Euskadi.eus
  • 180/1993 DEKRETUA, ekainaren 22koa, Jaurlaritzako Sailen Estatistikarako Organu Bereziak arautzen dituena. - Legegunea: Normativa del Pais Vasco - Gobierno Vasco - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

180/1993 DEKRETUA, ekainaren 22koa, Jaurlaritzako Sailen Estatistikarako Organu Bereziak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 136
  • Hurrenkera-zk.: 2371
  • Xedapen-zk.: 180
  • Xedapen-data: 1993/06/22
  • Argitaratze-data: 1993/07/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonoma
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 26. atalean, zera ezartzen da: Jaurlaritzako Sailetan sortutako Estatistikarako Organu Bereziek osatzen dutela Euskal Autonomi Elkarteko Estatiskaren antolaketa, besteak beste. Lege bereko 27. atalean, beren arauketa propioa izango dutela ezartzen da. Geroago, Estatistikako 89/92 Euskal Plana onartzen duen urriaren 6ko 7/1989 Legean berriro aipatzen dira Estatiskarako Organu Berezi horiek eta Euskal Estatistika Batzordearen txostena aztertu ondoren Jaurlaritzak onarpena emango dion arautegiz arautuko dela beroien sorkuntza, antolaera eta iharduera, finkatzen da bertan. Xedapen hori betetzea da Dekretu honen helburua: Jaurlaritzaren Sailetako estatistika-organu bereziak arautzen dituen arauzko xedapen bilakatzen dela; antolaketaarauteriaorokorreko printzipio propioak eta estatistikari eta, bereziki, sekretu estatistikoari buruzko legeek ezartzen dituzten baldintzak bateratzen direla. Ondorioz, ohizko harreman organikoak eta bai aginteriekikoak ere hartzen dituen zehaztasun jakin batzuk sartu beharra dago. Ondorioz, Euskal Estatistika Btzordeak bere txostena eman duenez, Ekonomi eta Ogasun Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko ekainaren 22an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: LEHENENGO ATALBURUA SORKETA 1. atala. Sorketa. 1. Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikari buruzko 4/1986 Legeko 26. eta 27. ataletan eta hau osatuko duten gainontzeko arauetan ezarri dadinaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Estatistikarako Organu Berezien (EOBak aurrerantzean) sorkuntza, antolaera eta iharduera arautzea da Dekretu honen egitekoa. Ondorioz, dekretu honetan ematen diren xedapenen arabera eratutakoak bakarrik joko dira Eusko Jaurlaritzaren EOBtzat. 2. Dekretuz sortuko dira EOBak eta Sail bakoitzak EOB bat bakarrik eduki ahal izango du. EOBak Sailaren eraketa-egituran sartuta egongo da eta honako arau hauek bete beharko dira organu horietako bat sortu ahal izateko: a) Dekretuaren proposamena egin dezan Sailak, testuarekin batera aurkeztu dituen agiriez aparte, honako hauek justifikatuko dituen deskripzio-memoria bat aurkeztu beharko du: sorketa, medio materialak, EOBari atxikiko zaizkion langileak, helburuak, ekintzaplanaketa 7-2 atalean ezartzen direnak betetzeko hartu beharreko neurriak eta bermeak eta, dadina dadila, 4-2 atalean esaten denaren arebera erregistratu beharreko aldeei dagozkien elementuak sartu beharko dira memoria horretan. Era berean, xedapen-testuan zehaztu beharko da, 5-3 atalean aipatzen diren organuetatik, zein moetatakoa izango den sortu nahi dena. b) Lantze-prozeduraren barruan eta xedapenari onarpena eman baino lehen, Euskal Estatistika Batzordeak arauzko informea eman beharko du. Informe hori eman gabe hilabete igarotzea gertatuz gero, bidezko diren ekintzekin aurrera egin daitekeela ulertuko da. 3. EOBak arautzen dituen xedapena aldatu eta horietakoren bat ezabatzeko, dekretu honetako 1. atalean sortzeari buruzko ezartzen diren arauak bete beharko dira, aldaketa zertan datzan aditzera eman beharko dela Memorian. 2. atala. Ihardunak burutzea. Sortu arren ere, EOBek ezin burutu ahal izango dute Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikari buruzko iharduna, 4. atalean aipatzen den erregistroan inskribatuta egon daitezen arte. 3. atala. Aldatzea eta ezabatzea. 1. EOBak aldatu eta ezabatu ahal izateko, beharrezkoa izango da, dekretu honetako 1. atalean sorkuntzari buruz ezartzen diren arauak betetzea. 2. Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikari buruzko lanak amaitzea ekarriko du EOB bat desagertzeak, ezabaketa-xedapena indarrean jarri dadin une berean. 3. EOB bat aldatzea gerta dadinean, aldatzeak ekarri dezan ekintza berriari buruz 2. atalean ezartzen dena aplikatuko da eta bai bere agintepekoa zen lehengo ekintzari buruz aurreko 2. idazatian finkatzen dena ere aplikatuko da. 4. atala. Estatistikarako Organu Berezien Erregistroa. 1. Euskal Estatistika Erakundeari atxikita sortzen da Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Estatistikarako Organu Berezien Erregistroa. 2. Honako hauek jaso beharko dira erregistro horretan: a) EOBaren sorketa eta bere identifikazioa. b) Titularraren identitatea. c) Egoitza, helbidea eta kokapen fisikoa. d) Dagokion maila, Ia edo IIa. e) Arauetan finkatu daitezen gainontzeko zehaztasunak. 3. Erregistroan inskribatze eta baja emateari ebazpena emateko eskuduntza, Euskal Estatistika Erakundeko Zuzendari Nagusiari dagokio, honako arau hauek bete beharko direla: a) EOBa arautuko duen xedapena indarrean jarri eta organuko titularraren identitatearen berri Erregistroari eman ondoren, inskriba dadila aginduko da. b) 3-2 atalean aipatzen den ezabaketa eman dadinean edo EOBko titularraren identitatea Erregistroak ez ezagutzea gerta dadinean, baja emateko egindua emango da beste gabe. c) EOB bat aldatzea gerta dadinean, zatizko altak eta bajak ekarriko ditu aldaketa horrek, lehen eman diren arauen arabera. 4. Garrantzia izan dezan eta edozein eratako aldaketarenberri eman beharko diote Sailek Erregistroari, inskribatu ahal izateko. BIGARREN ATALBURUA ANTOLAERA 5. atala. Nortasun organikoa. 1. EOB bat arautuko duen arauak, nortasun organiko propioa emango dio organuari. 2. Organu unipertsonalak izango dira EOBak, goi mailako kargudunaren artezko agintaritzapean edo sailean behar hainbateko eskuduntzak izan ditzan edo koordinakuntza-egitekoak bete ditzan beste organuren baten pean. Horiek horrela badira ere eta bere titularraren pean egon daitezen lanpostuen kaltetan gabe, indarrean dauden edo egongo diren legeetan finkatzen diren edozein era eta moeta organiko hartu ahal izango dute EOBek. 3. Izan ditzaten eskuduntzen ondorioetarako, I edoII moetakoak izan daitezke EOBak. 6. atala. Titularitatea. Estatistikari buruz indarrean dauden legeetan EOBentzako finkatzen diren egitekoen ardura organu horien titularrari dagokio, beste pertsona batzuk izan ditzaketen erantzukizunen kaltetan gabe. 7. atala. Eskuduntzak. 1. Euskal Autonomi Elkarteko Estatistika arloari dagozkionetan, atal honetan finkatzen diren eskuduntzak izango dituzte EOBek eta beren saileko behar estatistikoei ebazpena emateko erabiltzeaz aparte, organuak inskribatuta izan ditzan izaiki instituzionalek izan ditzatenei irtenbideak emateko ere izango dira. 2. Estatistikari buruzko legeetan EOBek bete beharrekotzat jotzen diren eskuduntza guztiak izango dituzteI moetako EOBek 1. idazatian aipatzen diren beharrei erantzuna emateko izan daitezen estatistikei dagozkienetan eta, hori, datu estatistikoak edo datu administratiboak kontutan hartuz landu behar diren edo ez alde batera utziz. I moetako EOBek, Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikari buruzko ekintzak hartuko dituzte beren baitan, aipatu diren eskuduntzetan izendatzen zaizkienak hain zuzen. Esklusibitate hori ez da galduko, aipatutako ihardun horri atxikita dauden beste ikerketa eta ekintza batzuk burutzen baldin badituzte ere. 3. Estatistikari buruzko legeetan EOBek bete beharrekotzat jotzen diren eskuduntza guztiak izango dituzteII moetako EOBek 1. idazatian aipatzen diren beharrei erantzuna emateko izan daitezen estatistikei dagozkienetan eta, hori, datu administratiboak kontutan hartuz landu behar diren edo ez alde batera utziz. II moetako EOBek, Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikari dagozkion ihardunez kanpoko beste ekintza batzuk izan ditzakete izendatuta, estatistikari buruzko legeetan ezartzen zaizkien ekintzen eta, bereziki, estatistikasekretuaren kaltetan izan ez daitezenaren eta kalte hori eman daitekeenaren arriskua egon ez dadinaren baldintzapean. Euskal Autonomi Elkarteko EstatistikaAntolaketari dagozkion organuen izakera izango dute, estatistika-ekintza harenak diren eskuduntzen eremuaren barruan. 8. atala. Beste organu batzurekiko harremanak. Euskal Autonomi Elkarteko Estatiskaren ondorioetarako, estatiskari eta, bereziki, sekretu estatistikoari buruzko legeetan ezartzen direnak bete beharko dituzte EOBek, bai beste organu eta izaiki batzurekin izan ditzaten harremanetan eta bai sailekoak diren edo sailari atxikita dauden organuekiko ere. HIRUGARREN ATALBURUA JOKATZEKO MODUA 9. atala. Argibide teknikoak. 4/1986 Legeko 29. atalean eta, bereziki, g) eta k) idazatietan aipatzen diren helburuak, Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikari dagozkionetan, lortu ahal izateko, Euskal Estatistika Erakundeak eman ditzan argibideei egokituko dizkiete beren ekintzak EOBek. 10. atala. Informazioak ematea. 1. Apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 20-6 atalean aipatzen den informazioa emateko eskatu ahal izango dute I moetako EOBek, xedapen horrek duen harmen osoaren arabera; eta I moetako EOBak, berriz, aipatu den xedapen horretaz baliatu ahal izango dira, estatistika mailako ondorioetarako datu administratiboak eman dakizkiotela eskatzeko. Apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 20-6 atalean aipatzen den informazioa eman behar duten EOBak, izan daitezke I moetakoak eta bai II moetakoak ere. 2. Aipatu den informazio-emanketa hori eskatu egin beharko dute EOBek. Informazioa zertarako erabiliko den eman beharko da aditzera eskabidean eta ezinbesteko baldintza izango da hori eskabideak baietza jaso dezan. Ezin erabili ahal izango da helburu horietatik besteko helburu batetarako. 3. EOBek, apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 206 atalean ezartzen denaren arabera egindako informazioemanketaren berri eman beharko diote Euskal Estatistika Erakundeari informazioa eman zeneko egunetik hasi eta hamar asteguneko epearen barruan, hartzailearen identitatea eskainiz, jaso den eskabidearen edukin osoa emanez eta bai eskaini den informazioaren zehaztasunak ere. 4. Apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 20 atalean ezartzen denarenaren kaltetan gabe, EOBek, Euskal Estatistika Erakundeak bere begitekoak betetzeko beharrezkotzat jo duelako eskatu ditzan informazio guztiak eskainiko dizkiote erakunde honi. 11. atala. Sekretu estatistikoa. Apirilaren 23ko 4/11986 Legeko 22-4 atalean ezartzen denarenaren ondorioetarako, EOBak osatzen dituzten kideei eska dakiekeen sekretu estatistikoa bete beharra, operatiboa izango da organu horietakoak ez diren organu eta pertsonekiko, organu horietako titularraren gaineko agintariak horretan sartzen direla. 12. atala. Errekurtso Administratiboak. 1. Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikarena den arloan EOBek eman ditzaketen erabakien aurka sar daitezkeen errekurtsoak ezagutu eta horiei ebazpena emateko agintea duten organuek, EOBen izakera izango dute, ondorio horietarako bakarrik. 2. Errekurtso horiei ebazpena emateko, beharrezkoa izango da, Euskal Estatistika Erakundeak arauzko txostena aurrez ematea. 13. atala. Bermeak. Estatistikari eta, bereziki, sekretu estatistikoari buruzko legeak betetzeko gaitasun funtzional osoa eta baldintza fisiko egokiak EOBek izan ditzaten bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu beharko dituzte Sailek. Era berean, esan dena bete dezaten zainduko dute, estatistikari buruzko lanak egiteko kontratuak izan ditzaten kasuetan ere. LAUGARREN ATALBURUA BALIABIDEAK 14. atala. Gutxienezko moduluak. Euskal Estatistika Erakundeak, Euskal Estatiska Batzordearen arauzko txostena jaso ondoren, eskuduntza izango du, EOBek, Estatistikako Euskal Planean edo Urteko Programa Estatistikoetan jaso daitezen estatistika eta ihardunak burutzeko, behar dituzten moduluak eta era guztietako estandarrak finkatu ahal izateko eta, hori, aipatu diren ekintzak emankortasunez garatu daitezela bermatzeko egon daitezen beharren arabera. 15. atala. Estatistikan lan egin behar duten langileen gaitasunak. 1. Apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 15. atalean ezartzen denaren arabera, EOBetan lan egin behar duten langileek, nahiz funtzionariak izan, nahiz lanitunepekoak izan, dadina dadila bere talde edo lanpostua, lege horretan, une bakoitzean estatistikari buruz indarrean egon daitezen arauetan eta dekretu honetan ezartzen dena beteko dutenaren zina edo promesa egin beharko dute lanpostuaz jabetu baino lehen. Bere lana dela eta, ezagutu ditzan informazio guztien gaineko sekretu estatistikoa gordeko duenaren zina edo promesa egingo du bereziki. 2. Lege horretan ezarrita dagoenaren arabera egin beharko da zin edo promesa hori eta bertan aipatzen den erregistroan inskribatuko da. 16. atala. Lanpostuak. EOBak 4. atalean aipatzen den erregistroan inskribatu ondoren, Euskal Estatistika Erakundeak, funtzio publiko arloan agintea duen Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko organuari eman beharko dio horren berri, 1-2-a) atalean aipatzen den memorian deskribatutako lanpostuen zerrendan sartu ahal izateko. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa. EOBrik ez egotea. Jaurlaritzako Sailek, Estatistikako Euskal Planean edo Estatistikako Urteko Programetan, Sailenak baitliran, sartutako estatistikak eta ekintzak egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da EOBak izatea. Bigarrena. Lanpostuen zerrenda. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren lanpostuen zerrendetean, Sail bakoitzaren barruan EOBari atxikita daudenak azalduko dira beti, zirkunstantzia hori aditzera emanez eta, horretaz aparte, honako hauek aditzera emanez I moetakoen kasuan, hau da, lanpostu horiek betetzeko eska daitezkeen baldintza bereziak hain zuzen, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeko 15. atalean ezartzen denaren arabera. ALDIBATERAKO XEDAPENA Apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 15-1. atalean ezartzen denak arauzko garapena izan ez dezan bitartean, dekretu honetako 15-2.ean aipatzen den langile estatistikoen zina edo promesa, idatziz egingo da eta Langilegoaren Erregistro Orokorrean inskribatuko da. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1993ko ekainak 22. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomi eta Ogasun Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (12)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.