Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

284/1990 DEKRETUA, urriaren 23koa, Consejo Asesor del Patrimonio Arquitectónico Monumental de Euskadi/Euskadiko Munumentu kategoriako Arkitektura Ondarearen Aholku Batzordearen egitura eta iharduera arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 3396
  • Xedapen-zk.: 284
  • Xedapen-data: 1990/10/23
  • Argitaratze-data: 1990/11/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Kultura Ondareari buruzku uztailaren 3ko 7/1990 Legeak bete 6. atalean ohartematen duenez, Lege horrek araututako gaietan eskuduntzak dituzten Administrazioei aholkua eskaintzeko ihardute-sail aholku-emaileak sortzeko ahalmena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari. Aipatu Legeak Kultura Ondarea babestu eta zaintzeko ohartemandako aitorpen eta iharduerak erraztu ahal izateko eta, era berean, aurretik indarrean zegoen legeriaren arabera hasitako espedienteen izapideak errazteko, Monumentu kategoriako Arkitektura Ondarearen gaietarako ihardute-sail aholku-emailea bat sortzea komenigarritzat jo da. Hori horrela, Kultura eta Turismoko Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritza Batzordeak 1990.eko urriaren 23an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: l. atala 1.- Consejo Asesor del Patrirmonio Arquitectónico Monumental de Euskadi/Euskadiko Monumentu kategoriako Arkitektura Ondarearen Aholku Batzordea, Autonomi Elkarteko Momunentu kategoriako Arkitektura Ondarea babestu eta zaintzeko arloan Eusko Jaurlaritzari aholkuak emango dizkion ihardute-sail aholku-emailea da eta Dekretu honek dioenaren arabera jardungo du. 2.- Consejo Asesor del Patrimonio Arquitectónico Monumental de Euskadi/Euskadiko Monumentu kategoriako Arkitektura Ondarearen Aholku Batzordea, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Saileko Historia eta Arte Ondarearen Zuzendaritzari atxikita egongo da. 2. atala l.- Honako hau izango da Batzordearen osakera: a) Lehendakaria: Kultura Sailburuordea, edo berak ordez izendatzen duena. b) Lehendakariordea: Historia eta Arte Ondarearen Zuzendaria, edo berak ordez izendatzen duena. c) Bokalak: - Hiru Lurralde Historikoetako Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bana, beroiek proposatuta. - Historia eta Arte Ondarearen Zuzendaritzak proposatutako kideak, hiru gutxienez eta zortzi gehienera. d) Idazkaria: Historia eta Arte Ondarearen Zuzendariak izendatuko duen pertsona bat, hitz egiteko eskubidea izango du, baina botorik ez. 2.- Kultura eta Turismo Sailburuaren Agindu batez egingo da bokalen izendapena. 3. atala 1.- Bokal kargua ezingo zaio beste inori ordezkotzan eman, eta bi urteko iraupena izango du. 2.- Epe hori amaitzean, berriz ere hurrengo epe aldietarako proposatu eta izendatu ahal izango dira bokalak. 4. atala Honako hauek izango dira Batzordearen eginkizunak: a) Legeek agindutako arauzko txostenak egitea. b) Bere eskuduntzako gaiei buruz erizpenak lantzea eta iharduera orokorrak eta bereziak proposatzea. c) Uztailaren 3ko 7/1990 Legearen arabera Kultura Ondarearen gaietan eskuduntzak dituzten Administrazioek agindu diezaizkioten arazo guztiei buruz erizpenak ematea eta txostenak egitea. 5. atala Gutxienez urtean bi aldiz bilduko da Batzordea. Lehendakariak eskatuta izango da beti. Gutxienez hamar eguneko aurrerapenez egingo du deia Batzordeko Lehendakariak Idazkariaren bidez; Bokalen eskabideak eta Historia eta Arte Ondarearen Zuzendaritzaren beharrak ikusi ondoren prestatuko da gaizerrenda. 6. atala Batzordea eratzeko behar den quorum-a, bere kideen gehiengo osoa biltzen denean lortzen dela ulertuko da. Quorum-ik biltzen ez bada, bigarren deialdian eratuko da Batzordea, lehenengorako jarritako ordua baino ordubete geroago; honako kasuan, hiru kide bertan egotea nahiko izengo da. 7. atala Euskal Administrazioko Sailburuen eta goi mailako kargudunen eta Administraziokoak ez diren pertsonen zerbitzuak direla-eta ordaindu beharreko indemnizazioak arautzen dituen irailaren 17ko 307/ 1985 Dekretuak arautzen dituen dieta eta komisioetarako eskubidea izango dute Batzordeko kideek. 8. atala Batzurdearen iharduerari buruz Dekretu honetan arautu gabe gelditu diren puntuei dagokienez, ihardute-sail kolejiatuei buruz Administrazio Prozeduraren Legeak dioena izango da arau. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1990.eko urriak 23. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.

Euskadi, auzolana