Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2002ko maiatzaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Agindu honen bidez, gizarte edo kulturaren aldetik egoera txarragoan dauden ikasleentzat eta eskolara egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleentzat hezkuntzaren arloko kainbat ekintza eta neuri arautzen dituen agindua aldatzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2002ko maiatzaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Agindu honen bidez, gizarte edo kulturaren aldetik egoera txarragoan dauden ikasleentzat eta eskolara egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasleentzat hezkuntzaren arloko kainbat ekintza eta neuri arautzen dituen agindua aldatzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 2716
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2002/05/07
  • Argitaratze-data: 2002/05/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1998ko uztailaren 30eko Aginduak V. kapituluan arautzen zituen Eskolatzeko Programa Osagarriak, hau da, gizarte-egoera zailean edo eskolara egokitzeko zailtasun larrian dauden ikasle edo ikasle multzoei erantzuna emateko salbuespenezko neurriak, betiere beren hezkuntza beharrei erantzuteko ohizko eta ezohizko bideak agortu ondoren.

Agindu horrek Xedapen Gehigarrian ezartzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak horretarako jarritako Batzorde baten bitartez egingo duela gizarte edo kultur giro txarragoko ikasleen heziketako behar bereziei ematen zion erantzunaren jarraipena, eta 13 eta 18. artikuluetan aipatzen diren Batzordeek egindako txostenen arabera aztertuko direla egoki ikusten diren hobekuntza proposamenak.

Egindako txostenak ikusirik eta 1998/99 ikasturtetik 2001/2002kora bitarteko Eskolatzeko Programa Osagarrien garapenaren ebaluazioa egin ondoren, aldatu beharra dago 1998ko uztailaren 30eko Aginduaren V. kapitulua 14., 15., 16., 17. eta 18. artikuluetan, aurkitu diren arazoak konpontzeko eta Eskolatzeko Programa Osagarrien hartzaile diren ikasleei erantzun hobea emateko hezkuntzaren arloan.

Hori dela eta, honako hau

"14. artikulua.– Ezaugarri orokorrak.

  1. – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, zenbait ikasleren hezkuntza beharrei erantzuna emateko ohizko eta ezohizko bide guztiak agortu ondoren, eta gizarte-egoera zailean edo eskolara egokitzeko zailtasun larrian dauden ikasle eta ikasle multzoei erantzuteko, berariazko tratamendu bat erabaki daiteke salbuespen gisa Eskolatzeko Programa Osagarrien bitartez 14 urtetik 16ra bitarteko ikasleentzat.

  2. – Eskolatzeko Programa Osagarriek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasteko aukera emango dute, asteko eskola-orduetatik tarte bat hartuta nahiz egun osoz denbora jakin batean. Berariazko unitateetan egingo da eta lehentasunez garatuko diren gaitasunak ikasleak ohizko sisteman berregokitzeko edo lanbide hastapeneko ikasketetan sartzeko baliagarrienak izango dira, helduen biziera aktiborako gai egiteko, beren beharretara egokitutako curriculum batekin eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunei uko egin gabe. Nolanahi ere, curriculumaren atal instrumentalak lehenetsiko dira beren beharretara egokitutako metodologia batekin.

  3. – Programa hauetan parte hartuko duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean matrikulatuta egon beharko dute. Programa ikasleak matrikulatuta dauden ikastetxetik kanpoko unitateren batean garatzen denean, ikasleak ikastetxe horretakoak direla ulertuko da ondorio guztietarako, taldeak egiteko eta jatorrizko ikastetxearen ratioa zehazteko unean egin beharreko ikasle kontaketarako izan ezik.

  1. – Eskolatzeko Programa Osagarriak honako ikastetxe hauetan emango dira: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoetan; araubide orokorreko irakaskuntza ematen duten itunpeko ikastetxe pribatuetan; eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak programa hauek garatzeko baimendutako berariazko ikastetxeetan.

  2. – Programa hauek ezartzen diren baldintzetan garatzeko, baimendutako ikastetxeek espezializatutako irakasle talde bat eta behar diren instalakuntza eta ekipamendua izan beharko dituzte.

  3. – Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lankidetza itunak izenpetu ditzake programa hauek garatzen parte hartu nahi duten erakunde publiko eta pribatuekin, eta, zenbait kasutan, baita bitariko taldeak osatu ere Saileko bertako langileekin eta erakunde lankidekoekin.

  4. – Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimen inplizitua emango die berariazko ikastetxeei Eskolatzeko Programa Osagarriak emateko. Horretarako, dagokion deialdian, diru-laguntzak lortuko dituzte.

  1. – Ikasleak Eskolatzeko Programa Osagarrietan sartzeko bidea banakakoa izango da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ohizko araubidean aniztasunari erantzuteko aurreikusitako neurriak -hezkuntza indargarriak, curriculuma egokitzekoak, berariazko parte hartze proiektuak eta bestelakoak- agortu ondoren.

  2. – Eskolatzeko Programa Osagarri batean ikasle bati sarrera onartzeko honako baldintza hauek bete behar dira:

    1. Ikastetxearen txostena, ikasleak Eskolatzeko Programa Osagarri batean parte hartzeko proposamena komenigarri egiten duten xehetasunak azaltzen dituena. Txosten horretan zehaztu eta ebaluatuko dira artikulu honetako 1. paragrafoan adierazitakoa jarraituz ikastetxeak hartutako neurrien emaitzak.

    2. Banakako curriculum-proposamena, lehenetsi behar diren behar, helburu eta edukiak zehazten dituena.

    3. Neurri hau garatzeko ikaslearen beraren eta bere legezko ordezkarien onespena.

    4. Eskualdeko Berritzegunearen aldeko txostena, artikulu honetako 1. paragrafoan adierazitakoa jarraituz ikastetxeak aurrez hartutako neurriak ebaluatzen dituena.

    5. Hezkuntzako Ikuskaritzaren aldeko txostena, programa hauetan sartzeko baldintza guztiak betetzen direla ziurtatzen duena.

  3. – Berrikuntza Pedagogikoko Lurralde Arduradunari dagokio ikaslea Eskolatzeko Programa Osagarri batean sartzeko onarpen edo uko arrazoitua ematea.

  4. – Eskolatzeko Programa Osagarri batean sartzeko proposamena dagokion ikasturtea amaitu ondoren egin beharko da. Salbuespenezko kasuetan, hurrengo ikasturteko lehen hiruhilekoan egin daiteke proposamen arrazoitua bat. Proposamena ez da ikasturte osoak irauten duena baino luzeagoa izango eta, behar izanez gero, ikasturtero berritu beharko da.

  5. – Programa ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean bertan garatzen bada, ikastetxeak Eskolatzeko Programa Osagarriaren proiektuan txertatu beharko du proposamena, eta honako atal hauek izan beharko ditu:

    1. Ikastetxeak programarako proposatzen dituen ikasleak.

    2. Ordutegia, ohizko taldean eta talde edo unitate berezietan parte hartzeko orduak zehazten dituena.

    3. Behar diren giza baliabideak.

    4. Behar diren baliabide materialak.

    5. Koordinazio Plana, ikastetxean Eskolatzeko Programa Osagarriaren ardura duen irakasle taldea eta ohizko irakasle taldea koordinatzekoa.

  6. – Eskolatzeko Programa Osagarriaren proiektuaren onespena baldintzapekoa izan liteke, eskualdeko beste ikastetxe publikoetan matrikulatutako ikasleak programan onartzen diren kontuan hartuta.

  7. – Programa ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean garatzen ez denean, Hezkuntza Administrazioaren esku egongo da baimendutako ikastetxeen artean programa garatzeko zentro egokiena aukeratzea. Horrela gertatzen bada, egoera honetan dauden bi zentroek koordinazio eta jarraipen plana ezarri beharko dute, ikastetxe bakoitzeko erreferentzia pertsonak zehaztuta.

  1. – Ondorio guztietarako ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean egongo dira matrikulatuta, 14.3 artikuluak ezarritakoa baztertu gabe. Eskola-ziurtagiria matrikulatuta dagoen ikastetxeak egingo du. Horretarako, Programaren ardura duen irakasle taldeak dagokion txostena egingo du.

  2. – Etengabeko ebaluazio prozesuan ikasleen egoera jaso beharko da, eta ebaluazioz ebaluazio zein hezkuntza indargarri edo curriculuma egokitzeko zein ekintza egin diren ere jaso beharko da, horrela erabakitako arloetan. Legezko ordezkariei eman beharreko informazioan programaren ardura duen irakasle taldearen informazioa eskainiko da, ebaluatutako alderdi nagusiak jasotzen dituena. Ikasturte amaierako ebaluazioan, agiri akademikoetan eta eskolaketa-liburuan "Curriculuma Egokitzeko Neurri" gisa agertuko da dagozkion arloetan.

  3. – Dagokion titulaziora iristeko Ikastetxearen Ikasketa-proiektuan ezarritako ebaluazio-irizpideak erabiliko dira, betiere etapako gaitasun orokorrak behar bezain ondo lortu direla bermatuta. Horretarako, programaren ardura duen irakasle taldeak azken txosten bat egin beharko du 16 urte dituzten ikasleen kasuan.

  4. – Eskolatzeko Programa Osagarri bat jarraitu eta 16 urte betetakoan etapako helburuak lortu ez dituzten ikasleak matrikulatuta dauden ikastetxeko Curriculum Desberdinak Eratzeko Programetan edo Lanbide Hastapeneko Programetan sar daitezke.

  1. – Programa hauetan dabilen ikaslearen banakako jarraipena egingo da, hiru hilabetetik behin gutxienez. Ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko Ikasketa-Buruak, programaren ardura duen taldeko pertsona batek eta dagokion Berritzeguneko hezkuntza-premia berezietako aholkulariak egingo dute jarraipena.

  2. – Programa hauetan dabilen ikasleekin talde bat osatu denean, horien ardura duen ikastetxeak programaren ebaluazio txostena egingo du, horretarako maiatzean deitutako berariazko bilera batean aurkeztuko dena. Berrikuntza Pedagogikoko Lurralde Arduradunek egingo dute bilerarako deia, eta honako hauek izango dira partaide: programak garatzen diren ikastetxeko ordezkaria, Osabidezko Hezkuntzako zerbitzuburua, ikastetxea dagoen lurraldeko Osabidezko Hezkuntzako unitateko teknikaria, eskualdeko ikuskari bat eta dagokion Berritzeguneko kide bat. Berrikuntza Pedagogikoko Lurralde Arduraduna edo honen ordezkoa izango da bilerako burua. Batzorde honen txostena Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari aurkeztuko zaio".

Lehena.– Hezkuntza sailburuordeari dagokio Agindu honetan xedatutakoa aplikatu, interpretatu eta garatzea.

Vitoria-Gasteize, 2002ko maiatzaren 7a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.