Ekoizpen Ekologiokoa
Araudia
Nekazaritza ekologikoa legalki araututa dago 1989tik aurrera. Urte horretan Nekazaritza ekologikoa izen generikoa onartu eta aplikatzen hasi zen Europako Ekonomia Erkidegoko 2092/91 Erregelamendua, nekazaritzako ekoizpen ekologikoen eta nekazaritza- zein elikagai-produktuen ingurukoa, indarrean sartu arte.
Gaur egun, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, ekoizpen ekologikoa ondoko erregelamendu hauen bidez araututa dago:
- Europako Erkidegoko Kontseiluaren 834/2007 Erregelamendua, produktu ekologikoen ekoizpen eta etiketatzearen ingurukoa, eta Europako Ekonomia Erkidegoko 2092/91 Erregelamendua indargabatzen duena.
- Europako Batzordearen 967/2008 Erregelamendua, produktu ekologikoen ekoizpen eta etiketatzearen inguruko 834/2007 Erregelamendua aldatzen duena.
- Europako Batzordearen 889/2008 Erregelamendua, 834/2007 Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena, ekoizpen ekologikoaren etiketatze eta kontrolaren inguruan.
- Europako Batzordearen 1254/2008 Erregelamendua, Europako Batzordearen 889/2008 Erregelamendua aldatzen duena; hots, ekoizpen ekologikoaren etiketatze eta kontrolaren inguruko 834/2007 Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena.
- Europako Batzordearen 1235/2008 Erregelamendua, 834/2007 Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena, beste herri batzuetatik datozen produktu ekologikoen inportazioen inguruan.
Azken aldaketako data: