Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Arrantzu eta Turismo Sailaren 1982garreneko Ekainaren 7ko 133/82 DEKRETOA, Egaripen-Artezkaritza sortaraziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Merkataritza, Arrantza eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 84
  • Hurrenkera-zk.: 965
  • Xedapen-zk.: 133
  • Xedapen-data: 1982/06/07
  • Argitaratze-data: 1982/07/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak bere 10garren Atalean dionez, Barne-Merkataritzaren eta Bezero eta Baliatzaileekiko Babesaren alorretan Autonomia-Elkartea bakarreango agintepidearen jabe da, prezioekiko orotarijo politikaren, ogasunak Erresumaren mugartean askatasunez joan-etortzearen eta lehiakortasunaren aldeko Legeen kaltetan gabe.Halaber esan behar denez, 1978garreneko Urtarrilaren 15eko, 1980garreneko Irailaren 26ko eta 1981garreneko Uztailaren 24ko Dekretoz Merkatuaren Araupeketaren eta Bezeroen eta Baliatzaileen Babeserako agintepideak Autonomia-Elkarteari eskuratu zitzaizkion.Eusko Jaurlaritzaren 1981garreneko Urtarrilaren 22ko 12/81 Dekretoak agintepide hoiek Merkataritza eta Turismo-Sailari izendatzen dizkio.Eusko Legebiltzarrak berriz, Azaroaren 18ko Bezeroen Araudia 10/81 Legea onartzerakoan, gai horretan erabili beharreko politikabideak ezarri zituen. Esandako Araudi ho retan jartzen diren irizpide eta artezpideei eutsiz, gaudeneko une honetan, Egaripenari eta Bezero eta Baliatzaileen osasunaren, segurantzaren, ekonomia-zuduen eta legezko babesaren aldezpenari datxezkon alderdi guztietan Jaurlaritzaren egitaraua eta zehazkiago esateko Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailarena osabideratu eta egiteratu dizan Egaripen-Artezkaritza bat sortaraztea beharrezkoa gertatzen da.Halaber, eta Bezeroen Araudiaren 30garren Atalean agintzen dena beteaz, Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailaren menpeko izan eta horrrenez gainera Nekazaritza eta Osasunketa-Sailen, Bezero-Elkarteen eta Autonomia-Elkarteko Merkataritza, Industria eta Itsasketa-Etxeen ordezkariak ere barne izan ditzan aholku ematezko Egaripen-Batzorde bat eratzeko abagunean gaude.Hori dela eta, Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailburuaren saloz, nik Jaurlaritzako Lehendakari naizenez ontzat eman, eta Jaurlaritza-Batzarrak 1982garreneko Ekainaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau, ERABAKITZEN DUTLehenengo Atala. Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailean Egaripen-Artezkaritza sortarazten da, Merkataritza-Sailordetzaren bitartez Sailburuaren menpeko.2garren Atala. Honako hauek dagozkio EgaripenArtezkaritzari: a) Sailburuak jarritako artezpideen arauera Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailari Merkatuaren Araupeketaren alorrean emandako agintepideak egiteratzea. b) Egite-modu, ontasun-maila, jatorri, aurkezte-era, pisu, neurri, prezio eta beste ezein alderditikako ebasketaren aurkako ekintzak arteztea. c) Bezeroaren Araudia araugintzaz egiteratzeari datxezkon guztiak; horretarako, Araudiaren hitzei darizkien egitarau eta egitasmoen saloak egin beharko ditu. d) Otsailaren 18ko 10/81 Lege hori eginbideratzeari buruz Sailburuak jarri ditzan arauak egiteratzea. e) Lurralde-Ordezkaritza guztietan horretarako jarri beharko diren Argipide eta Azterpide-Idazguen iharduna arteztea. f) Bezeroaren hezkuntzarako ikastaroen, hitzaldien, argitalpenen, eta horretarako egoki eritzitako ekintzapide guztien bidezko egitarauak suztatzea eta eginbideratzea. g) Bezero-Elkarteekingo harremanak, eta legez aginduta dagoenez hoien erroldeak egitea. h) Berenez dagozkion eta Ahal honetantxe zehazten diren gaietan Egeripenarekiko Ikerlaritza-Zerbitzua arteztea, eta bai zehaztapidetzei, biderapenari, hertsapideei eta estadistikaxe-hapenei bere bideak eginaraztea ere. i) Egari-gai izan edo egaripenarekin zerikusiren bat izan eta horretarako bidali dakizkion janarien gai-banakaketa, ikerlaritza eta arakaketa egin ditzaten Sailari atxikitako Saiaketategi-Zerbitzuekingo harremanak eta hoiekiko arta.3garren Atala. Bezeroaren Araudiaren 30garren Atalean ohartemanda dagoen Egaripenarekiko Aholku-Batzordea sortarazten da, Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailburua Lehendakari eta honako batzordekide hauek dituela: - Merkataritza-Sailburuordea. - Egaripen-Artezkaria, Idazkaritza egiten duela. - Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren eta Nekazaritza-Sailaren Sailburuorde edo Artezkari-mailako ordezkari bana. - Bezeroen Euskal Baterakundearen ordezkari bat. - Gipuzkoako eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa-Etxeek eta Arabako Merkataritza eta Industriarenak batean, edo hala egokitu eta Euskal Herriko Merkataritza-Etxeen Kontseilu Gorena eratu dedinean horrek izendatutako ordezkari bat.4garren Atala. Honako hauek ditu Egaripenarekiko Aholku-Batzordeak bere egiteko: a) Bigarren Atalean esandako gaiei datxezkien zigorpide-arauak jartzeari, aldatzeari eta gaurkotzeari buruzko saloak egitea. b) Bi auzikideek horretarako hitzartu eta onartu dezatenean Bezeroen Araudiaren 30 Atalaren bigarren zatian ohartemandako ebazpenak egitea. c) Gaiak nahiz zerbitzuak saltzeko gezurrezko argipideez baliatu edo iruzurpide izan eta hoien egiatasuna behar bezala baieztatu ezin dedineko irarkizko, ikuste-bidezko edo entzute-bidezko iragarpideak darabiltzatenen aurkako zigorpide-saloak egitea. d) Bezero eta Baliatzaileen Elkarteei eman dakizkiekeen laguntzen banaketarekiko saloak egin, eta laguntzok behar bezala erabiltzen direla egiaztatzea. e) Egaripen-politikari buruzko Sailarentzako argipideketa eta aholku-zerbitzu bat antolatzea. f) Ogasun eta zerbitzuen ontasun-maila eta zernolakoak hobeki ezagutzeko behar daitezen erkaketa-saio, gai-banakaketa, azterpen eta gainontzekoak egin daitezeneko saloak egitea. g) Egaripenari buruzko azterpen eta ikerketa-lanak suztatzea.5garren Atala. Bere ihardunean, Egaripenarekiko Aholku-Batzordea Arduralaritzabide-Legeak bateango ihardutze-sailentzat agintzen duenari atxikiko zaio, eta Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailaren egoitza bera izango du.6garren Atala. Bezero eta Baliatzaileentzako Argipide eta Artezpide-Idazguek, berenez dagozkien egitekoez gainera, Egaripenaren eta Merkatuaren Araupeketaren alorrean aurkeztu dakien ezein jazarpen hartu, eta bakoitzak bere Lurralde-Ordezkaritzaren bidez bere bideak eginaraziko dizkiete.AZKEN ERABAKIAKLehenengoa. Honen aurkako izan daitezen Erabaki guztiak baliogabetuta gelditzen dira.Bigarrena. Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailburuari Dekreto hau egiteratzeko eta horrekiko ulertze-moduak zehazteko eskua ematen zaio.Hirugarrena. Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Ekainak zazpi. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA. Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailburua, CARLOS BLASCO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.