Euskadi.eus
  • Apirilaren 23ko 4/1986 LEGEA, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Apirilaren 23ko 4/1986 LEGEA, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 105
  • Hurrenkera-zk.: 1247
  • Xedapen-zk.: 4
  • Xedapen-data: 1986/04/23
  • Argitaratze-data: 1986/05/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonoma
  • Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak
  • 1986/05

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    Apirilaren 23ko 4/1986 LEGEA, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzkoa. Jatorrizko Testua:

  • 2002/04-2004/03

    Lehendakaritza

    4/2002 LEGEA, martxoaren 27koa, 2001/2004 Euskal Estatistika Plana onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legea aldatzen duena. Aldatutakoa

  • 2004/03

    Lehendakaritza

    2/2004 LEGEA, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa. Aldatutakoa

+ -

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko Apirilaren 23ko 4/1986 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei.

Gasteiz, 1986.eko Apirilaren 23.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

1.- LEGEAREN AZALPENA

Estatistika berebiziko garrantzizko gaia dugu, erabiltzen deneko alorra dena dela, eragin nahi zaion gaiaren benetako egoera ezagutzeko eta eragin hori neurtzeko lanabes baliotsua bait-da. Hala ere, Herri-Arduralaritzaren ihardunari buruzkoetan garrantzi hori bereziki areagotzen da, horrek gizarte-bizitzaren alderdi berezietan ihardun behar bait-du, gizarte-bizitza horrek orohar dituen zuduei kontu eginaz eta horren baitan sortutako bateango beharrei erantzunaz.

Autonomia-Estatutoaren 10.37 atalak bakarreango agintea ematen dio Euskadiko Autonomia-Elkarteari bere berenezko helburu eta agintepidetarako Euskal Herriko Estatistikaren alorrean. Aintzin-irizpide horretatik abiatuta, Lege honetan Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika araupeketaren gai agertzen da, Elkartearen erabateko menpeko denez.

Hala ere, ezein Herri-Izaikik, eman zaizkion ahalmenak erakuntza zehatz baten bidez egiteratu behar ditu. Beraz, Autonomia-Elkarteak Estatistikaren alorrean dituen agintepideen egiteraketan bertako zein Ihardutze-Sail eta Herri-Izaiki arituko diren zehaztu beharra dago, hori egitea ere Elkarteak bakarrean duen bere burua eratzeko aginteari dagokiola.

Zera gainera, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikaren eta horren mugarteko Kondaira-Lurralde eta gainontzeko Herri-Izaikien elkar-atxikipena egitea bidezko gertatzen da, Estadistika-lana eta lan horretzaz baliatzea ahalik eta gehien hobetzeko xedez; elkar-atxikipen horren bidezkotasuna Autonomia-Estatutoak berak dakarrenari ezezik, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 9garren atalak agintzen duenari ere ba dario.

Hoiegatik guztiegatik, honako hauek araupetzea du helburu Lege honek:

  1. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estadistika, bere berenezko helburu eta agintepidetarako; I Idazpurua ari da horretzaz.

  2. Estatistika horri buruzko ihardunean aritzeko erakuntza; II Idazpuruak hori du gai.

  3. Kondaira-Lurraldeetako eta Autonomia-Elkartearen mugarteango gainontzeko Herri-Izaikietako estatistikak; gai hori III Idazpuruak darabil.

    2.- I IDAZPURUA

    I Idazpuruak, lehen esan denez eta Autonomia-Estatutoaren 10.37 atalak agintzen duenez, Euskadiko Autonomia-Elkarteak bere bakarreango agintepide duen Estatistikaren araupeketa du xede.

    Hala ere, Idazpuru honek ez du gai honekikoan Autonomia-Elkartearen ihardun osoa hartzen. Izan ere, Lege hau Estatistikaren Euskal Egitamua ontzat eman dezanaren bidez osatuko da, honek Autonomia-Elkartearen estatistika-lana araupetzeko bide izan, eta indarrean egon dedin aldiko estatistikak eta horrelako beste ekintzapide batzuk izan behar bait-ditu barne. Bestalde, lege-araupidetza hori Urtean-urteango Estatistika-Egitarauek egiteratuko dute, hoiek Egitamuan oharteman gabeko beste estatistikak eta baita, hala egokituz gero, eman daitezkeen araudi-bidezko beste araupide batzuk ere jaso ahal izango dituztela.

    Nolanahi ere, Idazpuru honetan egiten den araupeketak funtsezko bi helburu lortu nahi ditu:

  1. Unean-unean indarrean egon daitezen Egitamu, gainontzeko estatistika edo bestelako ekintzapideak direnak direla, Autonomia-Elkartearen Estatistika-iharduna hari egokitu behar zaion egitura-mailako araupidetza iraunkorra jartzea.

  2. Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzaren estatistika-alorreango ihardunarentzako esparruak eta helburuak finkatzea eta, hori, horren berarizko erakuntza, hots, arduralaritza-ahalmenaren zedarripena dena dela. Arduralaritzaren alor horretango iharduna ere Arduralaritzari ihardun horrek berebaitan daramatzan eskubideez baliatzeko gaitasuna ematen dion arduralaritza -ahalmena egiteratzea denaz ez dugu ahaztu behar.

    Helburu hoiei dagokiela, I Idazpuruak bost Atalburu ditu.

    "Orotariko Erabakiak" deritzan Lehenengo Atalburua horrelako arauez ari da. Horrela, lehenengo atalak Autonomia-Elkarteko Estatistikaren zertazkoaren esparrua du gai, bere berenezko helburu eta agintepidetarako gai horretan duen bakarreango agintearen arauera; 2garren atalak, erabakien mailaren aldetikako araupideak zehazten ditu; 3garren ataleko lehenengo txatalari, estatistikaren alor honetango ihardunaren berarizko oinarriak eta, hoien artean, azpimarragarri gisa, estatistika-isilpekotasuna eta ondorioen agirikotasuna sendesteak ematen dio bere berarizko garrantzia; azkenik, 4garren atala, estatistikaren alorrean barne-egokitasunezko eta elkarkidetasunezko arauak izateko Elkarteko Estatistikaren esparruari datxezkon alorrentzako, lurraldeentzako, erakundeentzako eta gainontzeko nolanahiko alderdientzako zernolakoak, zehaztapenak, sailkapenak, eta izenak jarri beharraz ari da, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 20garren atalean esaten denaren arauera, Nazioarte-mailako Ituneetatik atera dedinaren kaltetan gabe.

    Lehenengo Atalburua Erresumaren eta Euskadiko Autonomia-Elkartearen estatistika-alorreango egoeraz ari dela azpimarratzea interesgarri egiten da: lehenengoa erresuma-mailako helburuetarako Estatistikaren alorreango bakarreango agintearen jabe da, eta bigarrenak,berriz, bere berenezko helburu eta agintepidetarako Estadistika-alorreango bakarreango agintepidea du. Esandako bi Izaiki hoiek --Erresumak eta Autonomia-Elkarteak, alegia--bakarreango eta beste inork gabeko agintea dutenez gero, Lege honen 3garren atalaren 2garren txatalak, Autonomia-Elkarteak Erresumarekin Lankidetza-Ituneak egin ahal izango dituela dio, bere Estatistikarentzat eta erresuma-helburutarakoarentzat batera baliagarri izan daitezen estatistika-lanez biak baliatu ahal izateko. Baina, Itune hauek ez dago ahalbide-maila hutsean hartzerik; estatistika-lanez biak baliatu ahal izateak Itune hori guragarri egiten du, baina, nahi bezain guragarri izanik ere, Legeak ez dauka Ituneek, eduki jakin batekikoan, berebaitan nahi-kidetasuna daramatelakoa eta, beraz, itunea egitera iritsi nahiz egin gabe utzi daitekeelakoa bazter uzterik; bestetik, arauzkotasun hutsezko ikuspegitik begiratuta, ez dauka Lankidetza-Ituneen esparruak Autonomia-Elkartearen eta Erresumaren agintepideen luze-zabal guztia hartzen ez duelakoa gogoan izan gabe uzterik. Horregatik, Legea, Itune hauek 3garren ataleko 1 txataleko c) letraren bidez egitera iristea guragarri litzatekeela aitortuz, agiango Itune hoien nolakoari buruzko elkarkidetasun-oinarria ere tajutuz, aintzin-irizpide honekin bat dator.

    Bigarren Atalburua "Estatistika-Ihardunaren Esparrua" deitzen dionaz ari da, lehenengo atalak dioen esparruan sartzen diren moeta honetako estatistikak eta beste ekintza batzuk egiteko bide ematen duela, baina Estatistikako Euskal Egitamuan eta Urtean-urteko Estatistika-Egitarauetan sartzen direnak egiteratu beharra zehaztuz.

    Horrela, Autonomia-Elkarteak nahitaez Egitamu horretan eta estatistika-Egitarauetan jarritako modu eta neurritan egin beharreko lana zedarritzen du. Estatistikako Euskal Egitamua legez onartuko da, berez eta horretzazko berarizko inolako aldarrikapenik gabe Erresumaren eta Euskadiko Autonomia-Elkartearen arteko Lankidetza-Ituneen gai izan daitezen estatistikazko ekintza pide guztiak barne dituela ulertuko denarren. Egitamuak, Jaurlaritzaren Dekretoz ontzat emango diren Urtean-urteango Estatistika-Egitarauen bidez osabideratu eta egiteratuko dira; Jaurlaritzak, hoietan, Egitamuan oharteman gabeko beste estatistikak ere sartu ahal izango ditu.

    Bestetik, eta taiukera hori ahalik eta egokikorren egitekoxedez, Legeak, Sailen eta Jaurlaritzaren beraren arioz, Egitamuan eta Egitarauetan sartu gabeko estatistikak egin ahal izatea ohartematen du.

    Bukatzeko, Bigarren Atalburuak, estatistika bat Autonomia-Elkarteko Estatistikaren esparruaren zati edo alderdi baten egoera eta/edo bilakakuntza erakusten duen estatistika-jakintzaren eta teknikabideen berenezko xehapen-saila dela uste izatetik abiatzen da. Hori guzti hori, haztaketa eta alderaketak egiteko hasierako aldiak gainditu eta ekonomiazko kontuak, ekonomiazko, gizarte eta biztanlego alorretako erakuskariak, biztanle-erroldak, usiketak edo beste edonolako ekintzapideak, hoien aldian-aldikotasunari begiratu gabe, behar hainbateko teknikazko sendotasuna lortu ondoren, azken idazkeran zehazten da. Legezkoez besteko alderdi hoiek kontutan izanik, Legeak, estatistikak Autonomia-Elkarteko estatistika-ihardunaren funtsezko egitura direnez gauzatzeko bide izango diren legezko alderdien zehaztapena egiten du.

    "Estatistikagintza" deritzan Hirugarren Atalburua argipide-horniketa eta emaitzak araupetzeko bi Sailetan banatzen da. Atalburu honetan agintzen dena, bakoitzean hartaz ari dedineko estatistika-ekintza araupetu dezan araupidetzaren bidez osatu edo egiteratu beharko da.

    Argipide-horniketak, dagokien estatistikazko ihardutze-erakundeek Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikaren esparruari datxezkon gertakariei buruzko xehapenak biltzea du xede. Legeak jakineko estatistika-ekintzetan erabiltzeko behar diren argipideez gainera xehapen-biltegiak eratzeko eta beste estatistika edo horrelako beste ekintza batzuen oinarritarako argipideak biltzeko erabat ohartematen duela azpimarragarria da.

    Beste alde batetik, emaitzek estatistikak osatzen dituzten aleen zermugapena eta zehaztapena egiten dute. Zera nabarmenarazi behar da: Egitamuan, Egitarauetan eta Jaurlaritzak ofizialtzat aldarrikatu ditzan besteetango emaitzak agirikoak eta, Euskadiko Autonomia-Elkarteak hoiek ezartzeko ahalmena izan dezaneko harremanetan eta legezko egoeratan, ondorio hoiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarri daitezen unetik, alde horretatikako berarizko aldarrikapenik egin gabe, nahitaez erabiltzekoak izango dira.

    Laugarren Atalburua "Estatistika-Isilpekotasunaz" ari da, eta isilpekotasun-behar hori Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikari buruzko ihardunean giltzarri gertatzen da eta, hori, Legea ihardun horretan esandako isilpekotasunari Atalburu horretan jarritako modu eta neurritan erabat men egin beharretik abiatzen delako.

    Atalburuaren eduki osoa garrantzi haundikoa da, argipideketaren gai diren norbanakoei legezko babes haundia ematen zaien aldetik; horretan, estatistika-xehapenak emateak estatistikazkoaz besteko ezein esparrutan inolako ondoriorik ez duela izango agintzen duen 19.3 atala nabarmentzen da.

    Estatistikazko isilpekotasun-beharrak bere babespeko xehapenak zabaltzea edo inori eskuratzea, eta xehapen hoiek ezagutzean oinarrituz jokatzea galerazten du, Legeak berariz adierazten dituenetan salbu, eta Erakunde-arteko behartze-indarra ezezik, norbanakoen eta ihardutze erakundeen arterakoa ere ba du. Hala ere, hori, argipideek biltzerakoan zeukaten zertarakoaz bestelako estatistika-ekintzetarako erabiltzearen kaltetan gabe dela ulertzen da, hoietan eskuhartu dezatenak ere estatistika-isilpekotasunaren menpe gelditzen direla.

    Betebehar hau hausteak egindako oker eta kalteen ordaina ematezko erantzunbeharra ekarriko du, Zigor-Epaibidetara jotzearen, herrilanarien eta gainontzeko herri-langileen zentzapiderako eta V Atalburuak dioen zigortze-ahalmena izatearen kaltetan gabe. Gainera, horrek ez du isilpekotasun-beharra indargabetzen, hori hautsi izanagatik horren babespeko xehapenak ezagutu ditzatenek ere isilpekotasun-behar horretara behartuta dauden gainontzekoentzat jarritako neurri eta modu berean bete beharko bait-dute.

    Bukatzeko, Boskarren Atalburuak "Zigor-Jaurpideak" araupetzen ditu, birrauspenak, gezurrezko argipideak edo funtsean zatikako direnak ematea, xehapenak eman beharra ez betetzea, estatistikazko isilpekotasun-beharraren hauspena eta estatistikako langileen nortasuna gezurretan hartzea gogor bai gogor zigortuz.

    3.- II IDAZPURUA

    II Idazpuruak Euskadiko Autonomia-Elkarteko Es tatistikari buruzkoetan aritu daitezkeen ihardutze-sail eta Izaikiak ditu gai. Elkartearen berenezko Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakoez gainera, Foru-Diputazioak ere aritu ahal izango dira eta bai, taldean nahiz banaka, Udalak ere; hoien ihardun hori, erakundetzan hoiegandik bereizitako Izaiki den Autonomia-Elkartearena denez gero, haiei hala dagokionean bere araupidetzak berenezkotzat izendatu eta III Idazpuruaren gai den estatistika-alorreko agintepideari dagozkionetan egiteratu dezaketenarekin ezin nahastu daitekeela.

    Estatistika Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritza osoaren garrantzi bereziko gauzazko baliapide denez, hari buruzko iharduna eraz eta osoan egin behar da. Horregatik, Lege honen alde honetatikako irizpidearen muina, arduralaritza-eremu ezberdinek batean iharduteko bide ematezko ihardun egokikor eta askarreko taiukera finkatzean datza.

    Izan ere, Legeak, lehenengo eta behin, "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" sortarazten du, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzazko Ihardutze-Sail Burujabe, horrek izango duen Erakundegoren-mailako Izaikiei dagokien burujabetasuna estatistika-ihardunean beharrezkoak diren aldekoikeriarik ezaren eta berarizkotasunaren onerako izan dedin. "Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" delakoa Ekonomia eta Herriogasun-Sailari atxikita gelditzen da, eratxikipen hori Dekretoz aldatu daitekeela.

    Bainan, "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" delakoa ez da estatistika-alorrean gaitasunik duen Izaiki bakarra. Jaurlaritzako Sailek eta, esandako neurritan, Foru-Diputazioek eta Udalek ere, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikari buruzkoan ere ihardun ahal izango dute; horretarako, Legeak, bere estatistikaren alorreango iharduna arduralaritzazkotik argi eta garbi bereizi eta, bide batez, ihardutze-sail hoietan aritu daitezen estatistika-lanarien teknikazko gaikuntza berezia suztatu dezan berarizko estatistika-sail bat berebaitan eratu dezatenaren baldintza bakarra jartzen du. Horrela, unean-unean eratuta egon daitezen berarizko estatistikako ihardutze-sail hoiek izango dira "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-rekin egintza-mailako gaitasuna izango duen ihardutze-erapidetza izango den Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetzan sartuko direnak. Legeak "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-rentzat gordetzen ditu Egitamuketa eta Arauzkotze-ihardunak, eta Ekoizte-iharduna banatu egiten du, honako xede hauekin: alde batetik, Erakundearen estadistika-alorreango agintea indartzea, elkarren kideko emaitza alderagarriak lortzeko nahitaezko baldintza denez eta, bestetik, Euskadiko Autonomia-Elkarteko estatistikagintzan eskuhartu nahi dezatenen lana erraztea.

    Bainan Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetza ez da ihardutze-maila horrekin agortzen, Legeak bi ihardutze-sail sortarazten bait-ditu, "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica" eta "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica" alegia, lehenengoa herri-Arduralaritza bereziek, hots, autonomiazkoak, foruzkoak eta tokikoak eskuhartu dezateneko ihardutze-saila eta, bigarrena, estatistika-argipideen sortzaileen eta baliatzaileen arteko harremanetarako ihardutze-saila. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetzan aholkularitza-mailan sartuko diren ihardutze-sail hoiek ez dakarte arduralaritzazko azpiegitura berria sortarazterik, Legeak dioenez, "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-k jarriko bait-ditu, bere diruegitamuen pentzutan, Kontseiluak eta Batzordeak behar bezala ihardutzeko behar ditzaten baliapideak.

    Halaber, zera azpimarratu behar da: Legeak, estatistikak arduralaritza-xehapenetatik abiatuta egitea indartu beharreko bidetzat jotzen duela. Azken baten, herri-Arduralaritzak bere ihardutzeerak berritzeko egin ditzan ahaleginei ahalik eta etekinik haundiena ateratzea nahi da, eraentzarako eta estatistikagintzarako batera balio eta, ahal den neurrian arduralaritzapekoei argipideak birritan eskatzeari ihes egiteko eran.

    Esandako hoien arauera, II Idazpuruak bost atalburu ditu. I Atalburuak Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikari buruzkoetan ari diren ihardutze-sailak eta Izaikiak zermugatzen ditu. II Atalburuan "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ren sorpena, agintepideak eta beste zernolako batzuk araupetzen dira. III Atalburuak, Jaurlaritzako Sailek eta bere Erakundegoren-mailako Izaikiek alor honetan dituzten agintepideak zehazten ditu. Eta, bukatzeko, IV eta V Atalburuek "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica" eta "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica" dituzte gai.

    4.- III IDAZPURUA

    III Idazpuruak, Kondaira-Lurraldeetako estatistikak eta Erresumako nahiz Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiko edo Erakundegoren-mailakoez bestekoak izan eta Autonomia-Elkartearen mugartean daudenenak ditu gai.

    Kondaira-Lurraldeei dagozkienetan, Legea, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 9garren atalak dioenetik abiatzen da. Gainontzeko Herri-Erakundeei buruzkoan Legea, hala gertatuz gero, hoien estatistiken berarizko araupidetzetatik abiatzen da.

    Izaiki hoien estadistikek 36garren atalean ohartemandako araupideak izan behar dituzte jaurpide, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikarekin teknikaren aldetik antolakidetu behar dira, eta "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ri ezagutarazi behar zaizkio, hori guzti hori horren estatistika-ihardunaz ahalik eta ondoen baliatzeko xedez.

    5.- BESTE ERABAKI BATZUK

    Jaurlaritzak zigorren zenbatekoa unean-uneari egokitzeari buruzko Erabaki Gehigarri Bakarra, diruaren balioak gaudeneko ekonomia-eremuan dituen aldakuntzen artezko ondorioa dugu.

    Aldibaterako Erabakietako Lehenengoak eta Bigarrenak, lehengo egoera Lege honetan agintzen denari egokitzera jotzen dute. "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" sortzeak dakarren erakuntza-aldaketaren berebaitango agiango korapilotsua dela eta, horren iharduna noiz hasiko den erabakitzeko eta hori gertatu dedin ekonomia-urteko diruegitamua onartzeko eskua ematen zaio Jaurlaritzari, diruegitamu hori aurrez jarritako irizpideen arauera egin beharko denarren.

    Gainontzeko Aldibaterako Erabakiek Estatistikako Euskal Erapidetzaren Lege-Egitasmoa gertatzeko eta Batzordearen eta Kontseiluaren barne Araudia egiteko eta onartzeko gehienezko epeak finkatzen dituzte.

    I IDAZPURUA

    ESTATISTIKA-ARAUPEKETA

    LEHENENGO ATALBURUA

    OROTARIKO AGINDUAK

    Lehenengo Atala.- Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikaren esparrua.

    1. Ekonomia, gizarte eta biztanle-egoera eta bilakakuntza eta, orohar, Autonomia-Elkarte horri emandako egiteko eta agintepideei datxekien edozein gai izango du bere Estatistika-esparru Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak.

    2. Beti ere, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikari buruzko iharduna izen onerako eta norbere eta familiaren barnekoitasunerako eskubideari buruz unean-unean indarrean egon daitezen legepideak beteaz egingo da.

      2garren Atala. Araupidetza.

    1. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikak Lege hau, Elkarteak eman ditzan gainontzeko Legeak eta, hoien aurkako izan ez daitezenetan, haiek osabideratzeko eta/edo egiteratzeko eman daitezen araudi-bidezko erabakiak izango ditu jaurpide.

    2. Oraingo honetan berariz horretarako gordetako alderdiak Legez araupetuko dira.

    3. Lege honetan besterik erabaki dedinaren kaltetan gabe, 1 txatalaren gai diren araupideen onarpena Jaurlaritzak egin beharrekoa izango da, Jaurlaritzaren Legeren edo Dekretoren baten bidez "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" hari atxikita egon dedineko Saileko Sailburuari edo bertako Artezkari Nagusiari berariz eman bazaie salbu.

    4. Aurreko txataletan esandako araurik ezean, Euskadiko Autonomia-Elkarteak emandako Arduralaritza-Legeen alorreko orotarikoak izango dira jaurpide.

    5. Erresumako Legeak, aurreko txatalek gai duten Euskadiko Autonomia-Elkarteko araupeketaren ordezko gisa erabiliko dira.

      3garren Atala. Estatistika-iharduna.

    1. Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko iharduna honako irizpide hauei atxikiko zaie:

      1. Estatistika-isilpekotasunari, egiatasunari eta teknika-zehaztasunari.

      2. Eginkortasunari.

      3. Aurreko atalean esandako araupeketaren arauerako barne-egokitasunari, eta atal honetako 2 txatalean ohartemandako Lankidetza-Ituneek jarri ditzaten moduetango besteekiko egokitasunari.

      4. Norbere estatistikak eta beste Arduralaritza batzuenak, batipat Europako Ekonomia-Elkartearenak, erkatu ahal izateko bide izan dedin zer-izan, zermugapen, sailkapen, izen eta ezagukarietango kidetasunari.

      5. Ondorioen agirikotasunari.

    2. Lehenengo atalean aipatzen den Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko iharduna Lege honetako II Idazpuruan esandako Estatistika-Erakuntzaren bidezkoa edo herriizaikiekin nahiz norbanakoekin egindako hitzarmen edo ituneen bidezkoa izango da. Bereziki, Erresumaren eta Autonomia-Elkartearen artean Lankidetza-Ituneak egin ahal izango dira eta, hoiek, bakoitzaren beharretarako balio dezaten estadistikez biek baliatu ahal izateko.

      4garren Atala. Arauzkotzea.

      Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikari dagozkionetarako, lehenengo atalean aipatzen den esparruari datxezkon alor, lurralde, erakunde eta gainontzeko nolanahiko alderdientzako zernolakoak, zehaztapenak, sailkapenak, izenak eta ezagukariak nahitaez erabili beharrekoak izango dira, ezarri ditzaten araudi-manuen arauera.

      BIGARREN ATALBURUA

      ESTATISTIKA-IHARDUNAREN ESPARRUA

      5karren Atala. Estatistikak.

    1. Estadistikek, hoien aldian-aldikotasuna dena dela, ekonomiazko kontuzkoak, ekonomia, gizarte eta biztanlego-erakuskarizkoak, biztanle-erroldezkoak, usiketa-bidezkoak edo beste nolanahikoak izan ahal izango dute.

    2. Estatistikak estatistika-xehapenetatik eta arduralaritza-xehapenetatik abiatuta tajutu daitezke. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetzak bere ihardunean eta estadistiketan ez beste ezertan erabiltzeko lortutakoak dira estatistika-xehapenak.

      Arduralaritza-lanen edo argipide-bilketarako berarizko ekintzen ondorioz arduralaritzan erabiltzeko lortutakoak dira arduralaritza-xehapenak.

    3. Estatistikako Euskal Egitamuan eta Urtean-urteko Estatistika-Egitarauetan esaten diren estatistikak eta moeta horretako beste ekintzak nahitaez egiteratuko dira.

      6garren Atala. Estatistikako Euskal Egitamua.

    1. Estatistikako Euskal Egitamua, Euskadiko Autonomia-Elkartearen aldi bateko estatistika-ekintza antolatzeko egiterapidea da.

    2. Egitamuak, indarrean dirauen artean egin beharreko estatistika eta horrelako beste ekintzak izango ditu barne. Erresumaren eta Euskadiko Autonomia-Elkartearen arteko Lankidetza-Ituneen gai izan daitezen estatistika-ekintza guztiak Egitamuan sartuta daudela joko da, horretzazko berarizko adierazpenen beharrik gabe.

    3. Estatistikako Euskal Egitamuak bertan jarri dedin indarraldia izango du, eta jarri ezean, lau urtekoa.

    4. Estatistikako Euskal Egitamua Legez onartuko da.

    5. Jaurlaritzak onartu dezan Estatistikako Euskal Egitamuaren egitasmoaren egiterapena honako arau hauei atxikiko zaie:

      1. "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica"-ko kideek egindako egitamuak oinarri dituela Egitamuaren aintzin-egitasmoa tajutzea "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ri dagokio.

      2. Lege honen 34garren eta 38garren ataletan jartzen diren modutan eskuhartuko dute tajutze-lan horretan "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica"-k eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikako Euskal Kontseiluak.

      3. Euskal Estatistika-Batzordean ordezkaririk ez duten beste ihardutze-sail eta Izaiki batzuk ere eskuhartu ahal izango dute, Euskal Estatistika-Erakundearen arioz, Egitamua tajutzen.

      4. Egitamuaren aintzin-Egitasmoa, egon daitezen aholkularitza-erizpenekin batean, Erakundea hari atxikita egon dedineko Saileko Sailburuari eramango zaio, Jaurlaritzari Lege-Egitasmo gisa onartu ditzan aurkezteko.

        7garren Atala. Urtean-urteko Estatistika-Egitarauak.

        1. Urtean-urteko Estatistika-Egitarauak ditu Euskal Estatistika-Egitamuak indarrean dirauen artean osabideratzeko eta gauzatzeko egiterapideak. Jaurlaritzak, berari aitortzen zaizkion egiteko eta agintepideei buruzkoak izan eta Egitamuan oharteman gabeko beste estatistika batzuk ere sartu ahal izango ditu haietan.

        2. Urtean-urteko Estatistika-Egitarauaren indarraldiak egutegi-urte bat hartzen du. Hala ere, eta Urteko Estatistika-Egitarau berria ontzat eman ez dedin artean, hurrengo urterako luzatutakotzat joko da.

        3. Urtean-urteko Estatistika-Egitarauak Jaurlaritzaren Dekretoz onartuko dira, 6garren atalaren 5karren txatalean jarritako arauak beteaz.

        4. Urtean-urteko Estatistika-Egitarau bakoitzak estadistika-egiketen eta honelako beste ekintzen zerrenda izango du berebaitan, hoietako bakoitzari buruz honako hauek gutxienez zehaztuz:

          • Egiketaren helburua.

          • Tokizko eremua.

          • Aldian-aldikotasuna.

          • Argipideketa-banakoak eta argipide-emaileak.

          • Argipideak eman behar zaizkien 26garren ataleko 3 txataleko a) letran aipatutako ihardutze-saila edo ihardutze-sailak.

          • Egiketaren aldiak eta ihardutze-egutegia.

          • Emaitz nagusiaren eta beste eskuhartzaileenen argitalpena barne, aldi bakoitzaren ardura duten ihardutze-sail edo Izaikiak.

          • Aldi bakoitzerako aintzin-ohartemandako diruegitamuak.

            8garren Atala. Urtean-urteko Estatistika-Egitamu eta Egitarauetan sartu gabeko estatistikak.

            1. Lege honen 26garren atalak dioen estatistikako berarizko ihardutze-saila izan dezaten Jaurlaritzako Sailek, aitortzen zaizkien egiteko eta agintepideei buruzkoak izan eta Urtean-urteko Estatistika-Egitamuan eta Egitarauetan sartu gabeko estatistikak egin ahal izango dituzte; hoiek Jaurlaritzak onartu beharko ditu, Dekretoz, horretzazko teknika-egitasmoa eskuratu eta hogeita hamar eguneko epearen barruan "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-k arauz bere erizpena eman ondoren.

            2. Jaurlaritzak berariz aginduta baino ezingo ditu "Euskal Estatistika-Erakundea/ Instituto Vasco de Estadstica"-k horrelako estatistikak egin.

            3. Urtean-urteko Estatistika-Egitarauan sartutako estadistikek atal honetan ohartemandakoekiko lehentasuna izango dute.

              HIRUGARREN ATALBURUA

              ESTATISTIKAGINTZA

              LEHENENGO SAILA

              ESTATISTIKA-ARGIPIDEKETA

              9garren Atala. Estatistika-argipideak.

            1. Lege honen 5karren atalean aipatzen diren estatistika edo arduralaritza-xehapenek eta estadistikek eurek osatuko dituzte Sail honen gai diren argipideak.

              Argipide hoien zermugapena, estatistika bakoitzarentzako araupidetzan egingo da.

            2. 10garren ataleko 3 txatalaren arauera araubidez zehaztuko dena ere, estatistika-argipide izango da.

              10garren Atala. Argipideak eman beharraren menpekoak.

            1. Hurrengo txataletan agintzen denaren arauera zehaztu daitezen norbanako edo erakundeek, 9garren atalean esaten diren eta eskatu dakizkien argipideak nahitaez eman beharra izango dute. Argipide hoiek unean-unean izen onerako eta norbanako eta familia-barnekoitasunerako eskubideari buruz indarrean egon dedin araupidetzaren babespeko banakako xehapenezkoak izan daitezenean, hoiek ematea edo ez ematea aukerakoa izango da, alderdi horrek argipideak eskatzezko idazkietan berariz, toki nabarmenean eta eskariarena adinako neurriko letretan agertu behar duela.

            2. Estatistika bakoitzarentzako araupidetzak argipideak nahitaez zein norbanakok edo Erakundek eman beharko dituzten zehaztuko du, gizabanako edo lege-nortasundun, herri nahiz norbanako-alorreko izatea eta haien lege-aberritasuna direnak direla, bere bizilekua edo egoitza Euskadiko Autonomia-Elkartean izan dezatenaren edo horren mugartean kokatuta egon daitezenaren baldintzapean.

            3. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiko nahiz Erakundegoren-mailako, Kondaira-Lurraldeetako eta Toki-Erakundeetako Arduralaritzetako ihardutze-sailek eta Izaikiek, eta bai Elkarte honen mugarteko gainontzeko ihardutze-sail eta Herri-Izaikiek eta bertako gizarte-zuduen aldezpenerako bazkun eta gainontzeko elkarteek ere, "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ri araudi-bidez zehaztuko diren argipideak eman beharko dizkiote.

              Halaber, arauz erabakitako argipideak Erresumako Arduralaritza nagusi edo iraskunde-mailako ihardutze-sailei eta Izaikiei eskatuko zaizkie.

              11garren Atala. Argipide-eskeak.

              Argipide-eskea artezko eskabidez egingo da. Besteak beste, postaz bidaltzea eta behartuta dagoenari egindako ikustaldia artezkotzat joko dira.

              12garren Atala. Era.

            1. Estatistika bakoitzarentzako araupidetzak besterik badio salbu, argipideak banakako nahiz bateratutako eta sailkatutako nahiz sailkatu gabeko xehapen eran eman daitezela eskatu ahal izango da.

            2. Argipideak ematea idatziz, iman-irarkiz edo beste bide batzuez baliatuta egin ahal izango da, jarri daitezen betebeharrekin.

              13garren Atala. Arau-hauspena.

              Argipideak emateko epea bukatu eta haiek esandako neurri eta modutan eman ez badira, egin beharrekoari huts egin zaiola joko da, honetzazko berarizko ezein adierazpenen edo jakinarazpenen beharrik gabe.

              14garren Atala. Okerrak.

            1. 10garren atalean agintzen denez argipideak eman beharraren menpeko guztiak, horretarako gai den ihardutze-sail batek edo lanariren batek eraz eskatu diezazkioten argipideak egiatasunez ematera behartuta daude.

            2. Argipide-emaileak, agian egindako hutsak zuzentzera eta, zuzenketa egin ondoren, argipidea hasieran bezalaxe eskuratzera behartuta daude.

            3. Egindako zuzenketek, hala egokituz gero, dagozkien emaitzak araudi-bidez zehaztu dedin moduan zuzendu beharra dakarte.

              15garren Atala. Estatistika-lanarien nolakoa.

            1. Lege honen 26garren atalaren 3 txataleko a) letrak esaten dituen Estatistika-Erapidetzako edozein ihardutze-sail edo Izaikiri zerbitzu egin diezaioten lanariak estatistika-lanari izango dira, hoien maila eta zerbitzuaren iturri den legezko atxikipena direnak direla, txatal honetan jartzen diren baldintzak bete daitezenaren baldintzapean.

              Nolanahi ere, estatistika-lanari direnezko ihardunari ekin baino lehen, Lege honetan eta une bakoitzean indarrean egon dedin estadistika-araupidetzari atxikiz ihardungo duenaren eta, berariz, bere ihardunagatik ezagutu ditzan argibide guztiei buruz estatistikaren isilpekotasunari eutsiko diotenaren zina edo agindua egin beharko dute. Zin edo agindu hori egiteko era araudi-bidez zehaztuko da.

              Aurreko baldintza bete ondoren, estatistika-lanaritasuna "Euskal Estatistika-Erakundea/ Instituto Vasco de Estadstica"-ren eraentzapean egon eta araudi-bidez araupetutako eran ihardungo duen Errolde Nagusi baten sartuz lortuko da.

            2. Argipideak eman behar dituztenekiko, estatistika-ihardunean ari daitezen lanariak Aginte-Eskudun izango dira. Argipideak lortzeko iharduna 3garren ataleko 2 txatalean esandako hitzarmen edo ituneak egitearen bidezkoa izatea gerta dedinean, hitzarmenok eta ituneok berariz diotena egingo da. Lanari hoiek Aginte-Eskudun direnaren herritarrekiko egiaztapena araudi-bidez araupetuko da.

              16garren Atala. Argipideak gordetzea.

            1. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetzak, bere ihardunean, lortutako argipideak gorde eta zaindu egingo ditu; hoiek estatistika-isilpekoak izaten jarraituko dute, Lege honek esandako neurri eta modutan, hala egokituz gero haien ondorioak ontzat emanda egon daitezenarren.

            2. Argipideak gorde behar horrek ez dakar nahitaez argipide hoien jatorrizko irozkaiak gorde beharrik, hoien edukiaren funtsa informatikazko nahiz bestelako irozkaietan erasota gelditu dedinaren baldintzapean.

            3. Hala ere, Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica-k txostena egin ondoren, gordetzea beharrezkotzat jotzen ez deneko argipidetza deuseztu ahal izango da, bere irozkaia dena dela.

              2GARREN SAILA

              EMAITZAK

              17garren Atala. Zernolakoak.

            1. Euskal Estatistika-Egitamuetako eta Urtean-urteko Estatistika-Egitarauetako estatistikak ofizialak dira.

            2. Horretzaz gainera, Jaurlaritzak, Lege honen 8garren atalean ohartemandako ezein estatistika ofizialtzat jo ahal izango du.

            3. Estatistika ofizialen emaitzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarri daitezen unetik bertatik, emaitz hoiek Euskadiko Autonomia-Elkarteak hoietzaz balia-arazteko agintepidea izan dezaneko lege-alorreko harreman eta egoeretan nahitaez erabili beharrekoak izango dira.

              18garren Atala. Zabalkundea eta Hedapena.

            1. Aurreko atalean agindutakoaren arauerako estatistika ofizialen emaitzak beti agirikoak izango dira, eta doakien guztiek eskatu eta eskuratu ahal izango dituzte hoien xehapenak.

            2. Nolanahi ere, emaitz hoiek irarrita argitaratu, eta irarpen hoiek jendearen esku egon beharko dute, erosi edo ikusi ditzan. Irarritako aleen prezioak araudi-bidez edo arduralaritza-erabakiz jarriko dira, merkatuaren eta herri eta gizarte-baliagarritasunaren aldetatikako irizpideak kontutan izanik, azkeneko hauen eta ustezko erosleen mailen eretzean prezio bereziak jarri daitezkeela.

            3. Eman daitezen emaitz hoiei buruzko egiaztagiriegatik, legez jarri daitezen arielak ordainduko dira.

            4. Eskatu ditzatenei argitaratutakoez besteko estatistika-lanak ere eskuratu ahal izango zaizkie, ordaindu ondoren, teknikaren aldetikako behar adina segurantza izan eta estatistika-isilpekotasuna hausten ez badute.

              LAUGARREN ATALBURUA

              ESTATISTIKAKO ISILPEKOTASUN-BEHARRA

              19garren Atala. Zertazkoa.

            1. Estatistikak isilpean gorde beharrak, bere babespeko xehapenak zabaltzea edo inori eskuratzea eta xehapen hoiek ezagutzeaz baliatuz aritzea debekatzen du.

            2. Estatistikako isilpekotasun-beharraren babespeko xehapenak ez dituzte estatistikak egiteko edo Lege honetan ohartemandako horrelatsuko ihardunetarako erabili behar dituztenek baizik ezagutu eta erabili ahal izango eta, hori, horretarako eta ez beste ezertarako.

            3. Estatistika-xehapenak emateak ez du estatistikaren alorraz besteko eremutan inolako eraginik izango.

              20garren Atala. Babespeko xehapenak.

            1. Estatistikako isilpekotasun-beharrak honako estatistika-xehapen hauek babesten ditu:

              1. Gizabanako zehatzei dagozkientzat ezagutu daitezkeen xehapenak, jakin-jakinekoak eta guztientzat ezagun direnak salbu. Estatistika-isilpekotasunaren menpe egon ez daitezenek jadanik zabaldutako edo argitaratutako xehapenak azken hoietakoak direla joko da. Hala ere, xehapenak Herri-Izaikien arduralaritza-ihardunari dagozkien bidetan aurkeztu izan hutsa ez da xehapen hoiek jakinekoak eta guztientzat ezagunak direla jotzeko zio izango.

              2. Berarizko arauen babespean isilpeko izan daitezen xehapenak.

            2. Estatistikako isilpekotasun-beharrak, estatistiketarako emandako arduralaritza-xehapenak estatistika-xehapenak bezalaxe babesten ditu.

            3. Nolanahi ere, Helbide-Bildumak, hots, merkataldegien, enpresen, ustiategien edo beste Izaikien, eta hoien egoitzen, izenen, ihardunaren eta sailkapenak egin ahal izateko neurrien erakuskariari buruzko zernolakoen zerrendak, ez dira estatistikako isilpekotasunaren babespean gelditzen. Helbide-Bilduma hoien zabalkundea araudi-bidez antolatuko da.

            4. "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-k bere esku izan ditzan Euskal Estatistika-Egitamuan eta Urtean-urteko Estatistika-Egitarauetan sartutako estadistikei buruzko estatistika-isilpekoak izan eta ihardutze-sail hoiek bere estatistika-lanetarako behar dituzten argipideak eskuratuko dizkie Lege honen 26garren ataleko 3 txataleko a) letraren gai diren Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetzako gainontzeko ihardutze-sailei.

            5. Estatistikako ihardutze-sail hoiek, eurek egin eta 26garren ataleko 3 txataleko a) letraren gai diren Estatistika-Erapidetza osatzen dutenei, hoiek bere estatistika-ihardunerako beharrezkoak izan eta bere esku izan ditzaten 8garren atalaren gai diren estadistikei buruzko estatistika-isilpeko argipideak eskuratuko dizkiete.

            6. Atal honetako 4 eta 5 txatalen gai den argipide-emate hori horren zertarakoak onar dezan adina bilduta eta araudi-bidez jarri daitezen modu eta neurritan egingo da. Argipide hoiek hartzen dituenak eta ez beste inork erabiltzekoak izango dira, eta honek ezingo dizkio beste inori eman, ez ihardutze-mailan Estatistika-Erapidetza osatzen dutenei eurei ere.

            7. 10garren atalaren babespean lortutako argipideen nondikakoari izkutuan eutsi ahal izateko, berri-emaleak ezagutzera ematezko xehapenak gainontzeko xehapenetatik bereizirik erabiliko eta jasoko dira.

              Oroharki, bi xehapen-multzook elkarri bete-betean lotzea galerazteko tenikabide egokiak erabiliko dira.

              21garren Atala. Indarraldia.

            1. Horretzazko berarizko adierazpenik egin beharrik gabe, horren babespeko argipideak eman daitezen unetik bertatik bete-betean indarrean jarriko den estatistikaren isilpekotasunari eutsi beharrak ehun urteko indarraldia izango du.

            2. Epe hori bukatu ondoren, aurreko zatian esandako estatistika-isilpekotasunaren babespeko xehapenak ez zaizkie hoiek ikuskatzeko eta aztertzeko nahiaren bidezkotasuna egiaztatu dezatenei baino eskuratuko, banan-bana emandako arduralaritza-baimenaren bidez.

            3. Salbuespenez, eta eskatu daitezen argipideak egin zirenetik hirurogei urte bete izanaren baldintzapean, 1 zenbakipekoaren gai den estatistika-isilpekotasunaren babespeko xehapenak hoietzaz jendearentzat argitaratutako liburuetarako edo unibertsitateko ikerketa-lanetarako eta ez beste ezertarako baliatzeko bidezko nahia egiaztatu dezatenei eskuratu ahal izango zaizkie, batera gerta daitezen zudu berezien haztapena egin dezan banakako biderapenez emandako arduralaritza-baimenaren bidez.

            4. Argipide-emaileak, arduralaritzak estatistika-isilpekotasunari eutsi diezaioneko eskubidea idatziz egindako berarizko adierazpenaz utzi dezake.

            5. Estatistika-isilpekotasunari eutsi beharraren indarraldiak ez du atal honetan ohartemandakoez besteko aldakuntzarik izango.

              22garren Atala. Behartutakoak.

            1. 26garren ataleko 3 txataleko a) letraren gai diren Estatistika-Erapidetza osatzen dutenak eta Lege honen 15karren atalean esandako estatistika-lanariak egongo dira estatistika-isiltasunari eutsi beharraren menpe.

            2. Halaber, lehenago aipatutako ihardutze-sail eta Izaikietatik kanpokoak izan, eta isilpeko xehapenak Lege honetan ohartemandako estatistika-ekintzetarako edo estatistikazko beste ekintzapide batzuetarako hitzarmen edo itunetan partzuer izanaren ondorioz jakin ditzaten norbanako edo lege-nortasundun guztiak ere isilpekotasun-beharraren menpe gelditzen dira.

            3. Estatistikako isilpeko xehapen hoiek isilpekotasunari buruzko arauak bete ez direlako jakin ditzatenak ere, arau hoiek hoien menpe dauden gainontzekoentzat jarritako modu eta neurri beretan betetzera behartuta gelditzen dira.

            4. Lege honen 20garren atalean ohartemandako argipideak eman ahal izatea salbu, isiltasun-behar horrek lege-nortasundun bakoitzeko gainontzeko ihardutze-sail edo norbanako guztiei buruzko indarra izango du.

              23garren Atala. Hauspenak.

              Estatistikako isilpekotasun-beharrarekiko hauspenak, egindako okerren eta kalteen ordaina lege-antolaketan jarritako modu eta neurrietan ematezko erantzukizuna ekarriko du, Zigor-Epailaritzaren, herri-lanari eta gainontzeko herri-langileekiko zentzatze-ahalmenaren, eta Idazpuru honetako Boskarren Atalburuak dioen zigortze-ahalmenaren kaltetan gabekoa dela.

              BOSKARREN ATALBURUA

              ZIGOR-JAURPIDEAK

              24garren Atala. Arau-hauspenak.

              Lege honen I Idazpuruan eta hori osatu edo egiteratu dezaten gainontzeko arauetan agindutakoa ez betetze guztiak, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikaren alorreko arduralaritzazko hauspenak izango dira.

              13garren atalean esaten den argipideak emateari huts egin izanagatik zigorra jarri, horretara behartuta zegoenari eskabideak idatziz erasoz egin zaizkionean baino ez zaio jarriko.

              25karren Atala. Zigorrak.

            1. Aurreko atalean esandako arduralaritzazko hauspen guztiak hamabost mila eta berrogeita hamar mila pezeten arteko isunez zigortuko dira, atal honetan besterik agindu badadi salbu.

            2. Honako hauspen hauek berrogeita hamar mila eta bat eta berrehun eta berrogeita hamar mila pezeten arteko isunez zigortuko dira:

              1. 1 txatalean esandakotakoak izan eta hauspenaren aurreko bi urteen barruan egindako baten errepikapen izan daitezenak.

              2. Argipiderik ez ematezkoak edo argipideak funtsezko alderdiak izkutatuz ematezkoak.

              3. Estatistikako isilpekotasuna haustezkoak, 3garren txatalean sartzen direnetakoak izan ez daitezenean.

            3. Honako hauspen hauek berrehun eta berrogeita hamar mila eta bat eta miloe bat pezeten arteko isunez zigortuko dira:

              1. 2 txatalean esandakoetakoak izan, eta hauspenaren aurreko bi urteen barruan egindako baten errepikapen izan daitezenak.

              2. Gezurrezko argipideak ematezkoak.

              3. Estatistikako isilpekotasuna ez gordetzezkoa, doakienei, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzari edo beste norbaiti kalteren bat ekarri diezaiekeenean.

            4. Lege honen 15karren atalaren gai den Errolde Nagusian sartu gabe egon eta argipideak ateratzeko estatistika-lanari direla esan dezatenei 250.000 pezetatik miloe batera arteko izuna jarriko zaie, ustez lortu duten irabazia hortik gorakoa izan dedinean salbu, orduan irabazi hori baino gehiago gabeko zigorra jarri ahal izango bait-zaie. Jokabide horretarako akio egin edo agindua eman dezatenei zigor hoietxek jarriko zaizkie.

              II IDAZPURUA

              EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN ESTATISTIKA-ERAPIDETZA

              LEHENENGO ATALBURUA

              OROTARIKO AGINDUAK

              26garren Atala. Egitura.

            1. Honako hauek egiteratuko dute, Lege honetan ohartemandako neurri eta modutan, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikari buruzko iharduna:

              1. "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-k.

              2. Berebaitan estatistikarako berarizko ihardutze-sail bat eratuta euki dezaten Jaurlaritzako Sailek.

              3. Foru-Diputazioek, bainan berebaitan dagokien estatistikarako berarizko ihardutze-saila eratuta euki, eta Euskal Estadistika-Egitamuak dakartzan estatistikak Egitamuak berak edo hori eginbideratu ditzaten Urtean-urteko Estatistika-Egitarauek jarri ditzaten eran bakoitzak bere mugartean egitea bere gain hartzen badute baino ez.

              4. Udalek, elkartuta nahiz banaka, bainan berebaitan dagokien estatistikako berarizko ihardutze-saila eratuta euki, eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikari datxezkon agintepideak izendatuta badauzkate baino ez.

              5. "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica"-k.

              6. "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica"-k.

            2. Honako ihardutze-sail eta Izaiki hauek osatzen dute Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetza:

              2. Aurreko txataleko b), c) eta d) letretan esandako estatistikarako berarizko ihardutze-sailek.

              3. "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica"-k.

              4. "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica"-k.

            3. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetza osatzen duten ihardutze-sail eta Izaiki hoiek bi mailatan eskuhartzen dute horretan, honela:

              1. Ihardutze-mailan: aurreko 2 txataleko a) eta b) letretan ohartemandakoek.

              2. Aholkularitza-mailan: aurreko 2 txataleko c) eta d) letretan ohartemandakoek.

            4. Estatistika-Erapidetza horren estatistika-lanarekiko Egitamugintza eta Arauzkotze-ihardunak "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-k biltzen ditu, eta Estatistikagintzakoak Lege honek, Euskal Estatistika-Egitamuaren Legeak eta hoiek eginbideratu ditzan araupidetzak agintzen duten eran banatzen dira.

              27garren Atala. Araupeketa.

              "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ren eta "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica"-ren erakuntza eta iharduna eta orobat "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica"-ri dagozkion eta horrentzat gorde gabeko alderdiak araudibidez araupetzea Jaurlaritzari dagokio, horrek agintepide hori "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" hari atxikita dagoeneko Saileko Sailburuari edo erakunde horri berari eman badiezaio salbu.

              26garren ataleko 2 txataleko b) letraren gai diren Jaurlaritzako Sailen, Foru-Diputazioen eta Udalen estatistikako berarizko ihardutze-sailek bere araupidetza bereziak izango dituzte jaurpide, Lege honen 42garren atalak azkenekoentzat agintzen duenaren kaltetan gabe.

              BIGARREN ATALBURUA

              EUSKAL ESTATISTIKA-ERAKUNDEA/INSTITUTO VASCO DE ESTADSTICA

              28garren Atala. Sortarazpena.

            1. Lege honen bidez "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" sortarazten da, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabe.

            2. Erakundea Ekonomia eta Herriogasun-Sailari eratxikitzen zaio. Eratxikipen hau Dekretoz aldatu ahal izango da.

              29garren Atala. Agintepideak.

              Honako agintepide hoiek egiteratzea dagokio "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ri Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikaren alorrean:

              1. Estatistikako Euskal Egitamuan eta Urtean-urteko Estatistika-Egitarauetan sartutako estadistikei buruz:

          • Estatistika-ihardunarekiko Artezkaritza eta Antolakidekuntza.

          • Egiketa bakoitzaren teknikazko egitasmoa ontzat ematea.

          • Atera daitezen estatistikazko emaitzen argitalpena eta zabalkundea, Urtean-urteko Estatistika-Egitarauetan besterik agintzen bada salbu, eta, hala dagokionean, Erakundeaz besteko ihardutze-sail edo Izaikien partzuergoa berariz erasota utziz.

          • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emaitz hoiek ba daudenaren iragarpena egitea.

          • Beste Arduralaritza batzuekin estadistika-alorreko ezein Hitzarmen edo Itune izenpatu aurreko arauzko erizpena ematea.

            1. Eskatu dakizkion estatistikak edo estatistika-zatiak egitea.

            2. Euskadiko Autonomia-Elkartearen estatistikaren alorreango ordezkaritza ofiziala, eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetza osatzen dutenen eta Estatistikako Erresuma nahiz Erki-mailako eta, hala egokituz gero, Nazioarteko Erakundeen arteko harremanetarako bide izatea.

            3. 26garren ataleko 2 txataleko b) letran esandako ihardutze-sailetako bakoitzaren eta aurreko txatalean esan gabeko beste ihardutze-erakundeen arteko harremanen eta hoiei emandako argipideen antolakidekuntza. Horretarako, haiek, araudibidez jarriko den eran, harreman hoiek "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ri jakinarazi, eta eman ditzaten argipideen aldaki bat eskuratuko diote.

            4. Lege honen lehenengo atalak dioen eremuko argipideei buruz Estatistikako Xehapen-Biltegiaren oinarrizko arauak jartzea, alor horretarako orotariko argipideak biltzea, eta Biltegia jarri eta horri lan eginaraztea.

            5. Euskadiko Autonomia-Elkarteko biztanlegoari eta gizarteari, ekonomiazko kontuei eta gizarte-ekonomiazko erakuskariei buruzko bateratutako estatistika-erapidetzak horren lurralde-maila guztietan gertatzea eta hoiei arta egitea.

            6. 26garren ataleko 3 txataleko a) letran esandako ihardutze-sail eta izaikiek egin dezaten estatistika-lanaren barne-egokiketa, bateraketa eta antolakidekuntza eta harenak Erresumako edo Erresumatik kanpoko beste estatistika-erakuntzenekin kidekatzeko irizpideak finkatzea, hoien emaitzak elkarrekin erkatu ahal izateko. Berariz, "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-k, Estatistika-Erapidetza osatzen dutenek erabili beharreko estatistikako itaun-zerrendak aztertu eta ontzat eman, eta hoien jendearentzat irekitako Errolde Nagusi bat izango du. Halaber, Euskadiko Autonomia-Elkartean dautzan eta Erresumako Arduralaritza nagusiaren edo iraskunde-mailakoaren osakide ez diren Herri-Arduralaritzetako ihardutze-sailek eta Izaikiek, erabili ditzaten arduralaritzako idazki-ereduen lehen bezala egiaztatutako aldakiak bidaliko dizkiote Erakundeari.

            7. Bere nolakoa dela eta agian estatistika-sorburutarako erabili daitezkeen argipideen gintzan eragina izan dezaketen Autonomia-Elkarteko arduralaritza-izapideak tajutzeko eta eraldatzeko bere iritzia ematea, berrikuntza hoiek ahalik eta baliagarrien eginaz Autonomia-Elkarte osoaren eta berariz Erakundearen estatistika -alorreko beharrei erantzuten modu egokian laguntzeko.

            8. Euskadiko Autonomia-Elkarteko ihardutze-sail eta Izaikiek erabili behar ditzaten era guztietako Helbide-Bildumak antolatzea eta unean-uneangotzea, haiek bere alorreko Helbide-Bildumak egiten eta unean-uneangotzen eskuhartzera behartuta daudela.

            9. Autonomia-Elkarte Osoko Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanen azaroaren 25eko 27/1983 Legearen Erabaki Gehigarrietako Lehenengoan esaten direnak.

            10. Lege honen 15karren atalaren gai diren estatistika-lanarien hezkuntza eta berarizko gaikuntza, estatistika-lanetako ihardutze-erak elkarri kidekatzeko xedez.

            11. Bere estatistika-lanari datxezkon Legeen aintzin-egitasmoak eta arduralaritza-erabakien egitasmoak gertatzea, hoien aldaki bat "Euskal Estatistika-Batzordea/ Comisin Vasca de Estadstica"-ri eskuratuz.

            1. 26garren atalean aipatzen diren Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetza osatzen duten besteei berariz eman gabekoak.

            2. Lege honetako beste manu batzuk ematen dizkiotenak.

              30garren Atala. Erakuntza.

              "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ren egituraren baitan Artezkaritza Nagusi bat izango da, eta bai Lege hau egiteratzeko arauetan sortarazi daitezen gainontzeko ihardutze-sailak ere.

              31garren Atala. Artezkaritza Nagusia.

              1. Artezkaritza Nagusia du Erakundeak bere goreneko ihardutze-sail. Kargu horretarakoa Lehendakariak izendatu eta kenduko du, Jaurlaritzak eztabaidatu ondoren, Erakundea hari eratxikita dagoeneko Saileko Sailburuaren saloz.

              2. Honako agintepide hauek izango ditu "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ko Artezkaritza Nagusiak:

                1. Erakundearen epaitegiez kanporako ordezkotza.

                2. Erakundeko eta horren zerbitzu guztietako lanarien burugoa.

                3. Erakundearen iharduna suztatzea, arteztea eta antolakidetzea.

                4. Erakundeari dagozkion eta bertako beste ihardutze-sailen bati eman ez zaizkion guztiak.

              3. Bere ihardunean, erabateko iareitasunaz arituko da Euskadiko Autonomia-Elkarteko estatistika-ihardunari buruzko teknika eta zientziazko alderdi guztietan.

                32garren Atala. Ogasuntza.

              1. Honako dirubide hauek izango ditu "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-k:

                1. Berak egindako zerbitzu edo burututako beste ekintzapideegatikako arielen diruak.

                2. Autonomia-Elkarteko Diruegitamu Nagusietan ontzat emandako dirueskuraketak.

                3. Euskadiko Autonomia-Elkarteak Erresumarekin edo beste Herri-Izaiki batzukin egindako Lankidetza-Ituneen ondorioz Erakundeak egindako lanagatik hartu ditzan diru-zenbatekoak.

                4. Egin ditzan argitalpenen prezioa, eta noiz nola dagozkiokeen ogasun eta eskubideetatikako irabaziak.

                5. Herri nahiz norbanako-alorreko erakundeengandik eta norbanakoengandik hartu ditzan dirulaguntzak eta diru-ekarketak.

                6. Une bakoitzean indarrean egon daitezen araupideen arauera dagozkiokeen beste guztiak.

              2. Atal honetan agintzen dena beteaz, "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ren Ogasuntzari dagozkion gaiek Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauen ekainaren 22ko 12/1983 Legeari eta hori osabideratu edo egiteratu dezaten gainontzeko arauei darizkienak izango dituzte jaurpide.

                HIRUGARREN ATALBURUA

                EUSKO JAURLARITZAKO SAILAK ETA HOIEN ERAKUNDEGOREN MAILAKO IZAIKIAK

                33garren Atala. Agintepideak.

              1. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikaren alorrean, honako agintepide hauek dagozkie Eusko Jaurlaritzako Sailei:

                1. Lege honen 6garren ataleko 5 txataleko a) letrak dioen Sail-mailako Estatistika-Egitamua egitea, honako hauek gutxienez barne daramatzala: Sailarentzat interesgarriak diren estatistikazko egiketa guztien zerrenda; Saila lau urtetik beherakoa izango ez den Egitamuaren indarraldiak diraueno ekin nahi zaienen zerrenda zehatza; azkenengo hauen lehentasun-hurrenkera, eta hoiek behar bezala bermatzeko beharrezkotzat jotzen diren gizakizko eta diruzko baliapideak.

                2. "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-rekin Estatistikako Euskal Egitamua eta Urtean-urteko Estatistika-Egitarauak egiten elkarlanean aritzea.

              2. 26garren atalean esandako estatistikako berarizko ihardutze-sailek izan dezaten Sailek, gainera, honako agintepide hauek erabiliko dituzte ihardutze-sail hoien bidez:

                1. Urtean-urteko Estatistika-Egitarauetan sartutako estatistikak edo estatistika-zatiak Egitarau hoiek dioten moduan egitea.

                2. Estatistikako Euskal Egitamuan eta Urtean-urteko Estatistika-Egitarauetan sartu gabeko beretzako estatistikak egitea, Lege honen 8garren ataleko 1 txatalean-ohartemandako eran.

                3. Atal honen 2garren txataleko a) eta b) letrei darizkien estatistika-ihardunen ondoriozko beste ihardutze-erakunde batzuekingo harremanak, beti ere 29garren ataleko c) eta d) letretan agindutakoa beteaz.

                4. Bere agintepeko estatistikak egiteko argipideak lortzea, I Idazpuruko 3 Atalburuaren Lehenengo Sailean esandako modu eta neurrietan.

                5. 2 txatal honetako b) letrak aipatzen dituen estatistiken emaitzen argitalpena, eta bai Urtean-urteko Estatistika-Egitarauetan argitaratzea agindu dedinekoena ere, hoien aldakia Erakundeari ezagutarazi ondoren, eta haien zabalkundea egitea.

                6. Bere alor-eremuko estatistikako Helbide-Bildumak egiten eta unean-uneangotzen eskuhartzea, 29garren ataleko i) letran ohartemandakoaren arauera.

                7. Bere estatistika-agintepideen alorreko Dekreto-egitasmoak gertatzea eta Aginduak edo bestelako manuak ontzat ematea, "Euskal Estatistika-Batzordea/ Comisin Vasca de Estadstica"-ri hoien aldakiak eskuratuz.

              3. Jaurlaritzak besterik agintzen badu salbu, aurreko txataletan esandako agintepide hoiek bai Sailen bai hoiei eratxikitako erakundegoren-mailako Izaikien estatistikaren alorreko beharrei buruzkoetan erabiliko dira.

                LAUGARREN ATALBURUA

                EUSKAL ESTATISTIKA-BATZORDEA/COMISIN VASCA DE ESTADSTICA

                34garren Atala. Sortaraztea eta ahalmenak.

                "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica" sortarazten da, bertan ordezkariak dituzten ihardutze-sail eta Izaikiek Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikan eskuhartu dezateneko ihardutze-sail, eta honako agintepide hauekin:

                1. Lege honen 6garren ataleko 5 txataleko b) letran, 33garren ataleko 1 txataleko b) letran eta Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 9garren atalaren bigarren lerroaldian ohartemandakoetarako arauzko erizpena ematea. Erizpen hori "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica"-k arauz eman beharrekoari erantsiko zaio.

                2. Urtean-urteko Estatistika-Egitarau bakoitzaren edukiari buruzko arauzko erizpena ematea; erizpen hori urtean-urtean Jaurlaritzari bere onarpen-eske aurkeztu dakion egitarau-saloarekin batera bidaliko da.

                3. Aurreko letretan ohartemandakoaz bestelako estatistika-alorreko Lege edo Dekreto-egitasmoei buruzko arauzko erizpenak ematea.

                4. Jaurlaritzak, Lehendakariak, Sailburuek, Ahaldun Nagusiek edo Erakundeko Artezkari Nagusiak eskatu diezaizkioten estatistika-gaiei buruzko erizpenak ematea.

                  35karren Atala. Osatze-modua eta barne-erakuntza.

                  1. Euskadiko Autonomia-Elkarteko "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica"-k "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" hari eratxikita egon dedineko Saileko Sailburua izango du Lehendakari, Erakundeko Artezkari Nagusia Lehendakariorde dela. Idazkaritza Erakunde honetako teknikari batek egingo du.

                  2. Jaurlaritzako Sail bakoitzak batzordekide bat izango du.

                  3. Foru-Diputazio bakoitzak batzordekide bat izango du.

                  4. Atal honetako 2 eta 3 txataletan ohartemandako batzordekideek gutxienez Artezkari-maila izan, eta hoien ordezkari izango direneko Jaurlaritzako Sailek eta Foru-Diputazioek izendatuko dituzte. Ihardutze-sail hoiek, gainera, dagokien estatistikako berarizko ihardutze-saila eratuta baldin badaukate, horren arduraduna edo bitariko egitekoa, hots, gutxienez betetzeko gai izan dedin ordezko bana izendatuko dute.

          • hala behar izanez gero bere ihardutze-erakundetan estatistika-lana antolakidetzea, eta

          • bere ihardutze-erakundearen izeneko "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-rekingo teknikazko solaskide izatea.

        5. Udalen izeneko beste bat ere izango da Batzorde honetako kide, dagokion ordezkoa duela, eta biak araudi-bidez agindu dedin eran izendatuta.

        6. Aurreko txataletan esandako Batzordekideez gainera, "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ko ihardutze-alor bakoitzeko goreneko arduradunek ere joan ahal izango dira Batzordearen bilkuretara.

          36garren Atala. Eskuarteak.

          Batzordeak behar bezala aritzeko behar ditzan eskuarteak"Euskal Estatistika-Erakundea/ Instituto Vasco de Estadstica"-k eskuratuko dizkio bere diruegitamuen pentzutan.

          BOSKARREN ATALBURUA

          EUSKAL ESTATISTIKA-KONTSEILUA / CONSEJO VASCO DE ESTADSTICA

          37garren Atala. Sortaraztea.

          "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica" sortarazten da, estatistika-argipideen sortzaileen eta baliatzaileen arteko harremanak bermatu ditzan goreneko mailako aholkularitza-sail, hoiek elkar hartzea suztatu, lehenengoen arteko estatistika-ihardunaren antolakidekuntza egin eta ihardutze-era berdinak erabili daitezela erraztuz.

          38garren Atala. Agintepideak.

        1. "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica"-k honako gai hauek aztertu eta hoiei buruzko iritziak eta aholkuak emango ditu:

          1. Euskal Estatistika-Egitamuaren Egitasmoa. Horretarako, "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-k bidali diezaionetik hasi eta bi hilabetetik gorakoa gabeko epearen barruan horri buruzko arauzko erizpena emango du.

          2. Unean-unean indarrean egon daitezen Estatistika-isilpekotasunari buruzko legeak erabiltzeko era zehatza, ulertze-modu ezberdinak gertatu daitezenean.

          3. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetzak bere estatistika-ihardunean erabili ditzan aburupideak, zermugapenak, sailkapenak, ezagukariak eta izenak egokitzea eta unean-uneangotzea. Araudi-bidez egin nahi daitezen aldakuntzak egin baino lehen Batzordeak bere erizpena ematea beharrezkoa izango da.

          4. 29garren ataleko e) letrak dioen Autonomia-Elkarteko Estatistikako Xehapen-Biltegiaren edukia, eta ezein baliatzaile moetak argipide hoiek ardietsi ditzaneko era.

          5. Bakoitzak bere agintepideak erabiltzerakoan Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetzako ihardutze-sailen eta Izaikien artean sortu daitezkeen auziak eta, halaber, Estatistika-Erapidetza honen eta Euskadiko Autonomia-Elkartetik kanpoko beste estatistikako ihardutze-erakunde batzuen artean sortu daitezenak.

          6. Aurrera ekarri dakizkion estatistika-alorreko egitasmo zehatzak.

          7. Jaurlaritzak edo Erakundeak aurrera eraman diezaioten beste ezein arazo, edo Kontseilukideek eurek araudi-bidez jarri dedin eran sortarazitakoak.

        2. Nolanahi ere, bere ihardunerako barne-Araudia ontzat ematea Kontseiluari dagokio.

          39garren Atala. Osatze-modua eta barne-erakuntza.

        1. "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica"-k "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" hari eratxikita egon dedineko Jaurlaritzako Saileko Sailburua izango du Lehendakari, eta Erakundeko Artezkari Nagusia Lehendakariorde, Idazkaritza Erakunde honetako teknikari batek egiten duela.

        2. Honako hauek izango dira Kontseilukide:

          1. Eusko Legebiltzarreko hiru ordezkari eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeetako Biltzar Nagusien ordezkari bana, bakoitza bertako Lehendakariak izendatuta.

          2. "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica"-ko batzordekideak eta hoien ordezkoak.

          3. Enpresaritza-Bazkunen izeneko hiru eta ordezkotza-indar haundieneko Sindikaritza-Elkarteen izeneko beste hiru, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak haien erakundeen saloz izendatuta.

          4. Bere egoitza Euskal Herrian duten Unibertsitateen izeneko hiru, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuak bertako Erretoreen saloz izendatuta. Dena dela hoietako biren saloa egitea Euskal Herriko Unibertsitateari dagokio.

          5. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Merkataritza-Elkarteen izeneko bat, Industria eta Merkataritza-Sailburuak haien bateango saloz izendatuta.

          6. Euskal Bezeroen Baterakundearen izeneko bat, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak erakunde horren saloz izendatuta.

          7. "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" horri eratxikita egon dedin Saileko Sailburuak bere lanbide eta/edo ikasketa-merezimenduei eta estatistikaren onetan egin dutenari begira izendatu ahal izango dituen hiru kide.

        3. Jaurlaritzak, aurreko txatalean esan gabeko beste ihardutze-sail eta Izaiki batzuen ordezkariak, hamar baino gehiago izango ez direla, Kontseiluan sartzea erabaki ahal izango du.

          40garren Atala. Ihardunbidea eta eskuarteak.

        1. "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica" Osoko Bilkuran eta Egintzapide-Batzordearen bidez aritu ahal izango da, bere ihardunerako barne-Araudiak dioenaren arauera.

        2. Kontseiluak Lan-Taldeak eratu ahal izango ditu berebaitan, bakoitzean erabaki dedin Kontseilukideak eta interesgarri eritziz gero Kontseilukideez bestekoak ere Talde hoietako kide direla. Horretarako eratu dedineko egitekoa bukatu dedinean ezabatuko diren lan-talde hoietako Idazkaritza, "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ko Artez-kari Nagusiak horretarako izendatutako bertako teknikari batek egingo du.

        3. Kontseiluak bere ahalmena erabiliz eman ditzan teknikazko erizpenez gainera, urtean-urtean bere ihardunari eta estatistika-lanen Euskadiko Autonomia-Elkarteko egoerari eta etorkizunari buruzko argipide-txostena aurkeztu eta Jaurlaritzari eramango zaio, jakitun jarri eta ezagutarazi dezan.

        4. Kontseiluak behar bezala aritzeko behar ditzan eskuarteak Erakundeak jarriko ditu, bere diruegitamuen pentzutan.

          III IDAZPURUA

          EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN MUGARTEKO BESTE HERRI-IZAIKI BATZUEN ESTATISTIKA

          41garren Atala. Kondaira-Lurraldeen Estatistika.

        1. Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanen azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 9garren atalean agintzen denez, Foru-Diputazioek Euskal Estatistika-Egitamuan sartuta egon ez eta Lege honek eurei berariz aitortutako helburu eta agintepideetarako estatistikak egin ahal izango dituzte, Idazpuru honetan jartzen diren arauak beteaz.

        2. Estatistika hoien egiterapena "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ren bidez, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikari buruzko ihardunarekin antolakidetuko da teknikaz.

          42garren Atala. Beste Herri-Izaiki batzuen Estatistika.

          Euskadiko Autonomia-Elkartearen mugartean dauden Udalek eta Toki-Erakundeek eta Erresumako Arduralaritza Nagusikoak edo Erakundegoren-mailakoak izan ez daitezen gainontzeko Herri-Izaikiek bere berenezko araupidetzen arauera egin ditzaketen estatistikak, "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ren bidez egokituko zaizkio, teknikaz, Elkartearen Estatistikarekiko ihardunari. Jaurlaritzak erakunde hoien estatistika-ihardunerako erakuntzari buruzko arauak jarri ahal izango ditu.

          43garren Atala. Araupidetza.

          41garren eta 42garren atalen gai diren Izaikien estadistikek honako arau hauek izango dituzte jaurpide:

          1. III ldazpuru honek dakartzanak.

          2. I Idazpuruan eta hori araudi-bidez osabideratzekotan egon daitezenak, Idazpuru honen gainontzekoetan agintzen denaren aurkako izan ez daitezenetan.

          3. Izaiki hoien berarizko estadistikei buruzkoak eta Euskadiko Autonomia-Elkarteak emandakoak izan, edo Erresumak emandakoak izan daitezenarren ordezkotzat erabiltzekoak izan daitezenak, aurreko letretan esandako arauen aurkakoak izan ez daitezenetan.

          4. Izaikiek eurek bere zernolakoen arauera, bakoitzarentzat jarritako moduan eta aurreko letretan esandakoen aurkakoak ez direla eman ditzatenak. Arau hoiek 41garren eta 42garren atalek dioten antolakidekuntza-irizpidearen arauerakoak izan beharko dute.

            44garren Atala. Argipideak ematea.

            1. 41garren eta 42garren ataletan esandako Izaikiek, bere estadistikei datxezkiela lortutako emaitz guztiak "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ri jakinarazi beharko dizkiote, lortu eta hurrengo hilabeteko epearen barruan.

            2. Izaiki hoiek, halaber, eskatu diezazkien estatistikari buruzko agiripaper, argipide eta zehaztapidetza guztiak bidali beharko dizkiote Erakundeari. Arau orokor gisa, estatistikako argipideak bere zertarakoak onartu dezan erako bilduman emango dira.

Bakarra.- Zigorren zenbatekoa egokitzea.

  1. Lege honen 25karren atalean esandako zigorren zenbatekoa diruaren balioa Bezeroarentzako Prezioen Guztizko Erakuskariaren ehunekotango aldartearen arauerako aldakuntzei egokituz birraztertzeko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

  2. Birrazterpen hori ezingo da ordurarte indarrean egondako zenbatekoa indarrean jarri zenetik hiru urte gutxienez igaro arte egin.

    ALDI BATERAKO ERABAKIAK

Euskadiko Autonomia-Elkarteak Erresumarekin edo beste Herri-Izaiki batzuekin Lege hau indarrean jarri baino lehen egindako hitzarmen guztiek, egin zirenean zeuden araupideak izango dituzte jaurpide aurrerantzean ere. Hala behar izanez gero, hoiek Estatistikako Euskal Egitamuan sartzea Jaurlaritzak erabaki dezan modu eta neurritan egingo da.

Jaurlaritzak Dekretoz agindu dezanean ekingo zaio bere ihardunari "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica".

Hori gerta ez dedin artean, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Estatistika-Artezkaritzak erabiliko ditu Erakundearen agintepideak.

"Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" bere ihardunari ekin dakioneko urterako diruegitamua Jaurlaritzak ontzat emango du, eta hurrengo hamabost egunen barruan Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari ezagutaraziko dio. Diruegitamu hori, Guztizko Diruegitamuetan sartuta egon eta Lege hau indarrean jarri dedin egunean Estatistika-Artezkaritzari eratxikita egon daitezen diruatal guztiak, gizakizko eta gauzazko baliapideetarakoak barne, Jaurlaritzak erabaki dezan eran bateratuz egingo da.

Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrari Estatistikako Euskal Egitamuari buruzko Lege-Egitasmo bat aurkeztuko dio, Lege hau indarrean jarri eta urtebetetik gora gabeko epe baten barruan.

Estatistikako Euskal Egitamua onartu ez dedin artean, Jaurlaritzak, Lege honetako 7garren atalean ohartemandakoaren arauera erabaki dezan edukiz osabideratuko ditu Urtean-urteko Estatistika-Egitarauak.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta gehienezko hiru hilabeteko epearen barruan "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica" sortaraziko da, eta egun beretik hasitako sei hilabetetik gora gabeko epearen barruan, Jaurlaritzak Batzorde horren ihardunerako Barne-Araudia ontzat emango du.

Boskarrena.- "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica".

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta gehienezko sei hilabeteko epearen barruan "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica" sortaraziko da, eta egun beretik hasitako urtebetetik gora gabeko epearen barruan Kontseiluak bere ihardunerako Barne-Araudia ontzat emango du.

EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN ESTATISTIKAREN LEGE-EGITASMOA

AURKIBIDEA

Lehenengo Atala.- Estatistika-esparrua

2garren Atala.- Araupidetza

3garren Atala.- Estatistika-iharduna

4garren Atala.- Arauzkotzea

BIGARREN ATALBURUA

ESTATISTIKA-IHARDUNAREN ESPARRUA

5garren Atala.- Estatistikak

6garren Atala.- Estatistikako Euskal Egitamua

7garren Atala.- Urtean-urteko Estatistika-Egitarauak

8garren Atala.- Urtean-urteko Estatistika-Egitamu eta Egitarauetan sartu gabeko Estatistikak

HIRUGARREN ATALBURUA

ESTATISTIKAGINTZA

LEHENENGO SAILA

ESTATISTIKA-ARGIPIDEKETA

9garren Atala.- Estatistika-argipideak

10garren Atala.- Argipideak eman beharraren menpekoak

11garren Atala.- Argipide-eskeak

12garren Atala.- Era

13garren Atala.- Arau-hauspena

14garren Atala.- Okerrak

15garren Atala.- Estatistika-lanarien nolakoa

16garren Atala.- Argipideak gordetzea

2garren SAILA

EMAITZAK

17garren Atala.- Zernolakoak

18garren Atala.- Zabalkundea eta Hedapena

LAUGARREN ATALBURUA

ESTATISTIKAKO ISILPEKOTASUN-BEHARRA

19garren Atala.- Zertazkoa

20garren Atala.- Babespeko xehapenak

21garren Atala.- Indarraldia

22garren Atala.- Behartutakoak

23garren Atala.- Hauspenak

BOSKARREN ATALBURUA

ZIGOR-JAURPIDEAK

24garren Atala.- Arau-hauspenak

25garren Atala.- Zigorrak

II IDAZPURUA

EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEKO ESTATISTIKA-ERAKUNTZA

LEHENENGO ATALBURUA

OROTARIKO AGINDUAK

26garren Atala.- Egitura

27garren Atala.- Araupeketa

BIGARREN ATALBURUA

EUSKAL ESTATISTIKA-ERAKUNDEA/INSTITUTO VASCO DE ESTADSTICA

28garren Atala.- Sortarazpena

29garren Atala.- Agintepideak

30garren Atala.- Erakuntza

31garren Atala.- Artezkaritza Nagusia

32garren Atala.- Ogasuntza

HIRUGARREN ATALBURUA

EUSKO JAURLARITZAREN SAILAK ETA HOIEN ERAKUNDEGOREN-MAILAKO IZAIKIAK

33garren Atala.- Agintepideak

34garren Atala.- Sortaraztea eta ahalmenak

35karren Atala.- Osatze-modua eta barne-erakuntza

36garren Atala.- Eskuarteak

BOSKARREN ATALBURUA

EUSKAL ESTATISTIKA-KONTSEILUA/CONSEJO VASCO DE ESTADSTICA

37garren Atala.- Sortaraztea

38garren Atala.- Agintepideak

39garren Atala.- Osatze-modua eta barne-erakuntza

40garren Atala.- Ihardunbidea eta eskuarteak

41garren Atala.- Kondaira-Lurraldeen Estatistika

42garren Atala.- Beste Herri-Izaiki batzuen Estatistika

43garren Atala.- Araupidetza

44garren Atala.- Argipideak ematea

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren A1dizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

1.- LEGEAREN AZALPENA

Estatistika berebiziko garrantzizko gaia dugu, erabiltzen deneko alorra dena dela, eragin nahi zaion gaiaren benetako egoera ezagutzeko eta eragin hori neurtzeko lanabes baliotsua bait-da. Hala ere, Herri-Arduralaritzaren ihardunari buruzkoetan garrantzi hori bereziki areagotzen da, horrek gizarte-bizitzaren alderdi berezietan ihardun behar bait-du, gizarte-bizitza horrek orohar dituen zuduei kontu eginaz eta horren baitan sortutako bateango beharrei erantzunaz.

Autonomia-Estatutoaren 10.37 atalak bakarreango agintea ematen dio Euskadiko Autonomia-Elkarteari bere berenezko helburu eta agintepidetarako Euskal Herriko Estatistikaren alorrean. Aintzin-irizpide horretatik abiatuta, Lege honetan Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika araupeketaren gai agertzen da, Elkartearen erabateko menpeko denez.

Hala ere, ezein Herri-Izaikik, eman zaizkion ahalmenak erakuntza zehatz baten bidez egiteratu behar ditu. Beraz, Autonomia-Elkarteak Estatistikaren alorrean dituen agintepideen egiteraketan bertako zein Ihardutze-Sail eta Herri-Izaiki arituko diren zehaztu beharra dago, hori egitea ere Elkarteak bakarrean duen bere burua eratzeko aginteari dagokiola.

Zera gainera, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikaren eta horren mugarteko Kondaira-Lurralde eta gainontzeko Herri-Izaikien elkar-atxikipena egitea bidezko gertatzen da, Estadistika-lana eta lan horretzaz baliatzea ahalik eta gehien hobetzeko xedez; elkar-atxikipen horren bidezkotasuna Autonomia-Estatutoak berak dakarrenari ezezik, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 9garren atalak agintzen duenari ere ba dario.

Hoiegatik guztiegatik, honako hauek araupetzea du helburu Lege honek:

  1. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estadistika, bere berenezko helburu eta agintepidetarako; I Idazpurua ari da horretzaz.

  2. Estatistika horri buruzko ihardunean aritzeko erakuntza; II Idazpuruak hori du gai.

  3. Kondaira-Lurraldeetako eta Autonomia-Elkartearen mugarteango gainontzeko Herri-Izaikietako estatistikak; gai hori III Idazpuruak darabil.

    2.- I IDAZPURUA

    I Idazpuruak, lehen esan denez eta Autonomia-Estatutoaren 10.37 atalak agintzen duenez, Euskadiko Autonomia-Elkarteak bere bakarreango agintepide duen Estatistikaren araupeketa du xede.

    Hala ere, Idazpuru honek ez du gai honekikoan Autonomia-Elkartearen ihardun osoa hartzen. Izan ere, Lege hau Estatistikaren Euskal Egitamua ontzat eman dezanaren bidez osatuko da, honek Autonomia-Elkartearen estatistika-lana araupetzeko bide izan, eta indarrean egon dedin aldiko estatistikak eta horrelako beste ekintzapide batzuk izan behar bait-ditu barne. Bestalde, lege-araupidetza hori Urtean-urteango Estatistika-Egitarauek egiteratuko dute, hoiek Egitamuan oharteman gabeko beste estatistikak eta baita, hala egokituz gero, eman daitezkeen araudi-bidezko beste araupide batzuk ere jaso ahal izango dituztela.

    Nolanahi ere, Idazpuru honetan egiten den araupeketak funtsezko bi helburu lortu nahi ditu:

  1. Unean-unean indarrean egon daitezen Egitamu, gainontzeko estatistika edo bestelako ekintzapideak direnak direla, Autonomia-Elkartearen Estatistika-iharduna hari egokitu behar zaion egitura-mailako araupidetza iraunkorra jartzea.

  2. Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzaren estatistika-alorreango ihardunarentzako esparruak eta helburuak finkatzea eta, hori, horren berarizko erakuntza, hots, arduralaritza-ahalmenaren zedarripena dena dela. Arduralaritzaren alor horretango iharduna ere Arduralaritzari ihardun horrek berebaitan daramatzan eskubideez baliatzeko gaitasuna ematen dion arduralaritza -ahalmena egiteratzea denaz ez dugu ahaztu behar.

    Helburu hoiei dagokiela, I Idazpuruak bost Atalburu ditu.

    "Orotariko Erabakiak" deritzan Lehenengo Atalburua horrelako arauez ari da. Horrela, lehenengo atalak Autonomia-Elkarteko Estatistikaren zertazkoaren esparrua du gai, bere berenezko helburu eta agintepidetarako gai horretan duen bakarreango agintearen arauera; 2garren atalak, erabakien mailaren aldetikako araupideak zehazten ditu; 3garren ataleko lehenengo txatalari, estatistikaren alor honetango ihardunaren berarizko oinarriak eta, hoien artean, azpimarragarri gisa, estatistika-isilpekotasuna eta ondorioen agirikotasuna sendesteak ematen dio bere berarizko garrantzia; azkenik, 4garren atala, estatistikaren alorrean barne-egokitasunezko eta elkarkidetasunezko arauak izateko Elkarteko Estatistikaren esparruari datxezkon alorrentzako, lurraldeentzako, erakundeentzako eta gainontzeko nolanahiko alderdientzako zernolakoak, zehaztapenak, sailkapenak, eta izenak jarri beharraz ari da, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 20garren atalean esaten denaren arauera, Nazioarte-mailako Ituneetatik atera dedinaren kaltetan gabe.

    Lehenengo Atalburua Erresumaren eta Euskadiko Autonomia-Elkartearen estatistika-alorreango egoeraz ari dela azpimarratzea interesgarri egiten da: lehenengoa erresuma-mailako helburuetarako Estatistikaren alorreango bakarreango agintearen jabe da, eta bigarrenak, berriz, bere berenezko helburu eta agintepidetarako Estadistika-alorreango bakarreango agintepidea du. Esandako bi Izaiki hoiek --Erresumak eta Autonomia-Elkarteak, alegia--bakarreango eta beste inork gabeko agintea dutenez gero, Lege honen 3garren atalaren 2garren txatalak, Autonomia-Elkarteak Erresumarekin Lankidetza-Ituneak egin ahal izango dituela dio, bere Estatistikarentzat eta erresuma-helburutarakoarentzat batera baliagarri izan daitezen estatistika-lanez biak baliatu ahal izateko. Baina, Itune hauek ez dago ahalbide-maila hutsean hartzerik; estatistika-lanez biak baliatu ahal izateak Itune hori guragarri egiten du, baina, nahi bezain guragarri izanik ere, Legeak ez dauka Ituneek, eduki jakin batekikoan, berebaitan nahi-kidetasuna daramatelakoa eta, beraz, itunea egitera iritsi nahiz egin gabe utzi daitekeelakoa bazter uzterik; bestetik, arauzkotasun hutsezko ikuspegitik begiratuta, ez dauka Lankidetza-Ituneen esparruak Autonomia-Elkartearen eta Erresumaren agintepideen luze-zabal guztia hartzen ez duelakoa gogoan izan gabe uzterik. Horregatik, Legea, Itune hauek 3garren ataleko 1 txataleko c) letraren bidez egitera iristea guragarri litzatekeela aitortuz, agiango Itune hoien nolakoari buruzko elkarkidetasun-oinarria ere tajutuz, aintzin-irizpide honekin bat dator.

    Bigarren Atalburua "Estatistika-Ihardunaren Esparrua" deitzen dionaz ari da, lehenengo atalak dioen esparruan sartzen diren moeta honetako estatistikak eta beste ekintza batzuk egiteko bide ematen duela, baina Estatistikako Euskal Egitamuan eta Urtean-urteko Estatistika-Egitarauetan sartzen direnak egiteratu beharra zehaztuz.

    Horrela, Autonomia-Elkarteak nahitaez Egitamu horretan eta estatistika-Egitarauetan jarritako modu eta neurritan egin beharreko lana zedarritzen du. Estatistikako Euskal Egitamua legez onartuko da, berez eta horretzazko berarizko inolako aldarrikapenik gabe Erresumaren eta Euskadiko Autonomia-Elkartearen arteko Lankidetza-Ituneen gai izan daitezen estatistikazko ekintza pide guztiak barne dituela ulertuko denarren. Egitamuak, Jaurlaritzaren Dekretoz ontzat emango diren Urtean-urteango Estatistika-Egitarauen bidez osabideratu eta egiteratuko dira; Jaurlaritzak, hoietan, Egitamuan oharteman gabeko beste estatistikak ere sartu ahal izango ditu.

    Bestetik, eta taiukera hori ahalik eta egokikorren egiteko xedez, Legeak, Sailen eta Jaurlaritzaren beraren arioz, Egitamuan eta Egitarauetan sartu gabeko estatistikak egin ahal izatea ohartematen du.

    Bukatzeko, Bigarren Atalburuak, estatistika bat Autonomia-Elkarteko Estatistikaren esparruaren zati edo alderdi baten egoera eta/edo bilakakuntza erakusten duen estatistika-jakintzaren eta teknikabideen berenezko xehapen-saila dela uste izatetik abiatzen da. Hori guzti hori, haztaketa eta alderaketak egiteko hasierako aldiak gainditu eta ekonomiazko kontuak, ekonomiazko, gizarte eta biztanlego alorretako erakuskariak, biztanle-erroldak, usiketak edo beste edonolako ekintzapideak, hoien aldian-aldikotasunari begiratu gabe, behar hainbateko teknikazko sendotasuna lortu ondoren, azken idazkeran zehazten da. Legezkoez besteko alderdi hoiek kontutan izanik, Legeak, estatistikak Autonomia-Elkarteko estatistika-ihardunaren funtsezko egitura direnez gauzatzeko bide izango diren legezko alderdien zehaztapena egiten du.

    "Estatistikagintza" deritzan Hirugarren Atalburua argipide-horniketa eta emaitzak araupetzeko bi Sailetan banatzen da. Atalburu honetan agintzen dena, bakoitzean hartaz ari dedineko estatistika-ekintza araupetu dezan araupidetzaren bidez osatu edo egiteratu beharko da.

    Argipide-horniketak, dagokien estatistikazko ihardutze-erakundeek Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikaren esparruari datxezkon gertakariei buruzko xehapenak biltzea du xede. Legeak jakineko estatistika-ekintzetan erabiltzeko behar diren argipideez gainera xehapen-biltegiak eratzeko eta beste estatistika edo horrelako beste ekintza batzuen oinarritarako argipideak biltzeko erabat ohartematen duela azpimarragarria da.

    Beste alde batetik, emaitzek estatistikak osatzen dituzten aleen zermugapena eta zehaztapena egiten dute. Zera nabarmenarazi behar da: Egitamuan, Egitarauetan eta Jaurlaritzak ofizialtzat aldarrikatu ditzan besteetango emaitzak agirikoak eta, Euskadiko Autonomia-Elkarteak hoiek ezartzeko ahalmena izan dezaneko harremanetan eta legezko egoeratan, ondorio hoiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarri daitezen unetik, alde horretatikako berarizko aldarrikapenik egin gabe, nahitaez erabiltzekoak izango dira.

    Laugarren Atalburua "Estatistika-Isilpekotasunaz" ari da, eta isilpekotasun-behar hori Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikari buruzko ihardunean giltzarri gertatzen da eta, hori, Legea ihardun horretan esandako isilpekotasunari Atalburu horretan jarritako modu eta neurritan erabat men egin beharretik abiatzen delako.

    Atalburuaren eduki osoa garrantzi haundikoa da, argipideketaren gai diren norbanakoei legezko babes haundia ematen zaien aldetik; horretan, estatistika-xehapenak emateak estatistikazkoaz besteko ezein esparrutan inolako ondoriorik ez duela izango agintzen duen 19.3 atala nabarmentzen da.

    Estatistikazko isilpekotasun-beharrak bere babespeko xehapenak zabaltzea edo inori eskuratzea, eta xehapen hoiek ezagutzean oinarrituz jokatzea galerazten du, Legeak berariz adierazten dituenetan salbu, eta Erakunde-arteko behartze-indarra ezezik, norbanakoen eta ihardutze erakundeen arterakoa ere ba du. Hala ere, hori, argipideek biltzerakoan zeukaten zertarakoaz bestelako estatistika-ekintzetarako erabiltzearen kaltetan gabe dela ulertzen da, hoietan eskuhartu dezatenak ere estatistika-isilpekotasunaren menpe gelditzen direla.

    Betebehar hau hausteak egindako oker eta kalteen ordaina ematezko erantzunbeharra ekarriko du, Zigor-Epaibidetara jotzearen, herrilanarien eta gainontzeko herri-langileen zentzapiderako eta V Atalburuak dioen zigortze-ahalmena izatearen kaltetan gabe. Gainera, horrek ez du isilpekotasun-beharra indargabetzen, hori hautsi izanagatik horren babespeko xehapenak ezagutu ditzatenek ere isilpekotasun-behar horretara behartuta dauden gainontzekoentzat jarritako neurri eta modu berean bete beharko bait-dute.

    Bukatzeko, Boskarren Atalburuak "Zigor-Jaurpideak" araupetzen ditu, birrauspenak, gezurrezko argipideak edo funtsean zatikako direnak ematea, xehapenak eman beharra ez betetzea, estatistikazko isilpekotasun-beharraren hauspena eta estatistikako langileen nortasuna gezurretan hartzea gogor bai gogor zigortuz.

    3.- II IDAZPURUA

    II Idazpuruak Euskadiko Autonomia-Elkarteko Es tatistikari buruzkoetan aritu daitezkeen ihardutze-sail eta Izaikiak ditu gai. Elkartearen berenezko Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakoez gainera, Foru-Diputazioak ere aritu ahal izango dira eta bai, taldean nahiz banaka, Udalak ere; hoien ihardun hori, erakundetzan hoiegandik bereizitako Izaiki den Autonomia-Elkartearena denez gero, haiei hala dagokionean bere araupidetzak berenezkotzat izendatu eta III Idazpuruaren gai den estatistika-alorreko agintepideari dagozkionetan egiteratu dezaketenarekin ezin nahastu daitekeela.

    Estatistika Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritza osoaren garrantzi bereziko gauzazko baliapide denez, hari buruzko iharduna eraz eta osoan egin behar da. Horregatik, Lege honen alde honetatikako irizpidearen muina, arduralaritza-eremu ezberdinek batean iharduteko bide ematezko ihardun egokikor eta askarreko taiukera finkatzean datza.

    Izan ere, Legeak, lehenengo eta behin, "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" sortarazten du, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzazko Ihardutze-Sail Burujabe, horrek izango duen Erakundegoren-mailako Izaikiei dagokien burujabetasuna estatistika-ihardunean beharrezkoak diren aldekoikeriarik ezaren eta berarizkotasunaren onerako izan dedin. "Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" delakoa Ekonomia eta Herriogasun-Sailari atxikita gelditzen da, eratxikipen hori Dekretoz aldatu daitekeela.

    Bainan, "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" delakoa ez da estatistika-alorrean gaitasunik duen Izaiki bakarra. Jaurlaritzako Sailek eta, esandako neurritan, Foru-Diputazioek eta Udalek ere, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikari buruzkoan ere ihardun ahal izango dute; horretarako, Legeak, bere estatistikaren alorreango iharduna arduralaritzazkotik argi eta garbi bereizi eta, bide batez, ihardutze-sail hoietan aritu daitezen estatistika-lanarien teknikazko gaikuntza berezia suztatu dezan berarizko estatistika-sail bat berebaitan eratu dezatenaren baldintza bakarra jartzen du. Horrela, unean-unean eratuta egon daitezen berarizko estatistikako ihardutze-sail hoiek izango dira "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-rekin egintza-mailako gaitasuna izango duen ihardutze-erapidetza izango den Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetzan sartuko direnak. Legeak "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-rentzat gordetzen ditu Egitamuketa eta Arauzkotze-ihardunak, eta Ekoizte-iharduna banatu egiten du, honako xede hauekin: alde batetik, Erakundearen estadistika-alorreango agintea indartzea, elkarren kideko emaitza alderagarriak lortzeko nahitaezko baldintza denez eta, bestetik, Euskadiko Autonomia-Elkarteko estatistikagintzan eskuhartu nahi dezatenen lana erraztea.

    Bainan Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetza ez da ihardutze-maila horrekin agortzen, Legeak bi ihardutze-sail sortarazten bait-ditu, "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica" eta "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica" alegia, lehenengoa herri-Arduralaritza bereziek, hots, autonomiazkoak, foruzkoak eta tokikoak eskuhartu dezateneko ihardutze-saila eta, bigarrena, estatistika-argipideen sortzaileen eta baliatzaileen arteko harremanetarako ihardutze-saila. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetzan aholkularitza-mailan sartuko diren ihardutze-sail hoiek ez dakarte arduralaritzazko azpiegitura berria sortarazterik, Legeak dioenez, "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-k jarriko bait-ditu, bere diruegitamuen pentzutan, Kontseiluak eta Batzordeak behar bezala ihardutzeko behar ditzaten baliapideak.

    Halaber, zera azpimarratu behar da: Legeak, estatistikak arduralaritza-xehapenetatik abiatuta egitea indartu beharreko bidetzat jotzen duela. Azken baten, herri-Arduralaritzak bere ihardutzeerak berritzeko egin ditzan ahaleginei ahalik eta etekinik haundiena ateratzea nahi da, eraentzarako eta estatistikagintzarako batera balio eta, ahal den neurrian arduralaritzapekoei argipideak birritan eskatzeari ihes egiteko eran.

    Esandako hoien arauera, II Idazpuruak bost atalburu ditu. I Atalburuak Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikari buruzkoetan ari diren ihardutze-sailak eta Izaikiak zermugatzen ditu. II Atalburuan "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ren sorpena, agintepideak eta beste zernolako batzuk araupetzen dira. III Atalburuak, Jaurlaritzako Sailek eta bere Erakundegoren-mailako Izaikiek alor honetan dituzten agintepideak zehazten ditu. Eta, bukatzeko, IV eta V Atalburuek "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica" eta "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica" dituzte gai.

    4.- III IDAZPURUA

    III Idazpuruak, Kondaira-Lurraldeetako estatistikak eta Erresumako nahiz Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiko edo Erakundegoren-mailakoez bestekoak izan eta Autonomia-Elkartearen mugartean daudenenak ditu gai.

    Kondaira-Lurraldeei dagozkienetan, Legea, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 9garren atalak dioenetik abiatzen da. Gainontzeko Herri-Erakundeei buruzkoan Legea, hala gertatuz gero, hoien estatistiken berarizko araupidetzetatik abiatzen da.

    Izaiki hoien estadistikek 36garren atalean ohartemandako araupideak izan behar dituzte jaurpide, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikarekin teknikaren aldetik antolakidetu behar dira, eta "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ri ezagutarazi behar zaizkio, hori guzti hori horren estatistika-ihardunaz ahalik eta ondoen baliatzeko xedez.

    5.- BESTE ERABAKI BATZUK

    Jaurlaritzak zigorren zenbatekoa unean-uneari egokitzeari buruzko Erabaki Gehigarri Bakarra, diruaren balioak gaudeneko ekonomia-eremuan dituen aldakuntzen artezko ondorioa dugu.

    Aldibaterako Erabakietako Lehenengoak eta Bigarrenak, lehengo egoera Lege honetan agintzen denari egokitzera jotzen dute. "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" sortzeak dakarren erakuntza-aldaketaren berebaitango agiango korapilotsua dela eta, horren iharduna noiz hasiko den erabakitzeko eta hori gertatu dedin ekonomia-urteko diruegitamua onartzeko eskua ematen zaio Jaurlaritzari, diruegitamu hori aurrez jarritako irizpideen arauera egin beharko denarren.

    Gainontzeko Aldibaterako Erabakiek Estatistikako Euskal Erapidetzaren Lege-Egitasmoa gertatzeko eta Batzordearen eta Kontseiluaren barne Araudia egiteko eta onartzeko gehienezko epeak finkatzen dituzte.

    I IDAZPURUA

    ESTATISTIKA-ARAUPEKETA

    LEHENENGO ATALBURUA

    OROTARIKO AGINDUAK

    Lehenengo Atala.- Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikaren esparrua.

    1. Ekonomia, gizarte eta biztanle-egoera eta bilakakuntza eta, orohar, Autonomia-Elkarte horri emandako egiteko eta agintepideei datxekien edozein gai izango du bere Estatistika-esparru Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak.

    2. Beti ere, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikari buruzko iharduna izen onerako eta norbere eta familiaren barnekoitasunerako eskubideari buruz unean-unean indarrean egon daitezen legepideak beteaz egingo da.

      2garren Atala. Araupidetza.

    1. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikak Lege hau, Elkarteak eman ditzan gainontzeko Legeak eta, hoien aurkako izan ez daitezenetan, haiek osabideratzeko eta/edo egiteratzeko eman daitezen araudi-bidezko erabakiak izango ditu jaurpide.

    2. Oraingo honetan berariz horretarako gordetako alderdiak Legez araupetuko dira.

    3. Lege honetan besterik erabaki dedinaren kaltetan gabe, 1 txatalaren gai diren araupideen onarpena Jaurlaritzak egin beharrekoa izango da, Jaurlaritzaren Legeren edo Dekretoren baten bidez "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" hari atxikita egon dedineko Saileko Sailburuari edo bertako Artezkari Nagusiari berariz eman bazaie salbu.

    4. Aurreko txataletan esandako araurik ezean, Euskadiko Autonomia-Elkarteak emandako Arduralaritza-Legeen alorreko orotarikoak izango dira jaurpide.

    5. Erresumako Legeak, aurreko txatalek gai duten Euskadiko Autonomia-Elkarteko araupeketaren ordezko gisa erabiliko dira.

      3garren Atala. Estatistika-iharduna.

    1. Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko iharduna honako irizpide hauei atxikiko zaie:

      1. Estatistika-isilpekotasunari, egiatasunari eta teknika-zehaztasunari.

      2. Eginkortasunari.

      3. Aurreko atalean esandako araupeketaren arauerako barne-egokitasunari, eta atal honetako 2 txatalean ohartemandako Lankidetza-Ituneek jarri ditzaten moduetango besteekiko egokitasunari.

      4. Norbere estatistikak eta beste Arduralaritza batzuenak, batipat Europako Ekonomia-Elkartearenak, erkatu ahal izateko bide izan dedin zer-izan, zermugapen, sailkapen, izen eta ezagukarietango kidetasunari.

      5. Ondorioen agirikotasunari.

    2. Lehenengo atalean aipatzen den Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko iharduna Lege honetako II Idazpuruan esandako Estatistika-Erakuntzaren bidezkoa edo herriizaikiekin nahiz norbanakoekin egindako hitzarmen edo ituneen bidezkoa izango da. Bereziki, Erresumaren eta Autonomia-Elkartearen artean Lankidetza-Ituneak egin ahal izango dira eta, hoiek, bakoitzaren beharretarako balio dezaten estadistikez biek baliatu ahal izateko.

      4garren Atala. Arauzkotzea.

      Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikari dagozkionetarako, lehenengo atalean aipatzen den esparruari datxezkon alor, lurralde, erakunde eta gainontzeko nolanahiko alderdientzako zernolakoak, zehaztapenak, sailkapenak, izenak eta ezagukariak nahitaez erabili beharrekoak izango dira, ezarri ditzaten araudi-manuen arauera.

      BIGARREN ATALBURUA

      ESTATISTIKA-IHARDUNAREN ESPARRUA

      5karren Atala. Estatistikak.

    1. Estadistikek, hoien aldian-aldikotasuna dena dela, ekonomiazko kontuzkoak, ekonomia, gizarte eta biztanlego-erakuskarizkoak, biztanle-erroldezkoak, usiketa-bidezkoak edo beste nolanahikoak izan ahal izango dute.

    2. Estatistikak estatistika-xehapenetatik eta arduralaritza-xehapenetatik abiatuta tajutu daitezke. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetzak bere ihardunean eta estadistiketan ez beste ezertan erabiltzeko lortutakoak dira estatistika-xehapenak.

      Arduralaritza-lanen edo argipide-bilketarako berarizko ekintzen ondorioz arduralaritzan erabiltzeko lortutakoak dira arduralaritza-xehapenak.

    3. Estatistikako Euskal Egitamuan eta Urtean-urteko Estatistika-Egitarauetan esaten diren estatistikak eta moeta horretako beste ekintzak nahitaez egiteratuko dira.

      6garren Atala. Estatistikako Euskal Egitamua.

    1. Estatistikako Euskal Egitamua, Euskadiko Autonomia-Elkartearen aldi bateko estatistika-ekintza antolatzeko egiterapidea da.

    2. Egitamuak, indarrean dirauen artean egin beharreko estatistika eta horrelako beste ekintzak izango ditu barne. Erresumaren eta Euskadiko Autonomia-Elkartearen arteko Lankidetza-Ituneen gai izan daitezen estatistika-ekintza guztiak Egitamuan sartuta daudela joko da, horretzazko berarizko adierazpenen beharrik gabe.

    3. Estatistikako Euskal Egitamuak bertan jarri dedin indarraldia izango du, eta jarri ezean, lau urtekoa.

    4. Estatistikako Euskal Egitamua Legez onartuko da.

    5. Jaurlaritzak onartu dezan Estatistikako Euskal Egitamuaren egitasmoaren egiterapena honako arau hauei atxikiko zaie:

      1. "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica"-ko kideek egindako egitamuak oinarri dituela Egitamuaren aintzin-egitasmoa tajutzea "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ri dagokio.

      2. Lege honen 34garren eta 38garren ataletan jartzen diren modutan eskuhartuko dute tajutze-lan horretan "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica"-k eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikako Euskal Kontseiluak.

      3. Euskal Estatistika-Batzordean ordezkaririk ez duten beste ihardutze-sail eta Izaiki batzuk ere eskuhartu ahal izango dute, Euskal Estatistika-Erakundearen arioz, Egitamua tajutzen.

      4. Egitamuaren aintzin-Egitasmoa, egon daitezen aholkularitza-erizpenekin batean, Erakundea hari atxikita egon dedineko Saileko Sailburuari eramango zaio, Jaurlaritzari Lege-Egitasmo gisa onartu ditzan aurkezteko.

        7garren Atala. Urtean-urteko Estatistika-Egitarauak.

        1. Urtean-urteko Estatistika-Egitarauak ditu Euskal Estatistika-Egitamuak indarrean dirauen artean osabideratzeko eta gauzatzeko egiterapideak. Jaurlaritzak, berari aitortzen zaizkion egiteko eta agintepideei buruzkoak izan eta Egitamuan oharteman gabeko beste estatistika batzuk ere sartu ahal izango ditu haietan.

        2. Urtean-urteko Estatistika-Egitarauaren indarraldiak egutegi-urte bat hartzen du. Hala ere, eta Urteko Estatistika-Egitarau berria ontzat eman ez dedin artean, hurrengo urterako luzatutakotzat joko da.

        3. Urtean-urteko Estatistika-Egitarauak Jaurlaritzaren Dekretoz onartuko dira, 6garren atalaren 5karren txatalean jarritako arauak beteaz.

        4. Urtean-urteko Estatistika-Egitarau bakoitzak estadistika-egiketen eta honelako beste ekintzen zerrenda izango du berebaitan, hoietako bakoitzari buruz honako hauek gutxienez zehaztuz:

          • Egiketaren helburua.

          • Tokizko eremua.

          • Aldian-aldikotasuna.

          • Argipideketa-banakoak eta argipide-emaileak.

          • Argipideak eman behar zaizkien 26garren ataleko 3 txataleko a) letran aipatutako ihardutze-saila edo ihardutze-sailak.

          • Egiketaren aldiak eta ihardutze-egutegia.

          • Emaitz nagusiaren eta beste eskuhartzaileenen argitalpena barne, aldi bakoitzaren ardura duten ihardutze-sail edo Izaikiak.

          • Aldi bakoitzerako aintzin-ohartemandako diruegitamuak.

        5. Urteko estatistika-eragiketek, salbuespen gisa, planeko eranskinean aurreikusitako ezaugarri batzuk aldatu ahal izango dituzte, Euskal Estatistika Batzordeak aldeko txostena eman ondoren. Aldaketa horiek arrazoituak izan beharko dute, eta ezin izango dituzte eragiketen izaera eta helburuak ukitu.

          8garren Atala. Urtean-urteko Estatistika-Egitamu eta Egitarauetan sartu gabeko estatistikak.

        1. Lege honen 26garren atalak dioen estatistikako berarizko ihardutze-saila izan dezaten Jaurlaritzako Sailek, aitortzen zaizkien egiteko eta agintepideei buruzkoak izan eta Urtean-urteko Estatistika-Egitamuan eta Egitarauetan sartu gabeko estatistikak egin ahal izango dituzte; hoiek Jaurlaritzak onartu beharko ditu, Dekretoz, horretzazko teknika-egitasmoa eskuratu eta hogeita hamar eguneko epearen barruan "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-k arauz bere erizpena eman ondoren.

        2. Jaurlaritzak berariz aginduta baino ezingo ditu "Euskal Estatistika-Erakundea/ Instituto Vasco de Estadstica"-k horrelako estatistikak egin.

        3. Urtean-urteko Estatistika-Egitarauan sartutako estadistikek atal honetan ohartemandakoekiko lehentasuna izango dute.

          HIRUGARREN ATALBURUA

          ESTATISTIKAGINTZA

          LEHENENGO SAILA

          ESTATISTIKA-ARGIPIDEKETA

          9garren Atala. Estatistika-argipideak.

        1. Lege honen 5karren atalean aipatzen diren estatistika edo arduralaritza-xehapenek eta estadistikek eurek osatuko dituzte Sail honen gai diren argipideak.

          Argipide hoien zermugapena, estatistika bakoitzarentzako araupidetzan egingo da.

        2. 10garren ataleko 3 txatalaren arauera araubidez zehaztuko dena ere, estatistika-argipide izango da.

          10garren Atala. Argipideak eman beharraren menpekoak.

        1. Hurrengo txataletan agintzen denaren arauera zehaztu daitezen norbanako edo erakundeek, 9garren atalean esaten diren eta eskatu dakizkien argipideak nahitaez eman beharra izango dute. Argipide hoiek unean-unean izen onerako eta norbanako eta familia-barnekoitasunerako eskubideari buruz indarrean egon dedin araupidetzaren babespeko banakako xehapenezkoak izan daitezenean, hoiek ematea edo ez ematea aukerakoa izango da, alderdi horrek argipideak eskatzezko idazkietan berariz, toki nabarmenean eta eskariarena adinako neurriko letretan agertu behar duela.

        2. Estatistika bakoitzarentzako araupidetzak argipideak nahitaez zein norbanakok edo Erakundek eman beharko dituzten zehaztuko du, gizabanako edo lege-nortasundun, herri nahiz norbanako-alorreko izatea eta haien lege-aberritasuna direnak direla, bere bizilekua edo egoitza Euskadiko Autonomia-Elkartean izan dezatenaren edo horren mugartean kokatuta egon daitezenaren baldintzapean.

        3. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiko nahiz Erakundegoren-mailako, Kondaira-Lurraldeetako eta Toki-Erakundeetako Arduralaritzetako ihardutze-sailek eta Izaikiek, eta bai Elkarte honen mugarteko gainontzeko ihardutze-sail eta Herri-Izaikiek eta bertako gizarte-zuduen aldezpenerako bazkun eta gainontzeko elkarteek ere, "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ri araudi-bidez zehaztuko diren argipideak eman beharko dizkiote.

          Halaber, arauz erabakitako argipideak Erresumako Arduralaritza nagusi edo iraskunde-mailako ihardutze-sailei eta Izaikiei eskatuko zaizkie.

          11garren Atala. Argipide-eskeak.

          Argipide-eskea artezko eskabidez egingo da. Besteak beste, postaz bidaltzea eta behartuta dagoenari egindako ikustaldia artezkotzat joko dira.

          12garren Atala. Era.

        1. Estatistika bakoitzarentzako araupidetzak besterik badio salbu, argipideak banakako nahiz bateratutako eta sailkatutako nahiz sailkatu gabeko xehapen eran eman daitezela eskatu ahal izango da.

        2. Argipideak ematea idatziz, iman-irarkiz edo beste bide batzuez baliatuta egin ahal izango da, jarri daitezen betebeharrekin.

          13garren Atala. Arau-hauspena.

          Argipideak emateko epea bukatu eta haiek esandako neurri eta modutan eman ez badira, egin beharrekoari huts egin zaiola joko da, honetzazko berarizko ezein adierazpenen edo jakinarazpenen beharrik gabe.

          14garren Atala. Okerrak.

        1. 10garren atalean agintzen denez argipideak eman beharraren menpeko guztiak, horretarako gai den ihardutze-sail batek edo lanariren batek eraz eskatu diezazkioten argipideak egiatasunez ematera behartuta daude.

        2. Argipide-emaileak, agian egindako hutsak zuzentzera eta, zuzenketa egin ondoren, argipidea hasieran bezalaxe eskuratzera behartuta daude.

        3. Egindako zuzenketek, hala egokituz gero, dagozkien emaitzak araudi-bidez zehaztu dedin moduan zuzendu beharra dakarte.

          15garren Atala. Estatistika-lanarien nolakoa.

        1. Lege honen 26garren atalaren 3 txataleko a) letrak esaten dituen Estatistika-Erapidetzako edozein ihardutze-sail edo Izaikiri zerbitzu egin diezaioten lanariak estatistika-lanari izango dira, hoien maila eta zerbitzuaren iturri den legezko atxikipena direnak direla, txatal honetan jartzen diren baldintzak bete daitezenaren baldintzapean.

          Nolanahi ere, estatistika-lanari direnezko ihardunari ekin baino lehen, Lege honetan eta une bakoitzean indarrean egon dedin estadistika-araupidetzari atxikiz ihardungo duenaren eta, berariz, bere ihardunagatik ezagutu ditzan argibide guztiei buruz estatistikaren isilpekotasunari eutsiko diotenaren zina edo agindua egin beharko dute. Zin edo agindu hori egiteko era araudi-bidez zehaztuko da.

          Aurreko baldintza bete ondoren, estatistika-lanaritasuna "Euskal Estatistika-Erakundea/ Instituto Vasco de Estadstica"-ren eraentzapean egon eta araudi-bidez araupetutako eran ihardungo duen Errolde Nagusi baten sartuz lortuko da.

        2. Argipideak eman behar dituztenekiko, estatistika-ihardunean ari daitezen lanariak Aginte-Eskudun izango dira. Argipideak lortzeko iharduna 3garren ataleko 2 txatalean esandako hitzarmen edo ituneak egitearen bidezkoa izatea gerta dedinean, hitzarmenok eta ituneok berariz diotena egingo da. Lanari hoiek Aginte-Eskudun direnaren herritarrekiko egiaztapena araudi-bidez araupetuko da.

          16garren Atala. Argipideak gordetzea.

        1. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetzak, bere ihardunean, lortutako argipideak gorde eta zaindu egingo ditu; hoiek estatistika-isilpekoak izaten jarraituko dute, Lege honek esandako neurri eta modutan, hala egokituz gero haien ondorioak ontzat emanda egon daitezenarren.

        2. Argipideak gorde behar horrek ez dakar nahitaez argipide hoien jatorrizko irozkaiak gorde beharrik, hoien edukiaren funtsa informatikazko nahiz bestelako irozkaietan erasota gelditu dedinaren baldintzapean.

        3. Hala ere, Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica-k txostena egin ondoren, gordetzea beharrezkotzat jotzen ez deneko argipidetza deuseztu ahal izango da, bere irozkaia dena dela.

          2GARREN SAILA

          EMAITZAK

          17garren Atala. Zernolakoak.

        1. Euskal Estatistika-Egitamuetako eta Urtean-urteko Estatistika-Egitarauetako estatistikak ofizialak dira.

        2. Horretzaz gainera, Jaurlaritzak, Lege honen 8garren atalean ohartemandako ezein estatistika ofizialtzat jo ahal izango du.

        3. Estatistika ofizialen emaitzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarri daitezen unetik bertatik, emaitz hoiek Euskadiko Autonomia-Elkarteak hoietzaz balia-arazteko agintepidea izan dezaneko lege-alorreko harreman eta egoeretan nahitaez erabili beharrekoak izango dira.

          18garren Atala. Zabalkundea eta Hedapena.

        1. Aurreko atalean agindutakoaren arauerako estatistika ofizialen emaitzak beti agirikoak izango dira, eta doakien guztiek eskatu eta eskuratu ahal izango dituzte hoien xehapenak.

        2. Nolanahi ere, emaitz hoiek irarrita argitaratu, eta irarpen hoiek jendearen esku egon beharko dute, erosi edo ikusi ditzan. Irarritako aleen prezioak araudi-bidez edo arduralaritza-erabakiz jarriko dira, merkatuaren eta herri eta gizarte-baliagarritasunaren aldetatikako irizpideak kontutan izanik, azkeneko hauen eta ustezko erosleen mailen eretzean prezio bereziak jarri daitezkeela.

        3. Eman daitezen emaitz hoiei buruzko egiaztagiriegatik, legez jarri daitezen arielak ordainduko dira.

        4. Eskatu ditzatenei argitaratutakoez besteko estatistika-lanak ere eskuratu ahal izango zaizkie, ordaindu ondoren, teknikaren aldetikako behar adina segurantza izan eta estatistika-isilpekotasuna hausten ez badute.

          LAUGARREN ATALBURUA

          ESTATISTIKAKO ISILPEKOTASUN-BEHARRA

          19garren Atala. Zertazkoa.

        1. Estatistikak isilpean gorde beharrak, bere babespeko xehapenak zabaltzea edo inori eskuratzea eta xehapen hoiek ezagutzeaz baliatuz aritzea debekatzen du.

        2. Estatistikako isilpekotasun-beharraren babespeko xehapenak ez dituzte estatistikak egiteko edo Lege honetan ohartemandako horrelatsuko ihardunetarako erabili behar dituztenek baizik ezagutu eta erabili ahal izango eta, hori, horretarako eta ez beste ezertarako.

        3. Estatistika-xehapenak emateak ez du estatistikaren alorraz besteko eremutan inolako eraginik izango.

          20garren Atala. Babespeko xehapenak.

        1. Estatistikako isilpekotasun-beharrak honako estatistika-xehapen hauek babesten ditu:

          1. Gizabanako zehatzei dagozkientzat ezagutu daitezkeen xehapenak, jakin-jakinekoak eta guztientzat ezagun direnak salbu. Estatistika-isilpekotasunaren menpe egon ez daitezenek jadanik zabaldutako edo argitaratutako xehapenak azken hoietakoak direla joko da. Hala ere, xehapenak Herri-Izaikien arduralaritza-ihardunari dagozkien bidetan aurkeztu izan hutsa ez da xehapen hoiek jakinekoak eta guztientzat ezagunak direla jotzeko zio izango.

          2. Berarizko arauen babespean isilpeko izan daitezen xehapenak.

        2. Estatistikako isilpekotasun-beharrak, estatistiketarako emandako arduralaritza-xehapenak estatistika-xehapenak bezalaxe babesten ditu.

        3. Nolanahi ere, Helbide-Bildumak, hots, merkataldegien, enpresen, ustiategien edo beste Izaikien, eta hoien egoitzen, izenen, ihardunaren eta sailkapenak egin ahal izateko neurrien erakuskariari buruzko zernolakoen zerrendak, ez dira estatistikako isilpekotasunaren babespean gelditzen. Helbide-Bilduma hoien zabalkundea araudi-bidez antolatuko da.

        4. "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-k bere esku izan ditzan Euskal Estatistika-Egitamuan eta Urtean-urteko Estatistika-Egitarauetan sartutako estadistikei buruzko estatistika-isilpekoak izan eta ihardutze-sail hoiek bere estatistika-lanetarako behar dituzten argipideak eskuratuko dizkie Lege honen 26garren ataleko 3 txataleko a) letraren gai diren Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetzako gainontzeko ihardutze-sailei.

        5. Estatistikako ihardutze-sail hoiek, eurek egin eta 26garren ataleko 3 txataleko a) letraren gai diren Estatistika-Erapidetza osatzen dutenei, hoiek bere estatistika-ihardunerako beharrezkoak izan eta bere esku izan ditzaten 8garren atalaren gai diren estadistikei buruzko estatistika-isilpeko argipideak eskuratuko dizkiete.

        6. Atal honetako 4 eta 5 txatalen gai den argipide-emate hori horren zertarakoak onar dezan adina bilduta eta araudi-bidez jarri daitezen modu eta neurritan egingo da. Argipide hoiek hartzen dituenak eta ez beste inork erabiltzekoak izango dira, eta honek ezingo dizkio beste inori eman, ez ihardutze-mailan Estatistika-Erapidetza osatzen dutenei eurei ere.

        7. 10garren atalaren babespean lortutako argipideen nondikakoari izkutuan eutsi ahal izateko, berri-emaleak ezagutzera ematezko xehapenak gainontzeko xehapenetatik bereizirik erabiliko eta jasoko dira.

          Oroharki, bi xehapen-multzook elkarri bete-betean lotzea galerazteko tenikabide egokiak erabiliko dira.

          21garren Atala. Indarraldia.

        1. Horretzazko berarizko adierazpenik egin beharrik gabe, horren babespeko argipideak eman daitezen unetik bertatik bete-betean indarrean jarriko den estatistikaren isilpekotasunari eutsi beharrak ehun urteko indarraldia izango du.

        2. Epe hori bukatu ondoren, aurreko zatian esandako estatistika-isilpekotasunaren babespeko xehapenak ez zaizkie hoiek ikuskatzeko eta aztertzeko nahiaren bidezkotasuna egiaztatu dezatenei baino eskuratuko, banan-bana emandako arduralaritza-baimenaren bidez.

        3. Salbuespenez, eta eskatu daitezen argipideak egin zirenetik hirurogei urte bete izanaren baldintzapean, 1 zenbakipekoaren gai den estatistika-isilpekotasunaren babespeko xehapenak hoietzaz jendearentzat argitaratutako liburuetarako edo unibertsitateko ikerketa-lanetarako eta ez beste ezertarako baliatzeko bidezko nahia egiaztatu dezatenei eskuratu ahal izango zaizkie, batera gerta daitezen zudu berezien haztapena egin dezan banakako biderapenez emandako arduralaritza-baimenaren bidez.

        4. Argipide-emaileak, arduralaritzak estatistika-isilpekotasunari eutsi diezaioneko eskubidea idatziz egindako berarizko adierazpenaz utzi dezake.

        5. Estatistika-isilpekotasunari eutsi beharraren indarraldiak ez du atal honetan ohartemandakoez besteko aldakuntzarik izango.

          22garren Atala. Behartutakoak.

        1. 26garren ataleko 3 txataleko a) letraren gai diren Estatistika-Erapidetza osatzen dutenak eta Lege honen 15karren atalean esandako estatistika-lanariak egongo dira estatistika-isiltasunari eutsi beharraren menpe.

        2. Halaber, lehenago aipatutako ihardutze-sail eta Izaikietatik kanpokoak izan, eta isilpeko xehapenak Lege honetan ohartemandako estatistika-ekintzetarako edo estatistikazko beste ekintzapide batzuetarako hitzarmen edo itunetan partzuer izanaren ondorioz jakin ditzaten norbanako edo lege-nortasundun guztiak ere isilpekotasun-beharraren menpe gelditzen dira.

        3. Estatistikako isilpeko xehapen hoiek isilpekotasunari buruzko arauak bete ez direlako jakin ditzatenak ere, arau hoiek hoien menpe dauden gainontzekoentzat jarritako modu eta neurri beretan betetzera behartuta gelditzen dira.

        4. Lege honen 20garren atalean ohartemandako argipideak eman ahal izatea salbu, isiltasun-behar horrek lege-nortasundun bakoitzeko gainontzeko ihardutze-sail edo norbanako guztiei buruzko indarra izango du.

          23garren Atala. Hauspenak.

          Estatistikako isilpekotasun-beharrarekiko hauspenak, egindako okerren eta kalteen ordaina lege-antolaketan jarritako modu eta neurrietan ematezko erantzukizuna ekarriko du, Zigor-Epailaritzaren, herri-lanari eta gainontzeko herri-langileekiko zentzatze-ahalmenaren, eta Idazpuru honetako Boskarren Atalburuak dioen zigortze-ahalmenaren kaltetan gabekoa dela.

          BOSKARREN ATALBURUA

          ZIGOR-JAURPIDEAK

          24garren Atala. Arau-hauspenak.

          Lege honen I Idazpuruan eta hori osatu edo egiteratu dezaten gainontzeko arauetan agindutakoa ez betetze guztiak, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikaren alorreko arduralaritzazko hauspenak izango dira.

          13garren atalean esaten den argipideak emateari huts egin izanagatik zigorra jarri, horretara behartuta zegoenari eskabideak idatziz erasoz egin zaizkionean baino ez zaio jarriko.

          25karren Atala. Zigorrak.

        1. Aurreko atalean esandako arduralaritzazko hauspen guztiak hamabost mila eta berrogeita hamar mila pezeten arteko isunez zigortuko dira, atal honetan besterik agindu badadi salbu.

        2. Honako hauspen hauek berrogeita hamar mila eta bat eta berrehun eta berrogeita hamar mila pezeten arteko isunez zigortuko dira:

          1. 1 txatalean esandakotakoak izan eta hauspenaren aurreko bi urteen barruan egindako baten errepikapen izan daitezenak.

          2. Argipiderik ez ematezkoak edo argipideak funtsezko alderdiak izkutatuz ematezkoak.

          3. Estatistikako isilpekotasuna haustezkoak, 3garren txatalean sartzen direnetakoak izan ez daitezenean.

        3. Honako hauspen hauek berrehun eta berrogeita hamar mila eta bat eta miloe bat pezeten arteko isunez zigortuko dira:

          1. 2 txatalean esandakoetakoak izan, eta hauspenaren aurreko bi urteen barruan egindako baten errepikapen izan daitezenak.

          2. Gezurrezko argipideak ematezkoak.

          3. Estatistikako isilpekotasuna ez gordetzezkoa, doakienei, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzari edo beste norbaiti kalteren bat ekarri diezaiekeenean.

        4. Lege honen 15karren atalaren gai den Errolde Nagusian sartu gabe egon eta argipideak ateratzeko estatistika-lanari direla esan dezatenei 250.000 pezetatik miloe batera arteko izuna jarriko zaie, ustez lortu duten irabazia hortik gorakoa izan dedinean salbu, orduan irabazi hori baino gehiago gabeko zigorra jarri ahal izango bait-zaie. Jokabide horretarako akio egin edo agindua eman dezatenei zigor hoietxek jarriko zaizkie.

          II IDAZPURUA

          EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN ESTATISTIKA-ERAPIDETZA

          LEHENENGO ATALBURUA

          OROTARIKO AGINDUAK

          26garren Atala. Egitura.

        1. Honako hauek egiteratuko dute, Lege honetan ohartemandako neurri eta modutan, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikari buruzko iharduna:

          1. "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-k.

          2. Berebaitan estatistikarako berarizko ihardutze-sail bat eratuta euki dezaten Jaurlaritzako Sailek.

          3. Foru-Diputazioek, bainan berebaitan dagokien estatistikarako berarizko ihardutze-saila eratuta euki, eta Euskal Estadistika-Egitamuak dakartzan estatistikak Egitamuak berak edo hori eginbideratu ditzaten Urtean-urteko Estatistika-Egitarauek jarri ditzaten eran bakoitzak bere mugartean egitea bere gain hartzen badute baino ez.

          4. Udalek, elkartuta nahiz banaka, bainan berebaitan dagokien estatistikako berarizko ihardutze-saila eratuta euki, eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikari datxezkon agintepideak izendatuta badauzkate baino ez.

          5. "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica"-k.

          6. "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica"-k.

        2. Honako ihardutze-sail eta Izaiki hauek osatzen dute Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetza:

          1. "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-k.

          2. Aurreko txataleko b), c) eta d) letretan esandako estatistikarako berarizko ihardutze-sailek.

          3. "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica"-k.

          4. "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica"-k.

        3. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetza osatzen duten ihardutze-sail eta Izaiki hoiek bi mailatan eskuhartzen dute horretan, honela:

          1. Ihardutze-mailan: aurreko 2 txataleko a) eta b) letretan ohartemandakoek.

          2. Aholkularitza-mailan: aurreko 2 txataleko c) eta d) letretan ohartemandakoek.

        4. Estatistika-Erapidetza horren estatistika-lanarekiko Egitamugintza eta Arauzkotze-ihardunak "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-k biltzen ditu, eta Estatistikagintzakoak Lege honek, Euskal Estatistika-Egitamuaren Legeak eta hoiek eginbideratu ditzan araupidetzak agintzen duten eran banatzen dira.

          27garren Atala. Araupeketa.

          "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ren eta "Euskal Estatistika-Batzordea/Comisin Vasca de Estadstica"-ren erakuntza eta iharduna eta orobat "Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadstica"-ri dagozkion eta horrentzat gorde gabeko alderdiak araudibidez araupetzea Jaurlaritzari dagokio, horrek agintepide hori "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" hari atxikita dagoeneko Saileko Sailburuari edo erakunde horri berari eman badiezaio salbu.

          26garren ataleko 2 txataleko b) letraren gai diren Jaurlaritzako Sailen, Foru-Diputazioen eta Udalen estatistikako berarizko ihardutze-sailek bere araupidetza bereziak izango dituzte jaurpide, Lege honen 42garren atalak azkenekoentzat agintzen duenaren kaltetan gabe.

          BIGARREN ATALBURUA

          EUSKAL ESTATISTIKA-ERAKUNDEA/INSTITUTO VASCO DE ESTADSTICA

          28garren Atala. Sortarazpena.

        1. Lege honen bidez "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica" sortarazten da, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabe.

        2. Erakundea Ekonomia eta Herriogasun-Sailari eratxikitzen zaio. Eratxikipen hau Dekretoz aldatu ahal izango da.

          29garren Atala. Agintepideak.

          Honako agintepide hoiek egiteratzea dagokio "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ri Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikaren alorrean:

          1. Estatistikako Euskal Egitamuan eta Urtean-urteko Estatistika-Egitarauetan sartutako estadistikei buruz:

            • Estatistika-ihardunarekiko Artezkaritza eta Antolakidekuntza.

            • Egiketa bakoitzaren teknikazko egitasmoa ontzat ematea.

            • Atera daitezen estatistikazko emaitzen argitalpena eta zabalkundea, Urtean-urteko Estatistika-Egitarauetan besterik agintzen bada salbu, eta, hala dagokionean, Erakundeaz besteko ihardutze-sail edo Izaikien partzuergoa berariz erasota utziz.

            • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emaitz hoiek ba daudenaren iragarpena egitea.

            • Beste Arduralaritza batzuekin estadistika-alorreko ezein Hitzarmen edo Itune izenpatu aurreko arauzko erizpena ematea.

          2. Eskatu dakizkion estatistikak edo estatistika-zatiak egitea.

          3. Euskadiko Autonomia-Elkartearen estatistikaren alorreango ordezkaritza ofiziala, eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetza osatzen dutenen eta Estatistikako Erresuma nahiz Erki-mailako eta, hala egokituz gero, Nazioarteko Erakundeen arteko harremanetarako bide izatea.

          4. 26garren ataleko 2 txataleko b) letran esandako ihardutze-sailetako bakoitzaren eta aurreko txatalean esan gabeko beste ihardutze-erakundeen arteko harremanen eta hoiei emandako argipideen antolakidekuntza. Horretarako, haiek, araudibidez jarriko den eran, harreman hoiek "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ri jakinarazi, eta eman ditzaten argipideen aldaki bat eskuratuko diote.

          5. Lege honen lehenengo atalak dioen eremuko argipideei buruz Estatistikako Xehapen-Biltegiaren oinarrizko arauak jartzea, alor horretarako orotariko argipideak biltzea, eta Biltegia jarri eta horri lan eginaraztea.

          6. Euskadiko Autonomia-Elkarteko biztanlegoari eta gizarteari, ekonomiazko kontuei eta gizarte-ekonomiazko erakuskariei buruzko bateratutako estatistika-erapidetzak horren lurralde-maila guztietan gertatzea eta hoiei arta egitea.

          7. 26garren ataleko 3 txataleko a) letran esandako ihardutze-sail eta izaikiek egin dezaten estatistika-lanaren barne-egokiketa, bateraketa eta antolakidekuntza eta harenak Erresumako edo Erresumatik kanpoko beste estatistika-erakuntzenekin kidekatzeko irizpideak finkatzea, hoien emaitzak elkarrekin erkatu ahal izateko. Berariz, "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-k, Estatistika-Erapidetza osatzen dutenek erabili beharreko estatistikako itaun-zerrendak aztertu eta ontzat eman, eta hoien jendearentzat irekitako Errolde Nagusi bat izango du. Halaber, Euskadiko Autonomia-Elkartean dautzan eta Erresumako Arduralaritza nagusiaren edo iraskunde-mailakoaren osakide ez diren Herri-Arduralaritzetako ihardutze-sailek eta Izaikiek, erabili ditzaten arduralaritzako idazki-ereduen lehen bezala egiaztatutako aldakiak bidaliko dizkiote Erakundeari.

          8. Bere nolakoa dela eta agian estatistika-sorburutarako erabili daitezkeen argipideen gintzan eragina izan dezaketen Autonomia-Elkarteko arduralaritza-izapideak tajutzeko eta eraldatzeko bere iritzia ematea, berrikuntza hoiek ahalik eta baliagarrien eginaz Autonomia-Elkarte osoaren eta berariz Erakundearen estatistika -alorreko beharrei erantzuten modu egokian laguntzeko.

          9. Euskadiko Autonomia-Elkarteko ihardutze-sail eta Izaikiek erabili behar ditzaten era guztietako Helbide-Bildumak antolatzea eta unean-uneangotzea, haiek bere alorreko Helbide-Bildumak egiten eta unean-uneangotzen eskuhartzera behartuta daudela.

          10. Autonomia-Elkarte Osoko Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanen azaroaren 25eko 27/1983 Legearen Erabaki Gehigarrietako Lehenengoan esaten direnak.

          11. Lege honen 15karren atalaren gai diren estatistika-lanarien hezkuntza eta berarizko gaikuntza, estatistika-lanetako ihardutze-erak elkarri kidekatzeko xedez.

          12. Bere estatistika-lanari datxezkon Legeen aintzin-egitasmoak eta arduralaritza-erabakien egitasmoak gertatzea, hoien aldaki bat "Euskal Estatistika-Batzordea/ Comisin Vasca de Estadstica"-ri eskuratuz.

                5. Udalen izeneko beste bat ere izango da Batzorde honetako kide, dagokion ordezkoa duela, eta biak araudi-bidez agindu dedin eranizendatuta.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

JUAN JOS IBARRETEXE MARKUARTU.

        1. Honako agintepide hoiek egiteratzea dagokio "Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadstica"-ri Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikaren alorrean:

        2. Euskal Estatistika Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztietako udal-errolden kopien gordetzaile-lana ere egingo du, eta, horretarako, udalerriek administrazio-erregistro horien kopiak bidali beharko dizkiote erregelamendu bidez zehaztutako moduan.

              2. Unean-unean indarrean egon daitezenEstatistika-isilpekotasunari buruzko legeak erabiltzeko era zehatza, ulertze-modu ezberdinak gertatu daitezenean.

Gaiarekin lotutako edukiak

Arauaren historia (26)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.