- Jaurlaritzaren 1982garreneko Maiatzaren 24ko 105/1982 DEKRETOA, 'Sociedad Pública Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S. A.' sortaraztea erabaki eta horren Araudia, ontzat emanaz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuJaurlaritzaren 1982garreneko Maiatzaren 24ko 105/1982 DEKRETOA, "Sociedad Pública Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S. A." sortaraztea erabaki eta horren Araudia, ontzat emanaz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde Antolaketa eta Herrilanak; Ekonomia eta Ogasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 72
- Hurrenkera-zk.: 693
- Xedapen-zk.: 105
- Xedapen-data: 1982/05/24
- Argitaratze-data: 1982/06/04
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Sailak; Ekonomia
Testu legala
Euskadiko Autonomia-Elkarteak, gaurko gizarteak aurrean jartzen dizkion beharrei ahalik eta modurik eraginkorrez eta ahalik eta zerbitzurik onena eskainiz erantzuteko, bere jabetzapeko duen norbanako eta merkatalgaien Trenbidezko eta Errepidezko garraiozko herri-zerbitzuaren iharduna antolatu beharra dauka. "Herri-Baltzua" esandako gai horretango erakundetzamodu egokia gertatzen da ari geraneko honetan, horren izakera dela eta Autonomia-Elkartea baltzu-domuaren jabe bakarra izatea komenigarri gertatzen denarren. Indarrean dagoen lege-erapidetzaren arauera, Jaurlaritzari dagokio hoien baltzu-domuaren jabe bakar Euskadiko Autonomia-Elkartea izan dedineko merkataritza-baltzuak sortarazteko erabakia hartzea; hori du bere zio "SOCIEDAD PUBLICA EUSKO TRENBIDEAK-FERROCARRILES VASCOS, S. A." sortaraztea xede nagusi duen Dekreto hau ontzat emateak. Bidebatez, Dekretoak sortarazte horri beste alderdi batzuk ere (arduralaritza, ekonomia eta dirubide-jaurpideak) hartzen ditu eta, bereziki, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Baltzu horretango bazkide-eskubideak egiteratzeko gai izango diren ihardutze-sailen zehaztapena. Hori dela eta, Ekonomia eta Herriogasun eta LurraldeAntolaketa eta Herrilan-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzak 1982garreneko Maiatzaren 24an egindako Batzarrean aztertu eta onartuta, eta nik ere Jaurlaritzako Lehendakari naizenez. nere baiespena eman ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: I ATALBURUA ERAKUNTZA Lehenengo Atala.-Sortarazpena Merkataritza-Baltzuen alorreko akziokako Herri-Baltzu bat sortaraztea erabakitzen da, horko akzio-jabe bakarra Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza izan eta izenez "SOCIEDAD PUBLICA EUSKO TRENBIDEAK-FERROCARRILES VASCOS, S. A." izango duela, "E.T.-T.V." izenlaburra ere erabili dezakeela. 2garren Atala.-Araupidetza Baltzu horrek, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak sortarazi ditzan Herri-Baltzuekin erabilgarri izan daitezen arauak, bere Araudia, eta hoiek hartzen ez dituztenetarako 1951garreneko Uztailaren 17ko Legea eta Akziokako Baltzuen lege-jaurpideak araupetzen dituzten gainontzeko legeak izango ditu jaurpide. 3garren Atala.-Xedeak Euskadiko Autonomia-Elkarteari Abuztuaren 25eko 2.488/1978 Dekretoz eta Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legez eskuratutako garraio-bidetari eta aurrerantzean eman dakizkionetan gizakiak eta merkatalgaiak trenez eta errepidez garraiatzezko herri-zerbitzuen ustiapena du helburu Baltzuak. 4garren Atala.-Baltzu-Domua 1. Baltzuaren hasierako Baltzu-domua Araudian jarri dedina izango da. 2. Baltzu-domua gehitzeko, Euskadiko AutonomiaElkarteak, bere norbanako-alorreko jabetzapeko izan eta garraiapide hoien ustiaketari atxikitako ogasun eta eskubide guztiak ekarriko ditu. 3. Orain edo geroan esandako ustiaketa horri atxikitako herri-alorreko ogasun eta eskubide guztiek orainarteko jaurpide beraren menpe iraungo dute eta, Baltzuak, hoiekiko artarako, eraentzarako, arduralaritzarako eta zaingorako eman dakizkion agintepideak izango ditu. 5gnrren Atala.-Araudia Baltzuaren Araudia ontzat ematen da, Dekreto honen Eraskinean ematen den idazkerarekin. 6garren Atala.-Egiluratze-zehapenak Baltzua egituratzen duten zehapenak, Dekreto honen 5garren Atalaren gai den Araudian berariz zehaztuta daude. 7garren Atala.-Sendespena Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Ondare-Artezkariari, Baltzua eratzezko eskribau-agiria eta Baltzua erabat eratzeko beharrezko izan daitezen gainontzeko agiri guztiak izenpetzeko eskua ematen zaio. 8garren Atala.-Eskubide eta eginbeharrak ardezkaketa-bidez hartzea Baltzuak Euskadiko Autonomia-Elkartearen ordezkotza hartzen du bere baltzu-xede duen trenbidezko eta errepidezko garraioari atxikitako lanariei buruz, eta bai ustieketari berari darizkionak izan eta orain arte Autonomia-Elkartearen ondo rean sartzen ziren nolanahiko akzio eta zor-agiriei buruzkoe tan ere.II ATALBURUA EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAK AKZIOJABEESKUBIDEAK EGITERATZEA 9garren Atala.-Gai diren ihardutze-sailek 1. Ondoren esaten direnetan, Euskadiko Autonomia Elkarteak Jaurlaritza-Batzarraren bidez egiteratuko ditu "SO CIEDAD PUBLICA EUSKO TRENBIDEAK-FERROCA RRILES VASCOS, S. A."-n akzio-jabe denez izan ditzan esku bideak. a) Araudia aldatzeko. b) Baltzu-domua gehitzeko eta gutxitzeko. c) Baltzuak beste batekin bat egiteko edo ezabatzeko. d) Arduratze-Batzordekideen zenbatekoa zehazteko, hoiek izendatzeko eta kentzeko, eta bai Batzordeko Lehendakari, Lehendakariorde eta Idazkaritarakoak izendatzeko eta kentzeko ere. e) Egintzapide-Batzordeko kideen eta Batzordekide Esku dunen zenbatekoa zehazteko eta hoiek eta Baltzuko Artezkari Nagusia izendatzeko eta kentzeko, eta bai hoien egitekoak zehazteko ere. f) Baltzuko lanari-erroldea eta lanariak aukeratzeko moduekiko eta hoien lansariekiko irizpideak jartzeko. g) Baltzuko akzioak saltzeko. h) Zor-agiriak jaulkitzeko. Aurreko zati hoietan agindutakoak horrela direla ere, Euskadiko Autonomia-Elkarteko herri-baltzuekin erabilgarri diren arauek eskatzen dituzten ekonomia eta kontaduritzaagiriak ontzat ematea beti Jaurlaritza-Batzarrari dagokio. 2. Gainontzeko akziojabe-eskubideak Lurralde-Antolaketa eta Heirilan-Sailburuak egiteratuko ditu.III ATALBURUA ARDURALARITZA JAURPIDEAK 10garren Atala.-Eratxikipena Sociedad Pública Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S. A." Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailari eratxikitzen zaio; horrek egiteratuko ditu, harakiko, lege-erapidetzaren indarrezko arduralaritza-zaingozko agintepideak, egitura eta ihardunarekiko aginduen eta AutonomiaElkarteentzat bere Herriogasuntza Nagusiari eta ondareari buruzkoetan erabilgarri izan daitezen legeen arauera Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagozkionen kaltetan gabe. IV ATALBURUA EKONOMIA ETA DIRUBIDETZA JAURPIDEAK 11garren Atala.-Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiarekiko araupidetza Baltzuak, Euskadiko Autonomia-Elkartea bere baltzudomuaren jabe delako dagokion Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiarentzako araupidetza izango du jaurpide eta, bereziki, egitasmoei, diruegitamuei, zaingoari eta kontaduritzari dagozkionak, horrek berebaitan dakartzan ondorio guztiekin, eta erapidetza horri darizkion eginbehar eta mugapen guztiei men egin behar diela. 12garrem Atala.-Zaingoa l. Baltzuaren eginkortasunarekiko zaingoa LurraldeAntolaketa eta Herrilan-Sailak egingo du. 2. Baltzuaren dirubidetza-aldetikako zaingoa Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo du. 3. Artekaritza, Ekonomia eta Herriogasun-Sailean horretaako gai den ihardutze-sailak egingo du. AZKEN ERABAKIA BAKARRA.-1982garrenerako Egitosmo eta Diruegitamuak 1. Baltzu honen 1982garrenerako Egitasmo eta Diruegitamuak, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuen 3/1982 Legearen Eraskin gisa onartutakoak izango dira. AZKEN ERABAKIA BAKARRA.-Indarrean jartzea Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, 1982garreneko Maiatzak 24. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA. Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.I IDAZPURUA IZENA, EGOITZA, XEDEA ETA IRAUPENA Lehenengo Atala.-Erakuntza, izena eta lege-jaurpideak 1. Merkataritza-Baltzuetako eta "Sociedad Pública EUSKO TRENBIDEAK-FERROCARRILES VASCOS, S. A." izeneko Akziokako Herri-Baltzu bat eratzen da, "E.T.-F.V." izen laburra ere erabili dezakeela, eta bere baltzudomu osoaren jabe bakarra Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza dela. 2. Baltzu horrek, Euskadiko Herriogasuntza Nagusiarentzako araupidetzan horretan erabilgarri izan daitezenak, horren hesparruan Araudi hau, eta 1951garreneko Uztailaren 17ko Legea eta Akziokako Baltzuen Lege Jaurpideak araupetzeko gainontzeko legeak izango ditu jaurpide. 2garren Atala.-Egoitza 1. Baltzu-egoitza BILBOko Atxuriko 8an jartzen da, eta hor datza Baltzuaren legezko ordezkaritza. 2. Arduratze-Batzordeak etxeordeak, bideralaritzak, ordezkaritzak eta arartelaritzak jarri ahal izango ditu Euskadiko Autonomia-Elkarteko; Espainiako erresumako edo atzerriko ezein hiritan. 3garren Atala.-Xedea Euskadiko Autonomia-Elkarteari Abuztuaren 25eko 2.488/1978 Dekretoz eta Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legez eskuratutako eta geroan eman dakizkion garraiobidetatikako gizaki eta merkatalgaien Trenbidezko edo Errepidezko garraiozko herri-zerbitzuaren ustiaketa du xede Baltzuak. 4garren Atala.-Iraupena.-Ihardunaren hasiera Baltzua epe-mugarik gabe sortarazten da, eta eratu dedin egunean bertan ekingo zaio bere ihardunari.II IDAZPURUA BALTZUDOMUA-AKZIOAK 5garren Atala.-Hasierako baltzu-domua Hamarna mila pesetaren izeneko balioko hamar akzio jabe-izendun eta erabat ordaindutakoak osatuko dute hasierako ehun mila pesetako baltzu-domua. 6garren Atala.-Akzioak 1. Akzio-agiriak Arduratze-Batzordeko Lehendakariak eta Idazkariak izenpetuko dituzte, eta Baltzuaren ikurratza jota eramango dute. 2. Arduratze-Batzordeari, egoki eritziz gero akzio batzuekiko bateango agiriak egiteko eskua ematen zaio.III IDAZPURUA BALTZUAREN IHARDUTZE-SAILAK 7garren Atala.-Baltzuaren ihardutze-sailak Baltzuaren eraentza eta arduralaritza Akzio-jabeen Batzar Nagusiari eta Arduratze-Batzordeari dagokie, Araudi honetan berariz agindutakoaren osagarri gerta dedinetan Akziokako Baltzuen Legeak hoietako bakoitzarentzat jartzen dituen eretan eta agintepideekin. 8garren Atala.-Akzio-jabeen Batzar Nagusia.-Zerdena Deia eta bilkura legez egindako Akzio-jabeen Batzar Nagusia du Baltzuak bere goreneko ihardutze-saila. 9garren Atala.-Batzar Nagusien moetak l. Batzar Nagusiak agizkoak edo berarizkoak izan daitezke. 2. Agizko Batzar Nagusia urtean behin gutxienez bilduko da, ekonomia-urteko lehenengo sei hilabeteen barruan nahitaez, baltzuaren iharduna ezagutzeko, eta hala egokituz gero aurreko urteko kontuak eta azken kontua ontzat eman eta irabazien banakuntza erabakitzeko. 10garren Atala.-Arduratze-Batzordea.-Zerdeua Arduratze-Batzordeari Baltzuaren eraentza eta ordezkotza dagozkio, neurririk zabalenean, bai auzipidetan bai auzipidetatik kanpo, Batzar Nagusiaren erabakiaz eta legearen aginduz horri berariz eta bakarrean dagozkion agintepideez edo Araudiak horrentzat gordetakoez besteko inolako mugapenik gabe. 11garren Atala.-Osatze-modua 1. Hiru baino gutxiago eta hamabost baino gehiago izango ez diren Batzordekideek osatuko dute ArduratzeBatzordea, hoiek Baltzuko akzio-jabe izatea beharrezkoa ez dela. Batzar Nagusiari dagokio Batzordekideen zenbatekoa zehaztea, hoiek izendatzea, eta noiznahi kentzea. Batzordekideen izendapenak izendatutakoek onartu dezaten uneaz geroko indarra izango du, eta izendapen-egunaren ondorengo hamar egunen barruan Merkataritza-Erroldetegian aurkeztu beharko da, errolderapena egiteko, izendeiturak, egoitza eta naziotasuna erasota utziz. 2. Batzordeak Lehendakari bat, Lehendakariorde bat eta Idazkari bat izango ditu; eta beste kiderik baldin badago Batzordekide soilak izango dira. Kargu hoiek Batzordekideen artean banatzea, hoiek aldatzea eta kentzea Batzar Nagusiari dagozkio. 3. Batzordekide-kargua, izendapena egin zen egunetik hasi eta gehienera lan urterakoa izango da, aldi hori betetakoan berez eta besterik gabe bukatzen dela; hala ere, nahi hainbat aldiz birrizendatu daitezke. Batzordearen zatikako berriztapena bermatzeko osorik hautatutako lehenengo Batzoardearen manualdirako Lehendakari eta Lehendakariorde izendatu gabekoak bi urtetan izango dira batzordekide, lehenengo zatikako berriztapena egiterakoan hoien ordez jarritakoentzat lan urteko agizko manualdiak balio izatearen kaltetan gabe. 12garren Atala.-Bilkuretarako deiak.-Bilkuren noiz-nongoak 1. Batzordearen bilkurarako deia Lehendakariak egingo du, berak egoki deritzanean edo Batzordekidetako bik gutxienez edo Batzordekide Eskudunak eskatu dezatenean, eta nolanahi ere urtean lau aldiz gutxienez, hiruhilabeteko bakoitzean behin. 2. Deian Batzordea bildu behar deneko eguna eta ordua adieraziko dira, eta bilkura-tokia baltzu-egoitzaz bestekoa bada baiia tokia ere, horren ezean baltzu-egoitzan egingo dela ulertzen dela. 3. Hala ere, Batzordekide guztiak berenez edo ordezkoen bidez bertan egon eta bilkura egitea ahobatez erabaki dezaten guztietan, Batzordeari deia egin zaiola eta ezein arazo aztertzeko bailo osoz bilduta dagoela joko da. 13garren Atala.-Batzordearen bilkuretara joatea 1. Legearen eta Araudi honen ariora Batzordekide izan daitezenak joango dira Batzordearen bilkuretara botoa emateko eta hitz egiteko eskubidearekin. Batzordekideek bere ordezkotza beste Batzordekide batzuei eman ahal izango diete, ordezkotza hori esku-emailearen eta eskudunaren izenak, Batzordean bakoitzak duen kargua, esku-ematea egiten deneko tokia eta eguna eta esku-emailearen izenpea nahitaez barne izan behar dituen idatziz egiaztatzen dela; Batzordearen bilkura hori noiz eta zein egunetan izango den ere zehaztu beharko da, eskudunak Batzordearen aurrera eraman daitezen arazo guztietan edo zehaztuko diren batzutan bere ordez eskuhartzeko eta botoa emateko behar hainbat eskubiderekin bere ordezkotza egin dezaneko nahia adieraziz. Aurreko Atalaren hirugarren idaz-zatian ohartemandakoa gertatuz gerorako esku-ematezko agiriak, gainera, Batzordearen bilkura egin dedila erabaki ahal izateko berarizko esku-emate bat izan beharko du barne. 2. Artezkari Nagusiari eta enpresako gainontzeko Teknikariei Batzordearen bilkuran hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe joanarazteko eskua ematen zaio Batzordeko Lehendakariari, eta bai lege, ekonomia eta bestelako gaietan aholkuak edo argipideak emateko egoki deritzan norbanakoei ere. Batzordea bilduta dagoenean enpresako beste lanari batzuk laguntzeko eta esku edo arduralaritza-lanak egiteko bertaratu daitezela ere eskatu ahal izango du Batzordeko Lehendakariak. 14garren Atala.-Batzordearen bilkuren egiterapena 1. Arduratze-Batzordea balio osoz bildu dedin, batzorde kideen erdiak eta bat bertan egotea beharrezkoa izango da. 2. Lehendakaritza Batzordeko berenezko Lehendakariak edo horren ordezkotza egin dezanak izango du,' eta Idazkaritza berenezko Idazkariak edo horren ordezkotza izan dezanak. Bilkurak Lehendakariak arteztuko ditu. Bilkurako batzaragiria idaztea edo eginaraztea Idazkariari dagokio. 3. Erabakiak bilkurango Batzordekideen arteko erabateko gehiengoz hartuko dira. Batzordeko Lehendakariaren botoak ebazte-indarra izango du, gerta daitezkeen botoberdintasunak erabakitzeko bide. 4. Batzordearen bilkura bakoitzean batzar-agiri bat egingo da, bertan aztertutako gairik nagusienak eta hartutako erabakiak bilduz, eta Idazkariak sendetsiko du, Lehendakariaren oniritziarekin. Horretarako, Baltzuak Agiri-liburu bat izango du, biderapen-egiaztapena sendeste-indarrez eginda, eta hori zaintzea eta horri bere onean eustea Batzordeko Idazkariari dagokio. Bilkura-agiriekiko egiaztagiriak Idazkariak egingo ditu, Lehendakariaren oniritziarekin. 15garren Atala.-Arduratze-Batzordearen eskubideak 1. Honako hauek izango ditu Batzordeak bere ardurapeko: a) Araudi honetan berariz zehazten direnak. b) Biltzar Nagusiaren erabakiak egiteratzea. c) Nolanahiko egintza eta hitzarmenetan Baltzuaren ordezkotza erantzukizun osoz egitea. d) Baltzuko lanariak izendatzea eta kentzea eta hoien egitekoak, eskubideak, gaudimenbideak, lansariak eta sariztapenak zehaztea, Araudi honek besterik dionean salbu. e) Baltzuaren iharduna eratzea, arteztea eta ikuskatzea, eta Biltzar Nagusiari Barne-jaurpideen Araudiaren saloa egitea, enpresaren ekintzak hori beharrezko egiten badute. f) Baltzuaren helburuak lortzeko beharrezko edo komenigarri izan daitezenak egiteratu, eta lege-harremanei dagozkien garazpide eta egintza guztiak. Hala ere, jabegoaldaketagatikako zergagatik zar direnez jabetzeko, hoiegatik zorduntzeko, zorpide hoiek aldatzeko edo kitatzeko eta eraikintzekiko beste ezein erabilpide erabakitzeko gaitasuna Biltzar Nagusiak izango du. g) Baltzuari komenigarri izan dakizkiokeen maileguketa eta jesapenetarako hitzarmenak egitea, eta bai gaudimenak eta bermeak uztea ere. h) Legeek eskatzen dituzten egitarau eta diruegitamuen aintzin-egitasmoak gertatzea, eta bere ardurapeko gaietan gastutarako baimenak ematea. i) Agizko Biltzar Nagusiari, urteoro, ekonomia-urteko kontuak, azken kontuak eta baltzu-ihardunarekiko argipidetxostena aurkeztea, eta bai Euskadiko Herriogasuntza Nagusiaren araupidetzak horrelako baltzuei eskatu diezazkien beste agiri guztiak ere. j) Agizko nahiz berarizko Epaitegi edo Auzitegien aurrean eta gaitasunaren jabe diren Erresuma-Erakundetako, Autonomia-Elkartetako, Kondaira-Lurraldetako, Probintzietako, Udaletako eta beste Herri-Erakundetako idazguen aurrean Baltzuari dagozkion eskubideak eta jazarpenak egiteratzeari buruz komenigarri eritzitakoa erabakitzea, eta bai agizko eta berarizko goradeiak sartzea ere, Goren Auzitegiaren aurreangoak barne, eta Abogaduei eta EpailaritzaArtekariei komenigarri eritzitako moduan auzitarako eskuemateak egitea. l) Baltzuaren arazoei buruz Legeak jartzen dituen norbanako-legeen alorreko ezein ebazpen-bidetatikako erdibidezko antolapenak eta hitzarmenak egitea, aurreko f) zatian jartzen diren mugen barruan. m) Baltzu-diru eta ogasunak erabiltzea, eskatzea, biltzea eta dagokion eta baltzu-zuduei komeni dakion tokitik eskuratzea; gaudimenak uztea, bankutan mailegu-bidezko nahiz bestelako kontuak irekitzea, dirua eta, orohar, baloreak ateratzea, banku espainiar nahiz atzerritarrekin, Banku Ofizialak barne, nolanahiko banku-eragiketa guztiak, artekarien eskutango Baltzudiruak erabiltzea, harturen-txartelak edo merkataritzako beste ezein mailegu edo garazpide-agiri jaulkitzea, ordainez ematea, bermatzea, onartzea, ordaintzea eta hoiei bere merkataritza-bideak eginaraztea eta, orohar, banku eta merkataritza-ihardunari datxezkon eginkizun guztiak, inolako mugapenik gabe. n) Legeak eta Araudi honek jartzen dituzten mugen barruan, jakineko norbanakoei duten eginkizunarentzat eta baltzuaren zuduak ahalik eta ondoen aldezteko komenigarri eritzitako esku-emateak egitea. 2. Aurreko zerrenda hori aipamena egite hutsezkoa da eta ez ditu, inola ere, Akzio-jabeen Biltzar Nagusiaren aginteperako berariz gorde gabeko guztietan Baltzuaren garazpide eta irabazpideak jaurtzeko, artezteko eta kudeatzeko dagozkion eskubide zabalak mugatzen. 16garren Atala.-Batxordekideen ordairsariak Batzordekideek eskuratu dezaketen ordainsaria Biltzar Nagusiak jarriko du, urtean-urtean. 17garren Atala.-Baltzuko beste ihardutze-sail batzuk 1. Biltzar Nagusiak honako hauek sortarazi ahal izango ditu: a) Egintzapide-Batzordea izeneko bateango ihardutze-sail bat, Arduratze-Batzordekidez osatuta. b) Batzordekide Eskuduna izeneko Arduratze-Batzordearen baitango norbanako ihardutze-sail bat edo batzuk. c) Artezkari Nagusi kargua. 2. Egintzapide-Batzordekideen zenbatekoa edo Batzordekide Eskudunena zehaztea Biltzar Nagusiak egingo du, eta bai Atal honetan ohartemandako ihardutzesailetakoak izendatzea eta kentzea ere; legez kanpo utzitakoena salbu, hoiei emango zaizkien egitekoen norainokoa zehaztea eta hala behar izanez gero hoientzako ordainsariak jartzea ere Biltzar Nagusiak egingo du. IV IDAZPURUA EKONOMIA ETA DIRUBIDETZA JAURPIDEAK 18garren Atala.-Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren antolaketa-araupideak Baltzu honek Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren araupidetan berakin erabilgarri izan daitezenak izango ditu jaurpide, eta bereziki egitarauei, diruegitamuei, ikuskaketari eta kontaduritzari buruzko manuak, horri darizkion legezko ondorio guztiekin, eta erapidetza horrek dakartzan eginbehar eta mugapen guztiei men egin behar diela.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Aldatutakoa: 48/2007 DEKRETUA, martxoaren 20koa, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA sozietate publikoa sortzeko eta haren estatutuak onartzeko dekretua laugarrenez aldatzeko dena.
- Aldatutakoa: 56/1994 DEKRETUA, urtarrilaren 25ekoa, "Eusko Trenbideak/ Ferrocarriles Vascos, S.A." sozietate publikoa sortu eta haren estatutuak onesteko dekretua eta Burnibidearen Euskal Museoa sortu eta arautzeko dekretua aldatzezkoa.
- Aldatutakoa: 121/2002 DEKRETUA, maiatzaren 28koa, batetik, Burdinbidearen Euskal Museoa sortu eta arautzeko Dekretua aldatzen duena, eta, bestetik, "Eusko Trenbideak/ Ferrocarriles Vascos, S.A." sozietate publikoa sortu eta bere estatutuak onesteko Dekretua aldatzen d
- Aldatutakoa: 702/1991 DEKRETUA , abenduaren 17koa , «Eusko Trenbideak /Ferrocarriles Vascos, S.A .» (E.T./F.V.) Sozietate Publikoaren estatutuetako 16. atala aldatzen duena.
- Aldatutakoa: 67/2006 DEKRETUA, martxoaren 21ekoa, "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A." Sozietate Publikoa sortzeko eta haren estatutuak onartzeko Dekretua hirugarrenez aldatzeko dena.