- 29/1989 DEKRETUA, Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu29/1989 DEKRETUA, Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 40
- Hurrenkera-zk.: 527
- Xedapen-zk.: 29
- Xedapen-data: 1989/02/14
- Argitaratze-data: 1989/02/28
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
Euskararen Gaitasun Agiriari buruzko 1982ko Irailaren 20ko Aginduak azterketaren programa jakin araz tearen ardura Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagokiola adierazten du bere 1. atalean. Horren ondorioz, zera XEDATZEN DUT: Lehen atala.- 1989 urtean egingo diren Euskararen Gaitasun Agiriaren azterketetarako programa eta azterketa-eredua honako liburuok osatzen dituzte: - Euskararen Gaitasun-Agiria: Programa (Glotodidaktika-lanak 7, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak argitaratua; azken argitalpena); - Euskaltzaindiak Batasunerako Eskaini Dituen Erabakiak (Glotodidaktika-lanak 8, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak argitaratua; azken argitalpena: honek lehenengo aldiz jasotzen ditu maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiak hartu dituen erabakiak). Bigarren atala.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989ko Urtarrilaren 25a. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.Euskal Herriko Gorpua Kulturaren eta Kirolaren 5/1988 Legeak. III. Izenburuko 1. Atalburuan, kirolak Euskal Herrian duen antolakeraren oinarrizko elementutzat ematen ditu Kirol Klubak eta Baterakundeak. Aipatu Legeak, bere zioen adierazpenetik atera daitekeenez, kirol elkarteen antolaketa-egiturak bete beharreko arau nagusiak zehaztu ditu; arauok, indarrean dagoen Ordenamendu Juridikoak bermaturiko eskubideak, libreki elkartu ahal izatekoa alegia, gordez gauzatu dira. Horiek horrela. Kirol Elkarte horien egituraren arauzko garapena gauzatzeko legezko aginduari erantzuten dio honako Dekretuak. Helburua hori izanik, eta hitz gutzitan esanik, horrako hau da lortu nahi dena: lehendabizi, Kirol Elkarte horien funtzionamendu demokratikoa, gardena eta eraginkorra bermatzea; bigarrenik, eremu horretan ugoen interbentzionismo gehiegizkoari erasotea; eta, aztenik, aipatu Elkarteak sortzerakoan jarritako helburuak bete ahal izateko lege esparrua ezartzea. Aipatu xede eta asmo bera aurrean izanik, Kirol Kluben eta Baterakuadeen hauteskunde-errejimena arautu da, legezko eragorpea adieraziaz. Errejimen hori, printzipio demokratikoek eskaintzen dituzten autoantolaketa bide desberdinekiko begirunea gordez egin da; aipatu. Elkarteetako kideak errejimen hori hautatzeko legitimatuak daudelarik. Hoanko Dekretuak, halaber, 5/1988 Legeak sarturiko elkarte figura berri batea, Kirol Bateratuadearen, arauketa sakontzen du. Dekretuan, figura horren legezko koatzeptua garbi zehaztu eta euskal kirolaren antolaketa-egituran pakean uztartuko dela bermatzen du. Beraz, legezko aginduz bermatu beharreko funtzionamendu demokratikoaren gutxienezko baldintzak ziurtaturik geratun dira, era berean, Kirol Kluben eta Baterakuadeen iharduera beren ezaugarrietara egokitzeko behar besteko autonomi eremua errespetatzen da, eta euskal herritar guztiek kirola - esanahirik zabalenean - praktikatu ahal izateko lege esparru egokia eratzen da. Horiek horrela, Kultura eta Turismo Sailburuaren proposameaez, Lehendakaritzan onartu eta Jaurlaritza-Batzordeak 1989ko otsailaren 14eko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren.XEDATU DUT: I. ATALBURUA XEDAPEN OROKORRAK 1. Atala.- Nortasun juridikodunak, iharduteko gaitasundunak, irabazi asmorik gabekoak eta kirol modalitate bat edo gehiagoren praktika eta sustapena xede bakartzat izanik, lehiaketa ofizialetan partehartu ohi dezaten elkarte pribatuak dira Kirol Klubak. 2. Atala.- 1 - Eratze, inskribatze, aldatze, desagertze, antolatze eta funtzionamenduari dagozkionetarako, 5/1988 Legeak dioenaz, honako Dekretuan jasotako arauez eta Lege hori garatzen duten gainerako xedapenez, Klubea Estatutu eta Arautegi eta beren Batzar Nagusiek eta gainerako organoek balio osoz hartutako erabakiez arautuko din Kirol Klubak. 2. Aplikagarri izango zaizkie, halaber, Klubei, nagusitzat duten modalitateko Euskal eta Lurralde Federazioea Estatutuak, Arautegiak eta Xedapenak. 3. Kirol Klubei aplikagarri izango zaizkie Iehiaketetan parteharturakoan, adstribiturik daudeneko Federazioen lehiaketa Arautegiak eta Xedapenak.II. ATALBURUA ERAKETA, INSKRIPZIOA ETA ESTATUTUAK I. SEKZIOA KLUBEN ERAKETA ETA INSKRIPZIOA 3. Atala.- Kluba eratzeko, honako eginkizunok bete beharko dira: a) Iharduteko gaitasuna duten bost pertsona naturalek, gutxieaez, Notari aurrean izenpeturiko Eraketa-Akta. Akta horretan, kirol alorreko helburuetarako eta lehiaketa ofizialetan ohiz partehartzeko irabazi asmorik gabe elkartzeko bomadatea dagoela azaldu beharko da. b) Klubarea ihardunerako Estatutuak gertatzea, honako Dekretuan ezarritakoaren arabera erredaktatuko direla. 4. Atala.- 1. Aurreko atalean ezarritako betekisunen arabera eraturiko Klubak nortasun juridikoa izango du; hala ere, Euskal Herriko Kirol Elkarte eta Federazioen Errejistroan instribatzeko eskea egin beharko du. 2. Inskripzioa ez da baliozkoa izango, Kiroletarako Zuzendaritzan Eraketa-Akta Notariala eta sustatzaileek ede horien legezko ordakatsaileek izenpeturiko Estatutuak aurkeztu arte. 5. Atala.- 1. Aipatu agiriak aurkeztu eta hirurogei egun igaro baino lehen, Errejistroan instribatuko du Kluba Eusko Jaurlaritzako Kiroletarako Zuzendaritzak; baina sustatsaileek ez badituzte gaitasun baldintzak betetzen, inskripzio eskabideak 4. atalean ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, edo estatutuetan ordenamendu juridikoan jasotako xedapenen aurkakorik adierazten bada, ezezkoa emango zaio inskribatze eskabideari ziodun erabakiaren bitartez. Aipatu epean ez bada Erabakirik hartzen, onetsitzat joko da inskripzioa administrazioaren isiltasun positiboz. 2. Aurkeztutako dokumentazioan zuzen daitekeen akats edo hutsen bat dagoela ikusiko balu Eusko Jaurlaritzako Kiroletarako Zuzendaritzak, doakienei jakinarazi beharko die, hogeitamar egun igaro baino lehen; horrelakorik gertatuz gero, inskribatzeko epea eten egingo da errekerimendua egiten den unetik akatsak zuzendu arteraino. Erreterimendua egin dadinetik sei hilabete igaro eta erantzunik jasoko ez balitz, espedientea artxibatu egingo da bestelako tramiterik gabe. 3. Kiroletarako Zuzendaritzaren Erabakiek, administrazio-bidea agortuko dute eta Jurisdikzio Kontentzioso-Administratiboaren aurrean aurkatu ahal izango dira.II. SEKZIOA ESTATUTUAK 6. Atala.- Kluben Esttutuek ondoko zernolakoak arautuko dituzte behintzat: a) Klubaren izena, eta, hala badagokio, klub horrek erabiliko duen ikurra. b) Kluba nagusiki adskribiturik egongo deneko kirol modalitatea, eta izan ditzan kirol sekzioak. c) Adskribitu daitekeeneko Federazioak. d) Egoitza. e) Bazkide izaera lortu eta galtzeko betebeharrak eta prozedura. f) Bazkideea eskubideak eta betebeharrak. g) Ordezkaritza, gobernu eta administrazio organoak, eta organo horiek hornitzeko sistema. h) Dokumentazio errejimeaa. i) Ekonomi errejimeaa. j) Disziplina errejimeaa. k) Estatutuak aldatuko prozedura. l) Klubz iraungitearen arrazoiak. 7. Atala.- 1. Honako elementu hauek osatuko dute Klubaren izena: elkarte modalitatearen aipamena eta kirol izaera, kirol modalitatea, izen edo kalifikatzaile bereizgarriak eta patronimikoa. Ezingo zaio Klub bati, instribaturik dagoen beste baten izenarekin guztiz bat datorren izenik jarri. Izenaren elementu guztiak berdinak ez badira ere, ez da onartuko nahasketarik sortaraz derakeenik. Klubaren ikurra ere ezin izango da Errejistroan inskribaturik dagoen besteren baten berdina izan ezta antzekoa ere nahasketarik sortaraz badezake. 2. lzena ezin izango da, osorik ezta zati batean ere, beste Entitate Publiko edo Pribaturen baten titularitatepekoa den izen bera eduki, entitate horren baimenik ez badu. 8. Atala.- Ezin izango da egoitza jarri beste Entitate Publiko edo Pribaturen bateko lokal edo instalazioetan, dagokion entitate horren baimenik ez badago behintzat. 9. Atala.- 1. Klubetako bazkideek eskubide eta betebehar berdinak dituzte. Estatutuek berdintasun hori bermatuko dute, eta bertan ez da jasoko jaiotza, arraza, sexu, erlijio, eritzi edo bestelako baldintza edo arrazoi pertsonal edo sozialengatikako diskriminaziorik sortaraz edo ekar dezan xedapenik. 2. Estatutuetan. ondoko eskubideak, gutxienez, aitortuko zaizkie Kirol Klubetako bazkideei: a) Indarrean dagoen Iegerian eta estatutuetako xe dapenetan ezarritakoaren arabera, Klubeko helburu zehatzen betetzean partehartzea eta helburu horiek betearaztea. b) Kluba askatasun osoz utzi ahal izatea. c) Klubeko iharduerak ezagutu eta dokumentazioa aztertu ahal izatea. d) Klubaren barruan beren eritziak askatasunez azaldu ahal izatea. e) Adinez nagusia eta iharduteko gaitasun osoa izanez gero, gobernu eta ordezkaritza organoetarako hauteslea eta hautagarria izatea. Adinez nagusiak izan ez daitezen Klubeko bazkideek, nolanahi ere, entzunak izateko eskubidea izango dute ordezkapen organoek egin ditzaten bilkuretan eta, hala badagokio, botua emateko eskubidea izango dute Estatutuetan ezarritakoaren arabera. 10. Atala.- Kirol Klubek, ondoko Liburuak izango dituzte, gutxienez, ordenean eta eguneratuak: a) Bazkideen Errejistro-Liburua. b) Akta-Liburua. c) Kontabilitate-Liburua. d) Hala badagokio, zor edo ondare zati alikuotaren Tituluen Errejistro-Liburua. 11. Atal.- Estatutuen aldaketa, horretarako konbokaturiko Batzarrera bertaraturiko kideen bi herenaren gehiengoz onetsi beharko da12. Atala.- 5/1988 Legearen 48.2 atalean aurrikusitako arrazoiren batengatik Kluba iraungiz gero, kitapena egin ondoren gera dadin ondare garbia, Kluba nagusiki adstribaturik egon dadineko tirol modalitateari dago kion Euskal Federazioarentat (edo horren ezean Lurraldekoarentzat) izango da, Kirolaren Euskal Kontseiluaren erizpena jaso ondoren.III. ATALBURUA GOBERNU, ORDEZKAPEN ETA ADMINISTRAZIO ORGANOEZ 13. Atala.- Kirol Klub guztiek ondoko organoak izango dituzte: a) Batzar Nagusia deituriko gobernu organoa. b) Administrazio organoa, pertsonabakarrekoa eta ordezkapen organoarekin bat datorrena izan daitekeena; edo kolegiatua, orduan Zuzendaritza Batzordea deituko dena. c) Ordezkapen organoa, titular lez Klubeko burua izango duena. Zuzendaritza Batzorderik balego, berori izango litzateke, halaber, horren buru.I. SEKZlOA BATZAR NAGUSIAZ 14. Atala.- Batxar Nagusia klubeko gobernu organo gorena da, eta botua emateko eskubidea izan dezaten bazkide guztiek osatuko dute. 15. Atala.- 1. Bost mila bazkide baino gehiago izan ditzaten Klubetan, estatutuetan ezar dadin prozedurari jarraiki hautatuko diren konpromisarioen bitartez osatu ahal izango da Batzar Nagusia, 5/1988 Legeak eta gainerako Ordenamendu Juridikoak bermatzen dituen printzipio demokratikoak errespetatuz. Horietako konpromisario bakoitzak ezin izango ditu, inola ere, berrogeitamar bazkide baino gehiago ordezkatu. 1. Konpromisarioak lau urteko agintaldirako hautatuko dira. 16. Atala.- Batzar Nagusiak ondoko egitekoak izango ditu behintzat: a) Klubeko burua, eta hala badagokio, Zuzendaritza Batzordea aukeratzea, sufragio pertsonal, libre, zuzen eta isilpekoaz. b) Klubaren kontuak eta aurrekontuak onestea. c) Estatutuak aldatzea. d) Dirua mailegutan hartzea. e) Ogasun higiezinak inorentzea eta zergatzea. f) Zor-titulu aldagarriak edo ondare zati alikuotaren tituluak jaulkitzea. g) Klubeko buruari eta hala badagokio, Zuzendaritza Batzordeari eginiko zentsura-mozioa onestea. 17. Atala.- Batzar Nagusia urtean behin bilduko da, gutxienez, ohizko bilkuran, iragan ekitaldiko balantzea ta txostena, eta hurrengo ekitaldiko aurrekontua ta ekintza-egitasmoa onesteko; eta ez-ohizko bilkuran, sortaraz daitezen beren eskuduntzapeko gaiak aztertzeko eta, batipat, 16. ataleko c), d), e), f) eta g) idazatietan jasotako puntuak azal daitezenean. 18. Atala.- Klubeko buruaren eginkizun izango da Ohizko Batzar Nagusirako deia egitea. Hori ezinezkoa balitz, edo klubeko buruak ez balu behar den epean deia egingo, Zuzendaritza Batzordeak edo botua emateko eskubidea duten bazkide guztien %5a gutxienez ordezka dezan bazkide-taldeak egin ahal izango du deia; guzti hori, hauteskunde-errejimenari buruz ezarritakoaren kaltetan gabe. Klubeko laruaren edo botua emateko eskubidea dute bazkide guztien %20a gutxienez ordezka dezan bazkide-talde ororen eginkizun izango da Ez-ohizko Batzar Nagusirako deia egitea. 19. Atala.- Ohizko nahiz Ez-ohizko Batzar Nagusirako deiaren, aztertzekoak diren Gaien Zerrendaren eta hori buruzko dokumentazioaren berri emango zaie bazkideei, Klubeko Estatutuetan ezarritakoaren arabera, eta, nolanahi ere, bilkurarako jarritako data baino zazpi egun; lehenago behintzat, Estatutuetan aurrikusitako presazko suposamenduetan salbu. 20. Atala.- 1. Batzar Nagusia, ohizkoa edo ez-ohizkoa izan, balioz eratuta egongo da, lehenengo deiaz, kideen %50a gutxienez bertara dadinean. Bigarren deiaz aski izango da, kideen %10a gutxienez, bertaratzea; eta hirugarren eta azken deiaz balioz eratuta geratuko da Batzar Nagusia, bertara dadin kide kopurua kontuan izan gabe. 2. Hirugarren deiaz, ezingo da bilkurarik egin aurrekoa egin zenetik hogeitalau ordu igaro arte. 3. Klubeko burua izango da Batzar Nagusiaren bilkirretako buru.II. SEKZIOA ADMINISTRAZIO ORGANOAZ 21. Atala.- 1. Estatutuetan aurrikusita dagoenez, eta honako Dekretuaren 13. ataleko b) idazatalak dioenaren arabera, Klubeko administrazio eginkizunak bertako buruak bereganatzen dituenean salbu, Zuzendaritza Batzordea da Klubeko kudeaketa organoa. 2. Zuzendaritza Batzordeak kide-kopuru ezparea izango du; kopuru hori ez da inola ere hogeitabat kidetik gorakoa izango. 3. Zuzendaritza batzordea honako kide hauek osatuko dute gutxienez: Klubeko buruak, Klubeko buruordeak, Idazkariak, eta, Klubak izan ditzan kirol ataletako bokal banak gutxienez. 22. Atala.- Botua emateko eskubidea duten bazkide guztiek aukeratuto dituzte Zuzendaritza Batzordea osatuko duten kideak, sufragio pertsonal, libre, zuzen eta isilpekoaren bitartez. Aipatu kideak ezingo dira hautatu konpromisarioen bidez. 23. Atala.- Zuzendaritza Batzordearen eginkizun izango dira gai sozialen administrazio eta ekonomi aldetiko kudeaketaren inguruko ihardunak; ihardun horiek garatzeko, Batzar Nagusiak emandako erizpideak jarraitu beharko ditu Zuzendaritza Batzordeak. 24. Atala.- Klubeko buruari, edo horren ezean, Klu beko buruordeari, dagokio Zuzendaritza Batzordearen bilkuretarako deia egitea. Deiarekin batera, aztertzekoak diren gaien zerrenda eta horiei buruzko dokumentazioa helaraziko da. Batzarkideei horren berri emango zaie, Klubeko estatutuetan ezarritakoaren arabera eta, nolanahi ere, gutxienez bi egun lehenago, Estatutuetan aurritusitako presazko suposamenduetan ezik. 25. Atala.- 1. Zuzendaritza Batzordez balioz eratuta geratuko da lehenengo deiaz, kideen erdia baino bat gehiago bertari dadinean, eta bigarren deiaz, gutxienez bi kide bertara daitezenean, eta, nolanahi ere, Klubeko burua edo buruordea. 2. Klubeko burua, edo horren ezean, Presidenteordea, Zuzendaritza Batzordeko bilkuretako buru izango da eta Batzorde horren iharduketak zuzendu eta koordinatuko ditu. 26. Atala.- Zuzendaritza Batzordeak ondoko arrazoiengatik utziko dio Batzorde izateari: a) Kide guztiek beren karguak lagatzeagatik. b) Kide guztiak hiltzeagatik. c) Dekretu honen 27. atalean aurrikusitako zentsura mozioa onesteagatik. d) Estatutuetan aurrikusitako gainerako arrazoiengatik. 2. Zuzendaritza Batzordeko kideek norbanaka utziko dituzte beren karguek, aurreko ataleko a), b) eta d) idazatietan aipaturiko arrazoi berberengatik. 3. Zuzendaritza Batzordeko kide bat baino gehiagok kargua utziz gero, dagokion kandidaturan onderen daudenek ordezkatuko dituzte, baldin eta hautaketa zerrenda-sistema jarraiki egin izan balitz. 4. Erabilitako sistema hori ez balitz, Estatutuek diotena egingo da, eta, horietan ez balitz ezer esango, beren ihardunean jarraituko dute gainerako kideek, Batzordearen %50ak dirauen bitartean. Geratutako kide kopurua %50a baino gutxiago balitz, Zuzendaritza Batzorde berria eratzeko hautaketa-prozedurari ekingo zaio, Dekretu honetan ezarritakoari jarraiki. ' 5. Hala ere, Zuzendaritza Batzordeko kideak ordezkatzeko, atal honetako 3 eta 4 puntuetan ezarritakoaren sistemaz bestekoa eurri ahal izango dute Estatutuek. 27. Atala.-1. Batzar Nagusiak Zuzendaritza Batzordearen erantzukizuna eskatu ahal izango du zentsura mozioa aurkeztuz; mozio horretarako deituriko bilkurara bertaratutako bazkideen bi herenek egon beharko dute mozioaren alde. 2. Zentsura mozioa onesteak, Zuzendaritza Batzordeto kide guztien, baita Klubeko buruaren, kargu uztea ekarriko du. 28. Atala.- 1. Zuzendaritza Batzordeak utz dezanean, Komisio Kudeatzaile bilakatuko da, eta hilabeteko epean gehienez, Ez-ohizko Batzar Nagusiaren bilkurarako deia egingo du dagokion hautaketa prozesuari hasiera emateko. 2. Ezingo balitz horrelakorik egin, botua emateko eskubidea izan dezaten bukideen %5a gutxienez, ordezka dezan bazkide kolektibo batek, dagokion hauteskunde prozedurari hasieri emateko deia egin ahal izango du.III. SEKZIOA KLUBEKO BURUAZ 29. Atala.- Klubeko burua bertako organo betearazlea da. Berak du legezko ordezkaritza, gobernu eta administrazio organoen buru da eta organo horiek balioz hartutako akordioak egiteratu behar ditu. 30. Atala.- 1. Bestalde, eta Estatutuek horrelakorik ezartzen badute, Klubeko burua, pertsonabakarreko administrazio organoa izango da Klubean, gai sozialen administrazio eta ekonomi aldetiko kudeaketari buruzko ihardunak izango ditu bere gain, Batzar Nagusiak emandako erizpideen arabera. 2. Atal honetan aurrikusitako suposamenduan, kudeaketa ihardunak burutxeko egokitzat jo ditzan aholku eta babes organoak eratu ahal izango ditu Klubeko buruak, baldin eta lege edo estatutuetan hori debekatzen ez bazaio. 31. Atal.- Bazkideek lau urtez behin hautatuko dute Klubeko burua, sufragio libre, pertsonal, zuzen eta isilpekoaren bitartez, botua emateko eskubidea duten bazkide guztiek parte hartu ahal izango duten bilkuran. Ezingo da Klubeko burua hautatu konpromisarioen bitartez. 32. Atala.- Klubeko buruak ondoko arrazoiengatik utziko du bere kargua: a) Bere kabuz lagatzeagatik. b) Hiltzeagatik. c) Hurrengo atalean aurrikusten den zentsura inzioa onesteagatik. dl Kide deneko Zuzendaritza Batzordeak uzteagatik. e) Estatutuetan aurrikusitako gainerako arrazoiengatik. 33. Atala.- 1. Batzar Nagusiak Klubeko buruaren erantzukizuna eskatu ahal izango du zentsura mozio bat aurkeztuz; mozio horren alde, horretarako egindako bilkurara bertaratutako bazkideen bi herenak atera beharko du. 2. Zentsura mozioa onesteak, Klubeko buruaren kargu uztea ekarriko du, baina ez Zuzendaritza Batzordeko gainerako kideena. 34. Atala.- 1. Klubeko buru kargua hutsik geratuko balitz, kargu hori hautatxeko Ez-ohizko Batzar Nagusiaren bilkurarako deia egingo du Klubeko buruordeak hilabete igaro baino lehen. 2. Klubean Zuzendaritza Batzorderik ez balego, edo Klubeko buruordeak ezingo balu bilkurarako deirik egin, iharduneango Klub buruari legokioke deia egitea. 9. Hori ere ezinezkoa balitz botua emateko eskubidea izan dezaten bukideen %5a, gutxienez, ordezka dezan bazkide kolektibo batek, dagokion hauteskunde prozedurari hasiera emateko deia egin ahal izango luke. IV. SEKZIOA DENENTZAKO XEDAPENAK 35. Atala.- Klubetako organo kolegiatuen erabakiak bertaratuen gehiengo soilez hartuko dira, baldin eta legezko edo estatutuetako xedapenetan gehiengo koalifikatuak eskatzen ez badira. 36. Atala.- Batzar Nagusia izan ez dadin beste organo kolegiaturen batean egindako botazioetan emandako ziodun aurkako botuek edo abstentzioek, Klubeko organo kolegiatuen akordioetatik erator litezkeen erantzukizunetatik saIbuetsiko dituzte. 37. Atala.- Klubeko burua eta Zuzendaritza Batzordea lau urteko agintaldirako hautatuko dira. Nolanahi ere, ihardunean jarraituko dute ondorengoek beren karguez jabe egin arte. 38. Atala.- Debekaturik dago Batzar Nagusiaren barruan botua eskuordetzea. 39. Atala.- Klubeko buru edo Zuzendaritza Batzordeko kide karguak bateraezinak izango dira beste Kirol Klub edo Baterakunderen bateko antzeko karguekin. IV. ATALBURUA KLUBEN EKONOMI ERREJIMENA 40. Atala.- Dekretu honen babesean eraturiko Klubek beren aurrekontu eta ondare errejimenpean jarriko dira. 41. Atala.- 1. Beren diru-sarrera guztiak, baita kirol agerpenetan lortutako etekinak ere, xede duten ekintzaren garapenerako erabiliko dituzte. 2. Ezingo dute inola ere etekinik banatu bazkideen artean. 42. Atala.- 1. Beren ogasun higiezinak kargatu eta inorendu, dirua mailegutan hartu, zor-titulu aldagarriak edo ondare zati alikuotaren tituluak jaulki ahal izango dituzte Klubek, ondoko eginbeharrak betetzen badituzte: a) Ez-ohizko Batzar Orokorrera bertaratutako gehiengoaren bi herenak aipatu eragiketak baimentzea. b) Egintza horiek ez dezatela Entitatearen ondarea edo beraren xede den kiroi ekintza arriskuan jarri, gerora konpondu ezin izango den moduan. Eginbehar hori behar bezala bete dela frogatzeko, dagokion erizpen ekonomikoa eskatu ahal izango da, baldin eta bazkideen %5ak eskatzen badu edo, 5.000 bazkide baino gehiagoko Klubetan Batzar Nagusiko kideen %20ak. 2. Kirol instalazioak edo instalazio horiek dauden lurzoruak inorentzetik atera dadin etekina, izaera bereko ogasunak eraiki edo hobetzeko erabili beharko da oso-osorik. 3. Kirol instalazioak edo instalazio horiek dauden lurzoruak inorentzetik atera dadin etekina, 2. idazatalean aurrikusitakoez beste helburuetarako erabiltzeko baimena eman ahal izango du Eusko Jaurlaritzako Kiroletarako Zuzendaritzak, arrazoizko kausarik dagoela erizten badio. 43. Atala.- 1. Klubek jaulki ditzaten zor edo ondare zati alikuotaren tituluak izendunak izango dira. 2. Titulu horiek, Klubak horretarako izango duen liburu batean inskribatuko dira, bertan transferentzia guztiak jasoko direla. 3. Titulu guztietan, balio izendatua, jaulkipen-data, eta hala badagokio, interesa eta amortizazio-epea konstarazi beharko dira. 4. Ezingo da inola ere titulu liberatuen jaulkipena baimendu. 5. Kiroletarako Zuzendaritzak, zor edo ondare zati alikuotaren tituluen jaulkipenaren baldintzak ikuskatuko ditu, Batzar Nagusiari onespenerako aurkeztu aurretik. Jaulkipen baldintzak ikuskaturik, indarrean dagoen legeria urratzen dela ikusiko balitz, Kiroletarako Zuzendaritzak Klubari itzuliko lioke jaulkipen proposamena. Lege-urrapena konpondu ondoren, aipatu Zuzendaritzari aurkeztu beharko zaio berriro ikuska dezan. 44. Atala.- 1. Zor tituluak Klubeko bazkideek bakarrik izenpetu ahal izango dituzte, eta tituluen jabe izateak ez die inolako eskubide berezirik emango, indarrean dagoen Iegeriaren arabera ezarritako interesak jasotzearena baizik. 2. Ondare zati alikuotaren tituluak Klubeko bazkideek bakarrik izenpetu ahal izango dituzte. 3. Bazkide izateko aipatu tituluen jabe izan behar bada, Klubak ezingo dira onura publikotzat jo. Tituluek ez dute mozkinik edo dibidendorik jasotzeko eskubiderik emango. 4. Zor edo ondare zati alikuotaren tituluak aldagarriak izango dira, Batzar Nagusiak, kasuan kasu, jar ditzan baldintzetan.V. ATALBURUA KLUBEN HAUTESKUNDE ERREJIMENAZ I. SEKZlOA XEDAPEN OROKORRAK 45. Atala.- Kirol Kluben hauteskunde prozesua, Dekretu honetan, 5/1988 Legea garatzen duten gainerako xedapenetan eta berarizko Estatutu eta Arautegietan ezarritakoaren arabera arautuko da. 46. atala.-- Bakanteren bat egonez gero, 26., 27., 32. eta 33. ataletan ezarritakoa betez eraturiko Ez-ohizko Batzar Nagusiak honako hau egingo du: a) Hauteskunde egutegia onartu, eta, b) Hala badagokio, Hauteskunde Batzordea izendatu. II. SEKZIOA HAUTESKUNDE BATZORDEAZ 47. Atala.-- Klub guztiek Hauteskunde Batzordea, edo horren ihardunak bete ditzan organoa izan beharko dute; organo hori bi eratakoa izan daiteke: a) Pertsonabakarreko organoa, Hauteskunde Arduraduna deiturikoa, zeinari osoki aplikatuko bait zaio Hauteskunde Batzordearentzat aurrikusitako errejimena; edo, b) Organo kolegiatua, Hauteskunde Batzordea deiturikoa, eta gutxienez, hiru kidez osaturikoa; organoburua adinez zaharrena izango da eta Idazkaria gazteena. Bostehun bazkide baiño gehiago izan ditzaten Klubetan, nahitanahiezkoa izango da Hauteskunde Batzorde kolegiatua eratzea. 48. Atala.- Hauteskunde Batzordeko kideak Estatutuetan ezarritako prozeduraz izendatuko dira. Prozedurarik ez bakgo, botua emateko eskubidea eduki eta hautagai ez diren eta izango ez diren bazkideek izendatuko dituzte zozketa bidez kide horiek. Izendatua izan dadin kide bakoitzeto ordezko bat hautatuko da halaber. 49. Atala.-- Hauteskunde prozesua sustatu eta horren garapen zuzena zaintzeko ardura duen organoa da Hauteskunde Batzordea. horretarako, gutxienez, ondoko ihardunak hartu beharko ditu bere gain: a) Hautakea zentsua onestea. b) Aurkestutako kandidaturak aldarrikatzea eta argitaratzea. c) Hala badagokio. Hauteskunde Mahaia izendatzea. d) Hautatutakoak aldarrikatzea. e) Aurka dakizkion aurkapenak, murtziloak eta eskaerak ebaztea. 50. Atala.- Eusko Jaurluitzako Kiroletarako Zuzendaritzak izendaturiko Interbentorea, eta Klubaren egoitza kokaturit dagoen Lurraldeko Foru Diputazioak izendaturiko bate bat, bertaratu ahal izango dira, hizpidez baina boturik gabe, Hauteskunde Batzordearen bilkuretara. 51. Atala.- Hauteskunde Batzordea lau urtez arituko da bere ihardunetan; epe horretan, hauteskunde prozesuen inguruan Klubean sor daitezen arazo guztiei aurre egin beharko die.III. SEKZIOA HAUTESKUNDE PROZESUAZ 52. Atala.- Hautagai-zerrenda aurkezteko epea, hauteskunde egutegia onetsi zuen Ez-ohizko Batzar Nagusia egindake egunaren biharamunetik hasita ondorengo hilabetean irekiko da. Klubeko Estatutuetan epe laburragoa jarri ahal izango da. 59. Atal.- Hautagai-zerrenda aurkezteke epea hilabetekoa izango da gehienez, eta zazpi egunekoa gutxienez. 54. Atala.-- Bazkideea 55ak sustaturiko hautagai-zerrendak onartuko din. Bazkide bakoitzak hautagai-zerrenda bat bakarrik abalatu ahal izango du. 55. Atala. Hautagai-zerrendak aurkezteko epea amaitu etz gehienez hamar egun barru, Hauteskunde Batzordeak hautagai-zerrendak aldarrikatuko ditu. Aipatu zerrendei behar besteko publizitatea emango zaie, bazkide guztiek ezagutu ditzaten. Horretarako, zazpi egunez behintzat, aldarrikaturiko hautagai-zerrendak eta hauteskunded-egitarauak Klubeko Iragarki-Oholean izango dira ikusgai. 56. Atala.- 1. Hautagai-zerrendak aldarrikatu daitezen egun berean, botazioen eguna finkatuko du Hauteskunde Batzordeak. Botazio horiek hamabost egun igaro baino lehen egia beharko dira, 2. Klubeko Iragarki-Oholean jarritako Ediktu batean, honako xehetasun horiek jakinaraziko dira behintzat: a) Hautatzekoak den/diren organoa(k) eta kargu kopurua eta izaera. b) Botazioa egingo deneko eguna, tokia eta ordua. c) Legezko epearen barruan aurkeztutako hautagai-zerrenda, hautagai horiek lortu asmo dituzten organo eta karguak, eta euren kandidatura adieraziz; hautaketa, zerrenda-sistema bidez egingo balitz. d) Hala balegokio, hauteskunde Zentsuaren zerrenda. e) Hauteskunde Batzordea osa dezaten kideak. 3. Ediktua, toki agerian, botazioetarako finkatutako eguna baino zazpi egun lehenago, gutxienez, jarriko da ikusgai. 57. Atala.- Posta bidezko botua onartuko da, baldin eta, gutunazalean, bidaltzailearen helbidea, eta barruan, botua eta botatzailearen izenpe autografoa, eta bere N.A.N.aren fotokopia agertzen badira. 58. Atala.- 1. Botazioa hasi aurretik, Hauteskunde Mahaia eratuko da, eta bertan, Mahaiburuak eta Idazkariak hartuko dute parte gutxienez; mahai horrek beti izan beharko du kide-kopuru ezparea. 2. Hauteskunde Mahaikideak Estatutuak ezarritako rozeduraz izendatuko dira, eta prozedura finkorik ez balego, Hauteskunde Batzordeak izendatuko lituzke. 3. Ezin izango da Mahairik eratu, gutxienez, Mahaiburua, Idazkaria eta bokal bat bertan ez badaude. 4. Mahaiaren eginkizun izango dira: botazioen garapen zuzena zaintzea, botua eman asmo dutenen bazkide izaera egiaztatua eta izaera horren egiaztapenari, emandako botuen baliozkotasunari edo botazie-pretesuko beste edozein gairi buruz sor daitezen zalantzak argitzea; botazioa amaitu ondoren botuen zenbaketa egingo du Mahaiak. 5. Mahaikideen arteko botazioak, bertaratutako kideen gehiengo soilez egingo dira. . 59. Atala.- Mahaiko Idazkariak, hautaketaren hasiera eta bukaera, eta botazioaren zenbaketaren emaitza aktan jasoko ditu. 60. Atala.- Hizpidea izango dute baina ez boturik, hautagai-zerrendetako Interbentoreek, Eusko Jaurlaritzakoek, eta Klubak bere egoitza izango dueneko Lurraldeko Foru Diputaziokoek. 61. Atala.- Botazioa egin ea gehienez hamar egun igaro baino lehen, Hauteskunde Batzordeak, hautatuak izan direnak aldarrikutzeko Erabakia hartuko du. 62 Atala.-1. Hauatutzat joko da, emandako botuen gehiengo soila lor dezana; Lege edo Estatutuetan gehiengo kualifikatua behar dela esaten ez bada behintzat. 2. Organo kolegiatuak badira, botu gehien izan duten hautagaiak hartuko dira hutsik dauden postuak bete arte; hautagaiak zerrenda itxien sistemaz aurkezten badira, Estatutuek ezar dezaten hauteskunde-sistema hartu ahal izango da. Estatutuek ez balute horretaz ezer ezarriko, botu gehien jaso dezan zerrendako kide guztiak joko dira hautatukotsat, eta zerrendaburu izan dadina izendatuko da organoburu. 69. Atala.- Hautagai-zerrenda bat bakarrik balego, inolako botaziorik egin beharrik gabe hartu eta aldarrikatuko litzateke. IV. SEKZIOA HAUTESKUNDE ERREKURTSOEZ 64. Atala.- 1. Klubean hautestunde prozesuen ondorioz edo prozesuek dirauten bitartean sor daitezen murtzilo guztiak ezagututo ditu Hauteskunde Batzordeak. 2. Hauteskunde Batzordeak har ditzan Erabakiak jurisdikzio arruntaren aurrean aurkatu ahal izango dira. VI. ATALBURUA KIROL BATERAKUNDEEZ 65. Atata.- 1. Irabasi asmorik gabe eta, lehiaketa ofizialetan ohiz partehartzen ez badute ere, gorputz kultura eta kirola praktikatu eta sustatzeko asmo soilez eraturiko elkarteak dira Kirol Baterakundeak. 2. Lehiaketa ofizilialetan partehartzen duen Kirol Elkartea izan eta, zalantzarik sortuko balitz Klub edo Baterakunde gisa kalifkatzeko orduan joka dadin kirol modalitateko Euskal Federazioaren erizpena, eta, egokitzat joko balitz Kirolaren Euskal Kontseiluaren erizpena jaso ondoren, erabakia hartuko du Kiroletarako Zuzendaritzak. 66. Atala.- Kirol Baterakundeak honela banatzen dira: a) Nortasun juridiko propia izan eta, gutxienez, iharduteko gaitasuna duten eta kirol lehiaketetan ehiz partehartzen ez duten hiru pertsonez osaturiko Kirol Baterakundeak. b) Nortasun juridiko propioa ez izan eta Ikastetxe, Unibertsitate, Elkarte, Iraskunde, Gorporazio, Sozietate edo Entitate publiko edo pribaturen barnean eratuta egon edo lehiaketa ofizialetan ohiz partehartzen duten edo ez duten Kirol Baterakundeak. 67. Atala.- 1. Eratze, inskribatze, aldatze, desagertze, antolatze eta funtzionamenduari dagozkionetarako, 5/1988 Legeak dioenaz, honako Dekretuan jasotako arauez eta Legea garatzen duten gainerako xedapenez, beren funtzionamendu arauez eta beren organoek balioz hartutako Akordioez arautuko dira Kirol Baterakundeak, 2. puntuan ezarritakoaren kaltetan gabe. 2. Unibertsitatearen, ikastetxe baten edo elkarte, iraskunde, gorporazio, sozietate edo entitate publiko zein pribaturen barnean eraturiko Kirol Baterakundeek, aipatu enteetakoak izatearen ondorioz aplikagarri zaizkien arauez arautuko dute beren funtzionamendua, eta beren barruko arauak ente matrizearen arauei egokituko dizkie. 3. Kirol Bateratundeak, lehiaketa ofizialetan partehartzerakoan, Euskal edo Lurralde Federazio antolatzailearen lehiaketa-arauez arautuko dira. 68. Atala.- Kirol Baterakundea eratzeko ondoko eginkizunak bete beharko dira: a) 66.-a) Atalean adierazitako Baterakundeek: Nortasun juridikodun Kirol Baterakundea eratzeko borondatea erakus dadineko Eraketa-Akta, dokumentu publiko edo pribatu baten bitartez hiru lagunek baino gehiagok izenpetua. b) 66.b) Atalean adierazitako Baterakundeek: Ente matrizeko organo gaitasundunaren akordio espresua, ente horren barruan Kirol Baterakunde bat eratu nahi dela adieraziz. 69. Atala.-- Kirol Federazio eta Elkarteen Errejistroan Kirol Baterakunde bat inskribatu nahi izanez gero, ondoko dokumentazioaren bi kopia aurkeztu beharko dira: 1) 66.a) atalak dioenaren arabera eraturiko Kirol Baterakundeek, Eraketa-Akta eta Estatutuak, zeinetan ondoko alderdiak arautu beharko dira behintzat: a) Baterakundearen izena, eta hala balegokio, ikurra. b) Garatu asmo diren kirol modalitateak. c) Egoitza. d) Gobernu, adiministrazio eta ordezkaritza organoak, eta horiek hornitzeko sistema. e) Bazkideak onartzeto betebeharrak eta horien eskubideak eta egitekoak. f) Ekonomi errejimena. g) Dokumentazio errejimena. h) Disziplina errejimena. i) Estatutuak aldatzeko prozedura. j) Baterakundea iraungitearen arrazoiak. 2) 66. b) atalak dioenaren arabera eraturiko Kirol Baterakundeek, baterakundea eratzen deneko ente matrizearen organo gaitasundunak hartutako erabaki espresuaren kopia eta baterakundearen funtzionamendurako barne-arauak. 70. Atala.- Kirol Baterakunde guztietan ondoko eskubideak bermatu beharko zaizkie, gutxienez bazkideei: a) lndarrean dagoen legerian eta barne-funtzionamenduaren arauek ezarritakoaren arabera, Baterakundeko helburu zehatzen betetzean partehartzea. b) Baterakundea askatasun osoz utzi ahal izatea. c) Baterakundearen barruan beren eritziak askatasunez azaldu ahal izaatea. d) Baterakundeak izan eta hauteskunde bitartez hornitu beharreko gobernu organoetarako hautesle eta hautagarri izatea. Adinez nagusiak izan ez daitezen baterakundeko kideek, ordezkaritza organoek egin ditzaten bilkuretan entzunak izateko eskubidea izango dute, eta botua ere eman ahal izango dute, Baterakundearen funtzionamendu arauetan ezarritakoaren arabera. 71. Atala.- 1. Hartu beharreko izenari dagokionez, Dekretu honen 1. atalean ezarritakoa izango zaie aplikagarri Kirol Baterakunde guztiei. 2. 66.a) atalaren arabera eraturiko Kirol Baterakundeei, 8., 10., 11. eta 12. ataletan ezarritakoa izango zaie aplikagarri. 3. III. atalburuan ezarritako errejimena, 66.a) atalean adierazitako Baterakundeei izango zaie aplikagarri; gainerako Kirol Baterakundeei aplikagarri izango zaie, baldin eta beren ente matrizetakoak izatearen ondorioz aplikagarri izan dakizkien arauen aurka ez badoa. 72. Atala.- 1. Kirol Baterakundeen ekonomi errejimena, honako atal honetan ezarritakoari lotuko zaio. 2. Baterakundeak lor ditzan diru-sarrera guztiak, ente matrizearengandik jasotakoak zein bere iharduke taren ondorioz ateratakoak zein kirol agerkundeetan lortutako sari eta onurak, baterakundearen barnean gara dadin kirol modalitatearen eta gorputz iharduketaren sustapenerako erabiliko da osorik. 3. Kirol Baterakundeek ezingo dute inola ere, etekinik banatu beren kideen artean. 4. 66.-a) atalean adierazitako Kirol Baterakundeei, Dekretu honen 42tik 44ra bitarteko ataletan -biak barneezarritakoa izango zaie aplikagarri. 79. Atala.-- 66.a) atalean adierazitako Kirol Baterakundeen hauteskunde-errejimena, Dekretu honen V. Atalburuan Kirol Klubentzako ezarritakoari lotuko zaio. VII ATALBURUA DISZIPLINA ERREJIMENA 74. Atala.- Kirol Disziplinaren Arautegia arautzen duen 7/1989 Dekretuan, 5/1988 Legearen garapenerako gainerato xedapenetan, Estatutu eta Arautegi berarizkoetan eta beren organoek balio osoz hartutako Akordioetan ezarritakoaren arabera egikarituko dute Kirol Klub eta Baterakundeek beren disziplina ahalmena, tipifikaturiko joku, lehiaketa eta kirol portaerarekiko arauen urratzeari dagozkionetan. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu hau indarrean sartu dadin egunaren biharamunetik hasita urtebeteko epea izango dute Kirol Klubek, beren Estatutuak Dekretu honetan ezarritakoari egokitzeko. Dagokion aldaketak egin arte, indargeturik geratuko dira Dekretu honen aurkakoak izan daitezen estatutu-xedapenak, eta hutsuneren bat balego, Dekretu honetan eta hori gara dezaten arautegietan ezarritakoaz ordezkatuko dira. XEDAPEN INDARGABETZAILEA Indargeturik geratzen dira, urriaren 8ko 306/1985 Dekretua, Kirol Klub eta Elkarteen eratzen eta funtzionamendua arautzen duena, 1986ko maiatzaren 21eko Agindua, aipatu Dekretuaren 4.a) atalaren edukina garatzen duena, eta honako Dekretu honetan ezarritakoaren aurka joan daitezen xedapen guziak, maila bereko edo gutxiagokoak izan. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Dekretu honetan ezarritakoaren garapen eta aplikaziorako beharrezko izan daitezen arauak emateko baimena ematen zaio KuItura eta Turismo Sailburuari. Bigarrena.-- Honako Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989ko Otsailak 14. Lehendakuia, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (7)
- Ikus: Otsailaren 19ko 5/1988 LEGEA, Soin-Kulturarena eta Kirolarena.
- Ikus: 282/1989 DEKRETUA azaroaren 28koa, Kirol Klub eta Federakundeak Herri-onurakotzat jotzeko baldintzak eta tramitazioa zehazten dituena.
- Zuzendutakoa: 29/1989 DEKRETUA, otsailaren l4ekoa, Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duena. (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: 94/ 1990 DEKRETUA, apirilaren 3koa, Euskal Herriko Kirol Elkarte eta Federazio errejistroaren antolakuntza eta funtzionamenduari buruzkoa.
- Indargabetzen du: Kultura eta Turismo Sailaren, Kluben Izenei Buruzko, 1986eko Maiatzaren 21eko AGINDUA. 1985eko Urriaren 8eko 306/1985 Dekretuaren 4.Artikulutaren mamia osatuz.
- Indargabetzen du: Urriaren 8ko 306/1985 DEKRETOA, Kiroletako Klub eta Elkarteen eraketa eta jarduna araupetuz. (Hutsen zuzenketa).
- Indargabetzen du: Urriaren 8ko 806/1985 DEKRETOA, Kiroletako Klub eta Elkarteen eraketa eta jarduna araupetuz.