Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Otsailaren 20ko 87/1984 DEKRETOA, Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeen ...

Arautegia

Inprimatu

Otsailaren 20ko 87/1984 DEKRETOA, Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeen Legearen Araupidetza ontzat emanaz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasunketa eta Gizarte-Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 736
  • Xedapen-zk.: 87
  • Xedapen-data: 1984/02/20
  • Argitaratze-data: 1984/04/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeei buruzko 25/83 Legearen Azken Erabakiak, eskua ematen dio Jaurlaritzari Osasunketa eta Gizartesegurantzako eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuen saloz eta bere agintepideen hesparruan Lege hori egiteratzeko beharrezko izan daitezen araupidetza-manuak eman ditzan. Halaber, 9garren, 16garren, 20garren, 22garren, 23garren eta 24garren Atalek, Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeen Legeko gai zehatz batzuen araudi-bidezko osabiderapena berariz ohartematen dute. Beraz, Lege horretan ohartemandako alderdiak zehazteko eta araupetzeko, Gizarte-Emendiotarako Erakundeen Atalkako Araupidetza ematea dagokio. Horren ondorioz, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Jaurlaritza-Batzarrak 1984garreneko Otsailaren 20an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: LEHENENGO ATALBURUA Orotariko erabakiak Lehenengo Atala.-1. Ondoren esaten diren zermugapenak eta zehaztapenak bete ditzaten taramagisako Erakunde guztiek, Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeen Legeak, Araupidetza honek eta hoiek guztiak osatzeko erabakiek ekar ditzaten manuak izango dituzte jaurpide: a) Gizarte-emendiotarako borondatezko ihardunean aritzea, lrukideei edo bere ogasunei gerta dakizkiekeen gorabeheretan ustekabeko eta/edo oharteman daitezkeen arriskutarako babes ematea helburu zehatz dutela. b) Bazkide izatera iristeko Araupidetza honetan ontzat eman era Erakundearen helburuei datxezkien mugapenez besrerik ez izatea. Erakundea hartara mugatzen deneko ihardutze-eremua ere helburutzat joko da. c) Bazkide guztientzat eskubide eta eginbehar berdinak jartzea, hoiek babespean jartzen diren agiango gertakizunen arauera aldatu ahal izatearen kaltetan gabe. d) Irabazte-xederik gabe ihardutzea. Erakunde hoiek ezingo dute bazkideek Araudian jarritako laguntzapideez besteko diruzko irabaziak izan ditzateneko irabazte-xedezko merkataritza-ihardunetarako bide izan. e) Bere ordezkotza eta Eraentza-Sailak demokraziaz egituratzea eta usatzea. f) Eraentza eta ordezkaritza-Sailek bere lana dohan egitea. 2. Honako hauek izango ditu Erakundeak dirubidetza -eskuarte: a) Bazkideen bazkide-sariak eta babes-emaileen ekarkerak. b) Bere ondaretikako urtesari, dirusari edo beste ezein irabazpide. c) Beste ezein dirueskuraketa. Bazkideen bazkidesarietatik edo bazkide babes-emaileen ukarketetatik egin daitezen dirueskuraketak, eta bai diru hoiekin erosi Haitezen ogasun rnugikor edo mugiezinak ere, Erakundearen ondorearen zati izan, eta horren helburuak betetzeari eratxikita egongo dira. 2garren Atala.-Gizarte-segurantzaren eraentza-lankide diren Erakundeak, eta Eraentza-Erakundeen ordez ari direnak, ihardun horri dagozkionetarako, Araupidetza honen erabiltze-eremutik kanpo gelditzen dira. 3garren Atala.-Araupidetza honen tokizko erabiltze-eremua Euskal Herriko Autonomia-Elkartea izango da. Beraz, bere erakunde-egoitza Euskadin izan dezaten Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeentzat eta hoien Baterakunde era Elkateentzat nahitaez bete beharrekoa izango da. Bakoitzaren Araudian jarritakoa joko da erakunde-egoitzatzat, eta Eraentza-Batzordeak hori udal-mugarte beraren barruan aldatzea erabaki ahal izango du. 4garren Atala.-Erakundearen izenak, nahitaez, "Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundea" hitzak barne izan beharko ditu. Inoiz ere ezingo da iadanik egon eta erroldean sartutako izenik erabili, ez nolanahiko beste izaikiren batekin nahaspide gerta daitekeenik ere. Errolderatzeko, izen bereko besterik ez dagoela egiaztatu beharko dute Arduralaritzaren aurrean, Euskadiko Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeen Erroldeko arduradunak egindako ezezko egiaztagiria aurkeztuz. Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak, berak egoki eritzitako agirien bidez nolanahiko beste ezein izaikirekingo izen-berdintasunik ez dagoela egiaztatu dedila eskatu ahal izango du. 5garren Atala.-Erakunde hoiek honako laguntzapide hauek eman ahal izango dituzte: 1. Zahartzaroagatikako edo lanerako zin iraunkorragatikako bazkidearentzako aldi baterako nahiz bizi dedinarterako bizi-saria. 2. Aurreko zatian esandako bazkidea edo bizisariduna hilez gero, horregatikako gozamendunentzako aldi baterako edo bizitza osorako bizisariak. 3. Bazkidearentzako edo hala badagokio gozamendunarentzako dirueskuraketa edo laguntza zehatz bakarrak nahiz aldizkakoak, honako hauek gertatuz gero: a) Jaiotza edo Ezkontza. b) Lanik eza. c) Zahartzaroa. d) Behin-betiko edo aldi baterako ezina. e) Heriotza. f) Mediku-ebakuntzak eta eritetxeango egonaldiak. 4. Osasunketa-Sorozpidetza, horren norainokoa dena dela. 5. Bazkideen ogasunetan izandako kalteak konpontzeko diruzko laguntza, etxebizitza, etxe-erredizak, lanabesak, abereak, uzta, edo bazkidearen lanbide edo lan-ihardunari eratxikitako taramakideen beste ezein moetako ogasunak izan daitezenean.Atal honi atxikitako laguntzapide bat, batzuk edo guztiak eman ahal izango dira. 6garren Atala.-Erakunde hoien berarizko tasun den irabazte-xederik ezaren ondorioz, bazkideak sartzea artez egin beharko da. Beraz, horregatikako sariak har ditzaten bitartekoek eta arartekoek eskuhartzea ez da onartzen.II IDAZPURUA Gizarte-emendiotarako borondatetko aakundeen erakuntza 7garren Atala.-Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeek, sortu ondoren, osoko eta berenezko lege-nortasuna eta hoien babes-emaile edo suztatzaile izan daitezen Merkataritza-Baltzu eta Herri nahiz Norbanako-alorreko Erakundeenetik bereizitako ondarearen jabe izango dira, Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeen Legean ohartemandako ihardunetan aritzeko Gizartesegurantza -Artezkaritzako horretarako Erroldean sartzea nahitaezkoa dela. Ogasunak eta eskubideak beretzakotu, euki, zorpean jarri eta inorentzakotu, edonolako egintza eta itunak burutu edo nolanahiko ekintzapideak egiteratu ahal izango dituzte, hori guzti hori lortu nahi diren helburuak betetzeko, legez dagozkien onurabide guztiez gozatuz. 8garren Atala.-Erakunde hoien Eraentza heuren eta bertako bazkideen eta ez beste inoren gain egongo da, eta horregatikako erantzunbeharrak ezingo dituzte, inoiz ere, ez Euskal Herri-Arduralaritza ez bertan zerbitzu egin dezaten herrilanariek hartu. 9garren Atala.-Eratze-bidean dagoen Erakuntzak, Eratze -Biltzar baten bidez, Legeak eta Araudiek jarri ditzaten baldintzak beteaz Berarizko Erroldean sartzeko aurkeztuko den Araudi-Egitasmoa ontzat eman, eta, suztatzaileen artetik, sortarazi-asmo den. Erakundea errolderatzeko behar daitezen bideak egingo dituen Arartekotza-Batzordea izendatu beharko du. Eratze-Biltzarraren bilkura-agirian, ahobatez onartutako sortarazte-erabakia, ontzat emandako Araudiá, gehiengoz hartutako gainontzeko erabakiak, eta suztatzaile guztien zerrenda eta nortasun-xehapenak eraso béharko dira. Bilkura-agiriak, Erakundearen suztatzaile guztiek behar bezala izenpetuta egon beharko du. Arartekotza-Batzordeak erakizun dagoen Erakundearen izenean ihardun, eta hori eratzeko behar daitezen ekintzapide guztiak egiteratu beharko ditu, ekintzapide hoiek dakartzaten gastuak Erakunde horren pentzutangoak eta gaineangoak direla. Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeei buruzko arauzko errolderapena baino lehenapoko egintzen eragimena, baldintza hoiek betetzearen eta Erakundeak errolderapenaren ondorengo hiru hilabeteen barruan egokitu ditzanaren menpe gelditzen da. Eiorren ezean, arartekoek bere ekintzapidegatikako bateango erantzunbeharra izango dute. 10garren Atala.-Eratze-Biltzarra egin ondoren Arartekotza-eatzordeak, Gizartesegurantza-Artezkaritzari bidalitako eske-idatziz, dagokion errolderapena egin dedila eskatu beharko du. Eske-idatzi horri, honako agiripaper hauen hiruna aldaki erantsiko zaizkio: a) Eratze-Biltzarreko bilkura-agiria. b) Onarpen-eske aurkezten diren eta Gizarte-emendiotarako Erakundeen Legearen 8garren Atalak eta Araupidetza honen 11garrenak jartzen dituzten baldintzak bete ditzan Araudia. c) Emango diren laguntzapideak teknikaren eta dirubidetzaren aldetatik daitezkeenak direla bermatu dezan Ekonomia eta Ikuslaritza-Erizpena. d) Euskadiko Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeentzako Erroldetegiaren egiaztagiria, izen bereko besterik ez dagoela erasota utziz. Eske-idazkia eta eskatzen diren gainontzeko agiripaperak aurkeztu ondoren, Gizartesegurantza-Artezkaritzak Araudiaren aldaki bat norbanako-alorreko Aseguroen Antolaketari buruzko Legeak dakartzan agintepideen eraentza bere gain duen ihardutze-Sailari bidaliko dio horrek, hamabost eguneko epearen barruan, Erakundea Lege honek jarritako jaurpidepetik kanpo uzteari buruzko erizpena eman dezan. 11garren Atala.-25/83 Legeak eta Araupidetza honek araupetzen dituzten Gizarte-emendiotarako Erakundeen Araudietan nahitaez honako hauek erasota egon beharko dute: 1. Erakundearen izena, eta horren gizakizko eta tokizko eremua. 2. Bere ihardunari ekin dakioneko eguna, eta epe -mugarik gabekoa izan ahal izango duen ihardun horren iraupena. 3. Erakunde-Egoitza. 4. Eman-asmo dituen nahitaezko laguntzapideak eta hoietarako dirubideak, edota bildu-asmo dituen nahitaezko bazkide-sariak eta hoien eretzean emango diren laguntzapideak. Araupidetza honetan ohartemandakoaren arauera borondatezko gizarte-emendioak xede izan ditzatenetara mugatuta egongo diren laguntzapideak. 5. Erakundeko kide izateko baldintzak. 6. Bazkideak sartzeko, ateratzeko eta egozteko baldintzak eta era. 7. Bazkideen eskubideak eta eginbeharrak eta hoiek egiteratzeko modua, zernolako berdinetan eskubideak ere berdinak izango direnaren berarizko adierazpena eginaz. 8. Laguntzapideak emateko bideak eta era. 9. Eraentza-Sailak, Erakundearen barne-ihardunerako arauak, honako hauek zehaztuz: Eraentza-Batzordea osatuko duten kideen zenbatekog, Batzorde horren agintepideak, kide hoien noiz-nolako elkartuezinak, izendapena eta kargua behin-betiko edo aldi baterako utziizanagatikako ordezkaketa egiteko era, Biltzar Nagusiarentzat gordetzen diren ahalmenak, Biltzarretarako eta Batzorde-bilkuretarako deiak egiterakoan agizkoak edo berarizkoak izan daitezenaren arauera bete beharreko baldintzak, eta hoiek hartu ditzaten erabakiak baliozkoak izan daitezen jartzen direnak. 10. Artezte-ihardunean ari daitezen bazkideen erantzunbeharra, eta erantzunbehar hori egiteratzeko arauak. 11. Erakundeko zigorpide-arauak, hauspenen eta hauspen hoiei dagozkien zigorren moetak zehaztea, zigorpideak eta hoiei buruzko goradeiak. 12. Araudiaren aldakuntzari buruzko arauak, aldakuntza hori eskatzeko gai den Ihardutze-Saila eta erabakia hartzeko eskatzen den gehiengoa adieraziz. 13. Ezabatze-zioak, kontu-kitapena egiteko arauak, eta azken kontu-garbiketa egin ondoren gelditu daitezkeen diruen zertarakoa. 14. Ekonomia-arduralaritzazko jaurpideak, hasierako eskuarteen zenbatekoa adieraziz, eta bai honako beste hauek ere: a) Babes-emaileen hasierako ekarketak, eta hala egokituz gero hoiek itzultzeko era. b) Bazkideen agizko, eta egon baldin badaude berarizko ekarketak. c) Erakundearen arduralaritzarako arauak. d) Artezte-kargutan ihardun dezaten bazkideen ordainsariak, Erakundeari modu iraunkorrez teknikazko nahiz lanbidezko zerbitzuren bat egiten badiote salbu. e) Arduralaritza-gastutarako ohartemandako diru -zenbatekoa; gastu hoiek ezingo dute Araupidetza honen 16garren Atalean jartzen den ehunekotik gora jo. 12garren Atala.-5garren Ataleko 1 eta 2 zatietan esandako laguntzapidetakoren bat eman dezaten Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeek, erroldean sartzeko, eskat zen diren agiripaperez gainera, honako hauek gutxienez barne izan ditzan ikuslaritza-azterpen bat aurkeztu beharko dute: a) Zer hilkortasun, bizi-iraunkortasun eta ezintasun-taula erabili diran, erabili badira, eta hoien egokitasunaren zuriztapena. b) Ehuneko 10etik gorakoa inoiz ezin izango duen erabilitako dirusari-maila, eta hori egokia denaren zuripideak. c) Dirubidetarako aukeratutako era, 49garren Atalean esandakoari men eginaz. d) Azterpena baliozkoa izan dedineko gutxienezko bazkide-zenbatekoa. e) Taldearen bizitza-neurrien aldetikako taiua. f) Ohartematen diren Arduralaritza-gastuak eta hoien zuriztapena, 16garren Atalean agintzen denaren arauera. g) Bazkide-sarien eta laguntzapideen zenbatekoak. h) Hoiei matematikaz dagozkien emendio-dirubaltzak. 13garren Atala.-5garren Ataleko 3, 4 eta 5 zatietan esandako laguntzapidetakoren bat eman dezatenek, eskatzen diren gainontzeko agiripaparekin batean, honako hauek gutxienez barne izan ditzan ekonomia-txostena aurkeztu beharko dute: a) Aukeratu den eta behar adinako aldia hartu dezan dirubidetarako era, eta horren zuriztapena. b) Ohartetnandako laguntzapideen gostea, eta hoien behar adinako estadistiken bidezko zuriztapena. c)Bazkide-sari edo ekarketak. d) Azterpen hori baliozkoa izan dadineko gutxienezko bazkide-zenbatekoa. e) Ohartematen diren Arduralaritza-gastuak eta hoien zuriztapena, 16garren Atalean agintzen deriaren arauera. 14garren Atala.-Hoietan bietan, aurreko bi ataletan esandako argipideez gainera, aldi bereko ekonomia-urtetarako ohartematen diren kontu-garbitasunak eta urtean Urteko Azken-Kontuak aurkeztuko dira. ' Ematen dituzten laguntzapideak direla eta ekonomiaikuslaritzazko argipide-txostena aurkeztu behar dezaten Erakundeek bost urtez behin aztetpen hoiek gaurkotu egin beharko dituzte, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak, aldian-aldian, esandako bazkun hoiek zertan daudenari arta ogin diezaion. Azterpen hoiek, hasierakoak bezala, Erakundea bizi izateko eta ordainketak egiteko gai dela bermatzen dute. Zernolako zehatzak gertatutakoan eta arrazoizkoa izan dedinean, Arduralaritzak argipide hoiek esandako aldi hori bete baino lehen eman dakizkiola eskatu ahal izango du. 15garren Atala.- Aldi baterako edo bizitza osorako bizisariak beste ekonomia edo osasunketa-laguntzapide batzuekin baterakoak izan daitezenean, Erakundeak, laguntzapidemoeta bietarako beharrezko izan daitezen azterpenak edo argipideak ernan beharko ditu. 16garren Atala.-Argipide-txostenetan jarri beharreko arduralaritza-gastuak Araudian izendatutakoak izango dira eta ezingo dituzte inoiz, emango diren laguntzapideen erezean, ondoren zehazten diren ehunekoak gainditu: 1. Baokideen bazkide-sari eta ekarketen ehuneko 5ekoa, Araupidetza honen 5garren Atalaren 1 eta 2 zatietan esaten diren laguntzapideak baino eman ez daitezenean. ' 2. Ehuneko 15ekoa, 5garren Atalaren 3 zatian esaten diren laguntzapideak baizik eman ez daitezenean. 3. Ehuneko 20koa, esandako Atal horren 4 eta 5 zatietako laguntzapideak baino izan ez daitezenean. Bere zernolakoa dela eta aurreko zatietako baten baino gehiagotan sartzen diren laguntzapideak ematea gerta dedinean, laguntzapide-moeta hoiek hartu ditzaten ehunekoetatik haundiena onartuko da. 17garren Atala.-Eratze-bidean dagoen Erakundeak egindako eskea ikusita, eta jartzen diren baldintzak betetzen dituela etd ekarritako agirisorta legezko Antolapenaren aurkakoa ez dela egiaztatu ondoren, Osasunketa eta Gizartesegurantza -Sailak bere baimena emango du. Alderantzizkoan errolderapena egiteari uko egingo zaio, esandako Sail horren zio eta guztiko Erabaki baten bidez, zuzendu daitezkeen akatsak somatuko balira salbu, orduan Arartekotza-Batzordeari jakinarazi eta, horrek, behar daitezen zuzenketak egiteko bideak egingo bait-ditu. Eskea egin eta hartutako erabakiaren adierazpena egiteke hiru hilabete igarotakoan, doakionak atzerapena salatu egin ahal izango du, eta salapen hori egin zenetik hilabete igarotakoan Erroldean sartzeko gai dela joko da. Araudia ontzat eman ondoren, Erakundea Gizartesegurantza-Artezkaritzak horretarako daraman Erroldean sartzea egingo da, honako hauek gutxienez erasota utziz: - Erakundea sortarazi zeneko eguna. - Izena. - Errolderapen-zenbakia. - Egoitza. - Aldizko eta tokizko eremua. 18garren Atala.-Urriaren 27ko 25/83 Legearen 10garren Atalak diona beteaz, eta aurreko %taletan esandakoetarako, Euskadiko Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeen Erroldea sortarazten da, Osasunketa eta Gizartesegurantza -Sailaren menpeko izan eta bere egoitza Gasteizen duen Euskal Herriko Autonomia-Elkarte osorako ihardutze-sail. 19garren Atala.-Erroldetegiak honako egiteko hauek izango ditu: 1. Ondoren esaten direnei buruzkoak izan eta indarrean dauden Legepideen arauera Erroldean erasota utzi beharreko egintzak erasota uztea eta egiaztatzea: a) Bere Baltzu-egoitza Euskal Autonomia-Elkartea osatzen duten Kondaira-Lurraldeetakoren baten duten Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeenak. b) Erakunde hoien Baterakunde, Bazkun eta Elkarteenak. 2. Zerbitzuaren eginkortasuna, merkea eta erraza bermatzea xede izan dezaten neurri guztiak aztertzea, eta hoien saloak egitea. 3. Izendatu dakizkion aurreko hoiei atxikitako gainontzeko egitekoak. 20garren Atala.-Honako egintza hauek errolderatu beharko dira: 1. Erakuntza. 2. Araudia aldatzezkoak. 3. Erakunde berri bat sortaraztearen edo batek bestea berebaitaratzearen bidezko bat egiteak. 4. Erakundea ezabatzeko akordioa eta, halaber, azken kontu-kitapena burutu denaren adierazpena. 5. Erakundea ezabatzeko erabakia, sendetsita gelditu dedinean. 6. Baterakunde eta baterakunde-elkarteen erakuntza eta aurreko zatietan esandako hoiei buruzko gertakariak, haiekin orabilgarri izan daitezen neurrian. 1, 2, 3, 4 eta 6 zatietan esandako egintzak Erroldean erasota uztea Erakundeko Lehendakariak eta Idazkariak izenpetutako haiei dagozkion Biltzar Nagusiaren Bilkura-agiriaren egiaztagiriaren bidez egingo da. 21garren Atala.-Baltzu-egoitza udal-mugarte beraren barruan aldatzea gertatuz gero, doakion Erakundeak Eraentza-Batzordeko Idazkariak Lehendakariaren oniritziarekin izenpetutako idatzizko adierazpena aski izango da. 22garren Atala.-Euskadiko Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeen Erroldetegiak honako liburu hauek izango ditu: 1. Egunean-eguneango Liburua. 2. Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeentzako Errolde-Liburua. 3. Esandako Erakunde hoien Baterakunde, Bazkun eta Elkargoentzako Errolde-Liburua. 4. Liburu Laguntzailea. 23garren Atala.-Erroldearen eginkortasunak gauzazko eta erazko agirikortasuna ditu oinarri. Agirikortasuna agirigordetegiko liburu eta agiripaperak erakutsiz nahiz Erroldetegiko arduradunak egindako egiaztagiri-bidez egiteratuko da. Egiaztagiria izango da Errolde horretako idazkunen edukia sinistarazte-indarrez egiaztatzeko modu bakarra. 24garren Atala.-Errolderapenak, erabilgarri diren araupidetan eta zehazki Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeen Legean eta Araudi honetan ohartemandako eraginak izango ditu.III ATALBURUA Bazkidee: 25garren Atala.-1. Berenezko nahiz legezko nortasuna izan dezatenek izan ahal izango dute araupidetza honetan ohartemandako Erakundeetako bazkide. 2. Bi bazkide-moeta izan ahal izango dira: a) Bahes-emaileak: Erakundeagandik artezko irabazirik lortu ez, eta horren Eraentza-Sailetan Araudiak ohartemandako eran eskuhartuz horri eusteko eta horren ihardunerako laguntza ematen dutenak. b) Berenezko edo agizkoak: Heurentzat edo heuregatikako gozamendunentzat onurabideren bat lortu, eta Araudiaren arauera bazkidegoa lortzen duten norbanakoak. 26garren Atala.-Moeta honetako Bazkunen Arauditan, Legeak ontzat ematen dituen zernolako zehatzen ondorioz agitz ematen diren laguntzapideak baino murritzagoak hartzeko eskubidea izan dezaten agizko bazkideei beste izen batzuk jarri ahal izango zaizkie. 27garren Atala.-Lege eta araudi-bidezko arauei darizkien eginbeharrez gainera, Gizarte-emendiotarako Erakunde bateko bazkideek nahitaezko beste egiteko hauek izango dituzte: a) Eraentza-Sailek balioz hartutako erabakiak betetzea. b) Erakundeak jarri ditzan bazkidesari edo ekarketak ordaintzea. c) Legeei eta Araudiari darizkien gainontzeko eginbehar guztiak betetzea. 28garren Atala.-Araudiak hala egokituz gero suztatzaileen bazkide-sariak ez, baizik eta hoiek hasieran agian egindako ekarketak itzultzeko oharteman dezan erak, honako beharkun edo baldintzak jarri beharko ditu: 1. Dirusaririk ez dedila eman. 2. Erakundeak ordainketei erantzuteko gai izaten jarrai dezala. 29garren Atala.-Giza-emendiotarako Borondatezko Erakundeetako bazkideek, honako eskubide hauek izango dituzte gutxienez: a) Berenez nahiz ordezkari baten bidez Biltzar Nagusien bilkuretan Araudi bakoitzean ohartemandakoaren arauera eskuhartzekoa. b) Horretarako jarri daitezen modutan Eraentza -Sailetako kargutarako hautatzaile eta hautagai izatekoa. c) Biltzar Nagusien erabakietan hitz eginaz eta botoa emanaz eskuhartzekoa. Eskuhartze horrek, Erakundearen Araudiak horrela balio, ordezkarien edo ahaldunen bidezkoa izan ahal izango dute. d) Araudiak jarritako modutan laguntzapideak hartzekoa. e) Erakundearen egoerari buruzko argipideak eman dakizkienekoa. Beri ere argipideak eskatu ahal izango dituzte, idatziz nahiz hitzez, Eraentza-Batzordeak hoiek emateak Erakundearen bidezko zuduak arrisku larrian jarri ditanean baizik ezin ukatu ahal izango dituela. f) Legez eta araudiz aitortu dakizkien beste guztiak. 30garren Atala.-Bazkide babes-emaileen ekarketak aldatzea berebaitan ekar dezaten erabakiak hartzeko, ekarketen zio izandako erabakian eskatzen zen hein bereango bazkide hoien ordezkariak egon beharko dute bertan. 31garren Atala.-Bazkide bat hoietarako dirubideak osorik edo zati baten horretarako pilatutako emendio-baltzen pentzutan egindako laguntzapideen zio izan dedin gertakaria baino lehen borondatez ateratzea gertatuz gero, Erakundeak, laguntzapiderik gabeko 10 urte gutxienez izan ditzaten bazkideentzat honako era hauetakoren bat antolatuko du: a) Bazkide-sariak ordaintzeko eta dagokionean laguntzak hartzeko bazkide izaten jarraitu ahal izatea. b) Ordaindutako bazkide-sarien eretzeango murriztutako laguntzapideak hartzeko eskubidea. c) Bere artezko ekarketekin osatutako emendio-baltzen ehuneko bat itzuli dakienekoa. d) Gizarte-emendiotarako Erakundeak ugaritu eta hori egin ahal dedinean bere emendio-baltzak beste Erakunde batera aldatzekoa. IV ATALBURUA Erakundeko eraentza-sailak 32garren Atala.-Biltzar Nagusia eta Eraentza-Batzordea izango dira beti, izen hoiekin edo beste edozeinekin, Bateango Eraentza-Sailak. 33garren Atala.-Biltzar Nagusia du Erakundeak bere goreneko Eraentza-Sail eta bazkide guztiek osatuko dute, artez nahiz ordezkarien bidez. Araudiak izendatu diezazkion arazoez, eta nolanahi ere honako hauetaz arduratzeko eta hoiek erabakitzeko gai izango da: a) Araudia ontzat ematea eta aldatzea. b) Eraentza-Batzordeko kide izango diren bazkideak hautatzea, izendatzea eta aldatzea. c) Eraentza-Batzordearen saloz Urteko Diruegitamuak, Irabazien eta Galeren Kontua, Urteko Azken-Kontuak eta Txostena onartzea. d) Erakundeak beste batekin bat egitea, baterakunde baten biltzea eta ezabatzea. Biltzar Nagusiak ezingo dio inori atal honetan esandako arazoak erabakitzeko eskua eman. Taramakide guztiak Biltzar Nagusiaren erabakien menpe geldituko dira. 34garren Atala.-Biltzar Nagusia agizkoa edo berarizkoa izan daiteke. Biak, lehenengo deialdian bazkideen gehiengoa bertan egon dedinean geldituko dira balioz eratuta, eta bigarrenean, berriz, bertan daudenekoen zenbatekoa dena dela. Deiak, gutxienez, bilkuraren eguna, ordua eta tokia adieraziko du, gaien zerrenda zehaztuz. Bilkura Erakundeak bere baltzu-egoitza izan dezaneko hirian egin beharko da, aurreko Biltzar Nagusian berariz besterik erabaki bada salbu. Araudiak hala badio berarizko heineko gehiengoak eskatuko dira eta, beti ere, aurreko ataleko a) eta b) zatietan esandako erabakiak hartzeko, hurrenez-hurren, bazkideen bi herenen eta erdia eta baten gehiengoak beharko dira. Araudian deiak egiteko eta gutxienezko bilkurakide -zenbatekoari buruzko berarizko baldintzak jarri ahal izango dira hoiek, bidezko presa izan dedinean salbu, atal honetan jarritakoak baino apalagoak ezin izan dutela. 35garren Atala.-Erakundea sortarazterakoango Araudiak finkatuko ditu Biltzar Nagusian botoa emateko ordezkotzarako baldintzak, heintasunaren arauerako irizpidez. 36garren Atala.-Agizko Biltzar Nagusirako deia Eraentza -Batzordeak egingo du, bilkura-eguna baino hamar egun lehenago gutxienez eta hogeitamar egun lehenago gehienera bazkideei banan-bana egindako adierazpenen bidez. Bidezko zioegatik banan-banako adierazpen hoiek egitea ezinezkoa gertatuz gero, beharrezkoa izan dedin iragarketa egingo da, bazkide guztiek ezagutu dezateneko eran. Biltzar Nagusirako deia eta bilkura beta ekonomia-urtea bukatu dedin egunetik hasi eta hurrengo hiru hilabeteren barruan egingo dira urteko kontu eta kontu-garbitasuna, egon daitezeneko urterako diruegitamuak eta gai-zerrendan sartutako gainontzeko arazoak aztertzeko, eta hala badagokie ontzat emateko. 37garren Atala.-Berarizko Biltzar Nagusirako deia Eraentza-Batzordeak egingo du, bere arioz nahiz bazkideen ehuneko hogeikoak eskatuta. Boto guztien ehuneko hamarrekoaren ordezkotza gutxienez izan dezaten bazkideek, gai-zerrendan arazoren bat sartu dedineko eskea egiteko eskubidea izango dute. Erakundearentzat interesgarri eritzitako arazoak aztertuko dira. 38garren Atala.-Eraentza-Batzordeko Lehendakaria izango da Biltzar Nagusiko lehendakari eta, horren ezean, Araudiaren arauera haren ihardunean ari dedina. Lehendakariari eztabaindaketak arteztea, bidezko erei eustea eta legezko baldintzak bete daitezenaz arduratzea dagokio. Idazkaritza Artezte-Batzordeka Idazkariak edo Araudiaren arauera horren ordezko izan dedinak egingo du. 39garren Atala.-Legearen aurkako erabakiek ez dute baliorik izango, eta ezein bazkide jazarri ahal izango zaie. 40garren Atala.-Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeek aurreko urtean egindako Biltzar Nagusien bilkuretako agirien sendetsitako aldaki bat bidali beharko diote Gizartesegurantza-Artezkaritzari, Araupidetza honen 46garren Atalaren b) zatian eskatzen diren agiripaperak aurkezterakoan. 41garren Atala.-Eraentza-Batzordea Araudiak esan dezan kide-zenbatekoz eta gutxienez hiru kidez osatuta egongo da. Erakundearen artezko eta bertatik bertarako Eraentza izango du bere gain, eta Biltzar Nagusietarako dei egitea eta horrek hartutako erabakiak egiteratzea dagozkio, eta bai Araudian aginduta egon eta Biltzar Nagusiarentzat gordeta egon ez daitezen gainontzeko egitekoak ere. Biltzar Nagusiak Eraentza-Batzorde hori osatu dezaten kideak izendatuko ditu eta, hoien artetik, Erakundearen ordezkotza izango duen Lehendakari bat izendatuko da. Araudiak jarri dezan bi eta sei urteren arteko aldirako izendatuko dira, zenbat aldiz birrautatu daitezkeen ere finkatuz. Biltzar Nagusiak Eraentza-Batzordeko kideak bere tokitik kentzea erabaki ahal izango du, arazo hori Gai-Zerrendan sartuta badago. Sartuta egon ez dedinean, hoiek tokitik kentzeko bertango boto-emaileen bi herenen horren aldeko botoa beharko da. 42garren Atala.-Eraentza-Batzordeak aukeratuko ditu, bere kideen artetik, gainontzeko kargutarakoak, Araudiak hoiek Biltzar Nagusiak artez hautatzea oharteman dezanean salbu. Araudiak hori badio, Idazkaritza Eraentza-Batzordeko kide edo bazkide izan ez dedinen batek egin ahal izango du, horrelakotan horrekbotoa emateko eskubiderik ez duela. Batzordea, bertako kideen erdia eta bat bertan egon daitezenean geldituko da balioz eratuta. Erabakiak bertango kideen gehiengo soilez hartuko dira, boto-berdintasunak Lehendakariaren botoz ebazten direla. 43garren Atala.-Araudian Artezkaritza bat jartzea ohartemanda egon dedinean, Artezkaritza horrek Eraentza -Batzordeak eman diezazkion egitekoak egiteratuko ditu, horren etengabeango eta artezko artapean.V ATALBURUA Arduralaritza-artat 44garren Atala.-Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeei egingo zaien arduralaritza-artak, bere aldetik eta bere helhuruen artean bazkideen ekonomiazko eskubideak habesteko Erakunde hoien ordainketei erantzuteko beharrezkoa den gaitasunari arta egitea xede duten arauak bete daitezela eskatzea du bere helburu nagusi. Ihardun horrek Legearen 10.2 eta 20garren Atalean esaten diren egintzak ditu berebaitan eta, zehazkiago, Atalburu hone tan osabideratzen direnak. 45garren Atala.-Osasunketa eta Gizartesegurantza -Sailaren Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeekiko agintea Gizartesegurantza-Artezkaritzaren bidez egiteratu, eta Legean, Araupidetza honetan eta hoiek egiteratzeko eta osabideratzeko emandako manuetan aitortzen zaizkion eskubide guztiak hartuko ditu. Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeei buruzko Legearen 19garren Atalaren arauera Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagokion argipideak ematezko egitekoa Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordetzaren bidez egiteratuko da, horrek horretzazko kontaduritza-agiriak eska ditzakeela. 46garren Atala.-Arta hartzezko eta jarraipena egitezko ihardunak honako ekintzapide hauek izango ditu barne: a) Eratzeko, Araudia aldatzeko, bat egiteko eta bateratzeko, ezabatzeko eta kontu-kitapena egiteko baimena ematea, eta bai hoiek Erroldean erasota uztekoa ere, lege -antolapidetzari egokitu dakizkionaren baldintzapean. Araudia laguntzapideen edo bazkide-sarien edukia barne izan ez ditzaten alderdietan aldatzeko, ekonomiazko edo ikuslaritzazko erizpenik aurkeztea ez da beharrezkoa izango. Beti ere, Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeak sortarazteko gainontzeko beste bide guztiak egingo dira, 10garren Atalean agindutako erizpen-txostena salbu. b) Erakundearen ihardunarekiko eta ekonomia eta dirubideen aldetatikako egoerarekiko jarraipena, ordainketei aurre egiteko gai izaten iraun dezan. Horretarako, urte bakoitzeko Jorrailaren 30a baino lehen, aurreko urteko Abenduaren 31garrenan egindako Azken Kontuak eta Irabazien eta Galeren Kontuak aurkeztu beharko dituzte, Gizartesegurantza-Artezkaritzakjarriko dituen arauzko eredu-irarkitan, Arduralaritza-Gastuen eta ogasunen edo Emendio-Baltzen Balio-neurketen berarizko zehaztapenarekin batean. Halaber, emandako laguntzapideen zenbatekoa, bazkidezenbatekoaren urteango gorabeherak eta eskatu daitezkeen gainontzeko xehapen edo agiripaperak ere aurkeztuko dira, araupeko irarkian. Bestalde, eta ordainketei aurre egiteko gaitasuna bermatzezko helburu horretxekin, bizi-sariak eman ditzan Erakundeek, Erakundea errolderatu eta bost urtean behin; unean- uneangotutako kontu-ikuslaritzako erizpen-txostena aurkeztu beharko dute. Beste laguntzapide-moeta batzuk eman ditzaten Erakundeak izan daitezenean, erizpen-txostenak ekonomiazkoa eta 5 urtez hehingoa izan beharko du. Doakion Erakundeak aurrez eta zergatikakoa bakoitzean zurituta horretarako eskea egin ondoren, esandako epe hoiek luzatu egin ahal izango dira. c) Zigortzea Araupidetza honen VII Atalburuak dionez egingo da, doakionari entzutea beti ere bermatuz. 47garren Atala.-25/83 Legearen menpeko Gizarte -emendiotarako Borondatezko Erakundeak, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren eta Ekonomia eta Herriogasun -Sailaren Gizartesegurantza-Artezkaritzak izendatu eta sinistarazte-indarrez horretarako gaitutako lanarien bidezko ikuslaritzaren menpe gelditzen dira, ikuskaketa horrek orohartzezkoa nahiz aseguropekoak ekarritako arazoei buruzkoak direla, Erakunde hoien legezko eta ekonomia-dirubideen aldetatikako egoera gai duela. Horretarako izendatutako lanariak herri-agintaritzat joko dira eta, beraz, bere ihardunari buruzko agiripaperak arakatu ahal izango dituzte, Erakundeak bere egitekoa bete dezateneko erraztasun guztiak eman behar dizkiela. Ikuskaketaren ondorioz egin daitezen agiriek, 15 lan -eguneko epearen barruan aldezpena egiteko eskubidea adieraziko dute. Bazkideen eta Erakundearen artean sortu daitezkeen auziez arduratzea Lan-Hauzitegiari dagokio. 48garren Atala.-Artekaritza-eskubidea, hasteko, Erakundearen iharduna geldiarazi ondoren berarizko Biltzar Nagusirako deia egitean datza; gero Erakundeak, eskua sartzearen zio izan eta aurrera ekartzen zaion arazoaz jabetu ondoren, egiteko hori eman dakion artekaria edo eman dakien artekari guztiak eskatu ahal izango dio edo dizkio Arduralaritzari. 49garren Atala.-Bere helburutan zahartzaroagatikako, alargun edo umezurtz izateagatikako, ezinagatikako edo beste zerbaitegatikako aldi baterako nahiz bizi osorako bizi-sariak ematea euki ditzatenean, moeta horretako Erakundeek iadanik sortutako bizisariak gutxienez bermatu beharko dituzte. Horretarako, aukeratutako dinxbidetza-moduak, emendio -baltzak beti eta uneoro aitortuta dauden bizi-sarien uneango baliotik gorakoa izan ahal daitezeneko erakoak izan beharko dute. Iadanik sortutako bizisari hoiek bermatzeko, ondarearen balioa eta aitortuta dauden bizisariena berdinak izan daitezenean ondarea ezingo da beste ezein zorpide ordaintzeko erabili, eta aitortutako bizisari hoiek ordaintzeari eta ez beste ezeri eratxikita egongo da. 50garren Atala.-Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakunde hauek, Gizartesegurantza-Artezkaritzari urteoro aurkeztu behar dizkioten urteko Azken-Kontuei eta Irbazien eta Galeren Kontuari, bere erantzumenari atxikitako Emediobaltzen eta ogasun eta balioen egoera erantsi beharko dizkiete, eta bai dirubideei buruzko kuadro bat ere. 51garren Atala.-Iadanik sortutako bizisarientzako bermeak egiaztatzeko, emendio-baltzuegatikako erantzumenari eratxikitako ogasunen balioa, iare dauden ogasunak eta bizisari hoien ondoren esaten denez erkatuz neurtuko da. Atzerri-diruak: "Banco de España"-k ekonomia-urtearen azken egunean eta horren aurreko hurbilenean jarritako trukatze-prezioaren arauerako balioa emango zaie. Ogasun mugikorrak: Azkeneko hiruhilabetekoan baloreazokan egindako batazbesteko prezioa emango zaie, herri nahiz norbanako-alorreko balore kitagamiei salbu, hoiek gehienera bere izeneko prezioan kontatuko bait-dira. Ogasun mugiezinak: Hoien benetako baliota kontatuko da, balio-neurketa Arkitektoen Euskadiko eta Nafarroako Elkarteak horretarako izendatutako Elkarteko Arkitekto batek egin, eta berariz besterik erabaki dedinean salbu, aurreko balio-neurketa egin zenetik bi urte igaro gaino lehen ez da balio-neurketa hori birraztertuko. Ogasunak bahiturapean baldin badaude, bahitura-bidez bermatutako balio osotik oraindik kitatu gabe dagoen zatiawn ehuneko 150ekoa kenduta atera dedin balioa kontatuko zaie. 52garren Atala.-Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeek, bere baltzu-helburua benetan betetzeko bidea eman diezaien birraseguro-egitamu bat indarrean jarri ahal izango dute, heuren artean nahiz bere Baterakundeen bidez, horren norainokoa eta iraupena adieraziz. Horrelakotan, egitamu hori eta horren indarraldia aurreko 12garren eta 13garren ataletan esandako ekonomia -ikuslaritzazko argipide-txostenean sartu beharko dira. VI ATALBURUA Erakundeen bat egite eta baterakundeez 53garren Atala.-Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeek bat egin dezatenean, honako baldintza hauek beteko dituzte: a) Erakunde bakoitzeko Biltzar Nagusien onarpena, Araupidetza honen 34garren Atalean eskatzen diren gehien- goekin. b) Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren aurrean horretarako bideak egitea, hots, 1. Dagokien ikuslaritzazko edo ekonomiazko argipidetxostena aldean eramango duen Araudi berriaren onarpena. 2. Euskadiko Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeen Erroldean sartzea. 54garren Atala.-Aurrean esandako aintzin-baldintza hoiek bete ondoren, Gizartesegurantza-Artezkaritzak Gizarte -emendiotarako Borondatezko Erakunde bik edo gehiagok bat egin dezateneko baimena emango du. Era berean eman ahal izango da iadanik egon dagoen Erakunde batek beste bat edo batzuk berebaitaratu ditzaneko baimena ere. Horrek legezko gaitasuna lortu ondoren, beragatik deusezten diren Erakundeen eskubide eta eginbehar guztiak beretzat hartuko ditu. Bat egindako edo beste batek berebaitaratutako Erakundeetako bazkideek ez dituzte inoiz ere borondatez atereaz gerorako jarritako eskubideak galduko. 55garren AtaIa.-Borondatezko Gizarte-emendioei buruzko araupidetza honen gai izan daitezen Erakundeek nahi bezala baterakundeak egin edo bat egin ahal izango dute, bere zuduen aldezpenerako, egintzatarako legezko gaitasuna lortzeko Erakunde bat sortarazteko eskatzen diren Arduralaritzaren aurreango bideak egin beharko dituztela, dagokienez egokituta. 56garren Atala.-Bazkideen gehiengoa izan eta Euskal Herriko mugarte osoan benetan finkatutako baterakundeek baino ezingo dute "Euskadiko Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeen Baterakundea" izena erabili ahal izango. 57garren Atala.-Erakunde hoien Baterakunde edo Elkarteek, baterakundean bildutako Erakundeen zergalaritzako eta nolanahiko onurabideak heurak izango dituzte. 58garren Atala.-Araupidetza honen bidez araupetutako Erakundeek Espainiako Erresumako beste batzuekingo elkarkundeak egin ahal izango dituzte, bere zuduen aldezpenerako, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari aurrez jakinarazi ondoren. 59garren Atala.-Bidezko izan daitezen aholku eta argipide -emateak, eta bai Borondatezko Gizarte emendioen Sail osoari datxezkon arazoei buruzko adierazpenak ere, Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeei buruzko Legeak jartzen duen Aholkularitza-Batzordearen bidez egingo dira. Hoietarako Erakunde guztien ordezkotza izango duen Batzorde hori sei kidek osatuko dute. 60garren Atala.-Aholkularitza-Batzordeko kideen hautaketa Euskadiko Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeen Baterakundearen bidez egingo da, oso-osorik, Baterakundean sartutako Erakundeak egon dauden eta aurreko urtean Arduralaritzak eskatutako xehapenak aurkeztu dituzten Erakundeen erdiak baino gehiago izan daitezenean. Baterakunde honen barruan, 2.000 bazkidetik gorako Erakundeek Batzorderako 2 kide aurkeratuko dituzte, 200dik 2.000ra bazkide izan ditzatenek beste 2, eta 200 bazkide baino gutxiago dituztenek beste 2. Hautapen hori Euskadiko Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeen Baterakundeak horretarako jarri dezan moduan egingo da. 61garren Atala.-Esandako Baterakundean sartu gabeko Erakundeak Autonomia-Elkartean egon eta agiripaperak aurkeztu beharra beteta euki dezatenenen erdiak baino gehiago izan daitezeneati, hoiek edo hoien bazkunek, horretarako egin dezaten bilkuran, oraingo honetan Euskadiko Baterakundeak aukeratzen dituen hirukin batean 60garren Atalean aipatzen den Aholkularitza-Batzordea osatuko duten hiru kide hautatuko dituzte. 62garren Atala.-Hautatutako Batzordeko kideen izenak eta hoien etxebizitza-helbideak Osasunketa ea Gizartesegurantza -Sailari sinistarazte-indarreko eran jakinaraziko zaizkio, eta gai egiteko hori beteko duteneko aldia ere. VII ATALBURUA Zigorpideak 63garren Atala.-Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeei buruzko arauekiko hauspenegatik arduralaritza -zigorrak jarriko dira, herri-alorreko Legeen arauera eskatu daitezkeen erantzubeharren kaltetan gabe. Erakundearen Araudiarekiko hauspenak ere arduralaritza-zigorraren gai izan ahal izango dute bazkideentzat kaltegarriak gerta daitezenean. 64garren Atala.-Hauspenak arinetan, larritan eta oso larritan sailkatzen dira. Hauspen bat egin eta hurrengo lau urteen barruan berriz egiten bada, larriagoen hurrengo sailekotzat joko da. 1. Honako hauek joko dira hauspen arintzat: a) Egitekoak eskatzen duen axolari huts egin eta bazkideei argipide okerrak edo erazko ez direnak emata. b) Araupidetza honetan agiripaperak aurkezteko jartzen diren epetan hilabetetik gora atzeratzea. c) Araupidetza honekiko edo osatze-bidezko manuekiko berariz larritzat edo oso larritzat jo gabeko beste huts batzuk. 2. Honako hauek joko dira hauspen larritzat: a) Legearen 6garren Atalaren 2garren zatia ez betetzea. b) Erakundeak Araudiko manuak bazkideei kalteak ekartzeko era betetzeke uztea. c) Berarizko Erroldean sartu gabekoak Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakunde bai-liran aritzea. d) Bazkide bat 31garren Atalak dion eran ateratzea gertatuz gerorako. ohartemandako aukeretakoren bat ez egiteratzea. e) Urteko agizko Biltzarra eta bertango kontu-ematea ez egitea. f) Araupidetza honetako 27garren Ataleko arauak ez betetzea. 3. Honako hauek joko dira osos hauspen larritzat: a) Atal honen 1 zatiko a) txatalean ohartemandako hauspena, asmo txarrez egin eta lege-hauspen gerta dedinean. b) Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeen Legearen 2garren eta 8garren Atalek Eraentza-Sailen demokraziaren arauerako egitura eta osaketari buruz diotena ez betetzea. c) Erakunde hauei berez datxekien ordainketei aurre egiteko gaitasunaren arauerako irizpideari huts egitea. 65garren Atala.-Esandako hauspen hoiegatik jarri hala izango diren arduralaritza-zigorrak Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeen Legearen 23.2 Atalean ohartemandakoak izango dira, eta zehazki: Hauspen arinegatik, oharra egitea eta 50.000 pesetako isuna; larriegatik, 50.001 pesetatik 500.000rainoko isuna, eta errudunak bere karguetatik bazter uztea; oso larriegatik 2.000.000 pesetarinoko isuna, edo Legearen 23.2.c atalean ohartemandako ehunekoa erabiliz horrela atera dedinean gehiagokoa, errudunak bere kargutatik kentzea, eta Erakundearen deuseztapena. Errudunak bere kargutik baztertzea edo kentzea, indarrean dauden araupideak behin eta berriz haustea gerta dedinean egingo da. Erakundea deuseztatzea, baimena eman zitzaionetik hasi eta bi urtetan bere ihardunari ez ekin izana gertatutakoan, edo epe horretan bertan inolako ihardunik ez duela egiaztatutakoan egitekoa izango da. Deuseztapena erabaki baino lehen 3 hilabeteko epe bat emango da, Erakundea bere ihardunari ekin edo birrekin ahal dakion. Halaber, Arduralaritzaren eskeari entzungor egin eta Erakundearen ordainketei aurre egiteko gaitasuna galdu dedinean, emandako baimena balio gabetu egingo da. 66garren Atala.-Honako ihardutze-sail hauek izango dira zigorrak jartzeko gai: Ohar egiteko, 50.000 pesetarainoko diruzko zigorrak jarri eta errudunak bere karguetatik bazter uzteko, GizarteOngunde eta Segurantzako Sailburuordea. 500.000 pesetarainoko diruzko zigorrak jatri eta errudunak bere karguetatik kentzeko Osasunketa eta Gizarte- segurantza-Sailburua. Hortik gorako diruzko zigorrak jartzeko eta Erakundea deuseztatzeko, Eusko Jaurlaritza. 67garren Atala.-Zigortze-bideak, Autonomia-Elkartean une bakoitzean Arduralaritzabideei buruz indarrean egon dedin araupidetzaren arauerakoa izango dira. Hala ere, oharpena eta 50.000 pesetarainoko isunajartzea beste inolako zehaztapidetzarik gabe egin ahal iango dira, doakionari entzun ondoren. VIII ATALBURUA Ondarearen ezarpena 68garren Atala.-1. Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeen diruak bere zernolakoaren arauerako segurantza, eskurakortasuna eta emankortasuna irizpide direla ezarriko dira. Hoien ehuneko 30ekoa, nahitaez, honako hauetan ezarri beharko da: a) Ehuneko 15ekoa gutxienez, Erresumak, Autonomia- Elkarteek, Foru edo Probintzia-Diputazioek eta Udal-Erakundeek jaulkitako edo bermatutako herri-dirubaltzetan. b) Eusko Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordeak Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz horretarako gai jotako dirusari finko nahiz aldakorreko baloretan. 2. Bere bazkideei araudian ohartemandako eran egindako jesapenek ezingo dute aurreko zatian esandako dirubaltzen ehuneko 10ekotik gora jo, ez ekoizpideez, etxebizitzaz edo hoien antzeko Gizarte-Suztapenezko zertarakoaz bestetarako erabili ere. 3. Ogasun mugiezinetango ezarketek ezingo dute esandako dirubaltzen ehuneko 30ekotik gora jo. 69garren Atala.-Ekonomia eta Herriogasuntza-Sailak urteoro, aurreko atalaren b) zatian esandako diruezarketak egiteko gai diren baloreen zerenda argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. ERABAKI GEHIGARRIA Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Norbanako -alorreko Aseguroei buruzko agintepideak eskuratu dakizkion artean Araudi honen 10garren Atalak agintzen duen Argipide-Txostenari buruz sortu daitezkeen auzitan, 1943garreneko Maiatzaren 26ko Dekretoaren 27 garren Atalean jartzen diren bideak egingo dira, aginte-auzia KonstituzioEpaitegiaren aurrera eramatearen kaltetan gabe. ALDIBATERAKO ERABAKlAK Lehenengoa.-Urriaren 7ko 25/83 Legearen aldi baterako hirugarren erabakian jartzen den epearen beraren barruan, Gizarte-emendiotarako Borondatezko Erakundeek, Araupidetza honen 49garren Atalak dionez, iadanik sortutako bizisariak bermatu ditzan ekonomiazko nahiz ikuslaritzazko egitamua aurkeztuko dute. Egitamu horrek moeta horretako bizisariak bermatuko ditu, 5 urterako gehienera, zio eta guztikoa izan eta Erakundearen iraupenerako bidezko eritzitako eskea egin ondoren aldi luzeagorakoa izan badaiteke ere. Bigarrena.-Erakundeen oraingo diruezarketak Araupidetza honen 68garren Atalean ohartemandakoari egokitzea hini urteko epearen barruan gehienera egingo da. Zio eta guztiko eskearen ondorioz epe hori beste bost urtetarako luzatu ahal izango da. BALIOGABETZE-ERABAKIA Euskadiko Giza-emendiótarako Borondatezko Erakundeen Erroldea sortarazteari buruzko Otsailaren 7ko 17/1983 Dekretoa baliogabetuta gelditzen da. AZKEN ERABAKlAK Lehenengoa.-Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari Dekreto honetan agintzen dena egiteratzeko, horren esangura zehaiteko eta hori betetzeko behar daitezen neurriak hartzeko eskua ematen zaio. Bigarrena.-Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1984garreneko Otsailak 20. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Osasunketa eta Gizarteseguntza-Sailbunta, XABIER AGIRRE BILBAO. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA.

Euskadi, auzolana