- EBAZPENA, 2010eko otsailaren 19koa, Administrazio eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena; horren bidez, «Eraikinetako Instalazio Termikoen Aldizkako Ikuskapenei buruzko Eskuliburuaren» 1. argitalpena onartu da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko otsailaren 19koa, Administrazio eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena; horren bidez, «Eraikinetako Instalazio Termikoen Aldizkako Ikuskapenei buruzko Eskuliburuaren» 1. argitalpena onartu da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 88
- Hurrenkera-zk.: 2446
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/19
- Argitaratze-data: 2010/05/13
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (EITE) onartu zuen uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuak, pertsonen ongizate-, segurtasun- eta higiene-eskaerari erantzun ahal izateko, eraikinetako instalazio termikoek bete behar dituzten energia- eta segurtasun-eraginkortasunaren eskakizunak arautzen dituen oinarrizko arau-esparru berria sortu du.
Industria, Merkataritza, eta Turismo sailburuaren 2008ko uztailaren 22ko Aginduaren bidez, adierazitako Erregelamendua garatzen da eta Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen araudia arau-esparru berri horretara egokitzen da. Arau honek batez ere instalazio termikoen abiaraztea, mantentzea eta aldizkako ikuskapenak hartzen ditu eraginpean, baita errekuntzaren produktuen ebakuazioak ere.
2008ko uztailaren 22ko Agindu beraren 5. artikuluak instalazio termikoen aldizkako ikuskapenak arautzen ditu eta sorgailuen energia-eraginkortasunaren egiaztapenak nahiz instalazio osoaren ikuskapena biltzen ditu. Adierazitako 5. artikuluaren 1. idatz-zatia arauaren 8. eranskinari lotzen zaio ikuskapenak egitean kontuan hartu beharko diren irizpideak zehazteko.
Gauzak horrela, ikuskapenak osatzen dituzten egiaztapenak eta probak xehetasun handiagoz zehaztu eta jardun-prozedurak batuko dituzten parametro eta protokoloak ezarri behar direnez, ikuskapen horiek egiteko ardura duten agenteei alderdi horiek guztiak sakon bilduko dituen eskuliburu bat eman behar zaie.
Adierazitako Ikuskapenei buruzko Eskuliburua lantzeko prozesuan energia-eraginkortasunaren alorreko erreferentzia-erakundeek parte hartu dute eta enpresa mantentzaileen eta kontrol-erakundeen iruzkin eta ekarpenak ere kontuan hartu dira. Bi sektore horiek dagozkien elkarteen bidez ordezkatu dituzte.
Horren ondorioz, Industria Segurtasuneko Zerbitzuak proposatuta, Azken Xedapenen artetik Hirugarrenean ezarritakoaren arabera 5. artikuluaren 1. puntuari dagokionez, biak adierazitako Aginduarenak (bertan Administrazio eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzari eskumena ematen zaio eranskinak aldatzeko edo agiri berriak eransteko), honako hau
Bat. Eraikinetako Instalazio Termikoen Aldizkako Ikuskapenei buruzko Eskuliburua onartzea; edukia Ebazpen honen eranskin gisa erantsi da.
Bi. Ebazpen horren bidez onartu den Eskuliburua l. Argitalpentzat hartuko da.
Hiru. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Lau. Eskuliburua argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 19a.
Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,
YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.