Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. 7/1994 LEGEA, maiatzaren 27koa, merkataritza iharduerari buruzkoa.

Arautegia

Inprimatu

7/1994 LEGEA, maiatzaren 27koa, merkataritza iharduerari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 111
  • Hurrenkera-zk.: 2125
  • Xedapen-zk.: 7
  • Xedapen-data: 1994/05/27
  • Argitaratze-data: 1994/06/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa
  • 1994/06

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    7/1994 LEGEA, maiatzaren 27koa, merkataritza iharduerari buruzkoa. Jatorrizko Testua:

  • 2001/01-2003/12

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    7/2000 LEGEA, azaroaren 10ekoa, Merkataritza Jardueraren 7/1994 Legea aldatzekoa. Aldatutakoa; Partzialki indargabetutakoa

  • 2003/12-2008/07

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    6/2003 LEGEA abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena. Partzialki indargabetutakoa

  • 2008/07

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    7/2008 Legea, ekainaren 25ekoa, Merkataritza Jardueraren Legearen bigarren aldaketarena. Aldatutakoa; Partzialki indargabetutakoa

+ -

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 49 zk. duen 1994ko martxoaren 11ko alean uztehuts bat egin dela oharturik, dagokion zuzenketari ekiten zaio hemen: 2927 orrialdean, 36. atalean ondorengo puntu hau sartu behar da: 4.- Atal honetako aurreko hiru idazatietan xedatutakoa, ikastetxearen antolakuntzarako eta funtzionamendurako araudiak ordezkatze organo gorenean gerta daitezen bakanteak betetzeko prozedura espresuki arautzen ez duen kasuan bakarrik izango da erabilgarri.

Eusko Legebiltzarrak honako Legea honartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

MAIATZAREN 27K0 7/1994 LEGEA, MERKATARITZA IHARDUERARI BURUZKOA

Zioen adierazpena

Gure Autonomi Elkartean lehen aldiz merkataritza-iharduera antolatu duen maiatzaren 19ko 9/1983 Legea indarrean jarri zenetik hona hamar urte baino gehiago igaro diren honetan, iharduera horren administrazio-arau berriak egiteko beharra sortu da zenbait gorabehera dela eta.

Esan beharra dago 9/1983 Legea erreferentzia egokia dela gauza askotarako eta hura aplikatzetik eratorritako praktika testu berri osorako argibide izan dela. Halere, funtsezko aginduetako batzuk berrikusi behar dira, gure barne-merkataritzaren etorkizuna aurrikusiz, hori izango baita araubideak oinarritzat izango duen eremu materiala.

Hain zuzen, 1986.eko urtarrilaren 1ean sartu ginen Europako Elkartean, eta estatuen bateratze-bide dinamikoa den horren unerik gailenena Europako Merkatu Bakarra ihardunean jartzea da. Gertaera horrek legezko eta egitezko aldaketak eragingo ditu, eta horiek direla eta, gizarte eta ekonomia-harremanak berriz egituratuko dira. Gauzak horrela, tokiko merkatuek eta merkatu txikiek gero eta erreferentzia zentzugabeagoa osatuko dute, eta handiak, zabalak eta lehiarako prest daudenak hartuko dira kontuan.

Gure barne-merkatua eta merkataritza-enpresak bultzatu behar dituen gaurkotasun- eta berritasun-asmoak agerpen asko ditu araubide berrian.

Batetik, legearen eremu materialak merkataritzaren betidaniko ikusmoldea gainditu du. Merkataritza ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko beharrezko maila delakoa zabalago hartzen da, bien arteko lotura askotan gertatzen baita bitartekari baten banaketa-zerbitzuen beharrik izan gabe. Bestetik, salgaiak banatzen dituen enpresa baten iharduera lege honi atxiki behar zaio, salgaiak kontsumorako direnentz kontuan izan gabe. Azkenik, edozein zerbitzu-enpresak bere iharduera lege honen arabera egokitu beharko du, zerbitzu horiei buruzko berariazko araubideren batek arautzen ez duenean.ALIGN=“JUSTIFY”>Gaurkotasunerako interesgarria den beste ezaugarri bat betidanikoetatik bereizten diren merkataritza-formulak arautzea da, gaur arte gure legedian ageri ez zirenak, hala nola, urrutiko salmenta, sustapeneko salmenta, aldizko salmenta eta makina automatikoen bidezkoa, edo behar bezainbatean arautuak izan ez direnak.

Eraberritzearen gaurkotasun-asmo hori testu berriak islatzen duen merkataritza-enpresaren eta bere ihardueraren ikuskeran ere nabarmena da. Batetik, merkatariek euren negozioa ezagutu behar dute, iharduerak garaiz egitamutu: azken finean, enpresa antolatu behar dute. Bestetik, enpresek ez dute merkatua eta enpresaren derrigorrezko gardentasuna nahas dezakeen arauz kanpoko iharduerarik izan behar, bestela ez baitira bermatuko merkatu horretan biltzen diren interes desberdinak, batzuetan oso elkarren aurkakoak izaten direnak.

Eraberritzearen berritasun-asmoa nabarmen gertatzen da, autonomi elkarteko araua izanik berorren aginduetan gai horretako araugintza-aginpidea agortzeko ahalegina egiten den aldetik. Eremu hori zehazten ari dira Konstituzio Auzitegiaren zenbait adierazpen, arlo honekin lotuta dauden edo berekoak diren gaiei buruzkoak, hala nola, ekonomia-ihardueraren oinarriak, lehiaren defentsa, berdintasunerako oinarrizko baldintzak, zuzenbide pribatuko eta auzibideko legedia eta osasun-arloa.

Bigarrenik, legediaren eraberritze honen sorburu den beste bigarren ideia bat legeak ageri duen sistematizatzeko ardura da. Horren arabera, araubidezko sail bakar batean bilduko dira antolaketari buruzko erabaki guztiak, eta horiei, produktu eta zerbitzuen sustapenerako merkataritza-ihardueraren araudia ere gehituko zaie, merkataritza-lehiaketek osatutakoa. Halaber, testu berriak publizitate eta informazioari buruzko erabakiak ere baditu, bai eta araudietako aginduen eraginkortasunaren kontrolari buruzko idazpuru bat ere.

Testuaren sistematizazioa praktikotasunez egin da, eta, ondorioz, aginduen idazkera eta arlo honekin lotuta dauden edo arlo berari dagozkion beste jaurbide batzuen aipamenak benetan ulergarriak dira. Horrela, lege honek helburu duen araugintzari argitasun nabaria eman zaio, edukinen zehaztasunari kalterik egin gabe, edukinok araudi bidez garatzeko errazak gerta daitezkeelarik. Horri esker, zuzenbide-estatuaren iharduerarako ezinbestekoak diren gai honen lege-defentsari buruzko alderdiak indartuko dira.

Hirugarrenik, eraberritzea planteatzerakoan orientabidezko zentzu zabal eta parte hartzekoa izan da kontuan. Bideratzeko ahalmena aginduek azaltzen duten merkatu eta merkataritza-iharduerarekiko ikuskeran islatzen da.

Zabaltasuna eta parte hartzeko izaera arauaren onarpenaren aurreko eta ondorengo zenbait alderdik adierazten dute.

Batetik, araua prestatzeko lanetan kontsumitzaile, langile, enpresari eta udalek parte hartu dute. Haietan sortu diren gogoetak baliagarriak izan dira aginduen ikusmolde egokituagoa emateko, bai eta doakienek harrera hobea egiteko ere.

Bestetik, arauan, merkataritza-ihardueretarako kide anitzeko partaidetza-organo bat sartu da, gizarte- eta ekonomia-eragileen arteko eztabaidaren bitartez gai honetan adostasunezko politika zabalagoa garatu ahal izan dadin.

Azkenik, Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 3/1979 Lege Organikoan jasotzen diren aginpideak izendatu behar dira, bereziki 10. ataleko 25, 27, 28 eta 31 zenbakietan agertzen direnak, lege honen gaitzaile baitira.

I. IDAZPURUA

EZARPEN EREMUA

  1. atala.- Legearen helburua

    Lege honen helburua merkataritza-iharduerari administrazio-araubidea ezartzea da, bai eta Euskal Herriko Autonomi Elkarteko merkataritza-egitura hobetzea ere.

  2. atala.- Merkataritza-iharduera. Zer den

    Lege honen ondorioetarako, merkataritza-ihardueratzat hartzen da saltzeko eskuratutako produktu edo salgaiak merkaturatzea, salgai horiek nabarmen aldatu gabe, bai eta ekoizle, eskulangile edo industrilariek zuzenean azken saltzea ere.

    Azken kontsumorako ondasunak, ekoizpen-prozesuetan, merkataritzakoetan edo besteri zerbitzuak ematekoetan sartzekoak ez direnak dira.

  3. atala.- Besteri zerbitzuak ematea

    Merkataritza-ihardueratzat hartuko da, halaber, besteri zerbitzuak ematea ere, aurreko atalean zehaztutako azken izaeraz merkatuan eskaintzen direnean.

    Besteri zerbitzuak ematea ere lege honen agintepean egongo da, beti ere hari buruzko bestelako arau zehatzik ez dagoenetan.

    II. IDAZPURUA

    MERKATARITZA IHARDUERA GAUZATZEA

    1. atalburua

      Hatsapen orokorrak eta gauzatzeko baldintzak

  4. atala.- Merkataritza-ihardueraren esparrua

    Merkataritza-iharduera lehia aske eta leialaren hatsapenaren arabera garatuko da eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarena kontuan izanez, merkatu-ekonomiaren eta haren plangintza orokorraren esparruan.

  5. atala.- Ohiz kanpoko neurriak eta legez kanpoko praktikak

  1. Aurreko atalean ezarritakoari kalterik sortu gabe, Eusko Jaurlaritzak, merkataritzako aginpidea duen sailaren proposamenez, ohiz kanpo iharduerarako neurriak hartu ahal izango ditu elikagaien eta/edo behar-beharrezko produktuen banaketa-bideetan, horniketa-defizitak hala eskatzen duenean.

  2. Merkataritza-iharduera gauzatzerakoan ezin egingo da produktuen ohizko banaketaren edo zerbitzu-emanketen prozesuan unean uneko edo etorkizunerako arrazoitu gabeko bereganatze, geratze edo garestitzea sor dezakeen praktikarik, ez eta inolako bereizkeriarik sor dezakeenik ere, horrelako praktikak kontsumitzaile eta erabiltzaileen kalterako izan daitezenean.

  1. atala.- Gauzatzeko baldintzak

  1. Merkataritza-iharduerak indarrean dagoen legediaren arabera beharrezko gaitasun juridikoa dutenek gauzatuko dituzte.

  2. Enpresa-askatasunaren hatsapen orokorrari kalterik sortu gabe, baldintza eta gaitasun jakin batzuk edo halako titulazio eskatu ahal izango dira administrazioko emakida edo baimen bereziren bat behar duten edo produktu edo zerbitzuaren izaera dela eta trataera berezia eskatzen duten merkataritza-iharduerak gauzatzeko, bai eta herri-interesa kontuan hartzeagatik ere.

  3. Jaurlaritzak, 21. atalean jasotakoari kalterik sortu gabe, merkataritzako iharduera-modu jakin batzuetan aritzeko baldintzatzat jo ahal izango du, araudiz, berme edo fidantzak ematea, interes orokorreko arrazoiak medio.

  1. atala.- Merkataritza-enpresen betebeharrak

    Merkataritza-enpresek beren iharduera eta ihardunbiderako ezarrita dauden agiri, informazio, liburu edo erregistroari buruzko betebeharrak bete beharko dituzte eta dagozkien Ekonomia Ihardueragatiko Zergaren idazpuruetan izena emanda egon beharko dute.

    1. atalburua

      Eskaintzaren eta prezioen baldintzak

  2. atala.- Eskaintzaren baldintzak

  1. 4. atalean ezarritakoaren arabera, merkataritza-iharduera gauzatzerakoan, produktu edo zerbitzuen jatorri, kalitate eta kopurua, prezioa eta salmentako edo emanketako baldintzak, eskainitakoak izango dira eta, beti ere, haiek arautzen dituen araudiaren arabera eska daitezkeenak.

    Eskaintzaileak, horretarako, produktu edo zerbitzua ezagutzeko informazio egokia, erabilerak dituen arriskuak eta eskuratzeko baldintzak jakinarazi beharko ditu.

  2. Halaber, merkataritza-eragiketarik gertatzen bada eta hartzaileak hala eskatuz gero, merkataritza-enpresek derrigorrez eman beharko dute merkataritza-eragiketari buruzko xehetasunak azaltzeko nahikoa agiri.

  1. atala.- Produktu eta zerbitzuen prezioa

  1. Eskaintza egiten dutenek askatasuna izango dute produktu eta zerbitzuen prezioa finkatzeko, indarrean dagoen legediak ezarritako mugen salbuespenaz.

  2. Merkataritzarako produktuek argi azalduko dute zein den haien prezioa, hartzaileek eskaintzaileari galdetu beharrik izan ez dezaten. Erakustokietako gaien prezioak kanpotik ikusteko moduan jarri beharko dira. Erabiltzaileekiko zerbitzuak eskaintzen dituzten merkataritza-etxe guztiek jendeak ikusteko moduan azaldu beharko dituzte gaiei aplika dakizkiekeen prezioak.

    Prezioen informazioari dagokionez, salbuespen edo baldintza bereziak ezarriko dira araudi bidez segurtasuna, homogeneotasuna nahiz produktu edo zerbitzuaren izaera dela eta.

  3. Multzoka saltzeko diren produktuetan, neurri-unitate bakoitzari dagokion prezioa adieraziko da. Multzoka saldu ohi diren produktuetan, aldez aurretik ezarritako kopuru edo bolumenetan jartzen badira salgai, ohizko neurri-unitateko prezioa azalduko da, produktuaren neurria eta prezioa guztira.

  4. Iragarritako salmenta-preziotzat hartuko da eskura ordaindu ondoren lortutako produktu edo zerbitzuari zerga eta guzti dagokion prezioa.

  5. Merkatariak onartzen diren ordainbideak zeintzuk diren azalduko du, bai eta produktua itzultzeko aukerarik ba al dagoen ala ez eta itzultze hori, erosleari interesatzen edo komeni zaiolako bakarrik bada, zein baldintzatan gauzatuko den ere.

    1. atalburua

      Bidegabeko publizitatea

      1. atala.- Bidegabeko publizitatea merkataritza-iharduera gauzatzerakoan

      1. Eusko Jaurlaritzak, atal honetan ezarritakoaren arabera eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen bidezko interesen defentsarako, merkataritza-iharduera gauzatzerakoan bidegabeko publizitatea erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren ekintzak sustatuko ditu.

      2. Horretarako, eta legez ezarritako ekintzei kalterik sortu gabe, bere kabuz edo doakionaren eskariz, bidegabeko publizitatea eten edo aldatzeko ihardunbidea izapidatu ahal izango du Eusko Jaurlaritzak auzitegi aginpidedunean, indarrean dagoen publizitateari buruzko legediaren arabera.

      3. Sailarteko organo bat osatuko da araudi bidez eta hari egotziko zaizkio aurreko idazatian ezarritako ahalmenak.

    2. atalburua

      Merkataritza-etxea

      1. atala.- Merkataritza-etxea

        Merkataritza-iharduera merkataritza-etxe batean gauzatu beharko da, lege honen III. idazpuruan, salmenta-modu bereziei buruzkoan, ohartemandako salbuespenetan ezik.

        Merkataritza-etxetzat hartuko dira merkataritza-iharduera batera atxikitako eraikinak eta tegiak.

        Jendearentzat irekita daudeneko ordu eta egunak kanpoaldetik ikusteko moduan jarriko dira merkataritza-etxeetan.

      2. atala.- Irekitzeko baimena

        Merkataritza-etxeak irekitzeko baimenak udalek emango dituzte lege honetan ezarritakoan oinarrituz eta ezartzekoa den araudiaren arabera.

      3. atala.- Merkataritza-etxeak jartzea

        Eusko Jaurlaritzak ezarri ahal izango ditu merkataritzaetxeak jartzeari buruzko udalarauek jarraitu beharko dituzten irizpideak, ondorengo helburuak lortzearren:

        1. Merkataritza-hornikuntzaren eta horren lurralde-banaketaren arteko oreka egokia.

        2. Enpresa txiki eta ertainaren sustapena lehiarako askatasunaren esparruan.

        3. Kontsumitzaileen beharrak beteko dituzten beste batzuk, haien bidezko interesak defendatuz.

          Euskal Herriko Lurralde Antolaketari buruzko 4/1990 Legearen ohartemandako lurralde-antolaketarako tresnetan finkatuko da zer-nolako lurralde-irizpideak erabiliz jarri edo aldatuko diren salmentarako 2.000 metro koadro baino azalera handiagoa duten merkataritza-etxeak edota, handiturik, azalera hori lortu edo gainditzen dutenak.

          III. IDAZPURUA

          SALMENTA MODU ETA PRAKTIKA BEREZIAK

          1. atalburua

            Ohizko merkataritza-etxetik kanpoko salmentak

      4. atala.- Motak

        Ohizko merkataritza-etxetik kanpo gauzatutako salmentak dira kaleko salmentak deiturikoak, etxez etxekoak, urrutikoak eta aldizkoak.

      5. atala.- Kaleko salmenta. Zer den

        Kaleko salmenta ohizko saltzaileek edo noizean behin saltzen dutenek merkataritza-etxe batetik kanpo gauzatutako salmentak dira, saltoki edo eraikuntza desmuntagarrietan edota ibilgailuetan. Kaleko salmentak udalaren baimena beharko du; baimen hori besterenganaezina izango da eta gehienez urtebeteko iraupena izango du.

        Merkataritza-lekuetako sarbidean eta erakustokien aurrean ezin egingo da salmenta-mota hori.

      6. atala.- Kaleko salmenta arautzea

      1. Udalek beren eraginpeko lurraldeetan arautu ahal izango dute kaleko salmenta. Antolatuta ez dagoen udaletan ezin gauzatuko da kaleko salmenta. Udal-arauek derrigorrez ezarri beharko dituzte:

        1. Baimena lortzeko baldintzak; ondorengoak izango dira gutxienez:

          1. Saltzailearen bizilekua jakinaraztea.

          2. Dagozkion Ekonomia Ihardueragatiko Zergaren idazpuruetan izena emanda egotea eta zerga horren ordainketak eguneratuak izatea.

          3. Dagokion Gizarte Segurantzaren jaurbidean izena emanda egotea.

          4. Merkataritza-produktuei eta instalakuntzei buruzko berariazko arauek ezartzen dituzten garbitasun- eta osasun-baldintzak edo bestelakoak ere betetzea.

        2. Kaleko salmenta-mota desberdinen ezaugarriak zehaztea. Horren arabera, ondorengoak bereiziko dira:

          1. Betidanik antolatu diren aldizkako merkatuak edota berriak, leku jakinetan eta maiztasun finko batez jartzen direnak. Gehienez astean bitan antolatuko dira.

          2. Azokak, jaiak edo herriko ospakizunak direla eta, noizean behin ezartzen diren merkatuak.

          3. Kamioi-denda edo kaleetan jartzen diren postuetako salmentak, egoera eta baldintza jakinetan baimendutakoak.

        3. Lekua, salbuetsitako inguruneak, maiztasuna, ordutegia, baimenen kopurua eta baimendutako produktuak zehaztea.

      2. Baimenean argi azalduko da zein produkturi dagokion, bai eta zein leku, egun eta ordutan egin ahal izango duten baimendunek kaleko salmenta.

      3. Kaleko saltzaileak nahitaez jakinarazi beharko du, ageriko txartel baten bidez, kontsumitzaileen erreklamazioei, halakorik balego, erantzungo zaien lekuko helbidea. Helbide hori beti ere fakturan edo salmenta-egiaztagirian azalduko da.

      1. atala.- Salbuetsitako hiri-ingurunea

      1. 15.000 biztanletik goragoko udal guztietan zehaztuko da "salbuetsitako hiri-ingurunea", eta bertan ezin gauzatuko da kaleko salmenta.

      2. Salbuetsitako hiri-ingurunea bertako udalak zehaztuko du, dagokion merkataritza-ganbara ofizialari entzun ondoren, ingurune horretako merkataritza-hornikuntzaren eta horrek herritarren kontsumo-gaitasunarekiko duen egokitasunaren arabera.

      3. Ezarriko den salbuetsitako hiri-ingurunea homogeneoa eta etengabea izango da, eta, beti ere, hirigunean kokatuko da.

      1. atala.- Salbuespenak

        Azokak, jaiak, herriko ospakizunak edo tradiziozkoak direla eta, aurreko ataleko lehen idazatian aipatzen den salbuetsitako hiri-ingurunean kaleko salmenta gauzatzeko debekutik kanpo geratuko diren merkatuak araudiz ezarriko dira, dagokien udalei eta udal horretako merkatari eta kontsumitzaileen elkarterik ordezkagarrienei entzun ondoren.

      2. atala.- Jagotea eta kontrola

        Kaleko salmentari dagokionez, udalei dagokie garbitasun-, osasun- eta segurtasun-arauak eta merkataritza-iharduera arautzen dutenak betetzen direla bermatzea, bai eta arau-hauste arin eta larriak kontrolatu eta zigortzea ere, beste herri-administrazio batzuei egotzitako aginpideei kalterik sortu gabe.

      3. atala.- Etxez etxeko salmenta

      1. Etxez etxeko salmentatzat hartzen da bizileku pribatuetan, astialdi- eta bilera-lekuetan, lantokietan eta antzekoetan egindako eskaintzaz gauzatzen dena eta ez saltzailearen merkataritza-etxean egindakoaz.

      2. Salmenta-mota hori eskaintzeko publizitatea kontsumitzaileari eman beharko zaio, eta ondorengo alderdiak izan beharko ditu:

        1. Enpresaren bereizgarriak eta helbidea.

        2. Salmenta mota hau gauzatzeko baimenaren zenbakia.

        3. Produktu edo zerbitzua merkatuan zalantzarik gabe hautemateko beharrezkoak diren datuak.

        4. Ordaintzeko kopuru, modu eta baldintzak, bidaltzeko gastuak eta epea.

      3. Beste edozein motatako salmentaren bidez eskuratutako salgaiak etxera eramatea ez da aurreko gaiaren barruan sartuko.

      1. atala.- Baldintzak

      1. Merkataritza-gaietan aginpidea duen sailari dagokio etxez etxeko salmenta-mota gauzatzeko baimenak ematea. Horretarako, eskatzaileek 16. ataleko lehen idazatiko a) puntuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

        Etxez etxeko salmenta gauzatzeko, enpresek berme-fidantza utzi beharko dute, araudiz finkatutako baldintzetan.

        Etxez etxeko salmentak egiten dituzten enpresek administrazioko agintarien eskura izan beharko dute salmenta-mota horretan parte hartzen duten langileen zerrenda eguneratua.

      2. Saltzaileak erosleari erakutsi beharko dizkio enpresaren izena, salmentarako baimena eta berak zeren gisa diharduen azaltzen duten agiriak.

      1. atala.- Urrutiko salmenta

      1. Urrutiko salmenta da saltzaileak bere eskaintza komunikabideren baten bitartez eginez gauzatzen dena, eta erosleei eskakizunak komunikabide horren bidez edota urrutiko beste batez egiteko eskatzen dielarik.

      2. Merkataritza-gaietan aginpidea duen sailari dagokio salmenta-mota hori gauzatzeko baimenak ematea. Horretarako, eskatzaileek 16. ataleko lehen idazatiko a) puntuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

      3. Beti ere, benetako produktuak eskaintzen denaren ezaugarri berberak izango dituela bermatuko da.

      4. Eskaintzaren publizitateak ondorengo alderdiak jaso beharko ditu:

        1. Enpresaren bereizgarriak, helbidea eta baimenaren zenbakia.

        2. Produktu edo zerbitzua, merkatuan zalantzarik gabe hautemateko beharrezkoak diren datuak.

        3. Ordaintzeko kopuru, modu eta baldintzak, bidaltzeko gastuak eta epea.

      5. Kontsumitzaile edo erabiltzaileek aldez aurretik eskatu dituzten produktu edo zerbitzuak bakarrik bidali ahal izango dira.

        Aurreko lerroaldian azaldutakoa ez da produktuen sustapenerako lagin edo opariak bidaltzerakoan ezarriko, guztiz doakoak direla argi eta garbi azaltzen bada, bai eta kontsumitzaileak inolako erantzukizunik ez duela ere.

      1. atala.- Aldizko salmenta

      1. Aldizko salmenta izenez ezagutzen da iharduera horretarako ohizkoak ez diren merkataritza-etxeetan hilabete baino denbora laburragoz gauzatu eta kaleko salmenta ez dena.

      2. Salmenta-mota hori merkataritza-gaietarako aginpidea duen sailak baimendu beharko du.

      3. Eskabidean honako alderdi hauek zehaztu beharko dira:

        1. Saltzailearen bereizgarriak.

        2. Produktuen ezaugarrien azalpena.

        3. Administrazioko eta zergabidezko baldintzak betetzea.

        4. Aretoa erabiltzeko agiria.

          Halaber, eskabidearen baldintzak egiaztatzeko agiriak aurkeztuko dira.

      4. Aldizko salmenta berariazko legepean ez dagoen enkante bidez gauzatzen denean, hau da, enkantetzat produktuak gainontzeko balizko erosleek baino diru-kopuru handiagoa eskaintzen duenari ematea dela ulertzen denean, produktua esleitzeko gutxieneko baldintzen zehaztapena ere eskatuko da.

        1. atalburua

          Beste salmenta-modu bereziak

          1. atala.- Merkealdiko salmenta

          1. Enpresariak prezioak ezartzeko eta egoki deritzen eskaintzak egiteko duen askatasunari kalterik sortu gabe, publizitatean merkealdiko salmenta izena ez da erabiliko, indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera, salmentetan ohizko prezioa, urtaro-aldaketa, denboraldi-amaiera edo aipatu legedian zehaztutako denboraldi edo sasoietan salgaiak berritu beharra dela eta, jaisten denean baizik. Nolanahi ere, merkealdien publizitatea urteko bi denboraldi edo sasoitara mugatuta geldituko da, denboraldi bakoitzean bi hilabetekoa izango delarik gehienera.

            Salmenta-modu hau egiteko, merkataritza-gaietan aginpidea duen sailari horretan hasi baino lehen jakinaraziko zaio.

          2. Salmenta horietan, zalantzarik ez sortzeko moduan azalduko da produktu bakoitzaren lehengo prezioa eta orain eskaintzen dena, 9. ataleko 2. idazatian ohartemandako berezitasunez.

          3. Merkealdiko salmenta izenaren erabilera debekatuta dago ondorengo gaiak saltzeko:

            1. Hondatuta daudenak.

            2. Merkealdiko salmentarako eskuratutakoak.

            3. Merkealdiko salmentak hasi baino hilabete lehenago azken kontsumitzailearentzako salgai ez zeudenak.

          4. Salgai dauden produktu guztiak merkealdikoak ez badira, beherapena dutenek egoki bereizita egon beharko dute besteetatik.

          1. atala.- Soberakinen salmenta

          1. Soberakinen salmenta produktu hondatuak edo erabiltzen ez direnak saltzea helburutzat duen salmenta da.

          2. Salmenta-mota horretan eta horren publizitatean nahikoa argibide eman beharko da eragin duten egoera eta zergatiak azaltzeko.

          3. Salgai dauden produktu guztiak soberakin-salmentakoak ez badira, salmenta-mota honetan eskainitakoek besteetatik aldendurik egon beharko dute.

          1. atala.- Azken-salmentak

          1. Azken-salmentatzat hartuko da ondorengo arrazoiren bat dela eta ohiz kanpo egindako salmenta:

            1. Merkataritza-ihardueraren behin-behingo edo behin-betiko etenaldi osoa edo zatizkoa. Etenaldia zatizkoa bada, azken-salmentako salgaiak zein diren adierazi beharko da.

            2. Aretoa itxi edo aldatzea.

          2. Azken-salmentak merkataritza-etxearen izakinak izan diren produktu edo salgaietan bakarrik izango du eragina.

          3. Azken-salmentako publizitate guztietan adierazi beharko dira eragin duten arrazoiak, bai eta hasiera-data eta iraupena ere. Halaber, lehengo prezioa eta salgai horrentzat eskaintzen dena edo azken-salmentari aplika dakiokeen beste edozein pizgarri ere adierazi beharko da.

          4. Azken-salmenta merkataritza-gaietako aginpidea duen sailari jakinarazi beharko zaio hasi baino zazpi egun lehenago, zergatia, hasiera-data, iraupena eta salgaien zerrenda ere azalduz.

          1. atala.- Baldintzak

            Azken-salmentak produktuak salgai egon diren merkataritza-etxe berean egin beharko dira, ezinbesteko arrazoiren batek edo epailearen edo administrazioaren ebazpenen batek galerazten ez badu edota salmenta egiteko zergatiek besterik eskatzen ez badute.

            Azken-salmenta deitzeko, aurrekoa amaitu zenetik 12 hilabeteko epeak igaro beharko du, ezbehar edo ezinbesteko arrazoiak eragindakoa ez bada.

          2. atala.- Sustapeneko salmenta

          1. Sustapeneko salmentak izango dira produktu edo zerbitzu jakin batzuen salmenta ezagutarazi edo bultzatzea helburutzat dutenak erosleei abantailak eskainiz, hala nola, deskontuak, opariak, sariak edo beste edozein pizgarri.

          2. Sustapeneko salmentak nahikoa argibide eman beharko du aldez aurretik edo egin bitartean, alderdiok argi azalduz:

            1. Sustapenaren xede diren produktu edo zerbitzuak.

            2. Sustapenaren baldintzak.

            3. Sustapenaren indarraldia.

          3. Saltzaileak itxaron daitekeen eskaera hornitzeko adina izakin izan beharko du, eta publizitateak ez du eskainitako produktuaren izakinik den alditik gora iraungo.

          4. Sustapeneko salmentaren xede diren produktu edo zerbitzuek ez dute euren balioa murritz dezakeen inolako kalterik izango.

          1. atala.- Salmenta automatikoa

          1. Salmenta automatikoa horretarako prestatuta dauden makinen bitartez egindakoa da, eskatzen den diru-kopurua haietan sartu ondoren, saltzaileak bitarteko-lanik egingo ez duelarik.

          2. Mota honetako praktikarako, ondorengo datuak makinan azalduko dira ongi ikus daitekeen lekuan:

            1. Erabilitako makinaren administrazioko homologazioa.

            2. Saltzailearen bereizgarriak, bai eta bere helbidea ere, makina hondatu edo erreklamazioren bat sortzen denerako.

            3. Erabiltzeko baldintzen eta produktu edo zerbitzuen azalpena.

          3. Salmenta-mota honetan erabilitako makinek sistema bat izan beharko dute, salgairik ez dagoenean edo makina bera gaizki dabilenean dirua itzultzeko.

          4. Edari alkoholdunak eta tabakoa makinen bidez saltzeko, Drogamenpekoen alorreko Aurrehartze, Laguntza eta Birgizarteratzeari buruzko 15/1988 Legean edo lege hori ordezkatu edo garatzen duen araudian ezarritakoaren arabera jokatuko da.

          5. Elikagaien salmenta automatikoa horiek indarrean dagoen berariazko araudiaren arabera ontziratu eta etiketatuak daudenean bakarrik egin ahal izango da.

          6. Udalek makina horiak merkataritza-etxeen kalpoaldean jartzeko baimena ematerakoan gogoan izango dituzte, bestelako irizpideen artean, hala eskatutako leku publikoen zertzeladak nola alderdi horretako merkataritza-hornikuntza.

        2. atalburua

          Merkataritza-praktika bereziak

          1. atala.- Katea edo piramide gisako salmenta

          1. Piramide edo katea gisako salmentatzat joko da kontsumitzaile edo erabiltzaileei produktuak edo zerbitzuak prezio merkean edo doan eskaintzea, horren ordainetan kontsumitzaile edo erabiltzaileek, zuzenean nahiz zeharka, beste bezero batzuk edo halako salmenta-kopurua lortu behar izango dutelarik.

          2. Debekatu egiten da kontsumitzaile nahiz erabiltzaileek katea edo piramide gisako salmentetan bitartekari izatea.

          1. atala.- Sari edo opariak banatzeko zozketak

            Merkatari batek edozein kontsumitzaile edo erabiltzaileri halako zozketa dela eta sari edo opariren bat dagokiola esaten dionean, ezin izango dio, ez zuzenean ez eta zeharka ere, horiek emateko inolako zerbitzu edo produkturik erosarazi.

            IV. IDAZPURUA

            MERKATARITZA LEHIAKETAK

          2. atala.- Merkataritza-lehiaketak. Zer diren

          1. Merkataritza-lehiaketa izena hartzen dute helburuok dituzten merkataritza-izaerazko agerpenek: ondasun eta/edo zerbitzuen erakusketa, hedapena eta merkataritza-sustapena, merkataritza-eskualdaketa ondoriotzat izan dezaketen eskaintza eta eskaeraren hurbilpena erraztea eta merkatuaren gardentasuna bultzatzea. Merkataritza-lehiaketen aginpidea duen sailak aldez aurretik hala baimendurik, inoiz zuzeneko salmentarik egin ahal izango da lehiaketen barruan.

          2. Aurreko zenbakian azaldutako merkataritza-lehiaketek "azoka" izena hartuko dute aldizka egiten direnean, eta "erakusketa" izena halako tarte jakinik ez dutenean.

          3. Merkataritza-lehiaketen sailkapena araudi bidez zehaztuko da, erakutsi beharreko ondasun eta/edo zerbitzuen jatorriaren eta ezaugarrien arabera.

          1. atala.- Merkataritza-lehiaketa ofizialak

          1. Merkataritza-lehiaketak ofizialtzat hartuko dira gai horretan aginpidea duen sailak antolaketa eta ospakizuna bera baimentzen dituenean, araudi bidez zehaztuko diren baldintzak aurretiaz bete badira eta sail horrek urtero egin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den Euskal Herriko Lehiaketen Egutegi Ofizialean azaltzen badira. Merkataritza-lehiaketa ofizial hauek irabazi-asmorik gabekoak izango dira.

          2. "Azoka ofiziala", "erakustazoka ofiziala", "azoka ofizial monografikoa", "areto ofizial monografikoa" edo antzeko izenak, eremuari erreferentziarik egiten ote dioten kontuan izan gabe, atal honetako aurreko zenbakian aipatzen diren merkataritza-agerpenetan bakarrik erabili ahal izango dira.

          3. Merkataritza-lehiaketen antolakuntza eta ospakizuna bera, erakutsi beharreko ondasun eta/edo zerbitzuen jatorria dela eta Euskal Herriaren lurraldea bezainbesteko eremua edo zabalagoa hartzen dutenean, lege honen 35. atalean zehaztutako azoka-erakundeen esku geratuko dira, araudi bidez ezarritakoaren arabera.

          4. Merkataritza-lehiaketa bakoitzak lantalde bat izango du antolatzaileei agerpenaren garapenerako eredu nagusiak adierazteko. Lantaldekideen izendapena merkataritza-lehiaketa bakoitzaren erakunde antolatzailearen aginpide izango da eta horrek merkataritza-lehiaketaren aginpidea duen sailari jakinarazi beharko dio, sailak, aldi berean, lantalderako ordezkari bat edo batzuk izendatu ahal izango dituelarik. Lantaldearen osaketa, aginpideak eta iharduera araudi bidez zehaztuko dira.

          1. atala.- Merkataritza Lehiaketen Batzordea

          1. Eusko Jaurlaritzak, gai horren aginpidea duen sailak hala proposatuta, Euskal Herriko Merkataritza Lehiaketen Batzordea osatuko du, sailari atxikia, erakundeen eta gizarte- eta ekonomia-eragileen topagune izan dadin. Batzorde horren aginpidea proposamenak egin eta azokei buruzko politika-gaietan aholkuak ematea da.

          2. Batzordearen zeregin, osaketa eta ihardunbidea araudi bidez zehaztuko dira. Bertan parte hartuko dute lurralde historikoetako foru-aldundiek, Euskal Udalerrien Elkarteko ordezkaritza batek, Euskal Herriko merkataritza-ganbara ofizialek, enpresarien erakundeek eta Euskal Herrian egingo diren merkataritza-agerpenekin zerikusirik handiena duten ekonomia-alorrek.

          1. atala.- Merkataritza-lehiaketen antolatzaileak

          1. Idazpuru honek aipatzen dituen merkataritza-lehiaketak ondorengoek antolatu ahal izango dituzte:

            1. Azoka-erakundeek.

            2. Beste erakunde antolatzaile publiko edo pribatuek.

          2. Azoka-erakundeak, berariazko nortasun juridikoa duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira, eta haien helburua merkataritza-lehiaketak sustatu eta antolatzea izango da.

            Azoka-erakundeak beren estatutuek arautuko dituzte, eta antolaketa, administrazio, eraketa eta desegiteari buruzko guztia ere arautuko dute, bai eta haien gobernurako organoen eskumenak ere; organo horietan ordezkatuta egongo dira Eusko Jaurlaritza, bakoitzean dagokion foru-aldundia eta erakundea dagoen tokiko udala eta merkataritza-ganbara ofiziala, beste herri-erakunde edo erakunde pribatu batzuen partehartzeari kalterik sortu gabe. Azoka-erakundeen estatutuak merkataritza-lehiaketen gaietan aginpidea duen Eusko Jaurlaritzako sailak onartu beharko ditu.

          3. Eraketa egokirako eta azoka-erakunde gisa iharduteko baldintza eta betekizunak araudi bidez zehaztuko dira.

          1. atala.- Merkataritza Lehiaketen Erregistro Ofiziala

          1. Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Merkataritza Lehiaketen Erregistro Ofiziala sortuko du, gai horretako aginpidea duen sailaren menpean egongo dena.

          2. Merkataritza Lehiaketen Erregistro Ofizialak bi atal izango ditu. Lehen atalean azoka -erakundeek eta merkataritza-lehiaketa ofizialen antolaketa helburutzat duten gainontzeko erakunde antolatzaileek eman beharko dute izena, araudi bidez ezarriko diren baldintzak bete ondoren.

            Bigarren atalean, baimendutako eta gai horretan aginpidea duen sailak ofizialtzat hartutako merkataritza-lehiaketek emango dute izena, araudi bidez zehaztuko diren baldintza eta epeak bete ondoren. Izena ematearen ondorioz, lehiaketa Euskal Herriko Merkataritza Lehiaketen Egutegi Ofizialean sartu ahal izango da. Atal honetan emango dute izena, halaber, eta egutegi ofizialean sartuko, dagokion agintaritzak nazioartekotzat hartzen dituen merkataritza-lehiaketak.

          1. atala.- Dirulaguntzak eta bestelakoak

            Merkataritza-lehiaketak egiteko dirulaguntzak edo bestelako laguntza publikoak lortu ahal izateko, aurreko atalean adierazitako erregistroaren bigarren atalean izena emanda egotea eskatuko da.

            V. IDAZPURUA

            ARAU HAUSTEAK ETA ZIGORRAK

          2. atala.- Arau-hausteak

          1. Bestela erator daitezkeen erantzukizunei kalterik sortu gabe, merkataritza-ihardueraren antolaketako arau-haustetzat hartuko da:

            5. ataleko 2. idazatian debekatutako iharduerak gauzatzea.

            1. Merkataritza-iharduerarako ezarritako baldintzak ez betetzea.

            2. Eskaintzen diren produktu edo zerbitzuek izan beharreko baldintzak ez betetzea, haiei buruzko argibiderik ez ematea eta agiriei buruzko betebeharrak ez betetzea, 8. atalaren arabera.

              9. atalean prezioei eta salmentarako baldintzei buruz datozen erabakiak ez betetzea.

            1. Engainu bidezko publizitatea eta, indarrean dagoen legedian agindutakoaren arabera, produktu, iharduera, ondasun edo zerbitzu jakin batzuen publizitatea arautuko duen araubidean ezarritakoa ez betetzea.

              11. atalean agindutakoez kanpoko merkataritza-iharduerak gauzatzea.

            1. Merkataritza-etxeak irekitzeari buruzko arauak ez betetzea.

            2. Merkataritza-ordutegien informazioari buruzko arauak ez betetzea.

            3. Baimenik gabeko kaleko salmenta edo baimenean produktu, leku, egun eta orduei eta baimendutako eskubidedunei eta horiek beti identifikatu beharrari buruz ezarritako baldintzak ez betetzea.

            4. Baimenik gabeko edo 20 eta 21. ataletan ezarritakoa betetzen ez dituen etxez etxeko salmenta gauzatzea.

            5. Baimenik gabeko edo 22. atalean ezarritakoa betetzen ez duen urrutiko salmenta gauzatzea.

            6. Baimenik gabeko edo 23. atalean ezarritakoa betetzen ez duen aldizko salmenta gauzatzea.

            1. Aldez aurretik jakinarazi gabeko edo 24. atalean ezarritakoa betetzen ez duen merkealdiko salmenta gauzatzea.

              25. atalean ezarritakoa betetzen ez duen soberakinen salmenta gauzatzea.

              26. eta 27. ataletan ezarritakoa betetzen ez duen edo aldez aurretik jakinarazi ez den azken-salmenta gauzatzea.

              28. atalean ezarritakoa betetzen ez duen sustapeneko salmenta gauzatzea.

              29. atalean ezarritakoa betetzen ez duen salmenta automatikoa gauzatzea.

            1. Piramide edo katea gisako salmentan kontsumitzaile eta erabiltzaileez baliatzea.

              31. atalean ezarritakoa hausten duten zozketa bidezko merkataritza-iharduerak.

              32. atalean aipatzen den merkataritza-lehiaketen izendapena egoki ez erabiltzea.

            1. Merkataritza-lehiaketa ofizialak baimenik gabe edo irabazi-asmoz antolatu eta egitea, "ofizial" hitza izendapen hori lortu gabe erabiltzea eta baimenik gabe produktuak zuzenean saltzea.

            2. Merkataritza-lehiaketa ofizialetan lantalderik ez egotea edo garapenerako araubidetik eratorritako betebeharrak ez betetzea.

            3. Azoka-erakunde horien iharduerak arautzen dituen araubideari egokitu gabe aritzea.

            4. Uko edo aurka egitea agintariek eta haien kudeatzaileek lege honen eta hau garatzen duten arauen jagote-lanak gauzatzeko eskatzen dituzten datuak emateari edo eskatzen duten informazioa eskuratzen laguntzeari, bai eta informazio desegokia, osoa ez dena edo faltsua ematea ere.

          2. Arau-hausteak arinak, larriak edo oso larriak izango dira.

          1. atala.- Arau-hauste arinak

            Arau-hauste arina lege honetako eta horren garapenerako araubideko erabakiak ez jarraitzea da, diru-ondorio zuzenik ez duenean eta kontsumitzaileei kalterik sortzen ez dienean, larri edo oso larritzat hartzen ez bada.

          2. atala.- Arau-hauste larriak

            Larritzat hartuko diren arau-hausteak ondorengoak izango dira:

            1. Arau-hauste arinak behin eta berriz egitea.

            2. Diru-ondorio zuzenak dituztenak edo kontsumitzaileei kaltea sortzen dietenak.

            3. Osasunaren inguruko arau-hauste larriekin batera gertatzen direnak.

            4. Derrigorrezko baimena gabe merkataritza-iharduerak gauzatzea.

              24. atalean adierazitako aurrerapenez eta zegokien prezioarekin salgai ez zeuden produktuak merkealdian saltzea.

              38. ataleko s), t), u) eta v) puntuetan ohartemandakoak.

              38. ataleko w) puntuan aipatutakoak, ukatzea edo trabak jartzea behin eta berriz gertatzen denean edo agintaritzekin edo haien kudeatzaileekin bortxa, mehatxu edo beste edozein presiobide erabiltzen denean.

            1. Arauak hausten dituzten iharduerak eteteko eskakizuna ez betetzea.

          3. atala.- Arau-hauste oso larriak

            Oso larritzat hartuko diren arau-hausteak ondorengoak dira:

            1. Arau-hauste larriak behin eta berriz egitea.

            2. Osasunaren inguruko arau-hausteekin batera gertatzen direnak edo gizakien segurtasuna arrisku larrian jartzen dutenak.

            3. Gehiegizko irabazpidea ematen duten edo ekonomia-antolaketa larriki aldatzen duten arau-hauste larriak.

            4. Kontsumitzaileei kalte larriak sortzen dizkietenak.

          4. atala.- Berriz egitea

            Arau-hausteak berriz egin direla esango da izaera bereko arau-hauste bat egin zenetik urte bat igaro baino lehen gertatzen denean, erabaki finko batez hala onartzen bada.

          5. atala.- Zigorrak

          1. Arau-hauste arinen zigorrak 250.000,- pezetarainokoak izango dira.

          2. Arau-hauste larrien zigorrak 1.500.000,- pezetarainokoak izango dira. Gehieneko hori udalek eskatu ahal izango dute kaleko salmentari dagokionean.

          3. Arau-hauste oso larrien zigorrak 100.000.000,- pezetarainokoak izango dira. Haiek jartzeko organo aginpidedunak ondorengoak izango dira: merkataritza-gaiez arduratuko den sailburua, 10.000.000,- pezetarainokoei dagokienez, eta Jaurlaritza Batzarra 10.000.001,-etik 100.000.000,- pezetarainokoei dagokienez.

          4. Jaurlaritza Batzarrak, osasunerako arrisku handia edo diru-galera larria edo gizartean eragin handia ekar lezaketen arau-hauste oso larriak gertatuz gero, araua hautsi duen enpresa edo merkataritza-etxea behin-behingoz ixtea erabaki dezake, bost urtez gehienez. Halakoetan, Gizarte-alorreko Arau-hauste eta Zigorrei buruzko apirilaren 7ko 8/1988 Legearen 39. atalean ezarritakoa aplikatuko da.

          5. Atal honetan zigorretarako adierazitako kopuruak Jaurlaritza Batzarraren dekretuz aztertu eta eguneratu ahal izango dira, hiru urtez behin eta jendearentzako salneurrien erakuskariaren eboluzioaren arabera.

          1. atala.- Beste administrazio-iharduera batzuk

          1. Har daitekeen erabakiaren eraginkortasuna ziurtatzeko asmoz, espedienteari hasiera emateko agintzen duen agintaritzak erabaki dezake faltsututako salgaiak, iruzurrezkoak eta bereizgarririk gabeak edo merkataritzarako ezarri diren gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak bada-ezpada bahitzea. Behin-behineko neurri hori arrazoitutako akordioz hartuko da, doakionari entzunaldia eman ondoren.

          2. Aurreko idazatian ezarritako baldintza berak izanez, derrigorrezko baimenak ez dituzten merkataritza-etxe eta ezarkinak itxi ahal izango dira, edo merkataritza-iharduera eten, akatsak zuzendu edo eskatutako baldintzak bete arte.

          3. Espedientea erabakitzea dagokion agintaritzak, zigor osagarri gisa, agin dezake faltsututako salgaiak, iruzurrezkoak eta bereizgarririk gabeak edo merkataritzarako ezarri diren gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak konfiskatzeko. Konfiskatzea, zigorraren eragin osagarri gisa, zigorraren arau beretara egokituko da.

          4. Era berean, zigor-organoak agin dezake osasunerako arrisku larria, diru-galera handia edo gizartean eragin garrantzitsua duten arau-hauste oso larriak gertatzen direnean, behin-betiko zigorren publizitatea, araua hautsi duena zordunduaz.

          1. atala.- Zigorren mailaketa

            Ezar daitezkeen zigorren mailaketarako kontuan izango da beti ere arau-haustearen gizarte-eragina, egilearen espekulaziozko jokabidea, arau-haustea ekarri duen eragiketaren kostua guztira, harekin lortutako irabazia, saldutako zerbitzu edo produktuen izaera, araua hautsi duenak merkataritzan duen lekua, sortutako kalteak eta araua hautsi duenaren asmoa edo behin eta berriz egitea.

          2. atala.- Ikuskapena

            Eusko Jaurlaritzak eta udalek, jagote-zereginak gauzatzerakoan, merkataritzako produktu, iharduera, ezarkin eta etxeak ikuskatu ahal izango dituzte, bai eta horiei buruzko behar adina informazio enpresei eskatu ere.

          3. atala.- Zigortzeko ihardunbidea

            Lege honetan azaldutako arau-hausteei zigorrak ezartzeko eta erabakien aurka jar daitezkeen errekurtsoetarako ihardunbidea, indarrean dauden administrazio-ihardunbideari buruzko arauek ezarritakoa izango da.

          4. atala.- Indargaltzea

          1. Idazpuru honetan ikusitako arau-hauste eta zigorrek sei hilabetetara galduko dute indarra arinak badira, urtebetera larriak badira eta bi urtetara oso larriak badira.

          2. Arau-hausteen indargaltze-epea horiek gertatu diren egunetik hasiko da kontatzen.

            Doakiona jakinaren gainean egonik, zigortzeko ihardunbidea hasteak indargaltzea etengo du, eta zigor-espedientea hilabete baino denbora luzeagoz geldirik egongo balitz, ustez arduraduna denak zerikusirik izan gabe, indargaltze-epeak berriz aurrera egingo luke.

          3. Zigorren indargaltze-epea zigorra jartzeko erabakia indarrean jarri eta biharamunetik aurrera hasiko da.

            Doakiona jakinaren gainean egonik, egiteratzeko ihardunbidea hasteak indargaltzea etengo du, eta epeak berriz ere aurrera egingo du, arau-hausleak zerikusirik izan gabe ihardunbide hori hilabete baino denbora luzeagoz geldirik badago.

            VI. IDAZPURUA

            MERKATARITZA IHARDUERARI BURUZKO ADMINISTRAZIO-EKINTZA

          1. atala.- Antolamendu-hatsapenak

            Administrazioko ekintza lehia aske eta leialaren eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen bidezko interesen defentsarako hatsapenen arabera bideratuko da, merkataritza-iharduera arrazo-izkotu eta berritzea eta merkatuaren gardentasuna lortzeko behar adina neurri erabakiko direlarik.

          2. atala.- Merkataritza-egituren erreforma

            Eusko Jaurlaritzak, merkataritza-gaien aginpidea duen sailaren bitartez, Autonomi Elkartearen lurraldean merkataritza-egituren erreforma helburutzat duten iharduera guztiak garatuko ditu, eta, bereziki, ondorengoa lortzera zuzendutakoak:

            1. Merkaturatzeko teknikak eta bideak berritzea.

            2. Banaketarako bideen kostua arrazoizkotu eta murriztea.

            3. Merkataritza-enpresen artean talde edo unitate bateratuak sortzea.

            4. Merkataritza-ihardueretan ari edo arituko direnentzako lanbide-irakaskuntzak antolatzea, hezkuntza- eta lan-gaietan aginpidea duten sailekin batera.

            5. Merkaturatzeko egitura eta prozesuak hobeto ezagutzeko azterketa eta ikerketak egitea.

            6. Merkataritzaren azpiegiturak dituen akatsak zuzentzea.

            7. Merkataritza-enpresei laguntza teknikoa ematea.

              Eusko Jaurlaritzak beste herri-erakunde nahiz erakunde pribatuei laguntza eskatu ahal izango die halako ihardueretarako, eta itunak izenpetu edo lortu nahi diren helburuetarako biderik egokienak jarri laguntza hori eskuratzeko.

              VII. IDAZPURUA

              MERKATARITZA BATZORDE AHOLKULARIA

          3. atala.- Merkataritza Batzorde Aholkularia

          1. Merkataritza Batzorde Aholkularia merkataritzako gaietan aginpidea duen sailaren organo aholku-emailea izango da, lege hau araudi bidez garatzeko eta merkataritza-banaketaren alorreko sustapen-politikarako ere. Haren zereginak, osaketa eta iharduera-arauak araudi bidez garatu beharko dira.

          2. Batzorde horretan ordezkaritza izango dute:

            1. Eusko Jaurlaritzak.

            2. Foru-aldundiek eta udalek.

            3. Merkataritza-enpresek euren erakundeen eta merkataritza-ganbaren bitartez.

            4. Langileek, sindikatu indartsuenen bidez.

            5. Kontsumitzaile eta erabiltzaileek, euren erakundeen bitartez.

            6. Merkataritza-gaietan aginpidea duen sailak batzordearen onerako beharrezkotzat hartu eta izendatutako teknikari eta adituek.

              ALDI BATERAKO ERABAKIAK

              LEHENA.-

              Arautu gabeko kaleko salmenta gauzatzen den udalerrietako udalek, lege hau indarrean jartzen denetik hasita, gehienez sei hilabeteko epean arautu beharko dute.

  1. atalean ezarritakoari kalterik sortu gabe, eta 13. atalean aipatzen diren antolaketarako tresnak indarrean ez dauden bitartean, salmentarako 2.000 metro koadro baino azalera handiagoa duten merkataritza-etxeak jartzeko edo merkataritza-etxe horiek aipatu den azalera lortuz edo gaindituz aldatu edo handitzeko, merkataritzako gaietan aginpidea duen Eusko Jaurlaritzako sailaren baimena beharko da, Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeak txostena bidali ondoren.

    Baimenak kontuan hartu beharko ditu merkataritza-etxe horiek gizarteari sortutako kostuak eta ingurugiroari eragindako ondorioak, bai eta eskaera zenbateraino betetzen duen, eskaintzaren baldintzak erosketa-ohiturei egokitzen zaizkien eta ikututako udalen egitamuketan lur-zoruaren erabileraz ohartemanda daudenetan izandako eraginak ere. Administrazioko erabakiak baimenaren baldintzak zehaztu ahal izango ditu alderdi hauetatik erator daitezkeen kalteak zuzentzeko neurriak kontuan hartuz.

    INDARGABETZEKO ERABAKIA

    Maiatzaren 19ko 9/1983 Legea eta otsailaren 19ko 3/1986 Legeak eragindako aldaketa indarrik gabe geratzen dira. Merkataritza-antolaketari buruzko gainontzeko arauak indarrean egongo dira lege honen aurkakoak ez badira eta legearen garapenerako erabakiek indargabetzen ez dituzten arte.

    AZKEN ERABAKIA

    Eusko Jaurlaritzari lege honetan ohartematen den guztia garatu eta egiteratzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko baimena ematen zaio.

    Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

    Ajuria-Eneako Jauregia, 1994ko ekainak 7.

    Lehendakaria,

    JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Zioen adierazpena

Gure Autonomi Elkartean lehen aldiz merkataritza-iharduera antolatu duen maiatzaren 19ko 9/1983 Legea indarrean jarri zenetik hona hamar urte baino gehiago igaro diren honetan, iharduera horren administrazio-arau berriak egiteko beharra sortu da zenbait gorabehera dela eta.

Esan beharra dago 9/1983 Legea erreferentzia egokia dela gauza askotarako eta hura aplikatzetik eratorritako praktika testu berri osorako argibide izan dela. Halere, funtsezko aginduetako batzuk berrikusi behar dira, gure barne-merkataritzaren etorkizuna aurrikusiz, hori izango baita araubideak oinarritzat izango duen eremu materiala.

Hain zuzen, 1986.eko urtarrilaren 1ean sartu ginen Europako Elkartean, eta estatuen bateratze-bide dinamikoa den horren unerik gailenena Europako Merkatu Bakarra ihardunean jartzea da. Gertaera horrek legezko eta egitezko aldaketak eragingo ditu, eta horiek direla eta, gizarte eta ekonomia-harremanak berriz egituratuko dira. Gauzak horrela, tokiko merkatuek eta merkatu txikiek gero eta erreferentzia zentzugabeagoa osatuko dute, eta handiak, zabalak eta lehiarako prest daudenak hartuko dira kontuan.

Gure barne-merkatua eta merkataritza-enpresak bultzatu behar dituen gaurkotasun- eta berritasun-asmoak agerpen asko ditu araubide berrian.

Batetik, legearen eremu materialak merkataritzaren betidaniko ikusmoldea gainditu du. Merkataritza ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko beharrezko maila delakoa zabalago hartzen da, bien arteko lotura askotan gertatzen baita bitartekari baten banaketa-zerbitzuen beharrik izan gabe. Bestetik, salgaiak banatzen dituen enpresa baten iharduera lege honi atxiki behar zaio, salgaiak kontsumorako direnentz kontuan izan gabe. Azkenik, edozein zerbitzu-enpresak bere iharduera lege honen arabera egokitu beharko du, zerbitzu horiei buruzko berariazko araubideren batek arautzen ez duenean.

Gaurkotasunerako interesgarria den beste ezaugarri bat betidanikoetatik bereizten diren merkataritza-formulak arautzea da, gaur arte gure legedian ageri ez zirenak, hala nola, urrutiko salmenta, sustapeneko salmenta, aldizko salmenta eta makina automatikoen bidezkoa, edo behar bezainbatean arautuak izan ez direnak.

Eraberritzearen gaurkotasun-asmo hori testu berriak islatzen duen merkataritza-enpresaren eta bere ihardueraren ikuskeran ere nabarmena da. Batetik, merkatariek euren negozioa ezagutu behar dute, iharduerak garaiz egitamutu: azken finean, enpresa antolatu behar dute. Bestetik, enpresek ez dute merkatua eta enpresaren derrigorrezko gardentasuna nahas dezakeen arauz kanpoko iharduerarik izan behar, bestela ez baitira bermatuko merkatu horretan biltzen diren interes desberdinak, batzuetan oso elkarren aurkakoak izaten direnak.

Eraberritzearen berritasun-asmoa nabarmen gertatzen da, autonomi elkarteko araua izanik berorren aginduetan gai horretako araugintza-aginpidea agortzeko ahalegina egiten den aldetik. Eremu hori zehazten ari dira Konstituzio Auzitegiaren zenbait adierazpen, arlo honekin lotuta dauden edo berekoak diren gaiei buruzkoak, hala nola, ekonomia-ihardueraren oinarriak, lehiaren defentsa, berdintasunerako oinarrizko baldintzak, zuzenbide pribatuko eta auzibideko legedia eta osasun-arloa.

Bigarrenik, legediaren eraberritze honen sorburu den beste bigarren ideia bat legeak ageri duen sistematizatzeko ardura da. Horren arabera, araubidezko sail bakar batean bilduko dira antolaketari buruzko erabaki guztiak, eta horiei, produktu eta zerbitzuen sustapenerako merkataritza-ihardueraren araudia ere gehituko zaie, merkataritza-lehiaketek osatutakoa. Halaber, testu berriak publizitate eta informazioari buruzko erabakiak ere baditu, bai eta araudietako aginduen eraginkortasunaren kontrolari buruzko idazpuru bat ere.

Testuaren sistematizazioa praktikotasunez egin da, eta, ondorioz, aginduen idazkera eta arlo honekin lotuta dauden edo arlo berari dagozkion beste jaurbide batzuen aipamenak benetan ulergarriak dira. Horrela, lege honek helburu duen araugintzari argitasun nabaria eman zaio, edukinen zehaztasunari kalterik egin gabe, edukinok araudi bidez garatzeko errazak gerta daitezkeelarik. Horri esker, zuzenbide-estatuaren iharduerarako ezinbestekoak diren gai honen lege-defentsari buruzko alderdiak indartuko dira.

Hirugarrenik, eraberritzea planteatzerakoan orientabidezko zentzu zabal eta parte hartzekoa izan da kontuan. Bideratzeko ahalmena aginduek azaltzen duten merkatu eta merkataritza-iharduerarekiko ikuskeran islatzen da.

Zabaltasuna eta parte hartzeko izaera arauaren onarpenaren aurreko eta ondorengo zenbait alderdik adierazten dute.

Batetik, araua prestatzeko lanetan kontsumitzaile, langile, enpresari eta udalek parte hartu dute. Haietan sortu diren gogoetak baliagarriak izan dira aginduen ikusmolde egokituagoa emateko, bai eta doakienek harrera hobea egiteko ere.

Bestetik, arauan, merkataritza-ihardueretarako kide anitzeko partaidetza-organo bat sartu da, gizarte- eta ekonomia-eragileen arteko eztabaidaren bitartez gai honetan adostasunezko politika zabalagoa garatu ahal izan dadin.

Azkenik, Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 3/1979 Lege Organikoan jasotzen diren aginpideak izendatu behar dira, bereziki 10. ataleko 25, 27, 28 eta 31 zenbakietan agertzen direnak, lege honen gaitzaile baitira.

  1. atala.- Legearen helburua

    Lege honen helburua merkataritza-iharduerari administrazio-araubidea ezartzea da, bai eta Euskal Herriko Autonomi Elkarteko merkataritza-egitura hobetzea ere.

  2. atala.- Merkataritza-iharduera. Zer den

    Lege honen ondorioetarako, merkataritza-ihardueratzat hartzen da saltzeko eskuratutako produktu edo salgaiak merkaturatzea, salgai horiek nabarmen aldatu gabe, bai eta ekoizle, eskulangile edo industrilariek zuzenean azken saltzea ere.

    Azken kontsumorako ondasunak, ekoizpen-prozesuetan, merkataritzakoetan edo besteri zerbitzuak ematekoetan sartzekoak ez direnak dira.

  3. atala.- Besteri zerbitzuak ematea

    Merkataritza-ihardueratzat hartuko da, halaber, besteri zerbitzuak ematea ere, aurreko atalean zehaztutako azken izaeraz merkatuan eskaintzen direnean.

    Besteri zerbitzuak ematea ere lege honen agintepean egongo da, beti ere hari buruzko bestelako arau zehatzik ez dagoenetan.

  1. atalburua

    Hatsapen orokorrak eta gauzatzeko baldintzak

    1. atala.- Merkataritza-ihardueraren esparrua

      Merkataritza-iharduera lehia aske eta leialaren hatsapenaren arabera garatuko da eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarena kontuan izanez, merkatu-ekonomiaren eta haren plangintza orokorraren esparruan.

    2. atala.- Ohiz kanpoko neurriak eta legez kanpoko praktikak

    1. Aurreko atalean ezarritakoari kalterik sortu gabe, Eusko Jaurlaritzak, merkataritzako aginpidea duen sailaren proposamenez, ohiz kanpo iharduerarako neurriak hartu ahal izango ditu elikagaien eta/edo behar-beharrezko produktuen banaketa-bideetan, horniketa-defizitak hala eskatzen duenean.

    2. Merkataritza-iharduera gauzatzerakoan ezin egingo da produktuen ohizko banaketaren edo zerbitzu-emanketen prozesuan unean uneko edo etorkizunerako arrazoitu gabeko bereganatze, geratze edo garestitzea sor dezakeen praktikarik, ez eta inolako bereizkeriarik sor dezakeenik ere, horrelako praktikak kontsumitzaile eta erabiltzaileen kalterako izan daitezenean.

    1. atala.- Gauzatzeko baldintzak

    1. Merkataritza-iharduerak indarrean dagoen legediaren arabera beharrezko gaitasun juridikoa dutenek gauzatuko dituzte.

    2. Enpresa-askatasunaren hatsapen orokorrari kalterik sortu gabe, baldintza eta gaitasun jakin batzuk edo halako titulazio eskatu ahal izango dira administrazioko emakida edo baimen bereziren bat behar duten edo produktu edo zerbitzuaren izaera dela eta trataera berezia eskatzen duten merkataritza-iharduerak gauzatzeko, bai eta herri-interesa kontuan hartzeagatik ere.

    3. Jaurlaritzak, 21. atalean jasotakoari kalterik sortu gabe, merkataritzako iharduera-modu jakin batzuetan aritzeko baldintzatzat jo ahal izango du, araudiz, berme edo fidantzak ematea, interes orokorreko arrazoiak medio.

    1. atala.- Merkataritza-enpresen betebeharrak

      Merkataritza-enpresek beren iharduera eta ihardunbiderako ezarrita dauden agiri, informazio, liburu edo erregistroari buruzko betebeharrak bete beharko dituzte eta dagozkien Ekonomia Ihardueragatiko Zergaren idazpuruetan izena emanda egon beharko dute.

  2. atalburua

    Eskaintzaren eta prezioen baldintzak

    1. atala.- Eskaintzaren baldintzak

    1. 4. atalean ezarritakoaren arabera, merkataritza-iharduera gauzatzerakoan, produktu edo zerbitzuen jatorri, kalitate eta kopurua, prezioa eta salmentako edo emanketako baldintzak, eskainitakoak izango dira eta, beti ere, haiek arautzen dituen araudiaren arabera eska daitezkeenak.

      Eskaintzaileak, horretarako, produktu edo zerbitzua ezagutzeko informazio egokia, erabilerak dituen arriskuak eta eskuratzeko baldintzak jakinarazi beharko ditu.

    2. Halaber, merkataritza-eragiketarik gertatzen bada eta hartzaileak hala eskatuz gero, merkataritza-enpresek derrigorrez eman beharko dute merkataritza-eragiketari buruzko xehetasunak azaltzeko nahikoa agiri.

    1. atala.- Produktu eta zerbitzuen prezioa

    1. Eskaintza egiten dutenek askatasuna izango dute produktu eta zerbitzuen prezioa finkatzeko, indarrean dagoen legediak ezarritako mugen salbuespenaz.

    2. Merkataritzarako produktuek argi azalduko dute zein den haien prezioa, hartzaileek eskaintzaileari galdetu beharrik izan ez dezaten. Erakustokietako gaien prezioak kanpotik ikusteko moduan jarri beharko dira. Erabiltzaileekiko zerbitzuak eskaintzen dituzten merkataritza-etxe guztiek jendeak ikusteko moduan azaldu beharko dituzte gaiei aplika dakizkiekeen prezioak.

      Prezioen informazioari dagokionez, salbuespen edo baldintza bereziak ezarriko dira araudi bidez segurtasuna, homogeneotasuna nahiz produktu edo zerbitzuaren izaera dela eta.

    3. Multzoka saltzeko diren produktuetan, neurri-unitate bakoitzari dagokion prezioa adieraziko da. Multzoka saldu ohi diren produktuetan, aldez aurretik ezarritako kopuru edo bolumenetan jartzen badira salgai, ohizko neurri-unitateko prezioa azalduko da, produktuaren neurria eta prezioa guztira.

    4. Iragarritako salmenta-preziotzat hartuko da eskura ordaindu ondoren lortutako produktu edo zerbitzuari zerga eta guzti dagokion prezioa.

    5. Merkatariak onartzen diren ordainbideak zeintzuk diren azalduko du, bai eta produktua itzultzeko aukerarik ba al dagoen ala ez eta itzultze hori, erosleari interesatzen edo komeni zaiolako bakarrik bada, zein baldintzatan gauzatuko den ere.

  3. atalburua

    Bidegabeko publizitatea

    1. atala.- Bidegabeko publizitatea merkataritza-iharduera gauzatzerakoan

    1. Eusko Jaurlaritzak, atal honetan ezarritakoaren arabera eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen bidezko interesen defentsarako, merkataritza-iharduera gauzatzerakoan bidegabeko publizitatea erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren ekintzak sustatuko ditu.

    2. Horretarako, eta legez ezarritako ekintzei kalterik sortu gabe, bere kabuz edo doakionaren eskariz, bidegabeko publizitatea eten edo aldatzeko ihardunbidea izapidatu ahal izango du Eusko Jaurlaritzak auzitegi aginpidedunean, indarrean dagoen publizitateari buruzko legediaren arabera.

    3. Sailarteko organo bat osatuko da araudi bidez eta hari egotziko zaizkio aurreko idazatian ezarritako ahalmenak.

  4. atalburua

    Merkataritza-etxea

    1. atala.- Merkataritza-etxea

      Merkataritza-iharduera merkataritza-etxe batean gauzatu beharko da, lege honen III. idazpuruan, salmenta-modu bereziei buruzkoan, ohartemandako salbuespenetan ezik.

      Merkataritza-etxetzat hartuko dira merkataritza-iharduera batera atxikitako eraikinak eta tegiak.

      Jendearentzat irekita daudeneko ordu eta egunak kanpoaldetik ikusteko moduan jarriko dira merkataritza-etxeetan.

    2. atala.- Irekitzeko baimena

      Merkataritza-etxeak irekitzeko baimenak udalek emango dituzte lege honetan ezarritakoan oinarrituz eta ezartzekoa den araudiaren arabera.

    3. atala.- Merkataritza-etxeak jartzea

    1. – Merkataritza-gune handiak jarri, jardueraz aldatu edo zabaltzeko merkataritza-lizentzia beharrezkoa izango da. Lizentzia hori merkataritza-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak emango du. Lizentzia hori derrigorrezkoa izango da eta udalek beharrezko udal-lizentziak eman aurretik lortu beharrekoa.

      Era berean, merkataritza-gunearen titulartasuna aldatuz gero eta jardueraren ustiapenaren titulartasuna aldatuz gero, merkataritza-lizentzia eskatu beharra izango da, baldin eta erosleak 3. paragrafoan jasotako ezaugarriren bat betetzen badu eta eskualdatzekoa den merkataritza- guneak oraindik merkataritza-gune handien lizentzia ez badu.

    2. – Araudi bidez zehaztuko da txikizkako merkataritzan diharduten establezimenduek zein baldintza bete behar dituzten merkataritza-gune handitzat hartuak izan ahal izateko. Baldintza horiek ezartzerakoan, oinarritzat hartuko da, batetik, jendearentzako salmentarako esparruaren neurria, eta, bestetik, merkataritzaguneak dauden edo egongo diren udalerriko biztanleria.

      Establezimenduak, jendearentzako salmentarako esparrua 400 metro karratukoa baino txikiagoa denean, ez dira merkataritza-gune handitzat joko, eta, beraz, ez dute aipatutako merkataritza-lizentziarik behar izango.

    3. – Nolanahi ere, txikizkako merkataritza-establezimenduak merkataritza-gune handitzat joko dira, baldin eta jendearentzako salmentarako esparrua 400 metro karratukoa edo handiagoa bada eta jabeek (pertsonak zein erakundeak) hauetako baldintza edo ezaugarriren bat betetzen badute:

      1. Enpresan 250 langile baino gehiago badituzte.

      2. Urteko negozio-bolumena 6.655.440.000 PTA (40 milioi euro) baino handiagoa bada edo balantze orokorra 4.492.422.000 PTA (27 milioi euro) baino handiagoa bada.

      3. Aurreko baldintzak betetzen dituzten beste batzuek enpresan ehuneko 25 edo gehiagoko partaidetza baldin badute, dela kapitalean dela boto-eskubideetan. Salbuespen izango dira partaidetzako herri-baltzuak, arrisku-kapitaleko baltzuak eta instituzioetako inbertitzaileak, baldin eta enpresan kontrolik ezartzen ez badute, ez bakarka, ez taldean.

    4. – Erregaiak saltzeko eta banatzeko establezimenduak ez dira merkataritza-gune handitzat joko, lege honetan ezarritako ondorioetarako.

      Era berean, jendearentzako salmentarako esparru handia behar dutela kontuan hartuta, automobilak saltzeko establezimenduak ez dira inola ere merkataritzagune handitzat joko. Arrazoi berean oinarrituta, etxea hornitzeko artikuluak saltzeko establezimenduek, merkataritza- gune handitzat hartu ahal izateko, aurreko 3. paragrafoan jasotako baldintzetakoren bat bete beharko dute.

    5. – Merkataritza-gune handietarako lizentzia emateko edo ez emateko erabakia hartzerakoan, bereziki honako hauek hartuko dira aintzakotzat: batetik, establezimendu berriak hartuko duen lurralde-esparruan ea merkataritza- ekipamendu egokirik badagoen, eta, bestetik, lurralde- esparru horretako merkataritza-egituran zer-nolako eragina izan lezakeen, batez ere bertako denda txikietan izan litzakeen ondorio txarrak kontuan hartuta.

      Araudi bidez ezarriko da kontuan hartutako lurralde- esparruak zein muga dituen, eta horretan oinarrituta izendatuko da ea gehienez jota jendearentzako salmentarako esparrua zenbatekoa izan litekeen merkataritza- gune handiei dagokienez. Izendapen hori egiterakoan, tipologiak eta sektoreak kontuan hartuta, berariazko portzentaje batzuk zehaztuko dira dagokion lurralde- esparruan egon litekeen eskarian bakoitzak izango duen partaidetzarako.

    6. – Merkatua ahalik eta gardenena izan dadin, merkataritza- gune handi bat edo bere ustiapena bideratzeko titulu juridikoak eskualdatu behar direnean, edo zuzenean zein zeharka haren jabe diren baltzuen partaidetzak zein akzioak eskualdatu behar direnean, eta Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera kontuak finkatu beharra dagoenean, erosleak egoera horren berri eman beharko dio merkataritza-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari; horretarako, 40 eguneko epea izango du, eskualdaketa egin denetik hasita. Betebehar bera izango da, frankizia bidez ustiatuta daudela, txikizkako merkataritza-establezimenduak jarri, jardueraz aldatu eta zabaldu nahi direnean, baldin eta frankizia-emailea merkataritza-gune handi bateko lizentziaren baten titularra bada edo 3. paragrafoan azaldutako baldintzetakoren bat betetzen badu.

    7. – Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 43. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, ebazpena eman eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori igarota, merkataritza-gune handiaren lizentzia-eskaria administrazio-isiltasunez ezetsitzat jo dezake interesatuak.

      Merkataritza-gune handien lizentziak emateko prozeduran, txostena eskatuko zaio lehiaren babesa kontrolatu eta bermatzeko ardura duen organoari.

    8. – Merkataritza-guneak jarri, jardueraz aldatu eta zabaltzeko lizentziaren bat jasoz gero, tasa bat ordaindu beharko da hori dela eta.

  1. atalburua

    Ohizko merkataritza-etxetik kanpoko salmentak

    1. atala.- Motak

      Ohizko merkataritza-etxetik kanpo gauzatutako salmentak dira kaleko salmentak deiturikoak, etxez etxekoak, urrutikoak eta aldizkoak.

    2. atala.- Kaleko salmenta. Zer den

      Kaleko salmenta ohizko saltzaileek edo noizean behin saltzen dutenek merkataritza-etxe batetik kanpo gauzatutako salmentak dira, saltoki edo eraikuntza desmuntagarrietan edota ibilgailuetan. Kaleko salmentak udalaren baimena beharko du; baimen hori besterenganaezina izango da eta gehienez urtebeteko iraupena izango du.

      Merkataritza-lekuetako sarbidean eta erakustokien aurrean ezin egingo da salmenta-mota hori.

    3. atala.- Kaleko salmenta arautzea

    1. Udalek beren eraginpeko lurraldeetan arautu ahal izango dute kaleko salmenta. Antolatuta ez dagoen udaletan ezin gauzatuko da kaleko salmenta. Udal-arauek derrigorrez ezarri beharko dituzte:

      1. Baimena lortzeko baldintzak; ondorengoak izango dira gutxienez:

        1. Saltzailearen bizilekua jakinaraztea.

        2. Dagozkion Ekonomia Ihardueragatiko Zergaren idazpuruetan izena emanda egotea eta zerga horren ordainketak eguneratuak izatea.

        3. Dagokion Gizarte Segurantzaren jaurbidean izena emanda egotea.

        4. Merkataritza-produktuei eta instalakuntzei buruzko berariazko arauek ezartzen dituzten garbitasun- eta osasun-baldintzak edo bestelakoak ere betetzea.

      2. Kaleko salmenta-mota desberdinen ezaugarriak zehaztea. Horren arabera, ondorengoak bereiziko dira:

        1. Betidanik antolatu diren aldizkako merkatuak edota berriak, leku jakinetan eta maiztasun finko batez jartzen direnak. Gehienez astean bitan antolatuko dira.

        2. Azokak, jaiak edo herriko ospakizunak direla eta, noizean behin ezartzen diren merkatuak.

        3. Kamioi-denda edo kaleetan jartzen diren postuetako salmentak, egoera eta baldintza jakinetan baimendutakoak.

      3. Lekua, salbuetsitako inguruneak, maiztasuna, ordutegia, baimenen kopurua eta baimendutako produktuak zehaztea.

    2. Baimenean argi azalduko da zein produkturi dagokion, bai eta zein leku, egun eta ordutan egin ahal izango duten baimendunek kaleko salmenta.

    3. Kaleko saltzaileak nahitaez jakinarazi beharko du, ageriko txartel baten bidez, kontsumitzaileen erreklamazioei, halakorik balego, erantzungo zaien lekuko helbidea. Helbide hori beti ere fakturan edo salmenta-egiaztagirian azalduko da.

    1. atala.- Salbuetsitako hiri-ingurunea

    1. 15.000 biztanletik goragoko udal guztietan zehaztuko da "salbuetsitako hiri-ingurunea", eta bertan ezin gauzatuko da kaleko salmenta.

    2. Salbuetsitako hiri-ingurunea bertako udalak zehaztuko du, dagokion merkataritza-ganbara ofizialari entzun ondoren, ingurune horretako merkataritza-hornikuntzaren eta horrek herritarren kontsumo-gaitasunarekiko duen egokitasunaren arabera.

    3. Ezarriko den salbuetsitako hiri-ingurunea homogeneoa eta etengabea izango da, eta, beti ere, hirigunean kokatuko da.

    1. atala.- Salbuespenak

      Azokak, jaiak, herriko ospakizunak edo tradiziozkoak direla eta, aurreko ataleko lehen idazatian aipatzen den salbuetsitako hiri-ingurunean kaleko salmenta gauzatzeko debekutik kanpo geratuko diren merkatuak araudiz ezarriko dira, dagokien udalei eta udal horretako merkatari eta kontsumitzaileen elkarterik ordezkagarrienei entzun ondoren.

    2. atala.- Jagotea eta kontrola

      Kaleko salmentari dagokionez, udalei dagokie garbitasun-, osasun- eta segurtasun-arauak eta merkataritza-iharduera arautzen dutenak betetzen direla bermatzea, bai eta arau-hauste arin eta larriak kontrolatu eta zigortzea ere, beste herri-administrazio batzuei egotzitako aginpideei kalterik sortu gabe.

    3. atala.- Etxez etxeko salmenta

    1. Etxez etxeko salmentatzat hartzen da bizileku pribatuetan, astialdi- eta bilera-lekuetan, lantokietan eta antzekoetan egindako eskaintzaz gauzatzen dena eta ez saltzailearen merkataritza-etxean egindakoaz.

    2. Salmenta-mota hori eskaintzeko publizitatea kontsumitzaileari eman beharko zaio, eta ondorengo alderdiak izan beharko ditu:

      1. Enpresaren bereizgarriak eta helbidea.

      2. Salmenta mota hau gauzatzeko baimenaren zenbakia.

      3. Produktu edo zerbitzua merkatuan zalantzarik gabe hautemateko beharrezkoak diren datuak.

      4. Ordaintzeko kopuru, modu eta baldintzak, bidaltzeko gastuak eta epea.

    3. Beste edozein motatako salmentaren bidez eskuratutako salgaiak etxera eramatea ez da aurreko gaiaren barruan sartuko.

    1. atala.- Baldintzak

    1. Merkataritza-gaietan aginpidea duen sailari dagokio etxez etxeko salmenta-mota gauzatzeko baimenak ematea. Horretarako, eskatzaileek 16. ataleko lehen idazatiko a) puntuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

      Etxez etxeko salmenta gauzatzeko, enpresek berme-fidantza utzi beharko dute, araudiz finkatutako baldintzetan.

      Etxez etxeko salmentak egiten dituzten enpresek administrazioko agintarien eskura izan beharko dute salmenta-mota horretan parte hartzen duten langileen zerrenda eguneratua.

    2. Saltzaileak erosleari erakutsi beharko dizkio enpresaren izena, salmentarako baimena eta berak zeren gisa diharduen azaltzen duten agiriak.

    1. atala.- Urrutiko salmenta

    1. Urrutiko salmenta da saltzaileak bere eskaintza komunikabideren baten bitartez eginez gauzatzen dena, eta erosleei eskakizunak komunikabide horren bidez edota urrutiko beste batez egiteko eskatzen dielarik.

    2. Merkataritza-gaietan aginpidea duen sailari dagokio salmenta-mota hori gauzatzeko baimenak ematea. Horretarako, eskatzaileek 16. ataleko lehen idazatiko a) puntuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

    3. Beti ere, benetako produktuak eskaintzen denaren ezaugarri berberak izango dituela bermatuko da.

    4. Eskaintzaren publizitateak ondorengo alderdiak jaso beharko ditu:

      1. Enpresaren bereizgarriak, helbidea eta baimenaren zenbakia.

      2. Produktu edo zerbitzua, merkatuan zalantzarik gabe hautemateko beharrezkoak diren datuak.

      3. Ordaintzeko kopuru, modu eta baldintzak, bidaltzeko gastuak eta epea.

    5. Kontsumitzaile edo erabiltzaileek aldez aurretik eskatu dituzten produktu edo zerbitzuak bakarrik bidali ahal izango dira.

      Aurreko lerroaldian azaldutakoa ez da produktuen sustapenerako lagin edo opariak bidaltzerakoan ezarriko, guztiz doakoak direla argi eta garbi azaltzen bada, bai eta kontsumitzaileak inolako erantzukizunik ez duela ere.

    1. atala.- Aldizko salmenta

    1. Aldizko salmenta izenez ezagutzen da iharduera horretarako ohizkoak ez diren merkataritza-etxeetan hilabete baino denbora laburragoz gauzatu eta kaleko salmenta ez dena.

    2. Salmenta-mota hori merkataritza-gaietarako aginpidea duen sailak baimendu beharko du.

    3. Eskabidean honako alderdi hauek zehaztu beharko dira:

      1. Saltzailearen bereizgarriak.

      2. Produktuen ezaugarrien azalpena.

      3. Administrazioko eta zergabidezko baldintzak betetzea.

      4. Aretoa erabiltzeko agiria.

        Halaber, eskabidearen baldintzak egiaztatzeko agiriak aurkeztuko dira.

    4. Aldizko salmenta berariazko legepean ez dagoen enkante bidez gauzatzen denean, hau da, enkantetzat produktuak gainontzeko balizko erosleek baino diru-kopuru handiagoa eskaintzen duenari ematea dela ulertzen denean, produktua esleitzeko gutxieneko baldintzen zehaztapena ere eskatuko da.

  2. atalburua

    Beste salmenta-modu bereziak

    1. atala.- Merkealdiko salmenta

    1. Enpresariak prezioak ezartzeko eta egoki deritzen eskaintzak egiteko duen askatasunari kalterik sortu gabe, publizitatean merkealdiko salmenta izena ez da erabiliko, indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera, salmentetan ohizko prezioa, urtaro-aldaketa, denboraldi-amaiera edo aipatu legedian zehaztutako denboraldi edo sasoietan salgaiak berritu beharra dela eta, jaisten denean baizik. Nolanahi ere, merkealdien publizitatea urteko bi denboraldi edo sasoitara mugatuta geldituko da, denboraldi bakoitzean bi hilabetekoa izango delarik gehienera.

      Salmenta-modu hau egiteko, merkataritza-gaietan aginpidea duen sailari horretan hasi baino lehen jakinaraziko zaio.

    2. Salmenta horietan, zalantzarik ez sortzeko moduan azalduko da produktu bakoitzaren lehengo prezioa eta orain eskaintzen dena, 9. ataleko 2. idazatian ohartemandako berezitasunez.

    3. Merkealdiko salmenta izenaren erabilera debekatuta dago ondorengo gaiak saltzeko:

      1. Hondatuta daudenak.

      2. Merkealdiko salmentarako eskuratutakoak.

      3. Merkealdiko salmentak hasi baino hilabete lehenago azken kontsumitzailearentzako salgai ez zeudenak.

    4. Salgai dauden produktu guztiak merkealdikoak ez badira, beherapena dutenek egoki bereizita egon beharko dute besteetatik.

    1. atala.- Soberakinen salmenta

    1. Soberakinen salmenta produktu hondatuak edo erabiltzen ez direnak saltzea helburutzat duen salmenta da.

    2. Salmenta-mota horretan eta horren publizitatean nahikoa argibide eman beharko da eragin duten egoera eta zergatiak azaltzeko.

    3. Salgai dauden produktu guztiak soberakin-salmentakoak ez badira, salmenta-mota honetan eskainitakoek besteetatik aldendurik egon beharko dute.

    1. atala.- Azken-salmentak

    1. Azken-salmentatzat hartuko da ondorengo arrazoiren bat dela eta ohiz kanpo egindako salmenta:

      1. Merkataritza-ihardueraren behin-behingo edo behin-betiko etenaldi osoa edo zatizkoa. Etenaldia zatizkoa bada, azken-salmentako salgaiak zein diren adierazi beharko da.

      2. Aretoa itxi edo aldatzea.

    2. Azken-salmentak merkataritza-etxearen izakinak izan diren produktu edo salgaietan bakarrik izango du eragina.

    3. Azken-salmentako publizitate guztietan adierazi beharko dira eragin duten arrazoiak, bai eta hasiera-data eta iraupena ere. Halaber, lehengo prezioa eta salgai horrentzat eskaintzen dena edo azken-salmentari aplika dakiokeen beste edozein pizgarri ere adierazi beharko da.

    4. Azken-salmenta merkataritza-gaietako aginpidea duen sailari jakinarazi beharko zaio hasi baino zazpi egun lehenago, zergatia, hasiera-data, iraupena eta salgaien zerrenda ere azalduz.

    1. atala.- Baldintzak

      Azken-salmentak produktuak salgai egon diren merkataritza-etxe berean egin beharko dira, ezinbesteko arrazoiren batek edo epailearen edo administrazioaren ebazpenen batek galerazten ez badu edota salmenta egiteko zergatiek besterik eskatzen ez badute.

      Azken-salmenta deitzeko, aurrekoa amaitu zenetik 12 hilabeteko epeak igaro beharko du, ezbehar edo ezinbesteko arrazoiak eragindakoa ez bada.

    2. atala.- Sustapeneko salmenta

    1. Sustapeneko salmentak izango dira produktu edo zerbitzu jakin batzuen salmenta ezagutarazi edo bultzatzea helburutzat dutenak erosleei abantailak eskainiz, hala nola, deskontuak, opariak, sariak edo beste edozein pizgarri.

    2. Sustapeneko salmentak nahikoa argibide eman beharko du aldez aurretik edo egin bitartean, alderdiok argi azalduz:

      1. Sustapenaren xede diren produktu edo zerbitzuak.

      2. Sustapenaren baldintzak.

      3. Sustapenaren indarraldia.

    3. Saltzaileak itxaron daitekeen eskaera hornitzeko adina izakin izan beharko du, eta publizitateak ez du eskainitako produktuaren izakinik den alditik gora iraungo.

    4. Sustapeneko salmentaren xede diren produktu edo zerbitzuek ez dute euren balioa murritz dezakeen inolako kalterik izango.

    1. atala.- Salmenta automatikoa

    1. Salmenta automatikoa horretarako prestatuta dauden makinen bitartez egindakoa da, eskatzen den diru-kopurua haietan sartu ondoren, saltzaileak bitarteko-lanik egingo ez duelarik.

    2. Mota honetako praktikarako, ondorengo datuak makinan azalduko dira ongi ikus daitekeen lekuan:

      1. Erabilitako makinaren administrazioko homologazioa.

      2. Saltzailearen bereizgarriak, bai eta bere helbidea ere, makina hondatu edo erreklamazioren bat sortzen denerako.

      3. Erabiltzeko baldintzen eta produktu edo zerbitzuen azalpena.

    3. Salmenta-mota honetan erabilitako makinek sistema bat izan beharko dute, salgairik ez dagoenean edo makina bera gaizki dabilenean dirua itzultzeko.

    4. Edari alkoholdunak eta tabakoa makinen bidez saltzeko, Drogamenpekoen alorreko Aurrehartze, Laguntza eta Birgizarteratzeari buruzko 15/1988 Legean edo lege hori ordezkatu edo garatzen duen araudian ezarritakoaren arabera jokatuko da.

    5. Elikagaien salmenta automatikoa horiek indarrean dagoen berariazko araudiaren arabera ontziratu eta etiketatuak daudenean bakarrik egin ahal izango da.

    6. Udalek makina horiak merkataritza-etxeen kalpoaldean jartzeko baimena ematerakoan gogoan izango dituzte, bestelako irizpideen artean, hala eskatutako leku publikoen zertzeladak nola alderdi horretako merkataritza-hornikuntza.

  3. atalburua

    Merkataritza-praktika bereziak

    1. atala.- Katea edo piramide gisako salmenta

    1. Piramide edo katea gisako salmentatzat joko da kontsumitzaile edo erabiltzaileei produktuak edo zerbitzuak prezio merkean edo doan eskaintzea, horren ordainetan kontsumitzaile edo erabiltzaileek, zuzenean nahiz zeharka, beste bezero batzuk edo halako salmenta-kopurua lortu behar izango dutelarik.

    2. Debekatu egiten da kontsumitzaile nahiz erabiltzaileek katea edo piramide gisako salmentetan bitartekari izatea.

    1. atala.- Sari edo opariak banatzeko zozketak

      Merkatari batek edozein kontsumitzaile edo erabiltzaileri halako zozketa dela eta sari edo opariren bat dagokiola esaten dionean, ezin izango dio, ez zuzenean ez eta zeharka ere, horiek emateko inolako zerbitzu edo produkturik erosarazi.

  1. atala.- Merkataritza-lehiaketak. Zer diren

  1. Merkataritza-lehiaketa izena hartzen dute helburuok dituzten merkataritza-izaerazko agerpenek: ondasun eta/edo zerbitzuen erakusketa, hedapena eta merkataritza-sustapena, merkataritza-eskualdaketa ondoriotzat izan dezaketen eskaintza eta eskaeraren hurbilpena erraztea eta merkatuaren gardentasuna bultzatzea. Merkataritza-lehiaketen aginpidea duen sailak aldez aurretik hala baimendurik, inoiz zuzeneko salmentarik egin ahal izango da lehiaketen barruan.

  2. Aurreko zenbakian azaldutako merkataritza-lehiaketek "azoka" izena hartuko dute aldizka egiten direnean, eta "erakusketa" izena halako tarte jakinik ez dutenean.

  3. Merkataritza-lehiaketen sailkapena araudi bidez zehaztuko da, erakutsi beharreko ondasun eta/edo zerbitzuen jatorriaren eta ezaugarrien arabera.

  1. atala.- Merkataritza-lehiaketa ofizialak

  1. Merkataritza-lehiaketak ofizialtzat hartuko dira gai horretan aginpidea duen sailak antolaketa eta ospakizuna bera baimentzen dituenean, araudi bidez zehaztuko diren baldintzak aurretiaz bete badira eta sail horrek urtero egin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den Euskal Herriko Lehiaketen Egutegi Ofizialean azaltzen badira. Merkataritza-lehiaketa ofizial hauek irabazi-asmorik gabekoak izango dira.

  2. "Azoka ofiziala", "erakustazoka ofiziala", "azoka ofizial monografikoa", "areto ofizial monografikoa" edo antzeko izenak, eremuari erreferentziarik egiten ote dioten kontuan izan gabe, atal honetako aurreko zenbakian aipatzen diren merkataritza-agerpenetan bakarrik erabili ahal izango dira.

  3. Merkataritza-lehiaketen antolakuntza eta ospakizuna bera, erakutsi beharreko ondasun eta/edo zerbitzuen jatorria dela eta Euskal Herriaren lurraldea bezainbesteko eremua edo zabalagoa hartzen dutenean, lege honen 35. atalean zehaztutako azoka-erakundeen esku geratuko dira, araudi bidez ezarritakoaren arabera.

  4. Merkataritza-lehiaketa bakoitzak lantalde bat izango du antolatzaileei agerpenaren garapenerako eredu nagusiak adierazteko. Lantaldekideen izendapena merkataritza-lehiaketa bakoitzaren erakunde antolatzailearen aginpide izango da eta horrek merkataritza-lehiaketaren aginpidea duen sailari jakinarazi beharko dio, sailak, aldi berean, lantalderako ordezkari bat edo batzuk izendatu ahal izango dituelarik. Lantaldearen osaketa, aginpideak eta iharduera araudi bidez zehaztuko dira.

  1. atala.- Merkataritza Lehiaketen Batzordea

  1. Eusko Jaurlaritzak, gai horren aginpidea duen sailak hala proposatuta, Euskal Herriko Merkataritza Lehiaketen Batzordea osatuko du, sailari atxikia, erakundeen eta gizarte- eta ekonomia-eragileen topagune izan dadin. Batzorde horren aginpidea proposamenak egin eta azokei buruzko politika-gaietan aholkuak ematea da.

  2. Batzordearen zeregin, osaketa eta ihardunbidea araudi bidez zehaztuko dira. Bertan parte hartuko dute lurralde historikoetako foru-aldundiek, Euskal Udalerrien Elkarteko ordezkaritza batek, Euskal Herriko merkataritza-ganbara ofizialek, enpresarien erakundeek eta Euskal Herrian egingo diren merkataritza-agerpenekin zerikusirik handiena duten ekonomia-alorrek.

  1. atala.- Merkataritza-lehiaketen antolatzaileak

  1. Idazpuru honek aipatzen dituen merkataritza-lehiaketak ondorengoek antolatu ahal izango dituzte:

    1. Azoka-erakundeek.

    2. Beste erakunde antolatzaile publiko edo pribatuek.

  2. Azoka-erakundeak, berariazko nortasun juridikoa duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira, eta haien helburua merkataritza-lehiaketak sustatu eta antolatzea izango da.

    Azoka-erakundeak beren estatutuek arautuko dituzte, eta antolaketa, administrazio, eraketa eta desegiteari buruzko guztia ere arautuko dute, bai eta haien gobernurako organoen eskumenak ere; organo horietan ordezkatuta egongo dira Eusko Jaurlaritza, bakoitzean dagokion foru-aldundia eta erakundea dagoen tokiko udala eta merkataritza-ganbara ofiziala, beste herri-erakunde edo erakunde pribatu batzuen partehartzeari kalterik sortu gabe. Azoka-erakundeen estatutuak merkataritza-lehiaketen gaietan aginpidea duen Eusko Jaurlaritzako sailak onartu beharko ditu.

  3. Eraketa egokirako eta azoka-erakunde gisa iharduteko baldintza eta betekizunak araudi bidez zehaztuko dira.

  1. atala.- Merkataritza Lehiaketen Erregistro Ofiziala

  1. Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Merkataritza Lehiaketen Erregistro Ofiziala sortuko du, gai horretako aginpidea duen sailaren menpean egongo dena.

  2. Merkataritza Lehiaketen Erregistro Ofizialak bi atal izango ditu. Lehen atalean azoka -erakundeek eta merkataritza-lehiaketa ofizialen antolaketa helburutzat duten gainontzeko erakunde antolatzaileek eman beharko dute izena, araudi bidez ezarriko diren baldintzak bete ondoren.

    Bigarren atalean, baimendutako eta gai horretan aginpidea duen sailak ofizialtzat hartutako merkataritza-lehiaketek emango dute izena, araudi bidez zehaztuko diren baldintza eta epeak bete ondoren. Izena ematearen ondorioz, lehiaketa Euskal Herriko Merkataritza Lehiaketen Egutegi Ofizialean sartu ahal izango da. Atal honetan emango dute izena, halaber, eta egutegi ofizialean sartuko, dagokion agintaritzak nazioartekotzat hartzen dituen merkataritza-lehiaketak.

  1. atala.- Dirulaguntzak eta bestelakoak

    Merkataritza-lehiaketak egiteko dirulaguntzak edo bestelako laguntza publikoak lortu ahal izateko, aurreko atalean adierazitako erregistroaren bigarren atalean izena emanda egotea eskatuko da.

  1. atala.- Arau-hausteak

  1. Bestela erator daitezkeen erantzukizunei kalterik sortu gabe, merkataritza-ihardueraren antolaketako arau-haustetzat hartuko da:

    5. ataleko 2. idazatian debekatutako iharduerak gauzatzea.

    1. Merkataritza-iharduerarako ezarritako baldintzak ez betetzea.

    2. Eskaintzen diren produktu edo zerbitzuek izan beharreko baldintzak ez betetzea, haiei buruzko argibiderik ez ematea eta agiriei buruzko betebeharrak ez betetzea, 8. atalaren arabera.

      9. atalean prezioei eta salmentarako baldintzei buruz datozen erabakiak ez betetzea.

    1. Engainu bidezko publizitatea eta, indarrean dagoen legedian agindutakoaren arabera, produktu, iharduera, ondasun edo zerbitzu jakin batzuen publizitatea arautuko duen araubidean ezarritakoa ez betetzea.

      11. atalean agindutakoez kanpoko merkataritza-iharduerak gauzatzea.

    1. Merkataritza-etxeak irekitzeari buruzko arauak ez betetzea.

    2. Merkataritza-ordutegien informazioari buruzko arauak ez betetzea.

    3. Baimenik gabeko kaleko salmenta edo baimenean produktu, leku, egun eta orduei eta baimendutako eskubidedunei eta horiek beti identifikatu beharrari buruz ezarritako baldintzak ez betetzea.

    4. Baimenik gabeko edo 20 eta 21. ataletan ezarritakoa betetzen ez dituen etxez etxeko salmenta gauzatzea.

    5. Baimenik gabeko edo 22. atalean ezarritakoa betetzen ez duen urrutiko salmenta gauzatzea.

    6. Baimenik gabeko edo 23. atalean ezarritakoa betetzen ez duen aldizko salmenta gauzatzea.

    1. Aldez aurretik jakinarazi gabeko edo 24. atalean ezarritakoa betetzen ez duen merkealdiko salmenta gauzatzea.

      25. atalean ezarritakoa betetzen ez duen soberakinen salmenta gauzatzea.

      26. eta 27. ataletan ezarritakoa betetzen ez duen edo aldez aurretik jakinarazi ez den azken-salmenta gauzatzea.

      28. atalean ezarritakoa betetzen ez duen sustapeneko salmenta gauzatzea.

      29. atalean ezarritakoa betetzen ez duen salmenta automatikoa gauzatzea.

    1. Piramide edo katea gisako salmentan kontsumitzaile eta erabiltzaileez baliatzea.

      31. atalean ezarritakoa hausten duten zozketa bidezko merkataritza-iharduerak.

      32. atalean aipatzen den merkataritza-lehiaketen izendapena egoki ez erabiltzea.

    1. Merkataritza-lehiaketa ofizialak baimenik gabe edo irabazi-asmoz antolatu eta egitea, "ofizial" hitza izendapen hori lortu gabe erabiltzea eta baimenik gabe produktuak zuzenean saltzea.

    2. Merkataritza-lehiaketa ofizialetan lantalderik ez egotea edo garapenerako araubidetik eratorritako betebeharrak ez betetzea.

    3. Azoka-erakunde horien iharduerak arautzen dituen araubideari egokitu gabe aritzea.

    4. Uko edo aurka egitea agintariek eta haien kudeatzaileek lege honen eta hau garatzen duten arauen jagote-lanak gauzatzeko eskatzen dituzten datuak emateari edo eskatzen duten informazioa eskuratzen laguntzeari, bai eta informazio desegokia, osoa ez dena edo faltsua ematea ere.

  2. Arau-hausteak arinak, larriak edo oso larriak izango dira.

  1. atala.- Arau-hauste arinak

    Arau-hauste arina lege honetako eta horren garapenerako araubideko erabakiak ez jarraitzea da, diru-ondorio zuzenik ez duenean eta kontsumitzaileei kalterik sortzen ez dienean, larri edo oso larritzat hartzen ez bada.

  2. atala.- Arau-hauste larriak

    Larritzat hartuko diren arau-hausteak ondorengoak izango dira:

    1. Arau-hauste arinak behin eta berriz egitea.

    2. Diru-ondorio zuzenak dituztenak edo kontsumitzaileei kaltea sortzen dietenak.

    3. Osasunaren inguruko arau-hauste larriekin batera gertatzen direnak.

    4. Derrigorrezko baimena gabe merkataritza-iharduerak gauzatzea.

      24. atalean adierazitako aurrerapenez eta zegokien prezioarekin salgai ez zeuden produktuak merkealdian saltzea.

      38. ataleko s), t), u) eta v) puntuetan ohartemandakoak.

      38. ataleko w) puntuan aipatutakoak, ukatzea edo trabak jartzea behin eta berriz gertatzen denean edo agintaritzekin edo haien kudeatzaileekin bortxa, mehatxu edo beste edozein presiobide erabiltzen denean.

    1. Arauak hausten dituzten iharduerak eteteko eskakizuna ez betetzea.

  3. atala.- Arau-hauste oso larriak

    Oso larritzat hartuko diren arau-hausteak ondorengoak dira:

    1. Arau-hauste larriak behin eta berriz egitea.

    2. Osasunaren inguruko arau-hausteekin batera gertatzen direnak edo gizakien segurtasuna arrisku larrian jartzen dutenak.

    3. Gehiegizko irabazpidea ematen duten edo ekonomia-antolaketa larriki aldatzen duten arau-hauste larriak.

    4. Kontsumitzaileei kalte larriak sortzen dizkietenak.

  4. atala.- Berriz egitea

    Arau-hausteak berriz egin direla esango da izaera bereko arau-hauste bat egin zenetik urte bat igaro baino lehen gertatzen denean, erabaki finko batez hala onartzen bada.

  5. atala.- Zigorrak

  1. Arau-hauste arinen zigorrak 250.000,- pezetarainokoak izango dira.

  2. Arau-hauste larrien zigorrak 1.500.000,- pezetarainokoak izango dira. Gehieneko hori udalek eskatu ahal izango dute kaleko salmentari dagokionean.

  3. Arau-hauste oso larrien zigorrak 100.000.000,- pezetarainokoak izango dira. Haiek jartzeko organo aginpidedunak ondorengoak izango dira: merkataritza-gaiez arduratuko den sailburua, 10.000.000,- pezetarainokoei dagokienez, eta Jaurlaritza Batzarra 10.000.001,-etik 100.000.000,- pezetarainokoei dagokienez.

  4. Jaurlaritza Batzarrak, osasunerako arrisku handia edo diru-galera larria edo gizartean eragin handia ekar lezaketen arau-hauste oso larriak gertatuz gero, araua hautsi duen enpresa edo merkataritza-etxea behin-behingoz ixtea erabaki dezake, bost urtez gehienez. Halakoetan, Gizarte-alorreko Arau-hauste eta Zigorrei buruzko apirilaren 7ko 8/1988 Legearen 39. atalean ezarritakoa aplikatuko da.

  5. Atal honetan zigorretarako adierazitako kopuruak Jaurlaritza Batzarraren dekretuz aztertu eta eguneratu ahal izango dira, hiru urtez behin eta jendearentzako salneurrien erakuskariaren eboluzioaren arabera.

  1. atala.- Beste administrazio-iharduera batzuk

  1. Har daitekeen erabakiaren eraginkortasuna ziurtatzeko asmoz, espedienteari hasiera emateko agintzen duen agintaritzak erabaki dezake faltsututako salgaiak, iruzurrezkoak eta bereizgarririk gabeak edo merkataritzarako ezarri diren gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak bada-ezpada bahitzea. Behin-behineko neurri hori arrazoitutako akordioz hartuko da, doakionari entzunaldia eman ondoren.

  2. Aurreko idazatian ezarritako baldintza berak izanez, derrigorrezko baimenak ez dituzten merkataritza-etxe eta ezarkinak itxi ahal izango dira, edo merkataritza-iharduera eten, akatsak zuzendu edo eskatutako baldintzak bete arte.

  3. Espedientea erabakitzea dagokion agintaritzak, zigor osagarri gisa, agin dezake faltsututako salgaiak, iruzurrezkoak eta bereizgarririk gabeak edo merkataritzarako ezarri diren gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak konfiskatzeko. Konfiskatzea, zigorraren eragin osagarri gisa, zigorraren arau beretara egokituko da.

  4. Era berean, zigor-organoak agin dezake osasunerako arrisku larria, diru-galera handia edo gizartean eragin garrantzitsua duten arau-hauste oso larriak gertatzen direnean, behin-betiko zigorren publizitatea, araua hautsi duena zordunduaz.

  1. atala.- Zigorren mailaketa

    Ezar daitezkeen zigorren mailaketarako kontuan izango da beti ere arau-haustearen gizarte-eragina, egilearen espekulaziozko jokabidea, arau-haustea ekarri duen eragiketaren kostua guztira, harekin lortutako irabazia, saldutako zerbitzu edo produktuen izaera, araua hautsi duenak merkataritzan duen lekua, sortutako kalteak eta araua hautsi duenaren asmoa edo behin eta berriz egitea.

  2. atala.- Ikuskapena

    Eusko Jaurlaritzak eta udalek, jagote-zereginak gauzatzerakoan, merkataritzako produktu, iharduera, ezarkin eta etxeak ikuskatu ahal izango dituzte, bai eta horiei buruzko behar adina informazio enpresei eskatu ere.

  3. atala.- Zigortzeko ihardunbidea

    Lege honetan azaldutako arau-hausteei zigorrak ezartzeko eta erabakien aurka jar daitezkeen errekurtsoetarako ihardunbidea, indarrean dauden administrazio-ihardunbideari buruzko arauek ezarritakoa izango da.

  4. atala.- Indargaltzea

  1. Idazpuru honetan ikusitako arau-hauste eta zigorrek sei hilabetetara galduko dute indarra arinak badira, urtebetera larriak badira eta bi urtetara oso larriak badira.

  2. Arau-hausteen indargaltze-epea horiek gertatu diren egunetik hasiko da kontatzen.

    Doakiona jakinaren gainean egonik, zigortzeko ihardunbidea hasteak indargaltzea etengo du, eta zigor-espedientea hilabete baino denbora luzeagoz geldirik egongo balitz, ustez arduraduna denak zerikusirik izan gabe, indargaltze-epeak berriz aurrera egingo luke.

  3. Zigorren indargaltze-epea zigorra jartzeko erabakia indarrean jarri eta biharamunetik aurrera hasiko da.

    Doakiona jakinaren gainean egonik, egiteratzeko ihardunbidea hasteak indargaltzea etengo du, eta epeak berriz ere aurrera egingo du, arau-hausleak zerikusirik izan gabe ihardunbide hori hilabete baino denbora luzeagoz geldirik badago.

  1. atala.- Antolamendu-hatsapenak

    Administrazioko ekintza lehia aske eta leialaren eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen bidezko interesen defentsarako hatsapenen arabera bideratuko da, merkataritza-iharduera arrazo-izkotu eta berritzea eta merkatuaren gardentasuna lortzeko behar adina neurri erabakiko direlarik.

  2. atala.- Merkataritza-egituren erreforma

    Eusko Jaurlaritzak, merkataritza-gaien aginpidea duen sailaren bitartez, Autonomi Elkartearen lurraldean merkataritza-egituren erreforma helburutzat duten iharduera guztiak garatuko ditu, eta, bereziki, ondorengoa lortzera zuzendutakoak:

    1. Merkaturatzeko teknikak eta bideak berritzea.

    2. Banaketarako bideen kostua arrazoizkotu eta murriztea.

    3. Merkataritza-enpresen artean talde edo unitate bateratuak sortzea.

    4. Merkataritza-ihardueretan ari edo arituko direnentzako lanbide-irakaskuntzak antolatzea, hezkuntza- eta lan-gaietan aginpidea duten sailekin batera.

    5. Merkaturatzeko egitura eta prozesuak hobeto ezagutzeko azterketa eta ikerketak egitea.

    6. Merkataritzaren azpiegiturak dituen akatsak zuzentzea.

    7. Merkataritza-enpresei laguntza teknikoa ematea.

      Eusko Jaurlaritzak beste herri-erakunde nahiz erakunde pribatuei laguntza eskatu ahal izango die halako ihardueretarako, eta itunak izenpetu edo lortu nahi diren helburuetarako biderik egokienak jarri laguntza hori eskuratzeko.

  1. atala.- Merkataritza Batzorde Aholkularia

  1. Merkataritza Batzorde Aholkularia merkataritzako gaietan aginpidea duen sailaren organo aholku-emailea izango da, lege hau araudi bidez garatzeko eta merkataritza-banaketaren alorreko sustapen-politikarako ere. Haren zereginak, osaketa eta iharduera-arauak araudi bidez garatu beharko dira.

  2. Batzorde horretan ordezkaritza izango dute:

    1. Eusko Jaurlaritzak.

    2. Foru-aldundiek eta udalek.

    3. Merkataritza-enpresek euren erakundeen eta merkataritza-ganbaren bitartez.

    4. Langileek, sindikatu indartsuenen bidez.

    5. Kontsumitzaile eta erabiltzaileek, euren erakundeen bitartez.

    6. Merkataritza-gaietan aginpidea duen sailak batzordearen onerako beharrezkotzat hartu eta izendatutako teknikari eta adituek.

LEHENA.-

Arautu gabeko kaleko salmenta gauzatzen den udalerrietako udalek, lege hau indarrean jartzen denetik hasita, gehienez sei hilabeteko epean arautu beharko dute.

Maiatzaren 19ko 9/1983 Legea eta otsailaren 19ko 3/1986 Legeak eragindako aldaketa indarrik gabe geratzen dira. Merkataritza-antolaketari buruzko gainontzeko arauak indarrean egongo dira lege honen aurkakoak ez badira eta legearen garapenerako erabakiek indargabetzen ez dituzten arte.

Eusko Jaurlaritzari lege honetan ohartematen den guztia garatu eta egiteratzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko baimena ematen zaio.

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

      3.- ...

  1. Halaber, Eusko Jaurlaritzak, aurreko puntuan zehaztutako epean, Euskadiko Koperatiben Kontseilu Nagusiari ezar dakizkiokeen berezitasunak eta, hala badagokio, salbuespenak zehaztuko ditu, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauen gainean Indarrean dauden Manuei Dekretuaren 1.2 atalean jasotako gaiei dagokienez.  

  2. Euskal administrazioaren organo aginpidedunek, estatistikak egiteko, koperatibei zehaztapenak eskatzeari buruzko arauak erabaki ahal izango dituzte, Koperatiben Erroldarekin eta Euskadiko Koperatiben Kontseilu Nagusiarekin elkarkidetu ondoren, estatistika alorrean legediak ezarritakoarekin bat etorriz.

  1. – Udalek, beren hirigintzako plangintza prestatu, aldatu edo berrikusterakoan, berariazko erabileratzat hartuko dute xehekako merkataritza- erabilera, eta, egoki denean, zehaztuko dute zein lurzorutan gauzatu daitekeen erabilera hori merkataritza-gune handien bidez, eta, hala badagokio, beste erabilera batzuekin duten bateragarritasun- araubidea, ondorengo paragrafoetan jasotzen diren arauen arabera.

  2. – Lege honen ondorioetarako, merkataritza- gune handitzat jotzen dira, banakakoak nahiz kolektiboak izan, 700 metro koadrotik gorako eraikitako eremua duten guztiak.

    Ondorio horietarako, merkataritza-gune kolektiboa da eraikin batean edo lotutako hainbat eraikinetan merkataritza-jarduerak hartzen dituen establezimendu multzo bat.

  3. – Erregaiak saltzeko eta banatzeko merkataritza- gune handiak edo ibilgailu automobilak saltzekoak ezartzea, nahiz eta 700 metro koadrotik gorako eraikitako eremua izan, bai eta udal-merkatuak ezartzea ere, ez dago artikulu honetako 1. paragrafoan bildutako aginduei atxikirik.

  4. – Merkataritza-gune handiak ezartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onartzen duen araudian biltzen den araupetzeari jarraituko zaio, plan horixe baita Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko saltoki handien ezarpena zehazten duen lurralde-antolamenduko lan-tresna.

  5. – Merkataritza-gune handi bat ezartzen edo zabaltzen den bakoitzean, jarduteko udal-lizentzia eman aurretik, dagokion udalak txosten bat eskatuko dio Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioan merkataritzako eskumena duen organoari, egin asmo den jarduera Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean jasotako irizpideei nola egokitzen zaion azaltzeko.

  6. – Udaletako planek lurzoruak berariaz kalifikatu ahal izango dituzte merkataritza-gune handiak hiriguneetako erdiguneetan edo hiri- zabalguneetan ezartzeko, eremu zaharkituen birmoldaketaren edo hutsune interstizialen okupazioaren bidez. Plan horiek, hiri-ereduaren iraunkortasuna ziurtatze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean xedatutakoa beteko dute, eta gainera, batez ere, honako antolamendu- irizpide hauei jarraituko diete:

    1. Planek merkataritza-gune handiaren berariazko erabilera ezartzea aurreikusi ahal izango dute baldin eta ezartze hori dagozkien udalerrietan aurretik sendoturiko hiri-bilbeetan egiten bada; bizitegi-eraikin kolektiboek modu jarraituan okupaturikoak hartuko dira halakotzat.

    2. Merkataritza-gune handiaren berariazko erabileraren ezarpena aurreikusten denean, bizitegi- lurzoru urbanizagarriaren eremu homogeneoen edo hiri-berrikuntzako plan berezietan sartutako lurzoruen eraikuntza-garapena delarik edo hutsune interstizialen okupazioa delarik, bi kasuotan, erabileraren intentsitate aurreikusiaren eta dakarren lurzoruaren kontsumoaren arteko egokitzapena eta proportzioa egiaztatu beharko dira.

    3. Kasu guztietan, planek, aipatutako erabileraren ezarpena aurreikusteko, udal-mugarteko bilakaeran, hiri-mugikortasunean eta lurzoruaren okupazioko estrategian integratzeari erreparatuko diote, lurzoruaren kontsumoa ekiditen saiatuz. Orobat, sor daitezkeen pertsona- eta ibilgailu-mugimenduei erreparatuko diete, eta, bereziki, bide-sarean eta gainerako azpiegitura publikoetan duen eragina baloratuko dute, bai eta garraio kolektiboko nahikoa bitarteko egotea ere, jendearen fluxu aurreikusgarriak asetzeko eta ibilgailu pribatuak erabiltzea despizgarritzeko.

    4. Berariazko erabilera aurretik sendotuak dauden hiri-bilbeetan kokatzen denean, erabileraren intentsitate aurreikusirako beharrezko eta egoki den aparkaleku-hornidura eskatuko dute planek. Horretarako, gainera, erabilgarri dauden espazioak, hiriko trafikorako eragina eta aurretik edo aurreikusirik dauden garraiobide publikoak izango dira kontuan.

      Gainerako kasuetan, aplikatzekoak izango dira, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean aipatzen diren aparkatzeko estandarrak.

    5. Planek, etorkizuneko eraikuntzetarako, eraiki beharreko establezimenduek energia-eragimena, irisgarritasuna eta inguruneko integrazioa bilatzen dituzten irtenbideak hartzea eskatuko dute.

  7. – Udalak aurreko idatz-zatian biltzen diren antolamendu-irizpideetatik aldentzen direnean, iraunkortasunari buruzko azterlan baten bidez justifikatuko dute erabaki hori, eta azterlana Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeari igorri beharko diote. Erabakiaren arrazoiak, halaber, memoria batean azaldu beharko dituzte eta memoria hori plangintza prestatzeko, aldatzeko edo berrikusteko espedienteari erantsi beharko zaio. Memorian honako hauek ere jasoko dira:

    • Merkataritza-erabileraren ezarpenaren proportzionaltasuna eta egokitzapena aztertzea, hiri-inguruneari dagokionez.

    • Aurreikusten den ezarpenari zerbitzua emateko, dauden azpiegiturei, hala nola argiei, errepideari, urari eta telekomunikazioei, eragitea eta horiek nahikoak izatea.

    • Pertsonen zein ibilgailuen mugikortasuna eta mugikortasun horren zerbitzura dauden hornidurak aztertzea.

    • Hiri-antolamenduaren gaineko eragina, eta ezarpena jarri nahi den lurralde-eremuaren ingurumenenarekiko errespetua.

  1. atalburua

    Ohizko merkataritza-etxetik kanpoko salmentak

    1. atala.- Motak

      Ohizko merkataritza-etxetik kanpo gauzatutako salmentak dira kaleko salmentak deiturikoak, etxez etxekoak, urrutikoak eta aldizkoak.

Kaleko salmenta da merkataritza-establezimenduetatik kanpo, postu edo instalazio desmuntagarrietan zein ibilgailuetan, egindakoa. Kaleko salmenta gune publikoetan eginez gero, beharrezkoa izango da dagokion baimena izatea.

  1. – Udalek kaleko salmenta arautu ahal izango dute beren udalerrietako lurraldean. Udal-araudian lekuak, salmentarik gabeko perimetroak, aldizkakotasuna, ordutegia eta baimendutako produktuak zehaztuko dira eta kaleko salmenta moten ezaugarriak jasoko dira, honako hauek bereizita:

    1. Aldizkako merkatuak, ohikoak zein ezarpen berrikoak, leku edo gune jakinetan kokatutakoak eta maiztasun finkokoak. Horiek astean bi aldiz antolatu ahal izango dira gehienez.

    2. Feriak, jaiak, herriko ospakizunak direla eta, noizean behin ezartzen diren azokak.

    3. Denda-kamioietan edo kaleetan jartzen diren postuetako salmentak, egoera eta baldintza jakinetan baimendutakoak.

  2. – Udalerrian kaleko salmentan aritzeko baimena duen pertsonari identifikazio-txartela emango dio udalak, non baimenaren funtsezko datuak agertuko baitira; txartel hori ikusteko moduko leku batean jarriko da, bezeroek eskura izan dezaten. Era berean, txartelean adieraziko da, hala badagokio, kontsumitzaileen erreklamazioei erantzuna emango zaien lekuko helbidea. Helbide hori, betiere, salmentaren ordainagiri edo egiaztagirian azalduko da. Horrez gain, kaleko salmentarako baimena duen titular orok jarduera ekonomikoaren arriskuak barne hartuko dituen erantzukizun zibileko asegurua izan beharko du.

Udalerri guztietan zehaztu ahal izango da hiri-perimetro bat, zeinetan ezin izango den kaleko salmentarik egin. Perimetro hori zehazteko hirigintzari, ingurumenari edo irisgarritasunari buruzko irizpideak erabiliko dira.

Feriak, jaiak eta herriko edo ohiturazko ospakizunak direla eta ezartzen diren azoken kasuan, udalerri bakoitzak zehaztuko du horietako zeintzuk geratzen diren aurreko artikuluan aipatutako kaleko salmentarako debeku-perimetrotik kanpo.

  1. atala.- Jagotea eta kontrola

    Kaleko salmentari dagokionez, udalei dagokie garbitasun-, osasun- eta segurtasun-arauak eta merkataritza-iharduera arautzen dutenak betetzen direla bermatzea, bai eta arau-hauste arin eta larriak kontrolatu eta zigortzea ere, beste herri-administrazio batzuei egotzitako aginpideei kalterik sortu gabe.

  2. atala.- Etxez etxeko salmenta

  1. Etxez etxeko salmentatzat hartzen da bizileku pribatuetan, astialdi- eta bilera-lekuetan, lantokietan eta antzekoetan egindako eskaintzaz gauzatzen dena eta ez saltzailearen merkataritza-etxean egindakoaz.

  2. Salmenta-mota hori eskaintzeko publizitatea kontsumitzaileari eman beharko zaio, eta ondorengo alderdiak izan beharko ditu:

    1. Enpresaren bereizgarriak eta helbidea.

      b) ...

    1. Produktu edo zerbitzua merkatuan zalantzarik gabe hautemateko beharrezkoak diren datuak.

    2. Ordaintzeko kopuru, modu eta baldintzak, bidaltzeko gastuak eta epea.

  3. Beste edozein motatako salmentaren bidez eskuratutako salgaiak etxera eramatea ez da aurreko gaiaren barruan sartuko.

  1. – Etxez etxeko salmentak egiten dituzten enpresek Administrazioko agintarien eskura izan beharko dute beren xedearen arabera eskatu beharrekoak diren baimen sektorial guztiak, bai eta salmenta mota horretan parte hartzen duten langileen zerrenda eguneratua ere.

  2. – Saltzaileak agiriak erakutsi beharko ditu, zein enpresarentzat ari den eta harentzat zer-nolako izaerarekin saltzen duen azaltzeko.

  1. atala.- Urrutiko salmenta

  1. Urrutiko salmenta da saltzaileak bere eskaintza komunikabideren baten bitartez eginez gauzatzen dena, eta erosleei eskakizunak komunikabide horren bidez edota urrutiko beste batez egiteko eskatzen dielarik.

    2.- ...

  1. Beti ere, benetako produktuak eskaintzen denaren ezaugarri berberak izango dituela bermatuko da.

  2. Eskaintzaren publizitateak ondorengo alderdiak jaso beharko ditu:

    1. Enpresaren identifikazioa eta helbidea.

    2. Produktu edo zerbitzua, merkatuan zalantzarik gabe hautemateko beharrezkoak diren datuak.

    3. Ordaintzeko kopuru, modu eta baldintzak, bidaltzeko gastuak eta epea.

  3. Kontsumitzaile edo erabiltzaileek aldez aurretik eskatu dituzten produktu edo zerbitzuak bakarrik bidali ahal izango dira.

    Aurreko lerroaldian azaldutakoa ez da produktuen sustapenerako lagin edo opariak bidaltzerakoan ezarriko, guztiz doakoak direla argi eta garbi azaltzen bada, bai eta kontsumitzaileak inolako erantzukizunik ez duela ere.

  1. atala.- Aldizko salmenta

  1. Aldizko salmenta izenez ezagutzen da iharduera horretarako ohizkoak ez diren merkataritza-etxeetan hilabete baino denbora laburragoz gauzatu eta kaleko salmenta ez dena.

  2. – Salmenta mota hori Eusko Jaurlaritzan merkataritzaren arloko eskumena duen sailari jakinarazi beharko zaio.

  3. – Jakinarazpenean honako alderdi hauek zehaztu beharko dira:

    1. Saltzailearen identifikazioa.

    2. Produktuen ezaugarrien azalpena.

    3. Baldintza fiskal eta administratiboen betekuntza.

    4. Lokala erabiltzeko agiria.

  4. Aldizko salmenta berariazko legepean ez dagoen enkante bidez gauzatzen denean, hau da, enkantetzat produktuak gainontzeko balizko erosleek baino diru-kopuru handiagoa eskaintzen duenari ematea dela ulertzen denean, produktua esleitzeko gutxieneko baldintzen zehaztapena ere eskatuko da.

    1. atalburua

      Beste salmenta-modu bereziak

      1. atala.- Merkealdiko salmenta

      1. Enpresariak prezioak ezartzeko eta egoki deritzen eskaintzak egiteko duen askatasunari kalterik sortu gabe, publizitatean merkealdiko salmenta izena ez da erabiliko, indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera, salmentetan ohizko prezioa, urtaro-aldaketa, denboraldi-amaiera edo aipatu legedian zehaztutako denboraldi edo sasoietan salgaiak berritu beharra dela eta, jaisten denean baizik. Nolanahi ere, merkealdien publizitatea urteko bi denboraldi edo sasoitara mugatuta geldituko da, denboraldi bakoitzean bi hilabetekoa izango delarik gehienera.

        Salmenta-modu hau egiteko, merkataritza-gaietan aginpidea duen sailari horretan hasi baino lehen jakinaraziko zaio.

      2. Salmenta horietan, zalantzarik ez sortzeko moduan azalduko da produktu bakoitzaren lehengo prezioa eta orain eskaintzen dena, 9. ataleko 2. idazatian ohartemandako berezitasunez.

      3. Merkealdiko salmenta izenaren erabilera debekatuta dago ondorengo gaiak saltzeko:

        1. Hondatuta daudenak.

        2. Merkealdiko salmentarako eskuratutakoak.

        3. Merkealdiko salmentak hasi baino hilabete lehenago azken kontsumitzailearentzako salgai ez zeudenak.

      4. Salgai dauden produktu guztiak merkealdikoak ez badira, beherapena dutenek egoki bereizita egon beharko dute besteetatik.

      1. atala.- Soberakinen salmenta

      1. Soberakinen salmenta produktu hondatuak edo erabiltzen ez direnak saltzea helburutzat duen salmenta da.

      2. Salmenta-mota horretan eta horren publizitatean nahikoa argibide eman beharko da eragin duten egoera eta zergatiak azaltzeko.

      3. Salgai dauden produktu guztiak soberakin-salmentakoak ez badira, salmenta-mota honetan eskainitakoek besteetatik aldendurik egon beharko dute.

      1. atala.- Azken-salmentak

      1. Azken-salmentatzat hartuko da ondorengo arrazoiren bat dela eta ohiz kanpo egindako salmenta:

        1. Merkataritza-ihardueraren behin-behingo edo behin-betiko etenaldi osoa edo zatizkoa. Etenaldia zatizkoa bada, azken-salmentako salgaiak zein diren adierazi beharko da.

        2. Aretoa itxi edo aldatzea.

      2. Azken-salmentak merkataritza-etxearen izakinak izan diren produktu edo salgaietan bakarrik izango du eragina.

      3. Azken-salmentako publizitate guztietan adierazi beharko dira eragin duten arrazoiak, bai eta hasiera-data eta iraupena ere. Halaber, lehengo prezioa eta salgai horrentzat eskaintzen dena edo azken-salmentari aplika dakiokeen beste edozein pizgarri ere adierazi beharko da.

      4. Azken-salmenta merkataritza-gaietako aginpidea duen sailari jakinarazi beharko zaio hasi baino zazpi egun lehenago, zergatia, hasiera-data, iraupena eta salgaien zerrenda ere azalduz.

      1. atala.- Baldintzak

        Azken-salmentak produktuak salgai egon diren merkataritza-etxe berean egin beharko dira, ezinbesteko arrazoiren batek edo epailearen edo administrazioaren ebazpenen batek galerazten ez badu edota salmenta egiteko zergatiek besterik eskatzen ez badute.

        Azken-salmenta deitzeko, aurrekoa amaitu zenetik 12 hilabeteko epeak igaro beharko du, ezbehar edo ezinbesteko arrazoiak eragindakoa ez bada.

      2. atala.- Sustapeneko salmenta

      1. Sustapeneko salmentak izango dira produktu edo zerbitzu jakin batzuen salmenta ezagutarazi edo bultzatzea helburutzat dutenak erosleei abantailak eskainiz, hala nola, deskontuak, opariak, sariak edo beste edozein pizgarri.

      2. Sustapeneko salmentak nahikoa argibide eman beharko du aldez aurretik edo egin bitartean, alderdiok argi azalduz:

        1. Sustapenaren xede diren produktu edo zerbitzuak.

        2. Sustapenaren baldintzak.

        3. Sustapenaren indarraldia.

      3. Saltzaileak itxaron daitekeen eskaera hornitzeko adina izakin izan beharko du, eta publizitateak ez du eskainitako produktuaren izakinik den alditik gora iraungo.

      4. Sustapeneko salmentaren xede diren produktu edo zerbitzuek ez dute euren balioa murritz dezakeen inolako kalterik izango.

      1. atala.- Salmenta automatikoa

      1. Salmenta automatikoa horretarako prestatuta dauden makinen bitartez egindakoa da, eskatzen den diru-kopurua haietan sartu ondoren, saltzaileak bitarteko-lanik egingo ez duelarik.

      2. Mota honetako praktikarako, ondorengo datuak makinan azalduko dira ongi ikus daitekeen lekuan:

        a) ...

        1. Saltzailearen bereizgarriak, bai eta bere helbidea ere, makina hondatu edo erreklamazioren bat sortzen denerako.

        2. Erabiltzeko baldintzen eta produktu edo zerbitzuen azalpena.

      3. Salmenta-mota honetan erabilitako makinek sistema bat izan beharko dute, salgairik ez dagoenean edo makina bera gaizki dabilenean dirua itzultzeko.

      4. Edari alkoholdunak eta tabakoa makinen bidez saltzeko, Drogamenpekoen alorreko Aurrehartze, Laguntza eta Birgizarteratzeari buruzko 15/1988 Legean edo lege hori ordezkatu edo garatzen duen araudian ezarritakoaren arabera jokatuko da.

      5. Elikagaien salmenta automatikoa horiek indarrean dagoen berariazko araudiaren arabera ontziratu eta etiketatuak daudenean bakarrik egin ahal izango da.

      6. Makina horiek merkataritza-guneen kanpoaldean jartzeko baimena ematerakoan, udalek kontuan izango dituzte, bestelako irizpideen artean, makinak jarri beharreko leku publikoen ezaugarriak.

    2. atalburua

      Merkataritza-praktika bereziak

      1. atala.- Katea edo piramide gisako salmenta

      1. Piramide edo katea gisako salmentatzat joko da kontsumitzaile edo erabiltzaileei produktuak edo zerbitzuak prezio merkean edo doan eskaintzea, horren ordainetan kontsumitzaile edo erabiltzaileek, zuzenean nahiz zeharka, beste bezero batzuk edo halako salmenta-kopurua lortu behar izango dutelarik.

      2. Debekatu egiten da kontsumitzaile nahiz erabiltzaileek katea edo piramide gisako salmentetan bitartekari izatea.

      1. atala.- Sari edo opariak banatzeko zozketak

        Merkatari batek edozein kontsumitzaile edo erabiltzaileri halako zozketa dela eta sari edo opariren bat dagokiola esaten dionean, ezin izango dio, ez zuzenean ez eta zeharka ere, horiek emateko inolako zerbitzu edo produkturik erosarazi.

MERKATARITZA LEHIAKETAK (32-37. artk.)

(...)

  1. atala.- Arau-hausteak

  1. Bestela erator daitezkeen erantzukizunei kalterik sortu gabe, merkataritza-ihardueraren antolaketako arau-haustetzat hartuko da:

    5. ataleko 2. idazatian debekatutako iharduerak gauzatzea.

    1. Merkataritza-iharduerarako ezarritako baldintzak ez betetzea.

    2. Eskaintzen diren produktu edo zerbitzuek izan beharreko baldintzak ez betetzea, haiei buruzko argibiderik ez ematea eta agiriei buruzko betebeharrak ez betetzea, 8. atalaren arabera.

      9. atalean prezioei eta salmentarako baldintzei buruz datozen erabakiak ez betetzea.

    1. Engainu bidezko publizitatea eta, indarrean dagoen legedian agindutakoaren arabera, produktu, iharduera, ondasun edo zerbitzu jakin batzuen publizitatea arautuko duen araubidean ezarritakoa ez betetzea.

      11. atalean agindutakoez kanpoko merkataritza-iharduerak gauzatzea.

    1. Merkataritza-etxeak irekitzeari buruzko arauak ez betetzea.

    2. Indarrean dagoen legerian aurreikusitako merkataritza-ordutegien araubidea honela haustea: merkataritza-gunea baimendu gabeko ordutegian edo baimendu gabeko igande edo jaiegunean irekitzea, establezimendua irekita edukitzeko gehienezko denbora ez betetzea edo irekita dagoen ordutegia eta egunak agerian jarrita ez edukitzea.

    3. Kaleko salmentako produktu, leku, egun eta orduei dagozkien baldintzak ez betetzea, eta orobat baimendutako titularrei eta horiek uneoro identifikatuta egon beharrari dagozkienak ez betetzea.

    4. Etxez etxeko salmentari dagokionez, 20 eta 21. artikuluetan aurreikusitakoa ez betetzea.

    5. Urrutiko salmentari dagokionez, 22. artikuluan aurreikusitakoa ez betetzea.

    6. Noizbehinkako salmentari dagokionez, 23. artikuluan aurreikusitakoa ez betetzea.

    1. Aldez aurretik jakinarazi gabeko edo 24. atalean ezarritakoa betetzen ez duen merkealdiko salmenta gauzatzea.

      25. atalean ezarritakoa betetzen ez duen soberakinen salmenta gauzatzea.

      26. eta 27. ataletan ezarritakoa betetzen ez duen edo aldez aurretik jakinarazi ez den azken-salmenta gauzatzea.

      28. atalean ezarritakoa betetzen ez duen sustapeneko salmenta gauzatzea.

      29. atalean ezarritakoa betetzen ez duen salmenta automatikoa gauzatzea.

    1. Piramide edo katea gisako salmentan kontsumitzaile eta erabiltzaileez baliatzea.

      31. atalean ezarritakoa hausten duten zozketa bidezko merkataritza-iharduerak.

    1. a v) ...

    1. Uko edo aurka egitea agintariek eta haien kudeatzaileek lege honen eta hau garatzen duten arauen jagote-lanak gauzatzeko eskatzen dituzten datuak emateari edo eskatzen duten informazioa eskuratzen laguntzeari, bai eta informazio desegokia, osoa ez dena edo faltsua ematea ere.

  2. Arau-hausteak arinak, larriak edo oso larriak izango dira.

  1. atala.- Arau-hauste arinak

    Arau-hauste arina lege honetako eta horren garapenerako araubideko erabakiak ez jarraitzea da, diru-ondorio zuzenik ez duenean eta kontsumitzaileei kalterik sortzen ez dienean, larri edo oso larritzat hartzen ez bada.

  2. atala.- Arau-hauste larriak

    Larritzat hartuko diren arau-hausteak ondorengoak izango dira:

    1. Arau-hauste arinak behin eta berriz egitea.

    2. Diru-ondorio zuzenak dituztenak edo kontsumitzaileei kaltea sortzen dietenak.

    3. Osasunaren inguruko arau-hauste larriekin batera gertatzen direnak.

      d) ...

      24. atalean adierazitako aurrerapenez eta zegokien prezioarekin salgai ez zeuden produktuak merkealdian saltzea.

      f) ...

      38. artikuluko 2. paragrafoko s) idatz-zatian jasotako arau-hausteak, ezezkoa edo jarkitzea errepikatua denean edo agintarienganako edo haien agenteenganako hertsapen, mehatxu edo bestelako edozein presiorekin batera datorrenean.

    1. Arauak hausten dituzten iharduerak eteteko eskakizuna ez betetzea.

  3. atala.- Arau-hauste oso larriak

    Oso larritzat hartuko diren arau-hausteak ondorengoak dira:

    1. Arau-hauste larriak behin eta berriz egitea.

    2. Osasunaren inguruko arau-hausteekin batera gertatzen direnak edo gizakien segurtasuna arrisku larrian jartzen dutenak.

    3. Gehiegizko irabazpidea ematen duten edo ekonomia-antolaketa larriki aldatzen duten arau-hauste larriak.

    4. Kontsumitzaileei kalte larriak sortzen dizkietenak.

  4. atala.- Berriz egitea

    Arau-hausteak berriz egin direla esango da izaera bereko arau-hauste bat egin zenetik urte bat igaro baino lehen gertatzen denean, erabaki finko batez hala onartzen bada.

  5. atala.- Zigorrak

  1. – Arau-hauste arinak 25.000 eurorainoko isunekin zehatuko dira.

  2. – Arau-hauste larriak 150.000 eurorainoko isunekin zehatuko dira. Muga hori iritsi ahal izango dute udalek kalez kaleko salmentaren arloan.

  3. – Arau-hauste oso larriak 900.000 eurorainoko isunekin zehatuko dira. Zehapen horiek ezartzeko organo eskudunak honako hauek izango dira: merkataritzaren arloa egotzirik duen saileko titularra, 120.000 euroraino, eta Jaurlaritzaren Kontseilua, 120.001 eurotik 900.000 euroraino.

  4. Jaurlaritza Batzarrak, osasunerako arrisku handia edo diru-galera larria edo gizartean eragin handia ekar lezaketen arau-hauste oso larriak gertatuz gero, araua hautsi duen enpresa edo merkataritza-etxea behin-behingoz ixtea erabaki dezake, bost urtez gehienez. Halakoetan, Gizarte-alorreko Arau-hauste eta Zigorrei buruzko apirilaren 7ko 8/1988 Legearen 39. atalean ezarritakoa aplikatuko da.

  5. Atal honetan zigorretarako adierazitako kopuruak Jaurlaritza Batzarraren dekretuz aztertu eta eguneratu ahal izango dira, hiru urtez behin eta jendearentzako salneurrien erakuskariaren eboluzioaren arabera.

  1. atala.- Beste administrazio-iharduera batzuk

  1. Har daitekeen erabakiaren eraginkortasuna ziurtatzeko asmoz, espedienteari hasiera emateko agintzen duen agintaritzak erabaki dezake faltsututako salgaiak, iruzurrezkoak eta bereizgarririk gabeak edo merkataritzarako ezarri diren gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak bada-ezpada bahitzea. Behin-behineko neurri hori arrazoitutako akordioz hartuko da, doakionari entzunaldia eman ondoren.

  2. Aurreko idazatian ezarritako baldintza berak izanez, derrigorrezko baimenak ez dituzten merkataritza-etxe eta ezarkinak itxi ahal izango dira, edo merkataritza-iharduera eten, akatsak zuzendu edo eskatutako baldintzak bete arte.

  3. Espedientea erabakitzea dagokion agintaritzak, zigor osagarri gisa, agin dezake faltsututako salgaiak, iruzurrezkoak eta bereizgarririk gabeak edo merkataritzarako ezarri diren gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak konfiskatzeko. Konfiskatzea, zigorraren eragin osagarri gisa, zigorraren arau beretara egokituko da.

  4. Era berean, zigor-organoak agin dezake osasunerako arrisku larria, diru-galera handia edo gizartean eragin garrantzitsua duten arau-hauste oso larriak gertatzen direnean, behin-betiko zigorren publizitatea, araua hautsi duena zordunduaz.

  1. atala.- Zigorren mailaketa

    Ezar daitezkeen zigorren mailaketarako kontuan izango da beti ere arau-haustearen gizarte-eragina, egilearen espekulaziozko jokabidea, arau-haustea ekarri duen eragiketaren kostua guztira, harekin lortutako irabazia, saldutako zerbitzu edo produktuen izaera, araua hautsi duenak merkataritzan duen lekua, sortutako kalteak eta araua hautsi duenaren asmoa edo behin eta berriz egitea.

  2. atala.- Ikuskapena

    Eusko Jaurlaritzak eta udalek, jagote-zereginak gauzatzerakoan, merkataritzako produktu, iharduera, ezarkin eta etxeak ikuskatu ahal izango dituzte, bai eta horiei buruzko behar adina informazio enpresei eskatu ere.

  3. atala.- Zigortzeko ihardunbidea

    Lege honetan azaldutako arau-hausteei zigorrak ezartzeko eta erabakien aurka jar daitezkeen errekurtsoetarako ihardunbidea, indarrean dauden administrazio-ihardunbideari buruzko arauek ezarritakoa izango da.

  4. atala.- Indargaltzea

  1. – Lege honetan aurreikusitako arau-hauste eta zehapenek honako epe hauetan galduko dute indarra:

    1. Arau-hauste arinak: urtebetera.

    2. Arau-hauste larriak: bi urtera.

    3. Arau-hauste oso larriak: hiru urtera.

  2. Arau-hausteen indargaltze-epea horiek gertatu diren egunetik hasiko da kontatzen.

    Doakiona jakinaren gainean egonik, zigortzeko ihardunbidea hasteak indargaltzea etengo du, eta zigor-espedientea hilabete baino denbora luzeagoz geldirik egongo balitz, ustez arduraduna denak zerikusirik izan gabe, indargaltze-epeak berriz aurrera egingo luke.

  3. Zigorren indargaltze-epea zigorra jartzeko erabakia indarrean jarri eta biharamunetik aurrera hasiko da.

    Doakiona jakinaren gainean egonik, egiteratzeko ihardunbidea hasteak indargaltzea etengo du, eta epeak berriz ere aurrera egingo du, arau-hausleak zerikusirik izan gabe ihardunbide hori hilabete baino denbora luzeagoz geldirik badago.

  1. atala.- Antolamendu-hatsapenak

    Administrazioko ekintza lehia aske eta leialaren eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen bidezko interesen defentsarako hatsapenen arabera bideratuko da, merkataritza-iharduera arrazo-izkotu eta berritzea eta merkatuaren gardentasuna lortzeko behar adina neurri erabakiko direlarik.

  1. – Eusko Jaurlaritzak, merkataritzaren arloko sail eskudunaren bitartez, lurraldeko merkataritza- egiturak eraberritzea bilatzen duen jarduketa oro aurrera eramango du, eta batez ere honetara bideratuak:

    1. Merkaturatzeko teknika eta bitartekoak modernizatzera.

    2. Banaketa-prozesuko kostuak arrazionalizatzera eta murriztera.

    3. Merkataritzako enpresen artean taldekatze edo unitate integratuak osatzera.

    4. Merkataritza-jardueran ari diren edo arituko direnentzako lanbide-irakaskuntzak antolatzera, hezkuntzaren eta lanaren arloetako sail eskudunekin lankidetzan.

    5. Merkaturatzeko egitura eta prozesuak hobeto ezagutzera bideraturiko azterlan eta ikerketak egitera.

    6. Merkataritza-azpiegituraren akatsak zuzentzera. g) Merkataritza-enpresetarako laguntza teknikoa ematera.

      Horrelako jarduketak egiten dituenean, Eusko Jaurlaritzak tokiko merkataritza modernizatze aldera merkataritza bideratzeko udal-planak dauzkaten udalekiko lankidetza indartuko du, baita beste erakunde publiko eta pribatu batzuekiko lankidetza ere, bidezko hitzarmenak izenpetuz edo bilatzen diren xedeak lortzeko egokien gertatzen den eran.

  2. – Jaurlaritzak sustapen-ekintza publikoa burutuko du eta, horretarako, hartu beharreko neurriak hartuko ditu eta jarri beharreko baliabideak jarriko ditu, merkataritza-lehiakortasuna sustatzeko ekintzen alorrean eta zortzi urteko epearen barruan, xehekako merkataritza esparru berrira egokitzeko plan bat bultzatze aldera, sektorea Europar Batasuneko barne-merkatua partekatzen duen herrialdeetako enpresen lehiakortasun- maila baliokideetan kokatzeko.

  3. – Artikulu honetako 2. paragrafoan aipatutako xehekako merkataritza egokitzeko planak honako gai hauek jasoko ditu:

    • Merkataritza-enpresen modernizaziorako ekimenak garatzea, garapen horrek enpresa-produktibitatea hobetzea, kalitatea areagotu eta lehiakortasuna hobetzea eta kontsumitzaileentzako prestazio eta zerbitzu berriak sortzea ekarriko dituelarik.

    • Enpresa-egokitzapeneko prozesuak, enpresaren funtzio desberdinen kudeaketarekin lotutako berrikuntza eta teknologiaren modernizazioa faboratuz.

    • Enpresa-lankidetzarako tresnak, sektorearen atomizazio-efektuak eta merkataritza-egituren neurriak aldatzearen efektuak arintzeko.

    • Lankidetzako egitura publiko-pribatuak sortzea, hirigintza nahiz enpresa mailako udal-estrategiak garatzeko, estrategia horiek udal-inguruneak hiri-ekonomiaren gune gisa balioetsiko dituzten merkataritza-ardatzen bitartez garatuko direlarik.

    • Jardueraren eskualdatzea edo oinordetza.

    • Gizon eta emakumeen enpleguetako generoeraginaren azterketa, bai lanpostuen kopuruari, bai eta sortu beharreko enpleguen lan-baldintzei edo kalitateari dagokienez.

  4. – Udalek, lege honen esparruan eta xehekako merkataritza egokitzeko planean jasotako jarraibide, programa eta ekintzen arabera, merkataritza bideratzeko planak egikaritu ahal izango dituzte; plan horietan, udal eremurako, merkataritzaren arloan iritsi beharreko helburuak eta horiek lortzeko hartuko diren berariazko sustapen-neurriak zehaztuko dituzte. Plan horiek arlo honetan Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sail eskudunak merkataritzaren arloan ezartzen dituen politika eta sustapen-bideekin elkar hartuta egingo dira. Iritsi beharreko helburuen artean, lehentasunekotzat hartuko da hiriko merkataritza-banaketako egituraren iraunaraztea ziurtatzea.

    Plan horiek, dena dela, udaletako hirigintzaplanek merkataritza-erabileraren inguruan jasotzen dituzten aurreikuspenetara egokitu beharko dira.

    Planek iraupen mugatua izango dute, zazpi urtekoa, eta udal bakoitzak onartuko ditu, behar izanez gero, udal-plangintzako aholku-batzordeak eta merkataritzaren arloko kontseiluak edo antzeko organo batek txostena egin ondoren.

    Planek udalerri bati baino gehiagori eragiten dietenean, udalak elkartu egingo dira, eta merkataritza bideratzeko plan mankomunatuak bertako udal guztiek onartu beharko dituzte.

  1. atala.- Merkataritza Batzorde Aholkularia

  1. Merkataritza Batzorde Aholkularia merkataritzako gaietan aginpidea duen sailaren organo aholku-emailea izango da, lege hau araudi bidez garatzeko eta merkataritza-banaketaren alorreko sustapen-politikarako ere. Haren zereginak, osaketa eta iharduera-arauak araudi bidez garatu beharko dira.

  2. Batzorde horretan ordezkaritza izango dute:

    1. Eusko Jaurlaritzak.

    2. Foru-aldundiek eta udalek.

    3. Merkataritza-enpresek euren erakundeen eta merkataritza-ganbaren bitartez.

    4. Langileek, sindikatu indartsuenen bidez.

    5. Kontsumitzaile eta erabiltzaileek, euren erakundeen bitartez.

    6. Merkataritza-gaietan aginpidea duen sailak batzordearen onerako beharrezkotzat hartu eta izendatutako teknikari eta adituek.

LEHENA.-

Arautu gabeko kaleko salmenta gauzatzen den udalerrietako udalek, lege hau indarrean jartzen denetik hasita, gehienez sei hilabeteko epean arautu beharko dute.

Harik eta udalek beren hirigintzako plangintza egokitzen ez duten arte, edonola ere 2009ko abenduaren 28a baino lehen, lege honetako 13. artikuluan ezartzen diren aurreikuspenetara eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean -lege honen azken xedapenetako hirugarrenean adierazitakoari lotuz berrikusita- jasotzen diren aurreikuspenetara, aipatutako artikuluan aurreikusitako araubidea aplikatuko da tarte horretan, artikulu horri Merkataritza Jardueraren maiatzaren 27ko 7/1994 Legea aldatzeko azaroaren 10eko 7/2000 Legean eman zitzaion idazkerarekin aplikatu ere, bai eta lege horren garapenerako emandako erregelamendu- arauak ere.

Maiatzaren 19ko 9/1983 Legea eta otsailaren 19ko 3/1986 Legeak eragindako aldaketa indarrik gabe geratzen dira. Merkataritza-antolaketari buruzko gainontzeko arauak indarrean egongo dira lege honen aurkakoak ez badira eta legearen garapenerako erabakiek indargabetzen ez dituzten arte.

Eusko Jaurlaritzari lege honetan ohartematen den guztia garatu eta egiteratzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko baimena ematen zaio.

Gaiarekin lotutako edukiak

Arauaren historia (13)

Arauaren historia

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.

Kanpo esteka (barruko eralbipenerako)

Ez dago kanpo-erreferentzirik.
Euskadi, auzolana