Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

164/1995 DEKRETUA, otsailaren 14koa, Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Lankidetza Kontseilua sortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1030
  • Xedapen-zk.: 164
  • Xedapen-data: 1995/02/14
  • Argitaratze-data: 1995/03/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak
  • 1995/03

    Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa

    164/1995 DEKRETUA, otsailaren 14koa, Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Lankidetza Kontseilua sortzeko dena. Jatorrizko Testua:

  • 1997/09

    Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila

    197/1997 Dekretua, abuztuaren 29koa, Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Lankidetza Kontseilua sortzeko den Dekretua aldatzeko dena. Aldatutakoa

+ -

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- Sorospenerako etika-batzordeak izango dira, batzorde aholkulari eta disziplina-artekoak izanik, osasun erakundeetako eta bertako osasun zentruko langile eta erabiltzaileen zerbitzura daudenak. Sorosketaren ondorioz sor daitezkeen arazo etikoak konpontzerakoan aztertze eta aholkatze-lanak egiteko sortuak dira eta azkeneko helburua osasun-sorospenaren kalitatea hobetzea dute. 2. atala.- 1.- Sorospenerako etikabatzordeak borondatez sortzekoak dira eta instituzio bakoitzeko organo agintedunek erabaki beharko dute sorrera. 2.- Kreditazioa eduki nahi duen sorospenerako etikabatzordeakbere osaera, egitekoak eta ihardunbidea datozen ataletan araututakora egokitu beharko ditu. 3.- Kreditazioa jasotzeko, ihardunean gutxinez urtebete egon beharko du zentruak. 3. atala.- Sorospenerako etika-batzorde baten iharduteeremuahau izan daiteke: a) Euskal Autonomi Elkartean dagoen osasun zentru, zerbitzu edo estabelezimendu bat. b) Osasun barruti bat. c) Zenbait osasun zerbitzu, osasun barruti berekoak nahiz beste batekoak, baina ezaugarri edo arazo antzekoak dituztenak. 4. atala.- 1.- Osasun Sailordetzaren egitekoa izango da sorospenerako etika-batzordeei kreditazioa ematea, Osasun sailburuak horretarako izendatutako batzordeak proposatuta. Batzorde horretan medikuen elkarte ofizialetako ordezkari bat egongo da, bai eta Euskal Autonomi Elkarteko erizaintzako diplomatuen elkarteetako ordezkari bat ere. 2.- Sorospenerako etika-batzordeek kreditazioa jasotzeko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: a) Kreditaziorako eskabidea, osasun zentruko edo, kasuan kasu, osasun barrutiko kudeatzaileak egina. Iharduketa eremuak zentru bat baino gehiago hartzen baditu, kreditaziorako eskabidean zehaztu egin behako da zein kudeatzailetzari atxikita geratzen den organikoki. b) Sorospenerako etika-batzordea sortzeko erabakia. c) Zentruko kudeatzailearen edo osasun barrutiko zuzendariaren deklarazioa. Batzordeari bere egitekoak behar den moduan bete ditzan utziko zaizkion baliabidematerialak eta giza baliabideak azalduko dira deklarazioan. d) Batzordeko kide guztien Currculum Vitae-a, bioetikan duten interesa, ezaguerak eta esperientzia aipatuz. e) Iharduerarako barne araubidea. 5. atala.- 1.- Sorospenerako etika-batzordearen osakera disziplina-artekoa izango da eta osasunaren alorrean dauden lanbideen artean oreka gordeko da, bai eta gizarteko alderdi kualifikatu bat egotea ere. 2.- Etika-batzordeek, gutxienez, zazpi kide edukiko dituzte eta horien artean hauek egongo dira: - Zentruko fakultatiboen kidegoko medikuak. - Zentruan lan egiten duten erizaintzako langileak. - Bioetikan prestakuntza egiaztatua duen pertsona bat. - Gizartearen ordezkari bat, giza-eskubideen defentsan esperientzia eta ospea duena. 3.- Zentruko edo osasun barrutiko zuzendaritzakoak ezingo dira batzordeko kide izan. 4.- Etika-batzordeak zentruko kudeatzailearen edo osasun barrutiko zuzendariaren menpe egongo dira organikoki, beren lana antolatzeko eta egitekoak burutzeko autonomia osoa edukiko duten arren. 5.- Sorospenerako etika-batzordeek aholkularien edo adituen laguntza eskatu ahal izango dute beharrezkotzat jotzen dutenean. 6. atala.- 1.- Batzordeko lehenengo kideak zentruko edo osasun barrutiko kudeatzaileak, nahiz organo agintedunak izendatuko ditu batzordeko kide izatea nahi duten guztien artean. 2.- Kideak izendatu ondoren, kideok, beren artean, lehendakaria eta idazkaria aukeratuko dituzte. 3.- Borondatez aurkezten diren gainerako kideak sorospenerako etika-batzordeak berak izendatuko ditu. 4.- Batzordeko kidearen izendapena lau urterako izango da, izendapena berritzeko aukera egongo delarik. 7. atala.- 1.- Sorospenerako etika-batzordeek dituzen egitekorik garrantzitsuenak hauek dira: a) Iharduerarako araudi propioa egin eta onartzea. b) Partehartzaileen artean, hots, osasunaren alorreko profesionalen, erabiltzaileen eta instituzioen artean arazo etikoak sortzen diren egoeretan, erabaki klinikoak hartzeko prozesua aztertu, erraztu eta aholkuak ematea. c) Instituzioari iharduketa protokoloak proposatzea, behin eta berriro edo noizean behin gertatzen diren arazoetarako. d) Zentruko zein eskualdeko profesionalak bioetikan prestatzen laguntzea. e) Egindako iharduketen urteko txostena egitea eta hori zentruko edo osasun barrutiko kudeatzailetzara eta Osasun Sailera bidaltzea. 2.- Ez da sorospenerako etika-batzordeen egitekoa izango osasunaren alorreko iharduerako prozedura teknikoen gaineko murtzilo edo denuntziei buruz peritolanak egitea edo iritzirik ematea. Inola ere, ezingo dute iritzirik eman aurkezten zaizkien gaietan sartuta dauden profesionalen erantzukizunari buruz. 3.- Sorospenerako etika-batzordeek ez dute, inoiz ere, ikerketa klinikoetarako etika-batzordeak ordezkatuko. 4.- Sorospenerako etika-batzordeek dituzten egitekoez gain, kasuan kasuko elkarte ofizialen arabera, osasunaren alorreko profesionalek etikaren eta deontologiaren gaietan dituzten eskuduntzak izango dituzte. 8. atala.- 1.- Sorospenerako etika-batzordeen iharduerarako araudian, deialdien eta bileren ohiko ihardunbideaz gain, ihardunbide berezi eta premiazko bat jasoko da, bereziak eta premiazkoak diren kasuetarako. 2.- Etika-batzordea gutxienez urtean hirutan bildu beharko da ohiko deialdian. 3.- Batzordeko kideen gehiengo soilaz hartuko dira erabakiak, 7. ataleko 1. idazatiko b) eta c) puntuetan aipatutako egitekoetarako ezik, atal horretakoak batzordeko kideen 2/3ak, gutxienez, onartu beharko baititu. 4.- Etika-batzordeko kideek dauzkaten karguak kausa lor dezaketen informazioa konfidentziala izango da eta batzordeko kideen artean egiten diren aztertzelanak isilean gordeko dira. 9. atala.- 1.- Erabiltzaileak etika-batzordera sartzeko, gaixoari arreta emateko zerbitzua edo egiteko hori betetzen duen zerbitzua erabiliko da. 2.- Profesionalak eta instituzioak etikabatzordera sartzeko, batzordeko idazkaritza erabiliko da. 10. atala.- 1.- Sorospenerako etikabatzordearen txostenak eta gomendioak idatziz egingo dira beti. Batzordearen iharduketa eskatu duenari kopia bat bidaliko zaio. 2.- Txostena edo gomendioa ez bada ahobatez egiten, boto partikularra jasoarazi ahal izango dute hala nahi duten kideek, bere adostasun ezaren arrazoia azaldu beharko dutela bertan. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Osasun sailburuari aginpidea ematen zaio dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezko gertatzen diren beste xedapen emateko. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1995eko otsailak 7. Lehendakaria, JOS ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasun sailburua, IAKI AZKUNA URRETA.Urdaibaiko Biosfera Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen bitartez Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Patronatua sortu zen, berori zuzentzeko. Patronatua erakunde hauetako ordezkariek osatzen dute: Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, eraginpeko udaletxeak, Estatuaren administrazioa, Unescoko Gizakia eta Biosfera egitasmoa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko eremuan lan egiten duten erakunde ekologista eta babesleak, ingurugiroa aztertzeko eta babesteko lan aipagarria egin duten Euskadiko erakundeak eta gebenaldeko artezkari arduraduna. Geroztik, Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeak hartzen duen lur eremuan eragina duten zenbait gizarte sektore ordezkatzen duten erakundeek gebenaldeko egintzen garapenean parte hartzeko asmoa erakutsi dute. Horiek horrela, derrigorrezkotzat jotzen da parte hartzeko bideak irekitzea eta ildo horretatik, komenigarri ikusten da eskakizun horiei erantzuna emango dien organu laguntzaile bat sortzea. Organu berri horretan berebiziko garrantzia izango du Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko artezkari arduradunak, bera izango baita organuaren eta patronatuaren arteko informazio zubi. Artezkariaren betebeharrak arau honetan daude jasota eta Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Patronatuaren aldeko irizpena jaso dute. Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko otsailaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren hauxe:XEDATU DUT:1. atala.- Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Lankidetza Kontseilua sortzea. Erakunde hori Patronatuari laguntzeko sortzen da eta Eusko Jaurlaritzako ingurugiro organuari dago atxikita. 2. atala.- 1.- Lankidetzarako Kontseiluan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da behar bezala legeztatutako erakundea izatea eta egoitza soziala edo ordezkaritzaren bat Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeak hartzen duen lur eremuan izatea. Horretaz gain, erakunde horien estatutuetan jasota egongo da bertako jabe eta biztanleen interesen alde eta naturaren azterketan edota defentsan iharduten dutela edo, bestela, Urdaibaiko eremuan diharduten gizarte, ekonomi eta kultur sektoreen ordezkari izan beharko dute. 2.- Lankidetza Kontseilua osatuko duten erakundeak izendatzeko ihardunbidea hau izango da: a) Interesa duten erakundeek Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Patronatuari zuzendutako eskabidea izapidetuko dute. Bertan, atal honen lehenengo zatiko eskakizunak betetzen direla egiaztatu beharko da. b) Patronatuko lehendakariak, osoko bilkurari entzun ondoren, Lankidetza Kontseiluko erakundeak izendatuko ditu. c) Erakunde bakoitzak Lankidetza Kontseiluan izango duen ordezkaria izendatuko du. 3.- Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Lankidetzarako Kontseiluaren eginkizunak hauek izango dira: a) Ordezkatutako sektoreen interesak eta iharduerak eta Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko helburuak eta egintzak era harmonikoan koordinatzeko irizpideak eta neurriak sustatzea. b) Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko iharduerak garatzerakoan Lankidetza Kontseiluan ordezkatuta dauden erakundeen arteko lankidetza sustatzea. c) Ordezkatutako erakundeen eta Urdaibaiko Biosfera Gebenaldearen artean, denentzat interesgarri diren egintzak antolatzea. d) Koordinazioa, harmonizazioa, parte hartzea eta, oro har, Biosfera Gebenaldearen helburuak lortzeko egoki ikusten diren ekimen, proposamen eta iradokizunak Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Patronatuaren aurrera eramatea. e) Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Patronatuak proposatzen dizkion gaiei buruzko irizpena ematea. f) Kontseiluaren beraren antolaketa eta funtzionamendurako araudia onartzea edota aldatzea. 3. atala.- 1.- Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko artezkari arduradunak egingo ditu Lankidetza Kontseiluaren bilkuretarako deiak eta lehendakari lanak ere berak egingo ditu. 2.- Artezkari arduraduna Patronatuaren eta Lankidetza Kontseiluaren arteko informazio zubi izango da; hauek dira, beraz, arlo horretan bete behar dituen eginkizunak: a) Lankidetza Kontseiluari Patronatuan hatutako erabakien berri aldiro-aldiro ematea. b) Lankidetza Kontseiluari kudeaketaren nondik norakoak eta ihardute programak zenbateraino bete diren urtero jakinaraztea. c) Patronatuari Lankidetza Kontseiluak hartzen dituen erabakien berri ematea. 3.- Kontseiluaren barnean alorkako batzordeak eta eginkizun jakinetarako lantaldeak sor daitezke. Horien koordinazioa artezkari arduradunak egingo du. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Lankidetza Kontseiluari, kide anitzeko organoa den aldetik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. idazpuruko 2. atalean jasotzen den araudi orokorra ezarriko zaio, osagarri gisa. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Lehendakaria, JOS ANTONIO ARDANZA GARRO. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua, FRANCISCO JOS ORMAZABAL ZAMAKONA.
Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urdaibaiko Biosfera Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen bitartez Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Patronatua sortu zen, berori zuzentzeko. Patronatua erakunde hauetako ordezkariek osatzen dute: Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, eraginpeko udaletxeak, Estatuaren administrazioa, Unescoko Gizakia eta Biosfera egitasmoa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko eremuan lan egiten duten erakunde ekologista eta babesleak, ingurugiroa aztertzeko eta babesteko lan aipagarria egin duten Euskadiko erakundeak eta gebenaldeko artezkari arduraduna.

Geroztik, Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeak hartzen duen lur eremuan eragina duten zenbait gizarte sektore ordezkatzen duten erakundeek gebenaldeko egintzen garapenean parte hartzeko asmoa erakutsi dute.

Horiek horrela, derrigorrezkotzat jotzen da parte hartzeko bideak irekitzea eta ildo horretatik, komenigarri ikusten da eskakizun horiei erantzuna emango dien organu laguntzaile bat sortzea.

Organu berri horretan berebiziko garrantzia izango du Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko artezkari arduradunak, bera izango baita organuaren eta patronatuaren arteko informazio zubi. Artezkariaren betebeharrak arau honetan daude jasota eta Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Patronatuaren aldeko irizpena jaso dute.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko otsailaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren hauxe:

  1. atala.- Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Lankidetza Kontseilua sortzea. Erakunde hori Patronatuari laguntzeko sortzen da eta Eusko Jaurlaritzako ingurugiro organuari dago atxikita.

  2. atala.- 1.- Lankidetzarako Kontseiluan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da behar bezala legeztatutako erakundea izatea eta egoitza soziala edo ordezkaritzaren bat Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeak hartzen duen lur eremuan izatea. Horretaz gain, erakunde horien estatutuetan jasota egongo da bertako jabe eta biztanleen interesen alde eta naturaren azterketan edota defentsan iharduten dutela edo, bestela, Urdaibaiko eremuan diharduten gizarte, ekonomi eta kultur sektoreen ordezkari izan beharko dute.

  1. Lankidetza Kontseilua osatuko duten erakundeak izendatzeko ihardunbidea hau izango da:

    1. Interesa duten erakundeek Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Patronatuari zuzendutako eskabidea izapidetuko dute. Bertan, atal honen lehenengo zatiko eskakizunak betetzen direla egiaztatu beharko da.

    2. Patronatuko lehendakariak, osoko bilkurari entzun ondoren, Lankidetza Kontseiluko erakundeak izendatuko ditu.

    3. Erakunde bakoitzak Lankidetza Kontseiluan izango duen ordezkaria izendatuko du.

  2. Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Lankidetzarako Kontseiluaren eginkizunak hauek izango dira:

    1. Ordezkatutako sektoreen interesak eta iharduerak eta Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko helburuak eta egintzak era harmonikoan koordinatzeko irizpideak eta neurriak sustatzea.

    2. Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko iharduerak garatzerakoan Lankidetza Kontseiluan ordezkatuta dauden erakundeen arteko lankidetza sustatzea.

    3. Ordezkatutako erakundeen eta Urdaibaiko Biosfera Gebenaldearen artean, denentzat interesgarri diren egintzak antolatzea.

    4. Koordinazioa, harmonizazioa, parte hartzea eta, oro har, Biosfera Gebenaldearen helburuak lortzeko egoki ikusten diren ekimen, proposamen eta iradokizunak Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Patronatuaren aurrera eramatea.

    5. Urdaibaiko Biosfera Gebenaldeko Patronatuak proposatzen dizkion gaiei buruzko irizpena ematea.

    6. Kontseiluaren beraren antolaketa eta funtzionamendurako araudia onartzea edota aldatzea.

      1. atala.- 1. Lankidetza Kontseiluaren deiak bertako kide batek egingo ditu bai eta lehendakari lanak ere, Zaingo Batzordeburuak horretarako izendatuta, Lankidetza Kontseiluko kideetako 2/3k proposatuta.

      1. Lankidetza Kontseiluko lehendakariaren agintaldia bi urtekoa izango da eta luzatu egin ahal izango da beste aldi gehigarri batez bakarrik.

      2. Lehendakaria Zaingo Batzordearen eta Lankidetza Kontseiluaren arteko informazio zubi izango da eta horretarako honako egiteko hauek egokituko zaizkio:

        1. Zaingo Batzordeak hartzen dituen akordioen berri ematea Lankidetza Kontseiluari aldian-aldian.

        2. Lankidetza Kontseiluak hartzen dituen akordioen berri ematea Zaingo Batzordeari.

      3. Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Zaingo Batzordeko zuzendari-artatzaileari, organo laguntzaile horren jarduera sustatzea eta administrazio kudeaketa egitea egokituko zaizkio, bai eta Zaingo Batzordearen kudeaketa artezpideak eta jarduteko egitarauen burutzapen egoeraren berri ematea ere Lankidetza Kontseiluari urtero.

      4. Idazkari lanak egingo ditu Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Zaingo Batzordean kide den kargua duenak, eta hura egon ezean, Gebenaldeko zuzendari-artatzaileak.

        GEHIGARRIZKO XEDAPENA

        Lankidetza Kontseiluari, kide anitzeko organoa den aldetik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. idazpuruko 2. atalean jasotzen den araudi orokorra ezarriko zaio, osagarri gisa.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Lehendakaria,

JOS ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOS ORMAZABAL ZAMAKONA.