- Irailaren 9ko 5/86 LEGEGINTZ DEKRETOA, engainabide izan daitekeen publizitateari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuIrailaren 9ko 5/86 LEGEGINTZ DEKRETOA, engainabide izan daitekeen publizitateari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legegintzako Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Industria eta Merkataritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 176
- Hurrenkera-zk.: 2052
- Xedapen-zk.: 5
- Xedapen-data: 1986/09/09
- Argitaratze-data: 1986/09/15
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Informazio etak komunikazioak
Deskribapenak
Testu legala
Jaurlaritzak, Engainabide izan daitekeen Publizitateari buruzko Irailaren 9ko 5/1986 Legegintz Dekretoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko biztanle guztiei. Ondorioz, bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko biztanle guztiei, nahiz partikular, nahiz agintari izan. Gasteiz. 1986.eko Irailak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Europako Komunitateen lege ordenamendua Euskal Herriko Autonomia Elkartearen eremuan hartzeari buruzka Eusko Legebiltzarraren otsailaren 19ko 2/86 Legeak, bere Eraskinean sartzen diren legeek araupetutako arlaei buruz lege mailako erabakiak emateko esku ematen dio Eusko Jaurlaritzari Elkarteko lege ordenamuenduari lege horiek egokitu ahal izateko eta bai esku ematen dio ere Iegezko garapena behar izan, araupetu gabe egon, 1985.eko azaroaren 26an indarrean dauden eta Europako Komunitatearen arauen gai izan daitezkeen beste arla batzuri buruzka erabakiak hartzeko. Engainabide izan daitekeen Publizitatea araupetzea da Legegintz Dekreto honen xedea EEE-ko Kantseiluaren 450/84 Direktibak dioenaren arabera. Merkataritza alorrak hartzen dituen eremu barruko jardunen publizitatea araupetzen duen Merkataritza Jardunaren Antolaketarako Legeko IV Idazpurua, Direktibaren edukinari erabat egokitzea behar-beharrezkoa da, Lege horren oinarri diren printzipioak eta Europako Elkarteko Direktibarenak oso berdinak baldin badira ere. Bestalde, EEE-ko 450/84 Direktibak hartzen duen aginte eremua Merkataritza Jardunaren Antolaketarako Legeak hartzen duena baino askoz zabalagoa da, hark merkataritza jardunen eremu barruan egiten den eta engainabide izan daitekeen publizitatea hartzeaz gain, ondasunen horniketa edo zerbitzuak egitea sustatzeko xedez, merkataritza, industria, artesautza edo liberal mailako eremuan egiten den publizitatea ere hartzen bait du; ondorioz, beharrezkoa da, 2/86 Legeko 1. artikuluan aipatzen den baimenaz baliatuz, engainabide izan daitekeen publizitate-arloa araupetzea Europako Elkartearen arauak ematen duen agindua bete ahal izateko. Horiek horrela, Industria eta Merkataritza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza Kontseiluak 1986.eko Irailaren 9an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Artikulua.- Ondasunen horniketa edo zerbitzuak egiteko xedez, merkataritza, industria, artesautza edo liberal jardunen eremu barruan egiten den edozein eratako komunikazioa, da publizitatea. 2. Artikulua.- Engainabide izan daitekeen edozein eratako publizitatea egitea debekatuta gelditzen da. engainabide izan daitekeen publizitateaz honako hau ulertzen dela: Edozein eratara, aurkezmodua barne, haientzako deneko edo haiengan eragina dueneko pertsoek gaizki ulertarazteaz aparte, engainotasuna duenez, horien portaera ekonomikoarengan eragina izan lezakeen publizitatea bain zuzen. 3. Artikulua.- Publizitate batek engainotasuna duen ala ez zehazteko, bere elemento guztiak hartuko dira kontutan eta honako hauei dagozkien nabardurak bereziki: a) Ondasun edo zerbitzuen zernolakoak, adibidez, disponibilitatea, zerdena, egitemodua eta dituen gaiak; egite edo prestakuntzarako prozedimendua eta egin zeneko eguna; berezitasunak, erabilkerak, kopurua, zehaztasunak, geagrafiazko edo merkataritzazko nondika· koa, edo erabiltzeak ekar ditzakeen ondorioak, edo ondasun edo zerbitzuen gain egindako froga eta kontrolek emandako emaitzak eta funtsezko zernolakoak; b) Prezioa edo hori finkatzemodua eta ondasunez hornitzeko edo zerbitzuak egiteko baldintzak; c) Iragargilearen naturaleza, zernolakoak eta eskubideak, adibidez, bere nortasuna eta ondasunak, bere kualifikapenak eta industria, merkataritza edo adimen mailako jabetasun-eskubideak, edo jaso dituen sari edo ohorezko aipamenak. 4.- Artikulua.- 1. Ezarrita dauden legebideak erabiltzearen kaltetan gabe, Eusko Jaurlaritzak, ofizioz edo norbaitek hala eskatuta, engainabide izan daitekeen publizitate horren debekua edo ez egitea xedetzat duten prozedimenduei hasera eman ahal izango die, alegazio, ohar edo publizitate-zerbitzuak justifika ditzaten elemento guztiak Jaurlaritzari eskain diezazkiola iragargileari edo geroagoko iragargileari aurrez eskatuko dizkiola. 2. Aurreko apartaduan ezartzen den xede berdinez, gainbegiratzeko eta Jaurlaritzari egin diezazkioten erreklamazioei buruz horrek har ditzan erabakiak egiatan bete daitezen inposatzeko beharrezko ahalbideak izan ditzan eta hainbat sailetako kidez osatutako organo bat sortuko da arauz. 3. Horretan artezko interesa izan dezaten merkatariek, kontsumitzaileek, enpresariek, profesionalek eta Kontsumitzaileen elkarteek lehenengo apartaduan zehaztutaka prozedimenduari hasera eman diezaioteneko eskea egin ahal izango dute. 5. Artikulua.- Ofizioz edo norbaitek hala eskatu ondoren, eta, publizitate jardun batek engainotasuna izan dezakeela uste izan dadin kasuetan, aurreko artikuluan aipatzen den organo horrek, publizitate hori egitea debekatu edo ez dadila egin erabaki ahal izango du badaezpadan, horretarako arrazoiak jarriz eta azkenean har daitekeen erabakiaren kaltetan gabe. 6. Artikulua.- Publizitate bat engainabide izan daitekeela behin-betiko erabakiz ebatzi dadinean, iragargileari horren berri emango zaio, publizitate hori egin ez dadin edo egiteari utzi diezaion. Iragargileak erabaki hori ez betetzeak nahitaez betearaztea ekarriko du eta zigorgai izan daitekeen legehaustea izango da hurrengo artikuluan ezartzen denaren arabera. 7. Artikulua.- Erabaki honetan ezartzen dena ez betetzea, isunez jarduna aldibaterako utz dadila aginduz edo, hala behar izan dadinean, tegia itxiz zigortuko da. Dena-dela, honako erizpide hauen arabera ezarriko da isunen gradua: a) Gizarte mailako eragina. b) Kontsumitzailearekiko kaltea. c) Lege haustzailearen espekulazio-jarrera. d) Legehaustearen gai izan zen jardunaren guztirako zenbatekoa. c) Ez zilegitzat jotzen den irabazi-zenbatekoa. Hainbat sailetako kidez osatutako organo horri esku ematen zaio diru-zigorrak ezartzeko 3.000.000 pesetara arte Jaurlaritza Kontseiluari dagokiola Iehenengo parrafoan ezartzen diren gainontzekoak onartzea. AZKEN ERABAKIAK 1. Maiatzaren 19ko 9/1983 Legeko IV Idazpurua indargabetuta gelditzen da Legegintz Dekreto honek ezartzen duenaren kontrakoak direnetan. 2. Eusko Jaurlaritzari esku ematen zaio legegintz Dekreto hau garatu ahal izateko. 3. Dekreto hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunetik hasita, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Irailak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Industria eta Merkataritza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.