Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Diru-laguntzen Plan Estr...

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Inprimatu

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa 2018-2020

Identifikazioa

  • Espediente-mota: Sail-plana
  • Espediente-kodea: AAAA_ORD_812/18_05
  • Argitaratze-data: 2018/03/19
  • Sustatzailea / Arduraduna: Eusko Jaurlaritza / Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Zerbitzu Zuzendaritza
  • Email-a: vioptrans@euskadi.eus
  • Telefonoa : 945019654

Denborazko eta aurrekontuzko estaldura

  • Egite-epea: 2018 - 2020
  • Aurrekontua: 556361224 €

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Administrazio egintza
  • Gaia: Hirigintza eta Lurraldea / Etxebizitza / Gobernua eta herri administrazioa / Ingurumena
  • Azpigaia: Politika-plangintza eta koordinazioa

Xedea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa planifikatzeko tresna da. Helburua da Euskadi sozialki kohesionatutako lurralde gisa, lurralde orekatu eta jasangarri gisa egituratzea, ingurumen-politika arduratsu eta produktiboa eta etxebizitza duinerako eskubidea bermatuko duen gizarte-etxebizitzako politika garatzea; bada, helburu horiek bat datoz, ezin hobeto, XI. legealdirako (2016-2020) Euskadi 2020 Gobernu Programan azaldutako konpromisoekin.

Aurreko plan baliokideaBilatu

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren diru-laguntzen Plan Estrategikoa-2017

Inpaktuak

  • Inpaktu arauemailea
  • Inpaktu antolatzailea
  • Aurrekontuzko inpaktu finantzarioa
  • Erlazio instituzionaletako inpaktua

Segimenduak eta ebaluazio aplikagarriak

  • Urteroko segimenduak
  • Bitarteko ebaluazioa
  • Expost-a ebaluazioa

Dokumentuak

Dokumentu-mota Ematen duena Sinatzen duena(k) Sinadura data Argitaratze-data
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZAKO SAILBURUA IGNACIO MARIA ARRIOLA LOPEZ
2018/03/14 2018/03/19

Informazio gehigarria

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa bat dator Sailaren arloko dokumentu programatikoekin, funtsean, Ingurumen Esparru Programan, 2018-2020 Etxebizitzaren Plan Zuzendarian, Euskadiko Hiri Agenda-Bultzatu 2050ean (biak ere prestatzen ari dira) eta Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko 2017-2020 epealdiko Esparru Programan azaltzen diren konpromisoekin; hain zuzen ere, azken programa horren 6. ardatzean txertatzen dira Etxebizitzak Birgaitzeko Renove programak. Horiez gain, bat dator XI. legealdirako (2016-2020) Euskadi 2020 Gobernu Programan jasotako konpromisoekin ere, Sailaren jarduera-esparruarekin zerikusia duten konpromisoekin, alegia.

Premisa horiekin, Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa honako ardatz estrategiko hauetan egituratu da:

  • Ingurumen-politika arduratsu eta produktiboa.
  • Sozialki kohesionatua, orekatua eta jasangarria den lurraldea.
  • Etxebizitza duin baterako eskubidea bermatuko duen gizarte-etxebizitzako politika.

Planean Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailaren eta hari atxikitako erakundeen diru-laguntza jarduera guztia biltzen da. Planaren denbora-tartea XI. Legealdia amaitzeko geratzen diren 3 aurrekontu-ekitaldiak dira. Denbora-tartea hori aukeratu da, ez Sailaren helburuak osorik betetzea lortzeko egokiena dela uste izateagatik, baizik eta gobernu-sistema demokratikoaren mekanikak berak lau urte irauten duten legealdiak ezartzen dituelako.

Dena den, denbora-tartea hori bat dator Sailaren politikako dokumentu programatiko nagusien, hau da, EAEko 2020 Ingurumen Esparru Programaren eta 2018-2020 Etxebizitzaren Plan Zuzendariaren denbora-tarteekin. Era berean, bat dator Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko 2017-2020 Esparru Programaren denbora-tartearekin; hain zuzen ere, azken programa horren 6. ardatzean txertatzen dira Etxebizitzak Birgaitzeko Renove programak.

Ohartarazi behar da, dena den, planak izaera programatikoa duela 2016-2020 aldiko Gobernu Programaren jardunen esparru orokorraren barruan, eta hori horrela, haren edukiak ez du ez eskubiderik ez betebeharrik sortzen, eta haren eraginkortasuna diru-laguntza lineak praktikan jartzeak baldintzatzen du, egungo aurrekontu-bitartekoak kontuan izanda, besteak beste.

Euskadi, auzolana