Euskadi.eus
  • 69/2000 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Euskal Herriko Ingurugiro Batzordearen osaketa eta funtzionamendua arautzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

69/2000 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Euskal Herriko Ingurugiro Batzordearen osaketa eta funtzionamendua arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 1872
  • Xedapen-zk.: 69
  • Xedapen-data: 2000/04/11
  • Argitaratze-data: 2000/05/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Otsailaren 27ko 3/1998 Legeak Euskal Herriko ingurugiroa babesteko Lege Orokorra Euskal Herriko Ingurugiro Batzordea sortu zuen. Batzorde hori organo aholku-emailea da eta Ingurugiro arloaz arduratzen den Sailari atxikita dago; bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurugiro arloan diharduten administrazioen harremanak, parte hartzea eta koordinazioa taxutzea da organo horren egitekoa. Aipatutako legeak Batzordearen oinarrizko funtzioak ezartzen ditu eta hura osatzen duten kideak zein arlotakoak diren zehazten du.

1999-2002 legegintzaldian Jaurlaritza osatzeko, alderdi politikoek izenpetutako Koalizio-akordioaren progama-konpromisoen artean, besteak beste, gure ingurugiroarekiko errespetuzko garapen jasangarria bultzatzeko konpromezua hartu dute, horren bidez ekonomia-jarduera, aurrerapena eta Euskal Herriko herritar guztien bizi-kalitatea bultzatzeko.

Konpromezu hori abian jarri eta gauzatzeko, zenbait egintza burutu eta neurri espezifiko hartu behar dira. Horri buruz Akordioak berak aipatzen du erakundeen arteko plangintzarako prozesua bultzatuko dela, kontuan hartuz ingurugiroaren eskaerak eta eskaera sozioekonomikoak aztertu eta irtenbiderik onen eta orekatuenak aurkitu eta aplikatu behar direla sektore-area guztietan: industria, hirigintza, zerbitzuak eta ekipamendua eta abarretan. Hori dela eta, prozesu horretan funtsezkoa da Ingurugiro Esparru Programa prestatzea eta Euskal Herriko Ingurugiro Batzordea abian jartzea.

Azaldutakoa kontuan hartuta, premiazkotzat jo da, batetik, Euskal Herriko Ingurugiro Batzordearen osaketa ezarri eta zehaztea legeak ezarritako ordezkaritza-arloen artean, eta, bestetik, Batzorde horren funtzionamenduko oinarrizko arauak zehaztea, horiek beharrezkoak baitira organo aholkuemailea jardunean hasteko, beraren funtzionamendua normala izan dadin eta legeak ematen dizkion funtzioak eraginkortasunez gara ditzan.

Hori guztia dela eta, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra azken xedapenetako bigarrenak ezarritakoarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzaren Aholku Batzorde Juridikoari entzun ondoren Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko apirilaren 11an izandako bilkuran aztertu eta onetsi ondoren, hau

  1. Ingurugiro sailburuordea. Hori buruordea izango da eta buruaren funtzioak beteko ditu burua ez dagoenean edo gaixorik dagoenean.

  2. Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza sailburuordea

  3. Eusko Jaurlaritzaren sail hauetako sailburuorde bana: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa; Herrizaingoa; Industria, Merkataritza eta Turismoa; Osasuna; Garraio eta Herri Lana eta Nekazaritza eta Arrantza.

  4. Lurralde historikoetako foru aldundietako ordezkari bana.

  5. EUDEL Euskal Udalen Elkarteko bost ordezkari.

    1. Euskal Herriko Ingurugiro Batzordeko buruari eskatuta edo Batzordeak berak gonbidatuta, bozdun baina botorik gabe, Batzordearen batzarretan hauek agertu daitezke:

      1. Txostena egiteko Batzordeari aurkeztutako arau-proiektu, xedapen orokor, plan edo programak eragindako Eusko Jaurlaritzaren Saileko ordezkari bat, Sail hori Batzordean zuzenean ordezkatuta ez badago.

      2. Txostena egiteko Batzordeari aurkeztutako arau-proiektu, xedapen orokor, plan edo programak eragindako Foru Sailaren ordezkari bat, Sail hori Batzordean zuzenean ordezkatuta ez badago.

      3. Txostena egiteko Batzordeari aurkeztutako arau-proiektu, xedapen orokor, plan edo programak eragindako Toki-administrazioaren ordezkari bat, Toki administrazio hori Batzordean ordezkatuta ez badago.

    2. Batzordeak eskatu ahal izango du bertara daitezen akordio-proposamena idazten aritutako funtzionario edo espezialistak, baita landu beharreko gaiak idazten adituak ere, aholkuak eman ditzaten.

    3. Ingurugiro Baliabideen zuzendaria izango da Euskal Herriko Ingurugiro Batzordearen idazkari, bozdun baina botorik gabe.

    4. Ingurugiro Baliabideen Zuzendaritzak laguntza teknikoa emango dio Euskal Herriko Ingurugiro Batzordeari gaiak eta dokumentazioa prestatzeko.

    5. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eta Euskal Herriko Ingurugiro Batzordean ordezkaritza duten sail, erakunde eta administrazio publikoek ordezkari titular bana izendatuko dute, baita titularraren ordezkaria ere, titularra ez dagoenerako eta titularra gaixorik dagonerako edo arrazoi egiaztatua duenerako

    6. Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eta gainontzeko sailek ordezko izendatutakoek sailburuorde edo zuzendari kargua izan dezakete. 1.a) idatz-zatian aurreikusitako suposamenduan, izendatutako ordezkariak Ingurugiro sailburuordeari dagozkion funtzioak baino ez ditu izango, eta ez da buruordea izango eta ez du burua ordezkatuko.

Batzordeak bere barne-funtzionamenduari buruzko arauak onetsi artean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea 22. artikulutik 29.era arteko xedapenen arabera araupetuko da.

Indargabetu egiten da urtarrilaren 10eko 28/1989 Dekretua, Euskal Herriko Ingurugiro Batzordea eratzeari buruzkoa.

Lehena. Baimena ematen zaio Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari behar diren xedapenak eman ditzan Dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko apirilaren 11n.

Lehendakaria,

JUAN JOS IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOS ORMAZABAL ZAMAKONA.