Itsas-arrantzarako titulazio profesionalak
ARRANTZAKO KAPITAINA
Titulazioa lortzeko azterketa teorikoa
1go deialdia: 2020ko martxoaren 2tik aurrera - Eskabideak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 21era arte.
2. deialdia: 2020ko abenduaren 14tik aurrera - Eskabideak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 16tik azaroaren 30era arte.
Azterketen data zehatzak Blas de Lezo – Pasaiako Itsas Arrantza BHI institutuaren iragarki-taulan iragarriko dira, azterketak egin baino astebete lehenago.
Azterketak Pasaian (Gipuzkoa), Blas de Lezo – Pasaiako Itsas Arrantza BHI-n, egingo dira.
Informazio gehiago: EBAZPENA, 2019ko urriaren 2koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, arrantzako kapitainaren titulazioa lortzeko 2020ko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena. Deialdia, arrantza-sektoreko titulu profesionalak arautzen dituen urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera egiten da.
Titulazio profesionalak
Itsas-arrantza titulazio profesionalen tramitazioetarako harremanetan jarri behar zara:
Joxe Inazio Kuesta
Pasaiako Itsas-Arrantza Eskola
Telefonoa: 943 40 41 68
E-maila: ji-kuesta@euskadi.eus
Azken aldaketako data: