Euskadi.eus
  • Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 LEGEA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 LEGEA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 295
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 1982/02/11
  • Argitaratze-data: 1982/03/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonoma
  • Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak

Testu legala

Legebiltzarrak Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei. Gasteiz, 1982garreneko Otsailak 11. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. ZIOEN ADIERAZPENA Elkarlana ez da arrotz Euskal Herrian. Bere kondairaren arian, Euskal Herriak ekonomiazko zenbait ekintzapide elkarlan-bidez burutu izan ditu. Hor ditugu, esandako ekintzapide hoien egiaztagarri, noizean behingo Auzolana edo nekazaritza-lanetango Lorrak, euskal tradiziozko ekonomia ekintzapide hoiek, inoiz, arrantzukofradietan eta herrilurren arauzko ustiaketan gauzatzen direla. Industria-iraultza sortzeak egintza eta erakunde hoien garrantzia asko murriztu zuen, bidebatez kidetasunarauz sortarazitako beste ekonomiaekintza modu berri batzuk agertzen zirela, Bilbo Haundik eskualdean goiz bai goiz azaldu ziren Bezero-Koperatibak, adibidez, eta bai Eibarreko ALFA moduko Industria-Lanetarako Koperatibak ere; 1936garreneko gudua hasteak eten zituen, eten, esandako saio hoiek. Guduosteko euskal koperatiba-ekintzak Arrasaten Elkartzebidezko Koperatiba-Talde gisa sortutako koperatibaeredua du oinarri, gohienbat; horrek, Euskadiko ekonomia eta gizarte egoeran goren-mailako eragina izan eta ingurueremu berezi bat sortarazi du, apal-apal hasi zen hura euskal dirubidetzaren funtsezko zati bilakatzeraino, berenezko izatasun baten jabe eta, ekintzakideei eta gizarte osoari aurrera eraginaz bere irabaziak gizarteratuz duen eraginaren neurrian, merkatu-askatasunaren arauzko ekonomia-erapidetza zuzentzeko bide. Autonomia-Estatutoko 10/23 Atalak Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunari Koperatiben alorrean eta merkataritza-alorreko agizko legeen arauera bakarreango agintea ematen dionez, Eusko Jaurlaritzak koperatiben suztapena eta zaingoa bere xedeetako bat duela, eta Euskadiko Koperatibaekintzak dituen berarizkotasuna eta garrantzia kontutan hartuta, hain bereizi diren baltzu hoien zenbait alderdi Lege honen bidez araupetzeari komenigarri eritzi zaio. Koperatibekiko Euskal Legearen esandako aurreegitasmo horrek, ahal den neurrian, Nekazaritza-Koperatiben Ekonomia-Elkarte Europearreko Nekazaritza-Lankidetzarako Batzorde Nagusiaren bidez (COGECA), Bezero-Koperatibek Bezero Koperatiben Elkarte Europearraren bidez (EUROCOOP) aurkeztutako Europako koperatiba baltzuen egitasmoan mamitutako Koperatibekiko Europako Legeei egokitzea nahi luke, Nazioarteko Koperatiba-Ituneak 1966garrenean Vienan eta 1968garrenean Varsovian egindako Biltzarretan zehaztutako koperatibatasun-oinarriak ere bilduz. Horrela, I Idazpuruko I Atalburuan, orain indarrean dauden Legeak aldaraztearen aldetik berebiziko garrantzia duten bi alderdi biltzen dira: Bazkidea, gaindikinetatik, egindako Koperatiba-lanaren heinean jabe izatea, alde batetik, eta bestetik bazkideen osoko gaikuntza, gaitze hori koperatibatasunaren oinarri eta teknikabideetan mugatu ez, baina hezkuntzaren esangura zabalenean ulertuz.II Atalburua, Eratze-Moduei dagokiena alegia, orain indarrean dagoenagandik funtsez bestelakoa da, oraingo honek eskribau-agiriz egitea eskatzen bait-du, eta bai Koperatiben Merkataritza-Erroldetegian horren berri erasotzea ere. Indarrean dauden moduak asko errazten dira, gure eratzemodua mamitzebidean dagoen eratze-moduari egokituz lehenengo biltzarrari eratze-indarra aitortu eta, Erroldetegian Irorko batzar-agiria erasota utziz eskribau-agirizko bidea bazter utziz hori, Eskribauaren eta Erroldelariaren zermugatzeko egitekoa Lan-Agintaritzak zer-mugapena dagoeneko egindakoak birrdaztezkoa baino izan ez eta, gainera, Merkataritza-Erroldetegiak Koperatibentzako libururik ez duenez gero eginkortasunez oso ahula gertatzen bait-zen. Bestetik, arduralaritza-isilaren izakera baikorra sartzen da, eta hori Lege honetan sartu diren gauza berrietan funtsezkoenetakoa da. Bazkideei buruzko III Atalburuan, indarrean dauden legeen eretzean orain aurkezten den egitasmoak garrantzizko gauza berriak dakartia eta, hori, euskal Koperatibatasunak berenez dituen berezitasunen eraginez. Laguntza-bidezko bazkidea sortarazten da: hori Irakaskuntzakuen moduko koperatibetan garrantzi haundikoa da, horrela koperatiban gizarte-mailako lana bete-betean ezin egia dutenak gehienbat diruzko izango den laguntza emanoz lankide izan daitezeneko bidea eskaintzen bait-du. Halabor, ihardunik gabekoen eta baliatzaile ez direnen bazkidetasun- modua ere aitortzen du, Erresumako Koperatibetako ohizko Legeen eretzean gauza berria alegia; horrek, koperatiba bakoitzeko Araudiek aginduko duten denporan gutxienez bakide izan eta bidezko arraloiz koperatiben zerbitzuez baliatzeari edo koperatibaekintzei utzitakoek (hoiek izan ohi bait dira agitz bazkidetasuna galtzeko bide, Frantziakoak bezala lege batzuetan eguzteko zio izateraino) besterik gabe baakidetasuna galtzea galeratzen du, horri darizkion kalteak, koperatibaren baltzu-domua gutxitzea bezalakoak alegia, horrela hastantzen direla. Bazkidetasun-modu horren aitorpenak ba du, bestalde, gizarte eta giza-ikuspegitik langileekiko eta lanarekiko berarekiko ondoriorik ere; izan ere, bazkideak hastantzeak koperatila gizon aituen laguntzaz gabetuko bait-luke eta langileari Uerari dagozkionetan, berriz, zaharsaridun izatera iristerakoan bidezkoa den etendura-sentipena arinduta geldituko litraioke. Orain, berak Baltzu-Domuari eskainitakoari zor zaion eta ihardun diharduten bazkideenari zor zaiona baino haundiago izan daitekeen saria aitortzen zaio. Atalburu honetan azpimarragarri da halaber, argipideeskubidearen erabateko araupekuntza eta horretan, bereziki, Arterte-Kontseiluak hiru hilabetez behin gutxienez Koperatibaren gizarte eta diru-gorabeherei buruzko argipide-txosten bat egin beharra, hain funtsezkoa den alderdi honetan bazkideek dituzten eskubideei indar emanez. IV Atalburua Ekonomia-jaurpideei dagokie eta indarrean dauden Erresumako Legeetatik bereizi eta Europakoei egokitzen zaie, Mugiezineko Gauzazko Ogasunen balio-gehitzearen pentzutan norberaren domuak urteoro aldikotzea aginduz. Beste gauza berri bat, Halabeharrezko Baltzak gehitzea, eta bai hoietaz ihardutzeko izenen aldakuntza ere, aurrerantzean Halabeharrezko Emendio-Baltza eta Hezkuntza eta Gizarte-Hazkunderako Baltia deituko bait-zaie, hurtenez Iturren; Halabeharrezko Emendio-Baltzarako diruizendapenak bihalakotu egiten dira, Gaindikin Garbiaren elruneko hogeita hamarrekoa gutxienez horretarako izan, eta Baltza hori Koperatibarentzako indartze eta egingarritasunbide izatea xede duen Etekin-Kontu gisa agertzen da; orain jasatzen ari garenekoa bezelako egitura-larrialdietan indartze hori noraezekoa da. Hezkuntza eta Gizarte-Hazkunderakoa bigarren mailako gertatzen dela, hori ornitzeko aurrez Halabeharrezko Emendio-Dirutza gogortzea beharrezkoa bait-da. Baltzuko Iharduze-Sailei buruzko V Atalburuan, lehenmailako Koperatibetan boto-askartasuna kendu izana gauza berri garrantzitsua gertatzen da; horrekin, bazkideek Baltzuko Ihardutze-Sailetan berenez eskuhartzea suztatu, eta Iehengo moduaren eginkortasun ahula kentzea nahi litzateke. Artezte-erakunde bat nahitaez izendatu beharra ere ez zaie ezartzen orain indarrean dauden Legeek betebehar hori jartzen zien koperatibei; hori, araudi-bidez antolatu daitezkeenetan uzten da, alperrikako eskuhartzeak hastanduz eta oraingo aurre-egitasmo hau babeskeria giroko Lege gisa ez, baina bai, alderantziz bere funtsezko araupideetako bat, Koperatiben araudi-mailako askatasunari indar ematea duen trnen gisako agertzen dela. Alde horretatixe, Artezte-Kontseiluko kideen kopuruarentzako gehienezko muga ere kendu egiten da eta gainora, eta hau ere berria da, bilkuretan ordezkari baten bidez eskuhartzea ere debekatu egiten da. Halaber baltzu-akordioak birraztertzeko eta baltzuerakundea eta hoietako kideen erantzun beharrarekiko erapide zehatz bat ere egiteratzen da, bazkideen banakako eskubideak uneoro bermatuz. Eta hau ere berria, Goradei-Batzordea deritzan ihardutzesail bat eratu ahal izatea, Araudian oso larritzat zermugatuta dauden hutsegiteei dagozkioenak salbu, Batzar Nagusiaren goradeiei bideak eginarazi eta azken-erabakia emateko asmoz. Liburuei eta Kontaduritzari buruzko VI Atalburua arauak ematerakoan soila da, Agizko Legeetara jo-araztea baino ez bait-du egiten, funtsean. VII Atalburua Koperatiben Aldaketaz, Bat Egiteaz eta Deuseztapenaz ari da, eta eratze modutarako agindutakoari egokitu beharraren beharrez argi eta garbi hastantzen da orain indarrean dauden Legeetatik, eskribau-agiriaren eta Merkataritza-Erroldetegian erasotzearen beharra kenduta hoietarako egiterapideak asko errazten bait-dira, hoiek eratze-moduaren antzerako eginaz. Deuseztapenari eta kontu-garbiketari dagokien VIII Atala, ogasunen banakuntzari buruzjarritako arauegatik garran- tzitsua da; zorrak ordaindu eta Baltzu-Domua bazkideen artean banatu ondoren gelditu dedina Eusko Jaurlaritzaren esku jarri beharko da, berariz eta bestetarako gabe koperatiben lehiarazketan eta laguntzan erabili dezan. Hori koperatiben eta horien Erakundeen suztapenerako ihardutze-sail nagusi den koperatiben Kontseilu Nagusiaren bidez, eta hori sortu artean, Lan-Sailaren bidez egingo da; horrela, koperatibatasunaren muina Elkartearekiko zerbitzua dela garbi adierazita gelditzen da. Garrantzizko hutsune bat da nabari I Idazpuruaren itxurairudi honetan, Koperatiben Erroldetegiari eta horren Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren eremuango egituraketari buruzko gauzak direneantzeko eta berarizko araupetze batena alegia, eta bai Legearen arauz zermugapenaren eta errolderatzearen gai izan daitezenak zer-mugatzeko eta errol- deratzeko araupideena ere. Egitasmoa egite-bideetan dagoe- neko Dekretoz egingo da hoien araupeketa.II Idazpuruko I Atalburuari "Berarizko Erabakiak" deritza, lehen zuen "Koperatiba Moetak" izena aldatuz. Bere Baltzu-helburu bereziak direla eta ezberdin gertatzen diren koperatiba-moeta batzuentzako berarizkoa araupide- sail bat ematen du; Atalburu honetan araupetoen direnak gizarte eta ekonomia-mailan ekarri haundienekoak izanik. Honela, sailkatze-modu zabal bat ezartzen da, koperatibamoeten izendapen zehatzik ez bait-da egiten, eta erroldelari- tzari bere gain uzten zaio Koperatibak bere lankideekintzapidean ariora zermugatu ahal izatea. Koperatibaren funts eta nolakotasun ez denarren, harekiko iritzietan nolabait sartuta zegoen lagunarotasunezko irizpi-,dea hautsiz Europako horretzazko Legeei egokitu izanak berarizko garrantzia du Atalburu horretan. Hauspen hori, Bezero- Koperatibei bazkideez bestekoekin lan egiteko ahalmena aitortu izanean agertzen da ahalmen hori besterik ezinean mugatu egiten bada ere eta, Jaurlaritzak baimena eman ondorea, Bezero-Koperatibetan bere gaindikin garbiaren ehuneko berrogeikoa, Halabeharrezko Emendio-Baltzarako izan beharra urdain badu ere. Hori, nolanahi ere, merkataritza eta Turismo-Sailaren saloz eman beharko da eta. eman ere, ekintza horri emanak dauden gainontzeko merkatariekin bere osoan aukera-berditrtasuna dagoela ikusitako unean. Atalburu honetako beste gauza berri bat, halaber Aseguro-Koperatibak eta Lurraren Bateango Ustiaketarakoak moduko bi moeta bereziko eta ondorio haundikoen araupeketa lehenengoari, Europaku Legeetan egiten denez, asegurolanerako lagunaroak sortarazteko ahalmena aitortzen zaiola.II Atalburua Koperatibei eta Arduralaritzari dagokie eta, bertan, herri-agintaritzak bere gain hartzen ditu, gizarte- zuduzko direnez, lankidetasunaren suztapena, horrentzako laguntza eta horren hazkundea, indarrean dauden legeek egin eta Koperatiben Kontseilu Nagusiaren bidez araupetzen denez; Catalunyako Generalitatearen 1934garreneko Lankidetza-Legea du horrek aintzindari, Koperatiben eta Eusko jaurlaritzaren ordezkariek osatzen dute, eta Koperatiben suztapenerako eta hoien ordezkari izateko gorenerakunde gisa sortzen da, ebazte-lana, Koperatibatasunaren oinarriekiko zahalkundea eta Lankidetasunaren bidezko zuduen aldeztaile izatea bezain egiteko garrantzitsuak dituela. Dagozkion Erabaki Gehigarri, Aldi baterako eta Azkenek osatzen dute honako egitasmotzako hau. AURKIBIDEA I IDAZPURUAI ATALBURUA. OINARRIZKO BURUPIDEAK 1 Atala. Zerdena eta Tasunak 2 Atala. Izena 3 Atala. Egoitza 4 Atala. Erantzukizuna .5 Atala. Batzorde Talde eta SailakII ATALBURUA. KOPERATIBAREN ERAKUNTZAK 6 Atala. Eratze-Bideak 7 Atala. Koperatiben Zermugapena 8 Atala. Legezko Nortasuna 9 Atala. Araudiaren gutxienezko Edukia III ATALBURUA. BAZKIDEEZ 10 Atala. Bazkide izan daitezkeenak 11 Atala. Sarrera 12 Atala. Lanezko Bazkideak 13 Atala. Bazkideen Betebeharrak 14 Atala. Bazkideen Eskubideak 15 Atala. Argipide-Eskubidea 16 Atala. Bazkidegoa galtzea 17 Atala. Egozpena 18 Atala. Zentzapideak 19 Atala. Ihardun dihardutenez edo bezeroez besteko bazkideak IV ATALBURUA. EKONOMIA JAURPIDEEZ 20.Atala. Baltzu-Domua 21 Atala. Nahitaezko Ekarketak 22 Atala. Borondatezko Ekarketak 23 Atala. Ekarketen Sari eta Gataian-Garaikotzea 24 Atala. Elkarketen Birreskurapena 25 Atala. Baltzu-Domuan sartu gabeko laguntza eta dirubideak. 26 Atala. Gaindikin Garbien Zehaztapena 27 Atala. Noraezeko Dirubaltzak 28 Atala. Eskuerango Gaindikinen Erabilkera 29 Atala. Galeren eratxikipenaV ATALABURUA. BALTZUKO IHARDUTZESAILEZ 30 Atala: Ihardutze-SailakI ZATIA. BILTZAR NAGUSIAZ 31 Atala. Biltzar Nagusia. Zerdena eta Agintepideak 32 Atala. Biltzar Nagusirako deia 33 Atala. Biltzarraren Iharduna 34 Atala. Boto-Eskubidea 35 Atala. Gehiengoak 36 Atala. Eskudunen Batzarra 37 Atala. Baltzuaren erabakiekiko jazarpena II ZATIA. ARTEZTE-KONTSEILUAZ 38 Atala. Artezte-Kontseilua. Zerdena eta eskubideak 39 Atala. Artezte-Kontseiluaren osatze eta hautatzemoduak 40 Atala. Artezte-Kontseiluaren Iharduna 41 Atala. Artezte-Kontseiluarekiko aginduak 42 Atala. ArtezkaritzaIII ZATIA. KONTU-ARTEKARIEZ 43 Atala. Kontu-Artekariak IV ZATIA. GAINONTZEKO IHARDUTZE-SAILAK 44 Atala. Koperatibaren beste lhardutze-Sailak VI ATALBURUA. LIBURUEZ ETA KONTADURIAZ 45 Atala. Baltzu-Agiripapertza 46 .Atala. Kontaduritza VII ATALBURUA. ALDAKUNTZAZ, BATERATZEAZ ETA DEUSEZTAPENAZ 47 Atala. Araudiaren Aldakuntza 48 Atala. Koperatibak Bateratzea 49 Atala. Koperatibak Zatitzea VIII ATALBURUA. DEUSEZTAPENAZ ETA ONDARKONTU-GARBIKETAZ 50 Atala. Koperatibaren deuseztapena 51 Atala. Ondarkontu-garbiketa 52 Atala. Ondarkontu-garbitzaileen izendapena eta ahalmenak 53 Atala. Baltzu-Ogasunen banakuntza 54 Atala. Ordainketa-Geldialdia eta Ondamena II IDAZPURUAI ATALBURUA. BERARIZKO AGINDUAK 55 Atala. Koperatiba-moetak 56 Atala. Lankidetzazko Koperatibak 57 Atala. Bezero-Koperatibak 58 Atala. Etxebizitza-Koperatibak 59 Atala. Irakaskuntza-Koperatibak 60 Atala. Mailegubide-Koperatibak 61 Atala. Lurraren Bateango Ustiaketarako Koperatibak 62 Atala. Ogibide-Zerbitzutarako Koperatibak 63 Atala. Aseguro-Koperatibak 64 Atala. Dendari-Koperatibak 65 Atala. Beste Koperatiba batzukII ATALBURUA. KOPERATIBA ETA ARDURALARITZAZ 66 Atala. Gizarte-Zudua 67 Atala. Ikerlaritia 68 Atala. Koperatiba-Eskugabetzea 69 Atala. Koperatiba-Bat.erakundeak 70 Atala. Koperatiben Kontseilu Nagusia ALDIBATERAKO AGINDUAK ERABAKI GEHIGARRIA AZKEN AGINDUAKI IDAZPURUAI ATALA. OINARRIZKO BURUPIDEAK Lehenengo Atala.-Zerdena eta tasunak Zera da Koperatiba-Baltzua: Bazkide-kopuruz eta BaltzuDomuz aldakorra izan, eta ondoren ematen diren oinarri- irizpideen arauera bere bazkideen eta Giza-elkartearen zerbitzurako ekonamia eta/edo gizarte-alorreko ezein ekintzapide xede duena; hona hemen oinarri-irizpideak: a) Bazkideak sartzeko eta borondatez ateratzeko askatasuna. b) Koperatibaren demokrazia-arauzko burujabetasuna, eraentza eta zaingoa. c) Bazkideek Baltzu-Domurako ekarritakoentzako borondatezko eta mugatutako saria. d) Bazkideak gaindikinetan egindako koperatiba- elkarlanaren heinean partaide izatea. e) Koperatibakideak Elkarlanaren demokraziaren arauzko oinarri-irizpideetan hezitzea eta batipat ekonomiazko eta lanbidezko tekniketan gaitzea. f) Koperatibarteko eta baterakundezko harremanak, guztien zuduekiko zerbitzupideak hobetzeko. 2 Atala.-IzenaI. Koperatibaren izenak, nahi eta ez, "Koperatiba- Baltzua" hitzak edo, hoien laburpen gisa, "Koop-B" izango ditu bewebaitan, bazkideen erantzukizuna mugatuta izatekotan hori ere laburki bederen adieraziz. 2. Ezingo da aurrez egon dagoen Koperatiba baten izena bera hartu. 3. Beste ezein Erakundek, Baltzu nahiz Merkataritzakoa izan, ezingo du "Koperatiba" Hitza erabili. 3 Atala.-Egoitza Koperatibak Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren lur-eremuaren barruan izango du bere egoitza, bere bezeroe- kingo harremanik gehien izan edo bere arduralaritza-lana eta bere negozioen artezkaritza bildu daitezeneko tokian. 4 Atala.-Erantzukizuna 1. Araudiak berariz besterik erabaki dezanean salbu, bazkideen baltzu-zorrekiko erantzukizuna Baltzu-Domurako izena emandako zatiei baino ez dagokie, zatiok ordainduta egon ez egon. 2. Araudiak, halaber, erantzukizuna bateangoa edo kidotasunezkoa izango den ere Gnkatu ahal izango du. Berariz esaten ez bada, erantzukizuna kidetasun soilezkoa dela ulertuko da. 5 Atala.-Batzordeak, taldeak eta sailak 1. Araudiak, burujabetiazko eraentze moduz eta horretarakoxe ogasun bereziak euki ditzaketela ekonomia eta gizarte- alorretako berarizko eta xede nagusiei atxikitako ekintzapideak egiteratuko dituzten Batzorde, talde edo sailen izakera eta iharduna araupetu ahal izango ditu. Nolanahi ere, hoiek kontaduritza berezia izatea nahi eta ezko izango da, Koperati- baren guztizkoaren kaltetan gabe. 2. Ahalmen horretzaz baliatutakoan, koperatibak haiekin hitzarmenak egingo dituzteneko besteei hori berariz jakinara- ziko zaie eta, hori, koperatibak berak izan dezakeen ordezkatzezko edo bigarren mailako erantzukizunaren kaltetan gabe.II ATALBURUA. KOPERATIBAREN ERAKUNTZAZ 6 Atala.-Eratze-bideak 1. Eratze-bidean dagoen Koperatibak, eratze-indarrezko Biltzar baten bidez Araudi-egitasmoa onartu beharko du eta, suztatzaileen artean, egingo duten Koperatiba errolderatzeko behar daitezen ekintzak egiteratuko dituztenak izendatuko. 2. Biltzar-agirian, Araudiaz eta gainontzeko erabakiez gainera, Araudia berariz onartu duten suztatzaile guztien zerretida edo nor-delakoa eraso beharko da. 3. Biltzar-agiria lau suztatzailek izenpetu beharko dute, gutxienez. Hoien izenpeak, eratze-bidean dagoen Koperati- bak egoitza bertan dueneko probintziako Koperatiba Erroldetegiak edo errolderatzea egitea dagokionak egiaztatuta egon beharko dute edo bestela, Eskribauak legeztatuta. 4. Artekariok geroko koperatiba horren izenean arituko dira eta hori eratzeko beharrezko gerta daitezen ekintzapide guztiak egin beharko dituzte, eskribau-idatzizko itunea egitea barne, ekintzapide hoietan egindako xahupenak asmotango Koperatibaren pentzutan eta gain daudela, Koperatiba errolderatu baino lehen, horren izenean -egindako hitzarmenen eragite-indarra eginkizun hori bete izanaren eta Koperatibak errolderatu eta hiru hilabeteko epearen barruan onartzearen menpe geldituko da. Horren ezean, artekariek bateango erantzukizuna izango dute Koperatibaren izenean haiekin hitzarmenak egindakoekiko. 5. Koperatibak, errolderatzea lortu ez dezan artean, "eratze-bidean" hitzak erantsi beharko dizkio izenari. 7 Atala.-Koperatibaren zermugapena 1. Koperatibaren zermugapena egiteko artekariek, eskea, dagokion Koperatiba-Erroldetegiko Arduradunari egindako idatziz egingo dute, Biltzar-agiriarekin eta dagokion Erroldelaritzako arduradunak egindako izan berdineko besterik ez dagoenaren egiaztapen-agiriarekin batean, hiru aldiakitan. 2. Koperatiba-Erroldelaritzak zuzendu daitezkeen akatsak daudela eritziko balio, arartekoei jakinaraziko die eta hoiek, eske idatziango berarizko mugapenen bat salbu. behar diren zuzenketakegiteko ahalmena izango dute. 3. Zermugapena egin ondoren, Koperatibari eratzeBiltzarreko agiriaren aldaki bat bidaliko zaio, biderapen- egiaztapena eginda, egindako zermugapena erasoz. 4. Zermugapen-eskabidea egin zenez gero hartutako orabakiaren berririk eman gabe hiru hilabete igaro ondoren, doakionak atzerapena salatu ahal izango du eta, salaketa egin zenetik hilabetez gero, aurreko zenbakian ohartemandakoetarako, aldeko zermugapena izan duenekotzat hartuko da. 5. Hala ere, horretarako gai den arduralaritza-sailak, egoerak horrela eskatzen badu eta hori egitearen bidez beste inori kalterik egiten ez bazaio, luzapena epearen erdia baino gehiagokoa izan gabe, ezarrita dagoen epea luzatu ahal izango du. 8 Atala.-Gegezko nortasuna 1. Koperatiba, bere eratze-agiria dagokion koperatibaErroldean errolderatu dedin unetik bertatik eratuta geldituko da eta legezko nortasunaren jabe izango da. Ogasunmugiezinezko ekarriak badaude, eskribau idatziz egitea beharrezko izango da. 2. Errolderatzea egin ondoren, Koperatibari esandako Biltzar-agiriaren aldaki bat bidaliko zaio, biderapen- egiaztapena erasota, errolderapena egin izanaren adierazpena idatzita. 3. Eratze-agiriak honako hauek adieraziko ditu: a) Aurreko 6garren Atalak aipatzen duen Biltzarrak haren egitasmoa onartu dueneko Araudia. b) Baltzu-Domua osorik izenpetuta dagoeneko adierazpena, erabat ordainduta dagoen ala ez eta, ezezkoan, ordainki- zun dagoena nola eta zein eperen barruan ordainduko den. Eskudiruz ordaindutako zatiari buruz, behar hainbateko banku-egiaztapena erantsi beharko zaio. c) Koperatiba osatuko duten lagunak nortzuk izango direnaren zehaztapena, hoietako bakoitzak jarri duen dirua adie- raziz. d) Eskudirua, bazkideek ekarritako ogasun edo eskubideak, ekarritakoei aitortu zaien balioa, eta ordez emandako agiri edo zatien zenbatekoa. e) Hala behar izanez gero etxeordeak edo ordezkaritzak bertan jarriko direneko tokiak. f) Koperatibak, errolderatu eta hiru hilaheteko epearen barruan egin beharko den Biltzar baten bidez, ArtezteKontseilua osatuko dutenak eta Kontu-Artekariak izendatu beharko ditu. 9 Atala.-Araudiaren gutxienezko edukia Araudiak honako hauek adierazi hehar ditu: 1. Izena. 2 Bere xede duen ekonomia eta/edo gizarte-ekintzapidea. 3. Egoitza. 4. Koperatibaren iraupena. 5. Bere ekintza-eremua. 6 Eratzen deneko Baltzu-Domua. 7. Bazkideak sartzeko eta aterameko eskakizunak, eta bai hoiek ekarritakoen jabego-aldaketarekiko jaurpideak ere. 8. Bazkideen baltzuaren eragiketekiko erantzukizuna. 9. Baltzu-zentzapideak, hutsmoetak, zigortze-bideak, goradeiak eta zigorrak. 10. Baltzu-Domura nahi eta ez ekarri beharrekoaren gutxienezkoa. 11. Ekarritakoei dirusariren bat emateari edo ez ematoari buruzko irizpidea, eta sari horren mugak. 12. Ekarritakoak birreskuratzeko eskubidea. 13. Lansariekiko aintzin-ordainketen, lan-bazkideen eta langileen mailakaketa. 14. Gaindikinak banatzeko irizpideak, Halabeharrezko Emendio-Baltzara eta Hezkuntza eta Gizarte-Hazkundekora gutxienez sartu beharrekoen ehunekoa zehaztuz. 15. Biltzar Nagusiaren ahalmenak, horretarako deia eta erabakiak hartzeko modua. 16. Artezte-Kontseiluaren osatze-modua, ahalmenak eta iharduna. 17. Kontu-Artekarien zenbatekoa eta egitekoak. 18. Koperatiba deusezteko zioak.III ATALBURUA. BAZKIDEEZ 10 Atala.-Nor izan dailekeen bazkide 1 . Norbanakoak naiz legezko nortasundunak izan daitezke lehenengo mailako Koperatibako bazkide. Bigarreneko edo hurrengokoetan Koperatibak baino ez, lan-bazkideei buruz ezarritakoa salbu. Hala ere, eta aurreko lerroaldiak agindutakoa gora behera, Koperatiba Baltzu bateko bazkide izan daitezen norbanakoak ere onartu ahal izango dira bigarren edo goragoko mailako Koperatiba bateko bazkidetarako; Koperatiba hoietan, bertako lan-bazkideek eta/edo Elkartutako Koperatibetako bazkideek osatuko dituzte baltzuko ihardutzesailak. Lehenengo mailako Koperatibak gutxienez lau bazkide izan beharko dituzte, eta bigarreneko edo goragoko mailakoek, Koperatiba-Baltzu izan beharko duten bi. 2. Lehenengo mailako Koperatibetan, Koperatibaxedean bete-betean ihardun ezin baina hori lortzeko bere laguntza eman dezaketen norbanako eta/edo lege-nortasundunek bazkidegora iritsi ahal izango dute, laguntzaile deritzela. Bazkide hoiek ezingo dute, inoiz ere, ez baltzuan, ez Biltzar Nagusian, ez Artezte-Kontseiluan, botoen herena baino gehiagoren jabe izan. 3. Inork ezingo du Koperatiba bateko kide izan Koperatibarekiko berarekiko edo bazkideekiko, bazkide direnez, enpresari, akuratzaile, domu-jabe edo horrelakoetako dela. 4. Familiaren beharrei erantzutea xede duten Koperatibetan ezkontidea ere berdin-berdin bazkidetzat joko da eta, horren ezean, bai familiako gara-adineko ezein ere, izena emandako bazkidearekin familia-mailako bizikide dela egiaztatu dedinaren baldintzapean. 5. Lege-nortasunaren jabe diren herri-erakundeek ere Koperatibak eratu edo bertako kide izan ahal izango dute, Koperatibaren xedea haiek bere dituzten zerbitzu edo ekintzapideen kidekoak edo hoiei datxezkienak izan ditzatenean, eta zerbitzu edo ekintzapide hoiek herri agintaritzaz baliatzea beharrezko izan ez dezatenean. 11 Atala.-Sarrera 1. Araudiak ezarriko ditu bazkidegora iristeko bete beharrak. 2 Sartzeko eskea Artezte-Kontseiluari egingo zaio, idatziz eta hurrek eskea hartu eta bi hilabete baino lehen hartuko du erabakia Epe hori igaro ondoren, eskeari uko egiten zaiola ulertuko da. 3. Politika-pentsakerei, sindikaritza, erlijio, har-emetasun, hizkuntza edo lege-egoerari buruzkoak ezingo dute sart- zeari uko egiteko zio izan, baltzu-helburuarekin elkartu ezinezkoak badira salbu. 12 Atala.-Lan-bazkideak 1. Elkar-lanezko izan ez daitezen Iehenengo mailako Koperatibetan, eta bigarreneko edo hurrengokoetan, Arau- diak, langileak lan egiteari ekitean lan-bazkidegoa ardietsi ahal izateko modua aintzin-ohartemango du. 2. Lan-bazkideentzat, Elkarlan-Koperatibetako bazkide langileentzatjarritako araupideak berak izango dira erabilga- rri. 13 Atala.-Bazkideen betebeharrak Honako hauek izango dira bazkideen betebeharrak: a) Biltzar Nagusiaren bilkuretara, eta haietarako deia egin dakien beste ihardutze-sailenetara joatea. b) Iaurtze-Sailek balio osoz hartutako erabakiak betetzea. c) Koperatibak xede dituen ekintzapideetan eskuhartzea. Horretarako, Araudiak eskuhartze horren neurriak edo gutxienezko araupideak ezarri ahal izango ditu. d) Koperatibak darabilen baltzu-helburuaren lehiango izan daitezen ekintzapidetan ez ihardutzea, ez hoietan dihar- dutenen laguntzaile izatea ere, Artezte-Kontseiluak berariz horretarako baimena eman dezanean salbu. e) Legeei eta Araudiari darizkien gainontzeko eginbeharrak betetzea eta, halaber, bai Koperatibako ihardutze-sailek balio osoz hartutako erabakiak ere. f) Karguez jabetzeko aukeratuak izango balira, izendapena ez onartzeko bidezko arrazoirik izan dedinean salbu, izendapen horiek onartzea. 14 Atala.-Bazkideen eskubideak Honako hauek izangv dira bazkideen eskubideak: a) Koperatibako ihardutze-Sailetako kargutarako hautatzaile eta hautagai izatea. b) Biltzar Nagusiaren eta heurak kide izan daitezeneko gainontz eko ihardutze-sailen erabakiak hartzeko hitzez eta botoz eskuhartzea. c) Argipideak eskatzea, hurrengo atalak dionaren arauera. d) Koperatibatik atera edo Koperatiba deuseztuz gero berak ekarritakoaren azken kontugarbiketakoa eskuhartzea. e) Hala egokituz gero itzulpenen banaketan bidezko denez eskuhartzea. f) Lege eta Araudi-araupideei darizkien gainontzekoak, eta bai Koperatibako ihardutze-sailek balioz hartutako erabakietatikakoak ere. 15 Atala.-Argipide-eskubidea 1. Ezein bazkidek eskatu ahal izango dizkio Kontseiluari, Koperatibaren ihardunarekiko edo ondoreei buruz beharrez- ko eritzitako ezein alderdiekiko argitasunak edo argipideak, eta idatzia aurkeztu ondorengo hamabost egunak igaro ondoren egin dedin lehenengo Biltzar Nagusian erantzun beharko zaio. 2. Bazkideek, ekonomia-urteko kontuak edo ezein ekonomiazko salo aztertu behar direneko Biltzar Nagusian, hoiei buruzko eta arrazoizko izan daitezen adierazpen eta argitasun guztiak hitzez eskatu ahal izango dituzte; horretarako, kontuei dagozkien agiripaper guztiak agirian jarrita egon beharko dute, bazkideek deialdian aztertu ahal ditzaten. Epe honen barruan bazkideek, argipide hoiek idatziz ere eskatu ahal izango dituzte, Biltzarrekoan erantzun dakien. Epe horren berorren barruan, bazkideek, Kontu-Artekarien argipidetxostena baltzuegoitzan aztertzeko eskubidea ere izango dute. 3. Aurreko "Bat" zatian aitortutako eskubidearen kaltetan gabe, bazkide guztien ehuneko hamarrekoa gutxienez jo dezan bazkide-taldeak beharrezko deritzen argipide guztiak eskatu ahal izango ditu noiznahi. Artezte-Kontseiluak eskatu- tako argipide hoiek idatziz eman beharko ditu, hogeita hamar egutegi-egun baino luzeago izango ez den epe baten barruan. 4. Nolanahi ere Artezte-Kontseiluak, egoki deritzan moduz, eta hiru hilabetez behin gutxienez, Koperatibaren gizarte-ekonomiazko gora-behera nagusienen berri eman beharko die bazkideei edo hoien izeneko sailei, salmenten zenbatekoari eta bazkideen sartze-ateratzeari buruz bereiziki. 5. Artezte-Kontseiluak eta Biltzar Nagusiak, argipideak emateak Koperatibaren bidezko zuduak arrisku larrian .jarri ditzanean baizik ezingo diote eskatutako argipideok emateari uko egin. Uko horri, Lege honetako 37 eta 41.3 ataletan jarritako moduz jazarri ahal izango zaio. 16 Atala.-Bazkidea ateralzea 1. Bazkideak noiznahi atera ahal izango du Koperatibatik, borondatez, Araudiak jarri eta sei hilabete baino gehiagokoa ezin izango den aldezaurreko epe baten barruan artezteKontseiluari idatziz jakinaraziz. 2. Hala ere, Araudiak, Bazkideek lau urte baino gehiagokoa izango ez denjakineko epean iraun behar izatea agitiduko balu aldi horretan sor daitezen hutsak Koperatibako ArtezteKontseiluak, kasuaren xehetasunei begira, besteraka erabaki dezanean salbu, Araudian ohartemandakoetarako zuritu gahekotzat hartuko dira. 17 Atala.-Egoxpena 1.-Araudian ohartemandako hogen larriagatik baino ezingo du Artezte-Rontseiluak bazkiderik egoztea erabaki, aurrez, doakionaren aldezpen-agiri eta guztizko zehaztapidetza egin ondoren. 2. Elkarlanezko Koperatibetan, bazkide langileei dagokiela eta lan-bazkideekingo gainontzeko harreman-modutan. Artezte-Kontseiluak hartutako egozte-erabakiak berehalako eragite-indarra izango du. 3. Egozte-erabakiaren aurka, bazkideak Biltzar Nagusiaren aurrera jo ahal izango du, erabakia adierazi dakion egunetik hasi eta hogeita hamar egutegi-eguneko epearen barruan Egozpena sendetsi dezan erabakiak jakinarazi dakionetik herrogei eguneko epearen barruan aurka egin ahal izango dio 37 garren Atalak dion auzibideetatik. 18 Atala.-Zentzapideak 1. Araudiak, baltzuango zentzapideak, zigortze-bideak, goradeiak eta zigorrak zehaztuko ditu. 2. Bazkide langileen eta lan-bazkideen lanezko ihardurtarekiko zentzapideak koperatiben Barne-Araudiaren bidez edo Biltzar Nagusiak hartutako erabakiz ezarriko dira edo, hoien ezean, lanlegeen arauera. 19 Atala.-Ihardun dihardutenez edo bezeroez besteko bazkideak 1. Koperatiba-Baltzuaren Araudiak, Araudi honetan agindu dedin koperatiban eraman beharrezkoaren gutxienekuarekin eta arrazoizko ezein ziogatik koperatibaren zerbitzuez baliatzeari edo koperatiba-alorreko ekintzei utzi diezaioten bazkideei Artezte-Kontseiluak bere bazkidetasunean irauteko baimena eman ahal diezaiela oharteman ahal izango du.I. Bazkide hoiek, Araudiak dionari darizkion eskubide eta egitekoak izango dituzte; hoien botoen guztizkoa ezingo da bazkide-boto guztien ehuneko hogeita hamarrekoa baino haundiagoa izan. 3. Ihardunik eza bazkidea gozamen-saridun izateari balerio, berak Baltzu-Domuara ekarritakoarekiko dirusariak ihardun diharduten bazkideentzakoa baina haundiagoa izan ahal izango du, 23.1 Atalean jarritako mugari eutsiz. IV ATALBURUA. EKONOMIA-JAURPIDEEZ 10 Atala. Baltzu-Domua 1. Baltzu-Domua bazkideek ekarritako ogasunek osatuko dute, halabeharrezko edo borondatezko izan koperatibako Lehendakariak eta Idazkariak izendutako agiriz egiaztatuko dira agiri hoiek, zinoiz, balore gisa ezin jo daitezkela. 2. Ekarketak legezko eskudirutan, ogasun mugikorretan eta mugiezinetan eta ekonomia-mamizko mailegu edo eskubideetan egingo dira. Ekarleak, eskudirutan egindakoetan salbu ekarketaren gai den zera eman eta zorgabetu egin beharko du, eta maileguen erantzungarritasunaren eta legezkotasunaren erantzukizuna izango du, Legeek ezarritako modutan. ArtezteBatiordeak egindako balio-neurketa epailaritza-bidez birraztertu ahal izango da, Akziozko Baltzuen Legeak horri buruz ezarritakoaren arauera. 3. Bazkide bakoitzak ekarritakoen guztizkoak ezingo du, lehen-mailako Koperatibetan, Baltzu-Domuaren herena baino haundiagoa izan, eta bigarren edo hurrengoko mailakoetan erdia baino haundiagoa. 21 Atala.-Nahitaezko ekarketak 1. Araudiak finkatuko du bazkide izatera iristeko gutxienez egin beharko den nahitaezko ekarketaren zenbatekoa; hori bazkidemoeta berezientzako, hauen izakeraren arauera, ezbedina izan daiteke. 2. Nahitaezko ekarketen ehuneko hogeitabostekoa, gutxienez, izenpetzerakoan bertan ordaindu beharko da, eta gai- nontzekoa, ezarri dedin eta gehienera lau urtekoa izango den epe baten barruan. Bere ekarketa egiten atzeratu dedin bazkideak, egindako kaltearen ordain eman beharko dio Koperatibari, eta bere politika eta ekonomia-eskubideez aldibaterako gabetu ahal izango da, eta bai egotzi ere horretarako eskea egin eta bi hila- beteko epearen barruan ordainketa egiten ez badu. 4. Biltzar Nagusiak, urteoro, bazkide berrien ekarketen zenbatekoa finkatu ahal izango du, eta noraezeko ekarketa berriak eskatzea erabaki ahal izango du, zenbatekoa, epea eta ordainketa-moduak zehaztuz. Gehitze horrekin bat ez dato- rren bazkideak atera egin ahal izango du, eta ateratze hori bidezkotzat joko da. Bazkideei nahitaezko ekarketa berriak eskatuko balitzaizkie. Batzarrak borondatezko ekarketekingo bazkideari, honek borondatezko ekarketak oro edo horien zati bat halabeharrezkotarako jarri dezaneko baimena eman ahal izango dio. 22 Atala.-Noraezezko ekarketak 1. Biltzar Nagusiak Baltzu-Domurako borondatezko ekarketak onartzea erabaki ahal izango du, hoien zernolakoak zehaztuz. 2. Artezte-Kontseiluak noiznahi onartu ahal izango ditu bazkideen borondatezko ekarketak eta hoiei dagokien saria ezarri, sari horrek ezin duela inoiz ekarketei, noraezeko nahiz borondatezko, ematen zaien gehienezkoa baina haundiagoa izan. 23 Atala.-Dirusariak, eta ekarritakoen unean uneangotxea 1.-Biltzar Nagusiaren erabakiz hala behar izanez gero, Baltzu-Domurako ekarketei eman dakien dirusariak ezingo du indarrean dagoen oinarrizko dirusari-ehunekoa hiru puntu baino gehiago gainditu. 2. Baltzu-Domurako ekarritakoak, edo hala baledi, 28.1 atalean araupetutako Borondatezko Emendio Berezia; ekonomia-urte bakoitzaren azkenean gaurkotu ahal izango dira, Koperatibaren Gauzazko Ogasun Mugiezinen birbaliotzetik atera dedinaren pentzutan, andeapenordainezko kontu baten sartutakoan jasaten duen balio-gutxitzea kontutan izanik. Ogasun-Mugiezinen birbaliotzeak ezingo du Prezioen Guztizko erakuskaria izandako aldakuntza baino handiagoa izan, erakustari hori ogasun hoietako bakoitzarentzat erabiliaz eta, behin ere ez, ogasunok merkatuan leukaketen balioa baino haundiagoa. Askokako Prezioen guztizko Erakuskaria izango da ekarritakoen balio gaurkotzeko goreneko muga. Ogasuntzaren birbaliapena egin eta ekarketen balioa gaurkotzeko erabili ez dedin gaindikakoa, nahitaezko Emendio- Baltzarako izango da. 24 Atala.-Ekarritakoen birreskurapena 1. Araudiak araupetuko du bazkidea atera ezkerorako birreskuratze-eskubidea; murriztapenak nahitaezko ekarrita- koetan baino ezingo dira egin, eta ezingo dute, egozpenekoan, ehuneko hogeitamar baino gehiagokoak izan, ez ehuneko hogeikoa baina haundiagoak ere borondatez eta zuripiderik gabe ateratakoetan. Ateratzearen zer-nolakoa zehaztea Artezte-Kontseiluari dagokio. Honen erabakiaren aurka Biltzar nagusiaren aurrerako goradeia egin ahal izango da, hurrengo hogeita hamar egutegi-eguneko epearen barruan. Esandako murriztapen hoien kaltetan gabe, nolanahi ere, ateratzea gerta dedin ekonomia-urteko azken-kontutan azaldu daitezen galerak kontatu beharko dira. Arrazoizko ateratzean ez daiteke inolako murriztapenik egin, aurreko lerroaldian ohartemandakoa salbu. 2. Birreskuraketa-epeak ezingo du bost urte baino luzeagoa izan, eskuratu gabekoari indarrean dagoen dirusariaren oinarrizko ehunekoa zor zaiola. Eskuratu-zain daudenok ez dira gaurkotzearen gai izango. 25 Atala.-Baltzu-Domuan sartu gabeko laguntza eta dirubideak l. Araudiak edo hala egokituz gero Biltzar Nagusiak, Lege honetako 10 eta llgarren ataletan araupetutako bazkide-mota berezientzeko sarrera-ordainketak edo zatikakoak ezarri ahal izango dituzte; hoiek ez dira Baltzu-domuan sartuko ez birreskuragarri izango, Araudiak besterik dionean salbu. Nolanahi ere, egon daitezkeen sarreraordainketak edo, zatikakoak moeta honetako bazkide guztientzakoak izango dira. 2. Sarrera-ordainketak ezingo du une hartan indarrean dagoen nahitaezko ordainketa txikienaren laurdena baino haundiagoa izan. 3. Koperatibak erabili ditzan emandako ogasunak eta, orohar, koperatiba-mailaratutako zerbitzuak hartzeko egin daitezen ordainketak ez dira Baltzu-Domuan sartuko, eta Koperatibarekin hitzartutako eta akuratutako baldintzapeko dira. 4. Koperatibek, bere Biltzar-Nagusiaren akordioz, zor- agiriak atera ahal izango dituzte, hoien kaleratze-modua inda- rrean dauden legeek diotenari datxikola. Biltzar Nagusiak, halaber, bazkideegandikako borondatezko ezein dirubide onartzea erabaki ahal izango du, nolanahiko lege-arauz eta hitzannenean bertan finkatu daitezen epe eta baldintzekin. Behin ere ez dira Baltzu-Domuan sartuko. 26 Atala.-Gaindikin Garbien zehaztapena Gaindikin Garbiak zehazteko, ondoreei honako hauek kenduko zaizkie: a) Koperatiba-ekintzarako hartutako ogasunak, merkatuango prezioen batezbestekoa baino prezio apalagoan, eta bai bazkide langileei eta lan-bazkideei egindako Lanarekiko Aintzinordainketak ere, hoiek zenbatekoz ekintzapide horretarako eskualde berean dauden arauzko lansariak baino haundiagoak ez dirala. b) Bazkideei Baltzu-Domurako, hala baledi Borondatezko Emendioetarako, ekarritakoegatik zor zaizkien mozkinak, zor- agiridunenak eta gainontzeko hartzekodunenak. c) Egoki izan daitezen andeapenordainetarakoak. d) Galerak berdintzeko izendatutako diru-zenbatekoak. e) Koperatibaren ihardunerako beharrezko xahupenak. 27 Atala.- Nahitaezko Baltzak 1. Aurreko atalean zehaztutako Gaindikin Garbietatik, zergak kendu ondoren, urteoro, gutxienez, ehuneko hogeita- marreko Noraezeko Emendio-Baltzara sartuko dira, hori Baltzu-Domuaren erdia adineko izatera iritsi dedinerarte. tiainbateko hori iritsi dedinean, gaindikin hoietatik gutxienez ehuneko hamarreko Hezkuntza eta Gizarte Hazkundeko Bal- tzarako izango da, eta ehuneko hogeikoa Noraezeko- Baltzarako. 2. Noraezeko Emendio-Baltza ezin daiteke bazkideen artean banatu. Bazkideak ateratzean hoiek nahitaez ekarrita- koei egiten zaizkien beherapenak Baltza honetan sartuko dira, eta baita ogasun mugiezinetako batzuk saltzerakoan ateratako irabaziak ere. 3. Hezkuntza eta Gizarte-Hazkundeko Baltza bahitu eziuekoa da eta bertara, "Bat" zatian ohartemandako ogasunbi- deez gainera, Koperatibak bere bazkideei zentzapidez jarri diezaizkien isunak eta gainontzeko zigorrak ere sartuko dira. 4. Biltzar-Nagusiak finkatuko ditu Hezkuntza eta Gizarte- Hazkuntzarako Baltzuarentzako oinarrizko erabilpideak, honako helburu hauetakoren bat bete dezaten ekintzapideetan erabiliz: a) Teknika-laguntzaren suztapena, Koperatibei laguntzeko gainegiturak antolatzea eta, orohar, Elkarlana oinarri duten ekintzapide guztiak. b) Bazkideak koperatibatasunaren oinarri eta teknikabideetan hezitzea, eta bai Koperatibak ihardun dihardueneko gizarte-sailean Koperatibetasunaren tasunak ezagutaraztea ere. c) Bertako edo elkarte osoko Gizarte-Hazkunderako kultura, lanbide nahiz ongintzazkoak. 28 Atala.-Eskuerango Gaindikinen erabilkera 1. Eskuerango Gaindikinek, aurreko atalak dionez Noraezeko baltzatarakoak kendu ondoren, Koperatiba- eirreskurapenetarako erabiliko dira eta, hala behar izanez gero, Koperatibako saripeko langileek ondorioetan partaide izan daitezen, eta bai Emendio-Baltzak gehitzeko eta/edo Borondatezko Emendio-Baltzak sortarazteko ere ekonomiaurte bakoitzean Biltzar Nagusiak erabakitakoaren arauera. Eta Biltzar Ngusi honek, era berean, hori banatu ezineko delakoa agindu dezake, Estatutoak erabakitako baldintzak salbu, horrela izanez gero, Emendio-Baltza Berezia izena hartuko du. 2. Koperatiba-Birreskurapena, Koperatiba bakoitzak egindako egiterapen, zerbitzu edo ekintzapideen heinean izendatuko zaie bazkideei. Koperatib-Birreskurapen hori ez da, inola ere, Baltzu Domuango zati jabetzaren heinean egingo. 29 Atala.-Galeren Eratxikipena l. Araudiak, ekonomia-urteko galeren kitapena egiteko irizpideak fmkatu beharko ditu; hori, nolanahi ere, ez da Baltzu-Domurako diru-ekarketen pentzutan egingo. 2. Bost urteko gehienerako epe baten barruan geroko irabaziekin kitatzeko kontu berezi baten osorik edo zati bat sartzeaz gainera, honako araupide hauek bete beharko dira: a) Noraezeko Emendio-Baltzari eta egon baldin badaude gainontzeko Emendio Baltzei ezingo zaie urteko galeren erdia baino gehiago eratxiki. b) Gainontzekoa bazkide bakoitzari leporatuko zaio, bakoitzak Koperatiban izan ditzan lan, zerbitzu eta ekintzapideen heinean, Bazkide bakoitzari leporatuko galerak honako hauetako modu batez ordainduko dira: - Bertatik bertara edo berak Baltzu-Domura eramandakoetatik kenduta, galerak izan diren ekonomia-urtearen hurrengoaren barruan. - Bazkideari hurrengo bost urtetan dagozkioken itzulketen pentzutan; esandako epe hori bukatu eta oraindik kitatu gabeko galerak baleude, bazkideak hilabete baten barruan ordaindu beharko lituzke.V ATALA. BALTZUKO IHARDUTZE-SAILEZ 70 Atala.-Ihardutze-Sailak Koperatiba guztiek honako Ihardutze-Sail hauek izango dituzte noraezean: a) Biltzar Nagusia. b) Artezte-Kontseilua. c) Kontu-artekariak.I SAILA. BILTZAR NAGUSIAZ 71 Atala.-Biltzar Nagusia. Zerdenda eta eskubideak , 1. Bazkideek osatutako Biltzar Nagusia da, Lege Honek eta Koperatibaren Araudiak izendatzen dizkion gaietan, bazkidegoaren nahiaren goreneko adierazpide-saila. Bazkide guztiek, bat ez datozenak eta bertaratu gabekoak barne, Biltzar Nagusiak hartutako erabakien menpe gelditzen dra. 2. Koperatibako baltzu-alorreko arazo guztiak aztertu ahal izango dira Biltzar Nagusian; honako erabaki hauek berari bakarrik dagozkio. a) Isileko boto-ematez Artezte-Konts,eilukoak, KontuArtekariak eta Azkenkontuginak izendatzea eta kentzea eta bai, hala egokituz gero, Goradei-Batzordekoak ere. b) Baltzuko eraentze-lana aztertzea, urteko kontuak eta hoien ekonomiazko norakoa-ontzat ematea, eta gaindikinen banatze-modua. c) Nahi eta ezko ekarketa berriak erabakitzea, borondatezko ekarketak onartzea eta ekarketak gaurkotzea, eta bai 25garren Atala hoietaz ari deneko sarrera-ordainketak eta/ edo aldian-aldikoak ere. d) Zor-agiriak ateratzea. e) Barne-Araudia onartzea eta aldatzea. f) Koperatibak bateratzea, etetzea eta deuseztea. g) Bigarren edo ondorengo mailako Koperatibak eta Mailegubide-Koperatibak sortaraztea, edo hoiei atxikitzea. h) Artezte-Kontselukoei, Goradei-Batzordekoei eta Kontu-Artekariei bere erantzukizunaren eskea egitea. i) Koperatibaren nolanahiko edo lantokitzat jota dagoen koperatiba horren zatiren bat edo koperatibaren ekonomia; erarze edo ihardutze-egituran funtsezko aldaketak ekar ditzaketen ogasun, eskubide edo ekintza batzuren salmenta edo inori uztea. j) Araudia aldatzeko erabakia. k) Lege honek edo Araudiak eskatzen dituzten beste guztiak. 3. Biltzar Nagusiak ezingo du aurreko zatian zerrendatutako arazoak erabakitzeko eskurik eman. 32 Atala.-Biltzar Nogusirako deia 1. Artezte-Kontseiluak egingo du Biltzar Nagusirako deia. 2. Biltzar Nagusiari, ekonomia-urtea bukatu eta ondorengo lehenengo sei hilabeteen barrurako egingo zaio deia urteko eraentza eta kontuak aztertu eta bidezko bada onartze ko, gaindikinen banakuntzai, galeren eratxikipenari eta gaizerrendan sartutako gainontzeko guztiei buruzko erabakiak hartzeko. Epe hori deia egiteke igarotzen bada, ezein bazkidek akio egin ahal izango dio Artezte-Kontseiluari eta honek eskahideajaso eta hurrengo hamabost egunen barruan deia egiten ez badu, Barruti-Epailariak, bazkideak eskatuta, deia egin dedila agindu eta biltzarburu izango den bazkide edo norbanakoa izendatuko du. 3. Aurreko Atalean esandakotakoak izan ez daitezen Artezte-Kontseiluaren bilkurak bereziak izango dira, eta hoie- tarako deia Artezte Kontseiluak egingo du, bere arioz, gutxienez bazkide-botoen hogeikoa osatu dezatenen eskabidez eta bai Kontu-Artekariek eskatuta ere, Gai-zerrendan, nahi eta ez eskabidearen gai izan diren arazoak daudela. Artezte-Kon- tseiluak deia egiteko eskeari entzungor egingo balio, epailaritzabidezko deia egitea eskatu ahal izango da, aurreko atalean ohartemandakoaren arauera. 4. Boto guztien ehuneko hogeikoaren ordezkari izan daitezen bazkideek, arazoren bat gai-zerrendan sartu dedila eskatzeko eskubidea izango dute; deiaren iragarpena argitaratu eta ondorengo bost egunen barruan egin beharko dute hori Artezte-Batzordeari bidalitako idatziz, eta honek Koperatibako iragarpen-oholtzan jarri beharko du agirian. 5. Bilkurarako deia, beti, balezuaren egoitzan argitaratuko iragarpen-bidez egingo da, eta Araudian ohartemandako zabalkundea emango zaio, beti ere bazkide guztiak ezagutu ahal izateko bide eman dezalarik. Deian, gutxienez, bilkuraren eguna, ordua eta tokia esango dira, Gai-Zerrenda beharrezko xehetasun eta zehaztasunez emanaz. Deia, gutxienera hamar egun eta gehienera hogeita hamar egun aurrez egin beharko da. Azterkizun diren arazoetan bazkideren bat ateratzeari buruzko eskabideren bat egon dedinean, lehenengo horixe aztertuko da.Atal honetan agintzen denaren kaltetan gabe, Koperatibako bazkide guztiak edo hoien ordezkoak bertan egon eta Biltzarra egitea eta Biltzarrerako Gai-Zerrenda ahobatez onartu dezatenean bilkurak balio osoa izango du eta ez da dei beha- rrik izango. 33 Atala--Biltzarraren ihardutzemodua 1. Biltzar Nagusia Koperatibak bere egoitza duen herrian egingo da, eta bai beste edozeinetan ere beste herri hori Aurreko Biltzar Nagusian berariz izendatu bada 32garren Ataleko 5garren zatian ohartemandakoa gertatutakoan salbu. 2. Biltzar Nagusiak erabakiak hartu ahal izateko, lehenengo deiezkoan, bere eskubide guztien jabe diren bazkideen erdia gutxienez bertan egotea beharrezkoa izango da; bigarren deiezkoan, bertan daudenak direnak direla Biltzarra balioz eratuta geldituko da. 3. Bazkideek beste bazkide batzuei bere ordezkotza eman ahal izango diete, Biltzar bakoitzerako berariz eta idatziz Aurreko Atalaren 5 zenbakiko azken-idazatiak hartzen duenekoan, ordekotza egiaztatu dedineko idazkian, delako bilera horretarako ohartemanda dagoen Gai-Zerrenda erasota utzi beharko da. Ezein bazkidek ezingo du, berenezko eskubidez edo lOgarren Ataleko 4zatian esandako lege-nortasundunen baten edo familia-taldearen ordezkotzaz gainera, beste bi ordezkotza baino gehiago egin, hori guzti hori Araudiak besterik agindu ez dezanean. 4. Artezte-Kontseiluko Lehendakaria izango da Biltzar Nagusiko mahaipuru eta, horren ezean, Araudiaren arauera haren egitekoa dagokiona, edo Biltzarrak berak hautatutako bazkidea Lehendakariari dagozkio eztabaidaketa arteztea, Biltzarraren erazkotasunari eustea eta legezko betebeharrak bete daitezeneko zaingoa. Idazkari-lana Artezte-Kontseiluko Idazkariak egingu du eta, horren ezean, bere ordezkoak edo Biltzarrak horretarako hautatutakoak. Gai-Zerrendan ondorioz Lehendakariari edo Idazkariari zigorrak jartzea dakarten Arazoak egon daitezenean, Araudi- biderik ezean Biltzar Nagusiak izendatuko ditu lehendakaritza eta idazkaritia egingo dituztenak; hoiek ez dute nahi eta ez bazkide izan bera. 5. Gai-Zerrendan gabeko arazoei buruzko erabakiek ez dute baliorik izango, beste Biltzar Nagusirako deia egitekoa, kontuen arakaketa egitekoa edo Artezte-Kontseilukideei bere erantzukizuna eskatzekoa salbu. 6. Idazkariari dagokio bilkura-agiria egitea, honako hauek adierariz. Bilkuren tokia eta eguna, aztertu diren ara- zoen lahurpen hat, erasota gelditu daitezeneko eskea egindako hitzaldiak, hartutako erabakiak, eta boto-emanketen atera direnak. Bilkura-agiria Biltzarrak berak onartu ahal izango du, bilkura ondoren, edo bestela hamabost eguneko epearen barruan, Lehendakariak eta Biltzarrean bertan izendatutako bi bazkidek Idazkariarekin batean izenpetzen dutela. Ezein bazkidek eta bazkide izan gabe hartutako erabakien egiaztapen-agiriak eskuratu dakizkieneko eskea egiteko eskubide izango dute. Bilkura-agirien egiaztapenak, egin behar daitezenean Idazkari izan dedinak egingo ditu, Lehendakariaren oniritziarekin. 34 Atala.-Boto-eskubidea 1. Lehen-mailako Koperatibetan bazkide bakoitzak boto hat izango du. Araudiak postazko botoa onartu ahal izango du, Koperatibako ihardutze-sailetarakoen izendapenerako izan dadinean. 2. Bigarreneko edo hurrengoko mailetako Koperatibetan eta Mailegu-bidezkoetan, Koperatiba diren bazkideek Bazku- naren ekintzapidetan izan dezaten eskuhartzearen edo dituzten hazkideen kopuruaren heineko boto-indarra euki ahal izango dute. 35 Atala.-Gehiengoak 1. Biltzar Nagusiaren erabakiak, berenez edo ordezkari bidez bertan egon eta balio osoz emandako botoen gehiengo soilez hartuko dira, Legeak edo Araudiak gehiengo berezi bat ezarri dezatenean salbu. Baltzuaren Araudian, botoberdinta- suna gertatuz gerorako ebazte-indarrezko botoa eman ahal izango zaio Lehendakariari. 2. Aurreko 31garren Ataleko d), e), f), g), i) eta j) zatietan ohartemandako erabakiak hartzeko bertan berenez edo ordezkari gisa dudenen botoen bi hereneko gehiengoa beharko da, eta bai Araudiak agindu dezan besteetarako ere. 3. Araudiak ezingo du, inoiz ere, bertan egon eta bilkura egin ahal izateko gutxienezko kopurua osatzen dutenen hiru laurdenena baino gehiengo haundiagorik eskatu. 36 Atala.-Ordezkari-Biltzarra l. Araudiak, Koperatibak bostehun bazkide baino gehiago edo moeta berezitako bazkideak izatera iritsiz gero Biltzar Nagusian eskuhartzea Aintzin-Batzarretan hautatutako Ordezkarien bidez egin ahal izatea oharteman ahal izango du. 2. Aintzin-Batzar bakoitzak hautatu beharreko ordezkarien zenbatekoa eta hoien hautatze-modua, beti ere Araudian zehaztu daitezen heintasun-irizpideen arauerakoak izango dira. 3. Ordezkariok nahi eta ez bazkide izan beharko dute eta Biltzar Nagusian, Araudiak hoiek hautatzeko araupidetan agindu dezan boto-zenbatekoa izango dute. 37 Atala.-Bazkunaren erabakiekiko jazarpena 1. Legearen aurkako bazkun-erabakiak erabat era berez baliogabekoak dira eta ezein bazkidek jazarri ahal izango die agizko adierazte-epaibidetik nahiz hurrengo zatian ohartematen dan bide berezitik, bertan jartzen den epearen barruan. 2. Araudiaren aurkako izan edo bazkide baten edo batzuen onetan Koperatibaren zuduen kaltetangoak direnean berrogei egutegi-eguneko epearen barruan jazarri ahal izango zaie erabakia hartutako egunetik hasita edo, erabakia Koperatiba-eiroldean erasotzen bada erasotako egunetik hasita eta Akziokako Baltzuen Legeek ohartematen duten jazarpen-bide berezitik. Bilkura-agirian erabakiaren aurkako bere botoa erasoarazi duten bazkideek, bertan ez zeudenek eta botoa ematea legez kontra galerazi zaienak dute jazarpena egiteko legezko eskubidea. 3. Bazkun-erabaki bati jazartzea ez da bidezko izango hura indargabetuta utzi edo haren ordez balio osoz beste bat jarri ondoren. 4. Jazarpena Akziozko Baltzu-Legeak bazkun-erabakiei jazartzeko jarritako auzi-bide bereziz egin dedinean, Baltzu hoiek araupetzeko Legeak dakartzan auzipidearauak beteko dira, eta bertan Baltzu-Domua aipatzen denetarako bazkidebotoak kontatuko dira.II SAILA. ARTEZTE-KONTSElLUAZ 38 Alala.-Artezte-Konlseilua-Zernolakoa eta eskubideak Artezte-Kontseiluari Koperatibaren jaurpena, eraentza eta ordezkotza dagozkio, hoietarako eskubide guztiak egiteratuz, Legez edo Araudiz Biltzar Nagusiarentzat edo beste bazkun- sailen batentzat berariz gordeta daudenak salbu. 19 Atala.-Artezte-Kontseiluaren osatze-modua eta hautaketa 1. Araudiak aginduko du Artezte-Kontseiluaren osatze- modua, batzordekideak hiru baino gutxiago ezin izan daitez- keela. Araudiak berenezko direnetakoren batea behin-betiko hutsa gertatutakorako hoien tokia hartzeko ordezkoak izango direla agintzen badu, hoien zenbatekoa eta hautatze-modua zehaztuko ditu. 2. Lurralde bat baino gehiago hartu, edo bere ekintzapidea argi eta garbi bereizitaku helburu edo alorrekikoa denean Araudiak, Artezte-Kontseiluaren osatze-moduan hori kuntutan hartu beharra ohart.eman ahal izango du. Eskubide horretaz beratzaz baliatu daiteke Koperatiben Araudietan lan-hazkideak edo bazkide langileak Artezte-Kontseiluan egotea bermatzeko. 3. Artezte-Kontseiluko kideak, berenezko nahiz ordezko, Biltzar Nagusiak hautatuko ditu bazkideen artetik, isilpeko boto ematean ateratako botoen gehiengo soilez. Bazkideak baino ezin dira Kontseilari izendatu. Bazkidea legezko nortasundun bat izan dedinean, Kontseiluan horren ordezko iraunkor izango den norbanakoa izendatu beharko da aurrez, horrek Kontseilaritza berenez egingo du, izendatu zuen Koperatiban zuen kargua duen artean Kontseiluan dirauela. 4. Artezte-Kontseiluak, Araudiak zehaztuko duen bi eta sei urteren arteko aldirako hautatuko dira eta gehienez zenbat aldiz hautatu daitezenekoa ere Araudiak agindu dezake. Aldi horren erdia igarotako bakoitzean kontseiluaren erdia zozketa-bidez berrituko da. Kontseilukideen zenbatekoa bakotxa hada, lehenengo berriztapenean aldatu beharren zenbatekoa goitik osatuko da, gainontzekoen aldaketa hurregoan egin eta horrela jarrituz. 5. Biltzar Nagusiak Artezte-Kontseilariak kentzea erabaki ahal izango du arazo hori Gai-Zerrendan egon, eta Deiko Gai-Zerrendan egon ez arren bertango botoen bi herenak kentzearen aldeko botoa eman dezatenean. 40 Atala.-Artezte-Kontseiluaren iharduna 1. Artezte-Kontseiluak, bere kideen artetik, Lehendakaria, Lehendakariordea eta Idazkaria hautatuko ditu, Araudiak kargu horretarakoak Biltzar Nagusiak artez hautatu ditzala agintzen duenean salbu. Araudiak, Idazkaritza bazkide izan baina ArtezteKontseiluko ez den batek edo bazkide ez den batek izatea oharteman ahal izango du; bietan, honek ez du botoa emateko eskubiderik izango, eta ez da aurreko atalean egindako aipamenen ondoriotarako ere kontatuko. 2. Kontseilua, bere kideen erdiak eta bat bertaratu daitezenean balio osoz bilduta geldituko da. Bertan izate horrek berenezkoa izan beharko du, ezein Kontseilarik bere ordezkotza inori ezin eman diezaiokela. Erabakiak, bertango Kon- tseilarien gehiengo soilez hartuko dira. Lehendakarien botoak, boto-berdintasuna gertatuz gerorako ebazte-indarra izango du. 3. Bilkura-agiria Lehendakariak eta Idazkariak izenpetuko dute eta eztabaidaketen laburpen bat eta erabakiak jasoko ditu, eta bai boto-emanketetan ateratakoak ere. 41 Atala.-Artezte-Korstseiluari buruzko agintzak 1. Araudiak, edo horren ezean Biltzar Nagusiak, diruordainak izendatu ahal izango dizkiete Artezte-Kontseilariei. Nolanahi ere, bere karguak ekarri diezaizkien gastuak ordaindu egingo zaizkie. 2. Artezte-Kontseilukoek bere egitekoa ordezkari leial eta tajuzko eraentzaile bati dagokionez beteko dute, eta asmo txarroz, agintekeriaz edo ajolagabekeria larriz egindako kalteen bateango erantzukizuna izango dute. Bere botoa baltzu- ogasunari kaltea ekarri dion erabakiaren aurka emandako Kontseilariek ez dute erantzukizunik izango, ez erabaki hori Itartu zeneko bilkuran egon ez eta honen berri izandakoan bat ez datozela Artezte-Kontseiluari idatziz jakinarazitakoek ere. Kontseilukoen aurkako erantzukizun-eskamena Biltzar Nagusiak egiteratu ahal izango du, Gai-Zerrendan egon ez dedinarren, 35garren Ataleko lehenengo zatian esandako gehiengoz. Halaber, Biltzar Nagusiak horretarako erabakia hartu izanarren, hurrengo bi hilabeteren barruan egiteratu ez badeza baltzuko boto guztien ehuneko hamarrekoaren izeneko bazkideek, dagokion epailaritza-bidezko eskea eginez, erantzukizun-eskatze hori egin ahal izango dute, eta bai erabakia erantzukizuna eskatzearen aurkakoa izandakoan ere, azkeneko honetan ezein epe bukatzearen zain egon gabe. Era berean, eta Kontseilarien ekintzak andeatutako baltzugasuna birrosatzeko ez bestetarako, baltzuaren ezein hartze- kodunek erantzukizun-eskea egin ahal izango du kaltea gertatu eta lau hilabeteko epea bete ondoren, Biltzarrak edo aurre- ko zatian aipatutako bazkideek lehenago egin ez badute. Nolanahi ere, tiramen-eskubidea erantzukizunaren sorburu diren ekintzak gertatu eta bi urtera bukatu da, eta ekintza hoiek izkutuan euki badira, azaldu direnetik bi urtera. Horretzaz gainera, ezein bazkidez edo bestek ere egiteratu ahal izango ditu bere ogasunei artez ekarritako ondamen eta kalteen ordaina eman dakioneko bideak. 3. Aurreko zatian araupetutako erantzukizun-eskearen kaltetan gabe, Legearen edo Araudiaren aurkakoak izan etto bazkide baten edo batzuen onetan hartu eta Koperatibari edo hertako bazkideei kaltea ekarritako Artezte-Kontseiluaren erabakiei Lege honen 37garren Atalean ohartemandako auzibideez eraso ahal izango zaie, honako hauek horretarako gai direla: a) Artezte-Kontseiluko kideek, erabakia hartu eta hirurogei egutegi-eguneko epearen barruan. b) Bazkideen ehuneko hamarrekoak, erabakia jakin zutenetik hirurogei eguneko epearen barruan, erabaki hori hartu zenez gero urtebete igaro gabe egon dedineko baldintzapean. 4. Honako hauek ezingo dute Artezte-Kontseiluko izan: a) Berenez edo inorekiko menpetasunez Koperatibaren ekintzapideekingo lehian edo horren zuduen aurkakoetan ari daitezenak. b) Legezko eskubide-utzartekoangoak, birgaitu gabeko porrot egindakoak, gara-adinera gabeko edo ezinduak, herriagintariza-kargutarako debekua berebaitan duten zigorrak dituztenak, gizarte-alorreko Lege edo aginduak modu larriz hautsi izanagatik epai-zigorrajasoak, eta duten karguaren ondorioz irabazte-xedezko ekintzapideetarako debekua dutenak. c) Bere ardurapen Koperatibaren ekintzapideekin zerikusia duten zerbitzuak izan ditzaten herrilanariak. d) Araudian ohartemandako besteetan sartzen direnak. 42 Atala. -Artezkaritza 1. Araudiak, bakarreangoa edo bateangoa izan daitekeen Artezkaritza bat oharteman ahal izango du; honek, eman dakizkion eskubideak eta ahalmenak izango ditu, Arteztekontseiluaren etengabeko eta artezko zaingopean. 2. Artezkaritza osatu dezana edo dezatenak izendatzea Arterte-Kontseiluari dagokio. Izendapenak eta uzteak Kope- ratiben Erroldalaritzan erasota utziko dira. 3. Artezkaritzarekin, 41.2 zatian erantzukizun-eskeari buruz jarritako araupideak izango dira erabilgarri, erantzu- kizun-eske hori, gainera, Artezte-Kontseiluak berak ere Biltzar Nagusiaren bazkun-erabakiei jazartzekojarritako epe beraren barruan egin ahal izango duenarren. 4. 41.4 Atalean esandakoek ezingo dute Artezkaritzako izan.III SAILA. KONTU-ARTEKARIEZ 43 Atala.-Kontu-artekariak 1. Biltzar Nagusiak, bere bazkideen artetik, zenbatekoz hiru baino gutxiago ez eta bakotxak izango diren Artekariak eta beste horrenbeste ordezko izendatuko ditu. Dagokion boto emanketan boto gehien atera dezatenak izendatuko dira horretarako. Hoien zenbatekoa, eta ekonomia-urte bat baino laburragoa edo lau baino luzeagoa izango ez den ihardunaldia Araudiak zehaztuko ditu. 2. Artekariek, Biltzar Nagusiari, Ekonomia urteko Argipide-Txostenari buruzko idatzizko erizpen bat, azken- kontuak eta galdu-irabazienak, eta arauz Biltzar Nagusiari onar ditzan eraman beharreko beste kontaduritza-agiripaper guztiak aurkeztuko dizkiote. Artekariek, bat ez datozenean, banakako erizpenak eman beharko dituzte. 3. Kontu-Artekariek, Koperatibako ekonomia eta legealorretako paperak noiznahi arakatzeko eta aztertu ditzaten ekarri dakizkien xehetasun edo araugabetasunak argitzeko egoki eritzitako bilaketak egiteko eskubidea izango dute, azken-kontuari, galerairabazienari eta gaindikinen banakaketarekiko saloari buruzkoetan batipat. 4. Kontu-Artekariekin, Artezte-Kontseilukoen ordain- sariari, erantzukizunari, debekuei eta elkartuezinei buruz 41.1, 41.2 eta 41.4 Atalek dakartzatenak erabiliko dira. 5. Artekaritza-iharduna Artezte-Kontseiluko edo Artekaritzako izatearekin elkartu ezina da. 6. Artezte-Kontseiluko bazkideak hir'u baino gutxiago direnetan ez da Kontu-Artekaririk izendatu beharrik izango. IV SAILA. BESTE IHARDUTZE-SAIL BATZUK 44 Atala.-Koperalibako beste Ihardutze-Sail batzuk 1. Araudiak, Biltzar Nagusiaren ordezkaketa-ematezko Goradei-Batzorde bat egotea oharteman ahal izango du. Ihardutze-Sail hori sortarazten bada, Araudian oso hutsegite larri direlakoz zermugatien direnei dagozkienak salbu, hauekiko erabakia Biltzar Nagusiak hartuko bait-luke, Lege honetan Biltzar Nagusiaren aurrerakotzat jotzen diren goradeiak Goradei-Batzordearen aurrerako direla ulertuko da. Goradei-Batzordearen erabakiak berehalarako eragiteindarra izango dute, hoien aurkako goradeia Lege Honen 37garren Atalak dion bidetik egin ahal izango denarren. Batzordearen eratze-modua, bere agintealdia, berriztatzeko era Bilkurakideen gutxienezko kopuruari eta erabakiak hartzeari buruzko araupideak Araudian aginduko dira. Garadeia-bideak eginarazten eta erabakitzen ezingo dute eskuhartu doakion bazkidearen laugarren maila baino hurbilagoko berekide edo bigarrenerainoko gueskide izan daitezenek, ez Artezte-Kontseiluko izan daitezenek, ez eta erabakia- ren gai den goradeiarekin zuzeneko zerikusia izan dezatenek e re. 2. Koperatibak, bere eginkortasunaren eta hazkunderako onurakor eritzitako ihardutze-sail guztia sortarazi ahal izango ditu, bakoitzean zehaztu daitezen agintepideen jabe, baina agintepide hoietan Lege honek Koperatibaren noraezeko ihardutze-sailei berariz izendatutakorik ezin egon daitekeela. VI ATALBURUA. LIBURUEZ ETA KONTADURITZAZ 45 Atala.-Baltzuko Agiripapertza l. Koperatibek honako liburu hauek eraz eta egunean- egunean eraman beharko dituzte: a) Bazkideen Errolde-Liburua. b) Baltzu-Domurako ekarketen Errolde-Liburua. c) Biltzar Nagusiaren eta Artezte-Kontseiluaren Bilkura- agirien Liburua eta, hala behar izanez gero, Goradei- Batzordearena. Eta bai Kontu-Artekarien Argipide-Txostenen Liburu bat ere. d) Kontaduritza-Liburuak; Egunean Egunekoetarako Liburua eta Ogasun-Errolde eta Azkeftkontuena nahi eta ezkoak izango dira, Merkataritza-Legeak hoientzako agintzen dituenak dakartzatela. 2. Hoiek guzti hoiek Koperatibak bere egoitza izan dezaneko Barruti-Epaitegiak legeztatuko ditu, Merkataritza- Legeetan ezarritako modutan. 16 Atala.-Kontaduritza Koperatibek, Merkataritzako Araubildumak agindu bezala, erazko eta bere ekintzapideei egokitutako Kontaduritza bat izango dute. VII ATALBURUA. ALDAKUNTZAZ, BATERATZEAZ ETA DEUSEZTAPENAZ 47 Atala.-Araudiaren Aldokuntza Araudia aldatzeko erabakiak, Biltzar Nagusian berenez eta ordezkari-bidez daudenen arteko bi herenen gehiengoz hartu beharko dira. Hala ere, udalmugarte berean baltzu-egoitza aldatzeko Artezte-Kontseiluaren erabakia aski izango da. 48 Atala.-Koperatibak bateratzea 1. Koperatiba batzuk beste berri baten biltzeko edo Koperatiba batez beste bat edo beste batzuk bere-baitaratzeko, hoietako Biltzar Nagusiek, aurrez, berenez edo ordezkari- bidez bertan dauden bi herenezko gehiengoz hortazko erabakia hartzea beharrezkoa izango da. Bat etorri ez dedin bazkideak atera ahal izango du, ateratze hori bidezkotzatjotzen dela, erabakia hartutako egunetik hasi eta berrogei laneguneko epearen barruan Lehendakariari bidalitako idatziz. 2. Bateratze-erabakia Koperatibak bere egoitza dueneko Probintziako Aldizkari Ofizialean eta probintzia berean zabalkunde haundia duen egunkari baten argitaratuko da, eta azkeneko iragarpena egin ondoren bi hilabete igaro baino lehen ezingo da egiteratu. Epe horren barruan hartzekodunen bat idatziz aurka aterako balitz, erabakia ezingo da egiteratu aurrez bat ez datorren hartzekodunak hartzeko dituenak ber matu edo osorik ordaindu arte; hartzekodunak ezingo du ordainketa hori egin dakiola galerazi, epera gabeko maileguak balira ere. 3. Deuseztu daitezen Koperatiben ogasunak eratu dedin Koperatiba berriari eskuratuko zaizkio; horrek deuseztatuko guztien eskubide eta eginbehar guztiak beretzakotuko ditu, haietako bazkideek bateratzetik sortutako Koperatibako baz- kide bilakatzen direla. 4. Bateratze-erabakia dagokion Koperatiba-Erroldean idatzi beharko da, erabakiaz gainera honako hauek dakartzan eskribau-agiria aurkeztuz: Bateratze-erabakia hartutako egunaren bezperan egindako Koperatibaren Guztizko Azken-kontua, Atal honen "1" zatiaren bigarren lerroaldean aitortzen den eskubideaz baliatu, diren bazkideen zerrenda, eta bai hoiei eta lehen aipatuta- ko aukeratze-eskubideaz baliatu diren hartzekodunei egindako kitatze-ordainketak ere. Baltzu berri bat sortzeko bateratze bat gerta dedinean eskribau-agiriak Lege honetan Koperatiba sortzeko jartzen dituen xehetasun guztiak izango ditu berebaitan. 49 Atala.-Koperatiben Zatiketa 1. Koperatiba bi zati edo gehiago egiteak haren deuseztapena ekarri ahal izango du; zatiok berritan sortutako Kopera- tihetara aldatu ahal izango dira, edota dagoeneko egon dauden beste batzuk berebaitaratu ahal izango dituzte. Bestalde, Koperatibak bere ogasunen zati bat edo batzuk atera ahal izango ditu, deuseztu gabe, Koperatiba berriak sortzeko edo dagoeneko egon dauden beste batzuk beretzakotu ditzaten. 2. Artezte-Kontseiluak Ogasun-Zerrenda eta AzkenKontua gertatuko ditu Biltzar Nagusiarentzat, beste Koperati- betara aldatu beharreko ogasunen zati zehatzaren saloa eginaz eta, hala badagokio, bai beretzat gorde behar duenarena ere. 3. Koperatibak zatitzerakoan, aurreko Atalean bateratzen direnerako jarritako araupideak berak erabiliko dira. VIII ATALBURUA. DEUSEZTAPENAZ ETA AZKEN KONTUGARBIKETAZ 50 Atala. Koperatibaren Deuseztapena l. Honako hauek izango dira Koperatiba deusezteko zio: a) Araudian jarritako ihardutze-aldia bukatu izana, Biltzar-Nagusiak hartutako luzatze-erabakia salbu. b) Baltzuaren helburua bete izana, hori bete ezin nabarmena, edo baltzuaren ihardutze-sailen lana gelditu izana. c) Biltzar Nagusian berenez nahiz ordezkari bidez dauden bazkideek bi herenezko gehiengoz hartutako erabakia. d) Bazkide-kopurua Koperatiba sortzeko legez behar denetik beherago jeistea, egoera honek sei hilabetetik gora baldin badirau e) Lege honen 48 eta 49garren Atalek dioten bateratzea edo zatitzea. Koperatibak porrot egin izana, hori aldarrikatu dezan epai-erabakiaren ondorioz. g) Legean edo Araudian jarritako beste edozergatik. 2. Aurreko a) atalean ohartemandako deuseztapen-zioak berezko lege-indarra izango du. Aipatutako beste deuseztapen-zioak gerta daitezenetdn Biltzar Nagusiaren erabakia beharko da, c) eta e) zatietakoetarako 35.2 Ataleko gehiengoa- rekin, eta gainontzekoetarako 35.1 Atalekoarekin. Ezein bazkidek, esandako deuseztapen-zio hoietakoren bat gertatu ondoren, horretzazko Biltzar Nagusiaren bilkurarako deia egin dedila eskatu ahal izango du. 51 Atala.-Ondarkontu-garbiketarako bideak l. Koperatiba deuseztu ondoren azken kontu-garbiketa egiteko aldia hasiko da, aurreko Atalaren c) zatian esandakoa gertatutakoan salbu. Aldi honek diraueno, "ondarkontu- garbiketaldian" hitzak erantsi beharko dizkio bere izenari. 2. Deuseztatze-erabakia edo epailaritza-adierazpena, Koperatiba-Erroldean idazteaz gainera, Koperatibak bere egoitza dueneko probintziako Aldizkari Ofizialean eta hedapen haundiko aldizkari baten argitaratuko da. 3. Kontugarbiketa aldian, Biltzar Nagusien ihardunerako legezko eta araudizko araupide guztiak hateko dira, kontugar- biketagileek Biltzar Nagusiari bere lana nola doanaren eta azken-kontuen berri ematen diotela, onar ditzan. 4. Ondarkontugarbiketa bukatu ondoren egin dutenek azken-kontua izenpetuko dute, horri buruzko azken erabakia Biltzar Nagusiaren eskutan gelditzen dela. 5. Ondarkontuak onartu ondoren, kontugarbitasuna egin dutenek, hamabost eguneko epearen barruan Koperati- Uari buruz Koperatiba-Erroldean idatzitakoak baliogabetu eta Koperatibaren ihardunari buruzko liburu eta agiri- paperak bertan utzi beharko dituzte; orduan joko da zendutakotzat haren legezko nortasuna. 52 Atala.-Ondarkontugileen Lzendapena eta eskubideakI. Bazkide ondarkontu-garbitzaileen kopurua beti bakotxa izango da, eta Biltzar Nagusiak hautatuko ditu. Koperatiba deuseztu ondoren Koperatibak berak izendapena egin ez badu, Artezte-Kontseiluak Lehenengo Auzialdirako Epailariari ondarkontugileen izendapena egin dezala eskatuko dio, eta horixe bera eska dezake ezein bazkidek, izendatutakoak Koperatibako bazkide ez direnak ere izan daitezkeela. 2. Ondarkontugileak izendatuz gero Artezte-Kontseiluak eta Artezkaritzak bere egitekoa bukatuta izango dute, baina haiek eskea eginez gero ondarkontugintza egiteratzeko bere laguntza eman beharko diete. 3. Ondarkontugileek, Koperatiba urtzeko beharrezko izan daitezen guztiak egin beharko dituzte eta, bereziki: a) Bere egitekoari ekiterakoan, ondarkontugintza hasi dedin eguneko Koperatibaren ogasun-zerrenda eta kontugarbitasuna. b) Koperatibaren Liburu eta idatzizko harremanak bere gain hartu eta haren ogasunen osotasuna zaintzea. c) Egite-bidean dauden merkataritza-eragiketak eta Koperatiba urtzeko beharrezko izan daitezen berriak egitea. d) Baltzu-ogasunak saltzea. e) Maileguak eskatzea eta eskuratzea, besteekikoak nahiz bazkideekikoak izan. f) Bazkideei ordaintzeko dauzkatenak eskatzea eta hoiek eskuratzea. g) Baltzuaren zuduen onetan izan dedinean erdibide eta antolabidezko hitzarmenak egitea. h) Hartzekodunei eta bazkideei ordaintzea. i) Izendatu zaizkien egitekoetarako Koperatibaren ordezkutza egitea. 53 Atala.-Baltxu-ogasunen banakuntza 1. Baltzu-ogasunak ezingo zaizkio baltzuaren zorrak erabat kitatu arte iori izendatuz ez banatu. 2. Zor hoiek kitatu ondoren, gelditzen diren baltzu- ogasunak araupide hauei jarraituz banatuko dira: a) Hezkunza eta Gizarte-Hazkunderako Baltzari oso- osorik eutsiko zaio. b) Bazkideei Baltzu-domurako eta 28.1 ataleko Borondatezko Emendio Berezirako ekarritakoak itzuliko zaizkie, hala behar izanez gero gaurkotuta. c) Gainontzekoa, egon badago, Nahitahezko Emendio- Baltzakoa zein Koperatibaren Ogasuntza Garbikoa izan, eta bai Hezkuntza eta Gizarte-Hazkundeko Baltzakoa ere, Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko da, Koperatiben Goren Kontseiluaren bitartez Koperatibak suztatzeko eta Koperatibei laguntzen ez bestean erabil dezan. 54 Atala.-Ordainketa-geldialdia eta ondamena Ordainketa-geldialdiari eta ondamenari buruzko Merkataritza eta Epaibide-Legeak erabiliko dira Koperatibekin. Ordainketa-geldialdialdiaedo ondamen-adierazpena eskatutakotzat jo dezan Epailaritza-Adierazpena Koperatiba- Erroldetegian erasoko da.I I IDAZPURUAI ATALBURUA. BERARIZKO AGINDUAK 5 5 Atala.-Koperatiba-moetak 1. Koperatibak, Lege honetan araupetutako ezein moetakoak izan ahal izango dute. 2. Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailak Koperatibak bere ekonomia eta/edo gizarte-ihardunaren arauera sailkatuko ditu. 3. Atal honetan aipatzen diran Koperatibak, lehengo eta behin, hakoitzarentzat erabilgarri diren aginduen arauera arituko dira, eta berariz agindu gabekoetan Lege honetan ohar- temango guztizkoen arauera. 4. Atalburu honetako araupideetan berariz izendatu daitezenez gainera, Lege honetako 10, 12 eta 19garren Ataletan izendatutakoak ere izan daitezke Koperatibetako bazkide. 56 Atala.- Lankidetzazko Koperatibak . 1. Bere lanez inorentzako ezein ekonomia-ihardunean ari diran norbanakoak bazkidetzen dituztenak dira Lankidetzezko Koperatibak. 16urtetik gorako norbanakoak izan ahal izango dite bazkide langile. 2. Mugarik gabeko eperako lan-itunebidezko langileak ezingo dute bazkideen guztizko kopuruaren ehuneko hamar baino gehiago izan. Nolanahi ere, mugarik gabeko eperako itunebidezko izan eta enpresan urtebetetik gora daraman lan- gilea, beste baldintza guztiak bete eta eskea egiten badu, bazkide langile gisa hartu beharko da, saio-aldirik gabe. 3. Gizarte-Segurantzari.dagozkionetarako, bazkide langileak inorentzako langileekin edo norbere konturakoekin berdinduta geldituko dira. Bide hoietako baten edo bestearen aukera Araudiak egingo du. 4. Araudiak, bazkide gisa hartzeko sei hilabetetik gorakoa izango ez den saio-aldi bat jarri dezake. Epe honek diraueno, harremana alde batekoak nahi izate hutsez bukatu ahal izango da. Saioldiango bazkideak hitz egiteko eta argipidetarako eskubideak izango ditu, eta bai osoko bazkideen eskubide eta betebeharrak ere, Baltzu-Domurako ekarketak egin beharra eta sarrera-saria ordaindu beharra salbu. 5. Lan-Epailaritza, Koperatibaren eta bazkide langilearen artean langile denez sortutako auzietan aritzeko gai izango da, honako hauek bereziki aipagarri direla: Lansaripeko langile izatetik bazkide langile izatera iristeko eskubideari dagozkio- nak, lanarengatikako aintzin-ordainketei eta itzulketei buruzkoak, eskakizun izan daitezen neurrian, lan-arauak hautsi iza- nagatik jarritako zigorregatikako goradeiak, eta ateratzerakoango kitamenak eta birreskuraketak. Lan-Epailaritzak, nolanahi ere koperatibei buruzko legeak, Araudia eta Koperatibaren barne-erabakiak erabiliko ditu lehentasunez eta orohar, Koperatiba-erakundetzaren mamin diren irizpideak. 6. Aurreko Atala dagokien arazoen bide egitea Lan- Auzipideen Legeak ezarritako araupideek diotenez egingo da, honako agindu berezi hauekin osatuta: a) Egozte bat gertatuz gero, egozte-erabakia ezagutarazteak kaleratze-eskutitzaren ondorioak berak izango ditu. b) Bere merkataritzazko eta lanezko izakera bikoitza dela eta, Koperatiba ezingo da inoiz hartutako erabakiaren aurka bazkide langilea berriz hartzera behartu. 57 Atala.-Bezero-Koperatibak 1. Bezero-Koperatibek, bazkideei eta agitz hoiekin bizi direnei ogasunak eskuratze edo zerbitzu egitea izango dute xede, hoiek suntsitu edo hoietzaz balia daitezen, eta bai Argipide gehiago emateko eta bezero eta baliatzaileen bidezko zuduen aldezko ekintzapideak ugaritzeko ere. 2. Bezero-Koperatibek bazkide: ez direnei ere saldu ahal izango diete, bere Araudiak ohartemandakoan. Hori gertatuz gero, bere gaindikin garbiaren ehuneko berrogeikoa Nahitaezko Emendio-Balezan sartu beharko dute. 58 Atala.-Etxebizitza-Koperatibak 1. Bere bazkideentzat etxebizitzak, zerbitzuak edo eraikintza osagarriak inguratzea xede bakar dutenak izango dira Etxebizitza-Koperatibak; gainera, Araudiak dionaren arauera, batzuen jabetzapekoaz batean baliotzea eta goratzea eratu ahal izango dute, hoiekiko arduralaritza eta hoiei iraunaraztea eta hoiek hobetzea antolatuz. 2. Norbanakoak eta Koperatiba eta irabazte-xederik gabeko gainontzeko lege-nortasundunak izan daitezke baz 3. Ezein norbanakok ezingo du, batean eta herri berean, Koperatiba-suztapenezko etxe bat baino gehiago bere izenean izan, familia ugaria dutenei aitortutako eskubideak salbu. 4. Etxebizitzaz baliatzea eta hoien gozamena legeak onartutako ezein modutan izendatu eta utzi dakizkieke bazkideei. Koperat.ibak hoien jabe iraun dezanetan, Araudiak emango ditu horretarako araupideak. 5. Tegi eta gainontzeko eraikintza osagarriek diru-iturri izan daitezenean diru hori, alogeretatikakoa baldin bada, etxebizitzei eusteko, iraunarazteko eta hobetzeko erabiliko da, eta saldu izanagatikakoa denean, berriz, besteen prezioa gutxitzeko. 6. Bazkidea erabat jabe izan gabe egindako bizien arteko aldaketetan, ezkontidearen eta familia-etxean bizikide diren gainontzeko ahaideen aldekoetan salbu, Koperatibak prezio berdinean beretzakotzeko eskubidea izango du, Baltzu- Araudiak eskubide hori nahitaez araupetu behar duela. 59 Atala.-Irakaskuntza-Koperatibak l. Ezeinjakintza eta/edo teknika, arte, kirol edo bestetako alorretan edonolako irakaskuntza-ekintzapide inguratzea eta antolatzea xede izan dezatenak joko dira Irakaskuntza- Koperatibatzat. 2. Gurasoak, hoien legezko ordezkariak edo ikasleak heurak bazkide izan daitezenetan, Irakaskuntza-Koperatibekin Bezero-Koperatiben araupideak berak izango dira erabilgarri, eta Lankidetza-Koperatibenak, berriz Irakastegiko bazkide- langilez, irakaskuntzako lanariz eta Irakaskuntzaz bestetarako langilez osatuta egon daitezenean. 3. Irakaskuntza-koperatibetan, irakaskuntzan diharduten langileak nahiz irakastegiko beste ezein langile, 10.2 Atalean araututakoaren arauerako bazkide laguntzaile izatera iritsi daitezke. 60 Atala.-Mailegupide-Koperatibak l. Bertako bazkide diren koperatibei eta horietako bazkideei bere dirubide-beharretan zerbitzu egitea dute xede ; Mailegupide-Koperatibek. Zorpidezko eragiketei dagokienez, diru-ezarketak hartu ahal izango dituzte, eta bai koperatiba- helburuak suztatzeko eta hobeki lortzeko beharrezko izan daitezen banku-zerbitzuak eta beste batzuk ere. 2. Koperatibak eta hoietako bazkideek, ihardutze-eremu txikiagoko Mailegupide-Koperatibek eta Nekazaritzako Eraldakuntza-Baltzuek izan ahal izango dute.bazkide. 3. Koperatiba-moeta honetako Koperatiben sortze eta ihardunerako, lege honek jarritako agizko betebeharrez gainera honako hauek ere noraezeko izango dira: a) Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak aurrez eta berariz baimena ematea. b) Baltzu-domurako lehenengo ekarketak eskudiruz egin beharko dira erdia gutxienez sortzeko unean bertan ordaindu beharko da eta gainontzekoa gehienerako bi urteko epearen barruan, edo Iehenago, bermezko ehunekora iristeko behar izanez gero. c) Indarrean dauden legeek eskatzen duten gutxienezko bazkidekopurua eta/edo gutxienezko baltzu-domua ba dutenaren egiaztapena. d) Mailegupide-Koperatibek, ihardun dezateneko lehenengo urtean eskuratutako diru-sariak eta lehenengo hiru urteetako diru-itzulketak baltzu-domuan sartu behar dituzte nahitaezko ekarketa gisa. 4. Mailegupide-Koperatibak, ekonomia-alorreko agintariek jarri ditzaten teknika-bideen menpe egongo dira. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo ditu argipidetza, zaingoa eta ikerlaritza, legeen arauera. S. Ekarketak birreskuratzeari buruz, eta Lege honetan ohartemandako agizkoez gainera, honako arau hauek egongo dira: a) Koperatiba sortu eta lehenengo bost urtetan ezingo da birreskuratzerik egin, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak berarizko baimena emandakoan salbu. b) Halaber, ezingo da inolako diru itzultzerik ere egin eta, hori, honetarako eskea noiznahikoa dela, horrek bermezko ehunekoa ezarritako azpimuga baino beherako jeistea balekar. c) Ekonomia-urteak, hala behar izanez gero aurreko urteko galerak ere kontutan hartuea irabazirik eman ez dezanean, ezingo da inola ere baltzu-domurako ekarketagatikako dirusaririk ordaindu. 6. Mailegupide-Koperatibak, bere kanporako iharduna- nekazaritza, oihan edo abelazkuntzara edo nekazaritza- inguruko bizitza modua hobetzeko diru-bideak eskaintzera mugatu dezatenean, "Nekazaritza-kutxa" izena hartu ahal izango dute, eta kasu horretan esandako iharduna norbanako nahiz lege-nortasunezko edonorekin egin ahal izango du. 61. Atala.-Lurraren Bateango Ustiaketarako Koperatibak 1. Nekazaritza-ustiaketarako gai diran ogasunak erabiltzeko eta hoietzaz baliatzeko eskubidedun izan eta heurak bertan lan egin ez egin hoiek Koperatibari uzten dizkietenak, ogasunak erabiltzeko ezein eskubide utzi gabe ogasun haien, Koperatibaren jabetzapekoen nahiz inork alogeran emandakoen bateango nekazaritza-ustiapena egiteko bere lana jarri dezatenak bazkide direnekoak dira Lurraren Bateango Ustiaketarako Koperatiba. 2. Koperatiba-moeta honetako bazkide-lanariekin, ogasunen gozamena uzten dutenetakoek izan ez izan, Lege hone- tan Lankidetza Koperatibentzat jarritako araupideak izango dira erabilgarri, Atal honetango salbuespenak gertatutakoan izan ezik. 3. Gozamen-eskubide baten alogeratzaileek edo nolanahiko jabeek ogasunak erabiltzeko eta hoietzaz baliatzeko Koperatibari utzi ahal izango dizkio, berak bertan lan egin dezaneko baldintzapean eta alokairu-hitzarmenaren epea baino luzagorako gabe, hori egotzi dezateneko. edo hitzarmena bukatu dedineko bide izan gabe. 4. Araudiak zehaztuko du bazkideak ogasunen utzitzaile eta erabiltzaile direnez Koperatiban iraun behar duten aldiaren gutxienezkoa, eta bai ogasun hoien jabeak ogasunok inorentzakotzeko araupideak ere; iraunaldiak ezingo du hamabost urtetik gorakoa izan. Halaber, Baltzu-Domurako nahitaezko ekarketak ere zehaztuko ditu, lur-gozamenaren utzitzaile direnez eta bazkide-langile direnez egin beharrekoak bereiziz. 5. Diru-itzulketak Koperatibango bere ihardunaren arrauera egingo zaizkie bazkideei; bazkide langileei lan- aintzinordainen bidez egingo zaizkie, eta utzipenbidezko bazkideei aldian aldiko alokairu-sariz. 62 Atala.-Ogibide-zerbitzurako Koperatibak Bere lana inorekiko menpetasunik gabe egiten duten titulodun edo artistek osatuta egon, bazkideen lanbide-ekintza errazagotzeko xedea izan eta aurreko Ataletan aipatutako Koperatiba-moetetakoren baten sartu gabekoak izango dira Ogibide-zerhitzutarako Koperatibak. 63 Atala.-Aseguro-Koperatibak Asegurolaritzaren edozein alorretan aritzeko xedezkoak izango dira Aseguro-Koperatiba. Nolanahi ere, baltzu- domuei bermeei, teknika-oinarriei buruzkoeta asegurolaritzarako alor berezietan ihardutzeko jarrita dauden araupide guztiak beteko dira. Koperatiba hoiek, bere izenean, "Asegurolaritzako Koperatiba-Baltzua"edo, laburutuz, "As. Kop-B" jarri beharko dute. Aseguralaritza-lana egiteko, Koperatibek lanarozko baltzuak eratu ahal izango dituzte; Koperatibek eta bere bazkideek baino ezingo due hoietan lanarikide izan, eta bere dituzten araupidez ihardungo dute, Lege hau haren ordez erabilgarri dela. 64 Atala.-Dendari-Koperatibak Dendariz osatua egon eta bere bazkideentzat askokako erosketak batean egitea eta lanbide horri datxezkon zerbitzuak eta egipideak xede dituztenak dira dendari-koperatibak. 65 Atala.-Beste Koperatiba batzuk 1. Koperatibak edozein ekonomia-ekintza izan dezake. 2. Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailak zermugatuko ditu Koperatibarentzakotutako baltzu-xedeei begira aurreko Ataletan berariz araupetu gabeko Koperatibak, bere bazkideen eta gizarte osoaren ekonomiazko, kulturazko edo gizartezko hobekuntzarako lagungarri izan daitezen guztietan. 11 ATALBURUA. KOPERATIBEZ ETA ARDURALARITZAZ 66 Atala.-Gizarte-zudua Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Herri-Agintaritzek gizarte-zuduzko egiteko gisa beretzakotzen dituzte Koperatiben eta hoien laguntzarako erakundeen suztapena, axukatzea eta hezkuntza. 67 Atala.-Ikerlaritza 1. Lege hau betetzeari buruzko ikerlaritza, Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailak erabaki dezan sailek egingo dute. 2. Egin daitezen hauspenak, larria, ekonomiazko garrantzia, inori edo bazkideei ekarritako kaltea eta koperatibaren ekonomiazko ahalmena kontutan izanik zigortuko dira. Zigorrak, ohar egitezkoak eta bost miloe pesetarainoko isunezkoak izango dira, gaiarekiko Berarizko Legez dagozkie- kenez gainera. Baltzuko ihardutze-sailetakoen herrilegezko eta zigorlegezko erantzukizuna, dagokion auzipidetatik eskatuko da, eta arduralaritza-zigorrez gainera. 68 Atala.-Koperatiba eskugabetzea 1. Honako hauek izan daitezke Koperatiba bat eskugabetzeko zio: a) Lege honetako agintza edo debeku-araupide.ak modu larriz eta behin eta berriz hautsi izana. b) Ihardutze-sailek bata bestearen ondorengo bi urtetan geldi egon izana, Arduralaritzak aurrez eta behar bezala ohar- tarazi ondoren. c) Baltzuaren xedea bata bestearen ondorengo bi urtetan ez bete izana, Arduralaritza-Baltzarako diru-izendapena eta hori gauzatzea ez egin izana. d) Bezero-Koperatibetan, Legeak ohartemandako Nahitaezko Emendio-Baltzarako diru-izendapena ez egin izana. e) Batean esanez, Koperatibatasunaren oinarri-irizpide diranei behin eta berriz huts egin izana. 2. Eskugabetze-bidea Arduralaritzabide-Legeari atxikiko zaio, honako bereizitasun hauekin: a) Eusko Jaurlaritzako Lan-Saila izango da eskubidedun. b) Koperatibari entzuterakoan, Artezte;Kontseilua bertan egongo da edo, honen ezean, hiru baino gutxiagokoa izan ez dedin bazkide-kopuru bat. Hauek agertzea ere ezinezko gerta baledi, Koperatibak bere egoitza dueneko Probintziako Aldizkari Ofizialean dagokion iragarpena argitaratuz, egin beharreko bideak egindakotzat joko dira. c) Eskugabetzeko arduralaritza-erabakia errolderako lege-indarrezkoa eta arduralaritza-auzipideetatik birraztergarri izango da. Goradeirik balego, erabeteko epaia eman dedinerarte ez du eragite-indarrik izango. Eskugabetzeak, sendetsi ondoren, koperatibaren deuseztapena ekarriko du. 69 Atala.-Koperatiba-Baterakundeak 1. Bi Koperatibek edo gehiagok bere zudueti alde egiteko Baterakunde bat eratu ahal izango dute. Baterakundeek bere nahi bezelako bazkunak egin ditzakete. 2. Bere izenean jakineko lur-eremu baten aipamena egiten duten hitzak sartu ahal izateko, izenean aipatutako lur- eremu horretako Koperatiben gehiengoa izan beharko dute berebaitan. Izenak ekintzapide edo lan-alor baten aipamena badarama,' dagokion eremuan ekintzapide edo lan-alor horretan ari daiezen Koperatiben gehiengoa izan beharko du berebaitan. 3. Baterakundeen edo Baterakunde-Bazkunen Sortzeagiriak, eta bai hoien Araudiak ere, dagokien Koperatiba- Erroldean sartu beharko dira. Han zerrendaratu ondoren lege-nortasunaren jabe izango dira, eta bere Araudiek eta Lege honek agintzen dutenez ihardungo dute. 70 Atala.-Koperatiben Kontseilu Nagusia 1. Koperatiben Kontseilu-Nagusia Koperatiben eta bere erakundeen goreneko suztapen eta ordezkaritza-sail gisa sor- tarazten da. Kontseilu Nagusia lege-nortasunaren jabe da. eta Koperatibetasunaren suztapena eta azterpena izango ditu bere ihardunaren oinarri-irizpide nagusi. 2. Honako hauek dagozkio Kontseilu Nagusiari: a) Koperatiba-ekintoaren oinarriekiko zabalkundea, honetzazko hezkuntza eta gaitasuna axuhatuz. b) Koperatibei eta hoien elkarteei artez dagozkien legezko edo arauzko erabakien egitasmoei buruzko erizpenak ematea. c) Koperatibek batean edo sailka dituzten bidezko zuduak babestea eta aldeztea. d) Koperatiba guztien zuduzko zerbitzuak eratzea. e) Euskal Herriko gizarte-ekonomiazko antolaketaren lege eta erakunde-mailetako jaurpideak hobetzeko laguntza ematea, eta hori lortzeko Erakunde eta Ihardutze-Sailetan eskuhartzea. f) Koperatiben artean edo Koperatiben eta bere bazkideen artean sor daitezen auziak ebaztea, bi aldetakoek ebazpen hori eskatu edo bere Araudien ariora nahitaezko izan dezatenean. g) Orohar, Koperatibetasunaren eta bere erakundeen onerako izan daitezen guztiak. 3. Kontseilu Nagusia Koperatiben eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariz osatu beharko da, eta bere Araudiak ezarrita bezala eratuko da. ALDI BATERAKO ERABAKIAK Lehenengoa Lege hau Koperatiba guztiekin erabiliko da, hoien moeta eta eratze-unea direnak direla, eta hoien Araudiek diotena ezingo da Lege honek agintzen duenarekiko aitzitasunez egiteratu. Lege honen egintza edo debekatze-arauen aurkako izan daitezen guztietan baliogabetutakotzat jotzen direla. Bigarrena Lege hau indarrean jarri eta bi urteko epearen barruan, indarrean jartze hori baino lehen eratutako Koperatiba guztiek bere Araudiak hari egokitu beharko dizkiote; Biltzar Nagusiak horretarako beharrezko aldakuntza onartuz har dezan erabakia gehiengo soilez hartu izango da. Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailak finkatuko ditu erabaki hori hartzeko egutegia eta betekizunak. Onzat emate horretarako beharrezko izan daitezen egintza eta eragiketak ez dira inolako zergaren gai izango. Koperatibak bere Araudia egokitze hori egin gabe esandako bi urteko epe hori igaroz gero, Koperatiba legez erahat deuseztuta gelditu, eta azken garbiketa egiteko aldian sartuko da. Hirugarrena Eusko Jaurlaritzak bere Prezioen Guztizko Erakuskaria argitaratu dezanerarte Lege honek ohartemandako guztietarako Erresuma osoan indarrean dagoena erabiliko da. Laugarrena Koperatiben Goren-Kontseilua eratu artekoan, 53 Ataleko 2 c) idazatian zehazten diren diruak Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko dira, Koperatiben Goren-Kontseiluaren bitartez koperatibak suztatzeko eta koperatibei laguntzen ez bestetan erabil ditzan. GEHIGARRIZKO ERABAKIA Lehenengoa Koperatibak suztatzeko erresuma-mailan izendatuta dauden dirubideak Elkarte Autonomiadunari eskuratu izana indarrean jartzerik aurrera hiru hilabeteren barruan, Jaurlaritzak, lagunza hori eraginkor bihurtzeko, Koperatiba- Bazkunentzako dirubideketak, diru-laguntzak eta herrimailako beste suztapen-bideak oharteman ditzaten arau egokiak gauzatuko ditu. Bigarrena Lege honetako 70garren atalean ohartemandako Koperatiben Kontseilu Nagusia, hasiera batean, Koperatibetako ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzak izendatutako kideek osatuko dute, beti ere gehiengoa duen ordezkaritza haiena delarik. Koperatiben ihardutze-sailak lehenengo aldiz osatzeko hautaketa-arauak eta araupideak Eusko Jaurlaritzak onartu baino lehen, V Legebiltzar-Taldeari (Lana eta Gizarte- Ongundea) jakinaraziko zaio. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa Lege hau bere egoitza Euskal Herriko Autonomia- Elkartean duten Koperatiba guztiekin erabiliko da, bere ihardutze-eremua dena dela. Bigarrena Lege honetako 57garren Ataleko bigarren zatian ohartematen denez Bezero-Koperatibek bazkide ez direnei saldu ahal izatea, Araudietan ohartemanda egonarren, Merkataritza eta Turismo-Sailaren Saloz Eusko Jaurlaritzak erabaki dezan egun, modo eta baldintzapeanjarriko da indarrean. Nolanahi ere, Jaurlaritzak baimen hori, ekintza horretan diharduten gainontzeko merkatariekin bere osoango aukera- berdintasuna gerta dedin unean eman beharko du. Hirugarrena Euskal Herrian ekonomia-larrialdiaren aurka borrokatzeko izendatzen diren eta, bereziki, lantoki berriak sortarazi eta hoiei eusteko zuzendutako eskuarteak gehiagotu ahal izateko, Epailaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortu zen Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordearen saloz, doakionaren esker, mailegubide-koperatibek lehen esandako xedeeekin, eskuhart.u ahal dezateneko bideak egin ditzan esku ematen zaio Jaurlaritzari. Jaurlaritzaren eta doakion Koperatibaren arteango itune bidez gauzatuko diren eskuhartzebide hauen egiterapideak, Mailegubide-Koperabitetan bazkidetu gabeko Erakunde, Toki-Erakunde edo Herri-Erakundeekin edo Enpresekin egindako diruideketez besteko eskuarteak gehienez ehunetik hamarrekoan izendatu ahal izateko bide emango du. Esandako dirubideketa hoiek itunean zehaztu daitezen balore eta maileguetan gauzatuko dira eta ez dira beste Mailegubide- Erakundeek Autonomia-Elkartearen barruan egindakoei buruz bereizkeriazkoak izango. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak arauz erabaki dezan eran egingo den eskean, indarreango araupideen ariora, esandako araupide hauek ehunekoak egokitzeko jartzen duen aldiaren azkenean doakion Mailegu-Koperatibari eskatzen zaizkion legezko ehunekoen mailara eskea egin baino sei hilabete lehenago iritsi, eta gero hoiei benetan ematea eskatzen zaio. Laugarrena Jaurlaritzak, Lan-Sailaren saloz Koperatiba-Erroldea eratzeko eta horren ihardunerako beharrezko izan daitezen arauak emango ditu. Bosgarrena Eusko Jaurlaritzari, Ekonomia eta Herriogasun eta Lan- Sailen saloz Lege Honek Koperatiben kontaduritzari buruzko egitekoak betetzeko beharrezko izan daitezen arauak emateko eskua ematen zaio, eta bai Lege hau bete dedineko ikerlaritza eta zaingoa egiteratzeko ere. Seigarrena Eusko Jaurlaritzari, Lan-Sailaren saloz hauspenen zermugapenarako, zigortze-bideetarako eta hoietako goradeietarako beharrezko izan daitezen arauak emateko eskua ematen zaio. Zazpigarrena Koperatiben Goren-Kontseilua lehenengo aldiz osatuko dutenak aukeratzeko Araudia eta arauak, gaia dagokion Legebiltzar-Taldeari berri eman ondoren, Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailak onartuko ditu. Zortzigarrena Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.