Euskadi.eus
  • 448/2013 DEKRETUA, azaroaren 19koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Estatistika Organo Berezia sortzeko eta horren antolaketa eta funtzionamendua ezartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

448/2013 DEKRETUA, azaroaren 19koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Estatistika Organo Berezia sortzeko eta horren antolaketa eta funtzionamendua ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5148
  • Xedapen-zk.: 448
  • Xedapen-data: 2013/11/19
  • Argitaratze-data: 2013/11/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 26. artikuluan zehazten denez, estatistika organo berezia duten Jaurlaritzako sailek, aipatu legean aurreikusitako zehaztapenekin bat jardungo dute Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari dagokionez, eta hala hura EAEko Estatistika Antolakundearen parte egingo da. Era berean, lege beraren 27. artikuluan zehazten denez, estatistika organo berezien erregulazioa euren berezko araudiaren arabera egingo da.

Ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuaren bitartez Jaurlaritzako sailen estatistika organoak arautzen dira; eta horretaz gain, gorago aipatutako legean zehaztu aurreikuspenak garatzen ditu, hain zuzen ere sailetako estatistika organoen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari dagokienez. 180/1993 Dekretuaren xedapen gehigarrietarik lehenengoan honako hau ere ezartzen da: Euskal Estatistika Planean edo urteko estatistika programetan jasotako estatistikak eta jarduketak sailek egin beharrekoak badira, sailek nahitaez izan beharko dute estatistika organo berezia.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko aldibaterako xedapenetarik bigarrenean honako hau ezartzen da: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren estatistika organo berezia sortzeko dekretua onartu arte, martxoaren 20ko 47/2007 Dekretuak eta martxoaren 16ko 88/2010 Dekretuak indarrean iraungo dute. 47/2007 Dekretuaren bidez, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren estatistika organo berezia sortu eta horren antolaketa eta funtzionamendua ezartzen dira; eta 88/2010 Dekretuaren bitartez, Etxebizitza, Herri lan eta Garraio Sailaren estatistika organo berezia sortu eta arautzen da.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren jardute-eremua osatzen duten sektoreei dagokienez, estatistiken arloan sortutako premiak direla-eta, komenigarritzat jotzen da sail horren antolaketa-egituran integratutako organo bat sortzea, zeinak desagertutako sailen organoak ordeztuko dituen. Organo berri horrek, batetik, organo haien funtzioak beretuko ditu, eta, bestetik, bere funtzionamendua estatistikari buruzko legeek arautua, babestua eta mugatua izango da, bereziki estatistika-sekretuaren arloan.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenean oinarriturik, Euskal Estatistika Batzordeak txostena eman duelarik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2013ko azaroaren 19an egindako bileran, eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

Dekretu honen bitartez, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Estatistika Organo Berezia sortzen da, eta, bestalde, organo horren antolaketa eta funtzionamendua ezartzen dira; betiere, Jaurlaritzaren estatistika organo bereziak arautzeari buruzko ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuko preskripzioekin bat etorriaz.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Estatistika Organo Berezia kide bakarreko organoa da, eta sail horretako Zerbitzu zuzendariaren mendekoa da.

  1. Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Estatistika Organo Berezia, eskumenei dagokienez, I. motakoa da. Hori dela-eta, mota horretako estatistika-organo bereziei 180/1993 Dekretuak esleitzen dizkien eskumenak eta ahalak baliatuko ditu. Zehazki, honako hauek:

    1. Sailaren Estatistika Plana egitea, Euskal Estatistika Planaren Proiektuaren oinarrirako baliagarria izango dena.

    2. Euskal Estatistika Erakundearekin lankidetzan jardutea, Euskal Estatistika Plana eta Urteko Estatistika Programak egitean.

    3. Urteko Estatistika Programetan dauden estatistikak edo haien fase batzuk egitea, bertan zehazten den eran.

    4. Estatistika propioak egitea, zehazki, Euskal Estatistika Planean eta Urteko Estatistika Programetan ez daudenak, 4/1986 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako moduan.

    5. Artikulu honetako c) eta d) idatzi-zatietatik datozen estatistika-funtzioen ondorioz beste erakunde batzuekin hartu-emanak izatea, betiere 4/1986 Legeko 29. artikuluko c) eta d) idatzi-zatietan ezarritakoa errespetatuaz.

    6. Bere eskumen peko estatistikak egiteko informazioa lortzea, 4/1986 Legeko 9. etik 16.era bitarteko artikuluetan adierazitako zehaztapenekin bat etorriaz.

    7. Artikulu honetako d) idatzi-zatian aipatu estatistiken emaitzen zabalkundea eta argitarapena egitea, eta, halaber, Urteko Estatistika Programetan zehazten diren estatistikena, betiere aldez aurretik horien edukia Euskal Estatistika Erakundeari jakinarazita.

    8. Bere eremu sektorialean, Estatistikako Fitxategi Direktorioak prestatzen eta eguneratzen parte hartzea, betiere 4/1986 Legeko 29.i) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

    9. Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak interesgarritzat jotzen dituen proiektuak egitea; batez ere, interes sektorialeko eta azpisektorialeko zerbitzuk, azterlanak eta analisiak, 180/1993 Dekretuko 7.2 artikuluan ezarritako markoaren barruan.

  2. Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Estatistika Organo Bereziak bere eskumenak erabiliko ditu, bai Sail horretako estatistika-beharrei dagokienez eta bai Euskal Estatistika Erakundetik kanpo sail horri atxikitako instituzio-erakundeenei dagokienez, eta estatistikak, datu estatistiko edo datu administratiboetatik abiatuta egingo diren ala ez kontuan hartu gabe.

  3. Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Estatistika Organo Bereziak errespetatu egin beharko ditu: estatistikek eragiten dien gaiei dagokienez, sail horretako instantzia eta organoei esleitutako legezko eskumenak. Azken horien bitartez, organo hari behar duen informazioa emango zaio, dituen eskumenak gauzatzeko eman ere.

180/1993 Dekretuko 4. artikuluan aurreikusitako Estatistika Organo Berezien Erregistroan inskribatutakoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari dagokionez, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Estatistika Organo Bereziak gauzatu ahal izango du bere jarduera; baina, betiere, errespetatu egin beharko du estatistikari buruzko legeria, bai beste organo eta erakunde batzuekin dituen hartu-emanetan, eta eta bai sail horri atxikitako edo sail horri dagozkion organo eta erakundeekin dituenetan. ere.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari ahalmena ematen zaio: dekretu honetan ezarritakoa gauzatu eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean dekretu hau.

Dekretu honek indarra hartzen duenean, indargabeturik geratuko da, bai 47/2007 Dekretua eta bai dekretu honen kontrako izanik maila bereko edo beheragokoa den ezein xedapen. Dekretu horren bidez, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren estatistika organo berezia sortu eta horren antolaketa eta funtzionamendua ezartzen dira.

Halaber, indargabetu egiten da martxoaren 16ko 88/2010 Dekretua; baina, horrek ez du eragotziko, etxebizitzaren arloari doakionez, hark indarrean irautea, harik eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organo Berezia sortu arte. 88/2010 Dekretuaren bitartez, Etxebizitza, Herri lan eta Garraio Sailaren estatistika organo berezia sortu eta arautu zen.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko azaroaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.