Euskadi.eus
  • 80/1998 DEKRETUA, apirilaren 27koa (Dekretu horren bidez, Gizarte Segurantzaren gizarte-zerbitzuen eta gizarte-laguntzen arloan «Instituto Social de la Marina» delakoak betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari es - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

80/1998 DEKRETUA, apirilaren 27koa (Dekretu horren bidez, Gizarte Segurantzaren gizarte-zerbitzuen eta gizarte-laguntzen arloan «Instituto Social de la Marina» delakoak betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1998ko martxoaren 11n hartutako erabakia onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1998
  • Gaia: Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jardun-eremua: Gizarte Gaiak; Justizia; Lan, Enplegu eta Gizarte Segurantza
Xedea:

1.- Gizarte Segurantzako osasun-laguntzaren arloan «Instituto Social de la Marina» delakoak EAEn betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak, uztailaren 3ko 1414/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluko hirugarren idatz-zatian aipatzen direnak, EAEri eskualdatzea; hain zuzen ere, Estatuko itsas langileei eta haien onuradunei osasun-laguntza ematea «Instituto Social de la Marina» delakoaren establezimenduetan, ospitaleko laguntza orokorra eta espezialitateetako eta larrialdietako zerbitzuak ematea. Transferentzia-akordioan eta hura garatzeko gainerako errege-dekretu nahiz arauetan ezarritakoari jarraiki egikaritu behar dira eskualdatutako eskumen horiek. 

Orobat, EAEk honako zerbitzu eta eginkizun hauek bere gain hartzea: Estatuko Administrazioak eta Gizarte Segurantzak  «Instituto Social de la Marina» delakoaren bidez betetzen zituzten zerbitzu eta eginkizunak; Institutu horren zerbitzu nagusiei esleitutakoak; eta, aurreko paragrafo horretan aipatutako eskumenak zuzentzeko, antolatzeko, zaintzeko, babesteko eta ikuskatzeko lanei dagokienez, Laneko eta Gizarte Gaietako Ministerioak betetzen zituenak. 

Zerbitzu eta eginkizun horiek guztiak Estatuaren Goi Ikuskaritzari kalterik egin gabe beteko ditu EAEk, eta, orobat, Konstituzioak, oinarrizko legeriak eta Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak Estatuari esleitzen dizkioten bestelako eskumen, eginkizun eta jarduerei kalterik egin gabe. 

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoa izango da osasunaren eta laguntzaren arloan Autonomia Erkidegoan zerbitzu ematen duten erakundeekin eta instituzioekin itunak kontratatu, kudeatu, gaurkotu eta desegingo[1] dituena, betiere, aurrekontuetako mugen barruan. 

Eginkizun horiek eskualdatzen diren unetik aurrera, «Instituto Social de la Marina» delakoak beste erakunde batzuekin egindako itunetan subrogatuko da Euskal Autonomia Erkidegoa, itun horiek iraungi arte. 

Eskualdatutako zentroak, establezimenduak, zerbitzuak eta eginkizunak kudeatzean, Estatuko oinarrizko legeriak ezarritakoa bete beharko da. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoak Gizarte Segurantzaren oinarrizko araudia bete beharko du Institutu horrek ematen duen babesaren maila, babes horren onuradunak eta baldintzak, nahiz araubide ekonomiko-finantzarioa eta ekonomiko-administratiboa zehazterakoan. 

2. Aipatutako eginkizun horiek eraginkortasunez bete ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdaketa-akordioaren eranskinean zehaztutako zerbitzu eta erakundeak eskualdatu zitzaizkion, hain zuzen ere bere lurralde-eremuan jarduten zutenak.

 


[1] Resolver: Deustuko Unibertsitateak suntsitu erabiltzen du; gogorregia iruditu eta “desegin” proposatu dugu. Kode Zibilaren 1.124. artikuluan dago aipatua: kontratua betetzen ez denean bete duenak duen eskubideaz ari da, “kontratua desegiteko” duen aukeraz.

Araudia

Eskumenen konfigurazioa