Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 2koa, HABEko zuzendariarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOCean) zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko, 2021. urterako HOBE - HABEren Ordenagailu Bidezko Egiaztatzegintza deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 5310
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/12/02
  • Argitaratze-data: 2020/12/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola; Hezkuntza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Azaroaren 25eko 29/1983 Legeak, HABE erakundea sortzekoak, 179/2003 zein 166/2019 Dekretuek eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduak araututakoaren babesean, HABEk interesaturik dauden herritar guztiei zuzendutako deialdiak egin ditzake urtero, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko.

Izan ere, helduen euskalduntzearen araubide akademikoaren baitan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak 2015eko uztailaren 22ko Agindu bidez HEOCaren egitura eta deskribapena onartu zituen: helduen euskalduntzearen ikasprozesua sei mailatan eratua (A1, Hasierako erabiltzailea; A2, Oinarrizko erabiltzailea; B1, Erabiltzaile independentea; B2, Erabiltzaile aurreratua; C1, Erabiltzaile gaitua eta C2, Erabiltzaile aditua); elkarreragin soziodiskurtsiboan ardaztua; hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboan oinarritua; ekintza komunikatibotan definitua, eta euskararen ezaugarri eta egoera soziolinguistikora egokitua. Ikuspegi horiei jarraikiz, Agindu horrek jasotzen ditu mailaz maila zehaztutako helburuak, edukiak (testuinguru soziolinguistikoa, gaiak, testu-generoak, funtzioak, adierazpide testualak, adierazpide linguistikoak, estrategia...), ildo metodologikoak eta ebaluazio-irizpideak.

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan eta egiaztatzegintzan, gizarteko beste esparru batzuetan bezalaxe, informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKTen) erabilera nabarmen areagotzen ari dela ikusita, HABEk HEOCean zedarritutako euskararen komunikagaitasun mailen egiaztatzegintza-prozesuak errazteko eta berauek gaur egungo testuinguru digitalera gerturatzeko, helburu horiek egikaritzeko abian jarri du HOBE izeneko egiaztatzegintza-sistema: HABEren Ordenagailu Bidezko Egiaztatzegintza.

Horrenbestez,

Lehenengoa. HEOCean zedarritutako B1, B2, C1, eta C2 euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2021eko HOBE HABEren Ordenagailu Bidezko Egiaztatzegintza deialdia egitea, Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jasotako oinarrien eta irizpideen arabera.

Bigarrena. 2021. urtean, HOBE deialdiaren bi azterketaldi egitea. Lehenengo azterketaldian, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izango dira. Bigarren azterketaldian, B1, B2 C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izango dira.

Hirugarrena. Interesdunei jakinaraztea administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epearen barruan.

Donostia, 2020ko abenduaren 2a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

B1, B2, C1 ETA C2 GAITASUN-MAILAK EGIAZTATZEKO HOBE HABEren ORDENAGAILU BIDEZKO EGIAZTATZEGINTZA-AZTERKETALDIEN OINARRIAK

  1. oinarria. Xedea.

    Oinarri hauen xedea da, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduak xedatutakoaren arabera, HOBE deialdian matrikulatutakoek HEOCean zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 mailei dagokien euskarazko gaitasun komunikatiboa egiaztatu ahal izan dezaten, 2021. urteko HOBE bidezko azterketaldien zehaztapenak egitea.

    2021. urtean, HOBE bidezko bi azterketaldi egingo dira: lehenengo azterketaldian, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izango dira eta bigarren azterketaldian, B1, B2 C1 eta C2 mailak.

  2. oinarria. Azterketaldietarako oinarrizko esparrua.

    Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma eta Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratua izango dira azterketariaren euskarazko komunikagaitasuna egiaztatzeko oinarri eta barruti, hurrenez hurren.

    Horrela, HEOCean ezarritako B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak lortzera bideratutako euskarazko gaitasun-probak HEOCean zedarritutako ebaluazio-irizpideetara eta II. eranskineko edukietara bilduko dira.

  3. oinarria. Deialdian parte hartzeko baldintzak.

    Deialdi honetan matrikulatu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Gutxienez 17 urte izatea edo 2021ean betetzea.

    2. Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.

  4. oinarria. Matrikula egiteko izen-ematea, ordaina eta ordainketa.

  1. Deialdi honetan parte hartzeko izen-ematea eta dagokion ordainketa burutzeko epeak honako hauek izango dira: a) 2021eko martxoaren 9tik 16ra bitartekoa, biak barne, lehen azterketaldian, eta b) 2021eko irailaren 1etik 8ra bitartekoa, biak barne, bigarren azterketaldian.

  2. Deialdi honetan parte hartzeko eskainiko den plaza-kopurua mugatua izango da:

    Lehenengo azterketaldian gehienez ere eskainiko den mailakako plaza-kopurua: C1 mailan 600 plaza eta C2 mailan 200 plaza.

    Bigarren azterketaldian gehienez ere eskainiko den mailakako plaza-kopurua: B1 mailan 150 plaza, B2 mailan 300 plaza, C1 mailan 600 plaza eta C2 mailan 150 plaza.

  3. Deialdi honetan parte hartzeko eskariak matrikulazioa egiteko ordenaren arabera onartuko dira, eskainitako plaza-kopurua agortu arte.

  4. Deialdi honetan parte hartzeko izen-ematea www.habe.euskadi.eus atarian egingo da, matrikula-orria betez, horretarako ezarritako epearen barruan. C2 mailan matrikulatu nahi duen azterketariak norbera aditua den espezialitate akademiko edo teknikoa zehaztuko du matrikula-orrian.

  5. Matrikularen ordainketa ere izen ematea egiteko epean egin beharko da, Internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

  6. Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak automatikoki egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

  7. Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, hiru kasu hauetan itzuliko da: a) oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada; b) okerreko maila baterako burutu baldin bada matrikula, baina, betiere itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin baldin bada eta c) aurreko deialdiaren jarraibideen baitan, HABEren zuzendari nagusiak azterketariak jarritako gora jotzea onartu badu eta, ondorioz, burututako matrikula baliogabetu badu.

  8. Matrikularen ordainari dagokionez, azterketaldi hauen matrikula-epealdia irekitzen denean, HABEk eskaini eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak aplikatuko dira, eta horiek finkatzeko aldi bakoitzean indarrean dagoen araudia baliatuko. Unean uneko zenbatekoak www.habe.euskadi.eus atariaren bidez emango ditu ezagutzera HABEk.

  9. Azterketariak euskarazko komunikagaitasun-maila bakar batean matrikulatu ahal izango du HOBE deialdiko egiaztatze-azterketaldi bakoitzean.

  10. HOBE deialdian matrikulatzen den azterketariak ezin izango du inolako matrikularik burutu seihileko horretako HABEren beste azterketaldi batean.

  11. Matrikula egitearekin batera, oinarri hauetara bildutako irizpide eta jokabide guztiak bere egiten dituela onartu eta aditzera ematen du izena emana duen azterketariak.

  1. oinarria. Azterketaldiak burutzeaz.

  1. Matrikula-epea itxi eta hamar egun baliodunen epean emango du argitara HABEk www.habe.euskadi.eus atarian azterketaldi hauek burutzeko maila bakoitzerako aurreikusitako egutegia: onartuen zerrenda argitaratzeko data, probak egiteko egunak eta lekuak, eta proben emaitzak jakinarazteko datak.

  2. HABEk azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak egokituko ditu, betiere eskaera-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta. Baldintza bi horiek aintzat hartuta, aukera egongo da azterketa bat baino gehiago egun eta ekitaldi bakarrera bateratzeko.

  3. HOBE deialdian, probak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une desberdinetan: lehenik, egun berean, entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egingo dira ordenagailu bidez; ondoren, beste egun batean, mintzamen-proba egingo da mailako epaimahai baten aurrean.

  4. Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta adierazitako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa beharko du izan. Azterketariak proba-egunaren biharamunetik kontatzen hasita hiru egun baliodun izango ditu azterketa-egunean aurkeztu ezin izanaren agiria HABEn aurkezteko. Agiri horretan azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko du, ezinbestez. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

    Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, HABEren egutegiaren araberako antolaketan mintzamen-probetan azterketariari jarritako egun- zein ordu-aldaketa jakinak eska daitezke, jarritako epe eta jarraibideen baitan.

  5. Azterketa-lekua aldatzeko eskabidea posta elektronikoz egingo da www.habe.euskadi.eus atarian finkatutako prozedurei jarraikiz, eskari hori egiteko arrazoiak azalduz eta, betiere, azterketaldiaren egutegian ezarritako epeetan.

  6. oinarria. Onartuen zerrenda.

    Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, HABEren zuzendari nagusiak argitaratuko du B1, B2, C1 eta C2 euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko probetan parte hartzeko onartuen zerrenda eta azterketari bakoitzak www.habe.euskadi.eus atarian ikusi ahal izango du norberari dagokion matrikula zertan den.

  7. oinarria. Berariazko egoerak.

    Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, egiaztatze-probetan parte hartu nahi izan, eta egokitzapen jakinak behar dituzten ikasleen kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, desgaitasunen bat duten azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota balioetsi beharreko gaitasun-maila murrizteke.

    Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak azterketaldirako matrikula egiteko garaian, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio eskaera eta, duen desgaitasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera.

    Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari, betiere Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduari edota gaitasun-probok izan egunean indarrean egon daitekeen arautegiari jarraikiz.

  8. oinarria. Gaitasun-proben ezaugarriak, antolamendu-modua, ebaluazio-irizpideak eta atalez ataleko kalifikazioa.

  1. Gaitasun-maila bakoitza ebaluatzeko prestatutako probek azterketariaren euskarazko gaitasun komunikatiboaren zenbatekoa eta nolakoa balioetsiko dute: azterketariak euskaraz entzundakoa ulertzeko eta irakurritakoa bereganatzeko duen gaitasuna, batetik, eta euskaraz aditzera eman nahi dituen testuak ahoz zein idatziz egiteko duena, bestetik.

  2. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio- eta Egiaztatzerako Arloak lau trebetasunak neurtzeko probak prestatuko ditu, II. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz, eta Zerbitzuak berak aplikatuko ditu proba horiek, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bateratuan antolatuta, egutegian zehaztutako datetan.

  3. Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak, II. eranskineko puntuazio-sistemari jarraikiz. Azterketariak maila gainditzeko azaldu beharreko hizkuntza-gaitasuna, HEOCaren Ebaluazio-irizpideak eta eskalak atalean, mailaz maila eta trebetasunez trebetasun zehazten diren ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalako bigarren deskriptoreak adierazitakoa da. Maila bat gainditzeko, ikasleak lau trebetasunetako probak gainditu beharko ditu, aipatutako eranskinean jarritako irizpideak betez.

  4. HOBE deialdiko egiaztatze-prozesua bideratzeko, HABEk eskainiko ditu behar diren baliabideak, propio egokitutako aztertokietan. Hortaz, azterketariek ezingo dituzte euren gailu elektronikoak erabili probak egiteko (telefonoa, ordenagailua, argazki-kamera, soinu-grabagailua, haririk gabeko entzungailuak, irakurtresnadun ordulariak eta entzungai edo ikusgai diren edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoak, besteak beste).

  5. Mintzamen-probetan, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.

  6. Probak egiterakoan, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki bete behar ditu.

  1. oinarria. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesua.

  1. Hizkuntza-arauak eta euskalkiak.

    Lau hizkuntza-trebetasunak balioesteko azterketariek egindako probek Euskaltzaindiak indarrean dituen arauak beteko dituzte, eta, betiere, euskara-eredu landu eta jantzian emanak etorriko dira.

    Ahozkotasuna balioesteko probetan, azterketariak bere euskalkia erabiltzeko gaitasuna eta jariotasuna erakuts dezake, betiere, egitekoaren testuinguruari hala badagokio. Honelakoetan, aztertzaileek azterketarion gaitasun- eta jariotasun-maila hori aintzat hartu eta balioetsiko dute azken emaitza jartzean.

  2. Izengabetasuna.

    Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaileek, ikerleek zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatzeko. Aztertzaileak ezin izango du berak azkeneko bi urteetan izandako ikasleen gaitasun-probarik zuzendu. Horrelakorik gertatuz gero, aztertzaileak berak laga beharko du zeregin hori azterketaldiaren antolaketa-garaian. Mintzamen-proba balioesterakoan azterketariak irakasle izan ez dituen aztertzaile batzuekin arituko da, eta antolaketa-irizpide ez-ohikoen baitan, ezinezkoa denetan, irakaslea epaimahaian aztertzaile moduan aritzea saihestezina den kasuetan, azterketariari jakinaraziko zaio jarduera hori beste aztertzaile batek kalifikatuko duela.

  3. Irakurmen- eta entzumen-proben zuzenketa.

    B1, B2 eta C1 mailetan, gaitasun-probaren atal hauen zuzenketa automatikoki gauzatuko du HOBE sistemak; C2 mailan, berriz, izendatutako aztertzaileen artean egingo da, II. eranskinera bildutako irizpideen arabera, eta emaitzak akta batera bilduko dituzte kalifikazio-proposamen gisa.

    Ezinbesteko baldintza izango da entzumen- eta irakurmen-probak gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko.

    Azterketok, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak zaindu eta gordeko ditu.

  4. Idazmen-probaren zuzenketa.

    1. Idazmen-proba, gutxienez, bina aztertzailek zuzenduko dute, eta irizpen arrazoitua emango dute kalifikazio-fitxa banatan. Informazioa berariazko fitxa digital batera bilduko da, bertan jarritako kalifikazioak azterketariak argi eta egoki ulertzeko moduan.

    2. B1, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 14 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proban 17 puntu lortu baditu. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 14 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

    3. Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 10 hitz baino gehiago falta zaizkion idazmen-proba horrela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      HOBE sistemaren hitz-kontagailuak automatikoki zenbatutako hitz-kopurua gutxi gorabeherakoa da eta, ondorioz, izaera orientagarria baino ez du. Idazmen-probei esleitutako hitz-kopurua maila bakoitzeko Epaimahaiak ebatzitakoa izango da, ebazpen honetan bildutako irizpideen baitan.

    4. Aztertzaileak idazmen-proba zuzendu ondoren, jarraibide hauei lotuko zaizkie:

      Zuzenketa anonimoa egikarituko da, aldiro itsu bikoitzeko sistemaz proba bakoitzaren bi zuzenketa eginez, bi ebaluatzailek bakoitzak bere aldetik egina. Ebaluatzaileek ausazko banaketa baten bidez jasoko dituzten probak balioetsiko dituzte, Ebazpen honetako II. eranskinean HABEren zuzendari nagusiak ezarritako idazmen-probaren balioespen-irizpide berezien arabera, eta, era horretan, proba horren ebaluazioa behar bezain objektiboa izango dela bermatuko da.

      Kalifikazio-prozesua jarraibide hauen arabera bideratuko da:

      Baldin eta bi ebaluatzaileek ariketa Gai gisa kalifikatzen badute, idazmen-proba Gai gisa balioetsiko da.

      Baldin eta bi ebaluatzaileek ariketa Ez gai gisa kalifikatzen badute, idazmen-proba Ez gai gisa balioetsiko da.

      Baldin eta ebaluatzaileetako batek proba Gai gisa kalifikatzen badu eta besteak Ez gai gisa, probak ebaluatzaile ikerle baten irizpena jasoko du.

      Idazmen-proba berariazko aplikazio informatikoen bidez banatuko zaie aztertzaileei, ebaluatzaile ikerleei zein tutoreei euskarri digitalean.

  5. Mintzamen-probaren zuzenketa.

    1. Mintzamen-proba bina aztertzailek bideratu eta zuzenduko dute, eta kalifikazio-fitxa bakarrean emango dute irizpen arrazoitua. Informazioa berariazko fitxa digital batera bilduko da, bertan jarritako kalifikazioak azterketariak argi eta egoki ulertzeko moduan.

    2. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileak bat ez badatoz, bigarren zuzenketa bideratuko da tutorearen eskutik. Tutoreak irizpen propioa eman eta gero, jarritako emaitzen proposamena Epaimahaiaren eskura jarriko du.

    3. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.

      1. oinarria. Gaitasun-proben emaitzak onartzea.

        Mailaz mailako Epaimahaiek aztertzaile, ikerle eta tutoreek egindako balorazioak aztertuko dituzte, eta probei dagozkien emaitzak onartuz, Azterketa Batzordeari igorriko dizkiote.

        Jarraian, Azterketa Batzordeak emaitza guztiak HABEren zuzendari nagusiari aurkeztuko dizkio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 36. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

      2. oinarria. Gaitasun-proben emaitzak argitaratzea.

        HABEk gaitasun-proben emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz maila, egutegian zehaztutako datetan, emaitzok trebetasunez trebetasun adieraziz.

      3. oinarria. Ziurtagiriak.

        Gaitasun-probak gaindituz mailaren bat egiaztatu duen azterketariak dagokion ziurtagiria eskuratu ahal izango du www.habe.euskadi.eus atarian norberaren sarbidea eta Agiriak aukera baliatuz.

      4. oinarria. Erreklamazioak, kalifikazioak berrikusteko eskaerak eta gora jotzeak.

        Deialdi honetako egiaztatze-prozesuko interesdunak idatzizko erreklamazioa jar dezake, HABEren zuzendari nagusiaren aurrean deialdiaren Ebazpenean xedatutako antolaketaren eremuko jarraibideetan hutsegiterik izan baldin bada.

        Halaber, azterketariak mailako Epaimahaiaren aurrean deialdian erdietsi duen kalifikazioa berrikusteko eskatu ahal izango du, eskaerak arrazoituz, azterketaldi bakoitzean ezarritako epeen barruan eta ezarritako jarraibideei lotuz. Desadostasun hutsa adieraztea ez da oinarri nahikoa izango erdietsitako kalifikazioaren berrikuspena eskatzeko. Beraz, oinarri teknikorik gabeko kalifikazio-berrikuspenen eskabideek gaitzirizpena izango dute.

        Erreklamazioak zein kalifikazioak berrikusteko eskaerak izapidetu daitezen, azterketariak jarraian azaltzen diren datu zein agiriak aurkeztu beharko ditu derrigor:

        Erreklamatzailearen edota eskatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea.

        Nortasun-agiriaren zenbakia.

        Egiten duen eskaera edo erreklamazioa.

        Gertaera edo errakuntza hori izan dela erakusten duten agiriak edo frogak.

        Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila.

        Erreklamaziogilearen edota kalifikazioa berrikusteko eskaera egiten duen azterketariaren izenpea.

        Erreklamazioak edo/eta emaitzak berrikusteko eskabideak hiru eguneko epean aurkeztu beharko dira, onartuei buruzko erabakia hartu, azterketa-eguna izan edota proben emaitzak ezagutzera eman eta biharamunetik kontatzen hasita.

        Interesdunek, halaber, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute HABEren zuzendari nagusiaren aurrean, azterketen behin betiko emaitzak argitaratu eta hurrengo hilabetean, edo, horrela dagokionean, aurkatutako egintza gertatu den egunetik aurrera. Behin betiko emaitzak azken proba egin ondorengoak izango dira. Errekurtsoak ebazteko, HABEren zuzendari nagusiak lurralde-arduradunari, mailaz mailako Epaimahaiaren buruari edota Azterketa Batzordeko buruari eska liezaieke errekurtsoaren mamiari buruzko txostena; txosten hori, gehienez ere, hamar eguneko epean emango dute. Halaber, deialdi honetan parte hartzen ez duen kanpoko adituren baten irizpena ere eska lezake.

        Erreklamazioak eta kalifikazioak berrikusteko eskaerak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 17. artikuluaren arabera izapidetuko dira.

        Edozein modutan, erreklamazioek, kalifikazioak berrikusteko eskaerek zein gora jotzeko errekurtsoek ez dituzte etengo deialdi honetan jasotako ohiko prozedurak eta egutegia.

      5. oinarria. Informazioa, tramitazioa on-line eta argibide-eskaerak.

        Deialdi honetan aurreikusitako prozeduren ondoriozko argitaratze eta jakinarazpenak www.habe.euskadi.eus atariaren bidez egingo dira, erreklamazioei eta emaitzak berrikusteko eskaera zein Administrazioarekiko errekurtso eta gora jotzeen ebazpenei dagozkienak izan ezik.

        Era berean, azterketariak www.habe.euskadi.eus ataria erabiliz gauzatuko ditu oinarri hauetan horrela xedatutako izapideak, eta egiaztatzegintza@habe.eus posta elektronikoa baliatuko du Ebazpen honetako oinarri eta prozedurei buruzko edozein kontsultatarako.

      6. oinarria. Espedienteak ikusteaz.

        Idazmen-ataleko eta mintzamen-ataleko kalifikazio-orriak eta azterketariak egindako irakurmen- eta idazmen-probak ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

      7. oinarria. Datu pertsonalen babesa.

        Egiaztatze-deialdi honetan adierazitako datu pertsonalak eta egiaztatze-prozeduran zehar sortzen direnak Euskara-maila egiaztatzeko deialdi irekien kudeaketa, Ikasleen dirulaguntzak eta Egiaztapen probetarako eskatutako egokitzapenak izenekoak, edo hauen ordez ezar daitezkeenak, dagokion Tratamendu-Jardueren Erregistroan (TJR) sartuko dira, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren 2016/679 araudian xedatutakoaren arabera. Fitxategi horietan jasotako datuen erabilera ondoren zehazten dena izango da:

        Deialdi honetan aurreikusitako prozedurak kudeatzea.

        Euskararen ezagutza egiaztatzeko HABEren agirien erregistroan gordetzea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 48. artikuluak dioenari jarraikiz.

        Emandako ziurtagiriak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratura helaraztea, urriaren 16ko 222/2012 Dekretuak agintzen duen moduan, deialdi honetan gaitasun-maila egiaztatzen dutenen datuak. Erregistro horretan dauden datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Herri Administrazioen Hizkuntza Normalkuntzaren zuzendaria da. Bertan jasotako datu pertsonalen gaineko eskubideak Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu zuzendaritzaren aurrean gauzatu behar dira.

        Euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikaslegoaren kudeaketa: ikas-prozesua, euskara-mailaren egiaztapena eta dirulaguntzaren kudeaketa.

        HABEko zuzendaria izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna.

        Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko (azaroaren 25eko 29/1983 Legea, HABE sortzekoa eta Euskaltegiak arautzekoa), eta interes publikoaren izenean egiten den xederen bat gauzatzeko, edo trataeraren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea).

        Interesdunak bere datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

        Halaber, bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezake helbide honetan: https://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/s23-edukiak/eu/

        Egiaztatze-prozesua amaitu ondoren, lau trebetasunak neurtzeko egin probak prestakuntza eta ikerketarako erabili ahal izango dira, betiere datu pertsonalak bereizi ondoren, indarrean dagoen araudiak agintzen duen moduan.

      8. oinarria. Jarduerak isilpean gorde beharra.

        Egiaztatze-deialdian parte hartuko duten aztertzaile, ikerle, tutore, maila bakoitzeko epaimahaikide, Lurralde Batzordeetako kide, zein Azterketa Batzordeko kideen eta administrazio-langileen betebeharra da isilpean gordetzea, egiaztatzegintzari lotutako ezein eragileri buruz, beren egitekoen jardunean jakindako gertaera, ezagututako dokumentu, kalifikazio-proposamen, izandako eztabaida eta emandako egoerak.

  1. Ebaluazio-irizpideak.

    B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko azterketetan oinarri hartuko dira B1, B2, C1 eta C2 mailetako ebaluazio-irizpideak eta eskalak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduz 2015eko uztailaren 22an indarrean jarritako HEOCaren Ebaluazioa atalean jasotakoaren arabera.

  2. Maila bakoitzaren ezaugarriak, antolamendu-modua, eta atalez ataleko kalifikazioak.

    B1 MAILA: ERABILTZAILE INDEPENDENTEA

    Entzumen-proba:

    Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko testu grabatua entzungo du, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu... Entzungaia testu luze bat izan liteke edo zenbait testu labur. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

    Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira, izan aurrez aurreko solasaldietatik jasotakoak (elkarrizketa sinpleak, ipuinak, gertaerak, errezetak...), izan komunikabideetatik jasotakoak (albiste laburrak, eguraldi-iragarpenak, kontaketak, iragarkiak...) eta HEOCean B1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

    Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera-sorta egingo zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horri begira teknika hauek erabiliko dira: a) Erantzun itxiko itemak (egia/gezurra erakoak, erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, lotzea edo bikoteak osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta b) erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea, cloze testa edota akatsak zuzentzea).

    Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

    Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta betiere, 25 minutu ingurukoa.

    Mintzamen-proba:

    Probak hiru atal izango ditu:

    1. Sarreran, azterketariak aztertzailearekin elkarrizketa bat izango du eta hainbat gairi buruzko galderei erantzungo die (norberaren ezaugarriak, familia, zaletasunak, lana, bidaiak, osasuna...).

    2. Jarraian, aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpena, argudiozko adierazpena, pertsonen, gauzen zein tokien deskribapenak, kexa edo erreklamazioa, gertaeren kontaketak, pasadizo barregarriak...) eta B1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa.

      Azterketariak hamar minutu izango ditu bigarren atala prestatzeko, eta, gutxienez, bi minutu inguru hitz egitea eskatuko zaio.

      Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek, tarteka, gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

    3. Bukatzeko, elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin elkarreraginean, emandako argazki bat oinarri hartuta. Elkarrizketak bost minutu inguru iraungo ditu (azterketariko bi minutu eta erdi).

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko 15 puntu beharko dira.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, emandako testua edo testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren ulermen orokorra eta xehea eskatuko zaio, eta betiere, testutik informazioa ateratzea. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (lagunen gutunak, errezetak, ipuin eta kontaketa errazak, gai ezagunetako azalpen-testuak...), eta HEOCean B1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta gainditzeko 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta betiere, 35 minutu ingurukoa.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak, gutxienez, 140 hitzeko testu bat edo 100 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (mezu laburrak, pertsonen, tokien eta gauzen deskribapen laburrak, gutun pertsonalak, kontaketa laburrak, eskari-gutunak, aholkuak eta gomendioak, curriculum vitaea...), eta B1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, HOBE sistemaren hitz-kontagailuak automatikoki zenbatutako hitz-kopurua gutxi gorabeherakoa da eta, ondorioz, izaera orientagarria baino ez du. Idazmen-probei esleitutako hitz-kopurua maila bakoitzeko Epaimahaiak ebatzitakoa izango da, ebazpen honetan bildutako irizpideen baitan. Aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 10a baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba horrela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta gainditzeko 15 puntu lortu beharko dira.

      Probaren iraupena 60 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: hitz bakar bezala zenbatuko dira, kontzeptuak berak adierazten duen bezala.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      Probak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une desberdinetan: lehenik, egun berean, entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egingo dira ordenagailu bidez; ondoren, beste egun batean, mintzamen-proba egingo da mailako epaimahaiaren aurrean.

      Kalifikazioak, konpentsazioa, ponderazioa eta emaitzak:

    1. B1 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Konpentsazioa:

      Ezinbesteko baldintza izango da entzumen- eta irakurmen-probak gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko.

      Nolanahi ere, idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 14 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proban 17 puntu lortu baditu. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 14 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

    3. Ponderazioa:

      Idazmenari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia, % 25; kohesioa, % 15; aberastasuna, % 20; eta zuzentasuna, % 30.

      Mintzamenari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20; eta zuzentasuna, % 25.

    4. Emaitzak:

      Irakurmen-proba: Gai/Ez gai.

      Idazmen-proba: Gai/Ez gai.

      Entzumen-proba: Gai/Ez gai.

      Mintzamen-proba: Gai/Ez gai.

      Guztira: Gai/Ez gai.

      B2 MAILA: ERABILTZAILE AURRERATUA

      Entzumen-proba:

      Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko hainbat testu grabatu entzungo ditu, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu... Jakin ere jakin beharko du hizlariaren jarrera bereizten eta testuari dagozkion ondorioak ateratzen. Entzungaia testu luze bat izan liteke edo zenbait testu labur. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

      Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira, izan aurrez aurreko solasaldietatik jasotakoak (gertaerak, kronikak, azalpen didaktikoak, prozesuen deskribapenak...), izan komunikabideetatik jasotakoak (albisteak, elkarrizketak, dokumentalak, kantak, bertsoak...) eta HEOCean B2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera-sorta egingo zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horri begira teknika hauek erabiliko dira: a) Erantzun itxiko itemak (egia/gezurra erakoak, erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, lotzea edo bikoteak osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta b) erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea, cloze testa edota akatsak zuzentzea.

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta betiere, 25 minutu ingurukoa.

      Mintzamen-proba:

      Probak hiru atal izango ditu:

    1. Sarreran, azterketariak aztertzailearekin elkarrizketa bat izango du (norberaren ezaugarriak, familia, zaletasunak, lana, bidaiak, osasuna...).

    2. Jarraian, aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpena, argudiozko adierazpena, kexa edo erreklamazioa, gertaeren kontaketak, pasadizo barregarriak...) eta B2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Azterketariak hamar minutu izango ditu bigarren atala prestatzeko, eta, gutxienez, bi minutu inguru hitz egitea eskatuko zaio.

      Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek, tarteka, gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

    3. Bukatzeko, elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin elkarreraginean, emandako argazki bat oinarri hartuta. Elkarrizketak bost minutu inguru iraungo ditu (azterketariko bi minutu eta erdi).

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko 15 puntu beharko dira.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, emandako testua edo testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren ulermen orokorra eta xehea eskatuko zaio eta betiere, emandako testutik informazioa ateratzea. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (toki publikoetako instrukzio edo argibideak, hitzaldi baten laburpena, katalogoak, prospektuak eta agiri ofizialak, administrazioko idazkiak, bilera-aktak, egunkariko erreportajeak, lan-egitasmoak...), eta HEOCean B2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta gainditzeko 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta betiere, 45 minutu ingurukoa.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak, gutxienez, 200 hitzeko testu bat edo 150 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (administrazioko idazkiak, jakinarazpen-gutunak, erreportaje edo albiste baten laburpena, argudio-testu laburrak, biografiak...), eta B2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, HOBE sistemaren hitz-kontagailuak automatikoki zenbatutako hitz-kopurua gutxi gorabeherakoa da eta, ondorioz, izaera orientagarria baino ez du. Idazmen-probei esleitutako hitz-kopurua maila bakoitzeko Epaimahaiak ebatzitakoa izango da, ebazpen honetan bildutako irizpideen baitan. Aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 10a baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba horrela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta gainditzeko 15 puntu lortu beharko dira.

      Probaren iraupena 75 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: hitz bakar bezala zenbatuko dira, kontzeptuak berak adierazten duen bezala.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      Probak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une desberdinetan: lehenik, egun berean, entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egingo dira ordenagailu bidez; ondoren, beste egun batean, mintzamen-proba egingo da mailako epaimahaiaren aurrean.

      Kalifikazioak, konpentsazioa, ponderazioa eta emaitzak:

    1. B2 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Konpentsazioa:

      Ezinbesteko baldintza izango da entzumen- eta irakurmen-probak gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko.

      Nolanahi ere, idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 14 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proban 17 puntu lortu baditu. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 14 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

    3. Ponderazioa:

      Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 13; koherentzia, % 24; kohesioa, % 17; aberastasuna, % 20; eta zuzentasuna, % 26.

      Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20; eta zuzentasuna, % 25.

    4. Emaitzak:

      Irakurmen-proba: Gai/Ez gai.

      Idazmen-proba: Gai/Ez gai.

      Entzumen-proba: Gai/Ez gai.

      Mintzamen-proba: Gai/Ez gai.

      Guztira: Gai/Ez gai.

      C1 MAILA: ERABILTZAILE GAITUA

      Entzumen-proba:

      Azterketariak lagunarteko, lan-esparruko edota komunikabideetako gaien inguruko hainbat testu grabatu entzungo ditu, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua eta xehetasunak bereizi eta nabarmendu... Era berean, informazioa eta iritzia bereizi edo ondorioak ere atera beharko ditu.

      Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

      Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (lan-prozedurak, iragarkiak, kantak eta bertsoak, erreportajeak, hedabideetako iruzkinak, eztabaidak, esketxak, antzezlanak...) eta HEOCean C1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera-sorta egingo zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horri begira teknika hauek erabiliko dira: a) Erantzun itxiko itemak (egia/gezurra erakoak, erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, lotzea edo bikoteak osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta b) erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea, cloze testa edota akatsak zuzentzea.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta betiere, 30 minutu ingurukoa.

      Mintzamen-proba:

      Probak bi atal izango ditu:

    1. Aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (egoera psikologikoen, izaeren eta sentipenen deskribapenak, iruzkinak, jendaurreko adierazpenak, laburpenak, aholkuak, argibideak eta jarraibideak, balioespen eta kexuak, eztabaidak, galdeketak...) eta C1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Azterketariak hogei minutu izango ditu gaia prestatzeko, eta bost minutuz hitz egitea eskatuko zaio aztertzaileen aurrean.

      Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek, tarteka, gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

    2. Bat-bateko elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin argazki edo beste elementu grafikoez baliatuz. Bat-bateko elkarrizketak hamar minutu inguru iraungo ditu (azterketari bakoitzak bost minutu).

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko 15 puntu beharko dira.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, emandako testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren esanahi orokorra, ideia nagusiak nahiz bigarren mailakoak edo xehetasunak, edota espresuki testuan adierazten ez diren ideiak, hala nola komunikazio-xedea, idazlearen jarrera, ikuspuntua edo iritzia antzematea eskatuko zaio, besteak beste. Egiteko horiek jarduera-mota hauek erabiliz egingo dira: aukera anitzeko galderak, erantzun laburrekoak, egia/gezurra erakoak, testu-zatiei dagozkien ideiak aukeratu, lotura egokiak egin, testua ordenatu, laburtu, ideiak edota paragrafoak lotu. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (azalpen-artikuluak, alegiak eta kondairak, editorialak, lan-egitasmoak, lan-hitzarmenak, iritzi-artikuluak...), eta HEOCean C1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Bestalde, zenbait testu baliatuko dira azterketariaren sintaxiaren eta lexikoaren erabilera neurtzeko. Horretarako, honako jarduerei erantzutea eskatuko da: azpimarratutako hitzen sinonimoak jarri emandako testuan, aukera anitzekoen bidez lexikoa aukeratu, hitz eratorri eta elkartuak erabiliz testuak berridatzi, aukera anitzen bidez egitura sintaktikoak osatu, proposatutako esaldien baliokideak eman edota egitura koherenteak sortu testua osatzeko.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta gainditzeko 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta betiere, 60 minutu ingurukoa.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak, gutxienez, 300 hitzeko testu bat edo 180 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpen-artikuluak, bilera-aktak, erabilera-gidak, iritzi-artikuluak, kontaketak eta ipuinak, lan-proposamenak, erreportaje edo albiste baten laburpena...), eta C1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, HOBE sistemaren hitz-kontagailuak automatikoki zenbatutako hitz-kopurua gutxi gorabeherakoa da eta, ondorioz, izaera orientagarria baino ez du. Idazmen-probei esleitutako hitz-kopurua maila bakoitzeko Epaimahaiak ebatzitakoa izango da, ebazpen honetan bildutako irizpideen baitan. Aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 10a baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba horrela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta gainditzeko 15 puntu lortu beharko dira.

      Probaren iraupena 90 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: hitz bakar bezala zenbatuko dira, kontzeptuak berak adierazten duen bezala.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      Probak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une desberdinetan: lehenik, egun berean, entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egingo dira ordenagailu bidez; ondoren, beste egun batean, mintzamen-proba egingo da mailako epaimahaiaren aurrean.

      Kalifikazioak, konpentsazioa, ponderazioa eta emaitzak:

    1. C1 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Konpentsazioa:

      Ezinbesteko baldintza izango da entzumen- eta irakurmen-probak gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko.

      Nolanahi ere, idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 14 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proban 17 puntu lortu baditu. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 14 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

    3. Ponderazioa:

      Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 13; koherentzia, % 24; kohesioa, % 17; aberastasuna, % 20; eta zuzentasuna, % 26.

      Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20; eta zuzentasuna, % 25.

    4. Emaitzak:

      Irakurmen-proba: Gai/Ez gai.

      Idazmen-proba: Gai/Ez gai.

      Entzumen-proba: Gai/Ez gai.

      Mintzamen-proba: Gai/Ez gai.

      Guztira: Gai/Ez gai.

      C2 MAILA: ERABILTZAILE ADITUA

      Entzumen-proba:

      Azterketariak, euskara batuan nahiz euskalkietan, gai orokorreko eta 4-5 minutu inguruko luzera duen testu grabatua bitan entzungo du, eta ulertu duela frogatzeko 50-80 hitzetan laburbilduko du entzundakoa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat... Testua maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokia izango da (hedabideetako iruzkina, ahozko iritzia, azalpena, mahai-ingurua, hitzaldia, komunikazioa, lan-egitasmoa...) eta HEOCean C2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoa.

      Entzumena ebaluatzerakoan, kontuan hartuko da: a) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta b) egoki egin duen.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira.

      Iraupena, aldiz, eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta, betiere, 40 minutu ingurukoa.

      Mintzamen-proba:

      Azterketariak, aztertzaileen aurrean, ordu-erdi lehenago adieraziko zaion ekintza komunikatiboa gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (hitzaldia, komunikazioa, ahozko iruzkina, kronika, historia-kontakizuna...), C2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Azterketariak matrikulatzean zehazturiko espezialitate akademiko edo teknikoaren ikuspegitik jorratuko du egokitu zaion ekintza komunikatiboa.

      Azterketaria prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke mintzamen-proba hau egiteko, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea.

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean eta elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko 15 puntu beharko dira. Ezinbestekoa izango da irizpide guztietan nahikoa izatea.

      Probaren iraupena: azterketariak 30 minutu izango ditu egitekoa prestatzeko eta 10 minutu inguru proba egiteko.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, 350-450 hitz inguru dituen testua irakurriko du eta ulertu duela frogatzeko 50-80 hitzetan laburbilduko du irakurritakoa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat... Testua maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle egokia izango da (iritzi-artikulua, txostena, lan-egitasmoa, testu juridikoa, saiakera, editoriala, azalpen-artikulua...) eta HEOCean C2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoa.

      Irakurmena ebaluatzerakoan, kontuan hartuko da: 1) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta 2) egoki egin duen.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira.

      Iraupena, aldiz, eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta betiere, 40 minutu ingurukoa.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak, gutxienez, 400 hitzeko testu bat idatziko du, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpen- edo iritzi-artikulua, komunikazioa, txostena, lan-proposamena, erreportajea, editoriala, hitzaurrea...), C2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xedea edo asmo komunikatiboa). Azterketariak matrikulatzean zehazturiko espezialitate akademiko edo teknikoaren ikuspegitik jorratuko du egokitu zaion ekintza komunikatiboa.

      Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, HOBE sistemaren hitz-kontagailuak automatikoki zenbatutako hitz-kopurua gutxi gorabeherakoa da eta, ondorioz, izaera orientagarria baino ez du. Idazmen-probei esleitutako hitz-kopurua maila bakoitzeko Epaimahaiak ebatzitakoa izango da, ebazpen honetan bildutako irizpideen baitan. Aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 10a baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba horrela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta gainditzeko 15 puntu lortu beharko dira. Ezinbestekoa izango da irizpide guztietan nahikoa izatea. Ebaluazio-irizpide baten araberako azterketariaren emaitza Ez gai bada, honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Probaren iraupena 2 ordu eta 20 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: hitz bakar bezala zenbatuko dira, kontzeptuak berak adierazten duen bezala.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      Probak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une desberdinetan: lehenik, egun berean, entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egingo dira ordenagailu bidez; ondoren, beste egun batean, mintzamen-proba egingo da mailako epaimahaiaren aurrean.

      Kalifikazioak eta emaitzak:

    1. C2 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Konpentsazioa:

      Ezinbesteko baldintza izango da entzumen- eta irakurmen-probak gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko.

    3. Emaitzak:

      Irakurmen-proba: Gai/Ez gai.

      Idazmen-proba: Gai/Ez gai.

      Entzumen-proba: Gai/Ez gai.

      Mintzamen-proba: Gai/Ez gai.

      Guztira: Gai/Ez gai.