Euskadi.eus
  • 86/1997 DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

86/1997 DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 1956
  • Xedapen-zk.: 86
  • Xedapen-data: 1997/04/15
  • Argitaratze-data: 1997/04/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Iragarpen, egintza edo xedapenen bateko errakuntzak edo ez-aipatzeak zuzentzeak haien edukian edo esanguran -benetako edo itxurazko– aldaketaren bat badakar, Euskal Herriko Agitaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuko 24.2 b) atalak ezarria dauka ondoko hau: errakuntzak eta ez aipatzeak non agertu, halakoxe graduko egintza edo xedapen bidez zuzenduko beharko dira.

Euskal Autonomi Elkarteko Jokoen Katalogoa onartzen duen azaroaren 26ko 277/1996 Dekretuan, aipatu diren bezalako errakuntzak atzeman direnez gero, beharrezko eta bidezko da eurok zuzentzea dekretu honen bitartez.

Guzti honengatik, Herrizaingo sailburuaren proposamenez eta 1997ko martxoaren 25ean Jaurlaritzaren Kontseiluak egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

Atal bakarra.– Euskal Autonomi Elkarteko Jokoen Katalogoa onartzen duen azaroaren 26ko 277/1996 Dekretuan atzeman diren errakuntza hauek zuzentzea:

  1. – Poker sintetikoari dagokion 12. epigafearen III. idazatian, EHAA ren 20001. orrialdean, honako hau esaten den lekuan: «Joko-mahai-bakoitzak une orotan bertan ihardungo duten croupier bat eta diru-trukatzaile bat izango ditu».

    Beste hau esan behar du: «Joko-mahai-bakoitzak une orotan bertan ihardungo duen croupier bat izango du».

  2. – Pai gow poker-i dagokion 13. epigrafearen V. idazatiko azken lerroaldean, EHAA ren 20009. orrialdean, honako hau esaten duen lekuan: «Komisio gisako portzentaia %4rainokoa izan daiteke, establezimenduaren arabera, eta jokolariei partida hasi baino lehen emango zaie aditzera».

    Beste hau esan behar du: «Komisio gisako portzentaia %5erainokoa izan daiteke, establezimenduaren arabera, eta jokolariei partida hasi baino lehen emango zaie aditzera».

  3. – Pai gow poker-i dagokion 13. epigrafearen VI. idazatiko hirugarren leroaldearen azken partean, honako hau esaten duen lekuan: «Eragiketa hau egin ondoren, croupierrak jokalari bakoitzaren aurrean jarriko ditu kartak (croupierraren beraren aurrean ere jarriko ditu), dadoek adierazi duten abiapuntutik hasi eta erlojuaren orratzen norantzari jarraituz».

    Beste hau esan behar du: «Eragiketa hau egin ondoren, croupierrak jokalari bakoitzaren aurrean jarriko ditu kartak (croupierraren beraren aurrean ere jarriko ditu), dadoek adierazi duten abiapuntutik hasi eta erlojuaren orratzen kontrako norantzari jarraituz».

  4. – Pai gow poker-i dagokion 13. epigrafearen VI. idazatiko koadro konparatzailean, ordainketak/kobrantzak zutabeko lehenengo kasuan, EHAA ren 20011. orrialdean, honako hau esaten duen lekuan: «Beste horrenbeste, ken %5».

    Beste hau esan behar du: «Beste horenbeste, ken komisioko portzentaia».

  5. – Pai gow poker-i dagokion 13. epigrafearen VII. idazatiko 3. zenkaian, EHAA ren 20011 orrialdean, honako hau esaten den lekuan: «3.– Behar ez bezala osatutako edozein «esku» galtzailetzat joko da beti».

    Beste hau esan behar du: «3.– Jokalariak behar ez bezala osatutako edozein «esku» galtzailetzat joko da beti».

  6. – Seven card stud pokerrari dagokion 14. epigrafearen II. idazatiko 1. zenbakiaren azken aldean, EHAAren 20011 orrialdean, honako hau esaten duen lekuan: «Karten balioa, handitik txikira ordenatuta, honako hau da: Batekoa, Erregea, Dama, Jota, 10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3, 2 eta 1ekoa»

    Beste hau esan behar du: Karten balioa, handitik txikira ordenatuta, honako hau da: Batekoa, Erregea, Dama, Jota, 10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3 eta 2koa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko martxoaren 25ean.

Lehendakaria,

JOSΙ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARΝA ATUTXA MENDIOLA.

Eusko Jaurlaritzak arautze-lanak egin ditu Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko antolaketa-arloa dela eta, jarraian aipatzen diren legeak garatzeko: batetik, 10/1982 oinarrizko Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilpena arauzkotzekoa eta, bestetik, uztailaren 6an onartutako Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legea.

Araugintzan egindako lanaren fruitu dira honako hauek: Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera eta normalkuntzari buruz azaroaren 25ean onartutako 250/1986 Dekretua; Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza arautuz urriaren 17an onartutako 224/1989 Dekretua; lanpostuei izendatutako hizkuntz eskakizunen derrigortasuna zehazteko irizpideak ezarriz urriaren 9an onartutako 264/1990 Dekretua; Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua ezartzeko zenbait neurri arautuz abuztuaren 3an onartutako 238/1993 Dekretua (azken horren zati batzuk aldatu zituen gero otsailaren 15eko 89/1994 Dekretuak); Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan hizkuntz normalkuntza-prozesuaren jarraipenerako behin-behineko neurri batzuk arautuz abenduaren 19an onartutako 517/1995 Dekretua.

Euskal herri-administrazioetan hizkuntza normalizatzeko prozesuaren lehen plangintzaldia amaituta, Hizkuntza Politikarako Sailordetzak ebaluazio-txostena osatu zuen hartaz, eta haren azterketa, analisia eta alderaketa eginda sortu da honako arau-proposamen hau.

Lehen plangintzaldian egindako ibilbidean izandako eskarmentuak erakutsi duenez, komenigarria da neurri zuzentzaileak eta osagarriak eranstea hurrengo plangintzaldietarako arauak finkatzerakoan.

Horrez gainera, komenigarritzat jotzen da Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza antolatzerakoan Eusko Jaurlaritzak egindako Dekretuetan agertzen diren xedapenak arautu, argitu eta egokitzea eta denak testu bakar batean biltzea.

Ondorioz, Kultura sailburuak eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, biek batera hala proposatuta, Funtzio Publikoaren Euskal Batzordeak egindako txostena ikusi eta Jaurlaritza Kontseiluak 1997ko apirilaren 15ean egindako bileran eztabaidatu eta onartu eta gero, honako hau

Xedapen Orokorrak.

  1. atala.– 1.– Euskara eta gaztelania, biak dira hizkuntza ofizialak Euskal Autonomia Elkartean diharduten herri-administrazioetan.

  2. – Euskal Autonomia Elkartean dauden herri-administrazioekin euskaraz jarduteko eskubide osoa du herritarrak eta, beraz, eskubide hori bete dadin, herri-aginteek, nork bere esparruan, euskara zerbitzu- zein lan-hizkuntz modura normaltasunez erabiltzeko hartu beharreko erabaki guztiak hartuko dituzte.

    Lanpostu bati dagozkion zereginak betetzerakoan administratuarekin ahozko zein idatzizko harremanak izan behar direnean, harremanotan erabiltzen den hizkuntza, horixe da zerbitzu-hizkuntza, Dekretu honi dagokionez.

    Era berean, lanpostu bati dagozkion zereginak betetzerakoan bertan erabiltzen den hizkuntza, horixe izango da lan-hizkuntza.

  3. – Euskal herri-administrazioak beren zerbitzuan diharduten langileek hizkuntz gaitasun egokia lor dezaten saiatuko dira, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuz.

  4. – Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetako lanpostuak eskuratu eta bertan jarduteko euskararen ezagutza-maila baloratzerakoan eta, hala badagokio, euskara ezagutzea beharrezkoa den ala ez erabakitzerakoan, Dekretu honetan ezarritako jarraibide eta baldintzak hartuko dira aintzakotzat.

  1. atala.– Euskal Autonomia Elkarteko administrazioetan hizkuntza normalizatzeko prozesua bideratu eta taxutzeko araudia honako esparru hauetan ezarriko da:

    1. Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.

    2. Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

    3. Lan Harremanen Kontseilua.

    4. Foru- eta toki-administrazioak eta beren erakunde autonomoak.

    5. Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiak.

    6. Euskal Herriko Unibertsitateko administrazioan eta zerbitzuetan diharduten langileak.

  2. atala.– Eusko Legebiltzarreko langileei eta Arartekoaren bulegokoei ere 2. atal horretan ezarritako araudia dagokie, Legebiltzarreko Mahaiak erabakitakoaren arabera.

  3. atala.– Euskal herri-administrazioetako hizkuntz normalkuntza-prozesua hezurmami dadin, entitate bakoitzak euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu eta gauzatu beharko du. Era berean, lanpostu bakoitzari hizkuntz eskakizuna ezarriko zaio eta, hala dagokionean, derrigortasun-data ere bai, beti ere Dekretu honetan ezarritakoari jarraituz.

  4. atala.– Hizkuntza normalizatzeko egitarauak burutzerakoan jarduerak denboran barrena antolatu ahal izateko, bost urteko iraupena izango duten plangintzaldiak ezarriko dira.

  5. atala.– 1.– Hizkuntza Politikarako Sailordetzak txostena igorriko dio Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluari, bai plangintzaldi bakoitzaren hirugarren urtea betetakoan, bai plangintzaldi bakoitza amaitutakoan, hizkuntz normalkuntzarako prozesuan herri-administrazioetako bakoitzerako ezarritako helburuak zein neurritan bete diren begira eta ebalua dezan hark.

  1. – Aipatutako jarraipen horretan Dekretu honetan ezarritakoak betetzeko eragozpenak edo atzerapenak daudela ikusiz gero, Hizkuntza Politikarako Sailordetzak akatsak zuzentzeko hartu beharreko neurriak aztertuko ditu, dagokion administrazioarekin lankidetzan.

Lanpostuei dagozkien hizkuntz eskakizunak.

  1. atala.– Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan dauden lanpostuetako bakoitza betetzeko eta horretan jarduteko euskaraz beharrezko den gaitasun-maila kontuan hartuta erabakiko da lanpostu bakoitzari zein hizkuntz eskakizun dagokion. Era berean, lanposturen bati dagokionez hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa ez bada, euskararen ezagutza meritu gisa baloratu beharko da, bai lanpostuak betetzerakoan, bai langileak hartzerakoan.

  2. atala.– Derrigortasun-datatik aurrera hizkuntz eskakizunak egiaztatuta behar du. Kasu horretan betebehar hori derrigorrezkoa da dagokion lanpostuan sartzeko eta lanpostu hori bete ahal izateko.

  3. atala.– Hizkuntz eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-data herri-administrazio bakoitzeko lanpostu-zerrendetan nahitanahiez eman beharreko zehaztapenetan agertuko dira, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 15. eta 97. ataletan ezarritako jarraibideen arabera.

  4. atala.– Sail batean edo zuzendaritza-zentru batean lanpostu berari dagozkion bi dotazio edo gehiago daudenean, lanpostu-zerrendetan bereizita eta banan-banan agertuko dira, bakoitzari izendatutako hizkuntz eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-data ondo zehaztuta.

  5. atala.– 1.– Administrazio bakoitzean eta plangintzaldi bakoitzean, derrigorrez bete beharreko indizeak ezarriko du zein den derrigorrezko eskakizunen portzentaia, alegia, lanpostu-kopuru osoa aintzat hartuta, zenbat lanpostuk izan behar duten izendatuta derrigorrezko hizkuntz eskakizuna.

  1. – Euskal Autonomia Elkarteko biztanleen euskararen ezagutzari buruz Erroldan edo Biztanleria eta Etxebizitza Estatistikan eta, hala badagokio, datu horiek egiaztatzeko taula orokorretan jasotako informazioa kontuan hartuta, derrigorrez bete beharreko indizea, ondorengo era honetara finkatuko da:

    Euskaldunak + (Ia Euskaldunak/2).

  2. – Plangintzaldi bakoitzerako indizea finkatzeko, plangintzaldia hasten denerako indarrean dagoen Erroldan edo Biztanleria eta Etxebizitza Estatistikan jasotako azken datuak erabiliko dira, beti ere, herri-administrazio bakoitzari dagokion jarduera-esparrua kontuan hartuta.

  1. atala.– 1.– Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio Orokor eta Instituzionaleko atalak lurralde historikoetan badaude, hizkuntz eskakizunak ezartzerakoan atala dagoen lurralde historikoari dagokion derrigorrez bete beharreko indizea erabiliko da.

  1. – Modu berean jokatuko da foru-aldundien atal deszentralizatuak direnean ere: atalak diharduen lurralde-esparruko portzentaiak erabiliko dira.

  1. atala.– 1.– Hizkuntz eskakizun bakoitza zehazterakoan, A, B, C modura definitutako hizkuntz gaitasunaren hiru mailak aintzat hartuta, bakoitzari dagozkion hizkuntz trebetasunak erabiliko dira (ulermena, mintzamena, irakurmena eta idazmena).

  1. – A mailak Administrazioan behar den oinarri-oinarrizko komunikazio-gaitasuna erakusten du, bai hizkuntz erabilerari berari dagokionez, bai berariaz lanerako behar den gaitasunari dagokionez ere. Maila hauxe da herri-administrazioaren lan-esparruan beharrezko den gutxieneko gaitasun komunikatibo-funtzionalerako atalasea.

  2. – B mailak komunikazio-gaitasun ertaina erakusten du, nahikoa da hizkuntzaren erabilera arruntari dagokionez, baita bere lan-esparruan erabiltzeko ere, baina maila mugatua da gai espezializatuagoetan erabiltzeko.

  3. – C mailak erakusten duen komunikazio-gaitasunak ez du inolako mugarik, ez erabilera arruntari dagokionez, ezta berariazko gaiei dagokienez ere.

  1. – Ondoren zehaztuko diren hauek dira lanpostuei izendatuko zaizkien hizkuntz eskakizunak. Bakoitzari dagozkion edukiak, berriz, Dekretu honekin batera doan eranskinean daude azalduta.

  1. hizkuntz eskakizunean, benetako testuak ulertzea eskatzen da (idatzizkoak zein ahozkoak). Komunikazio-gaitasuna mugatua da maila honetan, bai ahoz, bai idatziz. Behe-mailako ulermen-maila da.

  2. hizkuntz eskakizunean, oinarrizko maila eskatuko da hizkuntz trebetasun guztietan, idazmenean izan ezik. Alor horretan behe-mailako gaitasuna eskatuko da.

  3. hizkuntz eskakizunean, oinarrizko maila eskatuko da hizkuntz trebetasun guztietan.

  4. hizkuntz eskakizunean, gaitasun-maila jasoak eskatzen dira lau hizkuntz trebetasunetan.

  1. – Ondorengo lau hizkuntz eskakizun hauek aterako dira, beraz, atal honen 1. zatian azaldutako hizkuntz trebetasunak konbinatuz gero:

    AHOZKO TREBETASUNAK IDATZIZKO TREBETASUNAK

    ULERMENA MINTZAMENA IRAKURMENA IDAZMENA

    1 H.E. B A B A

    2 H.E. B B B A

    3 H.E. B B B B

    4 H.E. C C C C

  1. atala.– Lanpostuan bete beharreko zeregin eta eginkizunen muina euskara bera denean, lanpostu horiek TG (Teknikari Gaitua) kodearekin azalduko dira herri-administrazio bakoitzaren lanpostu-zerrendetan.

    Aipatutako lanpostu horiei 4. hizkuntz eskakizuna ezarriko zaie eta une horretatik bertatik izango da derrigorrezkoa. Lanpostu horiek ez dira inola ere sartuko Dekretu honen 11. atalean ezarritako indizea osatu eta betetzerakoan.

Administrazio-atalen sailkapena. Helburuen eskala. Euskararen erabilera normalizatzeko planak.

  1. atala.– Administrazio-atal elebidunak eta euskarazko administrazio-atalak.

  1. – Beren zereginak Euskal Autonomia Elkarteko bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan, batean zein bestean, betetzen dituzten administrazio-atalak izango dira administrazio-atal elebidunak.

  2. – Beren zereginak batez ere euskaraz betetzen dituzten administrazio-atalak izango dira euskarazko administrazio-atalak.

    Administrazio-atal elebidunak eta, hala badagokie, euskaraz dihardutenak izango dira euskal herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak finkatzeko oinarri eta euskarri. Ildo horretatik, esparru horiexek izango dira euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-sistemaren muin eta ardatz nagusi, eurak baitira, euskal herri-administrazioekin euskaraz harremanak izateko eskubidea bermatuta egon dadin, herritarrek dituzten gutxieneko antolamendu-atalak.

    Administrazio-atal horietan, herri-administrazioetako bakoitzak mikroplanak eratzeko aukera izango du, jendaurreko zerbitzuak eskaini edo espedienteak tramitatzeko lanpostuak kontuan izanda eta lanpostu horien arteko harremanak eta erlazioak aintzat hartuta. Era horretara, ahalik eta modurik eraginkorrenean erantzun ahal izango zaio herritarren aldetik zerbitzua euskaraz jasotzeko dagoen eskariari.

  1. atala.– Dekretu honi dagokionez, honako era honetara sailkatuko dira administrazio-atalak:

    1. Jendaurreko atalak: beren zeregin nagusia, ahoz zein idatziz, administratuarekiko harremanetan oinarritzen denean.

    2. Gizarte-mailako atalak: herri-administrazioaren harreman-sareak oso nabarmenak eta bereziki gizarte-mailakoak direnean.

    3. Atal orokorrak: beren zeregin nagusia batez ere administrazio barruko alorrean gertatzen denean.

    4. Atal bereziak: atal berezitzat joko dira bitarteko eta baliabideak eskaintzen dituzten atal zein zerbitzuak. Gehienetan, eskuz egindako lanak burutzen dituzte, besteak beste, eraikinen mantenimendu- eta kontserbazio-lanetan, obra, garbiketa eta abarretan edo, bestela, lan teknikoak burutzen dituzte instalakuntza zein ekipoen, laboratorio eta antzekoen mantenimendu- eta kontserbazio-zereginetan.

  2. atala.– Euskal herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatuz joan dadin, ondoren aipatuko diren gutxieneko helburuak ezarri dira. Dekretuaren ezarpen-esparruan dauden erakundeetako bakoitzak dagozkion gutxieneko helburu horiek lortu beharko ditu derrigortasun bete beharreko indizeak ahalbidetzen dion heinean:

    1. Erakundeak derrigorrez bete beharreko indizea %0tik %25era bitartekoa denean:

      Administratuari zerbitzua euskaraz eskaini beharko zaio bai ahoz, bai idatziz eta, horretarako, jendaurreko administrazio-atal elebidunak ezarriko dira. Era berean, administrazio-atal elebidunak jarriko dira gazteriarekin harreman zuzena eta ohikoa duten ataletan eta, pixkanaka, erakundeak erabilera normalizatzeko duen planean horrela ezarrita badago, euskara erabiltzeko mikroplanak ere egingo dira gizarte-mailako administrazio-ataletarako.

    2. Erakundeak derrigorrez bete beharreko indizea %25etik %45era bitartekoa denean:

      Aurreko atalerako azaldutako helburuaz gainera, administrazio-atal elebidunak jarriko dira gizarte-izaerako ataletan eta, pixkanaka, erakundeak euskararen erabilera normalizatzeko duen planean horrela ezarrita badago, euskara erabiltzeko mikroplanak egingo dira maila orokorreko administrazio-ataletan ere.

    3. Erakundeak derrigorrez bete beharreko indizea %45etik %70era bitartekoa denean:

      Aurreko atalerako azaldutako helburuaz gainera, administrazio-atal elebidunak jarriko dira izaera orokorreko ataletan, erakundeak euskararen erabilera normalizatzeko duen planean ezarritakoaren arabera.

    4. Erakundeak derrigorrez bete beharreko indizea %70etik %100era bitartekoa denean:

      Aurreko atalerako azaldutako helburuaz gainera, pixkanaka, euskarazko administrazio atalak jarriko dira, erakundeak euskararen erabilera normalizatzeko duen planean ezarritakoaren arabera.

  3. atala.– Entitate bakoitzak 17. atalean ezarritako normalizazio-helburuak betetzeko erabiliko duen hizkuntz politika eta bere nondik norako eta jarraibide nagusiak agertuko dira euskararen erabilera normalizatzeko planetan. Bertan, gutxienez, honako hauek jasoko dira:

    1. erakundearen gaur egungo hizkuntz egoera azalduko da eta, horrez gainera, lanpostu bakoitzari zein hizkuntz eskakizun ezarri zaion eta, hala badagokio, derrigortasun-data ere zehaztuko da. Era berean, euskara-maila eta langileen hizkuntz gaitasun-prozesuari buruzko informazioa ere jasoko da bertan.

    2. entitatearen hizkuntz helburuen arabera, zenbat administrazio-atal elebidun eta euskarazko sortuko diren proposatuko da eta, era berean, zehatz-mehatz azalduko da zein lanpostuk osatzen duten atal bakoitza eta zein diren ezarri edo, hala badagokio, moldatuko diren derrigorrezko hizkuntz eskakizunak.

    3. ondo zehaztuko da zein neurri hartuko den administrazio-atal elebidunek eta, batez ere, euskarazko administrazio-atalek aurrera egin dezaten. Era berean, zehatz-mehatz azalduko da euskara nola erabili eta tratatuko den ondorengo esparruotan: administratuekin eta gainerako erakundeekin izaten diren ahozko zein idatzizko harremanetan, jendaurreko ekitaldietan, argitalpen-arloetan, hizkuntz paisaian eta, oro har, aipatutako hizkuntz helburuak betetzeko erakunde bakoitzak ezartzen dituen gainerako jarduera-esparruetan.

    4. kontratazio-arloan erabiliko diren neurriak; batez ere, hirugarren batzuek herritarrekin harreman zuzena duten zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenean, dagokion administrazioak berak bete behar lituzkeen antzeko hizkuntz baldintzak berma daitezen.

  4. atala.– 1.– Euskal herri-administrazioek euskararen erabileraren normalkuntzarako planak onartuko dituzte plangintzaldi bakoitzaren lehenengo urtean, eta horrelakorik onartuta duten kasuetan, hauei egin beharreko egokitzapenak, planaren inplementaziorako egoki derizkioten aldaketak lanpostu-zerrendan jasoko direlarik.

  1. – Hizkuntza Politikarako Sailordetzak jasotako plan-proposamenei buruzko txostena egingo du hilabete baino lehen. Txosten horretan proposamen horrek euskararen erabileraren normalizazioan duen eragina eta hizkuntzaren alorrean indarrean dauden arauekiko egokitzapena jasoko du. Txosten horri 23. atalean aipatzen den txostena atxikiko zaio, Hizkuntza Politikarako Sailordetzari luzatutako euskararen erabileraren normalkuntzarako plan-proposamenarekin batera hizkuntz eskakizunen eta derrigortasun-daten ezarpenaren aldaketa-proposamena aurkezten bada.

  2. – Euskal herri-administrazioek euskararen erabilera normalizatzeko planei buruzko ebaluazio-txostena egingo dute plana onartu denetik bigarren urtea betetzen denean. Txosten horrek antzemandako hutsune eta zailtasunen ondorioz beharrezkoak diren berrazterketak egitea izango du helburu.

Derrigortasun-daten zehaztea.

  1. atala.– Beti ere, derrigortasun-data behar duten lanpostuak zehazteko orduan, honako irizpide hauek hartuko dira aintzakotzat:

    1. Lehenengo, lanpostuari dagokion jarduera betetzerakoan jendearekin izaten den harremana. Aztertu egingo da, beraz, lanpostu bakoitzetik eskainitako zerbitzua norentzat den eta harremanak nolakoak eta zenbaterainokoak diren.

    2. Bigarren, administrazioaren barruan lanpostuaren harreman-sarea (harremanak norekin, nolakoak eta zenbaterokoak).

    3. Hirugarren, lanpostuari dagokion zerbitzua edo atala zein motatakoa den eta zein ezaugarri dituen.

  2. atala.– Lanpostuak dotazio bat baino gehiago badu eta zereginak edo jarduera-esparruak bereizi ezin badira, dagokion derrigortasun-data ezartzerakoan lehentasuna izango dute honako irizpide hauek:

  1. – Dotazio bat baino gehiagoko lanpostu batean dotazio jakin bat betetzen duen titularrak berak eskatzen badu derrigortasuna bere dotazioan ezartzeko, horrexek izango du lehentasuna gainerako irizpide guztien gainetik.

  2. – Lanpostu bat betetzeko hautaketa-prozesu baten ondorioz lehen plangintzaldia baino lehenago bete diren dotazioetan ere lehentasunez ezarriko da derrigortasuna, prozesu horretan euskaraz jakitea derrigorrezko betebeharra izan bada.

  3. – Lanpostu batek dotazio bat baino gehiago duenean, lanpostuari dagokion hizkuntz eskakizunarekiko euskara-maila handiagoa duten titularren dotazioetan ezarriko da derrigortasuna.

  4. – Titularren euskara-mailari begiratuta alde handirik ez badago batetik bestera, orduan, adinaren arabera ezarriko da derrigortasuna. Hau da, plangintzaldiaren hasieran lanpostu horretako dotazioen titular bakoitzak duen adina kontuan hartuta. Titular gazteenaren dotazioan ezarriko da derrigortasuna.

  5. – Orain arte azaldutako irizpide horiek denak erabilita nahikoa ez bada, lanpostu horretan denborarik gutxien daramaten titularren dotazioetan ezarriko da derrigortasuna.

  1. atala.– Derrigorrezko hizkuntz eskakizunak ezartzeko irizpideek administrazio bakoitzean dauden lanpostuetan modu zuzen eta proportzionalean ezartzea izango dute helburu, bereizitasunik egin gabe kidego, eskala, maila edo titulazio-taldearen arabera.

    Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna ezarrita duten dotazioetan, dagokion plangintzaldiaren barruan jarriko da derrigortasun-data. Aintzakotzat hartuko da dotazio horietako titularrek denbora horretan benetan maila horretara iristeko modua badutela.

  2. atala.– 1.– Euskal herri-administrazioek dagokien txostena eskatuko diote Hizkuntza Politikarako Sailordetzari, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 97.5 atalari jarraituz. Beharrezkoa izango da, beraz, txosten hori izatea lanpostuetan derrigortasun-datak eta hizkuntz eskakizunak izendatzeko edozein erabaki hartu aurretik.

  1. – Horretarako, herri-administrazio bakoitzak dagokion proposamena bidaliko dio Hizkuntza Politikarako Sailordetzari, honako dokumentazio honekin batera:

    1. indarrean dagoen lanpostu-zerrenda.

    2. lanpostuen titular direnen edo lanpostua betetzen ari direnen izen-abizenak, jaiotze-data eta euskara-maila zehazturik.

    3. sortzekoak diren lanpostuen ezaugarriak, administrazioaren barruan duten tokia.

    4. lanpostuaren zereginetan aldaketarik badago eta, horren eraginez administrazio-egituran ere aldaketak sortzen badira eta, horri lotuta, komenigarritzat jotzen bada derrigortasun-datak eta hizkuntz eskakizunak aldatzea, orduan, txostena osatu beharko da hori azaltzeko.

  2. – Proposamena eta aurreko atalean jakinarazitako dokumentazioa jasota, Hizkuntza Politikarako Sailordetzak txostena osatuko du horretaz hilabete baino lehen.

  3. – Hizkuntza Politikarako Sailordetzak egindako txosten hori jaso ondoren, herri-administrazioaren gobernu-organoak hizkuntz eskakizunak eta, hala badagokio, derrigortasun-datak ezartzeko erabakia hartuko du. Era berean, horren arabera lanpostu-zerrendan egin beharreko aldaketak egitea onartuko du.

Sindikatuen partaidetzaz.

  1. atala.– Herri-administrazio bakoitzak aholku eskatu beharko die Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 102.1. atalean aurrikusitako sindikatu eta erakunde sindikalei:

    1. herri-administrazio bakoitzak euskararen erabilera normalizatzeko egin behar duen plana osatzerakoan eta plan hori ebaluatzerakoan.

    2. lanpostuei hizkuntz eskakizunak eta derrigortasun-datak ezartzerakoan, lanpostu-zerrendetan egon daitezkeen aldaketak egin aurretik.

  2. atala.– 1.– Herri-administrazioek, nork bere esparruan, euskararen erabilera normalizatzeko plana administrazio horretan nola ari den garatzen jakinaraziko diete aurreko atalean adierazitako sindikatu eta erakunde sindikalei.

  1. – Era berean, Eusko Jaurlaritzak euskal herri-administrazioetan hizkuntza normalizatzeko prozesua oro har nola ari den garatzen jakinaraziko die aldiro-aldiro aipatutako erakunde sindikalei.

  2. – Atalburu honetan ezarritakoak, dena den, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 8. atalak Funtzio Publikoaren Euskal Batzordeari emandako ahalmenak errespetatu beharko ditu beti.

Hizkuntz eskakizunen egiaztatzea eta lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetan hauek baloratzeko modua.

Hizkuntz eskakizunen erregistroa.

  1. atala.– Derrigortasun-data igarota duten lanpostuak betetzerakoan, ezarritako hizkuntz eskakizuna gainditu duten pertsonak hartuko dira, bai herri-administrazioen zerbitzuan jarduteko langileak aukeratzeko prozesuetan, bai lanpostuak betetzekoetan.

  2. atala.– Lanpostuak hizkuntz eskakizunari dagokion derrigortasun-data ezarrita duenean, beharrezkoa izango da horren berri ematea enplegu-eskaintza publikoetan eta hautaketa-prozesuetarako zein lanpostuak betetzeko deialdietan.

  3. atala.– 1.– Euskal herri-administrazioen zerbitzupeko langile izateko hautaketa-prozesuetan hizkuntz eskakizuna betetzea derrigorrezkoa denean, eskakizun hori egiaztatzea eska liteke, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera, hautaketa-probetan bertan edo langile finko izan aurretik egin beharreko formakuntza-ikastaroan nahiz praktikaldian.

  1. – Ikastaro eta praktikaldian parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da hautaketa-proben bitartez lanpostua betetzeko eskatzen den hizkuntz eskakizuna baino bi maila beheragokoa betetzen dela aurretiaz egiaztatzea. Salbuespen izango dira lehen eta bigarren hizkuntz eskaizunak. Kasu horietan euskara meritu modura baloratuko da hautaketa-probetan.

  1. atala.– Barne-sustapenaren bidez betetzen diren lanpostuetan ere atalburu honetako aurreko ataletan jasotakoa ezarriko da.

  2. atala.– Zerbitzu-eginkizunen kasuan, alde batera utzita langileak egiaztatuta behar duela bere lanpostuari dagokion hizkuntz eskakizuna baldin eta hizkuntz eskakizun horrek derrigortasun-data ezarrita baldin badauka, zerbitzu-eginkizunetan betetzen ari den lanpostuaren hizkuntz eskakizuna egiaztatu beharko du langileak lanpostu berriak ere derrigortasun-data ezarrita baldin badauka.

  3. atala.– 1.– Bai langileak aukeratzeko, bai lanpostuak betetzeko, euskara ezagutzea meritu modura hartzerakoan egin beharreko balorazioa, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 98.4. atalean ezarritakoaren araberakoa izango da. Hautaketa-prozesu osoan guztira eta gehienez jota lor daitekeen puntuazioa aintzakotzat hartuta, euskararen ezagutzari emango zaizkion portzentaiak ondorengo hauexek izango dira, ez txikiagoak, ez handiagoak:

  1. eta 2. H.E. - %5etik %10era.

  1. eta 4. H.E. - %11tik %20ra.

  1. – Dena den, administrazio bakoitzeko kidego edo eskala berean hutsik dauden lanpostuetarako baremazio-portzentaia beti bera izango da eta eskala horretan nagusitzen den hizkuntz eskakizunaren arabera ezarriko da.

  1. atala.– 1.– Euskal herri-administrazioen zerbitzuan diharduten langileek hizkuntz eskakizunak betetzen dituztelaegiaztatzeko, honako bide hauek daude:

    1. Administrazioan lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetan edo barne-sustapenerako deialdietan, horretarako berariaz egiten diren probak.

    2. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak edo edozein euskal herri-administraziok, berariaz helburu horretarako eta 33. atalean xedatutakoaren arabera, egindako ohiko zein aldian aldiko deialdiak.

    3. Ohiko deialdiez gainera, 34. atalean ezarritakoaren arabera, premia- eta salbuespen-kasuetan, berariaz horretarako egingo diren probak.

      1. – Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak euskal herri-administrazioetan sartzeko hautaketa-prozesuetako epaimahai kalifikatzaileetan izan behar duen ordezkaritzaz gainera, deialdietan eskatutako hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko probetan ere hartuko du parte erakunde horretako beste ordezkari batek. Era berean, xedea bera izanik, ordezkaritza hori beharrezkoa izango da lanpostuak betetzeko lehiaketetako batzorde kalifikatzaileak osatzerakoan, baita aldiro-aldiro zein berariaz egindako gainerako deialdietan ere.

  2. atala.– Hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko ohiko zein aldian aldiko prozesuak, lanpostuetarako hautatu eta horiek betetzeko direnak salbuespen direla, era honetan garatuko dira:

  1. – Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, aldian-aldian, Autonomia Elkarteko Administrazioaren zerbitzuan diharduten langileek hizkuntz eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzeko berariazko saioetarako deialdiak egingo ditu.

    Saioak, gutxienez, sei hilabeterik behin egingo dira.

  2. – Era berean, beste euskal herri-administrazio batzuek horrela eskatzen diotenean ere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak haien deialdietako saioak burutuko ditu.

  3. – Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen deialdiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

  4. – Dekretu honek hartzen duen esparruaren barruko gainerako administrazioek egindako deialdiak ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo dagokion lurralde historikoarenean argitaratuko dira, deialdiak foru-aldundi, Batzar Nagusi edo udalenak direnean. Deialdia egin duen administrazioaren zerbitzupean diharduten langileek bakarrik parte har dezakete bertan, langileen administrazio- zein lan-egoera edozein dela ere.

  5. – Atal honetan aipatutako prozesuetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea ez da inola ere hamar egun naturalekoa baino laburragoa izango. Epea amaituta, onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko du deialdia egiten duen administrazioak eta erreklamazioak aurkezteko epea zabalduko du; epe hori zazpi egun naturalekoa izango da gutxienez. Esandako epea amaitu eta aurkeztutako erreklamazioen gaineko erabakia hartu ondoren, onartutako izangaien behin-betiko zerrenda argitaratuko da.

  6. – Argitalpena egiteko beste eraren bat deialdian bertan zehazten ez bada, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo, bestela, dagokion lurralde historikoko aldizkarian argitaratuko dira onartu eta bazter utzitako izangaien zerrendak.

  7. – Epaitu beharreko proben edukiak nolakoak diren kontuan hartuta osatuko dira epaimahai kalifikatzaileak. Epaimahaikiderik gehienak karrerako funtzionarioak edo langile finkoak izango dira eta 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatuta izan beharko dute. Dena den, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako deialdiak ez izan arren, erakunde horretako ordezkari batek egon beharko du epaimahaietan.

  8. – Deialdietan, edozein herri-administraziok egindakoak izanda ere, beste bigarren saio edo konparaziozko azterketa batzuk egingo direla jasoko da. Lehenengoak egin eta sei hilabete igaro baino lehen burutuko dira bigarrenak eta lehenengoetara aurkeztu arren gainditzerik lortu ez duten izangaiak baino ezingo dira aurkeztu.

  9. – Deialdietako saioen emaitzak, izangaiek egiaztaturiko hizkuntz eskakizunen azalpena eginez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo, bestela, bakoitzaren lurralde historikoko aldizkarian argitaratuko dira.

  10. – Azterketen emaitzak argitaratzen direnean hasita izango dituzte ondorioak hizkuntz eskakizunen egiaztapenek.

  1. atala.– Proba bereziak egin ahal izango dira, ezohiko egoeretan hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko premia handia dagoenean eta deialdi arruntetan edo aldirokoetan proba horiek ezin egin daitezkeenean. Horrelakoetan ere, 7. idazatiaren 33. atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

    Gainerako gorabeherak, besteak beste, esparrua, epeak eta bestelako argibideak, probak iragartzeko deialdian bertan jakinaraziko dira. Proba horiek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egingo ditu Euskal Autonomia Elkartearen Administrazioaren zerbitzuan diharduten langileak badira edo beste herri-administrazio batzuek horrela eskatuz gero. Era berean, herri-administrazioek eurek ere egin ahal izango dituzte proba horiek, nork bere esparruan.

  2. atala.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak finkatuko du hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko proben edukia eta forma. Era berean, berak finkatuko ditu ikasteko egitarauak eta metodologiak ere, era horretara, hizkuntz eskakizun bakoitzaz jabetzeko bidea errazagoa izan dadin. Herri-administrazio guztietan nahita nahiez errespetatu beharko dira arlo horietan ezarritako jarraibideak.

    Proba horietan kontuan hartuko dira euskarak dituen euskalkiak.

    Era berean, lehen eta bigarren hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko probetan, edukiak moldatu eta egokitu ahal izango dira azterketarien ama-hizkuntza aintzakotzat hartuta.

  3. atala.– Dekretu honetan ohartemandako moduan egiaztatutako hizkuntz eskakizunek balio osoa izango dute Dekretuan bertan adierazitakoari jarraituz, indarrean dagoen arauterian ohartemandako ondorioetarako eta euskal herri-administrazio guztien aurrean.

  4. atala.– Hautaketa-probetan egiaztatutako hizkuntz eskakizunak, nahiz eta azterketa-prozesu horren bidez azterketaria administrazioan ez sartu, behin-betiko balioa izango du 2. 3. eta 4. hizkuntz eskakizunei dagokienez, eta, bi urteko balio-iraupena lehen hizkuntz eskakizuna denean.

    Lehen hizkuntz eskakizunaren egiaztapen-epea proba egiten den egunetik hasita hartuko da kontuan. Epearen kontaketa eten egingo da, euskal administrazio publikoetan aldi baterako lanpostua duten langile publikoak horretan ari diren bitartean.

  5. atala.– 1.– Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan diharduten langileek Dekretu honetan finkatutako moduetakoren batean egiaztatzen dituzten hizkuntz eskakizunak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean sortutako hizkuntz eskakizunen erregistroan jaso eta inskribatuko dira.

  1. – Erregistroan, pertsona bakoitzari buruzko identifikazio-datuekin batera, honako argibideok ere jasoko dira: zein administraziotan diharduen lanean, zein kidego, eskala edo mailatakoa den, egiaztatutako hizkuntz eskakizuna eta egiaztapen-data.

  2. – Erregistro honetan inskribatuko dira, hala badagokio, salbuespen-kasuak, baita horretarako arrazoiak eta datak ere. Horrez gainera, aurreko zatian eskatutako argibide berak jasoko dira, hau da, langileari buruzko datuak eta lanpostuari dagozkionak.

  1. atala.– 1.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak epaimahaietan edo batzorde kalifikatzaileetan izango dituen ordezkariak, proba bakoitzean egiaztatutako hizkuntz eskakizunen berri emango dio HAEE ri. Erakunde horrek egingo ditu ofizioz erregistroko oharpenak eta interesatuei emango die horren berri.

  1. – Erregistroko inskribapenek eta horietatik egindako egiaztapenek, dagokion hizkuntz eskakizuna betetzen dela egiaztatzeko balioko dute, bai interesatuarentzat berarentzat, baita edozein euskal herri-administrazioren aurrean ere.

  2. – Hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko egingo diren ohiko zein aldiroko proben emaitzak 33. atalaren 9. idazatian adierazitako moduan argitaratuko dira baina, horrez gainera, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak aldiro-aldiro, gutxienez sei hilabetero, Dekretu honetan ezarritako egiaztapen-bideak erabilita izan diren egiaztapenen zerrendak argitaratuko ditu.

  1. atala.– 1.– Hizkuntz eskakizunen egiaztapenak jasoko dituen erregistroan eranskin bat ere egongo da honako kasu hauek zehazteko:

    1. Hautaketa-prozesuren batean zehar hizkuntz eskakizun zehatzen bati dagokion maila erakutsi bai, baina prozesu horren baitako hautaketa-ikastaroa edo probaldia gainditzeke dutenak.

    2. Deialdiko oinarri-arauetan horrela oharteman delako, eskatutako hizkuntz eskakizuna baino beheragoko mailaren bat egiaztatuta izan eta praktikaldia amaitu orduko bere lanpostuari dagokion maila gainditzeko dutenak.

    3. Hautaketa-prozesuetan hizkuntz eskakizunen bat egiaztatu bai, baina karrerako funtzionari edo langile finko izatea lortu ez dutenak. Egiaztatutakoa lehenengo hizkuntz eskakizuna denean, behin-behineko inskribapena egingo da eta aldi baterako balioa izango du.

    4. Bitarteko funtzionarioa edo aldibaterako lan-kontratua duen langilea izanda, hizkuntz eskakizunen bat egiaztatu dutenak. Egiaztatutakoa lehenengo hizkuntz eskakizuna denean, behin-behineko inskribapena egingo da eta honek aldi baterako balioa izango du. Lan-kontratuko aldibaterako langileen kasuan, plantila organikoko lanposturik betetzen duen adierazi beharko da.

      1. – Administrazioek, hautaketa-prozesua bukatuta karrerako funtzionarioa izendatzen dutenean edo langile bati behin-betiko lan-kontratua egiten diotenean, horren berri emango diote HAEEri, egiaztatutako hizkuntz eskakizunei buruz jaso beharreko datuak jaso ditzan egiaztapen-erregistroan.

Baliokidetasunak eta salbuespen-arauak.

  1. atala.– Euskal herri-administrazioetan hizkuntz eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko agirietan, baliokidetzat joko dira honako hauek:

  1. – Hirugarren hizkuntz eskakizunaren baliokideak:

    1. EGA eta baliokideak diren egiaztagiri zein diplomak.

    2. Hezkuntza-sistemako HE2.

  2. – Bigarren HEaren baliokideak:

    1. Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskarako 4. maila gainditua.

    2. Hezkuntza-sistemako HE1.

      Langileek, aurreko atalean zehaztutako kasuetan sartzen direnean, beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztuko dute dagokion administrazioan.

      1. atala.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 97.3 atalean ezarritakoaren arabera, ondorengo hauek ez dute hizkuntz eskakizunen derrigortasun-araudi orokorra bete beharrik izango, euren lanpostuei dagokienez:

        1. Plangintzaldietako bakoitza hasterakoan 45 urtetik gora dutenek, interesatuak eurak aurretiaz ados egonez gero.

        2. Oinarrizko Batxilerra edo Oinarrizko Heziketa Orokorra gainditu ez duten pertsonak. Ez dira kontuan hartuko, eskolatze-egiaztagiria dela eta, legeak beste helburu batzuetarako ezarritako baliokidetzak edo baliozkotzeak.

        3. Minusbaliotasun fisiko edo psikologikoak izanik, gaur egun helduen hizkuntz trebakuntza eta gaitasuna lortzeko erabiltzen diren programen bidez euskaraz ikasteko eragozpenak edo ezintasunak dituzten pertsonak.

        4. Hizkuntzak ikasteko prozesuan ezinbestekoa den gutxieneko trebetasun-gaitasunik ez duten pertsonak, ezintasun hori ageri-agerikoa eta egizatatua denean.

      2. atala.– 1.– Derrigorrezko azken eguna heltzen denean, lanpostuaren titularra zerbitzuan edo lan-harremanak eten gabe bere lanpostua gordetzeko eskubidea eman dion beste edozein egoera administratibotan aurkitzen bada, hamazortzi hilabeteko salbuespena emango zaio, berriro zerbitzura itzultzen denetik edo lan-harremanak hasten direnetik kontatuta, hizkuntz eskakizuna lehenengoa edo bigarrena denean; hirugarren edo laugarren hizkuntz eskakizunaren kasuan, ostera, hiru urtekoa emango zaio.

      1. – Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 97.4 atalean ezarritakoari jarraituz, lanpostuetarako hautaketetan eta horiek betetzeko prozesuetan derrigorrez gainditu beharreko hizkuntz eskakizuna 4.a denean, lehiakide batek ere egiaztatzen ez badu, lanpostu horri 3. hizkuntz eskakizuna ezarriko zaio, baina deialdi horretako lanpostua betetzeko baino ez da izango.

      1. atala.– Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna egiaztatu ez delako lanpostutik kentzeko espedientea hasi eta gero, izapideak egiten ari diren garaian lortzen badu eskakizun hori lanpostuaren titularrak, espedientea ofizioz gordeko da artxiboan.

      2. atala.– Hizkuntz eskakizunak betetzerakoan, Dekretu honen 42. atalean finkatutako salbuespenei dagokien espedientea, langileak zein administraziotan diharduen, hantxe hasiko dira, bai interesatuak berak hala eskatuta, bai ofizioz. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eskaera arrazoitua egin ahal izango dio administrazio bakoitzeko organo aginpidedunari helburu horrexekin.

      3. atala.– Hizkuntz eskakizunak betetzeko salbuespenak direla eta, Dekretu honen 42. atalean finkatutako salbuespen-espedienteari hasiera emateko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da, salbuespen-motaren arabera:

        1. Plangintzaldietako bakoitza hasterakoan 45 urtetik gora izanez gero:

          • Salbuespen-eskaera edo interesatuaren adostasuna.

          • Jaiotze-egiaztagiria.

        2. Oinarrizko Batxilerra edo Oinarrizko Heziketa Orokorra gainditu ez bada:

          • Salbuespen-eskera edo interesatuaren adostasuna.

          • Interesatuak egindako zinpeko aitorpena. Bertan adieraziko da interesatuak ez duela Oinarrizko Batxilerra edo Oinarrizko Heziketa Orokorra lortu edo gainditu.

        3. Minusbaliotasun fisiko edo psikologikoak izanez gero eta, horren eraginez, gaur egun helduen hizkuntz trebakuntza eta gaitasuna lortzeko erabiltzen diren programen bidez euskaraz ikasteko eragozpenak edo ezintasunak izanez gero:

          • Dagokion erakundean arlo horretaz arduratzen den organoak egindako egiaztagiria, bertan minusbaliotasuna zein den jakinarazita. Era berean, minusbaliotasunaren maila ere zehaztuko da eta, ahal izanez gero, minusbalia horrek hizkuntz ikasketan duen eragina ere bai.

          • Espedientearen xede den langilea inoiz euskaltegiren batean edo batean baino gehiagotan ibilitakoa bada, euskaltegi horrek/horiek gai horretaz egindako txostena.

        4. Gaur egun helduen hizkuntz trebakuntza eta gaitasuna lortzeko erabiltzen diren programen bidez hizkuntzak ikasteko prozesuan ezinbestekoa den gutxieneko trebetasun-gaitasunik izan ez, eta ezintasun hori ageri-agerikoa eta egiaztatua denean:

          • Langilearen hizkuntz gaitasun-prozesuaren garapena nolakoa izan den egiaztatzen duen dokumentua. Bertan emandako ordu-kopurua eta prozesuaren emaitza jasoko dira.

          • Espedientea interesatuak eskatuta tramitatzen denean, honek edozein hizkuntzari buruz lortutako ezagutza-maila adierazten duen titulu ofizialari buruzko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du.

      4. atala.– 42. ataleko a) eta b) idazatietan zehaztutakoak gertatuz gero, interesatua zein administraziotan diharduen, administrazio horretan erabakiko da zer salbuespen egin behar den, hala badagokio. Ondoren, administrazio berak langileen erregistroan jasoko du hori eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari igorriko dio horren kopia bat, hark hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko erregistroan inskriba dezan.

      5. atala.– 1.– 42. ataleko c) idazatiaren kasuan, espedienteari hasiera emateko dokumentazioa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundera bidaliko da, han batzorde batek espedientea azter dezan. Erakunde horretako zuzendariak izendatuko du batzorde hori eta teknikariz eta medikuz osatuta egongo da honako era honetara:

        1. Foru-aldundietako bateko medikua. Mediku horren lanpostuak dituen zereginen artean, besteak beste, honako eginkizun honek egon behar du: minusbaliotasun fisiko edo/eta psikikoei buruzko espedienteetan txostenak edo erabaki-proposamenak egitea. Foru-aldundietako batek proposatuko du mediku hori.

        2. Heziketa berezian aditua den teknikaria, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposatua.

        3. Logopedian aditua den teknikaria, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposatua.

        4. Didaktikan aditua den teknikaria, HABEren zuzendariak proposatua.

        5. Batzordea aztertzen ari den salbuespena norentzat den eta langile hori zein administraziotakoa den aintzat hartuta, administrazio horretako ordezkari bat.

        6. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak proposatutako funtzionaria. Horixe arituko da batzordeko idazkari-zereginetan.

        7. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria edo berak izendatutako pertsona izango da batzorde horretako buru.

          1. – Batzorde horrek bere jarduera-arauak ezartzen ez dituen bitartean eta arauetan zehaztu gabe dauden kasuetan, batzordeak honako arau hauek aintzat hartuta jardungo du: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren 30/1992 Legearen II. Izenburuko II. Atalburuan jasotakoak, alegia.

          2. – Batzordeak txostena egingo du hiru hilabete igaro baino lehenago eta, bertan, minosbaliotasun horrek gaur egun helduen hizkuntz trebakuntza eta gaitasuna lortzeko erabiltzen diren programen bidez euskaraz ikasteko ezintasunik edo eragozpenik ba ote dakarren zehaztuko du.

          3. – Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak batzorde tekniko-medikoak osatutako txostena igorriko dio langile horri dagokion adminstrazioari, honek dagokion erabakia har dezan.

          4. – Minusbaliotasun fisiko edo psikikoren bat izategatik salbuespena aitortzeko erabakia, langileari dagokion administrazioko langileen erregistroan jaso beharko da eta, ondoren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari jakinarazi beharko zaio, honek hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko erregistroan inskriba dezan.

      6. atala.– 1.– Dekretu honen 42. d) atalean esandakoari dagokionez, hizkuntz eskakizuna ez betetzeko salbuespen-espedientea hasi ondoren, horri dagokion dokumentazio guztia Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundera bidaliko da.

      1. – Aipatutako erakunde horrek honako hau egiaztatuko du: ea interesatuak lehen plangintzaldia hasi zenetik euskaraz gaitasuna lortzeko prozesurik bete duen ondorengo baldintza hauek aintzat izanik:

        • Gaikuntza-prozesu etengabea izatea eta ikasleak hirurehun eskolordu hartzea. Ordu horiek ikasleak egindako ikastaroaldi osoaren ehuneko laurogeia osatuko dute gutxienez.

        • Gaikuntza-prozesu etena izatea eta ikasleak bostehun eskolordu hartzea. Ordu horiek, gutxienez, ikasleak egindako ikastaroaldi osoaren ehuneko laurogeia osatuko dute.

      2. – Adierazitako hori horrela izan arren, dagokion administrazioak, ofizioz zein interesatuak horrela eskatuta, salbuespena aitortzeko espedientea has dezake, 42. d) atalean ezarritako arrazoiak aintzat hartuta. Ondoren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dagokion erakundeak egindako proposamena aztertuko du ikasketa-prozesutik gaitasun eza larria ondorioztatzen den kasuetan.

      3. – Beharrezkoa izango da batzorde tekniko batek espediente horiek denak begiratzea. Batzorde hori Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak izendatuko du eta euskara-irakaskuntzan aditu diren pertsonez osatuta egongo da honako era honetara:

        1. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko bi kide.

        2. Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko bi kide, erakunde horretako zuzendariak izendatuak.

        3. Espedientean azaltzen den langileari dagokion administrazioak proposatutako kide bat. Hizkuntz gaikuntzan teknikari izan beharko du kide horrek. Eskaera egiten denetik hasita hamabost eguneko epean kide hori proposatzen ez bada, dena delako administrazioak batzordekide hori bertako kide izateari uko egiten diola ulertuko da.

        4. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko kideetako bat izango da idazkaria eta erakunde horretako zuzendariak izendatuko du.

        5. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria edo berak izendatutako pertsona izango da batzorde horretako buru.

      4. – Batzorde horrek bere jarduera-arauak ezartzen ez dituen bitartean eta arauetan zehaztu gabe dauden kasuetan, batzordeak honako arau hauek aintzat hartuta jardungo du: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren 30/1992 Legearen II. Izenburuko II. Atalburuan jasotakoak, alegia.

      5. – Dagokion langileak egin duen gaitasun-prozesuaren emaitzak baloratu beharko ditu batzordeak, beti ere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak antolatutako ikastaroetan izandako emaitza orokorrak kontuan hartuta. Era berean, aztertzen ari den gaitasun-prozesuan parte hartu du(t)en euskaltegi(ar)en ikasketa-txostena hartuko da aintzat, baita Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundean ikasle horretaz dagoen txostena ere.

      6. – Horrez gainera, batzordeak ongi iritzitako nahi adina txosten eska ditzake beste hizkuntzei dagokienez interesatuak zein ezagutza-maila duen jakiteko edo hizkuntz gaitasunarekin zerikusirik izan dezakeen beste edozein argibideren berri izateko. Era berean, egoki iritzitako proba eta elkarrizketa guztiak egiteko aukera izango du.

      7. – Batzordeak hiru hilabeteko epea amaitu baino lehenago burutu beharko du txostena. Gero, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dagokion administrazioari igorriko dio hark erabaki beharrekoa erabaki dezan.

      8. – Hizkuntzak ikasteko ezinbestekoa den gutxieneko gaitasunik izan ez eta ezintasun hori ageri-agerikoa eta egiaztatua denean salbuespena aitortzeko erabakia, langileari dagokion administrazioko langileen erregistroan jaso beharko da eta, ondoren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari jakinarazi beharko zaio, honek hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko erregistroan inskriba dezan.

      1. atala.– Euskal Autonomia Elkartearen Administrazio Orokorreko herri-langileei dagokienez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak izango du hizkuntz eskakizunak betetzerakoan egon daitezkeen salbuespen-espedienteei buruz erabakia hartzeko eskumena.

        Prozedura hasi eta sei hilabete igarota berariaz erabakirik hartu ezean, eskaera ezetsi egin dela ulertu behar da.

      2. atala.– 1.– Inskribatutako salbuespenak indarrean egongo dira, baldin eta salbuespena onesteko arrazoietan inolako aldaketarik ez badago.

      1. – Arrazoi horietan funtsezko aldaketaren bat gertatuz gero, Hizkuntza Politikarako Sailordetzak berriz aztertuko du kasu hori berariaz eta, lanpostuari dagokion hizkuntz eskakizuna eta titularraren euskarazko ezagutza-maila kontuan izanik, lehenago aitortutako salbuespen horrek noiz bukatu behar duen jakinaraziko du. Txosten hori interesatuari dagokion administraziora bidaliko da, hark dagokion erabakia har dezan, langileen erregistroan inskriba dezan eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari jakinarazi diezaion, hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko erregistroan inskribatuta gera dadin.

      1. atala.– Hizkuntz eskakizunak ez betetzeko onetsitako salbuespenak behin izendatu eta dagozkion erregistroetan inskribatutakoan bakar-bakarrik izango du balioa espedienteari buruzko erabakia hartu den unean langileak betetzen duen lanpostu horrexeri dagokionez.

Lehena.– Hezkuntzari, Osasunari eta Ertzaintzari dagozkion arloak nolakoak diren eta beren eginkizunetan dituzten berezitasunak aintzakotzat hartuta, hizkuntz normalkuntza-prozesua arautzeko arau bereziak izango dira arlo horietan.

  1. – Dena den, derrigorrez bete beharreko indizea mugatu eta zehazterakoan edo hizkuntz eskakizunak martxan jartzeko baliabideak aurrikusi eta planifikatzerakoan, erakundeak elkartu eta batzeko aukera ere izango da, hala nahi izanez gero.

  1. – Helburu hori betetzeko, elkarte publiko zein zuzenbide pribatuko erakunde publiko horiek, Dekretu honetan ezarritako irizpideak erabilita, erakundeetako bakoitzean ezarri beharreko helburuak zein izango diren aztertu eta helburu horiek benetan bete daitezen hartu beharreko neurriak hartuko dituzte. Ondoren, Hizkuntza Politikarako Sailordetzari emango diote horren berri, Dekretu honen 7. atalean ezarritakoari jarraituz.

  1. – Deialdiaren barruan euskararen ezagutza eskatzeko edo baloratzeko asmoa duen administrazioak lanpostuari zein hizkuntz eskakizun eta hala dagokionean, zein derrigortasun-data ezarri proposatzen duen azaldu beharko dio Hizkuntza Politikarako Sailordetzari. Horrekin batera ondoren aipatzen direnak jasoko dituen txostena ere bidali beharko du:

    1. kontratatuko den langilearen bete beharrekoen izaera.

    2. hartuko den langilea administrazioaren organigramaren barruan non kokatzen den eta harremanetan jarriko den atalen ezaugarriak.

    3. zenbaterainoko eragina duen administratuak aukeratutako hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidean, eta langile elebiduna ez hartzeak administratuari eragingo lizkiokeen eragozpenak.

    4. azkeneko Errolda edo Biztanleria eta Etxebizitzen Estatistikatik ateratako datuak, herri-administrazioaren lurralde-ezarpenaren esparruko biztanleen hizkuntz gaitasunari buruzkoak.

  2. – Hizkuntza Politikarako Sailordetzak txostena egingo du administrazioak aurkeztutako proposamenaren gainean.

Lankidetza-hitzarmen horrek ondoren aipatzen direnak izan ditzake helburu:

  • Heziketa-materialak eta -egitarauak egin eta egokitzea, hizkuntz eskakizunak betetzeko egin beharreko bidea errazagoa izan dadin.

  • Euskal herri-administrazioetako langileak euskaraz mintzatzeko gai izan daitezen egingo diren ikastaroak burutzeko behar diren giza-baliabide eta bitarteko materialak aurrikusi eta hornitzea.

  • Ebaluaketa-probak egitea eta hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko probetan laguntza ematea.

  • Hizkuntza normalizatzeko prozesuan sartuta dauden euskaltegietako irakasleak birziklatu eta hobetzeko ikastaroak ematea baita ebaluaketa-taldeak prestatzekoak ere.

    1. – Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak bermatuko ditu lanen koordinazioa eta, Dekretu honetan ezarritako betebeharrak eta helburuak aintzat izanik, aipatutako hitzarmenetik etorriko diren jardueren egokitasuna.

  1. Hizkuntz eskakizunei buruzko jarraipena egitea honako hau aztertuta, alegia, hizkuntz eskakizunen edukiak ea zein neurritan egokitzen zaizkion lanpostu bakoitzeko zereginak betetzeko behar den hizkuntz trebetasunari eta, hala badagokio, ea egoki den euskal herri-administrazioetan eratutako eskakizunen edukiak edo/eta kopurua aldatzea.

  2. HABE k ezarritakoari jarraituz euskaltegietan helduei euskara irakasteko erabili beharreko programazioko mailak gaindituz gero, aitor daitezkeen baliokidetasunak aztertzea.

    Azterketa hori Eusko Jaurlaritzari aurkezteko epea Dekretu honen 6.1 atalean ezarritako ebaluazio-txostena aurkezteko azken egunean amaituko da.

    ALDIBATERAKO XEDAPENAK

    Lehena.– Laugarren hizkuntz eskakizuna aitortuko zaie Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egiaztatutako hizkuntz eskakizunen erregistroan indarrik gabe gelditu den Teknikari Gaituaren hizkuntz eskakizuna egiaztatuta dutenei.

    Era berean, laugarren hizkuntz eskakizuna aitortuko zaie lanpostu-zerrendan eurena Teknikari Gaituaren eskakizunarekin duten karrerako funtzionarioei eta lan-kontratuko langile finkoei, baldin eta lanpostu horretan sartu badira hizkuntz eskakizun hori ezarri baino lehenago.

  1. – Hizkuntz eskakizuna betetzeko epea, gehienez jota, 2001. urteko abenduaren 31ra luzatu ahal izango da.

  2. – Langileak bere lanpostuari izendatutako hizkuntz eskakizuna baino maila bat beheragokoa egiaztatuta badu, langilearekin berarekin ados jarrita eta berariaz beretzat prestatuta, ikasketa-plana finkatuko da, era horretara, langileak denborarik laburrenean eta aurreko lerroaldian ezarritako epea kontuan hartuta, bere lanpostuari dagokion hizkuntz eskakizuna bete dezan.

  3. – Langilea aurreko idazatian aurrikusitako egoeran ez badago, entzun egingo zaio eta berariaz beretzat prestatutako ikasketa-plana finkatuko, era horretara, langileak denborarik laburrenean eta Xedapen honen 2. idazatian ezarritako gehienezko epea kontuan hartuta, bere lanpostuari dagokion hizkuntz eskakizuna bete dezan.

  4. – Espedientea hastea, bideratzea eta horretaz erabakia hartzea, beti ere, herri-administrazio bakoitzean arlo horretaz arduratzen den erakundeari dagokio.

    Espedientean langileak jarraitutako euskararen ikasketa-prozesuaren garapenari buruz administrazioak duen dokumentazioa jaso beharko da. Bertan egindako ikastaroetan emandako ordu-kopurua eta prozesuaren emaitza jasoko dira.

    Erabakia hartu baino lehen, langilearentzat egokiak izan daitezkeen ikastaroei buruzko txostena jaso beharko da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundetik.

    Era berean, erabakia hartu baino lehen, Hizkuntza Politikarako Sailordetzari bidaliko zaio aipatutako espedientea honek Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 97.5 atalean aurrikusitako derrigorrezko txostena egin dezan.

a) 1. hizkuntz eskakizunaren balioa urtebetez luzatuko da, eskakizun honen balioa indarrik gabe gelditzen zen egunetik.

  1. mugarik gabeko balioa izango dute 2. eta 3. hizkuntz eskakizunek.

Indarrik gabe gelditzen dira azaroaren 25eko 250/1986 Dekretua, urriaren 17ko 224/1989 Dekretua, urriaren 9ko 264/1990 Dekretua, abuztuaren 3ko 238/1993 Dekretua, otsailaren 15eko 89/1994 Dekretua, abenduaren 19ko 517/1995 Dekretua eta Dekretu honetan xedatutakoaren aurka dagoen maila bereko edo apalagoko beste edozein xedapen.

Lehena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariak, sei hilabeteko epea bukatu aurretik, erabakia hartuko du erakunde horrek berak eta Euskal Autonomia Elkarteko beste erakundeek euren artean izenpetu beharreko hitzarmen-eredua moldatzeko. Bertan, ordu-kredituak banan-banako prestakuntza-planei egokituko zaizkie, Dekretu honen Laugarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko apirilaren 15ean.

Lehendakaria,

JOSΙ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSΙ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

M.ͺ CARMEN GARMENDIA LASA.

Eskakizun bakoitzeko hizkuntz

gaitasunen azalpena.

  1. Hizkuntz eskakizuna.

    Hizkuntz eskakizun hau dagokion lanpostuaren jabea bere ohiko den ahozko nahiz idatzizko edozein testuren ideia nagusia ulertzeko gai izango da, ρabardurez konturatzen ez bada ere.

    Gai izango da, halaber, elkarrizketa batean oinarrizko mailan hitz egiteko, eredu-bildumak eta zerbitzu-oharrak ulertzeko, agiriak sailkatzeko, zerrendak egiaztatzeko, eskuliburuak edo dossierrak kontsultatzeko, e.a.

    Bere lanean ohiko diren hizkuntz alorreko ekintzei ahoz nahiz idatziz erantzuteko adinako oinarrizko gaitasuna izango du.

    Ahoz zein idatziz egoera mugatu eta apal, lagunarteko eta arruntetara egokituko den gaitasun komunikatibo eta funtzionala izango du, sarritan eredu-itxura duten esamoldeak erabiliz.

    Ahoz zein idatziz huts gramatikalak egin ahal izango ditu.

    Ahoz zein idatziz bestetan baino segurtasunik eza handiagoa agertuko du euskara lehen hizkuntza duten pertsonen aurrean.

    Beraz, gai izango da bisitariak leku eta pertsona egokiengana bidaltzeko, lankideei informazio sinplea eman eta eskatzeko, telefonoz zita bat egiteko, elkarrizketarako ordua zehazteko, bilera-eguna jartzeko, materiala agintzeko, mezu laburrak idazteko, eredu-bilduma nahiz galde-sorta betetzeko, material eskariak idazteko, e.a.

    Lehen hizkuntza euskara duenak duen erraztasunez ulertzeko gai izango da, nahiz eta hark baino erraztasun txikiagoa izan berak hitz egiteko.

    Fonema guztiak behar bezala bereziko ditu nahiz eta gaztelaniaren eragina izan ahoskatzerakoan (erritmoan, azentuan, doinuan).

    Ahoz batuaz zein gehien erabiltzen diren euskalkietan esandakoa ulertu beharko du, bai eta batuaz idatziriko testuak ere.

    Ahoz zein idatziz, modu apalean komunikatuko da, normalean esaldi errazak erabiliz.

    Hizkuntz ezagupen zabala izan arren, idatzizko testuetan lehen hizkuntza euskara duenak ohiz egiten dituenak baino huts morfosintaktiko eta ortografiko gehiago egingo ditu; hutsak ugariagoak izango dira lanean ohikoak ez diren gaiak erabiltzean.

    Hizkuntzaren adierazmolde erabilienak era mugatuan erabiliko ditu.

    Bere lanean hiztegi aberatsa erabiliko du, idazterakoan hiztegia erabili behar badu ere.

    Fonologia-, ortografia-, morfosintaxi-, lexiko- eta semantika-mailan gaztelaniaren eragina izango du; halere, ez du zailtasun handirik izango mezua ulertzeko.

    Hitz egitean zein idaztean, bere lanean ohikoen diren egoera mugatuetara egokitutako erregistro eta hizkuntz formak erabiliko ditu. Halere, onartu egingo zaio lehen hizkuntza euskara dutenen hizkuntza aberastasunez ez erabiltzea. Zailtasun handiagoak izango ditu mugatuak eta ohikoak ez diren egoeretan.

    Hitz egitean zein idaztean, bere lanean ohikoen diren egoeretara egokitutako oinarrizko hizkuntz formak, jasoak zein lagunartekoak, era egokian aukeratuko ditu.

    Ondo igarriko ditu, ahozko zein idatzizko testuan, bere lanean ohikoen diren egoeretan eta, batez ere, egoera mugatuetan izan daitezkeen ohiko erregistro-aldaketak.

    Ahozko zein idatzizko testuinguruaren arabera, agerian ez dagoen informazioa atera egingo du, baita ezezagunak izanik testuaren arabera uler daitezkeen hitzen esanahia ere, batipat, bere lanean ohikoen diren egoera mugatuetan erabiltzen direnean.

    Bere ahozko zein idatzizko hizkuntz gaitasunera egokituko ditu hizkuntz beharrizanak, bereziki bere lanean ohikoen diren egoera mugatuen ondorioz sortutakoak. Aurreko horrek, besteak beste, mezuaren edukia ezagutzen dituen hitz eta egituretara egokitu behar izatea ekarriko du, baita, errepikapena, berriro formulatu behar izatea, autozuzenketa egitea eta ulertu ez den informazioa eskatzea ere.

    Ahozko zein idatzizko testuinguruetan izan daitezkeen gai-aldaketak antzemango ditu, batez ere, bere lanean ohikoen diren egoera mugatuei dagozkienean.

    Joera nagusiak bigarren mailakoetatik bereiziko ditu ahozko zein idatzizko testuinguruetan, ideien arteko loturak zehaztuz.

    Ahoz zein idatziz zailtasunak izango ditu gaiaz aldatzeko.

    Lotura-elementuak oinarrizko mailan erabiliko ditu, ahoz zein idatziz eta arazoak izango ditu arrazoinamendu nahiz eztabaida luzeetan parte hartzeko.

  2. Hizkuntz eskakizuna.

    Hizkuntz eskakizun hau dagokion lanpostuaren jabea gai izango da edozein komunikabideren bitartez informazioa eskatu eta emateko, nahiz eta aurrez aurreko elkarrizketetan hobeto moldatu; talde-bilera eta eztabaidetan parte hartzeko, informazioa eta iritzia emanez; aginduak eta azalpenak emateko; lankide batekin iritziak komentatzeko; bere atalari, bilera bati, hitzaldi bati buruzko informazioa emateko.

    Gai izango da, halaber, bisitariekin eta kontsultagileekin hitz egiteko; telefonoa hartzeko; ama-hizkuntza euskara dutenek esandakoaren ideia nagusia ulertzeko, berbaren bat ez ulertzearren ideia galdu gabe; aginduak burutzeko; lan-bilera edo bilkuretan esandakoa ulertzeko; eskuliburu edo dossier bat kontsultatzeko; bere lanean ohikoen diren gaiei buruzko oinarrizko informazioa ateratzeko; memorandumak eta gutunak ulertzeko e.a.

    Ahoz parte hartu ahal izango du bere lanarekin zerikusia duten hizkuntz ekintza ugarietan.

    Laneko hizkuntz egoera mugatu gabekoetara egokitzeko ahozko adierazgaitasuna izango du; horrek, euskara luzaroan erabili behar izatea dakar.

    Gauza izango da bere lanarekin zerikusia duten gaiei buruzko bere ideietatik garrantzizkoena eta iritziak ahoz azaltzeko, nahiz eta eztabaida batean horiek defendatzeko eragozpen handiagoak izan, ρabardurak egitean zein gai berezituei buruz hitz egitean zalantza gehiago izan, eta gramatikazko hutsak egin.

    Ama-hizkuntza euskara dutenen erraztasun berdintsua edukiko du.

    Fonema guztiak bereiziko ditu, eta ama-hizkuntza euskara dutenen ebakera (erritmo, azentu eta ahoskera) bera edukiko du.

    Mintzatzean esaldi konplexuak erabil ditzake eta bereziki ama-hizkuntza euskara dutenen maila morfosintaktikoa edukiko du.

    Hizkuntz ezagupen zabala izango du, baina horrek ez du esan nahi hizkuntzarekiko kontrola konszientea izango denik; izan ere, gramatikazko hutsak egin ditzake. Hutsak nabarmenagoak izango dira idatzian ahozkoan baino, baita bere lanean ohiko ez diren gaiei buruzko azalpenetan ere.

    Hizkuntzaren ohiko esamoldeak erabiliko ditu.

    Hobeto menderatuko du euskara ahoz idatziz baino, eta aurretik aipatutako mailetan gaztelaniaren eragin gutxi izango du.

    Bere laneko egoera eta gaiari ezezik, beste edozein egoera eta gairi ere egokituko zaien erregistro eta hizkuntz formak erabiliz mintzatuko da.

    Mintzatzean entzulearen hizkuntz gaitasunera egokituko du bere adierazgaitasuna; azken horrek garrantzi handia izango du, batez ere, entzulearen euskararen ezagupena 1. hizkuntz eskakizunerako zehaztutakoa baldin bada.

    Bere lanean ohiko diren gaiei dagokienean, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiziko ditu mintzatzean, eta ideion arteko lotura zehaztuko, era berean.

    Ama-hizkuntza euskara dutenen mailan erabiliko ditu juntagailu eta elementu kohesiboak, eta ez du arazorik izango azalpen luzea eman, gaiaz erraz aldatu edo eztabaida luzeetan parte hartzeko.

  3. Hizkuntz eskakizuna.

    Hizkuntz eskakizun hau dagokion lanpostuaren jabea gai izango da era guztietako eskutitzak, barne-idazkiak, memorandumak, laburpenak, administrazio-espedienteak, e.a. idazteko.

    Oinarrizko ikasketak euskaraz egin dituen pertsona batek duen erraztasun berdintsua izango du idaztean.

    Gramatikaren ezagupen erabatekoa eta konszientea izango du.

    Fonologia-, ortografia-, morfosintaxi-, lexiko- eta semantika-mailan ez du ia gaztelaniaren eraginik izango.

    Bere laneko egoera eta gaiari ez ezik, beste edozein egoera eta gairi egokitutako hizkuntz formak behar bezala erabiliko ditu, ahoz zein idatziz.

    Bere laneko egoera eta gairi egokitutako erregistro-aldaketak bereizi egingo ditu, bai ahozko testuinguruan bai idatzizkoan.

  4. Hizkuntz eskakizuna.

    Hizkuntz eskakizun hau dagokion lanpostuaren jabea gai izango da egitarauei buruzko zehaztapenak aditzeko, bere lanarekin zerikusia duten egitarauei, jarduerei eta hainbat sailen politikari buruzko zehaztapenak ulertzeko; aditu bati eskatutako txostena ulertzeko. Era berean, gai izango da ikerketa-txostenak, artikuluak, egitarau politikoak, aldizkari berezituak zein lege baten edukia ulertzeko, eta idazki baten punturik interesgarrienak, hutsak nahiz aldaketak jasota geldi daitezen anotazioak egiteko.

    Bere lanarekin zerikusia duen edozein hizkuntz ekintzetan jariotasunez egingo ditu azalpenak mintzatzean zein idaztean, eta zuzentasun-, aberastasun-, zehaztasun- eta jatortasun-maila altua izango du.

    Mintzatzean zein idaztean esaldi konplexuak sortzeko eta erabiltzeko erraztasuna izango du, eta lanarekin zerikusia duten gaiei ezezik, bestelako gai berezituei buruz erraztasunez hitz egin edo idatziko du.

    Informazioa eman, elkarrizketak egin, hizkuntza azalpen luzeak emateko erabili, txostenak, artikuluak, egitasmoak, memoriak, aginduak, berbaldiak, e.a. idatzi ahal izango ditu, baita laneko eztabaidetan parte hartu ere.

    Goi-mailako ikasketak euskaraz egin dituztenek behar duten beste denbora beharko dute haien idatzizko testuak eta ahozko jardunak ulertzeko.

    Goi-mailako irakaskuntza euskaraz egin dutenen pareko jariotasuna izango du.

    Goi-mailako irakaskuntza euskaraz egin dutenen pare idatzi ahal izango du, elementu morfosintaktiko konplexuak erabiliz.

    Gramatika bikainki ezagutuko du, eta ahoz zein idatziz gramatikazko huts gutxi egingo ditu.

    Hizkuntzaren adierazmoldeak aberastasunez erabiliko ditu.

    Lexikoaren ezagupen zabala izango du, goi-mailako irakaskuntza euskaraz egin dutenen parekoa. Era berean, bere lanarekin zerikusia duten gai berezituen lexikoa menderatuko du, eta ez du ia hiztegiaren beharrik izango.

    Fonologia-, ortografia-, morfosintaxi-, lexiko- eta semantika-mailako gaztelerarekiko independentzi maila handia izango du.

    Bere laneko edozein egoeratan ohikoak diren hizkuntz formetan era jasoaz hitz egin eta idatziko du, eta oso erregisstro berezitua erabiltzeagatik nabarmenduko da.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (11)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.