Legegintzaldi honetan, Teknologia Zuzendaritza Berrikuntza eta Teknologia Sailburuordetzan sartuta dago (514/2009 Dekretua, 2009.09.21eko EHAA, 184. zk.).
Jardun-esparrua eta helburu nagusia enpresa-lehiakortasuna indartzea da, azpiegitura teknologikoak garatu eta eguneratzea, eskura dagoen jakintza-kapitala sendotzeko.
Ekintza guztiak enpresetan kultura berritzailea indartzera bideratuta daude, baita Zuzendaritzaren helburuekin bat egiten duten helburuak dituzten erakunde guztiekiko lankidetza eta gizartea bera indartzera ere.
Hona hemen eginkizunak:
- I+G+B-arekin loturiko Sailaren programak landu eta betearaztea, bereziki finantza-tresnen bidez, baita etorkizuneko industria-sektoreak sortzeko laguntza eta inbertsio-prozesuak ere.
- Dagokion Sailaren I+G+B-ko sistemekin loturiko plan estrategikoen ondorioz sortutako programak kudeatzea, eta programa horietatik sortutako jarduerak koordinatzea Eusko Jaurlaritzaren beste Sail batzuekin.
- Azpiegitura teknologikoen garapena sustatzen du eta horretan parte hartzen du, baita azpiegitura horien eraginkortasunaren garapenean ere, Zientzia eta Teknologiarako Euskal Sisteman.
- Zientzia eta Teknologiarako Euskal Sarean txertatutako agente zientifiko eta teknologikoekin harremanetan jartzeko organoa da.
- Teknologiaren eta jakintzaren transferentzia sustatzen du eskaintza teknologikoaren (jakintza sortzeko sektoreak; ZTBES) eta eskariaren (ondasunak eta zerbitzuak sortzeko sektoreak) artean.
- Eskari teknologikoari kultura ekintzailea sustatzeko eta giza kapitala garatzeko neurriak eskaintzen dizkio.
- Urtean 8-10 programa instrumental kudeatzen ditu.