Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

228/1994 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Gorbeia aldea parke naturaltzat jotzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 154
  • Hurrenkera-zk.: 2928
  • Xedapen-zk.: 228
  • Xedapen-data: 1994/06/21
  • Argitaratze-data: 1994/08/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Gorbeia aldea, Euskal Autonomi Elkarteko kantauriar eta mediterraniar isuraldeen banaketalerroan kokaturik, paisaien edertasunagatik eta flora zein faunaren berezitasun eta aniztasunagatik nabarmentzen da. Alde honetako aprobetxamendu tradizionalak nekazarita, abeltzantza eta basogintza dira, baina ekoizpenerako zailtasun handiekin, kokapen geografikoa txarra baita; hori dela eta, Europar Batasuneko 5b aldeen barruan sartu da. Aldea jolas ihardueraren presio handiaren menpean dago, batez ere inguru jakin batzuetan. Europar Batasuneko Batzordeak ingurugiro eta neurrizko garapenaren arlorako gertatu duen politika eta iharduketa egitarauarekin bateratsu, Legebiltzarraren 1992ko ekainaren 5eko bilkuran onetsi zen Euskal Baserrialdeko Plangintzak, herribotereek natur ingurunea oraingo ondare gisa eta etorkizuneko balaunaldien eskubide gisa zaindu eta mantentzeko duten betebeharra ezartzen du. Halaber, natur inguruneak sortzen dituen ekonomi ihardueren oreka egokia mantentzea eta iharduera horiek kokatzen diren aldeetan Landa-garapena bultzatzea, natur ingurunea zaintzeko politikaren gako nagusitzat jotzen ditu. Gorbeiako Parke Naturalak Arabako Cigoitia, Urcabustaiz eta Zuya, eta Bizkaiko Areatza, CastilloElejabeitia, Orozko, Ceanuri eta Zeberio udal mugarteei dagokien azalera biltzen du bere baitan. Gorbeiako aldea parke naturaltzat jota, natur balioak berehala babes daitezen eta bertan bizi diren komunitateak ekonomiari eta gizatasunari dagokienez zuzper daitezen lortu nahi da. Helburu horiek lortzera zuzentzen da Natur Baliabideen Antolamendurako Plana, zein aldea antolatzeko tresna baita eta lurraldea eta inguru fisikoa antolatzeko egun dauden tresnei nagusituko baitzaie; hortaz, tresna horiek nahitaez egokitu beharko zaizkio planari. Gorbeia aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Planaren onespenarekin, ekainaren 21eko 227/1994 Dekretuaren bidez eginda, Naturguneen eta Basaflora eta Basafaunaren Artapenari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legearen 15. atalean alde hori parke naturaltzat jotzeko ezartzen den beharkizuna betetzen da. Horrela, Gorbeia aldeari babesaraubidea emateko Lege horrek eskatzen duen prozesua osatzen da. Natur Baliabideen Antolamendurako Planean finkaturiko gidalerroak Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean garatuko dira. autonomia-elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko IhardutzeErakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean xedaturikoa betetzeko, Gorbeiako Parke Naturalarenadministrazioa Araba eta Bizkaiko Lurralde Historikoetako foru erakunde eskudunei dagokie. Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko ekainaren 21ean egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Xedea. Honako dekretu honen xedea, Gorbeia aldea parke naturaltzat joaz, aldea babesteko araubide juridiko berezia ezartzea da, Naturguneen eta Basa-flora eta Basafaunaren Artapenari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legearen 13. atalean ezarritakoaren arabera. 2. atala.- Helburuak. Gorbeiako alderako ekainaren 21eko 227/1994 Dekretuaren bidez onetsi den Natur Baliabideen Antolamendurako Planak ezarritako gidalerroen barruan, araubide juridiko berezi horrek ondoko helburu hauek izango ditu: a) Parkearen eremuan dauden flora, fauna, gea, paisaia eta ekosistemak babestu, artatu eta, behar denean, lehengo egoerara itzularaztea. b) Aldeko gizarte eta ekonomi alderdiak sustatzea, natur baliabideen arrazoizko erabileran oinarriturik. c) Nekazaritza, abeltzantza eta basogintza izaerakoak izanik, ingurune fisikoa eginkorki zaintzen eta babesten laguntzen duten iharduera emankor tradizionalak hobe, berreskura eta ezar daitezen suspertzea. d) Aldeko natur balioen ezagutza eta gozamen erazkoa suspertzea, hezkuntza, kultura, jolas, turismo eta gizarte eta ekonomiarako interesgarriak diren iharduerak burutuz. e) Ikerketa zientifikoa eta oinarrizko prozesu ekologikoen azterketa suspertzea. 3. atala.- Lurralde eremua. 1.- Ekainaren 21eko 227/1994 Dekretuaren bidez onetsitako Natur Baliabideen Antolamendurako Planean deskribaturiko eta antolamendurako planoan irudikaturiko geografi eremua bilduko du Gorbeiako Parke Naturalak. 2.- Gorbeiako Parke Naturalak, gutxi gorabehera, 20.016 hako azalera biltzen du bere baitan, Arabako Cigoitia, Urcabustaiz eta Zuya, eta Bizkaiko Areatza, CastilloElejabeitia, Orozko, Ceanuri eta Zeberio udal mugarteei dagokiena. 4. atala.- Eragin sozioekonomikoaren menpeko aldea. 1.- Arabako Cigoitia, Urcabustaiz eta Zuya, eta Bizkaiko Areatza, CastilloElejabeitia, Orozko, Ceanuri eta Zeberio udal mugarteak hartuko dira eragin sozioekonomikoaren menpeko aldetzat, honako helburu hauekin: a) Inguruko biztanleak parkearen kudeaketak ekarritako ihardueretan integratzea. b) Natur ingurunea errespetatzen duten nekazaritzaabeltzantzako ihardunbideak erabili eta sustatzea. c) Alde honetako ekonomi ihardueraren bereizketa sustatzea, natur baliabideak zaindu eta artatzearekin bateragarria den eran. d) Egungo ekoizpen-egiturak hobetzea, beren iharduera natur baliabideak babestera zuzenduaz. e) Aralar aldean kultur, zientzi, hezkuntza, jolas eta turismo ekimenak lagundu eta bultzatzea. f) Alde honetako biztanleen gizarte ongizatea areagotzea. 2.- herri-administrazio eskudunek, aurreko idazatian aipaturiko helburuak betetzera zuzendutako iharduketak finantzatzeko neurri bereziak ezarriko dituzte, aurrekontu baliakizunen arabera eta eskumen lehiakideak dituzten herri-administrazioek lortzen dituzten akordioen arabera. 5. atala.- Parkearen administrazioa. Gorbeiako Parke Naturaleko administrazioa Araba eta Bizkaiko Lurralde Historikoetako foru erakunde eskudunen ardura izango da. Aipaturiko Foru Aldundiek beren artean erabaki beharko diren lankidetzarako formula edo hitzarmenen barruan kudeatuko dute parke naturala, eta administrazio horren koordinaziorako Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak ezarriko dituen arauekin bat etorriz. 6. atala.- Parke Naturaleko Patronatua. 1.- Gorbeiako parke naturaleko Patronatua eratuko da kudeaketarako organo laguntzaile eta aholkuemaile izateko. 2.- Patronatuak pleno eta batzorde iraunkorraren bidez ihardungo du. 3.- Patronatuko lehendakaria Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren bidez izendatuko da, parkearen kudeaketarako organo arduradunek baterako proposamena egin ondoren. 4.- Patronatua osatuko dutenak, lehendakariaz gain, honako hauek izango dira: a) Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkari bat, sailburuak izendaturik; b) Bizkaiko Foru Aldundiaren barruan parke naturalaren kudeaketaz arduratzen den organoaren ordezkari bat; c) Arabako Foru Aldundiaren barruan parke naturalaren kudeaketaz arduratzen den organoaren ordezkari bat; d) Gorbeiako Parke Naturalean integraturiko udalerrietako ordezkari bana; e) tokientitate txikietako hiru ordezkari; f) natur ingurunearen azterketa, defentsa, babespen eta artapenean benetakoturiko ibilbidea egina duten Euskal Herriko zientzi elkarteen ordezkari bat; g) parke naturalaren lurralde eremuan iharduten duten elkarte ekologista eta artatzaileen ordezkari bat; h) alde honetako finken jabeen elkarte edo erkidegoetako ordezkari bat; i) Euskal Herriko nekazaritzako lanbide erakundeen ordezkari bat; j) Euskal Herriko Mendiko Nekazaritzaren Federakundeko ordezkari bat; k) Euskal Herriko Basogintza Konfederakundeko ordezkari bat; l) Euskal Mendizale Federakundeko ordezkari bat; ll) Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari bat; m) parkearen eraginaldean kokaturik dauden ehiza eta arrantza klub eta elkarteen ordezkari bat; n) parkeko zuzendariartatzailea; o) lehendakariak izendaturiko idazkaria, hizpidea bai baina hautespiderik izango ez duena. Aurreko b), c), d), e), j), k) l) eta ll) letretan aipaturiko patronatukideak, ordezkari direneko organo edo erakundeek izendatuko dituzte. Aurreko f), g), h), i), eta m) letretan aipaturiko patronatukideak, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak izendatuko ditu, kasuan kasuko erakunde edo taldeek proposamena egin ondoren. Patronatuko kideak, zuzendariartatzailea salbu, lau urteko epealdi berriztagarrietarako izendatuko dira eta epe horren buruan utziko dute kargua, berriro izendatuak izan ezik, edota izendapena eragiten duten baldintzetarik edozein galtzen delako. 5.- Gorbeiako Parke Naturaleko Patronatuaren Plenoaren eginkizunak ondoko hauek dira: a) parkearen artapen, hobekuntza eta ezagutzarako eta aldearen garapen ekonomiko eta sozialerako behar diren neurriak proposatzea; b) parkearen eremua ukitzen duten arauak bete daitezen jagotea; c) Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailearen proiektua onestea, 8.2.b) atalean xedatzen denarekin bat etorriz; d) parkearen inbertsio, iharduketa, azterlan eta ikerketen urteroko egitaraua onestea; e) Natur Baliabideen Antolamendurako Planean eta Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean aurrikusitako helburu eta iharduketak lortu eta burutzeko esleitzen diren fondoak behar bezala erabil daitezen jagotea; f) parkearen kudeaketaren iharduera eta emaitzen urteko memoriak onestea; g) parkearen eragin sozioekonomikoaren menpeko aldeetan gauzatuko diren iharduketa proiektuei buruzko txostena egitea; h) parkearen eremua ukitzen duten hirigintza planeamendurako tresnen aldaketa edo egokitzapena organo eskudunei proposatzea; i) aurrikusitako babespenhelburuak lortzeko, elkarte, pertsona edo erakunde publiko zein pribatuekin sinatu behar diren lankidetza hitzarmenak eratzeko poposamena egitea organo eskudunei; j) barnefuntzionamendurako arauak onetsi eta aldatzea; k) eskatzen zaizkion txosten eta iritzi guztiak ematea; l) egoki deritzen eginkizunak batzorde iraunkorrari eskuordetzea; ll) indarrean dauden xedapen arauemaileek beren beregi iratxikitzen dizkioten eginkizun guztiak. 6.- Patronatuaren baitan eta haren menpean, batzorde iraunkorra eratuko da, zeinek Patronatuaren eskuorde gisa ihardungo baitu; lehendakariaz gain, Patronatuko lehendakaria izango dena, batzordekideak ondoko hauek izango dira: - Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkaria; - parkearen foru erakunde kudeatzaileen ordezkari bi; - Bizkaiko Lurralde Historikoko udaletako ordezkari bat; - Arabako Lurralde Historikoko udaletako ordezkari bat; - tokientitate txikietako ordezkari bat; - Patronatuan dauden gainerako entitateen bi ordezkari; - parkeko zuzendariartatzailea; - Patronatuko idazkaria. 7. atala.- Zuzendariartatzailea. Gorbeiako Parke Naturalaren kudeaketarako foru erakunde eskudunek, 5. atalean aipatzen diren lankidetza hitzarmen eta arauen markoan, zuzendariartatzailea izendatuko dute, zeinek unibertsitate titulua eta lanbidekualifikazio egokia izango baitu eta, gutxienez, honako eginkizun hauek: a) parke naturalaren antolamendurako tresnak proposatu eta aplikatzea, behar diren iharduerak burutuaz; b) Administrazioek ingurune fisikoan garatzen dituzten eta parke naturalaren natur baliabideetan eraginik duten iharduerei buruzko manuzko txostenak eta lankidetza ematea; c) aurrekontua eta inbertsio eta iharduketen urteko egitaraua proposatzea eta, behin onetsiz gero, gauzatzea; d) parkearen onerako egokitzat hartzen diren ekintza guztiak sustatzea; e) iharduera eta emaitzen urteko memoria gertatzea; f) parkearen organo kudetzaileek iratxikitzen dizkioten gainerako guztiak. 8. atala.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea. 1.- Natur Baliabideen Antolamendurako Plana garatzeko, urtebeteko epean Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea idatziko da, zeinek ondoko helburu nagusi hauek izango baititu: a) natur baliabideak babesteko beharrezkotzat hartzen diren ekonomi eta jolas iharduerak antolatzeko arauak definitzea; b) parkearen helburu zehatzak garatzen dituzten egitarauak eratzeko gidalerroak ezartzea, babes eta artapenari, izadigertakarien interpretazioari, ingurugiroari buruzko heziketari, naturgunearen erabilera eta gozamen erazkoari, parkean bizi diren komunitateen ikerketa eta garapen sozio-ekonomikoari, edo komunitate horien eragininguruari dagokienez; c) Parkea kudeatzeko gidalerro, irizpide eta jarraibide orokorrak ezartzea. 2.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea onetsi eta berrikusteko prozedura honako hau izango da: a) Parkearen kudeaketaz arduratuko diren foru organoek, koordinatuki eta 5. atalean aipaturiko hitzarmenen markoan, planaren zirriborroa egingo dute, zein jarriko baita udalen, tokientitate txikien eta aldeko gizarte eta ekonomi interesak ordezkatzen dituzten elkarteen txostenaren menpean. b) Aurreko izapidea betetakoan, organo idazleek parke naturaleko Patronatuaren onespenpean jarriko dute plan proiektua. c) Behin Patronatuak proiektua onetsiz gero, edo adierazpenik egin gabe hilabete igarota, parkearen kudeaketarako organo arduradunek hasierako onespena emango diote Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileari. d) Behin hasierako onespena jasoz gero, plana Eusko Jaurlaritzan eta Araba eta Bizkaiko Foru Aldundietan hirigintza arloan eskudunak diren organoen txostenaren menpean jarriko da. Txostena, espedientea jaso eta hilabeteko epean emango da. e) Txosten hori emandakoan, foru erakunde eskudunek behin betiko onetsiko dituzte parkearen helburu zehatzak garatuko dituzten egitarauak gertatzeko irizpideak, baita parkea kudeatzeko atal honen aurreko zenbakiko b) eta c) idazatietan aipatzen diren gidalerro, irizpide eta jarraibide orokorrak ere; foru erakunde eskudunek, halaber, plana Nekazaritza eta Arrantza Sailari igorriko diote, zeinek zati arauemailea Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren bidezko onespenpean jarriko baitu. f) Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailearen zati arauemailea onesten duen dekretuak aginduko du foru erakunde eskudunek onetsitako gidalerro, irizpide eta jarraibideak planaren eraskin gisa argitara daitezela. 3.- Plan eraentzaile horrek bost urteko iraunaldia izango du, eta epe horren buruan berrikusi beharko da, edo lehenago, beharrezkoa balitz. 9. atala.- HERRI-ONURA eta kalteordainak. 1.- Gorbeia babesturiko naturgunetzat jotzeak ingurua HERRI-ONURA gisa kalifikatzea dakar, ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeari dagokionez. 2.- Natur Baliabideen Antolamendurako Planak eta Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak parkearen eremuan ezartzen dituzten murrizketa edo mugak indarrean jartzeko xedeaz, jabetza pribatua edo legebidezko ondareeskubide zein ondareinteresik kendu edo bereziki mugatzen bada, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren araberako kalteordainak emango dira. 10. atala.- Eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubidea. 1.- Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiei dagokie, eskuduna den organoaren bidez, eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubideen egikaritza parkearen barruko lurren inter vivos kostubidezko eskualdaketa guztietan. 2.- Eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubideen egikaritza honako prozedura honen arabera egingo da: a) Eskualdatzaileak eskualdaketaren funtsezko baldintzak sinesgarriro jakinaraziko dizkio Administrazioari, zeinek hiru hilabeteko epea izango baitu, eskualdaketaren jakinarazpenetik zenbatzen hasita, eroslehentasun eskubidea egikaritzeko. Epe hori eroslehentasun eskubidea erabili gabe igaroz gero, eskubide hori iraungi egingo da. b) Eskualdaketa egindakoan, bera bideratzen deneko eskritura publikoaren kopia sinesgarria bidaliko dio eskualdatzaileak administrazio organo iharduleari; eskrituran aipaturiko jakinarazpena obratu dela zehaztu beharko da, bera gabe eskualdaketa ezin inskriba baitaiteke Jabetza Erregistroan. c) Eskualdatzaileari dagozkion eginbeharretarik edozein bete gabe, parkearen barruan kokaturiko lurren titulartasun aldaketarik gauza badadi, foru organo eskudunak atzera eskuratzeko eskubidea erabil dezake urtebeteko epean, eskualdaketaren edo eskualdaketa gauzatu zeneko baldintza errealen berri duenetik zenbatzen hasita. 3.- Sail egokien baliabideen heinean, Herriadministrazio eskudunak parke naturalaren barruko finken titulartasuna eskura dezan ahalbidetzen duten trukaketen bidezko jabetza aldaketak bultzatuko dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Ahalmena ematen zaio Nekazaritza eta Arrantza sailburuari honako dekretu hau bete eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- Honako dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko ekainak 21. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE. OSASUN SAILA

Euskadi, auzolana