"Euskal Autonomi Elkarteaz kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeekiko harremanetarako maiatzaren 27ko 8/1994 Legea" garatuz onartutako arau sortak araupetzen du Eusko Jaurlaritzaren kanpoko euskal gizataldeekiko jarduera oro.
Hona hemen Legea garatzen duten Dekretuen zerrenda:
-
318/1994 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Euskal Autonomi Elkartetik kanpo dauden Euskal Etxeak
aitortu eta erroldatzea arautzen duena.
-
234/1995 DEKRETUA, apirilaren 11koa, euskal gizataldeekiko
harremanetarako organoak arautzeko dena.
-
106/1996 DEKRETUA, maiatzaren 14koa, Euskal Autonomi Elkartetik Kanpora dauden Euskal Etxeak aitortu eta erregistratzeko araubidea ezartzeko Dekretua
aldatzeko dena.
-
98/2000 DEKRETUA, ekainaren 6koa,
Andrés de Irujo Saria arautzeko. Sari hori atzerriko euskal presentziari buruzko sortze edo ikerketa lanak saritzeko da.
-
186/2003 DEKRETUA, uztailaren 29koa, kanpoko euskal etxeak dauden tokietara
bira kulturalak egiteko diru-laguntzen araubidea ezartzen duena.
- 172/2011 DEKRETUA, uztailaren 26koa, Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzeko dena.
-
222/2003 DEKRETUA, irailaren 30ekoa, Euskal etxeei diru-laguntzak emateko deialdia arautzeko dena. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta
egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira.
-
-
238/2006 DEKRETUA, azaroaren 28koa, kanpoko euskal etxeek parte hartzen duten prozeduren
izapidetze telematikoa arautzeko dena.
-
50/2008 DEKRETUA, martxoaren 18koa, euskal etxeentzako
diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena
Programak urtero deitu eta erabakitzen dira, Ebazpen bidez. Web honetan eskuragarri izango dira ebazpen guztiak, "Diru-laguntzak" atalan.