Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko ekainaren 29koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinarekin erabakitzen baita jendaurrean jartzea CE Mina Esther 1.893 zk. delakoaren Ustiapen-proiektua, Zaharberritze-plana eta Ingurumen-inpaktuaren Azterlana; ustiapen hori Arraia-Maeztun (Araba) kokatua dago, eta Eusebio Echave, S.A. (ECHASA) sozietateak sustatua da; eta izapide horren helburu hauxe da: CE Mina Esther 1.893 zk. delakoaren lehen zatiaren, hau da. «1. Esther Fraccion» izenek - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 29koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinarekin erabakitzen baita jendaurrean jartzea CE Mina Esther 1.893 zk. delakoaren Ustiapen-proiektua, Zaharberritze-plana eta Ingurumen-inpaktuaren Azterlana; ustiapen hori Arraia-Maeztun (Araba) kokatua dago, eta Eusebio Echave, S.A. (ECHASA) sozietateak sustatua da; eta izapide horren helburu hauxe da: CE Mina Esther 1.893 zk. delakoaren lehen zatiaren, hau da. «1. Esther Fraccion» izenek

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 3213
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/06/29
  • Argitaratze-data: 2013/07/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluan xedatutakoa betez, lege horren I. eranskinean jasota dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu nahi diren planek eta proiektuek publikoak zein pribatuak ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura bete behar dute, nahitaez.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzan, ondoren zehaztutakoaren ustiapen-proiektua, zaharberritze-plana eta ingurumen-inpaktuaren Azterlana banan-banako ebaluatzeko izapidea abiarazi da: CE Mina Esther 1.893 zk delakoaren lehen zatiaren, hau da, «1. Esther Fraccion» izenekoa, Arraia-Maeztun (Araba) kokatua eta Eusebio Echave, S.A. (ECHASA) sozietateak sustatua.

Proiektu hori, Proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen Testu Bategina onesten duen urtarrilaren 11ko Legegintzako 1/2008 Errege Dekretuan jasota dago. Hori dela eta, legegintzako errege-dekretu horretan aurreikusitako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura bete behar du. Beraz, 30 egunez jarri beharko da jendaurrean, errege-dekretu horren 9. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ondorioz, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoarekin bat eginez, halaber, honako hau