Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

475/1995 DEKRETUA, azaroaren 7koa, etxez etxeko salmenta egiteko beharrezko den berme-fidantzarako baimena lortu eta fidantza hori eratzeko baldintzei dagokienez, maiatzaren 27ko 7/1994 Legea garatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 4927
  • Xedapen-zk.: 475
  • Xedapen-data: 1995/11/07
  • Argitaratze-data: 1995/11/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonoma
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Ogasun

Testu legala

Atal bakarra.- Osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduak irekitzeko, jardunean jartzeko eta aldatzeko baimenei buruzko urriaren 11ko 396/1994 Dekretuaren (1994ko urriaren 28an, 206 zenbakiko EHAAn argitaratua) 4. ataleko lehenengo lerroaldean agertzen den hutsa zuzentzea: - Hau esaten duenean: Baimenak emateko ihardunbideak Osasun sailburuaren agindu-bidez emango dira, osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduek dituzten ezaugarri propioak kontutan hartuta. Honako hau esan behar du: Baimenak emateko ihardunbideak, baita betekizun teknikoak eta gutxieneko baldintzak ere, Osasun sailburuaren agindu-bidez emango dira, osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduek dituzten ezaugarri propioak kontutan hartuta. Vitoria-Gasteizen, 1995eko azaroak 7. Lehendakaria, JOS ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasun sailburua, IAKI AZKUNA URRETA.Merkataritza Iharduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legeak etxez etxeko salmenta eta bertan aritzeko eskakizunak arautzen ditu. Beraz, etxez etxeko salmenta egiten duten enpresek, besteak beste, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren baimena lortu beharko dute aurretik bai eta berme-fidantza bat eratuko ere. Ondorioz, Merkataritza Ihardueari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen azken xedapena ikusi ondoren, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko azaroaren 7an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkartearen lurralde eremuan etxez etxeko salmetari dagokionez egiten den merkataritza ihardueran erabiltzeko da dekretu hau. 2. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkarteko lurralde eremuan salmenta sistema horretan aritu ahal izateko, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren baimena lortu beharko da aurretik. 2.- Sailak Bilbao, Donostia-San Sebastin eta VitoriaGasteizendituen lurralde ordezkaritzetan aurkeztuko dira baimen-eskeak; nolanahi ere, aurkeztu aurretik 3. atalean aipatzen den berme-fidanza utzi beharko da. Ondoren adierazten diren datu eta agiriak jasoko dira eskeidazkietan: a) Identifikazioa, enpresaren egoitza eta dagokion merkataritza ihardueran aritzeko erabiltzen duen izena. b) Ekonomi Ihardueraren gaineko Zergari edo horren ordezkoari dagozkien idazpuruetan erroldatuta dagoela adierazten duen agiriaren fotokopia eta ordainduta duela egiaztatzen duen agiria. c) Sozietateen gaineko Zergaren edo, hala badagokio, Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenaren kopia. d) Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean enpresa inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia. e) Eskegileari dekretu honen indarrez dagokion zenbatekoan eta moduan berme-fidantza utzi duela egiaztatzen duten agiriak. f) Komertzializatutako produktuei buruzko berariazko arautegiek garbiketa eta sanitate arloan edo beslelakoetan finkatzen dituzten eskakizunak betetzen dituztela egiaztzen duten agiriak. g) Enpresaren eskaintza osatzen duten ekoizki edo zerbitzuen zerrenda. h) Enpresak Euskal Autonomi Elkartean duen egoitza, eukiz gero, eta salmenta moeta honetan aritzen diren langileen zerrenda, enpresarekin duten atxikimendua eta Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean altan egotearen fotokopia. 3.- Eske-idazkiak jaso ondoren, eskatutako baimenari buruzko erabakia hartuko du hilabeteko epean Merkataritza zuzendariak. Enpresak eskaini ahal dituen produktu eta/edo zerbitzu moetak adierazi beharko dira erabakian. Aipatutako epean ebazten ez diren eskeidazkiak onartutakotzat joko dira. 3. atala.- 1.- Etxez etxeko salmenta egiten duten enpresek berme-fidantza bat utzi beharko dute. Merkataritza moeta honen ondorioz agian sor daitezkeen administrazio erantzunkizunak nahiz erantzukizun zibilak bermatzea du xede fidantza horrek; Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak edo Jaurlaritzaren Kontseiluak ezarritako zigorren ordainketa bermatzeko ere erabiliko da fidantza, baldin eta kobratzeko legez ohartemandako bide guztiak amaitu badira. 2.- Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eman dituen arauei atxikiz eratuko dira fidantzak, horretarako berariaz emandakoei atxikiz hain zuzen ere, eskudirutan edo banku abalaren bidez. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren izenean. Nolanahi ere, etxez etxeko salmentan aritzeko baimen eskea aurkeztu baino lehen eratuko beharko da fidantza. 4. atala.- Enpresak urtean duen salmentakopurua oinarri hartuz zehaztuko da fidantzaren zenbatekoa, honako eskalari jarraituz: - 25.000.000 PTAraino, 100.000 PTA. - 25.000.001etik 100.000.000 PTAraino, 250.000 PTA. - 100.000.001etik 250.000.000 PTAraino, 630.000 PTA. - 250.000.001etik 500.000.000 PTAraino, 1.300.000 PTA. - 500.000.000 PTAtik gora, 2.400.000 PTA. Diru-zenbateko horiek Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuaren Aginduz berraztertu ahal izango dira, kontsumoaren gaineko prezioen indizeak jarraitutako eboluzioaren arabera. 5. atala.- Enpresa sortu berriak edo Euskal Autonomi Elkartean salmenta moeta honetan lehenengo aldiz arituko diren enpresak direnean, aurreko atalean zehaztutako eskalaren lehenengo zatiari dagokiona izango da fidantzaren diruzenbatekoa. 6. atala.- Nahitaezko fidantza eratu edo aldatzeko, aurreko bi ekitaldietan Euskal Autonomi Elkartean egindako salmenten kopurua egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu eskegileak Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailean, beti ere aurreko atalean adierazitakoa kontutan hartuta. 7. atala.- Etxez etxeko salmenta egiten duten enpresek ondoren adierazten direnak gertatuz gero fidantza aldatu egin beharko dute: a) Baldin eta Euskal Autonomi Elkartean egindako salmenten kopurua, urte batean eta hurrengoan, 4. atalean ohartemandako tarteetatik gorakoa bada. Horrela gertatuz gero, aldea sartu beharko du hurrengo tarteari dagokion fidantzaren kopurua lortu arte. b) Baldin eta egindako salmenten kopurua, urte batean eta hurrengoan, indarrean duen fidantzari dagokion maila baino txikiagoa izan bada. Horrela gertatuz gero, fidantza txikiagotu ahal izango da. 8. atala.- Fidantzaz baliatu beharra gertatuz gero, enpresak jarri beharko du berriz ere erabili den dirua hasierako kopurua osatu arte. Horretarako epea hamabost egunekoa izango da eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak horren berri ematen dion egunaren biharamunetik hasiko. Epea iragan eta fidantza osatu ez bada, espediente bat egingo zaio, eta ondoren, baimena kenduko zaio eta, hala badagokio, fidantza likidatu egingo da. 9. atala.- Enpresak etxez etxe saltzeari uzten dionean eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailari idatziz hala jakinarazten dioenean itzuli egingo da fidantza. Idazki horrekin batera Ekonomi Ihardueraren gaineko Zerga edo horren ordezkoa ordaindu beharretik iare dagoela agertzen duen agiriaren kopia aurkeztuko da. Jakinarazpena egiten denetik hasi eta sei hilabetetik gora gabeko epean itzuli egingo da fidantza. Tramitatze bidean dauden espedienteak egonez gero, baldin eta horietatik erantzukizunak sor badaitezke, ez da kontutan hartuko atal honetan finkatutako epea, harik eta espedienteak erabaki eta behin-betikoak izan arte. 10. atala.- Dekretu honetan emandako manuetatik edozein ez betetzea, merkataritza-ihardueraren antolaketako arau-haustetzat hartuko da, Merkataritza Iharduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen 38. atalean ezarritakoaren arabera.Atal honetan aipatzen diren arau-hausteak arinak, larriak edo oso larriak izango dira, maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen 39, 40, 41 eta 42. ataletan finkatutako irizpideen arabera, eta arau-hausteagatiko zigorrak Lege horren 43, 44 eta 45. arauetan ezarritakoari atxikiz ezarriko dira. ALDIBATERAKO XEDAPENA Euskal Autonomi Elkartearen eremuan salmenta moeta horretan aritzen diren enpresak dekretu honetan ezarritakoari egokitu beharko zaizkio. Egokitzeko epea sei hilabetekoa izango da eta dekretu hau argitaratzen den egunetik hasiko. INDARGABETZEZKO XEDAPENA Etxez-etxeko Saltzaileen Erregistroa arautzen duen uztailaren 11ko 178/1983 Dekretua indarrik gabe geratzen da. Merkataritza-Iharduna antolatzezko maiatzaren 19ko 9/1983 Legearen bidez sortu zen erregistro hori. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Baimena ematen zaio Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuari dekretu hau garatu eta egiteratzeko beharrezko diren xedapenak emateko, beti ere bere eskuduntzen eremuan. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1995eko azaroak 7. Lehendakaria, JOS ANTONIO ARDANZA GARRO. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua, ROSA DEZ GONZLEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.