Euskadi.eus
  • 25/2005 DEKRETUA, otsailaren 8koa, Euskadiko Kontsumorako Koordinazio-Batzordea arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

25/2005 DEKRETUA, otsailaren 8koa, Euskadiko Kontsumorako Koordinazio-Batzordea arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 756
  • Xedapen-zk.: 25
  • Xedapen-data: 2005/02/08
  • Argitaratze-data: 2005/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 67. artikuluan kontsumorako koordinazio-batzorde bat sortzea aurreikusten da, kontsumoaren alorrak berezkoa duen horizontaltasuna kontuan hartuta. Batzorde hori Eusko Jaurlaritzaren sailak koordinatzeko organoa izango da: kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak babestearen inguruan eskumenak dituzten sailak koordinatuko ditu, zehazki.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko otsailaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskadiko Kontsumorako Koordinazio-Batzordea sortzen da. Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikita geratuko da, kontsumoaren alorreko eskumenak izango ditu eta kontsumitzaileak babesteko eskumenak dituzten Eusko Jaurlaritzaren sailak koordinatuko ditu.

Euskadiko Kontsumorako Koordinazio-Batzordeak egiteko hauek izango ditu kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babestearen alorrean:

  1. Dauden giza-baliabideak eta materialak zentzuz erabiltzeko irizpideak ezarriko ditu, Eusko Jaurlaritzaren sailen lanean bikoiztasunik egon ez dadin; kontsumoari buruzko politika bateratu eta koherente bat formulatuko du Autonomia Erkidegorako, eta bereziki, ikuskapen-plan baterakoak eta informazio-kanpainak ezarriko ditu.

  2. Komenigarritzat jotako neurriak proposatuko dizkie eskumenak dituzten organoei, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak benetan babesteko.

  3. Azterlanak edo txostenak aginduko dizkie Eusko Jaurlaritzako organo juridikoei edo teknikoei; halaber, kasu zehatzetan edo, oro har, kontsumoaren alorrean espezializatuta dauden pertsonei, entitateei edo instituzioei.

  4. Kontsumitzaileak babesteko sailek proposatutako gaiei buruz txostenak egingo ditu.

  5. Sailentzat interesgarri izan daitekeen informazioa trukatu, eta langileak elkarrekin prestatuko ditu.

  1. ¿ Kontsumorako Koordinazio-Batzordearen kideak izango dira:

    1. Merkataritza eta Kontsumo sailburuordea.

    2. Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako Koordinazio zuzendaria.

    3. Kontsumo zuzendaria.

    4. Horiez gain, Eusko Jaurlaritzako sail guztietatik ordezkari bana, zuzendari maila duena. Dagokion saileko sailburuak izendatuko du ordezkaria eta Batzordeko lehendakariari jakinarazi beharko dio.

  2. ¿ Inguruabarren arabera, beste edozein zuzendaritzak parte hartuko du batzordean. Izan ere, batzuetan beharrezkotzat jo daiteke, gai zehatzak izateagatik zuzendaritza hori eraginpean egon daitekeelako. Horretarako, lehendakariak deialdia eta gai-zerrenda bidaliko dizkio. Zuzendaritzak iritzia eman bai, baina ez du bozkatzerik izango.

  3. ¿ Beharrezko irizten zaionean, lehendakariak dei egin diezaieke beste instituzio edo erakunde batzuen ordezkariei eta langai duen alorrean aditu edo aholkulari diren pertsonei. Pertsona horiek iritzia eman bai, baina ez dute bozkatzerik izango.

  4. ¿ Absentziak edo gaixotasunak tarteko direnean eta, oro har, justifikatutako arrazoiren bat dagoenean, batzordeko kideak ordezkatu egin daitezke, betiere, saileko sailburuak ordezkoa izendatu ondoren eta Batzordeko lehendakariari jakinarazi ondoren.

  5. ¿ Lan-taldeak ere era daitezke. Egin beharreko lanak nolakoak diren kontuan hartuta, aditu diren pertsonak aldi baterako atxikiko zaizkie lan-talde horiei. Lan-taldean hartzen diren erabakiak Batzordeari aurkeztuko dizkiote, onar dezan. Ardurapean utzitako proiektua prestatu ostean desegingo dira lan-taldeak.

  1. ¿ Merkataritza eta Kontsumo sailburuordea izango da Batzordeko lehendakari.

  2. ¿ Kontsumo zuzendaria izango da Batzordeko idazkari.

  1. ¿ Euskadiko Kontsumorako Koordinazio-Batzordea urtean behin batuko da ohiko bilkuran, eta ezohiko bilkuran, lehendakariak deitzen duenean bai bere kabuz bai batzordeko kideen heren batek eskatuta.

  2. ¿ Lehendakariari dagokio deialdia egitea, gutxienez hamar egun lehenago, eta gai-zerrenda finkatzea batzordeko kideek egindako eskariak kontuan hartuta.

  3. ¿ Deialdia egiteko epea laburtu egin daiteke premia dagoenean.

  4. ¿ Batzordea balioz eratzeko, kideen gehiengoak egon beharko du lehenengo deialdian; bigarren deialdia ordu erdi geroago egingo da, eta kideen herenak egon beharko du.

  5. ¿ Erabakiak bozketaz hartu behar baldin badira, bilkuran daudenen gehiengoz hartuko dira, eta berdinketarik gertatuz gero, lehendakariaren botoak ebatziko du.

  6. ¿ Artikulu honetan aurreikusi gabekoetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluak aginduko du (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Dekretu hau indarrean sartu eta hiru hilabetera, sailen ordezkari izango direnen izendapenak jakinaraziko dizkiote sailek Batzordeko lehendakariari.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko otsailaren 8an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.