Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. 237/2010 DEKRETUA, irailaren 14koa, gasa kanalizazio bidez banatzen duten enpres...

Arautegia

Inprimatu

237/2010 DEKRETUA, irailaren 14koa, gasa kanalizazio bidez banatzen duten enpresek erabiltzaileei egiten dizkieten zerbitzuen kostuak arautzen dituen dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 4450
  • Xedapen-zk.: 237
  • Xedapen-data: 2010/09/14
  • Argitaratze-data: 2010/09/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Ekonomia

Testu legala

Uztailaren 15eko 135/2008 Dekretuaren xedea zera da, hornitzeko eskakizunak betetzeko behar diren zerbitzuengatik gasa kanalizatuta banatzen duten eta beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten konpainiek beren erabiltzaileen eskutik jaso ditzaketen gehieneko zenbatekoak arautzea, eta kontzeptu horien artean biltzen dira honako hauek: alta-, engantxe- eta egiaztatze-eskubideak, deskonexio- eta berkonexio-eskubideak, baita gasa kanalizatuta jasotzeko instalazioetan egindako aldizkako ikuskapenen ondoriozkoak ere. Era berean, aldizkako ikuskapenei dagokienez, PGL biltegiratzeko depositu finkoetatik eraikin edo higiezinen gune bereko erabiltzaile bat baino gehiagorentzako instalazioetan ere aplika daiteke.

Zerbitzuan dauden gas-instalazioen ikuskapena eta berrikuspena arautzen zuen 28/2002 Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen martxoaren 24ko 70/2009 Dekretuaren bitartez, konpainia banatzailearen kargura dauden aldizkako ikuskapenen bidezko kontrol-sistema, era berean, aplikagarria egiten da botiletan ontziratutako gas-instalazioentzako eta PGL biltegiratzeko depositu finkoetatik erabiltzaile bakar batentzako instalazioentzat.

Hortaz, xedapen honen helburua da gasa kanalizatuta banatzen duten enpresek erabiltzaileei ematen dizkieten zerbitzuen kostuak arautzen dituen uztailaren 15eko 135/2008 Dekretua aldatzea, horren aplikazio-eremua botiletan ontziratutako gasa jasotzen duten instalazioen eta depositu finkoetatik erabiltzaile bakar batentzako instalazioen aldizkako ikuskapenetara zabaltzeko.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak dekretu hau landu du, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22.era bitartean xedaturikoa kontuan hartuta, baita gainerako nahitaezko txostenak ere.

Dekretu hau Kontsumoko Aholku Batzordearen azterketapean eta Kontsumitzaileen Elkartearen entzunaldipean jarri da, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eta enpresa banatzaileen eta gainerako eraginpeko entitate eta erakundeen defentsarako uztailaren 19ko 16/1984 Lege Orokorraren 22.2.d) artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Horri jarraiki, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin adostuta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko irailaren 14ko bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Lehen artikulua. Uztailaren 15eko 135/2008 Dekretuaren titulua aldatu da, eta honela idatzita geratuko da:

135/2008 Dekretua, uztailaren 15ekoa, gasa banatu eta hornitzen duten enpresek erabiltzaileei ematen dizkieten zerbitzuen kostuak arautzen dituena.

Era berean, eta aldizkako ikuskapenei dagokienez, Dekretu hau PGL biltegiratzeko depositu finkoetatik hornitutako instalazioetan edo botiletatik hornitutako instalazioetan enpresa hornitzaileek egin behar dituzten ikuskapenei ere aplikatuko zaie.

Gasa kanalizazio bidez banatzen duen enpresari instalazio hartzaileen titularrak ordaindu beharreko diru-kopuruak dira aldizkako ikuskapenengatiko eskubideak, baita PGL biltegiratzeko depositu finkoetatik edo botiletatik hornitzen dutenei ere, enpresa horiek lau urtean behin beren erabiltzaileen instalazioetan egin behar dituzten aldizkako ikuskapenengatik.

Erabiltzaile bakar batentzako depositudun PGL instalazioetan eta botiletan hornitutako PGL instalazioetan aldizkako ikuskapenak egiteko II. eranskinean ezarritako eskubideen diru-kopuruak 2010. urtean aplika daitezkeenak dira. I. eta II. eranskinetan aldez aurretik jasotako gainerako diru-kopuruak 2008. urtekoak dira; hortaz, kopuru horiek eguneratzeko, uztailaren 15eko 135/2008 Dekretuaren 6.3 artikuluari jarraitu beharko zaio.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 14an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

  1. PGL instalazioen alta, engantxe, egiaztatze, deskonexio eta berkonexio eskubideak.

    Euroak

    Alta 78,32

    Engantxea 69,27

    Deskonexioa eta berkonexioa 138,55

    Egiaztatzea 47,80

  2. Aldizkako ikuskapenen eskubideak.

    Erabiltzaile bat baino gehiagorentzako PGL kanalizatuko instalazioak edo depositudun instalazioak:

    Euroak

    Instalazio hartzaile komunitarioari konektatu gabeko banakako instalazioaren aldizkako ikuskapena 46,85

    Instalazio hartzaile komunitarioari konektaturiko banakako instalazioaren aldizkako ikuskapena 52,70

    Erabiltzaile bakar batentzako depositudun PGL instalazioak *

    Aldizkako ikuskapena (euroak)

    Deposituak (m3) Etxekoa Jatetxea Hotela/Eskola Industria

    3 132 175 199 459

    >3tik 5era bitarte 204 228 507

    >5etik 13ra bitarte 300 648

    >13tik 35era bitarte 695

    >35 744

    Botiletan hornitutako PGL instalazioak *

    Euroak

    Etxeko botiletara konektaturiko banakako instalazioaren aldizkako ikuskapena (12,5 kg) 60,35

    Industria botiletara konektaturiko banakako instalazioaren aldizkako ikuskapena (12,5 kg baino gehiago) 69,25

    • 2010. urteko diru-kopuruak. I. eta II. eranskinetan jasotako gainerako diru-kopuruak 2008. urtekoak dira, eta, beraz, 6.3 artikuluari jarraitu beharko zaio horiek eguneratzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana