Euskadi.eus
  • 124/2004 DEKRETUA, ekainaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendua onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

124/2004 DEKRETUA, ekainaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendua onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 3825
  • Xedapen-zk.: 124
  • Xedapen-data: 2004/06/22
  • Argitaratze-data: 2004/07/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Gizarte Gaiak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legeren 4. artikuluak, zazpi idtz-zati dituenak, Izatezko Bikoteen Erregistroa lantzen du, zeina "Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroa" izenarekin sortzen baitu. Izaera administratiboa eta funtzionamendu deszentralizatua esleitzen zaizkio. Beraz, inskribatzen diren bikoteak babesteko baliabide administratiboa da, eta beraren bitartez izatezko bikoteen erakuntza- eta amaiera-deklarazioak inskriba daitezke, eta, halaber, ondarea eta ekonomia arautzearen gainean bikoteek ezar ditzaten hitzarmenak eta itunak ere. Batetik, ematen dituen zurtagirien bitartez, Erregistroaren publikotasunean oinarritzen dira aipatu babesaren oinarrizko ezaugarriak, eta, bestetik, presuntzioan; betiere, egindako inskripzioen egiazkotasunaren kontrako frogarik ez bada.

Erregistro-erakunde honen ezaugarri nagusietako bi ondokoak dira: betetik, borondatezkoa izatea, eta aipatu bikoteei eta bikoteok osatutako familiei Legeak damaien babesa izateko inskripzioak eratzea ahalbidetzea, bestetik.

Lehenengo xedapen iragankorrari dagokionez, Legeren 3.3 artikuluak balio berbera ematen die ondoko inskripzioei: era honetako erregistroa duten udaletan izatezko bikoteen edo elkarketen udal erregistroetan egindakoei, alegia. Baina, erregistro horiek, baliozkoak izan daitezen, 2/2003 Legeak ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte; beraz, Erregistroak aldez aurretik egiaztatu beharko du betekizun horiena, beharrezkoa bada, egin gabeko akreditazioak burutzeko, hain justu ere hutsak zuzentzeko fasearen administrazio prozedura egokikoaren bitartez.

Bikoteentzako gainontzeko erregistroei dagokienez, beste autonomia erkidego batzutan diren antzekoekin koordinatzea aurreikusten da; eta hori honela egin beharko da: aipatu erregistroak kudeatzeaz arduratzen diren herri-administrazioekin lankidetza-hitzarmenak sinatuaz. Pertsona berberak inskripzio bat baino gehiago edukitzea saihestu nahi da, hau da, iruzurra.

Izatezko Bikoteen Erregistroari dagokionez, 2/2003 Legearen garapenak honako helburu hauek ere baditu: datuen tratamenduari zein espedienteei aplika dakizkiekeen teknologi berriak agertzea eta garatzea kontuan izatea, eta administrazio-prozedura erkidea arautzea.

2/2003 Legeren 4.7 artikuluari dagokionez, azken xedapenetatik lehenengoan aurreikusitako legezko habilitazioa dela-eta, araudi hau egin da, zeinak sei kapitulu baititu.

Erregistroaren helburuaz, antolaketaz eta funtzionamenduaz da I. kapitulua, non erregistro bakarra dela adierazten den, nahiz eta egoki koordinatutako hiru lurralde-bulego dituela ere azaldu, betiere funtzionamenduaren deszentralizazio-printzipioa, 2/2003 Legeak ezarritakoa, aplikatuaz. Kapitulu horretan, bestalde, Erregistroa antzeko erregistroekin koordinatu beharra ere zehazten da.

Erregistroaren aurrean egiten diren eskabideei buruzkoa da II. kapitulua, eskabideen betekizun orokorrak finkatuaz eta bai eskabide-modu ezberdinen berariazko betekizunak ere.

Erregistroaren jarduera-prozedura jasotzen du III. kapituluak, besteak beste, honako hauek zehaztuaz: izatezko bikoteak arautzen dituen Legearekin eta gainontzeko ordenamendu juridikoarekin bat aurkeztutako kontratuak, egitateak eta egintzak kalifikatzea, eta Erregistroaren aurrean aurkeztutako eskabideak onartzea.

Administrazio-prozedurako arauak aplikatzean oinarritutako erregistro-erabakiei dagokienez, eskabideak ebazteari eta administrazio-bidean izan daitezkeen aurkapen-moduei buruzko arauak jasotzen dira IV. kapituluan.

Inskripzioen forma, eduki eta eraginari buruzkoa da V. kapitulua, eta bai inskripzioak ezeztatzeari eta inskripzioek dituzten akatsak zuzentzeari buruzkoa ere.

Espedienteen eta Erregistroaren publikotasuna arautzen du VI. kapituluak, espedienteak kontsultatzeko eta ziurtagiriak eskatzeko legitimazioa berariaz aipatuaz.

Ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Aholku Batzorde Juridikoari entzunda eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko ekainaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako kontsultatzea eta zirtapenak eskatzeko legezkotasuna berariaz hau

Artikulua bakarra. Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendua onartzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendua onartzea, zeinaren testua dekretu honen eranskinean zehazten baita.

Beste bikoterik ez osatzea kreditatzea.

Beste autonomia erkidego batzuetako antzeko beste erregistroekin elkarlotura egin edo informazio trukatu arte, bikoteen beste erregistro baten inskribaturik ez egotearen betekizuna honela kreditatu behako da: inskripzioa eskatzen duten bikotekideek delako betekizuna betetzeari buruzko zinpeko deklarazioa aurkeztuaz.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Trucios-Turtziosen, 2004ko ekainaren 22an.

Lehendakaria,

JUAN JOS IBARRETXE MARKUARTU

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVN.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren helburua hauxe da: izatezko bikoteak arautzeko Legearen, hau da, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen babesean eratutako bikoteen eraketa- eta amaiera-deklarazioak inskribatzea.

  2. Ondarea eta ekonomia arautzeko, bikotekideek ezar ditzaketen hitzarmenak inskribatzeko helburua ere badu, eta, halaber, bikotekideen arteko erlazioari eragiten dioten edozein egintza, egitate eta tituluak ere.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroa, hau da, maiatzaren 7ko 2/2003 Legeren bitartez sortutakoa organikoki eta funtzionalki Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren menpekoa izango da, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari atxikiaz, aipatu sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuaren 14.x) artikuluan xedatutakoaren arabera.

  2. Izaera administratiboa eta funtzionamendu deszentralizatua ditu Izatezko Bikoteen Erregistroak. Hartarako, juridikoki erregistro bakar gisa eratuko da, eta hiru lurralde-bulegoren bitartez kudeatuko da, hain justu ere Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Lurralde-Ordezkaritzetan kokatutakoen bitartez.

  3. Erregistroaren kudeaketa deszentralizatuak bulegoetariko bakoitzean pertsona arduradun bat izatea dakar, Gizarte Ongizateko Zuzendariaren edo kasu bakoitzean eskumenak dituenaren menpe egongo dena. Eta zuzendariak edo eskumenak dituen horrek, halaber, bere gain izango ditu Erregistroaren kudeaketa- eta inskripzio-prozedurari buruzko jarraibide komunak onartzea eta koordinazio- eta informazioa funtzioak.

Hiru lurralde-bulegoen bitartez, Izatezko Bikoteen Erregistroak ondoko funtzioak egin beharko ditu:

  1. Idatzoharrak eta inskripzioak egiteko eskabideak izapidetzea eta ebaztea, eta bai, beharrezkoa bada, ezeztapenak egitekoa direnak ere, eta hartarako egoki diren inskripzioak gauzatzea.

  2. Eskabideei, inskripzioei, ezeztapenei, hitzarmenak izateari, hitzarmenen edukiari, hitzarmenak aldatzeari, agiri bidezko kreditazioei eta administrazio-prozedura egokian jasotako beste edozeini buruzko datuen, zehazki Erregistroan direnen ziurtapenak eta gainontzeko publikotasun-erak gauzatzea.

  3. Epaitegiek, auzitegiek, Legebiltzarrak, Arartekoak eta beste erakunde publiko batzuk hala eskatu ezkero, arlo teknikoari eta estatistiken arloari dagozkion txostenak ematea.

  4. Erabilitako edozein euskarritan, Erregistroan ipinitako agiriak zaindu eta artxibatzea.

  5. Lurralde-bulegoetariko bakoitzari dagokionez, Izatezko Bikoteen Erregistroaren urteko memoria idaztea, eta Lurralde Historiko bakoitzari dagozkion estatistika-datuak prestatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioen artean, zuzenbidean lizentziatutakoen A taldeko eskala edo kidegokoetarikoak izendatuko dira Erregistroaren hiru lurralde-bulegoetako arduraduna izateko. Lanpostu-zerrenda egokian ezarritako maila organikoa izango du lanpostuak.

Dudarik gabe, berme juridiko egokiarekin, kontserbatzeko segurtasunarekin eta ulertzeko eta sarrera izateko erraztasunarekin, Erregistroan jaso behar diren datu guztiak bildu eta espresatzeko, idatzoharrak liburu, euskarri edo gorputz egokietan egin beharko dira. Ahal delarik, euskarri informatikoek espediente osoa jaso beharko dute, barruan direlarik ondokoak ere: maiatzaren 7ko 2/2003 Legean zehaztutako betekizunak konplitu izana kreditatzeko agiriak.

  1. Halako erregistro bat duten udaletan, izatezko elkarketen edo bikoteen udal erregistroetan egindako izatezko bikoteen inskripzioek Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistrorako sarbide izango dute, betiere maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritako betekizunak konplitzen direla kreditatu ezkero.

  2. Udal erregistroek, egindako inskripzioak jakinarazi beharko dizkiote Autonomia Erkidegoko Erregistroari, hain justu ere bikotekideek sinatutako hitzarmenak zehaztuaz, eta bai egindako inskripzioen deuseztapenak eta hitzarmenei edo bikotearen bizilekuari eragiten dioten aldakuntzak ere.

  3. Udalek, igorpena egin ahal izateko, bikoteko kide bien aldez aurretiko berariazko baimena beharko dute.

  4. Bikotea inskribatzeko beharrezko eta aski den espediente zatiaren kopia igorri beharko dute udalek, betiere berariazko adostasuna jasoaz edo bikoteko kideek udal erregistroaren aurrean baimena eman dutelako adierazpena, arduradunarena, jasoaz.

  5. Udal espedientea ikusirik, legezko betekizun guztiak ez direla betetzen edo Legean edo erregelamendua honetan jasotako aipamenen bat falta dela egiaztatzen badu Izatezko Bikoteen Erregistroak, bikoteari jakinaraziko dio, akatsak zuzentzeko epearen barruan akreditazioa osa dezan.

  6. Udal erregistroek espedienteak bidali ostean hasitako administrazio-prozeduretan zuzen ebatzitakoaren barruan jaso beharko da aipatu zirkunstantzia, eta bai delako udal erregistroan egindako baliozko inskripzioaren data ere.

  1. Beste autonomia erkideko batzuetako antzekoekin koordinatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroa, hartarako hitzarmenen bitartez, hain justu ere.

  2. Erregistro autonomikoen arteko koordinazio gauzatu ondoren, zinpeko deklarazioaren ordez haiek egindako ziurtapen negatiboa erabiliko da, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroak berak eskatuko baitu.

  3. Aipatu helbururako beste autonomia erkidegoko batzuekin sina daitezen hitzarmenetan, ahal delarik, datu-baseen interkonexioa ere sartuko da, betiere beharrezko administrazio-baimenen eta datu pertsonalen babesaren kontra egin gabe (babes hori behar bezala zaindu beharko da hitzarmenetan euretan).

  1. Erregistro honen aurrean egin daitezen eskabideek kapitulu honetan berariaz finkatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta bai Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 70. artikuluan araututakoak orokorrak ere.

  2. Izatezko Bikoteen Erregistroaren lurralde-bulego egokian aurkeztu beharko dira eskabideak. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeren 38.4 artikuluan ezarritako organoen aurrean ere aurkeztu ahalko dira. Azken kasu horretan, Erregistroan benetan sartu diren agiriei dagokienez eta Erregistrora sartu diren egunetik aurrera bakarrik gauzatuko dira eskabidearen izapideketa eta inskripzioaren ondorioak.

Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 32. artikuluan ordezkaritzaz aurreikusitakoa kaltetu gabe, bikoteko kide biek batera egin beharko dute eskabidea.

  1. Izatezko bikote gisa inskribatzeko eskabideak modelo ofizialean aurkeztu beharko dira, eta ondoko hauek jaso beharko dituzte:

    1. Bikoteko kide bakoitzaren izen-abizenak.

    2. Bakoitzaren NAN.

    3. Bakoitzaren jaioteguna.

    4. Bakoitzaren jaioteguna.

      e Bakoitzaren egoera zibila.

    1. Halakorik bada, komunak ez diren bakoitzaren seme-alabak.

    2. Bikotearen bizilekua.

    3. Halakorik bada, seme-alaba komunak.

    4. Eskabide aurkezten den eguna eta lekua.

  2. Bikoteko kide biek behar bezala sinatutako inskripzio-eskabideak beherago zehaztutako agiriekin batera aurkeztu beharko dira, betiere maiatzaren 7ko 2/2003 Legeko 2. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeko:

    1. Bikoteko kide bien Nortasun Agiri Nazionalen fotokopiak, egiaztatzeko originalekin batera aurkeztuko direnak. Espainiarra ez den beste nazionalitate bati dagokionez, delako herrialdean NANaren baliokide den agiria aurkeztu beharko da.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-auzotasuna duenak udal erroldatze-agiriak aurkeztu beharko du.

    3. Erregistro zibilaren agirian bitartez edo atzerritarren kasuan agiri baliokidearen bitartez egoera zibila kreditatzea. Salbuespenez, aipatu deklarazioaren ordez pertsona interesatuaren zinpeko deklarazioa aurkeztu ahalko da, non honako hauek jaso beharko baitira: ezkontza-loturarik ez izatearen baldintza betetzen dela, akreditazioa galarazten edo hainbat atzeratzen zuen kausa desagertu bezain pronto edo albait arinen egoera zibilari buruzko akreditazioa Erregistroan aurkezteko konpromisoa.

    4. Bete batekin izatezko bikoterik eraturik ez izatearen gaineko zinpeko deklarazioa, biena.

    5. Halakorik bada, banatze-, dibortzio- edo deuseztasun-epai judizialak, edo horietako zehaztasunen bat jasotzen duen ezkontza-ziurtagiria

    6. Famili liburua edo ordezkoa, baldin eta seme-alaba komunik bada edo kideetariko batek seme-alabarik badu.

  3. Bikotearen ekonomiaren eta ondarearen arloetako harremanak arautzeko hitzarmenarekin batera aurkez daiteke inskribatzeko eskabidea, non hitzarmen horrena adierazi beharko den. Dokumentu pribatuan edo notario-eskritura publikoan ezarri daiteke hitzarmena, eta bikoteko kide bien eskuzko sinadura izan beharko du. Dokumentu pribatuan egiten bada, orri guztietan sinatutakoa izan beharko du.

Bikotearen inskripzioa deuseztatzeko eskabideak batera egindakoak edo batek egindakoak izan daitezke.

  1. Batera egindako eskabideek bikoteko kide bakoitzaren identifikazio datuak, lekua, datuak eta bien sinadura izan beharko dituzte.

  2. Beste parteari egindako komunikazio fede-emailea kreditatzen duen dokumentuarekin batera aurkeztu beharko dira kideek bakarrean egindako eskabideak, eta betiere maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen 18.b) artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriaz.

Bikotea inskribatzeko orduan aurkeztu ez bazen, hitzarmena sartzeko eskabideek eta lehenago aurkeztutako hitzarmena aldatzeko eskabideek bikoteko kideen identifikazio-datuak, lekua, eguna eta bien sinadura izan beharko dituzte. Ekonomiaren eta ondarearen arloko harremanak arautzeko hitzarmena jasotzen duen dokumentua (publikoa edo pribatua) aurkeztu behako da, zeinetan eguna eta lekua aipatu beharko diren, eta horretaz gain kide bien sinadurak izan beharko ditu orri guztietan.

Hitzarmenaren sarreraren, deuseztapenaren edo inskripzioaren ziurtapen-eskabideek eskabidea egiten duen lagunaren identifikazio-datuak eta ziurtapenaren zergatia jaso beharko dituzte. Inskribatutako bikoteko kideak barik beste bat bada eskabidea egiten duena, bidezko interesik duenentz eta bere interesak zeintzuk diren adierazi beharko du, eta guzti hori agiri bidez egiaztatu beharko da.

  1. Erregistroaren aurrean eskabide bat aurkezten denean, zein ordutan eta zein egunetan aurkezten den adierazi beharko da.

  2. Eskabide-egileari/ei aurkezpenaren egiaztagiria eskatuko zaie, eta hartakotzat joko da: eskabidearen kopia zigilatua, baldin eta 1. idatz-zatian aipatu datuak jasotzen baditu.

  3. Eskudun erregistroan sarrera egin den egunak zehaztuko du ebazpena emateko epea zenbatzen hasten den unea, betiere araudi honen 16. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz.

  1. Aurkeztutako eskabideak zuzen daitekeen akatsen bat badu, edo beharrezko agirietarikoren bat ez badu, Erregistroaren arduradunak eskabide-egileari/ei eskatuko die akatsa zuzen dezatela, 10 egun balioduneko epearen barruan hain justu ere. Eskatutako datuak edo agiriak aurkezteko zailtasun bereziak badira, aipatu epea ofizioz edo interesatuak eskatuta bost egun baliodunez luzatu ahalko da. Atzerritarren kasuan, baldin eta euren jatorriko herrialdeetan agiriak eskatu behar badituzte, Erregistroaren arduradunak areago luzatu ahalko du epea.

  2. Errekerimendu-idazkian honako hauek adierazi beharko zaizkio interesatuari: eskatutakoa zehatz betetzen ez badu, bikoteak eskabideari uko egin diola ulertuko dela, eta aldez aurretiko ebazpen hori artxibatu egingo dela. Eskabide bat artxibatu bazaio bikote bati, horrek ez dio eragozten geroago beste eskabide bat aurkeztea.

Izatezko Bikoteen Erregistroan aurkeztutako eskabideen izapideketa ondokoetan zehaztutakoaren arabera arteztuko da: maiatzaren 7ko 2/2003 Legea, erregelamendu araudi hau eta azaroaren 26ko 30/1992 Legea.

  1. Eskabide egiten duen bikoteak aurkeztutako hitzarmenetan jasotako obligazio eta eskubideen legezkotasuna, legeak eskatutako betekizunak kreditatzea eta aurkeztutako eskabideak kalifikatuko ditu Erregistroaren lurralde-bulegoaren arduradunak; eta, bestalde, inskripzioa ukatu edo burutzeko edo, beharrezkoa bada, eskabide artxibatzeko ebazpen-proposamena egingo du.

  2. Aurkeztutako eskabideak kalifikatzearren, Erregistroak, argibideak eskatuz, edozein unetan joko dezake eskabide-egileengana, betiere eskatutako inskripzioa gauzatu ahal dadin.

  1. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Ordezkaritzako, zehazki, Erregistroaren lurralde-bulegoa atxikita daukaneko lurralde-ordezkariak ebatziko du eskabidea, inskripzioa burutuaz edo ukatuaz, betiere, ebatzia izan dadin, eskudun lurralde-erregistroan eskabide sartzen den egunetik harako hiru hilabeteko epearen barruan, baina azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluan jasotako epe-etenen kontra egin gabe.

  2. Lurralde-ordezkariaren ebazpenak arrazoituak izango dira.

  3. Ebazpenak bikoteari jakinarazi beharko zaizkio, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluan ezarritako eran jakinarazi ere.

  1. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak onartutako modeloarekin bat datozenak izan beharko dute inskripzioek. Guztiarekin ere, inskribatutako bikote bakoitzeko erregistro-fitxa bat izan behako da, eta bertan bikoteari buruzko garrantzizko datu guztiak jaso beharko dira, betiere maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen eta erregelamenduaren honen ondorioetako. Delako erregistro-fitxa euskarri informatikoan jaso beharko da, espediente bakoitza izapidetzeko erabilitako gainontzeko euskarriak baztertu gabe.

  2. Inskripzioan jaso beharrekoak: eskabidea aurkezten den lekua eta eguna; bikotekideen izen-abizenak; bikotekideen nortasun agiri nazionalen zenbakiak edo euren herrialdeko agiri baliokideak; bien jaiotegunak; bikotekide bakoitzaren bizilekua; izatezko bikotearen bizilekua, eurak adierazitakoa dena; bikotekide bakoitzaren egoera zibila; bakoitzaren seme-alabak eta seme-alba komunak; ondarearen eta ekonomiaren arloetako harremanak arautzeko hitzarmenik dagoen ala ez, eta, halakorik bada, hitzarmenaren data eta laburpena; bikotearen eraketa inskribatzeko ebazpenaren data, eta, halakorik bada, ukatzeko edo artxibatzeko ebazpenarena; ebazpena jakinarazi zen eguna; deuseztatzeko ebazpenaren data, beharrezkoa bada, iraungipen-kasuak adieraziaz; lehendikoa ordeztu edo aldatzen duen hitzarmenaren edukia eta data; eta maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen eta araudi honen ondorioei dagokienez, izatezko bikotearen harremanari eragiten dion beste edozein datu.

  3. Bikote bati dagozkion datuak eta agiriak espediente-zenbaki bakarrarekin jaso eta zerrendatuko dira.

  4. Inskripzio eta deuseztapen guztiek izango dute hartarako eskudun den organoaren sinadura, eskuzkoa edo informatikoa.

  1. Kontrako frogarik ez delarik, idazpen egokietan zehaztutako eran, erregistro-fitxan jasotako informazioak baliozkotzat joko dira.

  2. Ebazpenaren datatik aurrerako eraginak izango ditu inskripzioak edo deuseztapenak. Eskudun organoaren eskuzko sinadurarekin hasierako ebazpenean jasotako data eta erregistro-fitxan jasotako ebazpenaren data bat ez badatoz, organo horrena izango da baliagarria.

  3. Araudi honen 21.2 artikuluan jasotako zehaztasunak Erregistroan inskribatu edo anotatu ezkero, ezin izango da inskribatu edo anotatu: kontrakoa edo bateraezina izanik data berekoa, lehenagokoa edo geroztikoa den besterik, lurralde-ordezkariak, epaileek edo auzitegiek emandako ebazpenik dagoenean izan ezik.

  1. Deuseztapenaren ondorioz amaitzen dira inskripzioak.

  2. Ondoko kasuetan izango da deuseztapena:

    1. Bikoteko kide biek hala eskatuta. Eguna eta lekua adieraziaz, idatziz eta bien sinadurekin egin behako da eskabidera.

    2. Bikoteko kideetariko batek hala eskaturik. Eguna, lekua adieraziaz, idatziz eta deuseztapena eskatzen duenaren sinadurarekin egin beharko da eskabidea. Beste kideari bikotearen amaiera jakinarazi izana egiaztatzeko agiriarekin batera aurkeztu beharko da eskabidea, betiere maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen 18 b) artikuluan zehazten den legez.

    3. Bikoteko kideetariko baten heriotza-deklarazioagatik edo heriotzarengatik. Kasu horretan, bizirik dirauen bikoteko kideak edo beste edozein pertsona interesatuk aurkeztutako heriotza-ziurtagiria edo heriotza-deklarazio judiziala aurkeztea nahiko izango da

    4. Bikoteko kideak euren artean ezkontzegatik. Kasu horretan, Erregistro Zibilak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Bikotearen amaiera-data, Izatezko Bikoteen Erregistroan jaso beharrekoa, honako hau izango da: ezkontza-ziurtagirian jasotako ezkontza-egunaren aurreko egunari dagokiona.

    5. Bikoteko kide bat ezkontzeagatik. Kasu horretan, bikote kide gisa inskribaturik izatea ezeztatzeko eskatu beharko du ezkonduko denak, eta horretaz gain, bikoteko beste bideari jakinarazi diola egiaztatu beharko du. Ezkontza-ziurtagirian jasotako egunaren aurrekoa izango da bikotearen amaierari dagokion eguna.

  3. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren lurralde-ordezkariaren ebazpenez erabakiko da inskripzioak deuseztatzea.

  4. Izatezko bikoteko kide bien edo baten heriotza egiaztaturik badago, edo bien edo baten ezkontza egiaztaturik badago, ofizioz edo parte interesatuak hala eskaturik gauza daiteke deuseztapena.

  5. Ekonomiaren eta ordarearen arloan bikoteak hitzartutakoetako araubidea desegiten den uneak zehaztuko du izatezko bikotea, amaitu egin dela-eta, zein egunetan deuseztatzen den.

Ofizioz edo interesatuek hala eskaturik, Erregistroak zuzendu egin ditzake bere egintzetan diren hutsak, betiere azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 105. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz.

  1. Bikoteko kideek, legezko interesa egiaztatzen dutenek, epaileek edo auzitegiek hala eskatu ezkero, Erregistroan jasotako inskripzioen edo beste edozein zehaztasunaren gaineko ziurtagiriak emango ditu Erregistroak.

  2. Ziurtagiri-eskabidean honako hauek zehaztu beharko dira: ziurtagiria zein helbururekin eta zer dela-eta eskatzen den.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren lurralde-bulego egokiko arduradunak sinatu eta emango ditu ziurtagiriak.

  4. Inskripzioa egiaztatzeari dagokionez, bikotearen inskripzioa egiteko ebazpenak bi hilabeteko indarraldia izango du, delako ebazpenaren egunetik hara zenbatuta. Behin epe hori igarota ez du izango egiaztatze-indarrik izango.

  5. Hitzarmenei buruzko ziurtagiriak honako hauek jaso ahalko dituzte: hitzarmenik den ala ez, balioaz sartutako azken hitzarmenaren data, eta ekonomia eta ondarearen arloei dagokienez bikoteak zein araubide egin duen bere. Hitzarmenean jasotako akordio edo zehaztasunen baten gainekoa bada eskabidea, egindako eskabideari erantzuteko aski den hitzarmen-zatia baino ez da transkribatuko. Hitzarmenaren eduki osoa eskatzen bada, hitzarmena sinatu zeneko eguna eta lekua adieraziaz hitzarmen osorik transkribatuko da.

  1. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 37. artikuluan zehaztutakoarekin bat, bikoteko kideek, legezko interesa egiaztatzen duten hirugarrenek, epaileek eta justizia auzitegiek bakarrik kontsultatu ditzakete zuzenean Erregistroaren lurralde-bulegoetan artxibatutako espedienteak.

  2. Zuzeneko interesa egiaztatzen dutenera mugatuko da ziurtagiriak ematea eta espedienteak jasotako agiriak kontsultatzea.

  3. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege organikoaren zehazten denez, datu pertsonalak gisa babestuko dira Izatezko Bikoteen Erregistroan diren datuak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.