Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

1985.eko Uztailaren 30eko 278/1985 DEKRETOA, Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketarako Batzordearen egitekoak, kideak eta funtzionamendurako errejimena ezarriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 1910
  • Xedapen-zk.: 278
  • Xedapen-data: 1985/07/30
  • Argitaratze-data: 1985/09/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Behizkoen Kanalea lantzen eta horien pisua neurtzen Autonomia-Elkarteko abere-hiltokietan erabiltzen diren erizpideak bateratu beharra ikusirik eta lanbidezko Erakundeengandik jasotako eritziak kontutan harturik, zera erabakitzen dut: 1. Atala.- Hildako, odol-hustutako, larrututako eta aurkeztutako behizko abereen gorputza da Behizkoen Kanaletzat jotzen dena: 1.- Bururik gabe eta beso eta hankamu;urrik gabe. Burua okzipitoatloidea giltzan banatuko da kanaletik, lepoa kanalearekin gelditzen delarik eta beso eta hanken muturrak karpo-metakarpo eta tarso-metatarso giltzetan ebakiko dira. 2.- Torax eta sabeleko husgunetako organorik gabe, giltzurrunekin eta giltzurrun inguruko eta pelbis aldeko koipearekin. Diafragmaren eusgarri eta kanpoaldeak edukiz. 3.- Sexu-organorik gabe baina eusten dizkieten giharreak gordez, (aukeran, barrabilak kanalearekin utz daitezke baina bere azkeneko pisutik 0,5 Kg. gutxituz) errape eta errape-koiperik gabe. Txikitako hortz guztiak gordetzen dituzten eta kanaleko pisua 100 eta 180 Kg. artekoa duten txahalen errapeak utzi egingo zaizkie. 2. Atala.- Kanalean jartzeko lanak egokiro egiteko: 1.- Buztana gorde egingo da azkenengo bi ornoak izan ezik. 2.- Atzekaldea egokiro landuko da eta inoiz ere ez tirakada bidez. Ez da gihar sortarik ikutuko. 3.- Estaldura-koipea osorik utziko da, bitsak ordea garbitu egingo dira. 4.- Toraxeko koipea osorik utziko da. 5.- Odol-ateratzea egindako aldean zain-saila kendu egingo da eta berari erantsitako koipea ere, alde hori urez garbituko da gihar aldeak osorik utziz. 6.- Burua ebakitzekoan, matrail-hezurraren lerroari jarraituko zaio. 3. Atala.- Egurasteagatikako beherapena. Baskula automatizatua izan dadinean, Pisuaren %1a gutxituko zaio. Baskula automatizatu gabea denean honako beherapen-taula hau erabiliko da: 1.- 125 Kg. arteko kanaleari Kg. 1 gutxituko zaio. 2.- 125tik 175 Kg. arteko kanaleari 1,5 Kg. gutxituko zaio. ' 3.- 175tik 225 Kg. arteko kanaleari 2 Kg. gutxituko zaizkio. 4.- 225tik 275 Kg. arteko kanaleari 2,5 Kg. gutxituko zaizkio. 5.- 275 Kg.tik gorako kanaleari 3 Kg. gutxituko zaizkio. 4. Atala.- Pisua hartzea, odol-hustu ondoren ordubete barruan egingo da. 5. Atala.- Agindu hau osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen aginduak emateko, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuari esku ematen zaio. 6. Atala.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Irailak 6. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASCASIBAR.Uztailaren 10eko 222/1984 Dekretoz, Euskal Herriko Administraritzari, lurralde, itsasertz eta hirigintzari da gozkienetan aholkuak emateko Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketarako Goreneko mailako Batzordea sortu zen, 1980.eko Maiatzaren 26ko Dekretoak Euskal Herriko Hirigintzarako ezabatutako Batzordeari ematen zizkion aginte eremua eta funtzionamendurako errejimena ezarri zitzaizkiola aldi baterako. Autonomia Elkarteko bateango Erakundeenak diren zerbitzuak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Historikoei, hirigintzari dagozkionetan, eskuz aldatzeari buruzko Martxoaren 5eko 35/1985, 44/1985 eta 54/1985 Dekretoek, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Hirigintzaren Administraritzan egoera berri bat sortarazten dute, egoera horri egokitu behar zaizkiola Batzordearen xede eta egitekoak. Horiek horrela, bidezko da, garrantzi handikoa den Organo Kolejiatu horren egiteko, kide eta funtzionamendu errejimena Erabaki bakar batetan zehaztea, Euskal Herriko Hirigintzarako lehengo Batzordeak sortu zirenetik hona jasotako esperientzien bilduma gisa. Horiek horrela, Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzaren Plenoak 1985.eko Uztailaren 30ean egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Artikuloa.- 1.- Euskal Herriko Administraritzaren aholkularitzarako eta koordinakuntzarako goreneko mailako Organoa da Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketarako Batzordea, lurralde, itsasertz eta urbanismoaren antolaketarako eremuei dagozkienetan. 2.- Batzordeari ematen zaizkion arizpide agintepideez gain, edozein eratako lege edo arauzko erabakiz, honako hauetarako ere gaitasuna izango du Batzorde horrek: Euskal sektore publikoko ekonomia Planifikazioak ezartzen duenaren arabera, lurralde eta hiri antolaketarako politikarako funtsezko erizpideak lantzeko; eta bai Jaurlaritzako Sailen eta Euskal Herriko Autonomia Elkarteko gainontzeko Administraritzen lurralde eta hiri antolaketarako planeamendurako eta horiek burutzeko ekintzak koordinatzeko beharrezko diren neurri zehatzak proposatzeko ere. 2. Artikuloa.- 1.- Lurralde eta hiri antolaketarako alorrean, honako hauek dagozkio Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketarako Batzordeari: a) Eusko Jaurlaritzako hirigintza organoek eratu beharreko koordinakuntzarako prozedurari hasera eman ahal izateko, Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko Sailburuari, arrazoi eta guzti, saloa egitea. ( E.A. 107). b) Koordinakuntzarako Lurralde Plan Gidariaren lurralde eremua zehaztu dezan erabakia Eusko Jaurlaritzak hactu aurretik, Egitamu horren idazketa amaituta egon behar dueneko epeari eta lantzen parte hartu behar duten erakunde eta organoei buruzko argibideak ematea. (L.L.30.1 eta E.A. 108). c) Koordinakuntzarako Lurralde Plan Gidariaren eraketarako oinarrizko arauak aldatzeko proposamenari edo Plan horien formulaketarako epeak luzatzeari buruzko argibideak ematea Eusko Jaurlaritza erabakia hartu baino lehen. (E.A. 109). d) Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko Sailburuak koordinakuntzarako Lurralde Plan Gidariei behinbehingo onarpena eman aurretik, argibideak ematea. (L.L. 39. Arta. eta E.A. 113). Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Lurralde Plan Gidariei behin-betiko onarpena eman aurretik argibideak ematea, Lurralde Historikoetako Foru Organoren batek horien idazketa egin dueneko Planak izan daitezenean. (L.L. 39. Arta. eta E.A. 114). Hiri Antolaketarako Plan Orokorrak, Arau Subsidiarioak edo Planeamendurako Konplementarioak birraztertzeko agindua eman zuen Lurralde Historikoko Foru Organoak horiekiko erabakia eman aurretik, argibideak ematea. (L.L. 47.2 Arta. eta E.A. 157). g) Koordinakuntzarako Lurralde Plan Gidarien edo Egitamu Orokorren, Arau Konplementarioen eta Planeamendurako Arau Subsidiarioen erabakiak garatu ez ditzaten Antolaketarako Udal Egitamu Nagusi, Arau Konplementario, Planeamendurako Arau Subsidiario, Hiri lurra mugatzeko Egitasmo, Hirigintza Ekintzetarako Egitarau eta Egitamu Bereziei eta bai aipatutako Instrumentuen aldaketei ere behin-betiko onarpena eman, horiek indargabetu eta, hala behar izan dadinean, horiei lege indarra eman aurretik, argibideak ematea. h) Hondartzen Antolaketa Orokorreko Planei eta estrakzio lanek hartzen dituzten eremu naturalak Bereoneratzeko Planei behin-betiko onarpena eman aurretik, argibideak ematea. ( Itsasertzei buruzko Apirilaren 26ko 28/1969 Legeko 19. Arta., Urriaren15eko 2994/82 E.D.). i) Eskualdeen Lurralde eta Hiri Antolaketarako Planei eta Turismorako interesa duten tokien Hiri Antolaketarako Planei behin-betiko onarpena eman aurretik, argibideak ematea. (Abenduaren 28ko 197/1963 Legeko 12 eta 16 Artak eta Abenduaren 23ko 4297/1964 Dekretoko 46 eta 56 Artak.). j) Rehabilitaziorako Plan Bereziei behin-betiko onarpena eman aurretik, argibideak ematea. (Hirigintza eta Eraikintzetango Ondarea Bereoneratzeari buruzko Abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoa). k) Planak hartzen dituen eremu berdeen edo espazio iareen banaketa edo hirigintzarako erabilpen ezberdinak gai izan ditzaten Egitamuen, Arau Konplementario eta Subsidiarioen eta Aktuazioetarako Egitamuen aldaketei behin-betiko onarpena eman aurretik, argibideak ematea. (L.L. 50. Arta.). 1) Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia Batzordeak Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko Sailburuak edo Eusko Jaurlaritzako beste edozein Organok, legezko edo arauzko erabaki bidez, izenda diezazkioketen beste informe edo egiteko guztiak. 2.- Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketa Batzordeak eman ditzan artikulo honetako lehenengo zenbakiko g) apartaduan aipatutako informeek, behin-betiko onarpena emateko gaitasuna duen Administraritzarentzako behartze indarra duten aldeak hartuko dituzte Eusko Jaurlaritzaren Martxoaren 5eko 35/85 eta 44/85 Deketoek agintzen dutenaren arabera; beren edukinek, arrazoizko diren kasuetan, beste edozein alde har dezaketenaren kaltetan gabe, horrelakoetan Batzordearen informeak behartze indarük izango ez duela. 3.- Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketa Batzordearen erizpideetara jarriak izan daitezen eta horren erabateko eta baldintzarik gabeko onarpena jaso ez dezaten espedienteak, hurrengo informetik iare gal daitezke Batzordeak hori onar dezanean. Horrelakoetan, aipatutako espediente horiek horie tan agintea duen Administraritza organoak berak erabakiko ditu inolako informeren beharrrik gabe, Batzordeak ezarritako aldaketa eta zuzenketak bertan jadanik sartuta egon daitezenean. Hamar egun baino gutxiagoko epearen barruan emango zaio Batzordeari hartutako erabakiaren berri. 3. Artikuloa.- Planeamenduaren egite alorrean, honako hauek dagozkio Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketa Batzordeari: a) Plan Orokorrek hartzen ez dituzten Hirigintza Ekintzetarako Programen formulaketa eta horiek egiteari buruzko Erabakia Eusko Jaurlaritzak hartu aurretik, argibideak ematea aurrez lehiaketarik egin gabe, produkzio lan nabarmenetarako edo garrantzi berezidunetarako eta poligono industrialak eratzeko instalazioetarako diren lurren urbanizaketak izan daitezenean. (L.L. 149. Arta. eta E.A. 218). b) Lurraren Legeko 178. artikuloak aipatzen dituen ekintzak gauzatzeko beharrezko izan, Planeamenduarekin bat etorri ez eta Estaduko edo Autonomia Elkarteko ondasunen administraritza eraman dezaten Estaduko, Autonomia Administraritzako edo Erakunde Publikoetako Organoek suztatutako Proiektoei Eusko Jaurlaritzak onarPena eman aurretik, argibideak ematea. Aurreko parrafoan ezartzen den informea eman beharretik kanpo gelditzen dira, legezko edo arauzko erabakiren baten indarrez defentsa nazionalari daragien obrak, honelakoetan Ministrarien Kontseiluaren erabakia beharko dela. c) Hirigintza Ekintzetarako Programen formulaketa eta onarpenari buruzko erabakia, Dekreto bidez, Eusko Jaurlaritzak hartu aurretik argibideak ematea, Lurraren Legeko Aldibaterako Erabakietatik Laugarrenak dioena eman dadinean. (L.L: ego 4. A.E.). d) Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia Batzordeak, Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko Sailburuak edo Eusko Jaurlaritzako beste edozein organok, legezko edo arauzko erabaki bidez, eman diezazkioketen beste informe edo egiteko guztiak. 4. Artikuloa.- Lurralde eta hiri antolaketarako ekintzen koordinakuntza alorrean, honako hauek dagozkio Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketa Batzordeari: a) Lurralde eta hiri antolaketari buruzko ikerketak egitea proposatzea. b) Lurralde eta hiri antolaketari burtizko ikerketa lanak bultzatzea eta koordinatzea. c) Lurraldearen antolaketari buruzko erabaki eta neurri orokorrak lantze lanak bultzaraztea eta Jaurlaritzako Sailek indartutakoei buruzko argibideak ematea. d) Indarrean dauden han-hemendiko erabakien bateraketa egitea, horiei era berria ematea eta gaurkotze lanak bultzatzea. e) Jaurlaritzako Sailen politika sektorialen ekintzak koordinatzea, lurralde antolaketa alorrean ardura berezia jarriz. f) Administraritza publikoei laguntza ematea, lurralde antolaketan eragina duten konpetentziak hobeto erabili ahal izateko. g) Garatzebidean dagoen lurraldearen antolaketa politokak eta, hala dagokionean, euskal sektore publikoaren ekonomiazko Planifikazioak definitzen dituzte.. helburuak lortzeko inbertsioen koordinakuntzak, lurraren erabilpenarekiko antolaketa eta konpatibilitateari buruz planteiatzen dituen arazoak ikertzea. h) Legezko edo arauzko erabakiz, izendatutako gainontzeko egiteko guztiak. 5. Artikuloa.- 1.- Batzordeak, Osoan, Taldeka eta Ponentziaka ihardungo du. 2.- Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketa Batzordean, Lansailak eratu daitezke, gaien edukina dela-eta Batzordeko kide guztiak bertan egotea eskatzen ez duten gai batzuk aztertzeko. 3.- Lantaldeen kideak, egitekoak eta funtzionamendu arauak, Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko Sailburuaren Aginduz finkatuko dira Batzordearen Plenoaren saloz. 4.- Osoko Batzarraren edo Lantaldeen iritzitara jarriko diren gaiak ikertzeko eta gertatzeko, betirako edo gai baterako Teknika Ponentziak sortu ahal izango dira Batzordeak komenigarritzat jo dezanaren arabera. 6. Artikuloa.- 1.- Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketa Idazkaritza, Lurralde eta Hirigintza Ekintzetarako Zuzendaritzak egingo du. 2.- Batzordearen Osoko Batzarraren edo Lantaldeen iritzitara jarri behar diren gaiak gertatzea eta, hala behar izan dadinean, informe proposamenak egitea, Lurralde Ekintzetarako eta Urbanismorako Zuzendaritzak egingo ditu etengabeko organo gisa, egiteko hori Batzordeko Teknika Ponentziaren bati espreski izendatu zaionean izan ezik. 3.- Dena-dela, Dekreto honetako bigarren artikuloko lehenengo zenbakiko g) apartaduko Planoen, Arauen, Proiketoen eta Programen lehen aukeraketa, birrazterketa, indargabeketa eta onarketa informea gertatzea eta informe proposamena egitea, Lurralde Ekintzetarako eta Urbanismorako Zuzendaritzari dagokio. 7. Artikuloa.- 1.- Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketa Batzordearen Plenoa, honako hauek osatuko dute: Lehendakaria: Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko Sailburua. Lehendakariordea: Lurraldearen Antolaketarako Saileko Sailburuordea. Batzordekideak: a) Ingurugiroko Sailburuordea edo honek ordezkotza eman diezaion Sailordetzako Zuzendari bat. b) Garraio eta Obra Publikoetako Sailburuordea edo honek ordezkotza eman diezaion Sailordetzako Zuzendari bat. c) Ondoren aipatzen diren Sail bakoitzetatiko Sailburuorde edo Zuzendari kargua duen ordezkari bana: Hezkuntza, Kultura, Industria eta Merkataritza eta Nekazaritza eta Arrantzu Sailak. d) Lurralde Ekintzetarako eta Urbanismorako Zuzendaria eta Etxebizitza eta Arkitekturako Zuzendaria. e) Lurraldearen eta Etxebizitzen Antolaketarako Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Ordezkariak. Foru Diputazio bakoitzeko bi ordezkari. g) Estaduko Administraritzako ordezkari bat. h) Autonomia Elkarteko Lurralde osoan garrantzirik handiena izan dezaten Udaletikako Udal Elkarteko hiru ordezkari, Lurralde Historiko bakoitzetik bat. 2.- Era berean, Batzordeko Plenoko kide izango dira, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe, honako hauek: a) Planeamendu alorrean agintea duen Udal Amankomunazgo baten lurraldean eragina izan dezan Plan, Arau, Proiketo edo Programa bat erizpideetara jar dadinean, Udal Amankomunazgoko ordezkari bat. b) Udal baten gain eragina duen Plan, Arau, Proiketo edo Programa bat erizpideetara jar dadinean, Udal horretako ordezkari bat. 3.- Batzordeko Lehendakariak izendatutako Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko funtzionari edo administraritzarako akuratutako langile batek egingo du Batzordeko Plenoko Idazakaritza, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. 4.- Artikulo honetako lehenengo parrafoan sartzen ez diren Jaurlaritzako Gainontzeko Sailetako ordezkariek parte hartu ahal izango dute Batzordeko Plenoan era berean, ordezkari horiek Sailburuorde edo Zuzendari kargua izan beharko dutela, dagozkien Sailek kasu bakoitzerako izendatuak beren agintepeko diren gaietarako eta Batzordeko Lehendakariak hala eskatuta. 5.- Arloan agintea dutenei eta gaitasuna duten aholkulariei dei egin ahal izango die Lehendakariak, erabiliko diren gaiak hobeki sakontzeko, hitz egiteko eskubidea bai baina botorik izango ez dutela. 8. Artikuloa: 1.- Lansailei espreski izendatu ez zaizkien egiteko guztiak dagozkio Planoari eta, dena-dela, honako hauek: a) Batzordearen funtzionamendurako Araudi Orokorra onartzea. b) Beharrezkotzatjotako Teknika Ponentziak eratzea, bere kideak, egitekoak eta funtzionamendurako arauak finkatuko direla Araudi Orokorraren arabera. c) Batzordeko Lansailen eraketa Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko Sailburuari proposatzea, bere kideak, egitekoak eta funtzionamendurako arauak zehaztuz. d) Honako informa hauek ematea: - a), b), c), d), e), f), j), k) apartaduetan zehaztutakoak eta g) apartaduan aipatzen diren Planen lehen onarketa, birrazterketa, balio kenketa eta ezarketari dagozkienak, Dekreto honetako bigarren artikuloko lehenengo zenbakikoak direla apartadu horiek guztiak. - Dekreto honetako hirugarren artikuloan aipatzen direnak. e) Dekreto honetako laugarren artikuloko c) eta d) apartaduetan aipatzen diren ekintzak. 2.- Antolaketa Batzordeko Lehendakariak, arrazoitutako erabaki bidez, egoki eritzitako edozein eratako gai edo espedienteri buruz, Plenoari berri edo informea emateko gaitasuna du, egiteko hori Lantalderen bati badagokio ere. 9. Artikuloa.- 1.- Beste Lantalde batzuk geroago sor daitezkeenaren kaltetan gabe eta, Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketa Batzordearen funtzionamendurako Araudi Orkorreko erabakien arabera, Hirigintza Planeamendurako Lantaldea scrtarazten da, beren garrantzi eskasagatik Plenoaren azterketarik behar ez duten hiri antolaketarako espedienteen informea ematea dela bere egiteko nagusiena. 2.- Honako hauek osatuko dute Planeamendu Lantaldea: Lehendakaria: Lurraldearen Antolaketarako Sailburuordea. Lehendakariordea: Lurralde Ekintzetarako eta Urbanismorako Zuzendaria. Batzordekideak: a) Lurraldearen eta Etxebizitzen Antolaketarako dagokion Lurralde Historikoko Ordezkaria. b) Gaiak hartzen duen Foru Diputazioko ordezkari bat. c) Dagokion Lurralde Historikoko Udal Elkarteko ordezkari bat, Batzordearen Plenoko kide dena. 3.- Dekreto honetako zazpigarren artikuloko bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren zenbakietan Batzordearen Plenorako ezartzen dena, aplikagarri izango zaio Planeamendurako Lantaldeari. 10. Artikuloa.- 1.- Koordinaketarako Lurralde Plan Gidari bat garatu ez dezaten Antolaketarako Udal Plan Orokorren, Arau Konplementarioen, Arau Subsidiarioen, Hiri Lurraren Mugaketarako Proiektoen, Hirigintza Ekintzetarako Programen eta Plan Berezien aldaketei behin-betiko onarpena eman aurreko informea, Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketarako Batzordeko Planeamendurako Lantaldeak emango du, honako baldintza hauek bete daitezenean: a) Hiri lurra edo hirigintzarako gai den lurraren estensioa, ez dadila gehitu edo gutxiagotu ehuneko hamarra baino gehiagotan.b) Hiri lurrerako edo hirigintzarako gai den lurrerako eurreikusitako biztanlegoa ez dadila gehitu edo gutxiagotu ehuneko hamarretik gora. c) Aktibitate industrialaren gehiketa edo gutxiagoketa ez ditzala ekarri, eraikintzadun superfiziearen metro karratuak eta aurreikusitako lanpostuak ez ditzala ehuneko hamarra baino gehiagotan gehitu kontutan hartuz, kontatuko dela aktibitate industrial hori. d) Ekipamendu komunitariorako sistema orokorretarako diren lurren superfiziearen txikiagoketa ez dezala ekarri. e) Babespen bereziko aldetzat planeamenduak jotzen dituen eta hirigintzarako gai ez diren lurren aldeen sailkapena gutxiagotzea edo aldatzea ez dezala ekarri. f) Planoak, Arauak, Programak edo Proiketoak aurreikusitako alde berdeen edo leku iareen zonifikazio eta hirigintza erabilpen ezberdina, ez dezala izan helburutzat. g) Plan edo Arau bat, indarrean dagoen Hiri Antolaketa eta Lurraren Errejimenari buruzko Legeari egokitzea ez dezala ekarri sekula. h) Kondaira eta Arte Gune izendatze espedienteari hasera emandako edo izendatutakoaren edo Osoan Bereoneratzeko Gunearen gain, ez dezala eraginik izan. 2.- Era berean, Dekreto honetako bigarren artikuloko lehenengo zenbakiko f) eta k) apartaduek definitutako informea, rman ahal izango du Planeamendurako Lantaldeak. 11. Artikuloa.- 1.- Espediente osoa Lurralde Antolaketa Garraio Sailean jaso eta bi hilabeteko gehienezko epearen barruan, Dekreto honek agintzen duenaren arabera, dagozkion informeak rman beharko ditu Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketarako Batzordeak. 2.- Agindutako informea eman gabe aurreko zenbakian aipatutako epea igarotzea gertatuko balitz, informea aldezkotzat joko da. BEHIN-BEHINGO ERABAKIA Lehenengoa.- Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketarako Batzordearen Plenoak funtzionamendurako Araudi Orokorra onar ez dezan bitartean, Euskal Herriko Hirigintza Batzordearen Behin-Behingo Araudiaz jokatuko du Batzorde horrek, Dekreto honek ezarritakoen aurka egon ez daitezen guztietan. Bigarrena.- 1985.eko Martxoaren lehenengoa baino lehen, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, hasiarazitako edo, hala dagokionean, behin-betiko onarpena emateko aurkeztutako espedienteei buruzko informeak, Eusko Jaurlaritzaren Martxoaren 5eko 35/85, 44/85 eta 54/85 Dekretoetako Eraskineko C) apartaduak dioenaren arabera, Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketarako Batzordeak eman beharko ditu Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa eta Obra Publikoetarako Sailaren 1980.eko Maiatzaren 26ko Dekretoaren arabera eta honen aginte eremuaren barruan. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Dekreto hau garatzeko eta betetzeko beharrezko izan daitezen erabakiak emateko esku ematen zaio Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko Sailburuari. Bigarrena.- Ekonomia eta Herriogasun Sailari esku ematen zaio, Dekreto honetan ezartzen direnak betetzeko beharrezko diren kreditoen esku aldaketa eta, beharrezko izan dadinean, habilitazioak egiteko. Hirugarrena.- Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonrtik hasita, jarriko da indarrean. INDARGABETZE ERABAKIA Uztailaren 10eko 223/1984 Dekretoko 22 eta 23 artikuloak eta Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoko 3. apartadua indargabetuta gelditzen dira, eta bai Dekreto honek ezarritakoari oztopoak jarri, horren kontrako izan edo honekin bateragarri ez diren maila bereko edo beheragoko erabaki guztiak ere baliogabetzen dira. Gasteiz, 1985.eko Uztailak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA

Euskadi, auzolana