Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Urriaren 17ko 224/1983 DEKRETOA, erakuslehioetango prezioak agerian jartzeari bu...

Arautegia

Inprimatu

Urriaren 17ko 224/1983 DEKRETOA, erakuslehioetango prezioak agerian jartzeari buruzko salbuespenak araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Merkataritza, Arrantza eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 2007
  • Xedapen-zk.: 224
  • Xedapen-data: 1983/10/17
  • Argitaratze-data: 1983/10/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Azaroaren 18ko 10/81 Legeak, bere III Atalaren lehenengo sailean, merkatuan bateratzen diren eskaintza ezberdinen artean, zuduzko aukera bat egin ahal izateko xedez, bezero edo baliatzaileek duten guztizkoa den argipide-eskubidea araupetzen du. Ageri da bestalde, aukeratze-une berean salgai edo zerbitzuaren prezioa alderdi garrantzitsu bat dela. Horregatik, Merkataritzazko Ihardun-Antolaketari buruzko Maiatzaren 19ko 9/83 Legearen 34. Atalak, satzeko gai den ezein moetako merkatalgai edo zerbitzu, merkatuan eskuarki ontzat emandako bakoitzaren prezioan argi eta zimartarik sortu ezinezko moduan jendaurrean jarri eta dendaren barruan inolako galderarik sor ez dezanaren moduan erakutsi beharko dela agintzen du. Hau horrela dela, segurantza-zioengatik salbuespen-uneen ahalmena Atal horretan bertan ohartematen da, hau, bezero edo baliatzaileari zor zaion argipidearen kaltetan etor ez dadinaren baldintzapean. Hori dela eta, Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailaren Berenezko Sailburuaren saloz, eta Eusko Jaurlaritzak egindako mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Urriaren hamazazpian aztertu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.-Merkataritzazko Ihardun-Antolaketari buruzko Maiatzaren 19ko 9/83 Legearen 34.Atalaren 2. Zatian agindutakoaren arabera, honako salgai hauen prezioak jendaurrean jartze-beharraz salbuesten dira: a) Bitxi-salgaiak. b) Larru-salgaiak. c) Orohar, haien larratzengatik erakuslehioan agerian jartzearen gai diren salgai guztiak eta ehun mila pesetatik gorako prezioa izan dezatenak. Bigarren Atala.-Hala ere, eta aurreko Atalean ezarritakoaren kaltetan gabe, eta horretan esandako salgaiek, lotutako edo atxikitako txartel bat eraman beharko dute; txartel horretan, dendaren barruan behar bezala argipideak emateko prezioa ageraraziz. Hirugarren Atala.-Esku ematen zaio Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailaren Sailburuari, Dekreto hau erabiltzeko eta egiteratzeko beharrezko diren Erabakiak emateko. Laugarren Atala.-Manu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Urriak hamazazpi. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailburua, CARLOS BLASCO DE IMAZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.

Kanpo esteka (barruko eralbipenerako)

Ez dago kanpo-erreferentzirik.
Euskadi, auzolana