Euskadi.eus
  • 187/1985 DEKRETUA, ekainaren 11koa (Dekretu horren bidez, hazien eta mintegiko landareen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko martxoaren 25ean hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

187/1985 DEKRETUA, ekainaren 11koa (Dekretu horren bidez, hazien eta mintegiko landareen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko martxoaren 25ean hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1985
  • Gaia: Nekazaritza eta Arrantza; Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
Xedea:

Mintegiko landareei eta haziei buruz honako lege eta arau hauek guztiek Estatuari ematen dizkioten eginkizun eta zerbitzuak EAEri eskualdatzea: martxoaren 30eko 11/1971 Legea; lege hori garatu zuen 3767/1972 Dekretua; mintegiko landareak eta haziak kontrolatzeko eta egiaztatzeko Erregelamendu Orokorra (1973ko uztailaren 26ko Aginduak onetsi eta 1979ko uztailaren 31ko Aginduak aldatutakoa); eta horiek guztiak garatu dituzten maila bereko edo beheragoko gainerako xedapen osagarriak, beherago adierazitako salbuespenekin. Autonomia Erkidegoak, bere gain hartu dituen eginkizunak betetzerakoan, honako hauek bete beharko ditu:

Bat.-Euskal Autonomia Erkidegoak Hazien Ekoizlearen eta Mintegiko Landareen Ekoizlearen Titulua (titulu horren kategoria guztiak) emango die, Erkidegoan egoitza izanda, hala eskatzen duten pertsona fisiko edo juridiko guztiei.

Eskatzaileak, egoitza EAEn izanik, ekoizpen-instalazioren edo ekoizpen-baliabideren bat Autonomia Erkidegotik kanpo duenean, Eusko Jaurlaritzak ekoizteko instalazio eta baliabide horiei buruzko txostena egiteko eskatuko dio Estatuko Administrazioari. Alderantzizko egoeran, ordea, gauza bera egingo du Estatuko Administrazioak EAErekiko. Hazien edo Mintegiko Landareen Ekoizlearen titulua lortzeko bete beharreko baldintzei buruzko txostenak ezezkoak badira, lotesleak izango dira.

Ekoizlearen titulua eman dela dioen iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Bi.- Mintegietako landareak eta haziak egiaztatzeko EAEn gauzatzen diren izapideak EAEk beteko ditu, ziurtatzeko prozesuaren arau teknikoek xedatutakoari eta ondorengo baldintza haueiei jarraituz:

a) EAEko lursailei dagozkien labore-izendapena adierazpenak EAEk izapidetuko ditu, eta, hala balegokio, onetsi ere baiko ditu. Hori egin aurretik, ordea, Instituto «Nacional de Semillas y Plantas de Vivero» delakoari Mintegiko Landareetako eta Hazietako Institutu Nazionalari txostena eskatuko dio honako alderdi hauei buruz: ekoizleak labore-izendapenean adierazpenean agertzen den materiala ba ote duen -baldin eta EAEk horren gaineko informaziorik ez badu-; eta, orobat, babestutako barietateak izanez gero, horiek ustiatzeko lizentziarik ote duen.

b) Landatutako soroak ikuskatzeko lanak eta ugalketako materiala hautatzeko eta prestatzeko biltegiak ikuskatzeko lanak, EAEn, Autonomia Erkidegoko Zerbitzuek beteko dituzte.

c) Autonomia Erkidegoak espezie jakin batzuen mintegietako landareen eta hazien laborateglaboratorio-iko analisiak egiteko behar diren baliabideak eskura ez dituen bitartean, «Instituto Nacional de Semillas y Plantas de Vivero» delakoak Mintegiko Landareetako eta Hazietako Institutu Nazionalak edo beste autonomia erkidego bateko laborategiek laboratorioek egingo dituzte analisi horiek.

d) Goiko a) eta b) idatz-zatietan jasotako aipatzen diren kontrol- eta egiaztatze-lanak autonomia-erkidego batean baino gehiagotan eginez egin behar izanez gero, horretarako behar den informazioaz eta koordinazioaz «Instituto Nacional de Semillas y Plantas de Vivero» delakoa Mintegiko Landareetako eta Hazietako Institutu Nazionala arduratuko da.

e) «Instituto Nacional de Semillas y Plantas de Vivero» delakoak Mintegiko Landareetako eta Hazietako Institutu Nazionalak mintegiko landareei eta haziei etiketak jartzeko behar den materiala emango die Autonomia Erkidegoko zerbitzuei, eta, hala balegokio, baita zigilatzeko behar den materiala ere.

f) EAEk zigilatu beharrekotako loteei dagokienez, egiaztatze-sistemaren funtzionamendua aztertzeko behar diren kontrolak, aldez aurrekoak nahiz ostekoak, EAEk egingo ditu. Kontrol horien emaitzen informazioa dagokionari emango zaio eta informazio hori tokian bertako ikuskaritza egiteko lagungarri izango da. Estatuko Administrazio Zentralak laugarren idatz-zatian aipatzen den kide anitzeko organoaren barruan zehaztuko du zein zentrotan egongo diren Estatu osorako aldez aurreko eta osteko kontrolak, eta dagozkion akordioak egingo ditu kontrol horiek egingo dituzten erkidegoekin. Euskal Autonomia Erkidegoak, bestalde, laginak hartzen dituenean eta loteak zigilatzen dituenean, hartutako laginaren zati bat bereizi, eta «Instituto Nacional de Semillas y Plantas de Vivero» delakoari Mintegiko Landareetako eta Hazietako Institutu Nazionalari bidaliko dio, Estatuak Estatu osorako osteko kontrolak egin ahal izan ditzan.

g) Beharrezkoak diren informazio-trukaketak egingo dira; eta, batez ere, EAEko Zerbitzuek honako hauen berri eman beharko diote Mintegiko Landareetako eta Hazietako Institutu Nazionalari: Mintegitako Landareen Ekoizleen Behin-behineko Erregistroan eta Mintegiko Landareen eta Hazien Merkatarien Erregistroan egindako inskripzioen berri, bai eta EAEk zigilatutako laginen eta onetsitako labore-adierazpenen berri, era horretan estatistika orokorra egin ahal izan dadin erabilgarri dagoen hazi-kopururaren gainean. Mintegiko Landareetako eta Hazietako Institutu Nazionalak kontrol aurreko eta kontrol osteko saiakuntzen emaitzak jakinaraziko dizkio EAEri.

h) Autonomia Erkidegoko Zerbitzuen eta «Instituto Nacional de Semillas y Plantas de Vivero» delakoarenMintegiko Landareetako eta Hazietako Institutu Nazionalaren artean behar den lankidetza ezarriko da, laborategiko laboratorio-analisiak, tokian bertako ikuskapenak eta laginak hartzeko lanak ahalik eta batasun handienarekin egiteko.

Hiru.- Inportatutako mintegi-landareen eta mintegi-hazien laginak hartzea eta zigilatzea Autonomia Erkidegoko Zerbitzuek egingo dute, inportatutako gaia Erkidegoko lurraldeko portuan, mugan edo biltegian dagoenean.

Lau.- Agronomiaren aldetik baliagarriak izan daitezkeen saiakuntzak (Landareen Barietate Komertzialen Erregistroan inskribatzeko nahitaez egin beharreko saiakuntzak) egiterakoan, honako arau hauei jarraituko zaie:

a) Estatuko Saiakuntzen Plana «Instituto Nacional de Semillas y Plantas de Vivero» delakoakMintegiko Landareetako eta Hazietako Institutu Nazionalak onetsiko du, Autonomia Erkidegoari entzun ondoren;, hain zuzen, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikadurako Ministerioak erregelamenduz ezarritako kide anitzeko organoaren bidez.

b) Autonomia Erkidegoko lurraldeari dagozkion balio agronomikoko saiakuntzak Autonomia Erkidegoak berak egingo ditu, eta, haien bilakaera zaintzean, «Instituto Nacional de Semillas y Plantas de Vivero» delakoakMintegiko Landareetako eta Hazietako Institutu Nazionalak hartu ahal izango du parte.

c) «Instituto Nacional de Semillas y Plantas de Vivero» delakoak Mintegiko Landareetako eta Hazietako Institutu Nazionalak Plan Nazionaleko datuak osatu ondoren, kide anitzeko organoak (goiko a) idatz-zatian aipatutakoak) saiakuntzen emaitzak aztertuko ditu, organo eskudunei aurkeztu beharreko proposamena lantze aldera. H horren osaera berrikusi egingoko da, eta, kide anitzeko organoak proposatu,tako autonomia erkidegoetako ordezkariak egongo dira.

c) Por el Órgano Colegiado citado en el apartado a) se analizarán los resultados de los ensayos, tras la elaboración de los datos del Plan Nacional efectuado por el Instituto Nacional de Semillas y Plantas de Vivero, con objeto de elaborar la propuesta que corresponda elevar a los órganos competentes, cuya composición se revisará incluyendo representantes de las Comunidades Autónomas que serán propuestos por el Organo Colegiado.

Bost.- EAEn Estatuko Administrazioaren eskumeneko lanak egiteko, Estatuaren eta EAEren artean lankidetza-hitzarmenak egingo dira. Hona hemen lan horiek:

a) Espainiak Parisko 1961eko Hitzarmenarekin eta haren hitzarmen horren Akta Gehigarriarekin bat egitearen ondorioz egin beharrekoak (hitzarmen hori eta haren hitzarmen horren Akta Gehigarria landare-barietate berriak babesteari buruzkoak dira).

b) Landareen Barietate Komertzialen Erregistroaren kudeaketa, eta, orobat, erregistro horretan inskribatu beharreko barietate berrien baldintzak ezartzea (berizgarritasunaren, homogeneitatearen eta egonkortasunaren aldetik behar direnak) eta horretarako behar diren balio agronomikoko saiakuntzak egitea. Eusko Jaurlaritzari dagokio, ordea, bigarren mailako saiakuntzak eta azterlanak egitea, Barietate Komertzialen Erregistroan inskribatuta dauden barietateak EAEko era bateko eta besteko labore-gune eta labore-baldintzetara egokitu ote daitezkeen aztertzeko; era berean, Eusko Jaurlaritzari dagokio barietate berriak gomendatzea.

El Registro de Variedades Comerciales de Plantas, así como la realización de los trabajos para determinar la distinguibilidad, homogeneidad y estabilidad de las variedades que han de ser objeto de inscripción en el Registro de Variedades Comerciales y la ejecución de los ensayos de valor agronómico conducentes al mismo fin. Corresponde al Gobierno Vasco la realización de los ensayos secundarios y estudios conducentes a comprobar la adaptabilidad de las variedades inscritas en el Registro de Variedades Comerciales a las distintas zonas y condiciones de cultivo en el País Vasco, así como el efectuar la recomendación de variedades.