- 6/1994 LEGEA, martxoaren 16koa, turismoa antolatzezkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu6/1994 LEGEA, martxoaren 16koa, turismoa antolatzezkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 70
- Hurrenkera-zk.: 1294
- Xedapen-zk.: 6
- Xedapen-data: 1994/03/16
- Argitaratze-data: 1994/04/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Eusko Legebiltzarrak honako Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:MARTXOAREN 16KO 6/1494 LEGEA, TURISMOAREN ANTOLAKETARI BURUZKOA
Zioen adierazpena
Euskal Autonomi Elkarteak, Autonomi Estatutuaren 10.36 atalaren arabera, bakarreko aginpidea du turismoaren arloan. Hala ere, Estatutua onartu zenetik, turismoaren arloak ez du bereziki arau berariazkorik izan.
Euskal Autonomi Elkartean, gaur egun dagoen araubide urri eta zatizkoa kenduta, egon den arau-faltaren ondorioz, turismoaren araubide-zati handi bat Estatukoaren kontura dago, Konstituzioaren 149.3 atalean ezartzen den ordezkotza-irizpideak hala agintzen baitu.
Lege hau, hortaz, bakarreko aginpide hori garatzeko aldarrikatzen da, eta horren beharrak ondoko hauek ditu oinarri:
Turismoari trataera bateratua eta sistematikoa emateko beharra.
Konstituzioaren irizpidez, zigor arloko administrazio-zuzenbidearen lege bidez arautu beharra.
Turismo-enpresa eta egile-eragileen iharduna aurrera ahalik eta ondoen eramateko behar adina esparrua eskaintzea, euren kalitate eta lehiakortasunaren alde jokatuz.
Turismoaren bezero eta erabiltzaileei babes egokia eskaintzearen egokitasuna, beti ere sektoreari buruzko erabaki hauetatik gure Autonomi Elkarteko bezeroen eskubideen babes-esparrua indartuz.
Legearen helburua turismoaren antolaketa bateratua eta sistematikoa eskaintzea bada, sortzen den lehenengo arazoa kontzeptu horren zehazgabetasuna eta atzemangaitza da, hain zuzen ere, kontzeptu horrek erro eta konnotazio soziologiko nabarmenak baititu eta ageriko garrantzi ekonomikoa.
Turismo terminoa 1905eko abuztuaren 6ko Errege Dekretuko hitzaurrean lehenengo aldiz azaldu zenez gero, hitz horren erabilera jende artean zabaldu zen nabarmenkiro, ulertutzat ematen zen esanahia zuelarik baina lege arloko definiziorik gabe. Hori dela eta, zail da hitz horri lotura-zeregina esleitzen, gero gainean legea bera haren osatzeko.
Bestalde, ihardun jakin bat "turismokoa" dela esaten denean, administrazioari legezko zaio hori antolatu, sustatu, bultzatu, kudeatu, ikuskatu eta zigortzeko eskubidea.
Lege honen asmoa, beraz, ez da turismoa era abstraktuan antolatzea, turismo-sektorea bera antolatzea baizik. Horretarako, Euskadiko turismo-sektorea osatzen duten ihardun eta baliabide guztien artean lotura-bidea ezarri nahi da, nolabait bitarikoa dei dezakegun sistema erabiliz. Sistema horretan, batetik, banaka aipatutako turismo egile-eragileen arabera gauzatzen da iharduna, eta, bestetik, turismo-baliabideak turismoko joan-etorriak sortzeko gaitasunaren arabera zehazten dira.
Dena dela, legearen edukia adierazten hasi aurretik, esan behar da legeak kodetzeko borondate nahikoa duela, denbora luzez eta kasu guztietarako balioko duten aginduak biltzen dituelarik.
Legearen I. idazpuruak, ezarpen-eremuaren (2. atala) definiziotik hasita, honako arlo hauek hartzen ditu bere baitan: lortu nahi diren helburuak zein-nolakoak diren (3. atala), administrazio-iharduketarako hatsapenak eta irizpideak (4. atala) eta, azkenik, Euskal Autonomi Elkarteko turismo-administrazioari izendatzen zaizkion aginpideak (5. atala).
Legearen II. idazpuruak turismoko enpresei buruz dihardu. Turismo-enpresa eta -tegia zer diren adierazten da 6. atalean. Orain aurkezten den arauak enpresa eta tegien iharduketako lege-esparrua zehaztu nahi du; horrela, baltzu-egoitza edonon dutela ere, turismo-ihardunean aritu beharko dute, eta, beraz, legeak horietaz ezarritako guztia ezarriko zaie. Gai horrek garrantzi berezia du turismo-disziplinaren arloan, eta, horregatik, ikuskatze-neurriak zein iharduni dagozkion eta arau-hausteen eta zigorren jaurbidea zehazten du oro har 56. atalak.
Turismo-ihardunak legezko izaera duenez, 7. atalak aukera ematen du turismoarekin zuzeneko zerikusia duten zerbitzuak ematen dituen edozein enpresa araudi bidez turismo-enpresatzat jotzeko, eta horregatik esaten da legeak ez diela "numerus clausus"ik jartzen turismo-enpresei. Aipatutako aukera 37. atalean garatzen da.
Izaera orokorrez ezartzen dira baimen-ihardunbidea, turismo-enpresek dituzten betebeharrak eta turismo-enpresen errolda. Lege honetan ohartemandako administrazio-ihardunbideei eta bestelako arauetatikakoei buruzkoan, horiek eragina interesdun bat-berarengan dutenean, erabaki gehigarrietako bosgarrenean aipatzen denez, Jaurlaritzak ahaleginak egingo ditu horien biderapenak koordinazio- eta soiltasun-irizpideei jarraiki egin daitezen; biderapen hori, garbi dagoenez, ez dago oraingo hau bezalako alor-araupeketaren esku hutsetan uzterik, baizik eta horretarako jarri daitezen administrazioa eraberritzeko baliabideei dagokie.
Ondoren, turismo-ostatuko enpresen zehaztapenari eta sistematizazioari ekiten zaio, hotel-izaerako eta hotel-izaera gabeko ostatuen ohizko sailkapenari jarraikiz.
Hotelez kanpoko ostalaritzari dagokionez, dauden mota guztien jarraibide nagusiak ezartzen dira, nahiz eta mota horietako batzuek, turismo-apartamentuek esate baterako, Autonomi Elkartean eragin txikia izan.
Oporretarako turismo-etxebizitzen eta norbanakoen etxeetako ostatuen araubidea II. Atalburuan zehazten da.
Baliteke horiek sistema barruan sailkatzea eztabaidagarri gertatzea, izan ere, ez baitira turismo-enpresa bete-betean; hala ere, turismo-ostatuak direnez, gainerako motekin batera jartzea komeni da, berariazko araudi bidez arautzekoak izango direla.
Norbanakoen etxeetako ostatuak arautzean, bidezkoa da zenbait xehetasun ematea. Lehenengo eta behin, esan behar da 28. atalaren arabera, Hiri Alogerei buruzko Legeak aipatzen duenaren ildotik, ez dutela apopilorik etxean iraunkorki hartzerik. Bigarrenez, adierazi behar da azken finean norbanakoen etxeetan ostatu-ihardunik badela, sarritan hotelen egitura osagarri bihurtzen denik. Horregatik, turismo-erabiltzaileari izaera orokorrez aitortzen zaizkion eskubideen babes-arauak ezartzea beharrezkoa da.
Baliteke, baita ere, ostatua eskaintzen duten norbanakoen etxebizitzak ugaltzeak legearen helburuei aurka egitea, izan ere, horiek ostatu iraunkor eta kalitatezkoa ematen dutenekin, batez ere hotelekin, bidezkoa ez den lehian aritzea gerta bailiteke. Legeak dioenez, hotel-izaerako turismo-ostatuen kopurua erabat urria den herri edo egoeretan eta oporrak edo turismoa dela bide norbanakoen etxebizitzetako logelak prezioaren truke ostatu gisa eskaintzeko orduan, turismo-administrazioari jakinarazi beharko zaio. Administrazioak gutxieneko kalitatea eta erabiltzailearekiko babesa bermatu beharko du. Ekimen horren bidez, herri eta eskualde jakinetako turismo-eskaintza urria orekatu egiten da eta, bide batez, familien irabaziak handitzeko bidea sustatzen da.
Ondoren, III. idazpuruak enpresa ez diren turismo egile-eragileak biltzen ditu, eta enpresa ez diren turismo-erakundeekin eta turismo-lanbideekin batera, turismo-erabiltzaileak ere aipatzen ditu. Erabiltzaileentzat atalburu berezia gorde da, nahiz eta atal guztiek bezeroaren babeserako irizpide eta neurriak dituzten oinarri.
Legearen IV. idazpuruak turismo-baliabideen lege-jaurbidea ezartzen du. Bertan proposatzen diren baliabideen antolaketari dagokionez, honako hauek azpimarratu behar dira:
Lurraldeko Arlo Planak erabakitzen du turismo-baliabideen antolaketa.
Maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak lurralde-antolaketarako zehazturiko tresnen barruan sartzen da plan hau.
Euskal Autonomi Elkarte osoa da planaren esparrua.
Eskualdeko Estrategiazko Planek, lurralde-esparru txikietan antolaketa-bideak zehazten dituzten heinean, garrantzi berezia dute.
Baliabideak eta turismo-eskaintza antolatzeko beharrezkoa da turismo-politika plangintza bateratuko ekintzatzat hartzea, eta ez noizbehinkako, loturarik gabeko eta unean uneko iharduketa-multzo gisa.
Azkenik, VI. idazpuruak turismo-disziplinari dagokion guztia hartzen du. Horrela, Konstituzioak agindu bezala, turismo-arloan Autonomi Elkarteak duen zigor-ahalmena babesten duen araua, lege-maila dagokiona, izateko beharra betetzen da. Zigor-erabakiei dagokienez, legearen testua Herri Administrazioen Lege Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen erabakietara egokitu da.
Adierazi beharrekoa da, baita, legean jasotzen diren arauek araudi bidez osatu beharra dutela erabaki gehigarrietan eta azken erabakietako bigarrenean aipatutako gaiei dagokienez, bai eta erabaki horiek garatu eta ezartzeko beharrezko diren guztiei dagokienez ere, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzari behar den araudi-ekimenari bere garaian heltzeko ahalmena ematen zaio.
I. IDAZPURUA
atala.- Helburua
Euskal Autonomi Elkarteko turismo-sektorea arautzea eta administrazioaren ekintzak turismo-ihardunaren plangintza, sustapena eta zuzperketa egin ahal izateko zein hatsapen eta irizpideri egokitu beharko zaion ezartzea dira lege honen helburu.
atala.- Ezarpen-eremua
Lege honen erabakiak Euskal Autonomi Elkarteko turismo-sektorea osatzen duten ihardun eta baliabide guztiei ezarriko zaizkie.
Turismo egile-eragiletzat honako hauek hartuko dira:
Turismo-enpresak, enpresa ez diren turismo-erakundeak eta turismo-lanbideak, beti ere horien ekintzak, zuzenean edo zeharka, bidaiarien joan-etorria, egonaldia eta zerbitzuak errazteko helburua badu.
Aurreko puntukoek ematen dituzten zerbitzuak hitzartzen edo jasotzen dituzten turismo-erabiltzaileak edo bezeroak, norbanakoak nahiz lege-nortasundunak direla.
Izaera edo inguruabarrak direla eta, turismoko joan-etorriak sortzeko gai diren gauza materiazko nahiz materiagabeak, berezkoak izan ala ez izan, turismo-ondasun edo -baliabidetzat hartzen dira. Horiek horrela, pertsonak tokiz aldatzea eta ohizko bizilekutik kanpo egotea joko da turismoko joan-etorritzat.
atala.- Xedeak
Lege honen lehen atalean adierazitako helburua honako xede hauek lortzean datza:
Turismo-eskaintza antolatzea, azpiegiturako hutsak zuzenduz, kalitatea hobetuz eta turismoko zerbitzuak, ezarkinak eta tresneriak lurraldeko azpiegituraren garapenari eta ingurugiroaren babesari egokituz.
Turismoko enpresa egile-eragileen ihardunik onenerako behar adinako eremua eskaintzea, horien kalitatea eta lehiakortasuna erraztuz.
Turismo-eskaintza eta -plangintza gaur egungo eta bihar-etziko eskaeraren eskakizunetara egokitzea.
Turismo-baliabideak babestu eta jagotea, hondamena eta endekapena saihestuz eta eskaintzako aukera guztietan behar bezalako probetxamendua bultzatuz, kultura, historia, arte, paisaia, hirigintza eta ingurugiroko balioak aintzat hartzen direla.
Bertako turismo-hornidura berritu eta hobetzeari eta zerbitzu-eskaintza osagarriak garatzeari bultzada ematea, sektoreetako enpresa-egiturak egokitzeko behar diren laguntza-bideak sustatuz.
Barruko zein kanpoko turismoko joan-etorriak indartzea, gizarte-turismoa zuzpertuz eta gero eta gizarteko talde zabalagoetara eta sektore berezituetara hedatuz turismoaren ekimena.
Turismo-erabiltzailea babestea.
Turismo-lanbideek bere dituzten ihardunetan aritzeari, horietarako gaitzeari eta hobetzeari laguntzea.
atala.- Administrazioaren iharduketarako hatsapenak eta irizpideak
Administrazio-iharduketa ondoko hatsapen eta irizpide orokorretan biltzen diren aginduei lotuko zaie:
Gainerako herri-administrazioekin koordinatu eta lankidetzan aritzea, herri-ekintza eraginkorragoa izan dadin.
Zerbitzuaren eta ezarkinen kalitatea areagotu eta hobetzeko xedez, administrazio-kontrolaren eraginkortasuna hobetzeko neurriak bultzatzea, indarrean dagoen araubidea ezarriz.
Turismo-enpresen lehiakortasun-estrategien hobekuntzari arreta berezia eskaintzea, zuzperketako herri-ekintzak honako hauek izango dituela xede:
Enpresen garapen eraginkorra erraztu eta sustatuko duen teknikaren eta zerbitzuen azpiegitura sortzeko pizgarria izatea.
Enpresa-elkarte eta -taldeei bultzada ematea.
Lehiakortasunaren, estrategiazko planen eta turismo-tokien diagnostikoei buruzko ikerketak egiten laguntzea.
Turismo-produktuak sustatzeko, sortzeko eta merkaturatzeko ekintza-egitarauak aurrera eramaten laguntzea.
Turismo-ostatuko enpresei dagokienez, herri-administrazioak honako hauek xede harturik ihardungo du:
Ostatu-plaza zaharkituak berritzea.
Kalitate-eskaintza zabaltzea.
Eskaintzaren hazkunde berezitua ziurtatzea.
Turismo-sektoreko lanbide-prestakuntza areagotzeko behar diren neurriak hartzea, gizarteak eta ekonomiak osatzen duten beharkizun-esparru orokorrean eta enplegu-politikaren helburuei arreta berezia eskainiz.
atala.- Aginpideak
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari honako aginpide hauek dagozkio:
Turismo-enpresako tegien ihardunerako baimena ematea, hala behar izanez gero, dagokien taldea, klasea, mota eta maila finkatuz.
Turismo-tegiak eta horiek beren zerbitzuak zein baldintzatan ematen dituzten ikuskatzea.
Turismo-zerbitzuen publizitatearen eta prezioen arloan ezarritakoa beteko dela zaintzea.
Turismo-eskaintza zuzpertu eta sustatzeko neurri egokiak hartzea, beste administrazio eta erakundeek, bakoitzak dituen aginpideez baliatuz, aurrera eramandakoekin koordinaturik eta haiekiko lankidetzan.
Lege honek aipatzen dituen gaien inguruan egin litezkeen erreklamazioak izapidatzea.
Turismo Baliabideak Antolatzeko Lurraldeko Arlo Planak eta Eskualdeko Estrategiazko Planak onartzea.
Legeak aurrikusitakoaren aurka egiten diren arau-hausteak direla eta bidezkoak diren zigorrak jartzea.
Legearen helburuak eta xedeak ziurtatzeko behar diren neurri guztiak hartzea Euskadiko turismo-sektorearen antolaketaren arloan, sektoreko eragileekin eta gainontzeko herri-administrazioekin batera lan eginez.
Turismo-arloko aginpidea duen organoari dagokio aurreko puntuan zehazten diren eskumenak betetzea eta egiteratzea, beti ere beste organoei, zeini bere aginpideen barruan, dagozkiekeen eskumenen kaltetan izan gabe.
II. IDAZPURUA
TURISMO ENPRESAK
I. ATALBURUA
AURRETIAZKO ERABAKIAK
atala.- Turismo-enpresak eta -tegiak
Ostatu- eta jatetxe-zerbitzuak edo bidaiarien eta turismo-eskaintzaren arteko bitartekaritza-zerbitzuak ematen dituzten enpresak turismo-enpresak direla esaten da. Halaber, turismoarekin zuzeneko zerikusia izan eta araudiz horrelakotan sailkatu daitezen enpresak turismo-enpresatzat hartuko dira.
Jendearentzakoak diren, kasu bakoitzean ezar daitekeen araubidearen arabera egokiturik dauden eta turismo-enpresek jendeari zerbitzu bat edo gehiago eskaintzeko dituzten lokalak edo ezarkinak, lege honen ondorioetarako, turismo-tegitzat hartuko dira.
atala.- Turismo-enpresa klaseak
Turismo-enpresa izan daitezke:
Turismo-ostatuak.
Bidaia-agentziak.
Jatetxeak.
Lege honetako 37. atalean aipatzen diren bestelako turismo-enpresak.
8 atala.- Baimena
Turismo-enpresek, tegiak martxan jarri aurretik, turismo-administrazioari ihardunerako baimena eta sailkapena eskatu beharko dizkiote araudi bidez zehaztuko den moduan.
Halaber, tegiak irekitzeko baimena eta horien sailkapena eman zirenean zeuden baldintzak funtsean ukitzen dituen edozein aldaketa egin ahal izateko, turismo-enpresek ihardunerako baimena eskatu beharko dute.
Ihardunerako baimenak eta sailkapenak ez dute zerikusirik beste erakunde batzuek, zeinek bere aginpideen arabera, eman beharko dituztenekin.
Sailkapena egin zenean kontuan hartu ziren baldintzak betetzen diren bitartean izango du indarra turismo-administrazioak emandako sailkapenak; hala ere, administrazioak, bere kabuz edo interesdunen batek eskatuta, dagokion espedientea ireki ondoren berrikusi ahal izango du.
atala.- Turismo-enpresen betebeharrak
Turismo-enpresek dagokien sektorerako araudi bidez ezarriko diren erabakiak bete beharko dituzte, eta oro har, hauek:
Dagokien sailkapenaren arabera eman behar dituzten zerbitzuak ematea, lege honek eta legea garatuko duten araudiek aurrikusitako moduan.
Tegietako ezarkinak behar bezala ihardungo dutela bermatzen duten baldintzetan zaintzea.
Erabiltzaileei aurretiaz aditzera ematea zein-nolako zerbitzuak eskaintzen diren tegian, zerbitzuak nola ematen diren eta nolako prezioa duten.
Tegiari dagokion sailkapenaren ezaugarri-ikurra ondo ikusteko moduko tokian jartzea.
Erreklamazioak egiteko behar diren agiri guztiak bezeroari ematea, berak hala eskatzen badu.
Enpresaren erantzukizunpeko balizko arriskuak bermatzen dituen herri-erantzukizuneko asegurua hitzartzea, zehaztuko den modu eta zenbatekoan.
Zerbitzuen fakturak ezarritako prezioen arabera eta legez ohartematen denez egitea.
Legez aitortutako eskumenak zuzen egiteratu ahal izateko, aginduta dauden argibide eta agiriak ematea administrazioari.
Turismoko arauez gain, honako arlo hauetakoak ere betetzea: ingurugirokoak, etxegintza eta eraikuntzakoak, makinak ipini eta martxan jartzekoak, osasun eta segurtasunekoak eta suteei aurrea hartzeko neurrien arloan indarrean daudenak eta ezartzekoak diren beste guztiak.
atala.- Turismo-enpresen errolda
Turismo-enpresek eta -tegiek Euskal Autonomi Elkarteko Turismo Enpresen Erroldan eman beharko dute izena. Turismo-arloko aginpidea duen organoari dagokio errolda hori, hain zuzen ere, administrazio-izaerakoa eta publikoa izango dena.
Aukeran, bestelako ihardunen izena ere eman ahal izango da erroldan, haien zerbitzuak, ezarkinak edo turismorako onura direla eta, Euskadiko turismo-eskaintzan araudi bidez sartzeko nahikoa garrantzitsutzat jotzen badira.
Administrazioak bere kabuz edo interesdunak hala eskaturik emango ditu erroldan turismo-enpresa eta -tegien izenak.
Aipaturiko enpresa eta tegiei emango zaizkien administrazio-baimenak lege arloan eraginkorrak izan daitezen, beharrezkoa izango da izena ematea.
Erroldaren antolaketa eta ihardute-modua araudi bidez zehaztuko da.
II. ATALBURUA
TURISMO OSTATUKO ENPRESAK
atala.- Zer diren
Lanbide gisa eta ohizko ihardunaz, prezioaren truke eta zerbitzu osagarriekin edo gabe, pertsonei aterpea ematen dieten enpresak turismo-ostatuko enpresa dira.
atala.- Klaseak
Aurreko atalak aipatzen dituen enpresak hotel-izaerako tegikoak edo hotel-izaeraz besteko turismo-ostatukoak izan daitezke.
Turismorako garrantzitsuak diren sasoi, alde eta egoeretan aterpea eskaintzen duten kanpinak, turismo-apartamentuak, baserri-turismoko etxeak, oporretarako turismo-etxebizitzak eta norbanakoen etxeetako ostatu-logelak, prezioaren truke ostatua ematen dutenak, hotelez kanpoko turismo-ostatuak direla esaten da.
atala.- Sarbidea
Turismo-ostatuek, bidaia-agentziek eta jatetxeek izaera publikoa izango dute eta, horregatik, arraza, sexua, iritzia edo norbanakoen edo gizartearen bestelako inguruabarra dela eta, ezin izango da inoren sarrera mugatu.
Nolanahi ere, tegira sartu ahal izateko, erabilerako eta barne-jaurbideko araudiak bete beharra izan daiteke. Araudi horiek inola ere ezin izango dute lege honek dioenaren aurka egin eta tegira sartzeko tokietan ondo ikusteko moduan iragarri beharko dira.
LEHEN SAILA
HOTEL IZAERAKO TURISMO TEGIAK
atala.- Sailkapena
Hotel-izaerako turismo-tegiak hotelen taldean edo apopilo-etxeenean sailkatuko dira.
Hotelen taldea, bere aldetik, hoteletan eta apartamentu-hoteletan sailkatuko da.
atala.- Hotelen taldea
Turismo-tegi batek, hotel izateko, honako baldintza hauek bete behar ditu: ostatua, jantokiarekin edo gabe, eta beste zerbitzu osagarri batzuk eskaintzea, eraikin osoa edo eraikin-zati ongi bereizia hartzea, gela eta aretoek osotasun homogeneoa osatzea, tegirako erabilera bakarreko sarrerak, igogailuak eta eskailerak izatea, eta araudi bidez ezartzen diren baldintzak betetzea.
Hotelaren egitura eta zerbitzuak bitarte direla, ostatu-unitate bakoitzaren barruan elikagaiak behar den bezala gorde, prestatu eta jateko ezarkin egokiak dituzten hotelak apartamentu-hotelak dira.
atala.- Mailak
Hotelen taldean sartzen diren tegiak bost mailatan sailkatuko dira, dagozkien ezaugarriak izarrak izango direla. Bost izarrekoek, ez bestek, erabili ahal izango dute luxuko edo antzeko izena. Bost izarreko hotelek luxu handi terminoa erabili ahal izango dute, baldin eta erosotasun, apaingarritasun, zerbitzu osagarri edo antzeko zerbitzuen baldintza bereziak direla eta, administraziotik berariazko eta aurretiazko baimena jasotzen badute.
Aurreko idazatiak aipatzen duen mailaren batean hotelak sailkatzeko, araudi bidez zehaztuko den moduan neurtuko da ezarkin eta zerbitzuen eskaintza. Nolanahi ere, honako hauek hartuko dira aintzat: bezeroak hartzeko ahalmena; tegia dagoen eraikinaren inguruabarrak eta eraikina dagoen tokia; logelen eta bezero guztiek erabil ditzaketen ezarkinen baldintzak eta hornidura; zerbitzu osagarriak; langile-kopurua bezeroak hartzeko duen egituraren eretzean; eta osasun- eta segurtasun-baldintzak.
Osagarri gisa, administrazioak bultzatu egingo ditu hotelak kalitatearen arabera sailkatzeko sistema erabiltzetik atera daitezen produktuak eta, hala badagokio, horien aitorpena egingo du, horien sustapena egin ahal izateko.
atala.- Apopilo-etxeen taldea
Ostatua, bestelako zerbitzu osagarriekin edo gabe, eskaintzen duten tegiak, duten neurriagatik nahiz zerbitzuen egitura, tipologia edo ezaugarriengatik hotel izateko gutxieneko baldintzetara iristen ez badira, apopilo-etxeak direla esaten da.
Apopilo-etxeen taldea bi mailatan banatuko da, dagozkien ezaugarriak izar bat edo bi izango direla, araudi bidez ezarriko den eran.
atala.- Berariazko gaitasuna
Hotel-izaerako tegiek berariazko gaitasunaren aitorpena jaso ahal izango dute turismo-administraziotik. Berariazko gaitasuna emateko orduan kontuan hartuko dira tegiaren ezaugarriak eta eskainitako zerbitzuak, bai eta eskaera zein-nolakoa den ere.
Araudi bidez zehaztuko dira berariazkotasunen zerrenda (hondartza, mendia, motela, bainuetxea eta abar) eta bete behar diren baldintzak.
2. SAILA
KANPINAK
atala.- Zer diren
Behar den bezala zedarriturik egon, aldi batean erabili ahal izateko hornikuntza eta egokitasuna izan, oporretako edo aisialdiko bizimodua zerupean egin nahi duten hamar pertsonatik gora hartzeko gaitasuna izan eta egoitzatzat aterpe mugikorrak, kanpin-dendak, karabanak edo garraia daitezkeen antzeko osagaiak hartzen dituzten lur-sailei kanpin deritze.
Hala eta guzti ere, administrazioak aurrez gertatutako zurezko nahiz antzerako osagai finkoak era iraunkorrez jartzeko baimena emango du, ezarkin horiek kanpineko toki-eskaintza osoaren ehuneko 25etik gorakoak izan ez daitezenean.
Lege honek ezartzen duen esparrutik kanpo honako hauek geratzen dira: turismo-ekurategi pribatuak; irabazi-asmorik gabe talde bereziei aterpea eskaintzen dieten ekurategiak, adibidez, gazteentzakoak; aterpe-etxeak eta eskola-umeen oporretako udalekuak. Horiek guztiek, dagozkien lege eta erabakiei jarraiki ihardungo dute.
Kanpinen izaera dela eta, ez da lurzatirik saldu edota sei hilabete baino gehiagoz alogeratzerik izango.
atala.- Arlo-planak
Lege honen 48. atalak aipatzen duen Lurraldeko Arlo-Planak zehaztuko du zein den turismo-ekurategiak egiteko erabil daitekeen lur-azalera osoa, zenbat toki jarriko diren dauden mailen artetik, zeintzuk diren ekurategi-mota bakoitza erabiltzeko irizpideak eta zein-nolako neurriak hartu beharko diren turismo-baliabideak zaintzeko.
Nolanahi ere, turismo-ekurategiak jartzen direnean, kasuan kasuko lurraldearen natura, hiri, paisaia, nekazaritza eta basogintzako baloreak zaindu beharra beti hartuko da kontuan.
Kanpinetatik kanpoko ekuratze-ihardunak zenbait baldintzari egokitu beharko zaizkie, eta baldintza horiek araudi bidez arautuko dira.
atala.- Sailkapena
Turismo-ekurategiak, ezarkin eta zerbitzuen arabera, lau mailatan banatuko dira: luxukoa, lehen mailakoa, bigarren mailakoa eta hirugarren mailakoa.
Kasu bakoitzeko maila zehazteko, kontuan hartuko dira araudi bidez ezarriko diren baldintza hauek: kokapenari, ostatu-ahalmenari buruzko inguruabarrak; sarbideak eta aparkalekuak; higieneko, osasungintzako eta mediku-laguntzako zerbitzuak; edateko uren ezarkinak, elektra-indarra eta komunikazioak; jolas eta kirol egiteko ezarkinak; eta segurtasun- eta zaintza-baldintzak.
3. SAILA
TURISMO APARTAMENTUAK
atala.- Zer diren
Lanbide gisa eta ohizkotasunez prezioaren truke turismo-ostatua eskaintzen duten etxeak, finko egongo diren aurrez gertatutako eraikinak edo antzerakoak, edo horietako multzoak, turismo-apartamentuen mailan sartzen dira.
Altzariak, ezarkinak, zerbitzuak eta tresneria berehala erabiltzen hasteko moduan dituzten lokalen erabilera eta gozamena beste bati lagatzen zaionean, aurreko idazatiak zehazten duen ihardunean aritzen dela ulertuko da. Aipaturiko erabilera eta gozamena multzo edo osotasunean dauden zerbitzu edo ezarkinei dagokie.
Edozein motatako publizitatea egiten bada edo urte berean birritan edo gehiagotan ostatua eskaintzen bada, guztira hilabete baino gehiagoz, ohizkotasuna dagoela ulertuko da.
atala.- Ezarkinak
Turismo-apartamentuek argi-indarraren eta edateko uren azpiegitura-ezarkinez eta zaborrak eta hondakin-urak tratatzeko eta kanporatzekoez horniturik egon beharko dute, beti ere kasu bakoitzean ezartzekoak diren araudi-eskakizunen kaltetan izan gabe. Halaber, kasu bakoitzeko irekitze-baimenak lortu eta iharduteari buruzko erabakiek, indarrean daudenek, zehaztuko dituzten baldintzak bete beharko dituzte apartamentuek.
atala.- Turismo-apartamentuen sailkapena
Turismo-apartamentuak, sailkapenaren arabera, lau mailatakoak izango dira: luxukoak, lehen mailakoak, bigarren mailakoak eta hirugarren mailakoak; maila horietako bakoitzari, hurrenez hurren, lau, hiru, bi eta giltza bat dagozkio.
Araudi bidez zehaztuko dira turismorako apartamentu-motak, baita sailkapen-irizpidetzat jotzen diren baldintzak ere.
4. SAILA
BASERRI-TURISMOA
atala.- Zer den
Baserri-esparruan eta nekazaritza-ustiategietan araudi bidez zehaztuko diren baldintzetan ostatua eta, hala badagokio, mantenua prezioaren truke eskaintzen duten tegiak baserri-turismokoak dira, beti ere etxebizitza horietan nekazariek bizi behar dutelarik.
atala.- Ezarkinak eta baldintzak
Baserri-turismoko ostatuko etxebizitzek baserrialdean egon beharko dute, eta mendialdeko edo baserri-giroak berezko dituen tradiziozko arkitekturaz egindakoak izan. Halaber, bizi-gaitasun-baldintzak biltzen dituzten gutxieneko ezarkin eta zerbitzuz horniturik egon beharko dute.
5. SAILA
OPORRETARAKO TURISMO ETXEBIZITZAK ETA NORBANAKOEN ETXEETAKO LOGELETAKO OSTATUA
atala.- Oporretarako turismo-etxebizitzak
Etxeak, finko egongo diren aurrez gertatutako eraikinak edo antzerakoak oporretarako turismo-etxebizitza dira, oporrak edo turismoa direla eta ostatu gisa eskaintzen badira, lege honetako 22. eta 25. ataletan sarturik ez badaude eta beren altzarien, tresneriaren, ezarkinen eta zerbitzuen horniketa-maila kontuan hartu gabe.
Oporretarako turismo-etxebizitzek ireki eta aritu ahal izateko, aginpidea duen erakun deari turismo hartu-emanetan ihardungo dutela jakinarazi besterik ez diote egin beharko. Jakinarazpen hori behar bezala izapidaturik izan gabe aipatutako ostatuak hitzartu eta ustiatzen badira, lege honen ondoriotarako legez kanpoko ihardueratzat joko dira eta zigorra hartuko dute.
atala.- Norbanakoen etxeetako ostatuak
Ostatu horiek sustatzeko, eskaintzaren koordinazioa ziurtatzeko eta erabiltzaileen eskubideak bermatzeko, hotel-eskaintza nabarmenki urria den herri edo egoeretan, eta oporrak edo turismoa direla bide, norbanakoen etxebizitzatako logelak prezioaren truke ostatu gisa eskaintzeko orduan, beharrezkoa izango da aurreko atalaren 2. idazatian aurrikusitako jakinarazpena aurkeztea, eta hori egiten ez bada, idazati horretako ondorio berberak sortuko dira.
III. ATALBURUA
BIDAIA-AGENTZIAK
atala.- Zer diren eta betekizunak
Turismo-zerbitzuetako bitartekotza eta antolaketa, eta besterik ez, lanbidez eta merkataritza mailan egiten dituzten pertsona fisikoak nahiz juridikoak dira bidaia-agentziak.
Bidaia-agentziek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
Titulu-baimenaren jabe izatea.
Merkataritza-baltzuek gutxienez kasu bakoitzerako araudiz zehaztuko den baltzu-kapitala ordaindurik izatea.
Merkataritza-baltzu erakoak ez direnek bakoitzean ezar daitezen berme guztiak betetzea, horiek merkataritzakoei eskatzen zaizkienak baino haundiagoak inoiz ere izango ez direla.
Bidaia-agentziek beren baliabideak erabili ahal izango dituzte antolatzen dituzten turismo-zerbitzuak emateko.
atala.- Klaseak
Bidaia-agentziak honako hiru taldeetan sailkaturik daude:
Handizkariak: Agentzia hauek turismoko zerbitzu eta eskaintza-mota guztiak egitasmotan jarri, prestatu eta antolatzen dituzte gero txikizkariei eskaintzeko, zuzen-zuzenean berek sortutako produktuak erabiltzaile edo bezeroei eskaintzerik ez dutela.
Txikizkariak: Hauek handizkarien produktuak erabiltzaile edo bezeroei saltzen dizkiete, edo, bestela, turismoko zerbitzu- eta eskaintza-mota guztiak egitasmotan jarri, prestatu, antolatu eta/edo zuzenean saltzen dizkiete erabiltzaileei, berek sortutako produktuak beste agentziei eskaintzerik ez dutela.
Handizkari-txikizkariak: Agentzia hauek aldi berean aurreko talde bien ihardunetan ari daitezke.
atala.- Bermea
Bidaia-agentziek bezeroekin itundutako zerbitzuak direla eta, berme nahikoa osatu eta eduki beharko dute bere gain hartu dituzten beharkizunak bete ahal izateko eta ekitaldian bertan egindako arau-hausteek ekarritako zigorren eraginkortasuna ziurtatzeko. Bermea administrazio-bideko edo auzibideko erabaki sendetsiz edo ebazte-laudoz egiteratu ahalko da.
atala.- Ezagutarazpena
Bidaia-agentziek egindako zabalkunde idatzian, postan, agirietan eta publizitatean, edozein euskarri eta baliabide dela ere, ezagutarazpen-kodea, erroldatutako izena, merkataritza-marka, halakorik badu, eta helbidea adierazi beharko dira.
atala.- Sarkoikeria
Behar den titulurik izan gabe bidaia-agentziei dagozkien merkataritza-ihardunak edozein bidez hedatzen badira edo horien publizitaterik egiten bada, lanbide-sarkoikeriatzat joko da eta hutsegite larriari dagokion administrazio-zigorra jarriko zaie.
IV. ATALBURUA
JATETXE ENPRESAK
atala.- Zer diren eta sailkapena
Jatetxe-enpresak jendearentzat irekita dauden tegi finko zein higikorretan janariak eta/edo edariak tokian bertan jan edo edateko ohizkotasunez eta lanbidez ematen dituzten erakundeak dira. Ihardunok edozeinentzat irekita dauden tokietan jolasketa, dantzaldi edo ikuskizunen osagarri egiten direnean ere erabaki hauek ezarri beharko dira.
atala.- Klaseak
Jatetxe-tegiak, zein bere ezaugarrien arabera, ondoko hiru talde hauetan sartzen dira:
Jatetxeak.
Tabernak edo kafetxeak.
Kafetegiak.
Ikuskizun- eta dantza-areto, klub eta antzerakoak.
Tegi hauen izaera eta sarbide-arauak lege honen 13. atalean turismo-ostatuko enpresentzat zehaztutako berak dira.
atala.- Mailak
Jatetxeak lau mailatan banatuko dira: lehen mailakoa, bigarren mailakoa, hirugarren mailakoa eta laugarren mailakoa; maila horietako bakoitzari, hurrenez hurren, lau, hiru, bi eta sardeska bat dagozkio.
Lau sardeskako jatetxeek luxu hitza erabili ahal izango dute, baldin eta eskaintzen dituzten erosotasun, apainduria, osagarrizko zerbitzu eta antzeko izaerako bestelakoak kontuan izanez, administrazioaren baimena berariaz eta aldez aurretik jasotzen badute.
Osagarri gisa, administrazioak bultzatu egingo ditu jatetxeak kalitatearen arabera sailkatzeko sistema erabiltzetik atera daitezen produktuak eta, hala badagokio, horien aitorpena egingo du, horien sustapena egin ahal izateko.
Kafetegiak bi mailatan banatuko dira: lehen mailakoa eta bigarren mailakoa; maila horietako bakoitzari, hurrenez hurren, bi eta kikara bat dagozkio.
V. ATALBURUA
BESTE TURISMO ENPRESA OSAGARRIAK
atala.- Zer diren eta sailkapena
Turismoarekin zuzeneko zerikusia izan eta talde-zerbitzuen bitartekotza, aholkularitza edo antzeko osagarrizko ihardunak aurrera eramaten dituen beste edozein, beti ere araudi bidez horrela sailkatuta badaude, osagarrizko turismo-enpresatzat hartuko dira.
III. IDAZPURUA
ENPRESA EZ DIREN TURISMO EGILE-ERAGILEAK
I. ATALBURUA
ENPRESA EZ DIREN TURISMO ERAKUNDEAK
atala.- Zer diren
Turismoaren edo turismo-ihardun jakinen garapena nola edo hala bultzatu nahi duten, irabazi-asmorik ez duten eta pribatuak diren erakundeak, enpresa ez diren turismo-erakundeak dira.
Erakundeen estatutuek, elkarteak sortzeko eskubidea arautzen duten erabakiek eta ezar daitezkeen gainerako arauek bideratuko dute erakunde hauen iharduna. Erakundeok askatasun osoz erabakiko dute zein lurralde-esparrutan aritu eta zein izen hartuko duten.
atala.- Zuzpertze-neurriak
Herri-agintariek, dagozkien aginpideen eremuan, turismoaren garapena bultzatuko duten erakundeak, enpresa ez direnak, sortzeari laguntza emango diote.
II. ATALBURUA
TURISMO LANBIDEAK
atala.- Zer diren
Orientazio, informazio, laguntza eta antzeko ihardunak ohizkotasunez eta ordaindurik egiteari buruzko lanbide izan eta araudiz horrelakotzat zehaztu daitezenak turismo-lanbideak dira.
atala.- Lanbide-heziketa
Turismo-administrazioak turismo-lanbideak berezko dituen ihardunetan aritu, prestatu eta hobetzeko behar diren neurri guztiak hartuko ditu. Halaber, turismoko langileentzako lan-baldintza onenak sustatuko ditu, beti ere turismo-eskaintzaren garapena antolatzeko neurrien barruan.
III. ATALBURUA
TURISMO ERABILTZAILEA
atala.- Herri-agintarien betebeharrak
Legeetan jasotakoarekin bat etorriz, herri-agintariek lege honen 2.2 b) atalak aipatzen dituen turismo-erabiltzaileen aldezpena bermatuko dute.
Herri-agintariek honako hauek bete beharko dituzte:
turismo-eskaintzaren eta eskaintza horretan sartzen diren zerbitzuen alderdiei buruzko argibide objetibo, zehatz-mehatz eta osoa erabiltzaileari ematea etengabe eta modu eguneratuan;
turismo-erabiltzaileen eskubideak eta interesak babesteko behar diren neurriak hartzea, erreklamazioen bideari behar besteko garrantzia eta eraginkortasuna ematen saiatuz.
atala.- Eskubideak
Turismo-erabiltzaileak honako eskubide hauek izango ditu:
Zerbitzuak emateko baldintza guztiei buruzko argibide objetibo, zehatz-mehatz eta osoa jasotzekoa.
Turismo-zerbitzuak jasotzekoa hitzarturiko baldintza berberetan.
Zerbitzuak zein-nola hitzartu diren egiaztatzen duten agiri guztiak eta, nolanahi ere, legez emandako fakturak eskuratzekoa.
Erreklamazioak araudiz ezarritakoaren arabera egitekoa.
Indarrean dauden legeetan aitortutako gainerako eskubideak kontsumitzaile eta erabiltzaileak aldeztekoan.
atala.- Betebeharrak
Tegien erabiltzaileek honako bete behar hauek izango dituzte:
Elkar-bizitza eta higienerako arauak betetzea.
Erabilera edo barne-jaurbideko araudiei men egitea, beti ere araudi horiek lege honetan eta berau garatzen duten erabakietan ezarritakoaren aurka ez badaude.
Fakturan agertzen diren prezioak ordaintzea.
atala.- Ebazpen Batzordea
Turismo-zerbitzuen erabiltzaile eta kontsumitzaileek, beren kexak edo erreklamazioak ebazteko, indarrean dagoen kontsumoko ebazpen-sistemaren arabera, ebazpengintzarako eskariak egin ahal izango dituzte.
IV. IDAZPURUA
TURISMO BALIABIDEAK
I. ATALBURUA
TURISMOKO OINARRIZKO BALIABIDEAK
atala.- Zer diren
Lege honen 2.3 atalean izaera orokorrez zehazturikoak dira turismo-baliabide, -ondasun edo -erakargarriak. Jende-oldeen turismoko joan-etorriak sortzeko arrazoi nagusia diren edo izan daitezkeenak dira, bakarka nahiz beste batzuekin batera hartuta, turismoko oinarrizko baliabideak.
atala.- Aldarrikapena eta inbentarioa
Turismoko oinarrizko baliabideak aitortu eta zerrendatu egin beharko dira, kasu bakoitzean horien sustapen eta babeserako ezarri beharreko araudiaren arabera.
II. ATALBURUA
TURISMO BALIABIDEEN ANTOLAKETA
atala.- Lurraldeko Arlo Plana
Euskadiko turismo-baliabideen antolaketa Lurraldeko Arlo Planaren bidez egingo da.
Plan horrek Euskal Autonomi Elkarteko turismoaren garapen-eredua zehazteaz batera, turismoko edo oporretako bigarren egoitzaren ingurumaria antolatuko du. Zehazpide hori gauzatu, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak ezarritako lurralde-antolaketako tresnen araberako ereduari jarraiki gauzatuko du.
Euskadiko Turismo Baliabideak Antolatzeko Lurraldeko Arlo Planaren lur-eremua Euskal Autonomi Elkartea da.
atala.- Turismo-eskualdea
Turismo Baliabideak Antolatzeko Lurraldeko Arlo Planak herri-iharduketa eta -finantzaketaren ikuspuntutik lehentasuna duten lur-eremu edo turismo-eskualdeak ezarriko ditu.
Lur-eremu edo eskualde bat turismorako ona dela eta halakotzat aldarrikatzen denean, bertan dauden turismo-baliabideen probetxamendu egokiaren plangintza zehatza egin beharko da. Eskualde bat turismorako ona dela esateko, bertan honako baldintza hauek bildu beharko dute:
Turismoko oinarrizko nahikoa baliabide izatea.
Nahikoa ostatu izatea edo horiek eraikitzeko gai den nahikoa lurzoru izatea.
Herri-onura aldetik lehentasuna duen beste erabilerarik ez izatea, turismoarekin elkartu ezinezkorik.
atala.- Aldarrikapena
Eskualde bat turismorako ona delako aldarrikapena ondoko hauetan egin ahal izango da:
Turismo Baliabideak Antolatzeko Lurraldeko Arlo Planean.
Turismoko aginpidea duen sailak proposatu eta Jaurlaritza Kontseiluak onarturiko aldarrikapen berezian. Udalek Jaurlaritzari, gaitasunaren jabe den sailaren bitartez, aldarrikapen hori egiteko eskea egin ahal izango diote.
Aldarrikapena udalerri batez edo haren zati batez, edo udalerri batzuez, edo udalerri batzuena den lur-eremuaz egin daiteke. Halaber, lurralde historiko bat edo gehiago hartu ahal izango du.
atala.- Eskualdeko Estrategiazko Planak
Eskualde bat turismorako ona dela aldarrikatutakoan, bertako Turismo Baliabideak Antolatzeko Estrategiazko Plana prestatzeari ekingo zaio.
Estrategiazko plan hauek ez dute lurzoruaren jaurbideari eta hiri-antolaketari buruzko legeriaren arabera sortutako plan berezien izaerarik hartuko.
Turismorako ona delako aldarrikapena duen eskualde bateko Turismo Baliabideak Antolatzeko Eskualdeko Estrategiazko Planek, gutxienez, honako zehaztapen hauek izan beharko dituzte:
Turismo-baliabideen inbentarioa eta balioespena eta baliabideak probetxatu eta babesteko hartu beharreko neurri eta modu onenen finkapena.
Turismo-baliabideen kokapena, izaera, balioa eta gaitasuna, lurzoruaren egoera eta ingurugiroaren zaintza aintzat harturik, turismo-tokietarako eremu egokiak.
Turismoarekin ezin elkartuzkoak diren erabilera, lan eta ihardunetatik babesteko aldeak eta bestelako berme-neurriak.
Turismoko eskaintza oinarrizkoaren eta osagarriaren tipologia eta lurraldeko eskaera eta gaitasunari begira eskaintza hori kalitatez eta kopuruz nolakoa den haztatuko duen azterketa.
Oinarrizko azpiegitura-lan beharrezkoak.
Planaren egiteratzea unean uneko eskaerako benetako eskakizunetara moldatzeko aurrikuspenak.
Udaletako hiri-plangintzak estrategiazko planen zehaztapenetara egokitzea eta behar diren hirigintza-plan bereziak idaztea.
52. atalean aipatzen den derrigorrezko irizpenaren oniritzipeko iharduketa eta egitasmoen zerrenda.
Plana berrikusteko nahikoa arrazoi.
Turismoko aginpidea duen sailak bultzatuko ditu edo doakien udalerriek eskatuta bultzatuko dira Turismo Baliabideak Antolatzeko Eskualdeko Estrategiazko Planak. Hartaz gainera kasuan kasuko foru-aldundia, mankomunitatea, hala badagokio, eta eskualde barruko udalak kide dituen idazketa-batzordeak prestatuko ditu planok.
atala.- Irizpen-ahalmenak
Turismo Baliabideak Antolatzeko Eskualdeko Estrategiazko Planak zehaztuko dituen iharduketa eta egitasmoak egiteratu aurretik derrigorrezko irizpena emango du turismoko aginpidea duen sailak.
Planik ez badago, egiteratzekoak diren lekuan turismo-eskaintzari kalte egin diezaioketen iharduketak eta egitasmoak aurrikusten badira, irizpena derrigorrezkoa izango da.
V. IDAZPURUA
TURISMOAREN SUSTAPEN PUBLIKOA
atala.- Aginpideak
Barruko nahiz kanpoko turismoaren sustapena Eusko Jaurlaritzari dagokio, Estatuarekin itundutako ekintzaren kaltetan izan gabe.
Udalei dagokie, indarrean dauden legeen arabera, bere turismo-eskaintza sustatzea.
atala.- Aginpide-atalak
Autonomi Elkarteak, turismo-arloko aginpideak dituen sailaren bidez, honako esparru hauek izango ditu ihardungai:
Euskal Autonomi Elkarteko turismoa sustatzeko mota guztietako kanpainak diseinatzea eta egiteratzea.
Erakunde mailako turismo-argibideak ematea.
Sektorearekin zerikusia duten Estatuko nahiz nazioarteko azoka eta lehiaketetan parte hartzea.
Lege honen xedeak lortzeko beharrezkotzat joko den beste edozein ihardun, Euskal Autonomi Elkarteko turismo-sustapenarekin zerikusirik badu.
VI. IDAZPURUA
TURISMO DISZIPLINA
I. ATALBURUA
ZER DEN ETA EZARPEN EREMUA
atala.- Zer den
Turismo-disziplinaren xedea ikuskatze-lana arautzea, arau-hausteak eta zigorrak zernolakotzea eta turismo-arloko zigor-ihardunbidea ezartzea da.
atala.- Hartzen dituen ihardunak
Lege honen ezarpen-eremukoa izan eta Euskal Autonomi Elkarteko lurralde-eremuan egin dadin edozein turismo-iharduni erabaki hauek ezarriko zaizkio.
II. ATALBURUA
TURISMO IKUSKATZEA
atala.- Eginkizunak
Turismo-arloko aginpidea duen organoaren menpeko Turismo Ikuskatzailetzaren Zerbitzuak ondoko eginkizun hauek izango ditu:
Turismo-arloko legezko erabakiak beteko direla zaintzea eta egiaztatzea, eta bai beharrezko izan litezkeen irizpenak egitea ere.
Erabiltzaileen erreklamazio eta salaketetako gaiak nahiz jakinarazi diren ustezko arau-hausteak edo araugabekeriak gertatu ote diren egiaztatzea.
Azpiegiturako eta enpresen ihardute-moduko baldintzei buruzko aholkuak eta irizpenak ematea eta diruz lagundutako inbertsioen egiterapenaren jarraipena egitea.
atala.- Ahalmenak
Ikuskatzaileak, dagokien eginkizunen esparruan, agintaritzako ordezkariak direnez, indarrean dagoen araubideak horrelakoei ematen dizkien babesa eta ahalmenak izango dituzte.
Eginkizunak hobeto betetzeko beharrezkotzat joz gero, turismo-ikuskatzaileek beste herri-administrazio eta -erakundeen menpeko langileei eta zerbitzuei laguntza eskatu ahal izango diete.
atala.- Karguan aritzea
Ikuskatzaileek dagokien izaera adierazten duten agiriak aldean eraman behar dituzte eta lanean ari direnean erakutsi egin beharko dituzte.
Ikuskatze-lanak, nolanahi ere, ezkutuko izaera izango du, eta, hortaz, ikuskatzaileek nahitaez lanbide-isiltasuna gorde beharko dute.
atala.- Gaitasuna ematea
Lege honek ezartzen dituen ikuskatze-eginkizunak bete ahal izateko, turismo-arloko aginpideak dituen sailak administrazioko goi-mailako funtzionarioei gaitasuna eman ahal izango die, eta beste herri-administrazioetako funtzionarioen laguntza eskuratzerik ere izango du. Aurreko ataletan erabakitakoa funtzionario horiei ere ezarriko zaie.
atala.- Administratuen betebeharrak eta ikuskatze-agiriak
Turismo-iharduneko enpresen titularrak edo ikuskaritza egiteko unean haien ardura dutenak behartuta daude bere egitekoa betetzen ari diren turismoko ikuskatzaileei ezarkinetara eta nahitaezko agiri, liburu eta erroldetara iristeko eta horiek arakatzeko aukera guztiak ematera.
Ikuskatzen ihardundako ikuskatzaileak eta ikuskatutako enpresa edo ihardunaren titularrak edo honen legezko ordezkotza duenak izenpetu beharko dituzte agiriok. Titularra edo honen legezko ordezkotza duena ez badago, une horretan enpresa edo ihardun horren ardura duenak izenpetu beharko du, eta aldaki bat honek jasoko du. Izenpetzearen bidez, agiriaren edukia ezagutzen dela egiaztatuko da eta horrek inoiz ez du onartzerik ekarriko. Lehenago esandako lagunek agiria izenpetzeari uko egin izana, baita horretarako izandako arrazoiak ere, ikuskatzaileak, dagokion izapidearen bidez, agirian erasota utzi beharko ditu.
III. ATALBURUA
ARAU HAUSTEAK
atala.- Zer diren
Lege honek zernolakotu eta zigortzen dituen egiteak edo ez-egiteak administrazioarekiko turismo-arloko arau-hausteak dira.
atala.- Delitu edo hutsegite izan daitezkeen arau-hausteak
Administrazioaren iritziz arau-hausteak delitu edo hutsegite direnean, administrazio-organoak herri-salataritzara igorriko ditu eta epaileek erabakia hartu arte ez du zigor-ihardunbidearekin aurrera joko. Zigor penalak baztertu egingo du administrazio-zigorra. Delitu edo hutsegitetzat jotzen ez badira, administrazioak aurrera jo ahal izango du auzi-agintaritzak frogatutzat jo dituen egintzak, halakorik balego, zigor-espedienterako oinarritzat harturik.
Halaber, auzitegietan zigor-auziari hasiera ematen zaionean, egintza berberengatik administrazioak ireki duen zigor-espedientearen izapidaketa bertan behera geratuko da, bai eta, hala badagokio, zigorra ezartzeko administrazio-egintzak egiteratzea ere.
atala.- Motak
Administrazioarekiko turismo-arloko arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.
atala.- Arau-hauste arinak
Lege honetan eta berau garatzen duen araubidean azaltzen diren erabakiak bete ez eta horrek ekonomia-ondorio zuzenik eta erabiltzaileentzako kalterik ez badakar, arau-hauste arinak direla esaten da, beti ere hutsegite larri edo oso larritzat jotzen ez badira. Gutxienez, honakoak dira:
Derrigorrezko ezaugarri bereizleak ez izatea, edo horiek begibistan izatea baina ezarritako baldintzarik gabe.
Bezeroei zor zaien begirune eta adeitasunik ez izatea.
Zerbitzuak ematean, tegien txukuntasunean, tokien eta erredizen garbitasunean eta ezarkinen eta altzarien behar bezalako ihardunean akats arinak izatea.
Enpresak edo ihardunak behar bezala gara daitezen eta erabiltzailearen babesa berma dadin turismo-araubideak derrigorrez ezarritako fakturazio, informazio, liburu edo erroldei buruzko erabakiak ez betetzea.
Emankizun eta zerbitzuen eta horien prezioen publizitateari buruzko arauak ez betetzea.
atala.- Arau-hauste larriak
Honako hauek hartzen dira arau-hauste larritzat:
Turismo-iharduna sailkatzeko edo horretan aritzeko derrigorrezko baimen, titulu, lizentzia, jakinarazpen edo gaitasun-ematearen betekizunak edo baldintzak ez betetzea edo aldatzea.
Sailkapenaren arabera dagozkion izen, errotulu edo ezaugarri bereizleak ez diren beste batzuk erabiltzea.
Administrazioak aldez aurretik baimendu gabe, ihardunean aritzeko oinarrizko betekizunak aldatzen dituzten, kalitate-murriztea dakarten edo tegiaren sailkapena, maila nahiz ostatu-ahalmena ukitzen dituzten egitura-aldaketak egitea.
Hitzarmenaren betebeharrak ez betetzea eta, ondorioz, lege honetan araututako gaietan, bezeroei kalte larriak sortaraztea.
Bezeroak hitzez zein egitez gaizki hartzea, nabarmen iraingarri den kasuetan.
Sarrera librea debekatzea eta bezeroak kaleratzea, zuzengabe egiten denean.
Iragarritako prezioak baino handiagoak eskatzea.
Suteen aurreneurriei buruzko araubidea zati batez eta funtsari eragin ez arren ez betetzea.
Turismo-iharduneko eragileek eskaintzen dituzten emankizun eta zerbitzuen funtsezko osagaiei buruzko iruzurra edo nahastea dakarkeen publizitatea egitea.
Legezko gaitasuna eman ez zaien edo, emanda ere, turismo-zerbitzuak eskaintzeko erabilpen-egoera galdu duten gelak, eraikinetako lokalak, ibilgailuak edo pertsonak erabiltzea.
Erabil daitekeen toki-kopurua baino handiagoa den erreserba egiaztatua egitea edo erreserbak egiteko moduari buruzko erabakiak ez betetzea.
Ikuskatze-lana egiten ez uztea edo trabak jartzea.
Zerbitzuak ematean, tegien txukuntasunean eta erredizen, tokien eta ezarkinen behar bezalako ihardunean eta garbitasunean akats nabariak eta orokorrak izatea.
Erreklamazio-orririk ez izatea edo eskatu den unean emateari uko egitea.
Turismo-enpresaren izaera egiaztatzen duten agiri guztiak eta legearen arabera emandako fakturak bezeroari ez ematea.
Turismo-administrazioak azpiegiturako edo iharduteko moduren bateko akatsak zuzentzeko emandako epeak ez betetzea.
Baltzuaren kapitalaren zenbatekoa edo turismo-araubideak eskatutako aseguru-bermeak eta diru-bermeak indarrean ez izatea.
Turismo-ekurategietan kanpinzale finkoak edo bertan etxebizitza dutenak onartzea eta debekaturiko ekurategi-unitateak jartzea.
Oso larritzat jotako arau-haustea izan arren, bere izaera, abagunea edo inguruabarrak aintzat harturik halako sailkapenik merezi ez duen edozein arau-hauste egitea.
atala.- Arau-hauste oso larriak
Honako hauek hartzen dira arau-hauste oso larritzat:
Turismo-zerbitzuak eta -ihardunak egitea edo ematea, horiek arautzen dituzten erabakiak larriki betetzen ez badira.
Turismo-tegietan suteen aurreneurriei buruzko araubidearen funtsa ez betetzea.
Euskadiko turismo-interesei kalte larriak egin edo naturako eta ingurugiroko baliabideei kalteak ekar diezazkieketen turismoko arau-hausteak egitea.
Hitzarmenaren betebeharrak ez betetzea eta, ondorioz, bezeroei kalte oso larriak eragitea.
atala.- Araudiko erabakiak
Turismoa antolatzeko araudi-erabakiek, lege honek adierazitako esparruan, erabakiotan ezarritakoaren aurkako portaerak osatu edo zehaztu ahal izango dituzte, ezarritako arau-hausteen eta zigorren sistema hargatik ezertan aldatu gabe.
IV. ATALBURUA
ERANTZUKIZUNA
atala.- Erantzuleak
Administrazioarekiko arau-haustetzat jotzen diren egintzen erantzuleei, bai pertsona fisikoei bai juridikoei, maltzurkeriaren, erruaren edo axolagabekeria hutsaren mailako zigorra ezarriko zaie.
Turismo-enpresa eta -ihardunen titularrak elkartasunezko erantzuleak izango dira beren zerbitzuko pertsonek egindako arau-hausteekiko, baldin eta arau-hauste hori eragozteko beharkizuna bete ez badute, beti ere kaltearen ordainerako bidezko diren ekintzetara jotzeko aukera galdu gabe.
atala.- Arau-haustea errepikatzea
Arau-haustearen erantzuleak urte berean modu bereko arau-hauste bat baino gehiago egiten badu, eta erabaki sendetsiaren bidez horrelakotzat jotzen bada, arau-haustea errepikatutzat joko da. Errepikatzen bada, arau-hausteen sailkapenean goitik hurrengoa den mailari dagokion arau-hauste gisa sailkatu ahal izango da.
Arau-haustea egin den egunetik bertatik hasiko da zenbatzen epea.
V. ATALBURUA
ZIGORRAK
atala.- Zigor-motak
Lege honetan eta turismo-arloko gainerako erabakietan ezarritakoaren aurka egiten duten arau-hausteek ohartarazpen- eta isun-zigorrak ekarriko dituzte.
Zigor larriekin eta oso larriekin batera honako zigor osagarri hauek ere ager daitezke:
Turismo-iharduna bertan behera uztea.
Tegia ixtea.
Turismo-administrazioak emandako titulua edo baimena indargabetzea.
Ez da zigortzat hartuko tegia ixtea, baldin eta ihardunak egiteko derrigorrez behar den baimena izan ez arren jendearentzat irekita badago, edo ematea dagokeen baimena lortzen den arte iharduna bertan behera uztea, baldin eta eskabidea bideratzen ari bada.
atala.- Zigorrak mailakatzeko irizpideak
Zigorrak ezartzeko, kontuan hartuko dira administrazioarekiko arau-haustea egin zenean gertatu ziren inguruabarrak, eta bereziki ondoko hauek:
Norbanakoei eragindako kalteak.
Legez kanpo lortutako irabaziak.
Enpresako edo tegiko diru-mugimendua.
Tegiaren maila edo ihardunaren ezaugarriak.
Arau-haustea errepikatzea.
Ihardunbideari hasiera eman zioten okerrak zuzentzea espedientea bideratzen den bitartean.
Arau-haustea nahita edo behin eta berriro egin den.
atala.- Zigorrak mailakatzea
Aurreko atalean ezarritako irizpideekin bat, ezartzen diren zigorrek maila txikiena, bitartekoa edo handiena izan ahal izango dute.
Arau-hauste arinak ohartarazpen bidez edo 10.000,- pezetatik 100.000,- pezetara bitarteko isun bidez zigortuko dira. Arau-haustea arina bada, horren izaerak isuna jartzera behartzen ez badu, eta berriro ere errepikatzen ez bada, bidezko izango da ohartarazpena.
Maila txikieneko isuna 10.000,- pezetatik 25.000,- pezetara bitartekoa izango da; bitarteko maila duen isuna 25.001,- pezetatik 50.000,- pezetara bitartekoa, eta maila handieneko isuna 50.001,- pezetatik 100.000,- pezetara bitartekoa.
Hutsegite larrientzako maila txikieneko isuna 100.001,- pezetatik 200.000,- pezetara bitartekoa izango da; bitarteko maila duen isuna 200.001,- pezetatik 500.000,- pezetara bitartekoa, eta maila handiena duen isuna 500.001,- pezetatik 1.000.000,- pezetara bitartekoa.
Hutsegite oso larrientzako maila txikieneko isuna 1.000.001,- pezetatik 1.500.000,- pezetara bitartekoa izango da; bitarteko maila duen isuna 1.500.001,- pezetatik 2.000.000,- pezetara bitartekoa, eta maila handiena duen isuna 2.000.001,- pezetatik 5.000.000,- pezetara bitartekoa.
atala.- Zigor osagarriak
Iharduna bertan behera uztarazten duen zigor osagarria honela ezarriko da:
Hutsegite larria errepikatzen denean, iharduna gehienez ere sei hilabetez uztarazi ahal izango da bertan behera.
Hutsegite oso larria errepikatzen denean, iharduna gutxienez sei hilabetez eta gehienez bi urtez uztarazi ahal izango da bertan behera.
Nolanahi ere, iharduna bertan behera uztaraztearen zigor osagarriak akatsak zuzentzeko behar den beste denboraz iraungo du.
Hutsegite oso larria errepikatzen bada eta arau-hausleak Euskadiko interesak larriki urratu baditu, bidezko izango da tegia ixtea edo iharduna egiteko baimena edo lizentzia kentzea.
Arau-hausteak larriak eta oso larriak direnean, zigorraren gai den iharduna egin ahal izateko Euskal Autonomi Elkartean arau-hausleak eskatu eta eskuratu duen dirulaguntza nahiz bestelako diru-babesa bertan behera utzi edo kendu ahal izango da, hori zigor osagarritzat hartuko delarik.
atala.- Behar ez bezala jasotakoa itzultzea
Ezarri ahal izango diren zigorrak edozein direla ere, turismo-administrazioari aitortu zaizkion edo benetan emandako zerbitzuei dagozkien prezioak baino handiagoak eskuratu badira, aginpidea duen organoak behar ez bezala jasotakoa itzultzea eta sortutako kaltearen ordaina eskatuko dio arau-hausleari. Horren guztiaren berri arau-hausleari eman beharko zaio, bete dezan, eta horrela egingo ez balu, dagokion bideari ekingo zaio.
atala.- Isun hertsatzaileak
Aurreko ataletan azaldu diren isunak edozein direla ere, zigorra jarriko duten organoek, ihardunaren edo tegien arau-egokitasunari buruzko eskaeran adierazitako epeak bukatu ondoren, isun hertsatzaileak jarri ahal izango dituzte, Herri Administrazioen Lege Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen Legearen 99. atalean esaten denarekin bat. Isun horietako bakoitzaren zenbatekoak ezin izango du egindako arau-hausterako ezarri den isunaren ehuneko hogeitik gora jo.
atala.- Organo aginpidedunak
Lege honek araututako arau-hausteak direla eta irekitako espedienteak hasi eta ebazteko organoak, horretarako aginpidea berariaz araudi bidez adierazia daukatenak dira.
Zigor-ahalmena arautzen duten araudi-mailako erabakiek organo ezberdinen esku utziko dituzte espedientegiletza eta zigor-emailetza.
VI. ATALBURUA
INDARGABETZEA ETA IRAUNGIPENA
atala.- Indargabetzea
Lege honetan jasotzen diren arau-hausteek eta zigorrek honako epe hauetan galduko dute indarra:
Arau-hauste arinak: hiru hilabete.
Arau-hauste larriak: sei hilabete.
Arau-hauste oso larriak: urte bat.
Arau-hausteak egin diren egunean bertan hasiko da indargabetze-epea neurtzen, eta, zigorren kasuan, zigorra ezartzen duen erabakiak sendespena hartu eta biharamunean hasiko da neurtzen.
Lege honetan azaltzen diren arau-hausteen erantzukizuna eskatzeko aukeraren indargabetzea etenda geratuko da dagokion zigor-espedientea irekitzean.
Zernolakotutako portaerak betebehar iraunkorra badakarkio titularrari, arau-hausteek ez dute indarra galduko.
atala.- Iraungipena
Zigor-ihardunbidea hasi ondoren, eta administrazioari egotzi dakizkiokeen arrazoiengatik izapidaketa guztiak interesdunari jakinarazten zaizkionetik hiru hilabete joan badira hurrengo izapidaketa bultzatu gabe, zigor-ihardunbidea iraungi egingo da eta, ondorioz, iharduketa guztiak artxibatuko. Ihardunbidea iraungitzat emango da interesdunak hala eskatzen badu edo ebazpena emateko aginpidea duen organoak bere kabuz egiten badu ebazpena eman beharko zen epea amaitzen denetik hogeitamar eguneko epean.
Aurreko idazatian ezarritako epeak zabaltzeko, administrazioari egotzi dakiokeen arrazoirik ez bada, espedientea irekitzeko erabakia hartu zuen organoak baimena eman beharko du; inguruabar hori espedientean azaldu beharko da eta interesdunari jakinarazi.
VII. ATALBURUA
ZIGOR IHARDUNBIDEA
atala.- Hasiera
Turismo-arloko zigor-espedientea egiteko aginpidea duen organoak bere kabuz erabakiko du hura ireki ala ez, beti ere honako iharduketa hauek abiapuntutzat harturik:
Turismo Ikuskatzailetzaren Zerbitzuak jasotako agiriak.
Ustezko arau-haustea ezagutzen duen agintariaren edo administrazio-organoaren jakinarazpena.
Turismo-tegietako erreklamazio-orrietan idatzitako kexa edo salaketak.
Egindako erreklamazioa, indarrean dagoen araubideak ezarritakoaren araberakoa bada.
Legez eratutako elkarteen salaketak.
Arau-haustea egin dela edozein bidetatik jakinda, turismo alorreko aginpidea duen organoaren ekimenez burutu ahal izango da.
Espedientea ireki baino lehen, aurretiazko argibideak eskatu ahal izango dira gertatutako egintzak argiro ezagutzeko. Egindako iharduketak ikusi ondoren eta egintzak aztertutakoan arau-haustearen susmorik ote dagoen zehaztuko da. Hala behar denean, zigor-espedientea irekiko da, eta horren izapidaketa guztiak Herri Administrazioen Lege Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen Legearen arabera burutu beharko dira.
atala.- Badaezpadako neurriak
Salbuespen gisa, segurtasuna, turismo-zerbitzuko erabiltzailearen ekonomia-interesak, edo Euskadiko turismo-irudirako ageriko kalte larriak direla eta, badaezpada ere tegia berehala ixtea edo ezarkinak zigilatzea erabaki ahal izango da. Dauden akatsak zuzentzeko behar den beste denboraz iraungo du ixteak edo zigilatzeak, eta gehienez ere espedientea ebatzi arte.
Espedientea irekitzeko aginpidea duen organoa, arrazoituriko ebazpenaren bidez eta interesdunari entzun ondoren, gai izango da badaezpadako neurriak hartzeko.
atala.- Zigorrak betearaztea
Lege honen babesean ezarritako zigorrak, Herri Administrazioen Lege Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen Legearen araberako administrazio-bidea bukatzen dutenean, berehala egiteratu beharko dira.
Zigor-ihardunbidearen ebazpenen aurka, Herri Administrazioen Lege Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen Legearen VII. idazpuruko II. atalburuarekin bat, dagozkien errekurtsoak jarri ahal izango dira.
Lege honen 34. atalean erabakitakoaren kaltetan izan gabe, turismo-administrazioak atal horretan zehazturik dauden ihardunaren antzekoak, lanbidez kanpokoak edo noizbehinkakoak, egin ahal izateko arauak emango ditu araudi bidez, beti ere kasu bakoitzeko ezaugarriei egokituta.
Eskualdeko Estrategiazko Plana, 51. atalean aipatzen dena, eskualdea turismorako ona dela aldarrikatzen denetik bost urteko epean onartu beharko da.
Lege hau onartu aurretik Turismo Baliabideak Antolatzeko Eskualdeko Estrategiazko Plana gauzatzeari ekin dioten udal edo eskualdeek Jaurlaritza Kontseiluari eskatu ahal izango diote eskualdea turismorako ona dela aldarrika dezala.
Jaurlaritzak ahaleginak egingo ditu lege honetan ohartemandako eta bestelako arauetatikako administrazio-ihardunbideak, eragina interesdun bat-berarengan dutenean, koordinazio- eta soiltasun-irizpideei jarraiki egin daitezen.
ALDI BATERAKO ERABAKIA
Lege hau indarrean jartzen denean, hasita dauden zigor-espedienteei ez zaie ezarriko berton esaten dena, salbu eta legea egokiagoa bada ustezko arau-hauslearentzat.
INDARGABETZEKO ERABAKIA
Lege honen aurka dauden erabaki guztiak indargabe uzten dira.
AZKEN ERABAKIAK
Konstituzioaren 149.3 atalean eta Euskadiko Autonomi Estatutuaren aldi baterako erabakietako zazpigarrenean ezarritakoaren arabera, turismo-arloan Estatuak dituen erabakiak zuzenbide osagarri gisa erabiliko dira Euskadiko Autonomi Elkarteak gai horiek arautzen ez dituen bitartean.
Lege honetan zigorrentzat zehazturiko zenbatekoak Jaurlaritza Kontseiluaren dekretuz berriro aztertu eta beti ere hiru urtez behin eguneratu ahal izango dira, jendearentzako salneurrien erakuskariaren bilakaera kontuan hartuz.
Eusko Jaurlaritzari ahalmena ematen zaio lege hau garatzeko behar diren erabaki guztiak eman ditzan.
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.Beraz, Lege honi men egiteko eta men egiarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.Ajuria-Eneako Jauregia, 1994ko martxoak 29. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Zioen adierazpena
Euskal Autonomi Elkarteak, Autonomi Estatutuaren 10.36 atalaren arabera, bakarreko aginpidea du turismoaren arloan. Hala ere, Estatutua onartu zenetik, turismoaren arloak ez du bereziki arau berariazkorik izan.
Euskal Autonomi Elkartean, gaur egun dagoen araubide urri eta zatizkoa kenduta, egon den arau-faltaren ondorioz, turismoaren araubide-zati handi bat Estatukoaren kontura dago, Konstituzioaren 149.3 atalean ezartzen den ordezkotza-irizpideak hala agintzen baitu.
Lege hau, hortaz, bakarreko aginpide hori garatzeko aldarrikatzen da, eta horren beharrak ondoko hauek ditu oinarri:
Turismoari trataera bateratua eta sistematikoa emateko beharra.
Konstituzioaren irizpidez, zigor arloko administrazio-zuzenbidearen lege bidez arautu beharra.
Turismo-enpresa eta egile-eragileen iharduna aurrera ahalik eta ondoen eramateko behar adina esparrua eskaintzea, euren kalitate eta lehiakortasunaren alde jokatuz.
Turismoaren bezero eta erabiltzaileei babes egokia eskaintzearen egokitasuna, beti ere sektoreari buruzko erabaki hauetatik gure Autonomi Elkarteko bezeroen eskubideen babes-esparrua indartuz.
Legearen helburua turismoaren antolaketa bateratua eta sistematikoa eskaintzea bada, sortzen den lehenengo arazoa kontzeptu horren zehazgabetasuna eta atzemangaitza da, hain zuzen ere, kontzeptu horrek erro eta konnotazio soziologiko nabarmenak baititu eta ageriko garrantzi ekonomikoa.
Turismo terminoa 1905eko abuztuaren 6ko Errege Dekretuko hitzaurrean lehenengo aldiz azaldu zenez gero, hitz horren erabilera jende artean zabaldu zen nabarmenkiro, ulertutzat ematen zen esanahia zuelarik baina lege arloko definiziorik gabe. Hori dela eta, zail da hitz horri lotura-zeregina esleitzen, gero gainean legea bera haren osatzeko.
Bestalde, ihardun jakin bat "turismokoa" dela esaten denean, administrazioari legezko zaio hori antolatu, sustatu, bultzatu, kudeatu, ikuskatu eta zigortzeko eskubidea.
Lege honen asmoa, beraz, ez da turismoa era abstraktuan antolatzea, turismo-sektorea bera antolatzea baizik. Horretarako, Euskadiko turismo-sektorea osatzen duten ihardun eta baliabide guztien artean lotura-bidea ezarri nahi da, nolabait bitarikoa dei dezakegun sistema erabiliz. Sistema horretan, batetik, banaka aipatutako turismo egile-eragileen arabera gauzatzen da iharduna, eta, bestetik, turismo-baliabideak turismoko joan-etorriak sortzeko gaitasunaren arabera zehazten dira.
Dena dela, legearen edukia adierazten hasi aurretik, esan behar da legeak kodetzeko borondate nahikoa duela, denbora luzez eta kasu guztietarako balioko duten aginduak biltzen dituelarik.
Legearen I. idazpuruak, ezarpen-eremuaren (2. atala) definiziotik hasita, honako arlo hauek hartzen ditu bere baitan: lortu nahi diren helburuak zein-nolakoak diren (3. atala), administrazio-iharduketarako hatsapenak eta irizpideak (4. atala) eta, azkenik, Euskal Autonomi Elkarteko turismo-administrazioari izendatzen zaizkion aginpideak (5. atala).
Legearen II. idazpuruak turismoko enpresei buruz dihardu. Turismo-enpresa eta -tegia zer diren adierazten da 6. atalean. Orain aurkezten den arauak enpresa eta tegien iharduketako lege-esparrua zehaztu nahi du; horrela, baltzu-egoitza edonon dutela ere, turismo-ihardunean aritu beharko dute, eta, beraz, legeak horietaz ezarritako guztia ezarriko zaie. Gai horrek garrantzi berezia du turismo-disziplinaren arloan, eta, horregatik, ikuskatze-neurriak zein iharduni dagozkion eta arau-hausteen eta zigorren jaurbidea zehazten du oro har 56. atalak.
Turismo-ihardunak legezko izaera duenez, 7. atalak aukera ematen du turismoarekin zuzeneko zerikusia duten zerbitzuak ematen dituen edozein enpresa araudi bidez turismo-enpresatzat jotzeko, eta horregatik esaten da legeak ez diela "numerus clausus"ik jartzen turismo-enpresei. Aipatutako aukera 37. atalean garatzen da.
Izaera orokorrez ezartzen dira baimen-ihardunbidea, turismo-enpresek dituzten betebeharrak eta turismo-enpresen errolda. Lege honetan ohartemandako administrazio-ihardunbideei eta bestelako arauetatikakoei buruzkoan, horiek eragina interesdun bat-berarengan dutenean, erabaki gehigarrietako bosgarrenean aipatzen denez, Jaurlaritzak ahaleginak egingo ditu horien biderapenak koordinazio- eta soiltasun-irizpideei jarraiki egin daitezen; biderapen hori, garbi dagoenez, ez dago oraingo hau bezalako alor-araupeketaren esku hutsetan uzterik, baizik eta horretarako jarri daitezen administrazioa eraberritzeko baliabideei dagokie.
Ondoren, turismo-ostatuko enpresen zehaztapenari eta sistematizazioari ekiten zaio, hotel-izaerako eta hotel-izaera gabeko ostatuen ohizko sailkapenari jarraikiz.
Hotelez kanpoko ostalaritzari dagokionez, dauden mota guztien jarraibide nagusiak ezartzen dira, nahiz eta mota horietako batzuek, turismo-apartamentuek esate baterako, Autonomi Elkartean eragin txikia izan.
Oporretarako turismo-etxebizitzen eta norbanakoen etxeetako ostatuen araubidea II. Atalburuan zehazten da.
Baliteke horiek sistema barruan sailkatzea eztabaidagarri gertatzea, izan ere, ez baitira turismo-enpresa bete-betean; hala ere, turismo-ostatuak direnez, gainerako motekin batera jartzea komeni da, berariazko araudi bidez arautzekoak izango direla.
Norbanakoen etxeetako ostatuak arautzean, bidezkoa da zenbait xehetasun ematea. Lehenengo eta behin, esan behar da 28. atalaren arabera, Hiri Alogerei buruzko Legeak aipatzen duenaren ildotik, ez dutela apopilorik etxean iraunkorki hartzerik. Bigarrenez, adierazi behar da azken finean norbanakoen etxeetan ostatu-ihardunik badela, sarritan hotelen egitura osagarri bihurtzen denik. Horregatik, turismo-erabiltzaileari izaera orokorrez aitortzen zaizkion eskubideen babes-arauak ezartzea beharrezkoa da.
Baliteke, baita ere, ostatua eskaintzen duten norbanakoen etxebizitzak ugaltzeak legearen helburuei aurka egitea, izan ere, horiek ostatu iraunkor eta kalitatezkoa ematen dutenekin, batez ere hotelekin, bidezkoa ez den lehian aritzea gerta bailiteke. Legeak dioenez, hotel-izaerako turismo-ostatuen kopurua erabat urria den herri edo egoeretan eta oporrak edo turismoa dela bide norbanakoen etxebizitzetako logelak prezioaren truke ostatu gisa eskaintzeko orduan, turismo-administrazioari jakinarazi beharko zaio. Administrazioak gutxieneko kalitatea eta erabiltzailearekiko babesa bermatu beharko du. Ekimen horren bidez, herri eta eskualde jakinetako turismo-eskaintza urria orekatu egiten da eta, bide batez, familien irabaziak handitzeko bidea sustatzen da.
Ondoren, III. idazpuruak enpresa ez diren turismo egile-eragileak biltzen ditu, eta enpresa ez diren turismo-erakundeekin eta turismo-lanbideekin batera, turismo-erabiltzaileak ere aipatzen ditu. Erabiltzaileentzat atalburu berezia gorde da, nahiz eta atal guztiek bezeroaren babeserako irizpide eta neurriak dituzten oinarri.
Legearen IV. idazpuruak turismo-baliabideen lege-jaurbidea ezartzen du. Bertan proposatzen diren baliabideen antolaketari dagokionez, honako hauek azpimarratu behar dira:
Lurraldeko Arlo Planak erabakitzen du turismo-baliabideen antolaketa.
Maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak lurralde-antolaketarako zehazturiko tresnen barruan sartzen da plan hau.
Euskal Autonomi Elkarte osoa da planaren esparrua.
Eskualdeko Estrategiazko Planek, lurralde-esparru txikietan antolaketa-bideak zehazten dituzten heinean, garrantzi berezia dute.
Baliabideak eta turismo-eskaintza antolatzeko beharrezkoa da turismo-politika plangintza bateratuko ekintzatzat hartzea, eta ez noizbehinkako, loturarik gabeko eta unean uneko iharduketa-multzo gisa.
Azkenik, VI. idazpuruak turismo-disziplinari dagokion guztia hartzen du. Horrela, Konstituzioak agindu bezala, turismo-arloan Autonomi Elkarteak duen zigor-ahalmena babesten duen araua, lege-maila dagokiona, izateko beharra betetzen da. Zigor-erabakiei dagokienez, legearen testua Herri Administrazioen Lege Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen erabakietara egokitu da.
Adierazi beharrekoa da, baita, legean jasotzen diren arauek araudi bidez osatu beharra dutela erabaki gehigarrietan eta azken erabakietako bigarrenean aipatutako gaiei dagokienez, bai eta erabaki horiek garatu eta ezartzeko beharrezko diren guztiei dagokienez ere, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzari behar den araudi-ekimenari bere garaian heltzeko ahalmena ematen zaio.
atala.- Helburua
Euskal Autonomi Elkarteko turismo-sektorea arautzea eta administrazioaren ekintzak turismo-ihardunaren plangintza, sustapena eta zuzperketa egin ahal izateko zein hatsapen eta irizpideri egokitu beharko zaion ezartzea dira lege honen helburu.
atala.- Ezarpen-eremua
Lege honen erabakiak Euskal Autonomi Elkarteko turismo-sektorea osatzen duten ihardun eta baliabide guztiei ezarriko zaizkie.
Turismo egile-eragiletzat honako hauek hartuko dira:
Turismo-enpresak, enpresa ez diren turismo-erakundeak eta turismo-lanbideak, beti ere horien ekintzak, zuzenean edo zeharka, bidaiarien joan-etorria, egonaldia eta zerbitzuak errazteko helburua badu.
Aurreko puntukoek ematen dituzten zerbitzuak hitzartzen edo jasotzen dituzten turismo-erabiltzaileak edo bezeroak, norbanakoak nahiz lege-nortasundunak direla.
Izaera edo inguruabarrak direla eta, turismoko joan-etorriak sortzeko gai diren gauza materiazko nahiz materiagabeak, berezkoak izan ala ez izan, turismo-ondasun edo -baliabidetzat hartzen dira. Horiek horrela, pertsonak tokiz aldatzea eta ohizko bizilekutik kanpo egotea joko da turismoko joan-etorritzat.
atala.- Xedeak
Lege honen lehen atalean adierazitako helburua honako xede hauek lortzean datza:
Turismo-eskaintza antolatzea, azpiegiturako hutsak zuzenduz, kalitatea hobetuz eta turismoko zerbitzuak, ezarkinak eta tresneriak lurraldeko azpiegituraren garapenari eta ingurugiroaren babesari egokituz.
Turismoko enpresa egile-eragileen ihardunik onenerako behar adinako eremua eskaintzea, horien kalitatea eta lehiakortasuna erraztuz.
Turismo-eskaintza eta -plangintza gaur egungo eta bihar-etziko eskaeraren eskakizunetara egokitzea.
Turismo-baliabideak babestu eta jagotea, hondamena eta endekapena saihestuz eta eskaintzako aukera guztietan behar bezalako probetxamendua bultzatuz, kultura, historia, arte, paisaia, hirigintza eta ingurugiroko balioak aintzat hartzen direla.
Bertako turismo-hornidura berritu eta hobetzeari eta zerbitzu-eskaintza osagarriak garatzeari bultzada ematea, sektoreetako enpresa-egiturak egokitzeko behar diren laguntza-bideak sustatuz.
Barruko zein kanpoko turismoko joan-etorriak indartzea, gizarte-turismoa zuzpertuz eta gero eta gizarteko talde zabalagoetara eta sektore berezituetara hedatuz turismoaren ekimena.
Turismo-erabiltzailea babestea.
Turismo-lanbideek bere dituzten ihardunetan aritzeari, horietarako gaitzeari eta hobetzeari laguntzea.
atala.- Administrazioaren iharduketarako hatsapenak eta irizpideak
Administrazio-iharduketa ondoko hatsapen eta irizpide orokorretan biltzen diren aginduei lotuko zaie:
Gainerako herri-administrazioekin koordinatu eta lankidetzan aritzea, herri-ekintza eraginkorragoa izan dadin.
Zerbitzuaren eta ezarkinen kalitatea areagotu eta hobetzeko xedez, administrazio-kontrolaren eraginkortasuna hobetzeko neurriak bultzatzea, indarrean dagoen araubidea ezarriz.
Turismo-enpresen lehiakortasun-estrategien hobekuntzari arreta berezia eskaintzea, zuzperketako herri-ekintzak honako hauek izango dituela xede:
Enpresen garapen eraginkorra erraztu eta sustatuko duen teknikaren eta zerbitzuen azpiegitura sortzeko pizgarria izatea.
Enpresa-elkarte eta -taldeei bultzada ematea.
Lehiakortasun-diagnostikoei, plan estrategikoei eta helmuga turistikoei buruzko azterketak egiteko laguntza. Azterketa horiek beren datuak sexuaren arabera bereizita aurkeztu beharko dituzte, eta, hala badagokio, azterketaren xede den gaia ikertzerakoan genero-ikuspegia gaineratu beharko dute.
Turismo-produktuak sustatzeko, sortzeko eta merkaturatzeko ekintza-egitarauak aurrera eramaten laguntzea.
Turismo-ostatuko enpresei dagokienez, herri-administrazioak honako hauek xede harturik ihardungo du:
Ostatu-plaza zaharkituak berritzea.
Kalitate-eskaintza zabaltzea.
Eskaintzaren hazkunde berezitua ziurtatzea.
Turismoaren sektorean lanbide-heziketa biziagotzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea, eskakizun sozioekonomiko orokorren arabera eta enplegu-politikan arreta berezia jarrita, eta bertan genero-ikuspegia gaineratzea.
atala.- Aginpideak
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari honako aginpide hauek dagozkio:
Turismo-enpresako tegien ihardunerako baimena ematea, hala behar izanez gero, dagokien taldea, klasea, mota eta maila finkatuz.
Turismo-tegiak eta horiek beren zerbitzuak zein baldintzatan ematen dituzten ikuskatzea.
Turismo-zerbitzuen publizitatearen eta prezioen arloan ezarritakoa beteko dela zaintzea.
Turismo-eskaintza zuzpertu eta sustatzeko neurri egokiak hartzea, beste administrazio eta erakundeek, bakoitzak dituen aginpideez baliatuz, aurrera eramandakoekin koordinaturik eta haiekiko lankidetzan.
Lege honek aipatzen dituen gaien inguruan egin litezkeen erreklamazioak izapidatzea.
Turismo Baliabideak Antolatzeko Lurraldeko Arlo Planak eta Eskualdeko Estrategiazko Planak onartzea.
Legeak aurrikusitakoaren aurka egiten diren arau-hausteak direla eta bidezkoak diren zigorrak jartzea.
Legearen helburuak eta xedeak ziurtatzeko behar diren neurri guztiak hartzea Euskadiko turismo-sektorearen antolaketaren arloan, sektoreko eragileekin eta gainontzeko herri-administrazioekin batera lan eginez.
Turismo-arloko aginpidea duen organoari dagokio aurreko puntuan zehazten diren eskumenak betetzea eta egiteratzea, beti ere beste organoei, zeini bere aginpideen barruan, dagozkiekeen eskumenen kaltetan izan gabe.
atala.- Turismo-enpresak eta -tegiak
Ostatu- eta jatetxe-zerbitzuak edo bidaiarien eta turismo-eskaintzaren arteko bitartekaritza-zerbitzuak ematen dituzten enpresak turismo-enpresak direla esaten da. Halaber, turismoarekin zuzeneko zerikusia izan eta araudiz horrelakotan sailkatu daitezen enpresak turismo-enpresatzat hartuko dira.
Jendearentzakoak diren, kasu bakoitzean ezar daitekeen araubidearen arabera egokiturik dauden eta turismo-enpresek jendeari zerbitzu bat edo gehiago eskaintzeko dituzten lokalak edo ezarkinak, lege honen ondorioetarako, turismo-tegitzat hartuko dira.
atala.- Turismo-enpresa klaseak
Turismo-enpresa izan daitezke:
Turismo-ostatuak.
Bidaia-agentziak.
Jatetxeak.
Lege honetako 37. atalean aipatzen diren bestelako turismo-enpresak.
8 atala.- Baimena
Turismo-enpresek, tegiak martxan jarri aurretik, turismo-administrazioari ihardunerako baimena eta sailkapena eskatu beharko dizkiote araudi bidez zehaztuko den moduan.
Halaber, tegiak irekitzeko baimena eta horien sailkapena eman zirenean zeuden baldintzak funtsean ukitzen dituen edozein aldaketa egin ahal izateko, turismo-enpresek ihardunerako baimena eskatu beharko dute.
Ihardunerako baimenak eta sailkapenak ez dute zerikusirik beste erakunde batzuek, zeinek bere aginpideen arabera, eman beharko dituztenekin.
Turismo Administrazioak emandako jarduera-baimena eta sailkapena bere horretan mantenduko dira beraiek emateko orduan kontuan hartu diren baldintzak betetzen diren bitartean. Alabaina, jarduera-baimen eta sailkapen horiek ezeztatu edo aldatu egin ahal izango dira beraiek ematea eragin zuten inguruabarrak betetzen ez direnean edo desagertzen direnean, edo beste inguruabar batzuk gertatzen direnean baimenak ematerakoan egon izan balira haiek ukatzea justifikatuko zuketenak. Baimenen ezeztapena edo aldaketa egin aurretik, ordea, dagokion espedientearen instrukzioa egingo da, eta hartan aukera emango zaio interesdunari bere iritzia adierazteko.
atala.- Turismo-enpresen betebeharrak
Turismo-enpresek dagokien sektorerako araudi bidez ezarriko diren erabakiak bete beharko dituzte, eta oro har, hauek:
Dagokien sailkapenaren arabera eman behar dituzten zerbitzuak ematea, lege honek eta legea garatuko duten araudiek aurrikusitako moduan.
Tegietako ezarkinak behar bezala ihardungo dutela bermatzen duten baldintzetan zaintzea.
Erabiltzaileei aurretiaz aditzera ematea zein-nolako zerbitzuak eskaintzen diren tegian, zerbitzuak nola ematen diren eta nolako prezioa duten.
Tegiari dagokion sailkapenaren ezaugarri-ikurra ondo ikusteko moduko tokian jartzea.
Erreklamazioak egiteko behar diren agiri guztiak bezeroari ematea, berak hala eskatzen badu.
Enpresaren erantzukizunpeko balizko arriskuak bermatzen dituen herri-erantzukizuneko asegurua hitzartzea, zehaztuko den modu eta zenbatekoan.
Zerbitzuen fakturak ezarritako prezioen arabera eta legez ohartematen denez egitea.
Legez aitortutako eskumenak zuzen egiteratu ahal izateko, aginduta dauden argibide eta agiriak ematea administrazioari.
Turismoko arauez gain, honako arlo hauetakoak ere betetzea: ingurugirokoak, etxegintza eta eraikuntzakoak, makinak ipini eta martxan jartzekoak, osasun eta segurtasunekoak eta suteei aurrea hartzeko neurrien arloan indarrean daudenak eta ezartzekoak diren beste guztiak.
atala.- Turismo-enpresen errolda
Turismo-enpresek eta -tegiek Euskal Autonomi Elkarteko Turismo Enpresen Erroldan eman beharko dute izena. Turismo-arloko aginpidea duen organoari dagokio errolda hori, hain zuzen ere, administrazio-izaerakoa eta publikoa izango dena.
Aukeran, bestelako ihardunen izena ere eman ahal izango da erroldan, haien zerbitzuak, ezarkinak edo turismorako onura direla eta, Euskadiko turismo-eskaintzan araudi bidez sartzeko nahikoa garrantzitsutzat jotzen badira.
Administrazioak bere kabuz edo interesdunak hala eskaturik emango ditu erroldan turismo-enpresa eta -tegien izenak.
Aipaturiko enpresa eta tegiei emango zaizkien administrazio-baimenak lege arloan eraginkorrak izan daitezen, beharrezkoa izango da izena ematea.
Erroldaren antolaketa eta ihardute-modua araudi bidez zehaztuko da.
– Turismo-ostatuko enpresak dira lanbide gisa eta ohiko jardun gisa, aisialdi-helburuekin edo negozio edo bestelako arrazoiengatik, pertsonei aldi baterako ostatua ematen dietenak. Ostatua prezio baten truke emango da, zerbitzu osagarriekin edo zerbitzu osagarririk gabe, eta ostatu-emateak ezin izango du eragin bizileku-aldaketarik ostatu-hartzailearentzat.
– Lege honen ondorioetarako, aldi baterako ostatutzat hartzen da urtebetetik beherako denboran modu jarraituan eskaintzen dena.
atala.- Klaseak
Aurreko atalak aipatzen dituen enpresak hotel-izaerako tegikoak edo hotel-izaeraz besteko turismo-ostatukoak izan daitezke.
Hotelez kanpoko turismo-ostatuak dira kanpinak eta kanpatze-turismoko beste mota batzuk, landetxeak, nekazaritza-turismoak, turismo-apartamentuak eta turismo-aterpetxeak. Bestelako ostatu-mota oro ere turismo-ostatu izango da, baldin eta hura baimendu beharra interes orokorreko arrazoiekin justifikatzen bada eta erregelamendu bidez zehazten bada.
atala.- Sarbidea
Turismo-ostatuek, bidaia-agentziek eta jatetxeek izaera publikoa izango dute eta, horregatik, arraza, sexua, iritzia edo norbanakoen edo gizartearen bestelako inguruabarra dela eta, ezin izango da inoren sarrera mugatu.
Nolanahi ere, tegira sartu ahal izateko, erabilerako eta barne-jaurbideko araudiak bete beharra izan daiteke. Araudi horiek inola ere ezin izango dute lege honek dioenaren aurka egin eta tegira sartzeko tokietan ondo ikusteko moduan iragarri beharko dira.
atala.- Sailkapena
Hotel-izaerako turismo-tegiak hotelen taldean edo apopilo-etxeenean sailkatuko dira.
Hotelen taldea, bere aldetik, hoteletan eta apartamentu-hoteletan sailkatuko da.
atala.- Hotelen taldea
Turismo-tegi batek, hotel izateko, honako baldintza hauek bete behar ditu: ostatua, jantokiarekin edo gabe, eta beste zerbitzu osagarri batzuk eskaintzea, eraikin osoa edo eraikin-zati ongi bereizia hartzea, gela eta aretoek osotasun homogeneoa osatzea, tegirako erabilera bakarreko sarrerak, igogailuak eta eskailerak izatea, eta araudi bidez ezartzen diren baldintzak betetzea.
Hotelaren egitura eta zerbitzuak bitarte direla, ostatu-unitate bakoitzaren barruan elikagaiak behar den bezala gorde, prestatu eta jateko ezarkin egokiak dituzten hotelak apartamentu-hotelak dira.
atala.- Mailak
Erregelamendu bidez zehaztuko dira hotelen multzoko kategoriak, baita sailkapenerako irizpidetzat hartuko diren baldintzak ere.
Aurreko idazatiak aipatzen duen mailaren batean hotelak sailkatzeko, araudi bidez zehaztuko den moduan neurtuko da ezarkin eta zerbitzuen eskaintza. Nolanahi ere, honako hauek hartuko dira aintzat: bezeroak hartzeko ahalmena; tegia dagoen eraikinaren inguruabarrak eta eraikina dagoen tokia; logelen eta bezero guztiek erabil ditzaketen ezarkinen baldintzak eta hornidura; zerbitzu osagarriak; langile-kopurua bezeroak hartzeko duen egituraren eretzean; eta osasun- eta segurtasun-baldintzak.
Osagarri gisa, administrazioak bultzatu egingo ditu hotelak kalitatearen arabera sailkatzeko sistema erabiltzetik atera daitezen produktuak eta, hala badagokio, horien aitorpena egingo du, horien sustapena egin ahal izateko.
atala.- Apopilo-etxeen taldea
Ostatua, bestelako zerbitzu osagarriekin edo gabe, eskaintzen duten tegiak, duten neurriagatik nahiz zerbitzuen egitura, tipologia edo ezaugarriengatik hotel izateko gutxieneko baldintzetara iristen ez badira, apopilo-etxeak direla esaten da.
Erregelamendu bidez zehaztuko dira apopilo-etxeen multzoko kategoriak, baita sailkapenerako irizpidetzat hartuko diren baldintzak ere.
atala.- Berariazko gaitasuna
Hotel-izaerako tegiek berariazko gaitasunaren aitorpena jaso ahal izango dute turismo-administraziotik. Berariazko gaitasuna emateko orduan kontuan hartuko dira tegiaren ezaugarriak eta eskainitako zerbitzuak, bai eta eskaera zein-nolakoa den ere.
Araudi bidez zehaztuko dira berariazkotasunen zerrenda (hondartza, mendia, motela, bainuetxea eta abar) eta bete behar diren baldintzak.
atala.- Zer diren
Behar den bezala zedarriturik egon, aldi batean erabili ahal izateko hornikuntza eta egokitasuna izan, oporretako edo aisialdiko bizimodua zerupean egin nahi duten hamar pertsonatik gora hartzeko gaitasuna izan eta egoitzatzat aterpe mugikorrak, kanpin-dendak, karabanak edo garraia daitezkeen antzeko osagaiak hartzen dituzten lur-sailei kanpin deritze.
Hala ere, administrazioak turismo-kanpalekuetan aurrez fabrikatutako zurezko edo antzerako osagai finkoak era iraunkorrez jartzeko baimena emango du, betiere instalazio horiek erregelamendu bidez ezarritako toki-eskaintza osoaren ehunekoa gainditzen ez badute.
Lege honek ezartzen duen esparrutik kanpo honako hauek geratzen dira: turismo-ekurategi pribatuak; irabazi-asmorik gabe talde bereziei aterpea eskaintzen dieten ekurategiak, adibidez, gazteentzakoak; aterpe-etxeak eta eskola-umeen oporretako udalekuak. Horiek guztiek, dagozkien lege eta erabakiei jarraiki ihardungo dute.
Kanpinen izaera kontuan hartuta, lursailak saltzea eta hamaika hilabetetik gora alokatzea debekatzen da, lursail jakin batzuen kasuan izan ezik; horien kasuan, ezaugarriak kontuan hartuta, alokatzeko aldi laburragoa finkatu ahal izango da erregelamendu bidez.
atala.- Arlo-planak
Lege honen 48. atalak aipatzen duen Lurraldeko Arlo-Planak zehaztuko du zein den turismo-ekurategiak egiteko erabil daitekeen lur-azalera osoa, zenbat toki jarriko diren dauden mailen artetik, zeintzuk diren ekurategi-mota bakoitza erabiltzeko irizpideak eta zein-nolako neurriak hartu beharko diren turismo-baliabideak zaintzeko.
Nolanahi ere, turismo-ekurategiak jartzen direnean, kasuan kasuko lurraldearen natura, hiri, paisaia, nekazaritza eta basogintzako baloreak zaindu beharra beti hartuko da kontuan.
Kanpinetatik kanpoko ekuratze-ihardunak zenbait baldintzari egokitu beharko zaizkie, eta baldintza horiek araudi bidez arautuko dira.
atala.- Sailkapena
Turismo-ekurategiak, ezarkin eta zerbitzuen arabera, lau mailatan banatuko dira: luxukoa, lehen mailakoa, bigarren mailakoa eta hirugarren mailakoa.
Kasu bakoitzeko maila zehazteko, kontuan hartuko dira araudi bidez ezarriko diren baldintza hauek: kokapenari, ostatu-ahalmenari buruzko inguruabarrak; sarbideak eta aparkalekuak; higieneko, osasungintzako eta mediku-laguntzako zerbitzuak; edateko uren ezarkinak, elektra-indarra eta komunikazioak; jolas eta kirol egiteko ezarkinak; eta segurtasun- eta zaintza-baldintzak.
atala.
Kanpaketa-turismoko beste modalitate batzuk
Kanpaketa-eremu naturalak dira eremu batzuk kokapen, topografia eta baso-aberastasun originala edo bestelako inguruabar berezi behar bezala egiaztatu bat daukatenak eta prezio baten truke, opor- edo aisialdi-helburuekin, aldi baterako okupatzeko baliagarri direnak. Okupazio hori, kanpinekin alderatuta, naturari dagokionez hurbiltasun handiagoz eta ustiatze-moduari dagokionez modu arinagoz egingo da, eta okupazio-baldintzak erregelamendu bidez zehaztuko dira.
Kanpaketa-eremu naturalak natur gune babestuetan edo Natura 2000 sareko tokietan ezarri ahal izateko, kasuan kasuko antolaketa- eta kudeaketa-planetan jasotako baldintzak bete beharko dira. Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak uste baldin modu nabarmenean eragin dakiekeela Natura 2000 sareko tokiei, habitat naturalen eta basa fauna eta floraren kontserbazioari buruzko 92/43/CEE direktibak 6. artikuluan dakarren ebaluazioa egingo zaio kanpaketa-eremuaren proiektuari. Horrez gainera, bete beharrekoa izango da ingurumen-eraginaren ebaluazioari dagokionez kasu bakoitzean aplitzekoa den legerian ezarritakoa ere.
– Kulturaren, jolasaren edo kirolaren arloko ekitaldietarako kanpaketa-eremutzat hartzen dira horrelako ekitaldiren bat egiteko baimendutako eremuak, eta ekitaldiak irauten duen aldian soilik funtzionatuko dute.
– Udalari dagokio bere barrutian instalatu nahi den kanpaketa-eremua, erregelamendu bidez ezartzen diren txostenak aztertu ondoren, baimentzea. Nolanahi ere, udalak lurraren jabetza- eta erabilera-eskubidea errespetatzen direla egiaztatuko du, eta segurtasunari eta osasunari dagokienez, bai eta lurraldeko natura, historia, kultura, hirigintza, arte, paisaia, nekazaritza, basogintza eta faunaren balioak errespetatzeari dagokienez ere, beharrezkoak diren baldintzak bermatuko ditu.
– Kulturaren, jolasaren edo kirolaren arloko ekitaldietarako kanpaketa-eremuak ezingo dira instalatu kanpinak jartzea debekatuta dagoen tokietan.
– Iragaitzazko autokarabanen eta karabanen harrera-eremu bereziak dira lursail batzuk erregelamendu bidez zehazten den motako ibilgailuek, bidean doazela atsedena hartze aldera eta ibilgailuetan pilatutako hondakinak uzte aldera, prezio baten truke, aldi baterako okupatzeko direnak. Lursail horiek jendearentzat irekita eta behar bezala mugatuta, hornituta eta egokituta egongo dira eta erregelamenduz zehaztutako ibiligailuek gutxieneko kopuru batean okupatuko dituzte.
– Iragaitzazko autokarabanen eta karabanen harrera-eremu bereziak soilik horrelako eta antzeko ibilgailuek erabiltzeko dira. Aurreko atalean sartutzat hartu ez daitezkeen kanpin-dendak edo aterpe mugikorrak ezin izango dira haietan instalatu. Era berean, eremu berezi horietan ezin izango da instalatu aterpetxe finkorik edo antzeko bestelakorik, erabiltzaileek ostatu hartzeko.
– Debekatua dago establezimendu berezi horietako lursailak saldu edo azpierrentan ematea.
– Eremu hauek erregulatzen dituen erregelamendua bat etorriko da kasu bakoitzean aplikatzekoa den ingurumen-legerian ezarritakoarekin.
– Nekazaritza-turismoko establezimenduak dira landa-inguruan kokatuta eta nekazaritza edo abeltzaintzako ustiapenetan integratuta daudenak eta dagokion landa-eremuko berezko arkitekturako eraikinetan, prezio baten bitartez, mantenuarekin edo mantenurik gabe, ostatu-zerbitzua ematen dutenak. Nekazaritza edo abeltzaintzako ustiapentzat, berriz, indarreko legerian horri buruz ezartzen dena hartzen da.
– Nekazaritza-turismoko establezimenduak, beren instalazioen eta zerbitzuen arabera, erregelamendu bidez zehazten diren kategorietan sailkatu ahal izango dira, hala nahi izanez gero.
Nekazaritza-turismoko establezimenduaren titularra nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiapenaren titular edo titularkide izango da eta bere ohiko etxebizitza establezimendu hori edo horren inguruan egongo den etxebizitza bat izango da nahitaez.
atala.
Landetxeak.
– Landetxeak dira establezimendu batzuk landa-inguruan kokatuta daudenak eta dagokion landa-eremuko berezko arkitekturako eraikinetan, prezio baten bitartez, mantenuarekin edo mantenurik gabe, ostatu-zerbitzua ematen dutenak. Landetxearen titularrak edo, bestela, kudeaketaren arduradunak establezimenduan bertan edo establezimenduaren inguruan eduki beharko du bere ohiko etxebizitza.
– Landetxeak, beren instalazioen eta zerbitzuen arabera, erregelamendu bidez zehazten diren kategorietan sailkatu ahal izango dira, hala nahi izanez gero.
atala.
Apartamentu turistikoak.
– Apartamentu turistikoak dira establezimendu batzuk gutxienez logela, bainugela, egongela, jangela eta sukaldea dituzten ostatu-unitatez osatutakoak. Ostatu-unitate horiek multzo independente gisa eskainiko dira eta enpresa-ustiapeneko unitatearen printzipiopean kudeatuko dira, eta profesionalki eta ohikotasunez aldi baterako ostatua ematera bideratuko dira, betiere ostatu-hartzailearentzat bizileku-aldaketarik eragin gabe.
– Lege honen ondorioetarako, ustiapen-unitatetzat hartzen da turismorako apartamentuen ostatu-arloko turismo-ustiapeneko jarduera enpresa-titular bakar menpean egon beharra.
– Aurreko paragrafoan adierazitako turismo-ustiapenaren titularrak establezimenduaren turismo-ustiapenerako gaituko dituen pertsona jabeen titulu juridikoa eskuratu behar du jabeengandik, ustiapenetik ondorioztatzen diren erantzukizunak bermatzeko.
– Apartamentu turistikoak, beren instalazioen eta zerbitzuen arabera, erregelamendu bidez ezartzen diren kategorietan sailkatuko dira.
– Landa-eremuan kokatutako apartamentu turistikoei dagokienez, kasu bakoitzean aplikatzekoa den ingurune-legeriaren baldintzak bete beharko dituzte.
atala.
Turismo-aterpetxeak.
28 bis artikulua.– Kontzeptua.
– Turismo-aterpetxeak dira establezimendu batzuk ohe anitzeko geletan, zerbitzu osagarriekin edo zerbitzu osagarririk gabe, ostatua ematen dutenak eta horrez gainera, zuzenean edo hitzartuta, inguruarekin lotutako jarduerak ere eskaintzen dituztenak.
– Arauketa honetatik kanpo geratzen dira honako hauek:
Eskola-, hezkuntza- edo gizarte-arrazoiengatik ostatua gela kolektiboetan eskaini ohi duten establezimenduak.
Ohe askoko gelak dituzten ostatuak, gela horiek erabiltzeko talde edo erakunde jakin bateko kide izan beharra dagoenean.
Gazte Aterpetxeen Sarean integratutako gazte-aterpetxeak, beren arauketa espezifikoaren arabera arituko baitira.
Ohe askoko gelak dituzten ostatuak, zerbitzu hori diru-ordainik gabe ematen denean edo emandako diru-kopurua dohaintzan izaten denean.
– Erregelamendu bidez zehaztuko dira aterpetxe-taldearen kategoriak eta bete beharreko eskakizunak, bai eta establezimenduen bereizgarriak ere.
atala.- Zer diren eta betekizunak
Turismo-zerbitzuetako bitartekotza eta antolaketa, eta besterik ez, lanbidez eta merkataritza mailan egiten dituzten pertsona fisikoak nahiz juridikoak dira bidaia-agentziak.
Bidaia-agentziek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
Titulu-baimenaren jabe izatea.
Merkataritza-baltzuek gutxienez kasu bakoitzerako araudiz zehaztuko den baltzu-kapitala ordaindurik izatea.
Merkataritza-baltzu erakoak ez direnek bakoitzean ezar daitezen berme guztiak betetzea, horiek merkataritzakoei eskatzen zaizkienak baino haundiagoak inoiz ere izango ez direla.
Bidaia-agentziek beren baliabideak erabili ahal izango dituzte antolatzen dituzten turismo-zerbitzuak emateko.
atala.- Klaseak
Bidaia-agentziak honako hiru taldeetan sailkaturik daude:
Handizkariak: Agentzia hauek turismoko zerbitzu eta eskaintza-mota guztiak egitasmotan jarri, prestatu eta antolatzen dituzte gero txikizkariei eskaintzeko, zuzen-zuzenean berek sortutako produktuak erabiltzaile edo bezeroei eskaintzerik ez dutela.
Txikizkariak: Hauek handizkarien produktuak erabiltzaile edo bezeroei saltzen dizkiete, edo, bestela, turismoko zerbitzu- eta eskaintza-mota guztiak egitasmotan jarri, prestatu, antolatu eta/edo zuzenean saltzen dizkiete erabiltzaileei, berek sortutako produktuak beste agentziei eskaintzerik ez dutela.
Handizkari-txikizkariak: Agentzia hauek aldi berean aurreko talde bien ihardunetan ari daitezke.
atala.- Bermea
Bidaia-agentziek bezeroekin itundutako zerbitzuak direla eta, berme nahikoa osatu eta eduki beharko dute bere gain hartu dituzten beharkizunak bete ahal izateko eta ekitaldian bertan egindako arau-hausteek ekarritako zigorren eraginkortasuna ziurtatzeko. Bermea administrazio-bideko edo auzibideko erabaki sendetsiz edo ebazte-laudoz egiteratu ahalko da.
atala.- Ezagutarazpena
Bidaia-agentziek egindako zabalkunde idatzian, postan, agirietan eta publizitatean, edozein euskarri eta baliabide dela ere, ezagutarazpen-kodea, erroldatutako izena, merkataritza-marka, halakorik badu, eta helbidea adierazi beharko dira.
atala.- Sarkoikeria
Behar den titulurik izan gabe bidaia-agentziei dagozkien merkataritza-ihardunak edozein bidez hedatzen badira edo horien publizitaterik egiten bada, lanbide-sarkoikeriatzat joko da eta hutsegite larriari dagokion administrazio-zigorra jarriko zaie.
atala.- Zer diren eta sailkapena
Jatetxe-enpresak jendearentzat irekita dauden tegi finko zein higikorretan janariak eta/edo edariak tokian bertan jan edo edateko ohizkotasunez eta lanbidez ematen dituzten erakundeak dira. Ihardunok edozeinentzat irekita dauden tokietan jolasketa, dantzaldi edo ikuskizunen osagarri egiten direnean ere erabaki hauek ezarri beharko dira.
atala.- Klaseak
Jatetxe-tegiak, zein bere ezaugarrien arabera, ondoko hiru talde hauetan sartzen dira:
Jatetxeak.
Tabernak edo kafetxeak.
Kafetegiak.
Ikuskizun- eta dantza-areto, klub eta antzerakoak.
Tegi hauen izaera eta sarbide-arauak lege honen 13. atalean turismo-ostatuko enpresentzat zehaztutako berak dira.
– Jatetxeak eta kafetegiak, beren instalazioen eta zerbitzuen arabera, erregelamendu bidez ezartzen diren kategorietan sailkatuko dira.
– Horretaz gain, jatetxeak eta kafetegiak sailkatzeko sistema kualitatiboa aplikatuta zehaztutako produktuak bultzatuko ditu Administrazioak, eta dagokionean, baita onartu ere, sustapenari begira.
Turismo-enpresa osagarritzat hartzen dira ostatu-hartzeko establezimendu, jatetxe edo bidaia-agentzia ez izanik, euskal turismo-eskaintza hobetzen dutenak eta erregelamendu bidez hartakotzat sailkatzen diren guztiak.
atala.- Zer diren
Turismoaren edo turismo-ihardun jakinen garapena nola edo hala bultzatu nahi duten, irabazi-asmorik ez duten eta pribatuak diren erakundeak, enpresa ez diren turismo-erakundeak dira.
Erakundeen estatutuek, elkarteak sortzeko eskubidea arautzen duten erabakiek eta ezar daitezkeen gainerako arauek bideratuko dute erakunde hauen iharduna. Erakundeok askatasun osoz erabakiko dute zein lurralde-esparrutan aritu eta zein izen hartuko duten.
atala.- Zuzpertze-neurriak
Herri-agintariek, dagozkien aginpideen eremuan, turismoaren garapena bultzatuko duten erakundeak, enpresa ez direnak, sortzeari laguntza emango diote.
atala.- Zer diren
Orientazio, informazio, laguntza eta antzeko ihardunak ohizkotasunez eta ordaindurik egiteari buruzko lanbide izan eta araudiz horrelakotzat zehaztu daitezenak turismo-lanbideak dira.
atala.- Lanbide-heziketa
Turismo-administrazioak turismo-lanbideak berezko dituen ihardunetan aritu, prestatu eta hobetzeko behar diren neurri guztiak hartuko ditu. Halaber, turismoko langileentzako lan-baldintza onenak sustatuko ditu, beti ere turismo-eskaintzaren garapena antolatzeko neurrien barruan.
Turismo Administrazioak behar diren neurri guztiak hartuko ditu turismo sektoreko lanbideei dagozkien jarduerak gauzatze aldera eta jarduera horietan prestatze eta hobetze aldera, eta besteak beste genero-ikuspegiaren ezarketan lankidetzan arituko da administrazio eskudunarekin. Era berean, enplegu-baldintza onenak bultzatuko ditu turismo sektoreko langile eta profesionalentzat, turismo-eskaintzaren garapena antolatzeko neurrien barruan.
atala.- Herri-agintarien betebeharrak
Legeetan jasotakoarekin bat etorriz, herri-agintariek lege honen 2.2 b) atalak aipatzen dituen turismo-erabiltzaileen aldezpena bermatuko dute.
Herri-agintariek honako hauek bete beharko dituzte:
turismo-eskaintzaren eta eskaintza horretan sartzen diren zerbitzuen alderdiei buruzko argibide objetibo, zehatz-mehatz eta osoa erabiltzaileari ematea etengabe eta modu eguneratuan;
turismo-erabiltzaileen eskubideak eta interesak babesteko behar diren neurriak hartzea, erreklamazioen bideari behar besteko garrantzia eta eraginkortasuna ematen saiatuz.
atala.- Eskubideak
Turismo-erabiltzaileak honako eskubide hauek izango ditu:
Zerbitzuak emateko baldintza guztiei buruzko argibide objetibo, zehatz-mehatz eta osoa jasotzekoa.
Turismo-zerbitzuak jasotzekoa hitzarturiko baldintza berberetan.
Zerbitzuak zein-nola hitzartu diren egiaztatzen duten agiri guztiak eta, nolanahi ere, legez emandako fakturak eskuratzekoa.
Erreklamazioak araudiz ezarritakoaren arabera egitekoa.
Indarrean dauden legeetan aitortutako gainerako eskubideak kontsumitzaile eta erabiltzaileak aldeztekoan.
atala.- Betebeharrak
Tegien erabiltzaileek honako bete behar hauek izango dituzte:
Elkar-bizitza eta higienerako arauak betetzea.
Erabilera edo barne-jaurbideko araudiei men egitea, beti ere araudi horiek lege honetan eta berau garatzen duten erabakietan ezarritakoaren aurka ez badaude.
Fakturan agertzen diren prezioak ordaintzea.
atala.- Ebazpen Batzordea
Turismo-zerbitzuen erabiltzaile eta kontsumitzaileek, beren kexak edo erreklamazioak ebazteko, indarrean dagoen kontsumoko ebazpen-sistemaren arabera, ebazpengintzarako eskariak egin ahal izango dituzte.
atala.- Zer diren
Lege honen 2.3 atalean izaera orokorrez zehazturikoak dira turismo-baliabide, -ondasun edo -erakargarriak. Jende-oldeen turismoko joan-etorriak sortzeko arrazoi nagusia diren edo izan daitezkeenak dira, bakarka nahiz beste batzuekin batera hartuta, turismoko oinarrizko baliabideak.
atala.- Aldarrikapena eta inbentarioa
Turismoko oinarrizko baliabideak aitortu eta zerrendatu egin beharko dira, kasu bakoitzean horien sustapen eta babeserako ezarri beharreko araudiaren arabera.
atala.- Lurraldeko Arlo Plana
Euskadiko turismo-baliabideen antolaketa Lurraldeko Arlo Planaren bidez egingo da.
Plan horrek Euskal Autonomi Elkarteko turismoaren garapen-eredua zehazteaz batera, turismoko edo oporretako bigarren egoitzaren ingurumaria antolatuko du. Zehazpide hori gauzatu, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak ezarritako lurralde-antolaketako tresnen araberako ereduari jarraiki gauzatuko du.
Euskadiko Turismo Baliabideak Antolatzeko Lurraldeko Arlo Planaren lur-eremua Euskal Autonomi Elkartea da.
atala.- Turismo-eskualdea
Turismo Baliabideak Antolatzeko Lurraldeko Arlo Planak herri-iharduketa eta -finantzaketaren ikuspuntutik lehentasuna duten lur-eremu edo turismo-eskualdeak ezarriko ditu.
Lur-eremu edo eskualde bat turismorako ona dela eta halakotzat aldarrikatzen denean, bertan dauden turismo-baliabideen probetxamendu egokiaren plangintza zehatza egin beharko da. Eskualde bat turismorako ona dela esateko, bertan honako baldintza hauek bildu beharko dute:
Turismoko oinarrizko nahikoa baliabide izatea.
Nahikoa ostatu izatea edo horiek eraikitzeko gai den nahikoa lurzoru izatea.
Herri-onura aldetik lehentasuna duen beste erabilerarik ez izatea, turismoarekin elkartu ezinezkorik.
atala.- Aldarrikapena
Eskualde bat turismorako ona delako aldarrikapena ondoko hauetan egin ahal izango da:
Turismo Baliabideak Antolatzeko Lurraldeko Arlo Planean.
Turismoko aginpidea duen sailak proposatu eta Jaurlaritza Kontseiluak onarturiko aldarrikapen berezian. Udalek Jaurlaritzari, gaitasunaren jabe den sailaren bitartez, aldarrikapen hori egiteko eskea egin ahal izango diote.
Aldarrikapena udalerri batez edo haren zati batez, edo udalerri batzuez, edo udalerri batzuena den lur-eremuaz egin daiteke. Halaber, lurralde historiko bat edo gehiago hartu ahal izango du.
atala.- Eskualdeko Estrategiazko Planak
Eskualde bat turismorako ona dela aldarrikatutakoan, bertako Turismo Baliabideak Antolatzeko Estrategiazko Plana prestatzeari ekingo zaio.
Estrategiazko plan hauek ez dute lurzoruaren jaurbideari eta hiri-antolaketari buruzko legeriaren arabera sortutako plan berezien izaerarik hartuko.
Turismorako ona delako aldarrikapena duen eskualde bateko Turismo Baliabideak Antolatzeko Eskualdeko Estrategiazko Planek, gutxienez, honako zehaztapen hauek izan beharko dituzte:
Turismo-baliabideen inbentarioa eta balioespena eta baliabideak probetxatu eta babesteko hartu beharreko neurri eta modu onenen finkapena.
Turismo-baliabideen kokapena, izaera, balioa eta gaitasuna, lurzoruaren egoera eta ingurugiroaren zaintza aintzat harturik, turismo-tokietarako eremu egokiak.
Turismoarekin ezin elkartuzkoak diren erabilera, lan eta ihardunetatik babesteko aldeak eta bestelako berme-neurriak.
Turismoko eskaintza oinarrizkoaren eta osagarriaren tipologia eta lurraldeko eskaera eta gaitasunari begira eskaintza hori kalitatez eta kopuruz nolakoa den haztatuko duen azterketa.
Oinarrizko azpiegitura-lan beharrezkoak.
Planaren egiteratzea unean uneko eskaerako benetako eskakizunetara moldatzeko aurrikuspenak.
Udaletako hiri-plangintzak estrategiazko planen zehaztapenetara egokitzea eta behar diren hirigintza-plan bereziak idaztea.
52. atalean aipatzen den derrigorrezko irizpenaren oniritzipeko iharduketa eta egitasmoen zerrenda.
Plana berrikusteko nahikoa arrazoi.
Turismoko aginpidea duen sailak bultzatuko ditu edo doakien udalerriek eskatuta bultzatuko dira Turismo Baliabideak Antolatzeko Eskualdeko Estrategiazko Planak. Hartaz gainera kasuan kasuko foru-aldundia, mankomunitatea, hala badagokio, eta eskualde barruko udalak kide dituen idazketa-batzordeak prestatuko ditu planok.
atala.- Irizpen-ahalmenak
Turismo Baliabideak Antolatzeko Eskualdeko Estrategiazko Planak zehaztuko dituen iharduketa eta egitasmoak egiteratu aurretik derrigorrezko irizpena emango du turismoko aginpidea duen sailak.
Planik ez badago, egiteratzekoak diren lekuan turismo-eskaintzari kalte egin diezaioketen iharduketak eta egitasmoak aurrikusten badira, irizpena derrigorrezkoa izango da.
atala.- Aginpideak
Barruko nahiz kanpoko turismoaren sustapena Eusko Jaurlaritzari dagokio, Estatuarekin itundutako ekintzaren kaltetan izan gabe.
Udalei dagokie, indarrean dauden legeen arabera, bere turismo-eskaintza sustatzea.
atala.- Aginpide-atalak
Autonomi Elkarteak, turismo-arloko aginpideak dituen sailaren bidez, honako esparru hauek izango ditu ihardungai:
Euskal Autonomia Erkidegoa sustatzeko mota guztietako kanpainak diseinatzea eta gauzatzea. Publizitatean hizkera ez-sexista erabiliko da eta publizitatearen arloan Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legean adierazitakoa beteko da.
Erakunde mailako turismo-argibideak ematea.
Sektorearekin zerikusia duten Estatuko nahiz nazioarteko azoka eta lehiaketetan parte hartzea.
Lege honen xedeak lortzeko beharrezkotzat joko den beste edozein ihardun, Euskal Autonomi Elkarteko turismo-sustapenarekin zerikusirik badu.
atala.- Zer den
Turismo-disziplinaren xedea ikuskatze-lana arautzea, arau-hausteak eta zigorrak zernolakotzea eta turismo-arloko zigor-ihardunbidea ezartzea da.
atala.- Hartzen dituen ihardunak
Lege honen ezarpen-eremukoa izan eta Euskal Autonomi Elkarteko lurralde-eremuan egin dadin edozein turismo-iharduni erabaki hauek ezarriko zaizkio.
atala.- Eginkizunak
Turismo-arloko aginpidea duen organoaren menpeko Turismo Ikuskatzailetzaren Zerbitzuak ondoko eginkizun hauek izango ditu:
Turismo-arloko legezko erabakiak beteko direla zaintzea eta egiaztatzea, eta bai beharrezko izan litezkeen irizpenak egitea ere.
Erabiltzaileen erreklamazio eta salaketetako gaiak nahiz jakinarazi diren ustezko arau-hausteak edo araugabekeriak gertatu ote diren egiaztatzea.
Azpiegiturako eta enpresen ihardute-moduko baldintzei buruzko aholkuak eta irizpenak ematea eta diruz lagundutako inbertsioen egiterapenaren jarraipena egitea.
atala.- Ahalmenak
Ikuskatzaileak, dagokien eginkizunen esparruan, agintaritzako ordezkariak direnez, indarrean dagoen araubideak horrelakoei ematen dizkien babesa eta ahalmenak izango dituzte.
Eginkizunak hobeto betetzeko beharrezkotzat joz gero, turismo-ikuskatzaileek beste herri-administrazio eta -erakundeen menpeko langileei eta zerbitzuei laguntza eskatu ahal izango diete.
atala.- Karguan aritzea
Ikuskatzaileek dagokien izaera adierazten duten agiriak aldean eraman behar dituzte eta lanean ari direnean erakutsi egin beharko dituzte.
Ikuskatze-lanak, nolanahi ere, ezkutuko izaera izango du, eta, hortaz, ikuskatzaileek nahitaez lanbide-isiltasuna gorde beharko dute.
atala.- Gaitasuna ematea
Lege honek ezartzen dituen ikuskatze-eginkizunak bete ahal izateko, turismo-arloko aginpideak dituen sailak administrazioko goi-mailako funtzionarioei gaitasuna eman ahal izango die, eta beste herri-administrazioetako funtzionarioen laguntza eskuratzerik ere izango du. Aurreko ataletan erabakitakoa funtzionario horiei ere ezarriko zaie.
atala.- Administratuen betebeharrak eta ikuskatze-agiriak
Turismo-iharduneko enpresen titularrak edo ikuskaritza egiteko unean haien ardura dutenak behartuta daude bere egitekoa betetzen ari diren turismoko ikuskatzaileei ezarkinetara eta nahitaezko agiri, liburu eta erroldetara iristeko eta horiek arakatzeko aukera guztiak ematera.
Ikuskatzen ihardundako ikuskatzaileak eta ikuskatutako enpresa edo ihardunaren titularrak edo honen legezko ordezkotza duenak izenpetu beharko dituzte agiriok. Titularra edo honen legezko ordezkotza duena ez badago, une horretan enpresa edo ihardun horren ardura duenak izenpetu beharko du, eta aldaki bat honek jasoko du. Izenpetzearen bidez, agiriaren edukia ezagutzen dela egiaztatuko da eta horrek inoiz ez du onartzerik ekarriko. Lehenago esandako lagunek agiria izenpetzeari uko egin izana, baita horretarako izandako arrazoiak ere, ikuskatzaileak, dagokion izapidearen bidez, agirian erasota utzi beharko ditu.
atala.- Zer diren
Lege honek zernolakotu eta zigortzen dituen egiteak edo ez-egiteak administrazioarekiko turismo-arloko arau-hausteak dira.
atala.- Delitu edo hutsegite izan daitezkeen arau-hausteak
Administrazioaren iritziz arau-hausteak delitu edo hutsegite direnean, administrazio-organoak herri-salataritzara igorriko ditu eta epaileek erabakia hartu arte ez du zigor-ihardunbidearekin aurrera joko. Zigor penalak baztertu egingo du administrazio-zigorra. Delitu edo hutsegitetzat jotzen ez badira, administrazioak aurrera jo ahal izango du auzi-agintaritzak frogatutzat jo dituen egintzak, halakorik balego, zigor-espedienterako oinarritzat harturik.
Halaber, auzitegietan zigor-auziari hasiera ematen zaionean, egintza berberengatik administrazioak ireki duen zigor-espedientearen izapidaketa bertan behera geratuko da, bai eta, hala badagokio, zigorra ezartzeko administrazio-egintzak egiteratzea ere.
atala.- Motak
Administrazioarekiko turismo-arloko arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.
atala.- Arau-hauste arinak
Lege honetan eta berau garatzen duen araubidean azaltzen diren erabakiak bete ez eta horrek ekonomia-ondorio zuzenik eta erabiltzaileentzako kalterik ez badakar, arau-hauste arinak direla esaten da, beti ere hutsegite larri edo oso larritzat jotzen ez badira. Gutxienez, honakoak dira:
Derrigorrezko ezaugarri bereizleak ez izatea, edo horiek begibistan izatea baina ezarritako baldintzarik gabe.
Bezeroei zor zaien begirune eta adeitasunik ez izatea.
Zerbitzuak ematean, tegien txukuntasunean, tokien eta erredizen garbitasunean eta ezarkinen eta altzarien behar bezalako ihardunean akats arinak izatea.
Enpresak edo ihardunak behar bezala gara daitezen eta erabiltzailearen babesa berma dadin turismo-araubideak derrigorrez ezarritako fakturazio, informazio, liburu edo erroldei buruzko erabakiak ez betetzea.
Emankizun eta zerbitzuen eta horien prezioen publizitateari buruzko arauak ez betetzea.
atala.- Arau-hauste larriak
Honako hauek hartzen dira arau-hauste larritzat:
Turismo-iharduna sailkatzeko edo horretan aritzeko derrigorrezko baimen, titulu, lizentzia, jakinarazpen edo gaitasun-ematearen betekizunak edo baldintzak ez betetzea edo aldatzea.
Sailkapenaren arabera dagozkion izen, errotulu edo ezaugarri bereizleak ez diren beste batzuk erabiltzea.
Administrazioak aldez aurretik baimendu gabe, jarduera gauzatzeko oinarrizko baldintzak aldatzen dituzten eta establezimenduaren sailkapenean, kategorian edo ostatu-edukieran ondorioak dituzten egiturazko erreformak egitea.
Hitzarmenaren betebeharrak ez betetzea eta, ondorioz, lege honetan araututako gaietan, bezeroei kalte larriak sortaraztea.
Bezeroak hitzez zein egitez gaizki hartzea, nabarmen iraingarri den kasuetan.
Sarrera librea debekatzea eta bezeroak kaleratzea, zuzengabe egiten denean.
Iragarritako prezioak baino handiagoak eskatzea.
Suteen aurreneurriei buruzko araubidea zati batez eta funtsari eragin ez arren ez betetzea.
Turismo-iharduneko eragileek eskaintzen dituzten emankizun eta zerbitzuen funtsezko osagaiei buruzko iruzurra edo nahastea dakarkeen publizitatea egitea.
Legezko gaitasuna eman ez zaien edo, emanda ere, turismo-zerbitzuak eskaintzeko erabilpen-egoera galdu duten gelak, eraikinetako lokalak, ibilgailuak edo pertsonak erabiltzea.
Erabil daitekeen toki-kopurua baino handiagoa den erreserba egiaztatua egitea edo erreserbak egiteko moduari buruzko erabakiak ez betetzea.
Lege honetan aipatzen diren gaietan informatu, zaindu, ikertu, ikuskatu, izapidetu eta gauzatzeko funtzioak betetzeari dagokionez, agintaritza eskudunek edo horien agenteek eskatutako informazioa emateari edo datuak emateari uko egitea edo oztopoak jartzea. Halaber, informazio okerra edo gezurrezko dokumentazioa ematea.
Zerbitzuak ematean, tegien txukuntasunean eta erredizen, tokien eta ezarkinen behar bezalako ihardunean eta garbitasunean akats nabariak eta orokorrak izatea.
Erreklamazio-orririk ez izatea edo eskatu den unean emateari uko egitea.
Turismo-enpresaren izaera egiaztatzen duten agiri guztiak eta legearen arabera emandako fakturak bezeroari ez ematea.
Turismo-administrazioak azpiegiturako edo iharduteko moduren bateko akatsak zuzentzeko emandako epeak ez betetzea.
Baltzuaren kapitalaren zenbatekoa edo turismo-araubideak eskatutako aseguru-bermeak eta diru-bermeak indarrean ez izatea.
Turismo-kanpalekuetan kanpinlari finkoak edo erresidentzialak onartzea, debekatutako kanpaketa-unitateak instalatzea, elementu finkoak ezartzea edo legez edo erregelamenduz baimendutakoa baino aldi luzeagorako edo ehuneko handiagoetan lursailen alokairu-kontratuak sinatzea.
Oso larritzat jotako arau-haustea izan arren, bere izaera, abagunea edo inguruabarrak aintzat harturik halako sailkapenik merezi ez duen edozein arau-hauste egitea.
atala.- Arau-hauste oso larriak
Honako hauek hartzen dira arau-hauste oso larritzat:
Turismo-zerbitzuak eta -ihardunak egitea edo ematea, horiek arautzen dituzten erabakiak larriki betetzen ez badira.
Turismo-tegietan suteen aurreneurriei buruzko araubidearen funtsa ez betetzea.
Euskadiko turismo-interesei kalte larriak egin edo naturako eta ingurugiroko baliabideei kalteak ekar diezazkieketen turismoko arau-hausteak egitea.
Hitzarmenaren betebeharrak ez betetzea eta, ondorioz, bezeroei kalte oso larriak eragitea.
atala.- Araudiko erabakiak
Turismoa antolatzeko araudi-erabakiek, lege honek adierazitako esparruan, erabakiotan ezarritakoaren aurkako portaerak osatu edo zehaztu ahal izango dituzte, ezarritako arau-hausteen eta zigorren sistema hargatik ezertan aldatu gabe.
atala.- Erantzuleak
Administrazioarekiko arau-haustetzat jotzen diren egintzen erantzuleei, bai pertsona fisikoei bai juridikoei, maltzurkeriaren, erruaren edo axolagabekeria hutsaren mailako zigorra ezarriko zaie.
Turismo-enpresa eta -ihardunen titularrak elkartasunezko erantzuleak izango dira beren zerbitzuko pertsonek egindako arau-hausteekiko, baldin eta arau-hauste hori eragozteko beharkizuna bete ez badute, beti ere kaltearen ordainerako bidezko diren ekintzetara jotzeko aukera galdu gabe.
– Berrerortzea gertatuko da arau-haustea egin duen pertsonak bi urteko epean gutxienez mota bereko beste arau-hauste bat egiten badu, betiere epai irmoaren bidez arau-haustetzat hartuz gero. Berrerortze-kasuan, arau-hausteari dagokion zehapena gehienezko mailan ezarriko da.
– Arau-haustea gertatu den egunean hasiko da epea zenbatzen.
atala.- Zigor-motak
Lege honetan eta turismo-arloko gainerako erabakietan ezarritakoaren aurka egiten duten arau-hausteek ohartarazpen- eta isun-zigorrak ekarriko dituzte.
Zigor larriekin eta oso larriekin batera honako zigor osagarri hauek ere ager daitezke:
Turismo-iharduna bertan behera uztea.
Tegia ixtea.
Turismo-administrazioak emandako titulua edo baimena indargabetzea.
Ez da zigortzat hartuko tegia ixtea, baldin eta ihardunak egiteko derrigorrez behar den baimena izan ez arren jendearentzat irekita badago, edo ematea dagokeen baimena lortzen den arte iharduna bertan behera uztea, baldin eta eskabidea bideratzen ari bada.
atala.- Zigorrak mailakatzeko irizpideak
Zigorrak ezartzeko, kontuan hartuko dira administrazioarekiko arau-haustea egin zenean gertatu ziren inguruabarrak, eta bereziki ondoko hauek:
Norbanakoei eragindako kalteak.
Legez kanpo lortutako irabaziak.
Enpresako edo tegiko diru-mugimendua.
Tegiaren maila edo ihardunaren ezaugarriak.
Arau-haustea errepikatzea.
Ihardunbideari hasiera eman zioten okerrak zuzentzea espedientea bideratzen den bitartean.
Arau-haustea nahita edo behin eta berriro egin den.
atala.- Zigorrak mailakatzea
– Aurreko artikuluan ezarritako irizpideei jarraiki, gutxienezko mailako, maila ertaineko eta gehienezko mailako zehapenak ezarri ahal izango dira.
– Arau-hauste arinak ohartarazpenaren bidez edo 90 eurotik 900 eurora bitarteko isunarekin zehatuko dira. Ohartarazpen-zehapena jarriko da arintzat hartutako arau-hausteen kasuan, baldin eta arau-haustearen nondik norakoak isuna jartzea eskatzen ez badu, eta betiere arau-hauste horretan berrerortzea gertatzen ez bada. Isun-zehapenaren gutxieneko maila 90 eurotik 225 eurora bitarte izango da; maila ertaina 226 eurotik 450 eurora, eta gehienezko maila 451 eurotik 900 eurora.
– Hutsegite larriak isunaren bidez zehatuko dira, gutxieneko mailan 901 eurotik 1.800 eurora bitarte; maila ertainean 1.801 eurotik 4.500 eurora, eta gehienezko mailan 4.501 eurotik 9.000 eurora.
– Hutsegite oso larriak isunaren bidez zehatuko dira, gutxieneko mailan 9.001 eurotik 13.600 eurora bitarte; maila ertainean 13.601 eurotik 18.125 eurora, eta gehienezko mailan 18.126 eurotik 45.000 eurora.
atala.- Zigor osagarriak
Iharduna bertan behera uztarazten duen zigor osagarria honela ezarriko da:
Hutsegite larria errepikatzen denean, iharduna gehienez ere sei hilabetez uztarazi ahal izango da bertan behera.
Hutsegite oso larria errepikatzen denean, iharduna gutxienez sei hilabetez eta gehienez bi urtez uztarazi ahal izango da bertan behera.
Nolanahi ere, iharduna bertan behera uztaraztearen zigor osagarriak akatsak zuzentzeko behar den beste denboraz iraungo du.
Hutsegite oso larria errepikatzen bada eta arau-hausleak Euskadiko interesak larriki urratu baditu, bidezko izango da tegia ixtea edo iharduna egiteko baimena edo lizentzia kentzea.
Arau-hausteak larriak eta oso larriak direnean, zigorraren gai den iharduna egin ahal izateko Euskal Autonomi Elkartean arau-hausleak eskatu eta eskuratu duen dirulaguntza nahiz bestelako diru-babesa bertan behera utzi edo kendu ahal izango da, hori zigor osagarritzat hartuko delarik.
atala.- Behar ez bezala jasotakoa itzultzea
Ezarri ahal izango diren zigorrak edozein direla ere, turismo-administrazioari aitortu zaizkion edo benetan emandako zerbitzuei dagozkien prezioak baino handiagoak eskuratu badira, aginpidea duen organoak behar ez bezala jasotakoa itzultzea eta sortutako kaltearen ordaina eskatuko dio arau-hausleari. Horren guztiaren berri arau-hausleari eman beharko zaio, bete dezan, eta horrela egingo ez balu, dagokion bideari ekingo zaio.
atala.- Isun hertsatzaileak
Aurreko ataletan azaldu diren isunak edozein direla ere, zigorra jarriko duten organoek, ihardunaren edo tegien arau-egokitasunari buruzko eskaeran adierazitako epeak bukatu ondoren, isun hertsatzaileak jarri ahal izango dituzte, Herri Administrazioen Lege Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen Legearen 99. atalean esaten denarekin bat. Isun horietako bakoitzaren zenbatekoak ezin izango du egindako arau-hausterako ezarri den isunaren ehuneko hogeitik gora jo.
atala.- Organo aginpidedunak
Lege honek araututako arau-hausteak direla eta irekitako espedienteak hasi eta ebazteko organoak, horretarako aginpidea berariaz araudi bidez adierazia daukatenak dira.
Zigor-ahalmena arautzen duten araudi-mailako erabakiek organo ezberdinen esku utziko dituzte espedientegiletza eta zigor-emailetza.
atala.- Indargabetzea
Lege honetan aurreikusitako arau-hauste eta zehapenek honako epe hauetan preskribatuko dute:
Arau-hauste arinak: urtebetean.
Arau-hauste larriak: bi urtean.
Arau-hauste oso larriak: hiru urtean.
Arau-hausteak egin diren egunean bertan hasiko da indargabetze-epea neurtzen, eta, zigorren kasuan, zigorra ezartzen duen erabakiak sendespena hartu eta biharamunean hasiko da neurtzen.
Lege honetan azaltzen diren arau-hausteen erantzukizuna eskatzeko aukeraren indargabetzea etenda geratuko da dagokion zigor-espedientea irekitzean.
Zernolakotutako portaerak betebehar iraunkorra badakarkio titularrari, arau-hausteek ez dute indarra galduko.
atala.- Iraungipena
Zigor-ihardunbidea hasi ondoren, eta administrazioari egotzi dakizkiokeen arrazoiengatik izapidaketa guztiak interesdunari jakinarazten zaizkionetik hiru hilabete joan badira hurrengo izapidaketa bultzatu gabe, zigor-ihardunbidea iraungi egingo da eta, ondorioz, iharduketa guztiak artxibatuko. Ihardunbidea iraungitzat emango da interesdunak hala eskatzen badu edo ebazpena emateko aginpidea duen organoak bere kabuz egiten badu ebazpena eman beharko zen epea amaitzen denetik hogeitamar eguneko epean.
Aurreko idazatian ezarritako epeak zabaltzeko, administrazioari egotzi dakiokeen arrazoirik ez bada, espedientea irekitzeko erabakia hartu zuen organoak baimena eman beharko du; inguruabar hori espedientean azaldu beharko da eta interesdunari jakinarazi.
atala.- Hasiera
Turismo-arloko zigor-espedientea egiteko aginpidea duen organoak bere kabuz erabakiko du hura ireki ala ez, beti ere honako iharduketa hauek abiapuntutzat harturik:
Turismo Ikuskatzailetzaren Zerbitzuak jasotako agiriak.
Ustezko arau-haustea ezagutzen duen agintariaren edo administrazio-organoaren jakinarazpena.
Turismo-tegietako erreklamazio-orrietan idatzitako kexa edo salaketak.
Egindako erreklamazioa, indarrean dagoen araubideak ezarritakoaren araberakoa bada.
Legez eratutako elkarteen salaketak.
Arau-haustea egin dela edozein bidetatik jakinda, turismo alorreko aginpidea duen organoaren ekimenez burutu ahal izango da.
Espedientea ireki baino lehen, aurretiazko argibideak eskatu ahal izango dira gertatutako egintzak argiro ezagutzeko. Egindako iharduketak ikusi ondoren eta egintzak aztertutakoan arau-haustearen susmorik ote dagoen zehaztuko da. Hala behar denean, zigor-espedientea irekiko da, eta horren izapidaketa guztiak Herri Administrazioen Lege Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen Legearen arabera burutu beharko dira.
atala.- Badaezpadako neurriak
Salbuespen gisa, segurtasuna, turismo-zerbitzuko erabiltzailearen ekonomia-interesak, edo Euskadiko turismo-irudirako ageriko kalte larriak direla eta, badaezpada ere tegia berehala ixtea edo ezarkinak zigilatzea erabaki ahal izango da. Dauden akatsak zuzentzeko behar den beste denboraz iraungo du ixteak edo zigilatzeak, eta gehienez ere espedientea ebatzi arte.
Espedientea irekitzeko aginpidea duen organoa, arrazoituriko ebazpenaren bidez eta interesdunari entzun ondoren, gai izango da badaezpadako neurriak hartzeko.
atala.- Zigorrak betearaztea
Lege honen babesean ezarritako zigorrak, Herri Administrazioen Lege Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen Legearen araberako administrazio-bidea bukatzen dutenean, berehala egiteratu beharko dira.
Zigor-ihardunbidearen ebazpenen aurka, Herri Administrazioen Lege Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen Legearen VII. idazpuruko II. atalburuarekin bat, dagozkien errekurtsoak jarri ahal izango dira.
Lege honen 34. atalean erabakitakoaren kaltetan izan gabe, turismo-administrazioak atal horretan zehazturik dauden ihardunaren antzekoak, lanbidez kanpokoak edo noizbehinkakoak, egin ahal izateko arauak emango ditu araudi bidez, beti ere kasu bakoitzeko ezaugarriei egokituta.
Eskualdeko Estrategiazko Plana, 51. atalean aipatzen dena, eskualdea turismorako ona dela aldarrikatzen denetik bost urteko epean onartu beharko da.
Lege hau onartu aurretik Turismo Baliabideak Antolatzeko Eskualdeko Estrategiazko Plana gauzatzeari ekin dioten udal edo eskualdeek Jaurlaritza Kontseiluari eskatu ahal izango diote eskualdea turismorako ona dela aldarrika dezala.
Jaurlaritzak ahaleginak egingo ditu lege honetan ohartemandako eta bestelako arauetatikako administrazio-ihardunbideak, eragina interesdun bat-berarengan dutenean, koordinazio- eta soiltasun-irizpideei jarraiki egin daitezen.
Turismo-erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei dagokienez, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legean aurreikusitakoaren arabera bermatuko dira.
Lege hau indarrean jartzen denean, hasita dauden zigor-espedienteei ez zaie ezarriko berton esaten dena, salbu eta legea egokiagoa bada ustezko arau-hauslearentzat.
Opor- eta turismo-etxebizitzek eta etxe partikularretako gela sailkatuetan ostatu ematen duten alojamenduek, bai eta turismo-trafikora dedikatuko direla jakinarazi dutenek ere, beren izaerari eutsiko diote harik eta, hala dagokionean, lege honetan xedatutakoa betez, bertan aurreikusitako modalitateren batera egokitzen diren arte.
Lege honen aurka dauden erabaki guztiak indargabe uzten dira.
Konstituzioaren 149.3 atalean eta Euskadiko Autonomi Estatutuaren aldi baterako erabakietako zazpigarrenean ezarritakoaren arabera, turismo-arloan Estatuak dituen erabakiak zuzenbide osagarri gisa erabiliko dira Euskadiko Autonomi Elkarteak gai horiek arautzen ez dituen bitartean.
Lege honetan zigorrentzat zehazturiko zenbatekoak Jaurlaritza Kontseiluaren dekretuz berriro aztertu eta beti ere hiru urtez behin eguneratu ahal izango dira, jendearentzako salneurrien erakuskariaren bilakaera kontuan hartuz.
Eusko Jaurlaritzari ahalmena ematen zaio lege hau garatzeko behar diren erabaki guztiak eman ditzan.
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (17)
- Garatutakoa: 81/2012 DEKRETUA, maiatzaren 22koa, bidaia-agentziei buruzkoa.
- Ikus: 284/2005 DEKRETUA, urriaren 11koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
- Garatutakoa: 396/2013 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan kanpinak eta beste kanpaketa-turismoko modalitate batzuk arautzeari buruzkoa.
- Garatutakoa: 199/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, landa-inguruneko turismo-ostatuko establezimenduak arautzen dituena.
- Garatutakoa: 198/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, apartamentu turistikoak arautzen dituen.
- Aldatutakoa: 16/2008 LEGEA, abenduaren 23koa, Turismoa Antolatzeko Legea aldatzekoa.
- Garatutakoa: 191/1997 DEKRETUA, uztailaren 29koa, apartamendu turistikoak, oporretarako eta turismorako etxebizitzak, etxe partikularretako geletan ostatua ematea eta landetxeak arautzen dituena.
- Indargabetutakoa: 13/2016 LEGEA, uztailaren 28koa, Turismoarena.
- Ikus: 5/1997 DEKRETUA, urtarrilaren 14koa, Euskal Autonomi Elkarteko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erreklamazio-orriak arautzen dituena.
- Garatutakoa: 5/2015 DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Euskadiko Turismo Mahaia sortzen duena.
- Garatutakoa: 44/2014 DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak burutzeko eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak arautzen dituena.
- Garatutakoa: 200/2013 DEKRETUA, uztailaren 9koa, turismo-aterpetxeak antolatzen dituena.
- Ikus: 279/2003 DEKRETUA, azaroaren 18koa. Honen bidez Turismo Bulegoen Euskal Sarea (ITOURBASK) sortzen da.
- Garatutakoa: 317/1996 DEKRETUA, abenduaren 24koa, turismoaren erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak arautzeko dena.
- Garatutakoa: 199/2003 DEKRETUA, irailaren 2koa; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-enpresa eta -establezimenduen erregistroa sortzen da.
- Aldatutakoa: 7/2012 LEGEA, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa 7/2012.
- Ikus: EBAZPENA, 2010eko apirilaren 27koa, Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, zenbait lege aldatzeko Lege-Aurreproiektua jendaurrean jartzen duena, beroiek barne-merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abendu