako biltzen egikaritze-proiektu baten ezaugarri teknikoak; eta,

  2. proiektua berandu entregatu du, eta, beraz, ez du bete kontratuan ezarritako egikaritze-epea. Ondorioz, obrak ezin izan dira aurreikusitako datan egin, hau da, 2022ko udarako.

    Hirugarrena. SPKLaren 213.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, Kontratistaren erruz kontratua bete gabe gelditu eta suntsiarazten bada, bahitu egingo zaio bermea, eta, gainera, sortutako kalte-galeren kalte-ordainak eman behar dizkio Administrazioari, bahitutako bermearen gainetik doan zenbatekoraino.

    Laugarrena. SPKLaren 190. artikuluan xedatutakoaren arabera, Kontratazio-organoak, lege honetan aipatutako mugen barruan eta bertan adierazitako baldintzei eta ondoreei lotuta, perrogatiba dauka administrazio-kontratuak interpretatzeko, kontratu horiek betetzean sortutako zalantzak ebazteko, interes publikoa dela-eta kontratuak aldatzeko, kontratua suntsiaraztea erabakitzeko eta suntsiaraztearen ondoreak zehazteko.

    Bosgarrena. 190. artikulu horretan aipatutako kasuetan jarraitu beharreko prozedurari dagokionez, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 191. artikuluan jasota daude. Zehazki, 191. artikuluko 1. apartatuan ezartzen da SPKLren 190. artikuluan jasotako kasuei buruzko ezein erabaki hartu aurretik, entzun egin beharko zaio kontratistari.

    Era berean, 191. artikuluko 2. apartatuan ezartzen da dagokion zerbitzu juridikoak txostena egin behar duela aldez aurretik.

    Seigarrena. Herri Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu orokorra onartzen duen urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuaren 109. artikuluak jarraian partzialki transkribatzen dena agintzen du:

    (...) Kontratua suntsiarazteko erabakia kontratazio-organoak hartuko du, ofizioz edo kontratistak eskatuta, Ministro Kontseiluaren Legearen 12.2 artikuluaren azken paragrafoan aurreikusitako kasuan baimena eman ondoren, eta honako baldintza hauek betez gero:

    1. Proposamena ofizioz egiten denean, kontratistari entzunaldia ematea, hamar egun naturaleko epean.

    2. Bermea konfiskatzea proposatzen bada, abal-emaileari edo aseguratzaileari entzunaldia ematea, aurreko epe berean.

    3. Zerbitzu Juridikoaren txostena, Legearen 41. eta 96. artikuluetan aurreikusitako kasuetan izan ezik.

    4. Estatu Kontseiluaren edo autonomia-erkidegoko kontsulta-organo baliokidearen irizpena, kontratistak aurka egiten duenean. (...).

    Aztertzen ari garen kasuan, ebazpen honen laugarren eta bosgarren aurrekarietan islatzen den bezala, entzunaldia eman zitzaion kontratistari, eta kontratistak ez du inolako alegaziorik egin kontratua suntsiarazteari buruz, eta ez da kontratua suntsiaraztearen aurka agertu ere.

    Era berean, adierazi behar da abal-emaileari entzunaldia ematea z dela bidezkoa, kontratazio-espediente honetan kontratistari ez zitzaiolako behin betiko bermerik eskatu kontratu horretatik eratorritako betebeharrei aurre egiteko, kontratu txikia zelako.

    Era berean, adierazi behar da kontratazio-espedientean jasota dagoela Kontratazio Saileko kontratazio-zerbitzuak emandako txosten juridikoa, ebazpen honen xede den gaiari buruzko informazioa emateko.

    Zazpigarrena. SPKLren 71.2.d) artikuluak dio enpresaburuek ezingo dutela lege horren 3. artikuluan jasotako erakundeekin kontraturik egin, (...) Lege honen 3. artikuluan azaldutako erakundeetatik edozeinekin egindako edozein kontraturen suntsiarazte irmoa eragin badute eta suntsiarazte-arrazoi horren errudun jo badituzte. Debekua ezarriko zaie, halaber, enpresei, baldin eta kontratua suntsiarazi bada 211.1.f) artikuluan aurreikusitakoaren arabera baldintza-agirietan funtsezko gisa kalifikatu diren betebeharrak kontratistaren erruz ez betetzeagatik (...).

    Zortzigarrena. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 191.4 artikuluak dio, administrazio-kontratuak interpretatzeari buruzko erabakiak hartzeko, kontratuok betetzean sortutako zalantzak ebazteko, interes publikoko arrazoiengatik aldatzeko, kontratua betearaztearen ondorioz kontratistari egotz dakiokeen erantzukizuna deklaratzeko, kontratuaren betearazpena eteteko, kontratua suntsiarazteko eta horren ondorioak erabakitzeko prozeduretan kontratazio-organoak hartzen dituen erabakiek administrazio-bidea amaituko dutela eta berehala betearaztekoak izango direla.

    Bederatzigarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Administrazio-bidea amaitzen duten administrazio-egintzen aurka, nahi izanez gero, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke egintza eman zuen organoari, edo halakoak zuzenean aurkaratu daitezke administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.

    Hamargarrena. SPKLren 71.1 artikuluak dio ezin izango direla zehaztutako egoeran dauden pertsonak kontratatu. Era berean, artikuluaren bigarren apartatuan aipatzen da enpresaburuek zer kasutan ezin izango duten kontratatu (...).

    Halaber, 71.3 artikuluak ezartzen du enpresek ezin izango dutela kontratatu, baldin eta, zuzendaritzan dauden pertsonei edo bestelako inguruabarrei erreparatuta, pentsa badaiteke enpresa horiek kontratazio-debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena direla edo eraldatze, bat-egite edo ondorengotza bitartez haiengandik datozenak direla.

    Hamaikagarrena. SPKLren 73. artikuluak ezartzen du horretarako izapidetutako prozeduraren bidez zehaztuko direla debekuaren helmena eta iraupena. Debekuaren iraupenari dagokionez, ezartzen du ezin izango duela hiru (3) urte baino gehiago iraun, debekua dagokion erregistroan inskribatzen den egunetik aurrera.

    Hamabigarrena. Kontratazioa debekatzeko ebazpena interesdunari jakinarazi beharko zaio, urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuaren bidez onartutako Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamenduaren 20. artikuluan oinarrituta (aurrerantzean, APKLEO), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean inskribatu beharko da, bat etorriz SPKLren 73.2 artikuluak xedatzen duenarekin:

    Kontratatzeko debeku guztiak, salbu eta 71. artikuluko lehenengo apartatuko c), d), g) eta h) letretan aurreikusitako inguruabarren bat dutenak, behin dagokien ebazpena emanda, luzamendurik gabe jakinaraziko dira, Sektore Publikoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean edo autonomia-erkidegoetan horren baliokidea den batean inskribatzeko, kontuan hartuta zein den kontratatzeko debekuaren eremua eta zer organok ezarri duen debekua (...).

    Hamahirugarrena. Debekua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, APKLEOren 20. artikuluko aginduan oinarrituta.

    Ebazpen honetan aipatutako aurrekariak eta arauak eta horiekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, honako hau

  1. Iaki Aristondo Iciar operadore ekonomikoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin kontratatzeko debekua ezartzea, legez ezarritako aldirako, hau da, hiru (3) urterako, debekua dagokion erregistroan inskribatzen denetik aurrera, Vitoria-Gasteizko (Araba) CEIP Judimendi HLHIren irisgarritasun araudia zabaltzea eta araudi horretara egokitzea xede duen kontratua ez betetzeagatik kontratistaren erruz.

  2. Ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean argitaratuko da.

  3. Ebazpen honen berri emango zaie prozedurako interesdun guztiei, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  4. Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluarekin, ebazpen honen aurkako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organoari, hilabeteko (1) epean, edo Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan aurkaratu ahal izango da zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpena jakinarazi eta bi (2) hilabeteko epean.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 30a.

    Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

    PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik