Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

338/1995 DEKRETUA, ekainaren 27koa, farmazia-bulegoak sortzea, lekuz aldatzea, ixtea eta ihardunean jartzea arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 147
  • Hurrenkera-zk.: 3076
  • Xedapen-zk.: 338
  • Xedapen-data: 1995/06/27
  • Argitaratze-data: 1995/08/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: ---
  • 1995/08

    Osasuna

    338/1995 DEKRETUA, ekainaren 27koa, farmazia-bulegoak sortzea, lekuz aldatzea, ixtea eta ihardunean jartzea arautzen dituena. Jatorrizko Testua:

  • 2004/02-2005/04

    Osasun Saila

    24/2004 DEKRETUA, otsailaren 3koa, farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean aritzeko prozedurak arautzen dituen Dekretua aldatzeko dena. Aldatutakoa

  • 2005/04

    Osasun Saila

    270/2004 DEKRETUA, abenduaren 28koa, farmaziabulegoetan eta -biltegietan gutxienez egon beharreko medikamentuak eta osasun-produktuak ezartzen dituena. Aldatutakoa

+ -

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legean finkatzen den ereduak aldaketa nabaria ekarri zuen farmaziabulego berriak sortzeari dagokionetan eta bai lege hori indarrean jarri arte aplikatu ohi ziren legeei dagokienetan ere. Ondorioz, farmazia-bulego berriak sortzeko prozedura finkatzen da dekretu honetako I. Idazpuruan, 11/1994 Legeko 34. atalean agintzen dena garatuz. Berrikoia da, bai prozedurari ekiteari dagozkionetan, Osasun Administrazioak emango dio hasiera ofizioz eta EHAAn argitaratuko da eta bai ebazpena emateari dagokionetan ere. Lehiatzaileek aurkeztutako merezimenduetan hartuko du oinarri ebazpenak. Farmazia-bulegoak tokiz aldatzea aztertzen da II. Idazpuruan, 11/1994 Legeko 16. atalean xedatzen dena garatuz batipat. Tokiz aldatzeak, borondatezkoak edo nahitaezkoak izan daitezke. Boroztatezko tokialdaketa, behin-betikoa da beti. Nahitaezkoa, berriz, salbuespenezkoa denez, behinbetikotzat jotzen da gehienetan; kasu honetan, borondatezko tokialdaketa egiteko finkatzen diren aldeak baino txikiagoak izan daitezke beste farmaziabulego batzurekiko, denboraldi jakin baterako bakarrik izango direla eta 3 urtetik gorakoa sekula ere ez. Epealdi hori amaitu dadinean, lehengo egoitzara aldatu beharko da farmazia-bulegoa edo, bestela, nahitaezko aldibaterako itxialdi-egoeran gelditu. Ondorioz, aldibaterako nahitaezko tokialdaketaren ezaugarrietariko bat, lehengo egoitzara itzuli beharra da. Itzultzeko posibilitaterik ez ematea gerta dadinean, ezin daiteke izan behin-behineko tokialdaketa hori eta, kasu horretan, borondatezko tokialdaketatzat joko da.III. Idazpuruan farmazia-bulegoak ixtea aztertzen da, aldibaterakoen (nahiz borondatezkoak, nahiz nahitaezkoak izan hauek) eta behin-betikoen arteko bereizketa egiten dela. Aldibaterako lehenengo eta bigarren xedapenetan, Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legea indarrean jarri baino lehen baimena eman zitzaien lekuari dagokionetan egoera bereziak dituzten farmazia-bulego batzuk aztertzen dira. Tokiarekiko arazoak, handiagoketa obrak egin direlako edo lehengo lekura itzultzearen ondoriozkoak izan daitezke. Bukatzeko, aldibaterako xedapenetatik hirugarrenean, gainontzeko farmazia-bulegoekiko eta Osakidetzari atxikitako osasun-zentruekiko gutxienezko aldea betetzeari buruzko salbuespena aztertzen da, 1941eko otsailaren 6ko Estatuaren Buletin Ofizialean argitaratu eta 1941eko urtarrilaren 24ko Dekretua indarrean jarri baino lehen gaurregun duten lekuetan kokatuta dauden farmazia-bulegoen kasuetan hain zuzen. Farmaziabulego horiek jarri zirenean, ez zegoen finkatuta bulegoen artean gutxienezko aldeak gorde behar zirenik. Horiek horrela, batabestearengandik gertu daudenez, zera gertatzen da sarritan, hau da, ezin dela jarri bulegorik aldibaterako bada ere, 50 urte baino gehiagotan zehar kokatuta egon deneko lekutik gertuan. Eragozpen honi irtenbidea eman ahal izateko, baimena ematen da lehengo lekutik hasi eta 30 metroko erradioaren barruan kokatuta dagoen leku bat erabili ahal izateko. Ondorioz, Botikarien Kolegio Ofizalei entzun ondoren, Osasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko ekainaren 27an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,XEDATU DUT:I. IDAZPURUA Farmazia-bulegoak sortzeko prozedurari buruzkoaI. ATALBURUA Farmazia-bulego berriak sortzeko deialdiari buruzkoa 1. atala.- 1.- Biztanleriaren udal padroien urteko zuzenketak eman ditzan datuak ofizialki ezagutu ondoren, farmazia-bulego bat edo batzuk sortzea bidezkoa izan dadinean, ofizio bidez emango dio hasiera prozedurari Osasun Sailak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da hori urte bakoitzeko lehenengo sehilabetekoaren barruan. Zabaldu daitezkeen farmazia-bulegoak hainbat deialdi egingo dira. 2.- Farmazia-bulego bat baino gehiago sortzea komenigarri izan dadinean, aldi berean edo batabestearen ondoren eman ahal izango die hasiera prozedurei Osasun Sailak. 3.- Deialdian edo, hala behar izan dadinean, deialdi bakoitzean honako aipamen hauek jaso beharko dira: a) Bulegoa han instalatzea komeni deneko farmaziabarrutia b) Farmazia-bulegoaren agiango kokapena, 11/1994 Legeko 13. atalean ematen diren irizpideen arabera. c) Eskaintzak aurkezteko epealdia. 4.- Prozedura honen ekintzen berri ematea beharrezkoa izan dadinean, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 atalean xedatzen denaren arabera jokatuko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango dela argitara hori. 5.- Deialdiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren eta espedienteei administrazio bidean ebazpena eman arte, deialdiek hartzen dituzten osasun-barrutietara bulegoak aldatzeko edo beroietan kokatzeko eta deialdiak egin ondoren aurkeztu daitezen eskabideen izapideketak geldiarazi egingo dira, aurreko lerroaldian aipatzen den salbuespenaren kasuan izan ezik. Dekretu honetako 9.1.b) atalean aipatzen diren kasuetakoren batetan oinarri har dezaten eskabideak eta nahitaezko tokialdaketa eskabideak ez dira geldiarazketa horretan sartzen. 2. atala.- Bulegoa sortzeko deialdia egin dadineko farmazia-bulegoaren titularitatea lortzeko eskabideekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: a) Eskegileak botikari-titulua duenaren kreditapena. b) Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean, eskegilea bulegoaren titular edo titularkide denaren edo ez denaren deklarazioa eta aurreko 12 hilabeteetan izan denari buruzkoa. c) Deialdia argitaratzean bulegoaren titular edo titularkide izan ez, baina aurreko 12 hilabeteetan izatea gerta dadin kasuetan, egin den eskualdaketa kreditatuko duten agiriak aurkeztu beharko ditu eskegileak, eskualdaketa hori, seme-alaben, gurasoen, biloben, anai-arreben edo ezkontidearen alde dohan edo kobratuz egin den eman beharko dela aditzera agiri horietan. d) Dekretu honetako eraskinean finkatzen denaren arabera aurkeztu diren merezimenduak. Titularkideerregimenpeko izateko eskabidea egitea gerta dadinean, eskegile bakoitzak aurkeztutako merezimenduak aurkeztu beharko dira. e) Tasa ordaindu izanaren justifikagiria. 3. atala.- 1.- Balorazio Batzorde batek egingo du eskegileek aurkeztutako merezimenduen baloraketa, dekretu honetako eraskinean eskaintzen den baremoaren arabera. Titularkide izateko eskabidea botikari batek baino gehiagok egitea gerta dadinean, guztien merezimenduak kontatuko dira eta, emaitza, eskegileen kopuruaz zatituko da. 2.- Osasun sailburuak izendatuko dituen 6 kidek osatuko dute Balorazio Batzordea, honako era honetan bananduko direla kide horiek: 3 kide, Osasun Administrazioaren izenean; 1 Botikarien Kolegio Ofizialen izenean; 1 farmazia-bulegoetako Botikarien EnpresaAntolakudeen izenean eta 1 bulegoetan lana egiten duten Farmazi-Profesionalen Elkarteen izenean. 4. atala.- 1.- Balorazioa egin ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira behin-behineko zerrendak lortutako puntuekin batera, interesdunek, egokitzat jotako erreklamazioak aurkez ditzaten. 2.- Erreklamazioak aztertu ondoren, behinbetiko zerrenda gertatuko du Batzordeak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira zerrenda horiek. 3.- Behin-betiko zerrendaren aurka, errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Osasun sailburuordeari. 5. atala.- 1.- Punturik gehien izan ditzan botikariak, 4 hilabeteko epealdia izango du ondoren aipatzen diren agiriak aurkezteko. Behin-betiko zerrendak administrazio-bidean finkotasuna hartu dezan egunaren biharamunetik hasita kontatuko da epealdi hori edo, hala gertatuz gero, aurreko eskegileak ukoa aurkeztu duenaren berri jaso dadin egunetik hasita: a) Farmazi-bulegoaren titularitate eta jabetasunarekiko inolako lotura juridikorik ez dagoela kreditatuko duten agiriak. b) Gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano. Gertuen dauden farmazia-bulegoekiko eta Osakidetzari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, azaroaren 15eko 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasun hauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu. c) Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. 2.- Punturik gehien lortu dituen eskegilea farmaziabulego baten titular izatea gertatuz gero, eskualdaketa edo ixketa espedienteari bideak eginarazteak ez du etengo atal honetako 1. idazatian aipatzen den 4 hilabeteko epealdia. Titular izan zeneko farmaziabulegoarekiko titularitate eta jabetza mailako lotura juridikorik ez izatea kreditatu ahal izateko eman daiteke epealdi hori. 3.- Epealdi hori igaro eta botikariari ezarri dakiokeenkausaren bat dela medio eskatutako agiriak ez aurkeztea gerta dadinean, ukoa eman dela ulertuko da. Aukeztutako merezimenduen balorazioa egiterakoan punturik gehien lortu dituen hurrengo eskegilearekin ere modu berean jokatuko da, honako baldintza hau eman dadinean: farmazia-bulego berri bat sortzeko deialdian, atal honetan aipatzen diren epeen kontaketan edo geroagoko faseren batetan ez dadila sartuta egon.II. ATALBURUA Farmazia-bulego berriak sortzeko baimenei buruzkoa. 6. atala.- 1.- Osasun sailburuordeak, agiriak ongi daudela ziurtatu ondoren, farmazia-bulegoa sortzeko baimena emango du. 2.- Osasun sailburuordeak horretarako eman dezan erabakia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. 3.- Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, sortzeko baimena eman dela ulertuko da, honako hau gerta dadinean, hau da, dekretu honetako 5.1 atalean aipatzen diren agiriak aurkeztu ziren egunetik 3 hilabete igaro ondoren, Osasun sailburuordeak dagokion erabakia ez ematea alegia. 4.- Farmazia ihardunean jartzeko baimena lor dadinaren baldintzapean geldituko da sortzebaimena. 5.- Ez da emango baimenik farmazia-bulego bat sortzeko, Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 11. atalean finkatzen diren irizpideen arabera, farmazia jartzeko posibilitateak egon arren, ezin jarri ahal izatea gerta dadinean, honako kausa hauek direla medio: baldintza orokorrak eta instalatuta dauden farmaziabulegoekiko edo Osakidetzari atxikita dauden osasunzentruekiko aldeak betetzen dituen lokalik osasunbarrutiaren barruan ez egotea gertatzea alegia.III. ATALBURUA Farmazia-bulego berriak ihardunean jartzeko eta zabaltzeko baimenari buruzkoa 7. atala.- 1.- Farmazia-bulego bat sortzeko baimena eman ondoren, 4 hilabeteko epealdia emango zaio esleipendunari bulegoa ihardunean jartzeko baimena eskatu dezan, Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 32.b) atalean finkatzen denaren arabera. 2.- 11/1994 Legeko 40. atalean aipatzen diren inkonpatibilitate-kausetakoren batetan ere ez dagoela sartuta jasoko duen zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da eskabidearekin batera. 3.- Osasun sailburuordeak emango du ihardunean jartzeko baimena, sortzeko baimena emateko oinarritzat hartu ziren baldintzak betetzen direla ziurtatu ondoren. Dagokion Botikarien Golegio Ofizialari eman beharko zaio baimena eman denaren berri. 4.- Ihardunean jartzeko baimenaren berri jaso ondorengo 10 egunen barruan zabaldu beharko du interesdunak bulegoa. Jendearentzako zabaltzeegunean, behar hainbateko baliabide tekniko eta materialez hornituta egon beharko du farmazia berriak. Osasun Administrazioari eta dagokion Botikarien Kolegio Ofizialari zabaltzearen berri emango beharko die interesdunak, ekintza hori burutu baino lehen. 5.- Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, ihardunean jartzeko baimena eman dela joko da, eskabidea aurkeztu zenetik hiru hilabete igaro eta Osasun sailburuordeak dagokion erabakia ez ematea gerta dadinean. 6.- Atal honetako 1. idazatian aipatzen den epealdia igaro eta ihardunean jartzeko baimena, interesdunak, berari ezar dakiokeen kausaren bat dela medio, ez eskatzea gerta dadinean, honako hau emango zaio aditzera: beste hiru hilabeteren barruan eskabidea ez egitea gertatuz gero, bulego bat sortzeko baimena behar denaren baldintza ez dela bete ulertuko da, baimena indarrik gabe gelditu da eta bulegoa sortzeko baimena lortzeko eskubidedun aurkeztutako merezimenduen balorazioa egitean punturik gehien lortu eta administraziobideakbehin-betiko ebazpena eman ez zaien beste deialdi batzutako bulegoren bat sortzeko baimena eskuratzeko eskubidea eman ez zaion hurrengo eskegilearen aldeko proposamena egingo da.II. IDAZPURUA Farmazia-bulegoak tokiz aldatzeko prozedurari buruzkoaI. ATALBURUA Xedapen orokorrak 8. atala.- 1.- Bulegoak, kokatuta daudeneko farmaziabarrutiarenbarruan bakarrik aldatu ahal izango dira lekuz. 2.- Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 16. atalean eskatzen den biztale-portzentaiak bete egin beharko dira farmaziak tokiz aldatzean. Era berean, bulegoa jarriko deneko lokalak, abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan finkatzen diren baldintzei eta barne-banaketari dagozkieneak bete beharko ditu. 3.- Bulegoen tokialdaketak, borondatezkoak eta nahitaezkoak izan daitezke.II. ATALBURUA Tokialdaketaren kausei buruzkoa 9. atala.- 1.- Hona hemen borondatezko tokialdaketaren kausak: a) Bulegoa kokatuta dagoeneko lokalaren errentamendukontratuaamaitzea. b) Lokala jaustea, botatzeko baimena ematea edo huste-akordioa, aurri-egoeran dagoenaren deklarazioaespedientean hartutakoa: Bulegoa han kokatuta dagoeneko eraikina hustu beharra eraman behar du bere baitan deklarazio horrek eta, gainera, lehengo kokalekura itzultzeko posibilitaterik gabe. c) Botikariaren borondatean oinarri izan dezaten gainontzeko kausa guztiak. 2.- Borondatezko lekualdaketak behinbetikoak izango dira beti eta hasierako kokalekuan iharduna uztea ekarriko dute. 10. atala.- 1.- Honako hauek izango dira nahitaezko lekualdaketaren kausak: lokala jaustea, botatzeko baimena ematea, aurri-egoeran dagoenaren deklarazioespedientea izapidetzea. Bulegoa han kokatuta dagoeneko eraikina hustu beharra eraman behar du bere baitan deklarazio horrek, eraikina birreraiki egingo dela ezagutu eta bertaratuko denaren hitza botikariak eman dezanaren baldintzapean. 2.- Nahitaezko tokialdaketak, behinbehinekoak dira eta 3 urte baino gutxiagorakoak beti. Nahitaezko tokialdaketak, bulegoak lehen zuen lekua aldibaterako eta derrigorrez uztea dakar, dekretu honetako 33. atalean xedatzen denaren arabera. 3.- Salbuespen gisa eta eraikina birregiten baldin bada, aurreko idazatian aipatzen den nahitaezko tokialdaketa, behin-betikoa izan daiteke, botikari titularrak hala eskatu eta honako baldintza hauek bete daitezenean: a) Bulegoa kokatuta dagoeneko udalerriak, 800 biztanle baino gutxiago izatea. b) Farmazia-barruti bereko beste udalerri batera bulegoa pasatzea eskatu dadila, 11/1994 Legeko 16. atalean farmazia-bulegoentzako ezartzen den biztanlekopurua gordez.III. ATALBURUA Borondatezko tokialdaketarako prozedurari buruzkoa 11. atala.- Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 10.1.a) atalean aipatzen diren farmaziabarrutietakoren batean kokatuta dagoen bulego bat borondatez tokiz aldatzea nahi denean, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira tokialdaketa-eskabidearekin batera: 1.- Tokialdaketa, farmazia kokatuta dagoeneko osasunbarrutianegitea nahi baldin bada: a) Gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano. Farmazia jartzea nahi deneko eta gertuen dauden farmaziabulegoekikoeta Osakidetzari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasunhauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu. b) Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua. Proiektu hori, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denari egokituko zaio. 2.- Bulegoa kokatuta dagoeneko osasunbarrutiaz besteko barrutiren batera farmazia aldatzea nahi izanez gero, aurreko puntuan aipatu diren agiriez aparte, tokialdaketa egin nahi deneko osasun-barrutian erroderatuta dauden biztanleak kreditatuko dituen eta Udalak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, eskabidea aurkeztu zeneko egunean ofizialki indarrean zegoen udal-erroldaren azken berrikuntza edo zuzenketaren arabera. 12. atala.- Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 10.1.b) atalean aipatzen diren farmazia-barruti batean kokatuta dagoen bulego bat borondatez tokiz aldatzea nahi denean, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira tokialdaketa-eskabidearekin batera: 1.- Udalerri bakarra hartzen duen farmaziabarrutia baldin bada: a) Gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano. Farmazia jartzea nahi deneko eta gertuen dauden farmaziabulegoekikoeta Osakidetzari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasun hauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu. b) Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua. Proiektu hori, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denari egokituko zaio. 2.- Udalerri bat baino gehiago hartzen dituen farmaziabarrutiaizan dadinean, 11/1994 Legeko 10.1.c) atalean zehazten diren farmazia-barrutietara lekualdaketak egiteko hurrengo atalean eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera. 13. atala.- Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 10.1.c) atalean aipatzen direnetako farmaziabarruti batetan kokatuta dagoen bulego baten borondatezko lekualdaketa egitea nahi denean, honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio lekualdaketaeskabideari: 1.- Udalerri berean lekualdaketa egitea nahi izanez gero eta bulegoa bakarra baldin bada: Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua. Proiektu hori, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denari egokituko zaio. 2.- Udalerri berean lekualdaketa egitea nahi izanez gero eta bulego bat baino gehiago baldin badaude: a) Gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano. Farmazia jartzea nahi deneko eta gertuen dauden farmaziabulegoekikoeta Osakidetzari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasun hauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu. b) Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denari egokitu behar zaio. 3.- Farmazia-barruti bereko beste udalerri baterako tokialdaketa egitea nahi izanez gero: a) Udalak emandako ziurtagiria, farmazia kokatuta dagoeneko Udalak egindakoa eta bai farmazia kokatuko denekoak ere. Eskabidea egin zen egunean ofizialki indarrean zegoen udal-errolda azkenengoz berritu edo zuzendu zenean erroderatuta zauden biztanleak kreditatuko dira beroietan. b) Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua. Proiektu hori, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denari egokituko zaio. c) Lekualdaketa egitea nahi deneko udalerrian bulegorik ez egotea gerta dadinean izan ezik, beharrezkoa izango da, gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano aurkeztea. Farmazia jartzea nahi deneko eta gertuen dauden farmazia-bulegoekiko eta Osakidetzari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, azaroaren 15eko 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasun hauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu. 14. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkartean FarmaziakAntolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 11.4 atalean xedatzen direnen ondorioetarako, baliodunak izango dira udalek emandako ziurtagiriak, lekualdaketa eskabidea aurkeztu baino gutxienez hilabete lehenago ziurtagiria eginda egon dadinaren baldintzapean. 2.- Agiri guztiak ez aurkeztea gertatuz gero, hamar eguneko epearen barruan akatsak zuzendu edo legezko agiriak aurkez ditzala eskatuko zaio eskegileari eta, hori ez betetzea gertatuko balitz, eskabideari uko egiten diola ulertuko dela emango zaio aditzera. Kasu honetan, artxibatu egingo da besterik gabe. 15. atala.- 1.- Borondatezko lekualdaketen eskabideei Osasun sailburuordeak emango die ebazpena 3 hilabeteko epearen barruan. 2.- Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, lekualdaketa baimena eman dela joko da, ebazpena emateko epealdia amaitu eta Osasun sailburuordeak dagokion ebazpenik ez ematea gerta dadinean. 16. atala.- 1.- Ihardute-baimena lor dadinaren baldintzapean geldituko da, borondatezko lekualdaketa baimena. 2.- Borondatezko lekualdaketarako baimena eman ondoren, 6 hilabeteko epealdia izango du botikariak ihardute-baimena eskatu ahal izateko. 3.- Aurreko puntuan aipatu den epealdia igaro eta, botikariari ezarri dakiokeen kausa bat dela medio, ihardutebaimenaeskatu ez baldin badu interesdunak, honako ohar hau egingo zaio interesdunari, hau da, lekualdaketa-baimena haren pean dagoeneko baldintza ez betetakotzat joko dela alegia. 4.- Ihardute-baimena eskuratzeko eskabideei Osasun sailburuordeak eman beharko die ebazpena, eskabidea egin ondorengo 3 hilabeteko epearen barruan, hasierako baimenean jasotzen ziren baldintza eta eginbeharrak bete direla ziurtatu ondoren. Dagokion Botikarien Kolegio Ofizialari emango zaio horren berri. 5.- Bulegoa leku berrian ihardunean jartzeko baimena emateak, lehen zuen kokalekuan zituen ihardunak uztea ekarriko du eta horren berri jaso dadin egunaren biharamunetik hasita ekarriko ditu ondorioak. 6.- Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera ihardute-baimena eman zela joko da, atal honetako 4. idazatian aipatzen den epealdia igaro eta, epealdi horretan, Osasun sailburuordeak dagokion ebazpena ez ematea gertatuz gero. 7.- Bulegoa leku berrian zabaldu denaren berri, ihardute baimena eman dadin egunaren hurrengo 10 eguneko epearen barruan eman beharko du interesdunak. Zabaltze-egunean, behar hainbateko baliabide tekniko eta materialak izan beharko ditu farmaziabulegoak. Interesdunak, Osasun Administrazioari eta dagokion Botikarien Kolegio Ofizialari eman beharko die zabaldu denaren berri, gauzatu baino lehen. IV. ATALBURUA Nahitaezko lekualdaketarako prozedurari buruzkoa 17. atala.- Nahitaezko lekualdaketetan, honako gutxienezko alde hauek bete beharko dira: a) Nahitaezko lekualdaketetan, 11/1994 Legeko 10.1.a) atalean aipatzen diren farmaziaeskualdeetan: 1) Bulegoaren lekualdaketa osasun barruti berean egitea nahi denean: - 125 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, osasunbarrutiberean egon edo ez egon. - 150 metro Osakidetzari atxikita dauden osasunzentruekiko. 2) Bulegoaren egoitza beste osasun-barruti batera eramatea nahi denean: - 200 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, osasunbarrutiberean egon edo ez egon. - 150 metro Osakidetzari atxikita dauden osasunzentruekiko. b) Nahitaezko lekualdaketetan, 11/1994 Legeko 10.1.b) eta c) ataletan aipatzen diren farmaziaeskualdeetan: 91) Farmazia-bulegoa udalerri berean lekualdatzea nahi baldin bada: - 125 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, farmazia-eskualde berean egon edo ez egon. - 150 metro Osakidetzari atxikita dauden osasunzentruekiko. 2) Farmazia-bulegoaren egoitza beste udalerri batera eramatea nahi baldin bada: - 200 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, farmazia-eskualde berean egon edo ez egon. - 150 metro Osakidetzari atxikita dauden osasunzentruekiko. c) Nahitaezko lekualdaketetan, Km. 2 -ko 4.000 biztanle baino gehiagoko dentsitatea duten farmaziaeskualdeetan honako hau izango da gutxienezko aldea: 1) Farmazia-bulegoa osasun-barruti beraren barruan lekuz aldatzea nahi izanez gero: - 125 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, osasunbarrutiberean egon edo ez egon. - 150 metro Osakidetzari atxikita dauden beste osasunzentrubatzurekiko. 2) Farmazia-bulegoa beste osasun-barruti batera aldatzea nahi baldin bada: - 150 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, osasunbarrutiberean egon edo ez egon. - 150 metro Osakidetzari atxikita dauden beste osasun-zentru batzurekiko. 18. atala.- 1.- Borondatezko lekualdaketarako eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira nahitaezko lekualdaketa-eskabidearekin batera eta, kasuan kasu, honako hauek: a) Lana egiten zeneko lekuan farmaziaihardunarekin jarraitzeko eragozpenen kausa kreditatuko duten agiriak. b) Lehengo lekura itzuliko denaren konpromezua. Ondorio hauetarako, eraikinean kokatuta zeuden lokal guztiak hartuko dira lehengo kokalekutzat eraikina berregin ondoren eta bulego berrian jendea hartzeko sarrera ezin egon ahal izango da inola ere eraikina birregin baino lehen handik sarrera zueneko beste kale batetik. c) Lana bertan egiten zeneko lokalaren azalera erabilgarria kreditatuko duten agiriak, dekretu honetako aldibaterako xedapenetatik bigarrenean aipatzen denaren ondorioetarako. d) Lekualdaketa eskatzen deneko epealdia, 3 urtekoa gehienera. 19. atala.- 1.- Aurkeztu diren agiriak aztertu ondoren, dagokion erabakia emango du Osasun sailburuordeak. 2.- Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, nahitaezko lekualdaketabaimena emandakotzat joko da, eskabidea aurkeztu zen egunetik 3 hilabete igaro eta Osasun sailburuordeak ebazpena eman ez baldin badio eskabideari. 3.- Ihardute-baimena lor dadinaren baldintzapean geldituko da, nahitaezko lekualdaketa baimena. 20. atala.- 1.- Nahitaezko lekualdaketarako baimena eman ondoren, 6 hilabeteko epealdia izango du botikariak ihardute-baimena eskatu ahal izateko. 2.- Aurreko puntuan aipatu den epealdia igaro eta, botikariari ezarri dakiokeen kausa bat dela medio, ihardute-baimena eskatu ez baldin badu interesdunak, honako ohar hau egingo zaio interesdunari, hau da, beste 3 hilabete igaro ondoren lekualdaketa-baimena haren pean dagoeneko baldintza ez betetakotzat joko dela, lekualdaketa-baimena indargabetuta geldituko dela eta, ondorioz, bulegoa behin-betiko isteko kausa izango dela hori. 21. atala.- 1.- Osasun Administrazioak, farmazia dagoeneko eraikina jausi egin denaren, lurreraketaobrak egitearen edo aurri-egoera deklaratzeko espedientean hartutako husketa akordioaren berri izatea gertatuz gero, Osasun Administrazioak itxi egingo du farmazia aldibaterako eta derrigorrez. 2.- Aldibaterako nahitaezko ixketaren akordioa hartu ondoren, 6 hilabeteko epealdia izango du botikariak, nahiz borondatez ixteko, nahiz nahitaezko lekualdaketa egiteko edo, bestela, aldibaterako derrigorrezko ixketa egiteko baimena eskatu ahal izateko birreraiki dadin arte. 3.- Aurreko idazatian aipatu diren eskabideetakoren bat botikariak egin gabe 6 hilabete igarotzea gertatuz gero, farmazia behin-betiko ixte espedienteari ekingo dio Osasun Administrazioak, ondorengo idazatian aipatzen den zirkunstantzia ematea gerta dadinean izan ezik. 4.- Osasun Administrazioak eraikina berregingo denaren berri izango balu hurrengo 6 hilabeteko epearen barruan, nahitaezko lekualdaketa espedienteari ekingo lioke ofizioz eta 3 hilabeteko epea emango lioke botikariari honako agiri hauek aurkez ditzan: a) Lehengo lekura itzuliko denaren konpromezua. Ondorio hauetarako, eraikinean kokatuta dauden merkataritzalokalguztiak lehengo kokalekutzat joko dira eraikina birregin dadinean. b) Lana egiten zeneko lokalaren azalera kreditatuko duten agiriak, dekretu honetako aldibaterako xedapenetatik bigarrenean xedatzen denaren ondorioetarako. c) Nahitaezko aldibaterako lekualdaketa eskatzen deneko epealdia, 3 urtekoa gehienera. d) Gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano. Farmazia jartzea nahi deneko eta gertuen dauden farmaziabulegoekikoeta Osakidetzari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, testu honetako 19. atalean eta 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasun hauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu. e) Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. 5.- Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, dagokion ebazpena emango du Osasun sailburuordeak. 6.- Aurreko ataleko 4. idazatian aipatzen den 3 hilabeteko epealdia igaro eta, botikariari ezar dakiokeen kausaren bat dela medio, eskatu diren agiriak ez aurkeztea gertatuz gero, Osasun Administrazioak farmazia behin-betiko ixte-espedienteari ekingo dio ofizioz eta, ondorioz, aldibaterako derrigorrez itxita egongo da bulegoa, izapideak burutzen diren bitartean. 22. atala.- 1.- Nahitaezko lekualdaketa-baimena lor dadinaren baldintzapean geldituko da ihardutebaimena. 2.- Nahitaezko lekualdaketarako baimena eman ondoren, 6 hilabeteko epealdia izango du botikariak ihardute-baimena eskatu ahal izateko. 3.- Ihardute-baimena Osasun sailburuordeak emango du, lekualdaketarako baimena emateko oinarritzat hartu ziren baldintzak bete direla ziurtatuta dagokion ikuskaketa-akta egin ondoren. Erabaki horren berri Botikarien Kolegio Ofizialari eman beharko zaio. 4.- 2. idazatian aipatuta dagoen epealdia igaro ondoren, botikariak, beroni ezar dakiokeen kausa dela medio, ihardute-baimena ez badu eskatu, zera emango zaio aditzera: eskabidea egin gabe beste 3 hilabete igarotzea gertatuz gero, nahitaezko lekualdaketabaimena hari atxikita dagoeneko baldintza ez dela bete joko dela eta baimena indargabetuta geldituko dela. Ondorioz, bulegoa behin-betiko ixteko espedienteari emango zaio hasiera ofizioz eta aldibaterako nahitaezko ixketaegoera indarrean egongo da espedientearen izapideketek iraun dezaten bitartean. 5.- Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, ihardute-baimena emandakotzat joko da, eskabidea aurkeztu zen egunetik 3 hilabete igaro eta Osasun sailburuordeak ebazpena eman ez baldin badio eskabideari. 6.- Nahitaezko lekualdaketa-baimena behar duten farmazia-bulegoak zabaltzea, borondatezko lekualdaketei buruz 16. atalean xedatzen den prozeduraz baliatuz egingo da.III. IDAZPURUA Farmazia-bulegoak ixteko prozedurari buruzkoaI. ATALBURUA Farmazia-bulegoak borondatez aldibaterako ixteari buruzkoa 23. atala.- Honako hauek izango dira bulegoak aldibaterako borondatez ixteko kausak: a) Oporrak. b) Ixtea eskatzen duten obrak egitea. c) Zergati profesionalak edo pertsonalak. 24. atala.- 1.- Oporrak direla-eta, bulegoa aldibaterako ixtea, dagokion Botikarien Kolegio Ofizialak oporretarako egindako egutegiaren arabera egingo da. 2.- Oporrak direla-eta, aldibaterako itxi ahal izateko, ez da beharko osasun-administrazioaren baimenik. 25. atala.- 1.- Farmazian obrak egiteak bulegoan jendea ezin hartu ahal izatea ekarri dezanean, obretarako baimena emateak, farmazia aldibaterako ixtea ekarriko du zirkunstantzia horiek eman daitezenen bitartean. 2.- Obren ondoriozko bulego-ixketak, obrei buruzko erabakia ematen duen espedientean eskatu beharko dira eta baimena eman. 26. atala.- 1.- Zergati profesionalak edo pertsonalak direla medio, itxi ahal izango da bulegoa aldibaterako, Osasun Sailak bezeroei atenditzeko finkatu ditzan baldintzak bete daitezenaren baldintzapean eta botikariaren ordezkoa izan dadinaren kaltetan gabe, arauz hala aginduta egon dadin kasuetan. 2.- Itxialdia hilabetetik gorakoa baldin bada, beharrezkoa izango da Osasun Sailaren baimena. Gainontzekoetan, Botikarien Kolegio Ofizialari eta Osasun Administrazioari, bulegoa aldibaterako itxiko den egunaren eta zabalduko denaren berri eman beharko zaie. 3.- Presazko eta aurrez ikusiezinezko arrazoi pertsonalak direla medio, farmazia aldibaterako eta hilabete baino gurtxiagorako ixtearen berri dagokion Botikarien Kolegio Ofizialari eman beharko zaio, bezeroei behar den bezala atenditzeko hartu diren neurriak zehaztuz. 27. atala.- 1.- Arrazoi profesionalak edo pertsonalak direla medio, hilabete baino gehiagorako farmazia aldibaterako ixteko eskabideak Osasun Administrazioari aurkeztu beharko zaizkio. 2.- Eskabidea honako agiri hauekin batera aurkeztu beharko da: a) Jatorria hartzen dueneko kausa. b) Ixketaren iraupena. c) Ezarrita dauden presatasun eta oporretarako txandek ez dutela izango aldaketarik edo kolegio horrek txanda horiek aldatu egin dituela kreditatzea Botikarien Kolegio Ofizialaren ziurtagiri bidez. 3.- Bulegoa aldibaterako husteko eskabideei, Osasun sailburuordeak emango die ebazpena. 4.- Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, aldibaterako borondatezko isketa-baimena emandakotzat joko da, eskabidea aurkeztu zen egunetik hilabete igaro eta Osasun sailburuordeak ebazpena eman ez baldin badio eskabideari. 5.- Erabakian jasotzen zen egunean edo, hala behar izanez gero, ixketa-erabakiaren berri jaso dadin egunaren biharamunean gauzatuko da ixketa. Botikarien kasuan kasuko Kolegio Ofizialari eman beharko dio erabaki horren berri Osasun Administrazioak. 28. atala.- 1.- Aldibaterako ixteko baimena duen bulego batek bere lanari baimenean aurrikusita dagoen eguna baino lehen birrekitea gertatuz gero, kasuan kasuko Kolegio Ofizialari eta Osasun Administrazioari eman beharko zaie horren berri. 2.- Aldibaterako borondatezko ixketarako epealdia amaitzeak, ihardunari beste gabe ekitea darama bere baitan.II. ATALBURUA Farmazia-bulegoak nahitaez aldibaterako ixteari buruzkoa 29. atala.- Bulegoa aldibaterako nahitaez ixtea ekarri dezaketen kausak: a) Nahigabeko kausen ondoriozko obrak, gauzatzen diren bitartean bulegoa ixtea eskatzen dutenak. b) Farmazia kokatuta dagoeneko eraikina jaustea, botatzea edo hustea dakarren aurri-egoeraren deklarazioespedienteaizenpidetzea, eraikina birreraiki dadinaren baldintzapean. 3 urtekoa izango gehienezko epealdia. c) Zigorra. d) Eduki beharreko baimenak ez izatea edo Euskal Aiutonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 44. atalean xedatzen denaren arabera, osasun, higiene edo segurtasun arrazoiak direla medio eskatzen diren baldintzak ez betetzea. e) Nahitaezko lekualdaketarako emandako epealdia amaitzea lekualdaketa gauzatu gabe, borondatezko itzulera edo lekualdaketa eskatu arren. f) Dekretu honetako 21.2 atalean aipatzen den ixketa, 6 hilabeterako. 30. atala.- 1.- Konponketa-obrak eginez zuzendu daitezkeen nahigabeko kausak direla medio, farmazia batetan bezeroei atenditzea ezinezkoa bilaka dadinean, itxi egingo da bulegoa. Botikarien Kolegio Ofizialari eta Osasun Administrazioari eman beharko zaie horren berri. Ixtearen jatorri izan ziren kausak eman ondorengo bi egunen barruan egin beharko da komunikazio hori, era honetan, Osasun Administrazioak, farmazia aldibaterako derrigorrez ixtearen erabakia har dezan. 2.- Farmazia-bulegoa aldibaterako itxi ondoren, konponketa-obrak egiteko edo borondatezko lekualdaketa gauzatzeko baimena eskatzearen aukera egin beharko du botikari titularrak. Aukera hori 6 hilabeteko epearen barruan gauzatu beharko da, farmazia ixteko komunikazioa jaso dadin egunaren biharamunetik hasita kontatuko dela epealdia. Epe hori amaitu eta aukerarik egin ez baldin bada, farmazia-bulegoa behin-betiko ixteko espedienteari emango dio hasiera Osasun Administrazioak, ofizioz gainera. 3.- Konponketa-obrak egitearen aurkera egin baldin badu botikari titularrak, bulegoetan obrak egiteko baimena eskatzeko prozedura arautzen duen azaroaren 29ko 459/1994 Dekretuan xedatzen denari egokitu beharko zaio eskabidea. 4.- Borondatezko lekualdaketa egitearen aukera egiten baldin badu botikariak, borondatezko lekualdaketei buruz dekretu honetan xedatzen denari egokitu beharko zaio eskabidea. 31. atala.- 1.- Farmazia kokatuta dagoeneko eraikina jausi, botatze obrak egin edo husketa akordioa hartzea gertatuz gero, itxi egingo du bulegoa botikariak. Botikarien Kolegio Ofizialari eta Osasun Administrazioari eman baharko die horren berri, hori gertatu dadin egunetik hasi eta 2 eguneko epearen barruan. 2.- Osasun Administrazioak, bulegoa aldibaterako nahitaez ixtearen akordioa hartuko du. 3.- 21.2 atalean aipatzen diren aukeren artean, botikariak, eraikina birregin dadin arte nahitaezko aldibaterako ixketaren aldeko aukera egingo balu, aukera hau 6 hilabeteko epearen barruan egin beharko da 21. atalean xedatzen denaren arabera. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: a) Lehengo kokalekuan bertan ihardunari ekingo zaionaren konpromezua. Ondorio hauetarako, hasierako kokalekutzat joko dira eraikineko merkataritzalokal guztiak, baina hori eraikina berregin ondoren. b) Lana egiten zeneko lokalaren azalera erabilgarria kreditatuko duten agiriak, dekretu honetako aldibaterako xedapenetatik bigarrenean xedatzen denaren arabera. c) Aldibaterako nahitaezko ixketa eskatzen deneko epealdia. 4.- Eraikina berregin arteko aldibaterako nahitaezko ixketarako baimenak, Osasun sailburuordeak emango ditu. 5.- Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, aldibaterako nahitaezko ixketarako baimena, birreraiki arte eta 3 urtetarako, emandakotzat joko da, baimena eskatu eta 3 hilabete igaro ondoren Osasun sailburuordeak dagokion erabakia eman ez baldin badu. 6.- Aldibaterako nahitaezko ixketarako baimena eman zenetik 3 urte igaro baino lehen, botikariak, lehengo egoitzan ihardunari ekiteko baimena eskatu beharko du, dekretu honetan xedatzen denaren arabera. 7.- Birreraiki arteko aldibaterako nahitaezko ixketarako epealdia bukatu eta, botikariak, beroni ezar dakiokeen kausa dela medio, toki berean ihardunari ekiteko baimena ez eskatzea gertatuz gero, Administrazioak, bulegoa behin-betiko ixteko espedienteari emango dio hasiera.III. ATALBURUA Zigorra edo sanitate, higiene edo segurtasuna mailako arrazoiak direla medio farmazia-bulegoak ixteari buruzkoa 32. atala.- 1.- Zigor-espedienteen ondorioz emandako erabakien eraginez aldibaterako bulegoen ixketak, espedientean jasota dagoenaren arabera egingo dira eta ez da beharrezkoa izango osasun agintariek inolako erabaki osagarririk eman dezaten. 2.- Ihardunei ekin baino lehenagoko bi hilabeteren barruan eta, gutxienez, 15 eguneko epearen barruan, botikariak, Botikarien Kolegio Ofizialari eta Osasun Administrazioari eman beharko die, obrei noiz ekingo zaienaren berri. 33. atala.- 1.- Akatsak zuzendu edo sanitate, higiene edo segurtasun arrazoiak direla medio, farmaziabulego bat ixteko erabakia eman ahal izango du Osasun sailburuak, baina ez du zigor-mailarik izango. 2.- Era berean, osasunarentzako gertuko arrisku larria dagoela edo egon daitekeela uste-izate kasuetan, Osasun sailburuak, farmazia aldibaterako nahitaez ixteko erabakia eman dezake, baina ez da zigorra izango. IV. ATALBURUA Lehengo egoitzara itzultzeari buruzkoa 34. atala.- 1.- Nahitaezko lekualdaketarako emandako epealdia beteta egoteak, aldibaterako egoitzan iharduna behin-betiko uztea dakar eta, ondorioz, aldibaterako nahitaezko itxiera-egoeran geldituko da bulegoa, hasierako lekura edo agizko lekura itzultzeari dagokion ihardute-baimena lortu arte. 2.- Nahitaezko lekualdaketa egiteko eman zen epealdia amaitu baino lehen, botikariak, hasierako lekura edo agizko lekura itzultzeko baimena eskatu beharko du. 3.- Nahitaezko lekualdaketa egiteko eman zen epealdia igaro eta botikariak, beroni ezar dakiokeen kausa dela medio, hasierako edo agizko lekura itzultzeko baimenik ez eskatzea gertatzeak, bulegoa behinbetiko isteko espedienteari ofizio bidez hasiera ematea ekarriko du. 4.- Nahitaezko lekualdaketarako eman zen epealdia amaitu ondoren, ezin eskatu ahal izango da itzulpenbaimena. Bulegoa behin-betiko itxi dadinaren erabakia hartu baino lehen, agizko lekualdaketa eskatu ahal izango da, behin bakarrik baldin bada ere. 35. atala.- 1.- Hasierako lekura itzultzeko baimeneskabidearekin batera, obra-proiektua aurkeztu beharko da. Horretan agintea duen teknikariak idatzi eta dagokion Kolegio Ofizialak bisatu beharko du proiektu hori. Bulegoak teknika eta material mailan bete behar dituen baldintzak eta azaleraren barne-banaketa nola egin behar den finkatzen duen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera bulegoa jarri nahi deneko lokalari buruzkoa izango da proiektu hori. 2.- Itzulpen baimenaren ondorioetarako, eraikinean kokatuta dauden merkataritza-lokal guztiak hartuko dira hasierako lekutzat, birreraiki ondoren eta bulegorako lehengo sarrera eta leku horietarakoa kale bereanegon dadinaren baldintzapean. 3.- Osasun sailburuak emango du hasierako egoitzara itzultzeko baimena, bete beharreko baldintzak betetzen diren ala ez ziurtatu ondoren. 4.- Hasierako lekura itzultze-baimena, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatuta dagoenaren arabera, emanda dagoela joko da, eskabidea egin zenetik 3 hilabete igaro ondoren Osasun sailburuordeak dagokion erabakia hartu ez baldin badu. 36. atala.- 1.- Hasierako egoitzara itzultzebaimena, ihardute-baimena lor dadinaren baldintzapean geldituko da. 2.- Itzultzeko baimena eman ondoren, farmazilari interesdunak, 6 hilabeteko epealdia izango du ihardutebaimenaeskatu ahal izateko. 3.- Aurreko idazatian aipatu den epealdia amaitu eta, interesdunak, beroni ezar dakiokeen kausaren bat dela medio, ihardute-baimena ez eskatzea gertatuz gero, zera emango zaio aditzera, hots, eskabidea aurkeztu gabe beste 3 hilabete igarotzea gertatuz gero, itzultzebaimenaharen pean dagoeneko baldintza ezbetetakotzat joko dela, baimenak indarra galduko duela eta bulegoa behin-betiko ixte-espedienteari emango zaiola hasiera. 4.- Ihardute-baimen eskabideei Osasun sailburuordeak emango die ebazpena eskabidea egin ondorengo 3 hilabeteko epearen barruan eta hasierako baimena emateko oinarritzat hartu ziren baldintzak bete diren ala ez ziurtatu ondoren. Botikarien tokian tokiko Kolegio Ofizialari emango zaio horren berri. 5.- Hasierako egoitzarako ihardute-baimena emateak, behin-behineko egoitzan ihardunari behinbetiko uztea darama bere baitan, nahitaezko lekualdaketarako finkatu zen epealdia bete izanaren ondorioz tokiuzte hori eman den kasuan izan ezik. 6.- Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera ihardute-baimena eman dela joko da, atal honetako 4. idazatian aipatzen den epealdia bete eta Osasun sailburuordeak dagokion erabakia ez ematea gertatuz gero. 7.- Hasierako kokalekuko bulegoan bezeroak hartzeari ekitea, ihardute-baimena eman denaren berri jaso dadin egunaren hurrengo 10 eguneko epearen barruan egin beharko du interesdunak. Zabaltze egunean, behar hainbateko baliabide tekniko eta materialak izan beharko ditu farmaziabulegoak. Interesdunak, Osasun Administrazioari eta Botikarien Kolegio Ofizialari eman beharko die farmazia zabaltzearen berri eta, hori, zabaldu baino lehen. 37. atala.- 1.- Dekretu honetako 34.2 atalean finkatzen den epearen barruan eskatutakoa borondatezko lekualdaketarako baimena baldin bada, borondatezko lekualdaketei buruz dekretu honetan xedatzen dena bete beharko da. 2.- Borondatezko lekualdaketa egiteko baimena ukatzea gertatuz gero, edo 16.3 atalean xedatzen denaren ondorioz indargabetuta geldituko balitz, edo ihardutebaimenaukatu edo 36.3 atalean finkatzen den epearen barruan ez eskatzea gertatuz gero, bulegoa behin-betiko ixteko espedienteari emango zaio hasiera ofizioz. 3.- Aurreko idazatian aipatzen den behinbetiko ixketa-espedientearen izapideak egiten diren bitartean eta espedienteari behin-betiko ebazpena eman baino lehen, bulegoaren borondatezko lekualdaketa egiteko baimena eskatu ahal izango da, baina azkenengo aldiz.V. ATALBURUA Farmazia-bulegoak behin-betiko ixtea 38. atala.- Honako hauek izango dira bulego bat behin-betiko ixteko kausak: a) Botikari titularrak, edo titularkideek, edo horien belaunekoek edo legezko ordezkariek egindako eskabidea. b) Regitzailea izendatzeko eskabiderik ez egitea, Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 18. eta 19. ataletan finkatzen den epearen barruan. c) Bulegoa eskuz aldatzeko emandako epealdia betetzea, Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 18., 19. eta 20. ataletan aipatzen diren kasuetan. d) Dekretu honetako 21.3 atalean aipatzen den 6 hilabeteko epealdia betetzea, borondatezko lekualdaketa, edo nahitaezko lekualdaketa edo birreraiki arte aldibaterako nahitaezko ixketa egin dadinaren eskabidea aurkeztu gabe. e) Dekretu honetako 30.3 atalean aipatzen den 6 hilabeteko epealdia betetzea, konponketa-obrak edo borondatezko lekualdaketa egiteko eskatu gabe. f) Bulegoa birreraiki arte, aldibaterako nahitaezko ixketarako edo nahitaezko lekualdaketarako epealdiak, dekretu honetako 31.7 eta 34.3 ataletan aipatzen direnak hain zuzen, betetzea, bidezkoa den baimena eskatu gabe. g) Epeak betetzea, dekretu honetako 20.2, 21.6, 22.4 eta 36.3 ataletan aipatzen diren kasuetarako ezarritakoa eskatu gabe edo aurkeztu gabe. 39. atala.- 1.- Bulegoak, hala nahita, behinbetiko ixteko baimenak Osasun sailburuordeak emango ditu, botikari interesdunak hala eska dezanean. Baimena eman dadineko egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak baimenak. 2.- Jabeak bat baino gehiago izan daitezenean, jabe diren guztiek egin beharko dute famazia ixteko baimenaren eskabidea. 3.- Salbuespen gisa eta bezeroen eskabideak bete beharrak hala eska dezanean, Osasun sailburuordeak atzeratu ahal izango du farmazia ixteko eguna. 4.- Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, farmazia behin-betiko ixteko baimena emandakotzat joko da, ixteko baimena eskatu ondoren 3 hilabete igaro eta Osasun sailburuordeak dagokion erabakia eman ez baldin badu. 5.- Farmazia-bulego bat bezeroentzako ixtea, ixteko baimena eman denaren berri jaso dadin egunaren biharamunean formalizatuko da, baimena emateerabakian besterik espreski finkatzea gerta dadinean izan ezik. 40. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 18. eta 19. ataletan aipatzen diren zirkunstantzietakoren bat bete eta atal horietan aipatzen den 10 eguneko epealdia igaro eta regitzailea izendatzeko eskabiderik egin ez denaren berri izango balu Osasun Administrazioak, honako neurri hauek hartu beharko ditu: a) Eskatzen diren baldintzak bete arte farmazia aldibaterako itxi dadinaren erabakia hartuko luke Osasun sailburuak. b) Bulegoa behin-betiko ixteko espedienteari emango zaio hasiera ofizioz. 2.- Behin-betiko ixteko espedienteari hasiera eman ondoren, Osasun Administrazioak, botikaria, bere belaunekoak edo legezko ordezkariak ezagutzea gertatuko balitz, 15 eguneko epealdia emango zaie regitzailea izendatzeko eskabidea egin dezaten. Administrazioak horiek ez ezagutzea gertatuz gero, iragarpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz emango da 15 eguneko epealdi hori. 3.- Aurreko idazatian aipatu den epealdi horren barruan regitzailea izendatzeko eskabidea egiten baldin bada, amaiera emango zaio behin-betiko ixteespedienteari, hala behar izan dadinean zigor-espedienteari ekin dakionaren kaltetan gabe. 4.- Atal honetako 2. idazatian aipatzen den epealdia igaro eta regitzailea izendatzeko eskabidea ez egitea gerta dadinean, Osasun sailburuordeak, bulegoa behinbetiko ixte-espedienteari ebazpena emango dio, interesdunei, baldin badaude, entzun ondoren. 41. atala.- 1.- 11/1994 Legeko 18. ataleko 4. eta 5. idazatietan, 19. ataleko 2. idazatian eta 20. ataleko 2. eta 3. idazatietan aipatzen diren epealdiak bete eta bulegoa eskualdatzeko edo, hala behar izan dadinean, borondatez ixteko eskabidea ez dela egin gerta dadinean, farmazia behin-betiko ixteko espedienteari emango zaio hasiera ofizioz eta Osasun sailburuordeak bidezkoa izan dadin erabakia emango du interesdunei entzun ondoren. 2.- Entzutealdia burutze-aldian zehar bulegoa eskuz aldatzeko eskatzea gertatuz gero, amaiera emango zaio behin-betiko ixte-espedienteari, zigor espedienteari, hala behar izan dadinean, ekin dakionaren kaltetan gabe. 42. atala.- Aurreko atalean aipatzen den behinbetiko ixte-prozedura aplikagarri izango da, dekretu honetako 38. ataleko d), e), f) eta g) idazatietan aipatzen diren kasuetan ere. VI. ATALBURUA Farmazia-bulegoak aldibaterako eta behinbetiko ixteei buruzko xedapen orokorrak 43. atala.- Hilabete baino gehiagorako aldibaterako ixte edo behin-betiko ixte kasuetan, botikari titularrak, sendagaiak eta gainontzeko osasun-produktuak zaindu, kontserbatu edo, hala behar izan dadinean, itzuli edo deuseztatuko direla bermatuko duten neurriak hartu beharko ditu. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legea indarrean jarri baino lehen aplikagarriak ziren legeetan xedatzen denaren arabera baimendutako farmaziabulegoak izan daitezenean, lokala handiagotzea dakarten obrak ez dira joko lekualdaketatzat erabilgarria den azalerak 75 metro karratu edo gehiago baldin baditu ere, sarrerak kale beretik izaten jarrai dezanaren baldintzapean. Bigarrena.- Hasierako lekura bertara itzultze edo ihardunari berrekite eskabidearen kasuan, Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legea indarrean jarri baino lehen aplikagarriak ziren legeetan xedatzen denaren arabera baimendutako farmazia-bulegoak izan daitezenean, lokalak, oro har eskatzen diren 75 metro karratu erabilgarriak baino gutxiagoko azalera duen lokalerako baimena eman ahal izango da salbuespen gisa bada ere, honako baldintza honen pean, hau da, birreraiki den eraikinean erabilgarri dauden lokalek neurri hori ezin dutela bete kredita dadinean hain zuzen. Dadina dadila, itzulera-lokalak, lehen zuen hainbateko azalera erabilgarria izan beharko du gutxienez. Hirugarrena.- 1.- 1941eko urtarrilaren 24ko Dekretua indarrean jarri baino lehen gaurregungo egoitzan jarrita zegoen bulego bat lekuz aldatzeko baimena eman dadin kasuetan, ondoren aipatzen diren aukeretakoren bat onartu ahal izango du interesdun botikarriak, nahiz dekretu honetako ataletan aipatzen den nahitaezko lekualdaketarena, nahiz ondorengo idazatian aipatzen den lekualdaketarena; horretarako honako baldintza hau eman beharko da, hots, osasun-barruti berean (11/1994 Legeko 10.1.A atalean aipatzen diren farmaziaeskualdeetakobat baldin bada) edo udalerri berean (11/1994 Legeko 10.1.B edo 10.1.C atalean aipatzen diren farmazia-eskualdeetako bat baldin bada) eta, 1941eko urtarrilaren 24ko Dekretua indarrean jarri baino lehen, gaurregun bulegoa kokatuta dagoeneko lekuan beste bulego bat egon dadila hain zuzen. 2.- Aurreko idazatian aipatzen den kasuan, aldibaterako lokala, hasierako lokaletik 30 metro baino gutxiagoko aldera egon ahal izango da. Azaroaren 15eko 430/1994 Dekretuan finkatzen den prozeduraren arabera egingo da neurketa, hasierako lokalaren fatxadaren zentrua hartuko dela abiapuntutzat eta 30 metroko erradioaren barruan azaleraren zati bat bahintzat izan dezaten lokal guztiak hartuko dira balidotzat aldibaterako lekuketa egin ahal izateko. 3.- 1. idazatian aipatzen den aukera, nahitaezko lekualdaketa eskatzeko epearen barruan egin behar da eta ondoren aipatzen diren agiriok erantsi: a) Bulegoaren gaurregungo lekuak, 1941eko urtarrilaren 24ko Dekretua indarrean jarri baino lehenagoko data batean hartzen duela oinarri agiribidez kreditatzea. b) Osasun barruti berean edo, kasuan kasu, udalerri berean a) puntuan aipatzen den baldintza betetzen duen beste bulego bat behintzat badagoela agiribidez kreditatzea. c) Nahitaezko lekualdaketari buruz dekretu honetako 18.1 atalean aipatzen diren agiriak. 4.- Salbuespenezko kasu honen izapideketa, nahitaezko eskualdaketei buruz oro har finkatuta dagoen prozeduraz arautuko da. Laugarrena.- Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legea indarrean jarri baino lehen baimena eman zitzaieneko bulegoen nahitaezko lekualdaketa espedienteetan, Osakidetzari atxikita dauden osasun zentruen aldibaterako kokaketa, 150 metro baino gutxiagora jartzeko baimena eman ahal izango da, hasierako lekuak zuen hainbateko aldea gutxienez izan dezanaren baldintzapean. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetan aipatzen ez diren prozeduren alde guztiei dagokienetan, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea izango da aplikagarri. Bigarrena.- Osasun sailburuari esku ematen zaio, dekretu honetan agintzen dena garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan. Hirugarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1995eko ekainak 27. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasun sailburua, IÑAKI AZKUNA URRETA.ERASKINA FARMAZIA BULEGO BERRIEN TITULARITATEA ESKURATZEKO MEREZIMENDUEN BAREMOA 1.- Lanbide esperientzia. Lanbide esperientziagatik gehienera eman daitezkeen puntuak ez dira 15 baino gehiago izango. Esperientziaren baloraketa, hilka egingo da. a) Botikari titular, regitzaile edo ordezko gisa bulego batetan egindako denboraldia: - Azken 10 urteetan: puntu 1 urteko. - Aurreko urteetan: 0,5 puntu urteko. Bulego bateko titular edo titularkide izan eta bulegoaren jabe izateko deialdia egin zeneko aurreko 12 hilabeteen barruan, seme-alabei, gurasoei, anaiarrebei edo ezkontideari, dohan edo kobratuz, bulegoa eman dien botikariari ez zaio kontatuko inolako merezimendurik lehen aipatu den kontzeptu hori delaeta. b) Botikari laguntzaile gisa bulego batetan lan egitea: - Azken 10 urteetan: 0,8 puntu urteko. - Aurreko urteetan: 0,4 puntu urteko. c) Botikari gisa, Oinarrizko Laguntzarako zentruetan, Ospitaleetan eta Zentru Soziosanitarioetan, farmaziazerbitzuetaneta sendagai biltegietan botikari gisa lan egitea: - Azken 10 urteetan: 0,8 puntu urteko. - Aurreko urteetan: 0,4 puntu urteko. (F.I.R izateko trebakuntza urteak ez dira baloratuko, F.I.R titulua baloratu dadin kasuetan). d) Sanitate Administrazioan, FarmaziaKorporazioan edo sendagaiak egin eta banatzen direneko zentruetan botikari gisa lan egitea: - Azken 10 urteetan: 0,7 puntu urteko. - Aurreko urteetan: 0,35 puntu urteko. 2.- Esperientzia irakaskuntzan. a) Tutelapeko praktiken zuzendaritzagatik, praktika horiek landutako programaren arabera garatu daitezenaren baldintzapean: - Irakasle bakoitzagatik: 0,1 puntu. Kontzeptu honengatik gehienera emango diren puntuak, ez dira sekula puntu 1etik gorakoak izango. Itunepeko eta baimendutako zentruan tutelapeko praktikak egiteko botikari bat baino gehiago egon dadinean, guztien artean bananduko dira lortutako puntuak proportzionalki. b) Irakaskuntza emateko baimena duen ospitalefarmaziadun zerbitzu batetan botikari gisa lan egitea: - Ikasle botikari gisa F.I.R. lortzeko egindako kurtso bakoitzagatik: 0,2 puntu. Kontzeptu honengatik gehienera emango diren puntuak: 5 puntu. c) Osasunari buruzko zientzien alorraren barruan, Unibertsitateko Fakultateetan katedradun edo irakasle titular gisa sendagai edo sanitate-produktuei buruzko eskolak ematea: - Azken 5 kurtsoetan: 0,5 puntu kurtsoko. - Aurreko kurtsoetan: 0,1 puntu kurtsoko. Kontzeptu honengatik gehienera emango diren puntuak, ez dira sekula 3 baino gehiago izango. d) Sanitate Administrazioak, Unibertsitateak edo Farmazia-Korporazipoak antolatutako kurtsoetan, farmaziasorospenlanekin lotura duten arloetan irakasle gisa egindako zerbitzuak: - Azken 5 urteetan: 0,1 puntu, 10 eskolaorduegatik. Kontzeptu honengatik gehienera emango diren puntuak, ez dira sekula 2 baino gehiago izango. 3.- Argitalpenak eta Proiektuak. Farmazia-sorospen gaiekin lotura izan eta azken 5 urteetan argitaratutako lanengatik: - Egilea bada: - 0,25 puntu argitalpen bakoitzagatik. - 0,125 puntu artikuluko. - Lankidea bada: - 0,125 puntu argitalpen bakoitzagatik. Kontzeptu honengatik gehienera emango diren puntuak, ez dira sekula 3 baino gehiago izango. 4.- Espediente akademikoa. a) Farmazia-ikasketetan Doktoradutza izateagatik: 2 puntu. b) Osasunari buruzko beste zientzi batzutan eskatzen denaz besteko lizentziatura bakoitzagatik: 0,5 puntu. c) Ospitale-farmazian espezialista titulua izateagatik: 2 puntu. 5.- Gradu ondorengo ikastaroak. Farmazia-sorospen gaiekin lotura duten arloei buruz egindako trebakuntza eta hobekuntza kurtsoegatik. Sanitate Administrazioak, Unibertsitateak edo KolegioAntolakuntzakazken 10 urteetan zehar eratutakoak izan behar dute. (Erakunde horietakoren batek antolatutakotzat joko dira, nolabaiteko lankidetza izan duela ziurtagirian jasotzen baldin bada). Kurtsoaren iraupena: - 20 ordutik 60rartean: 0,15 puntu. - 61 ordutik 100era artean: 0,25 puntu. - 100 ordutik gora: 0,3 puntu. Orduak kontatu ahal izateko, honako arau hauek hartuko dira kontutan: Iraupena jaso ez dadineko kurtsoak ez dira kontutan hartuko. Astebeteko iraupena izan dezaten kurtsoei, 30 orduko balioa emango zaie. Unibertsitateak emandako espezializazio eta graduatu ondorengo kurtsoei 100 ordutik gorako balioa emango zaie. Kontzeptu honengatik emango diren gehienezko puntuak: 5 puntu. 6.- Euskara ezagutzea. a) E.G.A. titulua edo baliokidekoa izateagatik: 0,5 puntu.

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kontzeptu horretan, gehienez ere, 2 puntu lor daitezke.

Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legean finkatzen den ereduak aldaketa nabaria ekarri zuen farmaziabulego berriak sortzeari dagokionetan eta bai lege hori indarrean jarri arte aplikatu ohi ziren legeei dagokienetan ere.

Ondorioz, farmazia-bulego berriak sortzeko prozedura finkatzen da dekretu honetako I. Idazpuruan, 11/1994 Legeko 34. atalean agintzen dena garatuz. Berrikoia da, bai prozedurari ekiteari dagozkionetan, Osasun Administrazioak emango dio hasiera ofizioz eta EHAAn argitaratuko da eta bai ebazpena emateari dagokionetan ere. Lehiatzaileek aurkeztutako merezimenduetan hartuko du oinarri ebazpenak.

Farmazia-bulegoak tokiz aldatzea aztertzen da II. Idazpuruan, 11/1994 Legeko 16. atalean xedatzen dena garatuz batipat. Tokiz aldatzeak, borondatezkoak edo nahitaezkoak izan daitezke.

Boroztatezko tokialdaketa, behin-betikoa da beti. Nahitaezkoa, berriz, salbuespenezkoa denez, behinbetikotzat jotzen da gehienetan; kasu honetan, borondatezko tokialdaketa egiteko finkatzen diren aldeak baino txikiagoak izan daitezke beste farmaziabulego batzurekiko, denboraldi jakin baterako bakarrik izango direla eta 3 urtetik gorakoa sekula ere ez. Epealdi hori amaitu dadinean, lehengo egoitzara aldatu beharko da farmazia-bulegoa edo, bestela, nahitaezko aldibaterako itxialdi-egoeran gelditu.

Ondorioz, aldibaterako nahitaezko tokialdaketaren ezaugarrietariko bat, lehengo egoitzara itzuli beharra da. Itzultzeko posibilitaterik ez ematea gerta dadinean, ezin daiteke izan behin-behineko tokialdaketa hori eta, kasu horretan, borondatezko tokialdaketatzat joko da.

  1. Idazpuruan farmazia-bulegoak ixtea aztertzen da, aldibaterakoen (nahiz borondatezkoak, nahiz nahitaezkoak izan hauek) eta behin-betikoen arteko bereizketa egiten dela.

    Aldibaterako lehenengo eta bigarren xedapenetan, Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legea indarrean jarri baino lehen baimena eman zitzaien lekuari dagokionetan egoera bereziak dituzten farmazia-bulego batzuk aztertzen dira. Tokiarekiko arazoak, handiagoketa obrak egin direlako edo lehengo lekura itzultzearen ondoriozkoak izan daitezke.

    Bukatzeko, aldibaterako xedapenetatik hirugarrenean, gainontzeko farmazia-bulegoekiko eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako osasun-zentruekiko gutxienezko aldea betetzeari buruzko salbuespena aztertzen da, 1941eko otsailaren 6ko Estatuaren Buletin Ofizialean argitaratu eta 1941eko urtarrilaren 24ko Dekretua indarrean jarri baino lehen gaurregun duten lekuetan kokatuta dauden farmazia-bulegoen kasuetan hain zuzen. Farmaziabulego horiek jarri zirenean, ez zegoen finkatuta bulegoen artean gutxienezko aldeak gorde behar zirenik. Horiek horrela, batabestearengandik gertu daudenez, zera gertatzen da sarritan, hau da, ezin dela jarri bulegorik aldibaterako bada ere, 50 urte baino gehiagotan zehar kokatuta egon deneko lekutik gertuan. Eragozpen honi irtenbidea eman ahal izateko, baimena ematen da lehengo lekutik hasi eta 30 metroko erradioaren barruan kokatuta dagoen leku bat erabili ahal izateko.

    Ondorioz, Botikarien Kolegio Ofizalei entzun ondoren, Osasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko ekainaren 27an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,

Farmazia-bulegoak sortzeko prozedurari buruzkoa

Farmazia-bulego berriak sortzeko deialdiari buruzkoa

  1. atala.- 1.- Biztanleriaren udal padroien urteko zuzenketak eman ditzan datuak ofizialki ezagutu ondoren, farmazia-bulego bat edo batzuk sortzea bidezkoa izan dadinean, ofizio bidez emango dio hasiera prozedurari Osasun Sailak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da hori urte bakoitzeko lehenengo sehilabetekoaren barruan. Zabaldu daitezkeen farmazia-bulegoak hainbat deialdi egingo dira.

  2. Farmazia-bulego bat baino gehiago sortzea komenigarri izan dadinean, aldi berean edo batabestearen ondoren eman ahal izango die hasiera prozedurei Osasun Sailak.

  3. Deialdian edo, hala behar izan dadinean, deialdi bakoitzean honako aipamen hauek jaso beharko dira:

    1. Bulegoa han instalatzea komeni deneko farmaziabarrutia

    2. Farmazia-bulegoaren agiango kokapena, 11/1994 Legeko 13. atalean ematen diren irizpideen arabera.

    3. Eskaintzak aurkezteko epealdia.

  4. Prozedura honen ekintzen berri ematea beharrezkoa izan dadinean, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 atalean xedatzen denaren arabera jokatuko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango dela argitara hori.

  5. Deialdiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren eta espedienteei administrazio bidean ebazpena eman arte, deialdiek hartzen dituzten osasun-barrutietara bulegoak aldatzeko edo beroietan kokatzeko eta deialdiak egin ondoren aurkeztu daitezen eskabideen izapideketak geldiarazi egingo dira, aurreko lerroaldian aipatzen den salbuespenaren kasuan izan ezik.

    Dekretu honetako 9.1.b) atalean aipatzen diren kasuetakoren batetan oinarri har dezaten eskabideak eta nahitaezko tokialdaketa eskabideak ez dira geldiarazketa horretan sartzen.

  1. atala.- Farmazia-bulegoa sortzeko deialdian, horren titularitatea eskuratzeko aurkezten diren eskaerekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

    1. Eskaera-egileak botikari-titulua duela erakusteko egiaztagiria.

    2. Aitorpena, hau jakinarazteko: ea, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean, edo aurreko 12 hilabeteetan, eskaera-egilea farmazia-bulegoren baten titular edo titularkide izan den ala ez.

    3. Eskaera-egilea, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean, farmazia-bulegoren baten titular edo titularkide bada, eta farmazia horretan egindako jardunbide profesionala merezimendu modura bere alde aintzakotzat hartzea nahi badu, konpromisoa aurkeztu behar du, titularitatez duen farmazia- bulego hori itxiko duela, edo, titularkide denean, gainerako titularkide guztiek ere lehengo farmazia hori itxiko dutela.

    4. Eskaera-egileak, deialdia argitaratutako une horretan bulegoaren titular edo titularkide ez izan arren, aurreko 12 hilabeteetan titular edo titularkide izan bada, agiriak aurkeztu beharko ditu egin den eskualdaketa hori egiaztatzeko, eta jakinaraziko du ea eskualdaketa hori, seme-alaben, gurasoen, biloben, anai-arreben edo ezkontidearen alde egin den, doan ala kostu bidez.

    5. Dekretu honetako eranskinaren arabera aurkeztutako merezimenduak. Farmazia titularkide batzuen artean hartzeko denean, eskaerarekin batera, titularkideetako bakoitzak dituen merezimenduak aurkeztu behar dira.

    6. Tasa ordaindu dela erakusteko egiaztagiria.

  2. atala.- 1.- Balorazio Batzordeak egingo du eskaeraegileek aurkeztutako merezimenduen balorazioa, betiere, dekretu honetako eranskinean emandako baremoaren eta irizpideen arabera.

    Botikari bik edo gehiagok elkarrekin batera titularkide izateko eskabidea egiten dutenean, horien guztien merezimenduak batuko dira, eta emaitza hori zati titularkide-kopurua, horixe izango da azken balorazioa.

  1. Osasun sailburuak izendatuko dituen 6 kidek osatuko dute Balorazio Batzordea, honako era honetan bananduko direla kide horiek: 3 kide, Osasun Administrazioaren izenean; 1 Botikarien Kolegio Ofizialen izenean; 1 farmazia-bulegoetako Botikarien EnpresaAntolakudeen izenean eta 1 bulegoetan lana egiten duten Farmazi-Profesionalen Elkarteen izenean.

  1. atala.- 1.- Balorazioa egin ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira behin-behineko zerrendak lortutako puntuekin batera, interesdunek, egokitzat jotako erreklamazioak aurkez ditzaten.

  1. Erreklamazioak aztertu ondoren, behinbetiko zerrenda gertatuko du Batzordeak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira zerrenda horiek.

  2. Behin-betiko zerrendaren aurka, gora jotzeko errekurtso aurkeztu ahal izango zaio Farmazia zuzendariari.

  1. atala.- 1.- Punturik gehien izan ditzan botikariak, 4 hilabeteko epealdia izango du ondoren aipatzen diren agiriak aurkezteko. Behin-betiko zerrendak administrazio-bidean finkotasuna hartu dezan egunaren biharamunetik hasita kontatuko da epealdi hori edo, hala gertatuz gero, aurreko eskegileak ukoa aurkeztu duenaren berri jaso dadin egunetik hasita:

    1. Farmazi-bulegoaren titularitate eta jabetasunarekiko inolako lotura juridikorik ez dagoela kreditatuko duten agiriak.

    2. Gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano. Gertuen dauden farmazia-bulegoekiko eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, azaroaren 15eko 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasun hauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu.

    3. Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera.

      1. Punturik gehien lortu dituen eskegilea farmaziabulego baten titular izatea gertatuz gero, eskualdaketa edo ixketa espedienteari bideak eginarazteak ez du etengo atal honetako 1. idazatian aipatzen den 4 hilabeteko epealdia. Titular izan zeneko farmaziabulegoarekiko titularitate eta jabetza mailako lotura juridikorik ez izatea kreditatu ahal izateko eman daiteke epealdi hori.

      2. Epealdi hori igaro eta botikariari ezarri dakiokeenkausaren bat dela medio eskatutako agiriak ez aurkeztea gerta dadinean, ukoa eman dela ulertuko da. Aukeztutako merezimenduen balorazioa egiterakoan punturik gehien lortu dituen hurrengo eskegilearekin ere modu berean jokatuko da, honako baldintza hau eman dadinean: farmazia-bulego berri bat sortzeko deialdian, atal honetan aipatzen diren epeen kontaketan edo geroagoko faseren batetan ez dadila sartuta egon.

Farmazia-bulego berriak sortzeko baimenei buruzkoa.

  1. atala.- 1.- Farmazia zuzendariak, agiriak ongi daudela ziurtatu ondoren, farmazia-bulegoa sortzeko baimena emango du.

  1. Farmazia zuzendariak horretarako eman dezan erabakia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  2. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, sortzeko baimena eman dela ulertuko da, honako hau gerta dadinean, hau da, dekretu honetako 5.1 atalean aipatzen diren agiriak aurkeztu ziren egunetik 3 hilabete igaro ondoren, Farmazia zuzendariak dagokion erabakia ez ematea alegia.

  3. Farmazia ihardunean jartzeko baimena lor dadinaren baldintzapean geldituko da sortzebaimena.

  4. Ez da emango baimenik farmazia-bulego bat sortzeko, Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 11. atalean finkatzen diren irizpideen arabera, farmazia jartzeko posibilitateak egon arren, ezin jarri ahal izatea gerta dadinean, honako kausa hauek direla medio: baldintza orokorrak eta instalatuta dauden farmaziabulegoekiko edo Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasunzentruekiko aldeak betetzen dituen lokalik osasunbarrutiaren barruan ez egotea gertatzea alegia.

Farmazia-bulego berriak ihardunean jartzeko eta zabaltzeko baimenari buruzkoa

  1. atala.- 1.- Farmazia-bulego bat sortzeko baimena eman ondoren, 4 hilabeteko epealdia emango zaio esleipendunari bulegoa ihardunean jartzeko baimena eskatu dezan, Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 32.b) atalean finkatzen denaren arabera.

  1. 11/1994 Legeko 40. atalean aipatzen diren inkonpatibilitate-kausetakoren batetan ere ez dagoela sartuta jasoko duen zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da eskabidearekin batera.

  2. Farmazia zuzendariak emango du ihardunean jartzeko baimena, sortzeko baimena emateko oinarritzat hartu ziren baldintzak betetzen direla ziurtatu ondoren. Dagokion Botikarien Golegio Ofizialari eman beharko zaio baimena eman denaren berri.

  3. Ihardunean jartzeko baimenaren berri jaso ondorengo 10 egunen barruan zabaldu beharko du interesdunak bulegoa. Jendearentzako zabaltzeegunean, behar hainbateko baliabide tekniko eta materialez hornituta egon beharko du farmazia berriak.

    Osasun Administrazioari eta dagokion Botikarien Kolegio Ofizialari zabaltzearen berri emango beharko die interesdunak, ekintza hori burutu baino lehen.

  4. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, ihardunean jartzeko baimena eman dela joko da, eskabidea aurkeztu zenetik hiru hilabete igaro eta Farmazia zuzendariak dagokion erabakia ez ematea gerta dadinean.

  5. Artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatzen den epealdia igarota, interesdunak, berari egotz dakizkiokeen arrazoiak direla-eta, farmazia jardunean hasteko baimena eskatzen ez duenean, honako hau emango zaio aditzera: beste hiru hilabeteren barruan eskabiderik egin ezean, farmazia-bulegoa sortzeko baimenak dakarren betekizuna bete gabe geratuko dela, eta, horrenbestez, baimena indarrik gabe gelditu dela; orduan, farmazia-bulegoa sortzeko baimen-eskubidea izango du balorazio-zerrendako hurrengoak, alegia, aurkeztutako merezimenduen balorazioan punturik gehien lortu dituenak, betiere, baldin eta artikulu honetan ezarritako epeetako inongo konpututan, edo aurreragoko beste faseren batean, sartuta ez badago.

Farmazia-bulegoak tokiz aldatzeko prozedurari buruzkoa

Xedapen orokorrak

  1. atala.- 1.- Bulegoak, kokatuta daudeneko farmaziabarrutiarenbarruan bakarrik aldatu ahal izango dira lekuz.

  1. Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 16. atalean eskatzen den biztale-portzentaiak bete egin beharko dira farmaziak tokiz aldatzean.

    Era berean, bulegoa jarriko deneko lokalak, abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan finkatzen diren baldintzei eta barne-banaketari dagozkieneak bete beharko ditu.

  2. Bulegoen tokialdaketak, borondatezkoak eta nahitaezkoak izan daitezke.

Tokialdaketaren kausei buruzkoa

  1. atala.- 1.- Hona hemen borondatezko tokialdaketaren kausak:

    1. Bulegoa kokatuta dagoeneko lokalaren errentamendu-kontratua amaitzea.

    2. Lokala jaustea, botatzeko baimena ematea edo huste-akordioa, aurri-egoeran dagoenaren deklarazioaespedientean hartutakoa: Bulegoa han kokatuta dagoeneko eraikina hustu beharra eraman behar du bere baitan deklarazio horrek eta, gainera, lehengo kokalekura itzultzeko posibilitaterik gabe.

    3. Botikariaren borondatean oinarri izan dezaten gainontzeko kausa guztiak.

      1. Borondatezko lekualdaketak behinbetikoak izango dira beti eta hasierako kokalekuan iharduna uztea ekarriko dute.

  2. atala.- 1.- Honako hauek izango dira nahitaezko lekualdaketaren kausak: lokala jaustea, botatzeko baimena ematea, aurri-egoeran dagoenaren deklarazioespedientea izapidetzea. Bulegoa han kokatuta dagoeneko eraikina hustu beharra eraman behar du bere baitan deklarazio horrek, eraikina birreraiki egingo dela ezagutu eta bertaratuko denaren hitza botikariak eman dezanaren baldintzapean.

  1. Nahitaezko tokialdaketak, behinbehinekoak dira eta 3 urte baino gutxiagorakoak beti.

    Nahitaezko tokialdaketak, bulegoak lehen zuen lekua aldibaterako eta derrigorrez uztea dakar, dekretu honetako 33. atalean xedatzen denaren arabera.

  2. Salbuespen gisa eta eraikina birregiten baldin bada, aurreko idazatian aipatzen den nahitaezko tokialdaketa, behin-betikoa izan daiteke, botikari titularrak hala eskatu eta honako baldintza hauek bete daitezenean:

    1. Bulegoa kokatuta dagoeneko udalerriak, 800 biztanle baino gutxiago izatea.

    2. Farmazia-barruti bereko beste udalerri batera bulegoa pasatzea eskatu dadila, 11/1994 Legeko 16. atalean farmazia-bulegoentzako ezartzen den biztanlekopurua gordez.

Borondatezko tokialdaketarako prozedurari buruzkoa

  1. atala.- Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 10.1.a) atalean aipatzen diren farmaziabarrutietakoren batean kokatuta dagoen bulego bat borondatez tokiz aldatzea nahi denean, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira tokialdaketa-eskabidearekin batera:

  1. Tokialdaketa, farmazia kokatuta dagoeneko osasunbarrutianegitea nahi baldin bada:

    1. Gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano. Farmazia jartzea nahi deneko eta gertuen dauden farmaziabulegoekikoeta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasunhauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu.

    2. Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua. Proiektu hori, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denari egokituko zaio.

  2. Bulegoa kokatuta dagoeneko osasunbarrutiaz besteko barrutiren batera farmazia aldatzea nahi izanez gero, aurreko puntuan aipatu diren agiriez aparte, tokialdaketa egin nahi deneko osasun-barrutian erroderatuta dauden biztanleak kreditatuko dituen eta Udalak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, eskabidea aurkeztu zeneko egunean ofizialki indarrean zegoen udal-erroldaren azken berrikuntza edo zuzenketaren arabera.

  1. atala.- Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 10.1.b) atalean aipatzen diren farmazia-barruti batean kokatuta dagoen bulego bat borondatez tokiz aldatzea nahi denean, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira tokialdaketa-eskabidearekin batera:

  1. Udalerri bakarra hartzen duen farmaziabarrutia baldin bada:

    1. Gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano. Farmazia jartzea nahi deneko eta gertuen dauden farmaziabulegoekikoeta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasun hauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu.

  2. Udalerri bat baino gehiago hartzen dituen farmaziabarrutiaizan dadinean, 11/1994 Legeko 10.1.c) atalean zehazten diren farmazia-barrutietara lekualdaketak egiteko hurrengo atalean eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera.

  1. atala.- Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 10.1.c) atalean aipatzen direnetako farmaziabarruti batetan kokatuta dagoen bulego baten borondatezko lekualdaketa egitea nahi denean, honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio lekualdaketaeskabideari:

  1. Udalerri berean lekualdaketa egitea nahi izanez gero eta bulegoa bakarra baldin bada:

    Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua. Proiektu hori, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denari egokituko zaio.

  2. Udalerri berean lekualdaketa egitea nahi izanez gero eta bulego bat baino gehiago baldin badaude:

    2. Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denari egokitu behar zaio.

  3. Farmazia-barruti bereko beste udalerri baterako tokialdaketa egitea nahi izanez gero:

    1. Udalak emandako ziurtagiria, farmazia kokatuta dagoeneko Udalak egindakoa eta bai farmazia kokatuko denekoak ere. Eskabidea egin zen egunean ofizialki indarrean zegoen udal-errolda azkenengoz berritu edo zuzendu zenean erroderatuta zauden biztanleak kreditatuko dira beroietan.

    3. Lekualdaketa egitea nahi deneko udalerrian bulegorik ez egotea gerta dadinean izan ezik, beharrezkoa izango da, gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano aurkeztea. Farmazia jartzea nahi deneko eta gertuen dauden farmazia-bulegoekiko eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, azaroaren 15eko 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasun hauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu.

      1. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkartean FarmaziakAntolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 11.4 atalean xedatzen direnen ondorioetarako, baliodunak izango dira udalek emandako ziurtagiriak, lekualdaketa eskabidea aurkeztu baino gutxienez hilabete lehenago ziurtagiria eginda egon dadinaren baldintzapean.

      1. Agiri guztiak ez aurkeztea gertatuz gero, hamar eguneko epearen barruan akatsak zuzendu edo legezko agiriak aurkez ditzala eskatuko zaio eskegileari eta, hori ez betetzea gertatuko balitz, eskabideari uko egiten diola ulertuko dela emango zaio aditzera. Kasu honetan, artxibatu egingo da besterik gabe.

      1. atala.- 1.- Borondatezko lekualdaketen eskabideei Farmazia zuzendariak emango die ebazpena 3 hilabeteko epearen barruan.

      1. Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, lekualdaketa baimena eman dela joko da, ebazpena emateko epealdia amaitu eta Farmazia zuzendariak dagokion ebazpenik ez ematea gerta dadinean.

      1. atala.- 1.- Ihardute-baimena lor dadinaren baldintzapean geldituko da, borondatezko lekualdaketa baimena.

      1. Borondatezko lekualdaketarako baimena eman ondoren, 6 hilabeteko epealdia izango du botikariak ihardute-baimena eskatu ahal izateko.

      2. Aurreko puntuan aipatu den epealdia igaro eta, botikariari ezarri dakiokeen kausa bat dela medio, ihardutebaimenaeskatu ez baldin badu interesdunak, honako ohar hau egingo zaio interesdunari, hau da, lekualdaketa-baimena haren pean dagoeneko baldintza ez betetakotzat joko dela alegia.

      3. Ihardute-baimena eskuratzeko eskabideei Osasun sailburuordeak eman beharko die ebazpena, eskabidea egin ondorengo 3 hilabeteko epearen barruan, hasierako baimenean jasotzen ziren baldintza eta eginbeharrak bete direla ziurtatu ondoren. Dagokion Botikarien Kolegio Ofizialari emango zaio horren berri.

      4. Bulegoa leku berrian ihardunean jartzeko baimena emateak, lehen zuen kokalekuan zituen ihardunak uztea ekarriko du eta horren berri jaso dadin egunaren biharamunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.

      5. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera ihardute-baimena eman zela joko da, atal honetako 4. idazatian aipatzen den epealdia igaro eta, epealdi horretan, Farmazia zuzendariak dagokion ebazpena ez ematea gertatuz gero.

      6. Bulegoa leku berrian zabaldu denaren berri, ihardute baimena eman dadin egunaren hurrengo 10 eguneko epearen barruan eman beharko du interesdunak. Zabaltze-egunean, behar hainbateko baliabide tekniko eta materialak izan beharko ditu farmaziabulegoak.

        Interesdunak, Osasun Administrazioari eta dagokion Botikarien Kolegio Ofizialari eman beharko die zabaldu denaren berri, gauzatu baino lehen.

Nahitaezko lekualdaketarako prozedurari buruzkoa

  1. atala.- Nahitaezko lekualdaketetan, honako gutxienezko alde hauek bete beharko dira:

    1. Nahitaezko lekualdaketetan, 11/1994 Legeko 10.1.a) atalean aipatzen diren farmaziaeskualdeetan:

      1. Bulegoaren lekualdaketa osasun barruti berean egitea nahi denean:

        • 125 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, osasunbarrutiberean egon edo ez egon.

        • 150 metro Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasunzentruekiko.

      2. Bulegoaren egoitza beste osasun-barruti batera eramatea nahi denean:

        • 200 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, osasunbarrutiberean egon edo ez egon.

    2. Nahitaezko lekualdaketetan, 11/1994 Legeko 10.1.b) eta c) ataletan aipatzen diren farmaziaeskualdeetan: 91) Farmazia-bulegoa udalerri berean lekualdatzea nahi baldin bada:

      • 125 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, farmazia-eskualde berean egon edo ez egon.

        1. Farmazia-bulegoaren egoitza beste udalerri batera eramatea nahi baldin bada:

      • 200 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, farmazia-eskualde berean egon edo ez egon.

    3. Nahitaezko lekualdaketetan, Km.2-ko 4.000 biztanle baino gehiagoko dentsitatea duten farmaziaeskualdeetan honako hau izango da gutxienezko aldea:

      1. Farmazia-bulegoa osasun-barruti beraren barruan lekuz aldatzea nahi izanez gero:

        • 150 metro Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden beste osasunzentrubatzurekiko.

      2. Farmazia-bulegoa beste osasun-barruti batera aldatzea nahi baldin bada:

        • 150 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, osasunbarrutiberean egon edo ez egon.

        • 150 metro Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden beste osasun-zentru batzurekiko.

  2. atala.- 1.- Borondatezko lekualdaketarako eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira nahitaezko lekualdaketa-eskabidearekin batera eta, kasuan kasu, honako hauek:

    1. Lana egiten zeneko lekuan farmaziaihardunarekin jarraitzeko eragozpenen kausa kreditatuko duten agiriak.

    2. Lehengo lekura itzuliko denaren konpromezua. Ondorio hauetarako, eraikinean kokatuta zeuden lokal guztiak hartuko dira lehengo kokalekutzat eraikina berregin ondoren eta bulego berrian jendea hartzeko sarrera ezin egon ahal izango da inola ere eraikina birregin baino lehen handik sarrera zueneko beste kale batetik.

    3. Lana bertan egiten zeneko lokalaren azalera erabilgarria kreditatuko duten agiriak, dekretu honetako aldibaterako xedapenetatik bigarrenean aipatzen denaren ondorioetarako.

    4. Lekualdaketa eskatzen deneko epealdia, 3 urtekoa gehienera.

  3. atala.- 1.- Aurkeztu diren agiriak aztertu ondoren, dagokion erabakia emango du Farmazia zuzendariak.

  1. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, nahitaezko lekualdaketabaimena emandakotzat joko da, eskabidea aurkeztu zen egunetik 3 hilabete igaro eta Farmazia zuzendariak ebazpena eman ez baldin badio eskabideari.

  2. Ihardute-baimena lor dadinaren baldintzapean geldituko da, nahitaezko lekualdaketa baimena.

  1. atala.- 1.- Nahitaezko lekualdaketarako baimena eman ondoren, 6 hilabeteko epealdia izango du botikariak ihardute-baimena eskatu ahal izateko.

  1. Aurreko puntuan aipatu den epealdia igaro eta, botikariari ezarri dakiokeen kausa bat dela medio, ihardute-baimena eskatu ez baldin badu interesdunak, honako ohar hau egingo zaio interesdunari, hau da, beste 3 hilabete igaro ondoren lekualdaketa-baimena haren pean dagoeneko baldintza ez betetakotzat joko dela, lekualdaketa-baimena indargabetuta geldituko dela eta, ondorioz, bulegoa behin-betiko isteko kausa izango dela hori.

  1. atala.- 1.- Osasun Administrazioak, farmazia dagoeneko eraikina jausi egin denaren, lurreraketaobrak egitearen edo aurri-egoera deklaratzeko espedientean hartutako husketa akordioaren berri izatea gertatuz gero, Osasun Administrazioak itxi egingo du farmazia aldibaterako eta derrigorrez.

  1. Aldibaterako nahitaezko ixketaren akordioa hartu ondoren, 6 hilabeteko epealdia izango du botikariak, nahiz borondatez ixteko, nahiz nahitaezko lekualdaketa egiteko edo, bestela, aldibaterako derrigorrezko ixketa egiteko baimena eskatu ahal izateko birreraiki dadin arte.

  2. Aurreko idazatian aipatu diren eskabideetakoren bat botikariak egin gabe 6 hilabete igarotzea gertatuz gero, farmazia behin-betiko ixte espedienteari ekingo dio Osasun Administrazioak, ondorengo idazatian aipatzen den zirkunstantzia ematea gerta dadinean izan ezik.

  3. Osasun Administrazioak eraikina berregingo denaren berri izango balu hurrengo 6 hilabeteko epearen barruan, nahitaezko lekualdaketa espedienteari ekingo lioke ofizioz eta 3 hilabeteko epea emango lioke botikariari honako agiri hauek aurkez ditzan:

    1. Lehengo lekura itzuliko denaren konpromezua. Ondorio hauetarako, eraikinean kokatuta dauden merkataritzalokalguztiak lehengo kokalekutzat joko dira eraikina birregin dadinean.

    2. Lana egiten zeneko lokalaren azalera kreditatuko duten agiriak, dekretu honetako aldibaterako xedapenetatik bigarrenean xedatzen denaren ondorioetarako.

    3. Nahitaezko aldibaterako lekualdaketa eskatzen deneko epealdia, 3 urtekoa gehienera.

    4. Gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano. Farmazia jartzea nahi deneko eta gertuen dauden farmaziabulegoekikoeta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, testu honetako 19. atalean eta 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasun hauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu.

    5. Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera.

  4. Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, dagokion ebazpena emango du Farmazia zuzendariak.

  5. Aurreko ataleko 4. idazatian aipatzen den 3 hilabeteko epealdia igaro eta, botikariari ezar dakiokeen kausaren bat dela medio, eskatu diren agiriak ez aurkeztea gertatuz gero, Osasun Administrazioak farmazia behin-betiko ixte-espedienteari ekingo dio ofizioz eta, ondorioz, aldibaterako derrigorrez itxita egongo da bulegoa, izapideak burutzen diren bitartean.

  1. atala.- 1.- Nahitaezko lekualdaketa-baimena lor dadinaren baldintzapean geldituko da ihardutebaimena.

  1. Nahitaezko lekualdaketarako baimena eman ondoren, 6 hilabeteko epealdia izango du botikariak ihardute-baimena eskatu ahal izateko.

  2. Ihardute-baimena Farmazia zuzendariak emango du, lekualdaketarako baimena emateko oinarritzat hartu ziren baldintzak bete direla ziurtatuta dagokion ikuskaketa-akta egin ondoren. Erabaki horren berri Botikarien Kolegio Ofizialari eman beharko zaio.

  3. 2. idazatian aipatuta dagoen epealdia igaro ondoren, botikariak, beroni ezar dakiokeen kausa dela medio, ihardute-baimena ez badu eskatu, zera emango zaio aditzera: eskabidea egin gabe beste 3 hilabete igarotzea gertatuz gero, nahitaezko lekualdaketabaimena hari atxikita dagoeneko baldintza ez dela bete joko dela eta baimena indargabetuta geldituko dela. Ondorioz, bulegoa behin-betiko ixteko espedienteari emango zaio hasiera ofizioz eta aldibaterako nahitaezko ixketaegoera indarrean egongo da espedientearen izapideketek iraun dezaten bitartean.

  4. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, ihardute-baimena emandakotzat joko da, eskabidea aurkeztu zen egunetik 3 hilabete igaro eta Farmazia zuzendariak ebazpena eman ez baldin badio eskabideari.

  5. Nahitaezko lekualdaketa-baimena behar duten farmazia-bulegoak zabaltzea, borondatezko lekualdaketei buruz 16. atalean xedatzen den prozeduraz baliatuz egingo da.

Farmazia-bulegoak ixteko prozedurari buruzkoa

Farmazia-bulegoak borondatez aldibaterako ixteari buruzkoa

  1. atala.- 1.– Honako hauek izango dira farmaziak titularraren borondatez aldi baterako ixteko arrazoiak:

    1. Oporrak.

    2. Farmazia ixtea dakarten obrak egitea.

    3. Arrazoi profesionalak edo pertsonalak.

      1. – Farmazia-bulegoa titularraren borondatez aldi baterako itxi denean, ezin izango da inola ere egoera horretan egon hiru urtetik gorako epe batean. Aipatutako epe hori igarota, titular horrek ezin izango dio inoiz ere farmazia-bulego horretako jardunari berriz ekin.

  2. atala.- 1.- Oporrak direla-eta, bulegoa aldibaterako ixtea, dagokion Botikarien Kolegio Ofizialak oporretarako egindako egutegiaren arabera egingo da.

  1. Oporrak direla-eta, aldibaterako itxi ahal izateko, ez da beharko osasun-administrazioaren baimenik.

  1. atala.- 1.- Farmazian obrak egiteak bulegoan jendea ezin hartu ahal izatea ekarri dezanean, obretarako baimena emateak, farmazia aldibaterako ixtea ekarriko du zirkunstantzia horiek eman daitezenen bitartean.

  1. Obren ondoriozko bulego-ixketak, obrei buruzko erabakia ematen duen espedientean eskatu beharko dira eta baimena eman.

  1. atala.- 1.- Zergati profesionalak edo pertsonalak direla medio, itxi ahal izango da bulegoa aldibaterako, Osasun Sailak bezeroei atenditzeko finkatu ditzan baldintzak bete daitezenaren baldintzapean eta botikariaren ordezkoa izan dadinaren kaltetan gabe, arauz hala aginduta egon dadin kasuetan.

  1. Itxialdia hilabetetik gorakoa baldin bada, beharrezkoa izango da Osasun Sailaren baimena.

    Gainontzekoetan, Botikarien Kolegio Ofizialari eta Osasun Administrazioari, bulegoa aldibaterako itxiko den egunaren eta zabalduko denaren berri eman beharko zaie.

  2. Presazko eta aurrez ikusiezinezko arrazoi pertsonalak direla medio, farmazia aldibaterako eta hilabete baino gurtxiagorako ixtearen berri dagokion Botikarien Kolegio Ofizialari eman beharko zaio, bezeroei behar den bezala atenditzeko hartu diren neurriak zehaztuz.

  1. atala.- 1.- Arrazoi profesionalak edo pertsonalak direla medio, hilabete baino gehiagorako farmazia aldibaterako ixteko eskabideak Osasun Administrazioari aurkeztu beharko zaizkio.

  1. Eskabidea honako agiri hauekin batera aurkeztu beharko da:

    1. Jatorria hartzen dueneko kausa.

    2. Ixketaren iraupena.

    3. Ezarrita dauden presatasun eta oporretarako txandek ez dutela izango aldaketarik edo kolegio horrek txanda horiek aldatu egin dituela kreditatzea Botikarien Kolegio Ofizialaren ziurtagiri bidez.

  2. Bulegoa aldibaterako husteko eskabideei, Osasun sailburuordeak emango die ebazpena.

  3. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, aldibaterako borondatezko isketa-baimena emandakotzat joko da, eskabidea aurkeztu zen egunetik hilabete igaro eta Farmazia zuzendariak ebazpena eman ez baldin badio eskabideari.

  4. Erabakian jasotzen zen egunean edo, hala behar izanez gero, ixketa-erabakiaren berri jaso dadin egunaren biharamunean gauzatuko da ixketa. Botikarien kasuan kasuko Kolegio Ofizialari eman beharko dio erabaki horren berri Osasun Administrazioak.

  1. atala.- 1.- Aldibaterako ixteko baimena duen bulego batek bere lanari baimenean aurrikusita dagoen eguna baino lehen birrekitea gertatuz gero, kasuan kasuko Kolegio Ofizialari eta Osasun Administrazioari eman beharko zaie horren berri.

  1. Farmazia-bulegoa titularraren borondatez aldi baterako itxi, eta horretarako ezarrita dagoen epea bukatutakoan, farmaziak jardunean hasi beharko du besterik gabe, berehalaxe. Aipatutako epealdi hori gaindituz gero, titular horrek ezin izango dio inoiz ere farmazia-bulego horretako jardunari berriz ekin.

Farmazia-bulegoak nahitaez aldibaterako ixteari buruzkoa

  1. atala.- Bulegoa aldibaterako nahitaez ixtea ekarri dezaketen kausak:

    1. Nahigabeko kausen ondoriozko obrak, gauzatzen diren bitartean bulegoa ixtea eskatzen dutenak.

    2. Farmazia kokatuta dagoeneko eraikina jaustea, botatzea edo hustea dakarren aurri-egoeraren deklarazioespedienteaizenpidetzea, eraikina birreraiki dadinaren baldintzapean. 3 urtekoa izango gehienezko epealdia.

    3. Zigorra.

    4. Eduki beharreko baimenak ez izatea edo Euskal Aiutonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 44. atalean xedatzen denaren arabera, osasun, higiene edo segurtasun arrazoiak direla medio eskatzen diren baldintzak ez betetzea.

    5. Nahitaezko lekualdaketarako emandako epealdia amaitzea lekualdaketa gauzatu gabe, borondatezko itzulera edo lekualdaketa eskatu arren.

    6. Dekretu honetako 21.2 atalean aipatzen den ixketa, 6 hilabeterako.

  2. atala.- 1.- Konponketa-obrak eginez zuzendu daitezkeen nahigabeko kausak direla medio, farmazia batetan bezeroei atenditzea ezinezkoa bilaka dadinean, itxi egingo da bulegoa. Botikarien Kolegio Ofizialari eta Osasun Administrazioari eman beharko zaie horren berri.

    Ixtearen jatorri izan ziren kausak eman ondorengo bi egunen barruan egin beharko da komunikazio hori, era honetan, Osasun Administrazioak, farmazia aldibaterako derrigorrez ixtearen erabakia har dezan.

  1. Farmazia-bulegoa aldibaterako itxi ondoren, konponketa-obrak egiteko edo borondatezko lekualdaketa gauzatzeko baimena eskatzearen aukera egin beharko du botikari titularrak.

    Aukera hori 6 hilabeteko epearen barruan gauzatu beharko da, farmazia ixteko komunikazioa jaso dadin egunaren biharamunetik hasita kontatuko dela epealdia.

    Epe hori amaitu eta aukerarik egin ez baldin bada, farmazia-bulegoa behin-betiko ixteko espedienteari emango dio hasiera Osasun Administrazioak, ofizioz gainera.

  2. Konponketa-obrak egitearen aurkera egin baldin badu botikari titularrak, bulegoetan obrak egiteko baimena eskatzeko prozedura arautzen duen azaroaren 29ko 459/1994 Dekretuan xedatzen denari egokitu beharko zaio eskabidea.

  3. Borondatezko lekualdaketa egitearen aukera egiten baldin badu botikariak, borondatezko lekualdaketei buruz dekretu honetan xedatzen denari egokitu beharko zaio eskabidea.

  1. atala.- 1.- Farmazia kokatuta dagoeneko eraikina jausi, botatze obrak egin edo husketa akordioa hartzea gertatuz gero, itxi egingo du bulegoa botikariak. Botikarien Kolegio Ofizialari eta Osasun Administrazioari eman baharko die horren berri, hori gertatu dadin egunetik hasi eta 2 eguneko epearen barruan.

  1. Osasun Administrazioak, bulegoa aldibaterako nahitaez ixtearen akordioa hartuko du.

  2. 21.2 atalean aipatzen diren aukeren artean, botikariak, eraikina birregin dadin arte nahitaezko aldibaterako ixketaren aldeko aukera egingo balu, aukera hau 6 hilabeteko epearen barruan egin beharko da 21. atalean xedatzen denaren arabera. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Lehengo kokalekuan bertan ihardunari ekingo zaionaren konpromezua. Ondorio hauetarako, hasierako kokalekutzat joko dira eraikineko merkataritzalokal guztiak, baina hori eraikina berregin ondoren.

    2. Lana egiten zeneko lokalaren azalera erabilgarria kreditatuko duten agiriak, dekretu honetako aldibaterako xedapenetatik bigarrenean xedatzen denaren arabera.

    3. Aldibaterako nahitaezko ixketa eskatzen deneko epealdia.

  3. Eraikina berregin arteko aldibaterako nahitaezko ixketarako baimenak, Farmazia zuzendariak emango ditu.

  4. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, aldibaterako nahitaezko ixketarako baimena, birreraiki arte eta 3 urtetarako, emandakotzat joko da, baimena eskatu eta 3 hilabete igaro ondoren Farmazia zuzendariak dagokion erabakia eman ez baldin badu.

  5. Aldibaterako nahitaezko ixketarako baimena eman zenetik 3 urte igaro baino lehen, botikariak, lehengo egoitzan ihardunari ekiteko baimena eskatu beharko du, dekretu honetan xedatzen denaren arabera.

  6. Birreraiki arteko aldibaterako nahitaezko ixketarako epealdia bukatu eta, botikariak, beroni ezar dakiokeen kausa dela medio, toki berean ihardunari ekiteko baimena ez eskatzea gertatuz gero, Administrazioak, bulegoa behin-betiko ixteko espedienteari emango dio hasiera.

Zigorra edo sanitate, higiene edo segurtasuna mailako arrazoiak direla medio farmazia-bulegoak ixteari buruzkoa

  1. atala.- 1.- Zigor-espedienteen ondorioz emandako erabakien eraginez aldibaterako bulegoen ixketak, espedientean jasota dagoenaren arabera egingo dira eta ez da beharrezkoa izango osasun agintariek inolako erabaki osagarririk eman dezaten.

  1. Ihardunei ekin baino lehenagoko bi hilabeteren barruan eta, gutxienez, 15 eguneko epearen barruan, botikariak, Botikarien Kolegio Ofizialari eta Osasun Administrazioari eman beharko die, obrei noiz ekingo zaienaren berri.

  1. atala.- 1.- Akatsak zuzendu edo sanitate, higiene edo segurtasun arrazoiak direla medio, farmaziabulego bat ixteko erabakia eman ahal izango du Osasun sailburuak, baina ez du zigor-mailarik izango.

  1. Era berean, osasunarentzako gertuko arrisku larria dagoela edo egon daitekeela uste-izate kasuetan, Osasun sailburuak, farmazia aldibaterako nahitaez ixteko erabakia eman dezake, baina ez da zigorra izango.

Lehengo egoitzara itzultzeari buruzkoa

  1. atala.- 1.- Nahitaezko lekualdaketarako emandako epealdia beteta egoteak, aldibaterako egoitzan iharduna behin-betiko uztea dakar eta, ondorioz, aldibaterako nahitaezko itxiera-egoeran geldituko da bulegoa, hasierako lekura edo agizko lekura itzultzeari dagokion ihardute-baimena lortu arte.

  1. Nahitaezko lekualdaketa egiteko eman zen epealdia amaitu baino lehen, botikariak, hasierako lekura edo agizko lekura itzultzeko baimena eskatu beharko du.

  2. Nahitaezko lekualdaketa egiteko eman zen epealdia igaro eta botikariak, beroni ezar dakiokeen kausa dela medio, hasierako edo agizko lekura itzultzeko baimenik ez eskatzea gertatzeak, bulegoa behinbetiko isteko espedienteari ofizio bidez hasiera ematea ekarriko du.

  3. Nahitaezko lekualdaketarako eman zen epealdia amaitu ondoren, ezin eskatu ahal izango da itzulpenbaimena. Bulegoa behin-betiko itxi dadinaren erabakia hartu baino lehen, agizko lekualdaketa eskatu ahal izango da, behin bakarrik baldin bada ere.

  1. atala.- 1.- Hasierako lekura itzultzeko baimeneskabidearekin batera, obra-proiektua aurkeztu beharko da. Horretan agintea duen teknikariak idatzi eta dagokion Kolegio Ofizialak bisatu beharko du proiektu hori. Bulegoak teknika eta material mailan bete behar dituen baldintzak eta azaleraren barne-banaketa nola egin behar den finkatzen duen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera bulegoa jarri nahi deneko lokalari buruzkoa izango da proiektu hori.

  1. Itzulpen baimenaren ondorioetarako, eraikinean kokatuta dauden merkataritza-lokal guztiak hartuko dira hasierako lekutzat, birreraiki ondoren eta bulegorako lehengo sarrera eta leku horietarakoa kale berean egon dadinaren baldintzapean.

  2. Osasun sailburuak emango du hasierako egoitzara itzultzeko baimena, bete beharreko baldintzak betetzen diren ala ez ziurtatu ondoren.

  3. Hasierako lekura itzultze-baimena, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatuta dagoenaren arabera, emanda dagoela joko da, eskabidea egin zenetik 3 hilabete igaro ondoren Farmazia zuzendariak dagokion erabakia hartu ez baldin badu.

  1. atala.- 1.- Hasierako egoitzara itzultzebaimena, ihardute-baimena lor dadinaren baldintzapean geldituko da.

  1. Itzultzeko baimena eman ondoren, farmazilari interesdunak, 6 hilabeteko epealdia izango du ihardutebaimenaeskatu ahal izateko.

  2. Aurreko idazatian aipatu den epealdia amaitu eta, interesdunak, beroni ezar dakiokeen kausaren bat dela medio, ihardute-baimena ez eskatzea gertatuz gero, zera emango zaio aditzera, hots, eskabidea aurkeztu gabe beste 3 hilabete igarotzea gertatuz gero, itzultzebaimenaharen pean dagoeneko baldintza ezbetetakotzat joko dela, baimenak indarra galduko duela eta bulegoa behin-betiko ixte-espedienteari emango zaiola hasiera.

  3. Ihardute-baimen eskabideei Farmazia zuzendariak emango die ebazpena eskabidea egin ondorengo 3 hilabeteko epearen barruan eta hasierako baimena emateko oinarritzat hartu ziren baldintzak bete diren ala ez ziurtatu ondoren. Botikarien tokian tokiko Kolegio Ofizialari emango zaio horren berri.

  4. Hasierako egoitzarako ihardute-baimena emateak, behin-behineko egoitzan ihardunari behinbetiko uztea darama bere baitan, nahitaezko lekualdaketarako finkatu zen epealdia bete izanaren ondorioz tokiuzte hori eman den kasuan izan ezik.

  5. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera ihardute-baimena eman dela joko da, atal honetako 4. idazatian aipatzen den epealdia bete eta Farmazia zuzendariak dagokion erabakia ez ematea gertatuz gero.

  6. Hasierako kokalekuko bulegoan bezeroak hartzeari ekitea, ihardute-baimena eman denaren berri jaso dadin egunaren hurrengo 10 eguneko epearen barruan egin beharko du interesdunak. Zabaltze egunean, behar hainbateko baliabide tekniko eta materialak izan beharko ditu farmaziabulegoak.

    Interesdunak, Osasun Administrazioari eta Botikarien Kolegio Ofizialari eman beharko die farmazia zabaltzearen berri eta, hori, zabaldu baino lehen.

  1. atala.- 1.- Dekretu honetako 34.2 atalean finkatzen den epearen barruan eskatutakoa borondatezko lekualdaketarako baimena baldin bada, borondatezko lekualdaketei buruz dekretu honetan xedatzen dena bete beharko da.

  1. Borondatezko lekualdaketa egiteko baimena ukatzea gertatuz gero, edo 16.3 atalean xedatzen denaren ondorioz indargabetuta geldituko balitz, edo ihardutebaimenaukatu edo 36.3 atalean finkatzen den epearen barruan ez eskatzea gertatuz gero, bulegoa behin-betiko ixteko espedienteari emango zaio hasiera ofizioz.

  2. Aurreko idazatian aipatzen den behinbetiko ixketa-espedientearen izapideak egiten diren bitartean eta espedienteari behin-betiko ebazpena eman baino lehen, bulegoaren borondatezko lekualdaketa egiteko baimena eskatu ahal izango da, baina azkenengo aldiz.

Farmazia-bulegoak behin-betiko ixtea

  1. atala.- Honako hauek dira farmazia-bulegoa behin betiko ixteko arrazoiak:

    1. Botikari titularrak, edo titularkideek, edo horien jaraunsleek edo legezko ordezkariek eskabidea egitea.

    2. Erregentea izendatzeko eskabiderik ez egitea, Euskal Autonomi Erkidegoan Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 18. eta 19. artikuluetan finkatzen den epea amaitu orduko.

    3. Farmazia-bulegoa eskuz aldatzeko emandako epea igarotzea, Euskal Autonomi Erkidegoan Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 18., 19. eta 20. artikuluetan adierazitako egoeretan.

    4. Farmazia-bulegoa jabearen borondatez aldi baterako ixten denean, hori egin ahal izateko baimenak ezartzen duen epea amaitzen denerako, berriz jardunean hasita ez egotea.

    5. Farmazia-bulegoa jabearen borondatez aldi baterako ixten denean, horretarako gehienez ere ezarrita dagoen hiru urteko epea amaitzen denerako, berriz jardunean hasita ez egotea.

    6. Dekretu honetako 21.3 artikuluan aipatzen den sei hilabeteko epea amaitzen denerako, edo borondatez lekuz aldatzeko eskabidea, edo nahitaez lekuz aldatzekoa, edo eraberritu arte aldi baterako nahitaez itxita edukitzekoa, aurkeztu gabe izatea.

    7. Dekretu honetako 30.3 artikuluan ezarritako sei hilabeteko epea bukatzen denerako, farmazia konpontzeko obrak egiteko eskabidea, edo borondatez farmazia lekuz aldatzekoa, egin gabe izatea.

    8. Dekretu honetako 31.7 eta 34.3 artikuluetan ezarritakoari lotuta, farmazia nahitaez lekuz aldatzeko epea, edo eraberritu arte aldi baterako nahitaez itxita edukitzekoa amaitzen denerako, horretarako bidezkoa den baimena eskatu gabe izatea.

    9. Epeak betetzen direnerako, eskabideak egin gabe egotea, edo aurkeztu beharrekoak aurkeztu gabe izatea, dekretu honetako 20.2, 21.6, 22.4 eta 36.3 artikuluen arabera.

  2. atala.- 1.- Bulegoak, hala nahita, behinbetiko ixteko baimenak Farmazia zuzendariak emango ditu, botikari interesdunak hala eska dezanean. Baimena eman dadineko egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak baimenak.

  1. Jabeak bat baino gehiago izan daitezenean, jabe diren guztiek egin beharko dute famazia ixteko baimenaren eskabidea.

  2. Salbuespen gisa eta bezeroen eskabideak bete beharrak hala eska dezanean, Farmazia zuzendariak atzeratu ahal izango du farmazia ixteko eguna.

  3. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, farmazia behin-betiko ixteko baimena emandakotzat joko da, ixteko baimena eskatu ondoren 3 hilabete igaro eta Farmazia zuzendariak dagokion erabakia eman ez baldin badu.

  4. Farmazia-bulego bat bezeroentzako ixtea, ixteko baimena eman denaren berri jaso dadin egunaren biharamunean formalizatuko da, baimena emateerabakian besterik espreski finkatzea gerta dadinean izan ezik.

  1. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 18. eta 19. ataletan aipatzen diren zirkunstantzietakoren bat bete eta atal horietan aipatzen den 10 eguneko epealdia igaro eta regitzailea izendatzeko eskabiderik egin ez denaren berri izango balu Osasun Administrazioak, honako neurri hauek hartu beharko ditu:

    1. Eskatzen diren baldintzak bete arte farmazia aldibaterako itxi dadinaren erabakia hartuko luke Osasun sailburuak.

    2. Bulegoa behin-betiko ixteko espedienteari emango zaio hasiera ofizioz.

      1. Behin-betiko ixteko espedienteari hasiera eman ondoren, Osasun Administrazioak, botikaria, bere belaunekoak edo legezko ordezkariak ezagutzea gertatuko balitz, 15 eguneko epealdia emango zaie regitzailea izendatzeko eskabidea egin dezaten.

        Administrazioak horiek ez ezagutzea gertatuz gero, iragarpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz emango da 15 eguneko epealdi hori.

      2. Aurreko idazatian aipatu den epealdi horren barruan regitzailea izendatzeko eskabidea egiten baldin bada, amaiera emango zaio behin-betiko ixteespedienteari, hala behar izan dadinean zigor-espedienteari ekin dakionaren kaltetan gabe.

      3. Atal honetako 2. idazatian aipatzen den epealdia igaro eta regitzailea izendatzeko eskabidea ez egitea gerta dadinean, Farmazia zuzendariak, bulegoa behinbetiko ixte-espedienteari ebazpena emango dio, interesdunei, baldin badaude, entzun ondoren.

  2. atala.- 1.- 11/1994 Legeko 18. ataleko 4. eta 5. idazatietan, 19. ataleko 2. idazatian eta 20. ataleko 2. eta 3. idazatietan aipatzen diren epealdiak bete eta bulegoa eskualdatzeko edo, hala behar izan dadinean, borondatez ixteko eskabidea ez dela egin gerta dadinean, farmazia behin-betiko ixteko espedienteari emango zaio hasiera ofizioz eta Farmazia zuzendariak bidezkoa izan dadin erabakia emango du interesdunei entzun ondoren.

  1. Entzunaldia izapidetzeko garaian, interesatuak farmazia eskuz aldatzeko eskabidea egin ahal izango du, behin bakarrik; horrek amaitu egingo du farmazia behin betiko ixteko prozedura, baina, aldiz, hala badagokio, baliteke zehapen-espedientea hastea.

  1. atala.- Farmazia behin betiko ixteko prozedura hori, aurreko artikuluan ezarritakoa, erabilgarri izango da modu berean dekretu honetako 38. artikuluko d), e), f), g), h) eta i) idaz-zatietan aipatutako egoeretan ere.

Farmazia-bulegoak aldibaterako eta behinbetiko ixteei buruzko xedapen orokorrak

  1. atala.- Hilabete baino gehiagorako aldibaterako ixte edo behin-betiko ixte kasuetan, botikari titularrak, sendagaiak eta gainontzeko osasun-produktuak zaindu, kontserbatu edo, hala behar izan dadinean, itzuli edo deuseztatuko direla bermatuko duten neurriak hartu beharko ditu.

    ALDIBATERAKO XEDAPENAK

  1. Aurreko idazatian aipatzen den kasuan, aldibaterako lokala, hasierako lokaletik 30 metro baino gutxiagoko aldera egon ahal izango da.

    Azaroaren 15eko 430/1994 Dekretuan finkatzen den prozeduraren arabera egingo da neurketa, hasierako lokalaren fatxadaren zentrua hartuko dela abiapuntutzat eta 30 metroko erradioaren barruan azaleraren zati bat bahintzat izan dezaten lokal guztiak hartuko dira balidotzat aldibaterako lekuketa egin ahal izateko.

  2. 1. idazatian aipatzen den aukera, nahitaezko lekualdaketa eskatzeko epearen barruan egin behar da eta ondoren aipatzen diren agiriok erantsi:

    1. Bulegoaren gaurregungo lekuak, 1941eko urtarrilaren 24ko Dekretua indarrean jarri baino lehenagoko data batean hartzen duela oinarri agiribidez kreditatzea.

    2. Osasun barruti berean edo, kasuan kasu, udalerri berean a) puntuan aipatzen den baldintza betetzen duen beste bulego bat behintzat badagoela agiribidez kreditatzea.

    3. Nahitaezko lekualdaketari buruz dekretu honetako 18.1 atalean aipatzen diren agiriak.

  3. Salbuespenezko kasu honen izapideketa, nahitaezko eskualdaketei buruz oro har finkatuta dagoen prozeduraz arautuko da.

  1. – Bateragarri diren lanbide-jardunak egiaztatu behar direnean, aldi berean egindakoetarik bat bakarra hartuko da kontuan, hain zuzen ere, puntuaziorik altuena ematen duena; salbuespen izango da lanbide-jardunak lanaldi partzialekoak izan badira.

  2. – Lanaldi partzialeko jarduna portzentajearen arabera baloratuko da, alegia, lanaldi osoko jarduna balitz zenbat, proportzio horretan horrenbeste.

  3. – Lanbide-esperientzia egiaztatzeko, lan-bizitzaren txostena aurkeztu beharko da; eta, behar izanez gero, dagokion agintaritzaren ziurtagiria ere bai.

  4. – Lan-jardunean izandako esperientzia hilabeteka zenbatuko da.

  5. – Farmazia bateko titular edo titularkide modura lan-jardunean izandako merezimenduak ez dira kontuan hartuko, baldin eta, farmazia-bulego baten titularitatea eskuratzeko deialdia EHAAn argitaratzen den egun horretarako, eskatzailea beste farmazia-bulego baten titular edo titularkide bada dagoeneko, edo, deialdia argitaratu aurreko hamabi hilabeteetan titular edo titularkide izanik, tarte horretan doako titulu bidez farmazia eskuz aldatu badu.

    Aurreko idatz-zatian ezarritakoa ez da aplikatuko, baldin eta, deialdiko farmazia-bulegoaren titularitatea eskuratzeko eskabidearekin batera, idatziz aurkeztuta, une horretan titularitatean duen beste farmazia-bulego hori ixteko konpromisoa hartzen badu, edo, hala dagokionean, titularkide modura duen farmaziako gainerako titularkideek ere farmazia ixteko konpromisoa aurkezten badute. Esan gabe doa konpromiso hori dagokion kasuan bete behar duela eskatzaileak, alegia, deialdiko farmazia-bulegoa eskatzaile horri esleitzen zaionean, orduan bakarrik.

  6. – Farmazia-bulego bateko titular edo titularkide modura lan-jardunean izandako merezimenduak ehuneko 50ean hartuko dira kontuan, baldin eta, farmazia berriaren titularitatea eskuratu nahi duen eskatzailea, deialdia argitaratu aurreko hamabi hilabeteetan, beste farmazia-bulego baten titular edo titularkide izan bada, eta, horrela izanik, kostu bidezko titulu bidez, aipatutako denbora-tarte horretan farmazia eskuz aldatu badio 1994ko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 17.3 artikuluan zehaztutako pertsonetakoren bati.

  7. – Baremoa aplikatuta emaitzetan berdinketarik gertatzen bada, honako lehentasun-ildo hau erabiliko da:

    • Farmazialaria, lanbide-jardunari dagokion a) idatzzatian puntuaziorik handiena lortu duena.

    • Farmazialaria, lanbide-jardunari dagokion b) idatz-zatian puntuaziorik handiena lortu duena.

    • Farmazialaria, lanbide-jardunari dagokion c) idatzzatian puntuaziorik handiena lortu duena.

  8. – Irakaskuntzan izandako esperientzia-jardunak edo graduatuondoko prestakuntza-jardunak atzerrian egindakoak direnean, orduan, Balorazio Batzordeak egingo du merezimendu horien konputua, baremo honek ezarritako irizpideak analogiaz aplikatuta.

  9. – Farmazia-bulego berri baten titularitatea eskuratzeko deialdia EHAAn argitaratzen den eguna baino lehenago lortutako edo alegatutako merezimenduak, eta merezimendu horiek bakarrik, baloratu ahal izango dira.

  1. – Lanbide-jarduna.

    1. Botikari gisa farmazia-bulego batean lan egin izana:

      • azken 15 urteetan, 2 puntu urteko.

    2. Lehen mailako arretako zentroei, ospitaleei edo zentro soziosanitarioei lotutako medikamentu-gordailuetan edo farmazia-zerbitzuetan botikari modura lan egin izana.

      Botikari lan egin izana osasun-administrazioan, farmaziako korporazioan, farmazia-arloko banaketa-lanetan edo industrian, edota laguntza farmazeutikoari lotutako jardunetan.

      • azken 15 urteetan, 1,5 puntu urteko.

    3. Botikari lan egin izana, aurreko idatz-zatietan zehaztu gabeko beste esparru batzuetan.

      • azken 15 urteetan, 0,75 puntu urteko.

  2. – Irakaskuntzan jardun izana.

    1. Azken hamar urteetan, irakasle jardun izana, tutore, Farmaziako Lizentziatura lortu nahi duten ikasleentzako praktikaldi tutelatuetan:

      • ikasle eta ikastaldi oso bakoitzeko, 0,1 puntu.

        Kontzeptu horretan, gehienez ere, puntu bat lor daiteke.

    2. Azken hamar urteetan, irakasle jardun izana, BAFE egiten ari diren ikasleen tutore (Ospitaleko Farmazian, Farmazia Industrial eta Galenikoan, edo Botika eta Drogen Azterketa eta Kontrolean):

      • ikasle eta ikastaldi bakoitzeko, 0,2 puntu.

    3. Azken hamar urteetan, irakasle jardun izana, Unibertsitateko katedradun edo irakasle titular gisa, osasun- zientzietako jakintzetan, farmaziako produktuei lotutako arloetan:

      • Farmaziako fakultatean, 0,3 puntu ikastaldi bakoitzeko.

      • beste fakultate batzuetan, 0,15 puntu ikastaldi bakoitzeko.

        Kontzeptu horretan gehienez 3 puntu lor daitezke.

        Idatz-zati honetan aipatutako irakaskuntza-jarduna aintzakotzat hartuko da, nahiz beste lanbide-jardunen batekin batera egin, betiere, jardun hori 1. idatz-zatian zehaztutakoren bat izanik, eta bateragarria; horrelakoetan, nahitaezkoa izango da berariaz egiaztatzea lanbide batean eta bestean zenbat denbora ematen duen. Beraz, kasu horretan, beharrezkoa izango da irakaskuntza-zerbitzuak eman izana jakinarazteko egiaztagiria aurkeztea, dagokion agintaritza akademikoak emanda; horrekin batera, lanaldia laburtzeko baimena ere aurkeztu beharko du, lanbide-jarduna burutzen duen osasun-zentroko arduradunak emandakoa.

        Bi lanbide-jardun horietako merezimenduak kontatuko dira, proportzioan, zenbat ordu jardun bakoitzean, ehuneko horrenbeste.

    4. Etengabeko prestakuntza-ikastaroetan irakasle jardutea, farmaziako zerbitzuei lotutako gaietan, azken hamar urteetan:

      1) Osasun-administrazioak, unibertsitateak edo elkargoko erakundeak antolatutako ikastaroetan jardutea, ikastaroak 2003. urtea baino lehenagokoak direnean.

      2) Osasun-arloko lanbideetako langileak etengabe prestatzeko Euskal Kontseiluak egiaztatutako ikastaroetan jardutea, edo osasun-sistema nazionaleko etengabeko prestakuntzako batzordeak, edo autonomia-erkidegoetako etengabeko prestakuntzako kontseiluek egiaztatutakoetan.

      Ikastaro bakoitzean emandako ikastordu bakoitzeko: 0,05 puntu.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, 2 puntu lor daitezke.

  3. – Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia duten argitalpenak, azken 10 urteetakoak:

    1. Argitaratutako liburuaren egile izanda: 0,5 puntu.

    2. ISSN kodeaz identifikatutako aldizkarietan argitaratutako artikuluen egile izanda: 0,2 puntu.

    3. ISSN kodeaz identifikatu gabeko aldizkarietan argitaratutako artikuluen egile izanda: 0,1 puntu.

    4. Bilera edo kongresu zientifikoetan aurkeztutako ponentzia, poster edo ahozko komunikazio bakoitzeko: 0,1 puntu.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, 3 puntu lor daitezke.

      Egile bat baino gehiago badago, puntuazioa egile guztien artean zatituko da.

  4. – Graduatuondoko prestakuntza.

    1. Unibertsitatekoa.

      1) Farmaziako lizentziatura-gradua: 0,25 puntu.

      2) Ikasketa aurreratuetako diploma: 0,50 puntu.

      3) Farmaziako doktore-gradua: 1 puntu.

      Aurreko hiru merezimenduetatik bat baino gehiago egiaztatzen denean, aurkeztutakoen artean goreneko maila duena, horixe bakarrik kontatuko da.

      4) Berariazko tituluak, farmazia-arloari lotutako gaiei dagozkienak:

      • Masterra: 1 puntu.

      • Espezialista edo antzekoa, ikastaroak 25 kreditutik gorako iraupena duela (250 ordu): 0,75 puntu.

        Goragoko beste maila batera iristeko tartean egin diren merezimenduak ez dira elkarrekin metatuko.

        Kontzeptu honengatik gehienera emango diren puntuak ez dira sekula 3 baino gehiago izango.

    2. Unibertsitatekoak ez direnak.

      1) Farmazialari espezialistaren titulua, Ospitaleko Farmazian, Farmazia Industrial eta Galenikoan, edo Botika eta Drogen Azterketa eta Kontrolean: 4 puntu.

      Titulu horiek ez dira kontuan hartuko, baldin eta tituluak lortzeko beharrezko zen denbora lanbide-jardunari dagokion atalean konputatuta badago aurretiaz.

      2) Farmazialari espezialistaren titulua beste modalitate batzuetan: 1 puntu.

      3) Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia duten gaietan, azken 10 urteetan, izandako etengabeko prestakuntza:

      • Osasun-administrazioak, unibertsitateak edo elkargoko erakundeak antolatutako eta egiaztatutako ikastaroak, 2003. urtea baino lehenagokoak.

        Kurtsoaren iraupena:

      • 5 eta 10 ordu bitartekoa: 0,05 puntu.

      • 11 eta 30 ordu bitartekoa: 0,1 puntu.

      • 31 eta 50 ordu bitartekoa: 0,2 puntu.

      • 51 eta 80 ordu bitartekoa: 0,4 puntu.

      • 81 eta 120 ordu bitartekoa: 0,6 puntu.

        120 ordutik gorakoa: 0,75 puntu.

      • Osasun-arloko lanbideetako langileak etengabe prestatzeko Euskal Kontseiluak egiaztatutako ikastaroak, edo osasun-sistema nazionaleko etengabeko prestakuntzako batzordeak, edo autonomia-erkidegoetako etengabeko prestakuntzako kontseiluek egiaztatutakoak:

        Kreditu-kopurua, kurtso bakoitzeko:

        kreditu 1era arte, 0,05 puntu.

      • 1,1 eta 3 kreditu bitartean: 0,1 puntu.

      • 3,1 eta 5 kreditu bitartean: 0,2 puntu.

      • 5,1 eta 8 kreditu bitartean: 0,4 puntu.

      • 8,1 eta 12 kreditu bitartean: 0,6 puntu.

        12 kreditutik gora: 0,75 puntu.

        Kontzeptu horretan, gehienez ere, 5 puntu lor daitezke.

        Kurtsoa bai ikastorduka bai kredituka egiaztatzen denean, orduan, lortutako kreditu-kopuruaren arabera baloratuko da puntuazioa.

  5. – Euskara.

    1. EGA agiria edo baliokideren bat egiaztatuz gero, 5 puntu.

    2. Hizkuntza Eskola Ofizialeko oinarrizko zikloa egiaztatuz gero, 2,5 puntu.

  6. – Europar Batasuneko hizkuntzak.

    1. Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingeles-, frantsesedo aleman-titulua edo baliokideren bat egiaztatuz gero: puntu 1 titulu bakoitzeko.

    2. Ingeleseko, frantseseko edo alemaneko oinarrizko zikloan, Hizkuntza Eskola Ofizialeko titulua edo baliokideren bat egiaztatuz gero, 0,5 puntu.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, 2 puntu lor daitezke.

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. atala.– Prozeduraren amaiera.

  1. – Premiamenduzko prozeduraren amaiera:

    1. Zorra ordaindu bada.

    2. Zordun nagusien eta erantzule solidarioen erabateko edo zati bateko hutseginagatik kreditu bat kobraezinezkotzat jotzen bada.

    3. Beste arrazoi legalen bategatik zordunketa iraungi egin dela deklaratzen bada.

  2. – Kreditua kobraezinezkotzat jotzen bada, premiamenduzko prozedurari preskripzio epearen barruan ekingo zaio berriro, baldin eta ikusten bada zorduna edo erantzulea kaudimendunak direla. Epe horrek dirauen bitartean, prozedura amaitzeak ez du galaraziko zordunaren edo erantzulearen berri izateko diren kudeaketak garatzea.

    Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legean finkatzen den ereduak aldaketa nabaria ekarri zuen farmaziabulego berriak sortzeari dagokionetan eta bai lege hori indarrean jarri arte aplikatu ohi ziren legeei dagokienetan ere.

    Ondorioz, farmazia-bulego berriak sortzeko prozedura finkatzen da dekretu honetako I. Idazpuruan, 11/1994 Legeko 34. atalean agintzen dena garatuz. Berrikoia da, bai prozedurari ekiteari dagozkionetan, Osasun Administrazioak emango dio hasiera ofizioz eta EHAAn argitaratuko da eta bai ebazpena emateari dagokionetan ere. Lehiatzaileek aurkeztutako merezimenduetan hartuko du oinarri ebazpenak.

    Farmazia-bulegoak tokiz aldatzea aztertzen da II. Idazpuruan, 11/1994 Legeko 16. atalean xedatzen dena garatuz batipat. Tokiz aldatzeak, borondatezkoak edo nahitaezkoak izan daitezke.

    Boroztatezko tokialdaketa, behin-betikoa da beti. Nahitaezkoa, berriz, salbuespenezkoa denez, behinbetikotzat jotzen da gehienetan; kasu honetan, borondatezko tokialdaketa egiteko finkatzen diren aldeak baino txikiagoak izan daitezke beste farmaziabulego batzurekiko, denboraldi jakin baterako bakarrik izango direla eta 3 urtetik gorakoa sekula ere ez. Epealdi hori amaitu dadinean, lehengo egoitzara aldatu beharko da farmazia-bulegoa edo, bestela, nahitaezko aldibaterako itxialdi-egoeran gelditu.

    Ondorioz, aldibaterako nahitaezko tokialdaketaren ezaugarrietariko bat, lehengo egoitzara itzuli beharra da. Itzultzeko posibilitaterik ez ematea gerta dadinean, ezin daiteke izan behin-behineko tokialdaketa hori eta, kasu horretan, borondatezko tokialdaketatzat joko da.

    1. Idazpuruan farmazia-bulegoak ixtea aztertzen da, aldibaterakoen (nahiz borondatezkoak, nahiz nahitaezkoak izan hauek) eta behin-betikoen arteko bereizketa egiten dela.

      Aldibaterako lehenengo eta bigarren xedapenetan, Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legea indarrean jarri baino lehen baimena eman zitzaien lekuari dagokionetan egoera bereziak dituzten farmazia-bulego batzuk aztertzen dira. Tokiarekiko arazoak, handiagoketa obrak egin direlako edo lehengo lekura itzultzearen ondoriozkoak izan daitezke.

      Bukatzeko, aldibaterako xedapenetatik hirugarrenean, gainontzeko farmazia-bulegoekiko eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako osasun-zentruekiko gutxienezko aldea betetzeari buruzko salbuespena aztertzen da, 1941eko otsailaren 6ko Estatuaren Buletin Ofizialean argitaratu eta 1941eko urtarrilaren 24ko Dekretua indarrean jarri baino lehen gaurregun duten lekuetan kokatuta dauden farmazia-bulegoen kasuetan hain zuzen. Farmaziabulego horiek jarri zirenean, ez zegoen finkatuta bulegoen artean gutxienezko aldeak gorde behar zirenik. Horiek horrela, batabestearengandik gertu daudenez, zera gertatzen da sarritan, hau da, ezin dela jarri bulegorik aldibaterako bada ere, 50 urte baino gehiagotan zehar kokatuta egon deneko lekutik gertuan. Eragozpen honi irtenbidea eman ahal izateko, baimena ematen da lehengo lekutik hasi eta 30 metroko erradioaren barruan kokatuta dagoen leku bat erabili ahal izateko.

      Ondorioz, Botikarien Kolegio Ofizalei entzun ondoren, Osasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko ekainaren 27an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,

Farmazia-bulegoak sortzeko prozedurari buruzkoa

Farmazia-bulego berriak sortzeko deialdiari buruzkoa

  1. atala.- 1.- Biztanleriaren udal padroien urteko zuzenketak eman ditzan datuak ofizialki ezagutu ondoren, farmazia-bulego bat edo batzuk sortzea bidezkoa izan dadinean, ofizio bidez emango dio hasiera prozedurari Osasun Sailak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da hori urte bakoitzeko lehenengo sehilabetekoaren barruan. Zabaldu daitezkeen farmazia-bulegoak hainbat deialdi egingo dira.

  2. Farmazia-bulego bat baino gehiago sortzea komenigarri izan dadinean, aldi berean edo batabestearen ondoren eman ahal izango die hasiera prozedurei Osasun Sailak.

  3. Deialdian edo, hala behar izan dadinean, deialdi bakoitzean honako aipamen hauek jaso beharko dira:

    1. Bulegoa han instalatzea komeni deneko farmaziabarrutia

    2. Farmazia-bulegoaren agiango kokapena, 11/1994 Legeko 13. atalean ematen diren irizpideen arabera.

    3. Eskaintzak aurkezteko epealdia.

  4. Prozedura honen ekintzen berri ematea beharrezkoa izan dadinean, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 atalean xedatzen denaren arabera jokatuko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango dela argitara hori.

  5. Deialdiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren eta espedienteei administrazio bidean ebazpena eman arte, deialdiek hartzen dituzten osasun-barrutietara bulegoak aldatzeko edo beroietan kokatzeko eta deialdiak egin ondoren aurkeztu daitezen eskabideen izapideketak geldiarazi egingo dira, aurreko lerroaldian aipatzen den salbuespenaren kasuan izan ezik.

    Dekretu honetako 9.1.b) atalean aipatzen diren kasuetakoren batetan oinarri har dezaten eskabideak eta nahitaezko tokialdaketa eskabideak ez dira geldiarazketa horretan sartzen.

  1. atala.- Farmazia-bulegoa sortzeko deialdian, horren titularitatea eskuratzeko aurkezten diren eskaerekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

    1. Eskaera-egileak botikari-titulua duela erakusteko egiaztagiria.

    2. Aitorpena, hau jakinarazteko: ea, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean, edo aurreko 12 hilabeteetan, eskaera-egilea farmazia-bulegoren baten titular edo titularkide izan den ala ez.

    3. Eskaera-egilea, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean, farmazia-bulegoren baten titular edo titularkide bada, eta farmazia horretan egindako jardunbide profesionala merezimendu modura bere alde aintzakotzat hartzea nahi badu, konpromisoa aurkeztu behar du, titularitatez duen farmazia- bulego hori itxiko duela, edo, titularkide denean, gainerako titularkide guztiek ere lehengo farmazia hori itxiko dutela.

    4. Eskaera-egileak, deialdia argitaratutako une horretan bulegoaren titular edo titularkide ez izan arren, aurreko 12 hilabeteetan titular edo titularkide izan bada, agiriak aurkeztu beharko ditu egin den eskualdaketa hori egiaztatzeko, eta jakinaraziko du ea eskualdaketa hori, seme-alaben, gurasoen, biloben, anai-arreben edo ezkontidearen alde egin den, doan ala kostu bidez.

    5. Dekretu honetako eranskinaren arabera aurkeztutako merezimenduak. Farmazia titularkide batzuen artean hartzeko denean, eskaerarekin batera, titularkideetako bakoitzak dituen merezimenduak aurkeztu behar dira.

    6. Tasa ordaindu dela erakusteko egiaztagiria.

  2. atala.- 1.- Balorazio Batzordeak egingo du eskaeraegileek aurkeztutako merezimenduen balorazioa, betiere, dekretu honetako eranskinean emandako baremoaren eta irizpideen arabera.

    Botikari bik edo gehiagok elkarrekin batera titularkide izateko eskabidea egiten dutenean, horien guztien merezimenduak batuko dira, eta emaitza hori zati titularkide-kopurua, horixe izango da azken balorazioa.

  1. Osasun sailburuak izendatuko dituen 6 kidek osatuko dute Balorazio Batzordea, honako era honetan bananduko direla kide horiek: 3 kide, Osasun Administrazioaren izenean; 1 Botikarien Kolegio Ofizialen izenean; 1 farmazia-bulegoetako Botikarien EnpresaAntolakudeen izenean eta 1 bulegoetan lana egiten duten Farmazi-Profesionalen Elkarteen izenean.

  1. atala.- 1.- Balorazioa egin ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira behin-behineko zerrendak lortutako puntuekin batera, interesdunek, egokitzat jotako erreklamazioak aurkez ditzaten.

  1. Erreklamazioak aztertu ondoren, behinbetiko zerrenda gertatuko du Batzordeak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira zerrenda horiek.

  2. Behin-betiko zerrendaren aurka, gora jotzeko errekurtso aurkeztu ahal izango zaio Farmazia zuzendariari.

  1. atala.- 1.- Punturik gehien izan ditzan botikariak, 4 hilabeteko epealdia izango du ondoren aipatzen diren agiriak aurkezteko. Behin-betiko zerrendak administrazio-bidean finkotasuna hartu dezan egunaren biharamunetik hasita kontatuko da epealdi hori edo, hala gertatuz gero, aurreko eskegileak ukoa aurkeztu duenaren berri jaso dadin egunetik hasita:

    1. Farmazi-bulegoaren titularitate eta jabetasunarekiko inolako lotura juridikorik ez dagoela kreditatuko duten agiriak.

    2. Gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano. Gertuen dauden farmazia-bulegoekiko eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, azaroaren 15eko 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasun hauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu.

    3. Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera.

      1. Punturik gehien lortu dituen eskegilea farmaziabulego baten titular izatea gertatuz gero, eskualdaketa edo ixketa espedienteari bideak eginarazteak ez du etengo atal honetako 1. idazatian aipatzen den 4 hilabeteko epealdia. Titular izan zeneko farmaziabulegoarekiko titularitate eta jabetza mailako lotura juridikorik ez izatea kreditatu ahal izateko eman daiteke epealdi hori.

      2. Epealdi hori igaro eta botikariari ezarri dakiokeenkausaren bat dela medio eskatutako agiriak ez aurkeztea gerta dadinean, ukoa eman dela ulertuko da. Aukeztutako merezimenduen balorazioa egiterakoan punturik gehien lortu dituen hurrengo eskegilearekin ere modu berean jokatuko da, honako baldintza hau eman dadinean: farmazia-bulego berri bat sortzeko deialdian, atal honetan aipatzen diren epeen kontaketan edo geroagoko faseren batetan ez dadila sartuta egon.

Farmazia-bulego berriak sortzeko baimenei buruzkoa.

  1. atala.- 1.- Farmazia zuzendariak, agiriak ongi daudela ziurtatu ondoren, farmazia-bulegoa sortzeko baimena emango du.

  1. Farmazia zuzendariak horretarako eman dezan erabakia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  2. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, sortzeko baimena eman dela ulertuko da, honako hau gerta dadinean, hau da, dekretu honetako 5.1 atalean aipatzen diren agiriak aurkeztu ziren egunetik 3 hilabete igaro ondoren, Farmazia zuzendariak dagokion erabakia ez ematea alegia.

  3. Farmazia ihardunean jartzeko baimena lor dadinaren baldintzapean geldituko da sortzebaimena.

  4. Ez da emango baimenik farmazia-bulego bat sortzeko, Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 11. atalean finkatzen diren irizpideen arabera, farmazia jartzeko posibilitateak egon arren, ezin jarri ahal izatea gerta dadinean, honako kausa hauek direla medio: baldintza orokorrak eta instalatuta dauden farmaziabulegoekiko edo Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasunzentruekiko aldeak betetzen dituen lokalik osasunbarrutiaren barruan ez egotea gertatzea alegia.

Farmazia-bulego berriak ihardunean jartzeko eta zabaltzeko baimenari buruzkoa

  1. atala.- 1.- Farmazia-bulego bat sortzeko baimena eman ondoren, 4 hilabeteko epealdia emango zaio esleipendunari bulegoa ihardunean jartzeko baimena eskatu dezan, Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 32.b) atalean finkatzen denaren arabera.

  1. 11/1994 Legeko 40. atalean aipatzen diren inkonpatibilitate-kausetakoren batetan ere ez dagoela sartuta jasoko duen zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da eskabidearekin batera.

  2. Farmazia zuzendariak emango du ihardunean jartzeko baimena, sortzeko baimena emateko oinarritzat hartu ziren baldintzak betetzen direla ziurtatu ondoren. Dagokion Botikarien Golegio Ofizialari eman beharko zaio baimena eman denaren berri.

  3. Jardunean jartzeko baimenaren berri jaso ondorengo 10 egunen barruan zabaldu beharko du interesdunak bulegoa. Jendearentzako zabaltze egunean,behar hainbateko baliabide tekniko eta materialez hornituta egon beharko du farmazia berriak. Halaber, indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen gutxieneko medikamentuak eta osasun-produktuak eduki beharko ditu.

    Osasun Administrazioari eta dagokion Botikarien Kolegio Ofizialari zabaltzearen berri emango beharko die interesdunak, ekintza hori burutu baino lehen.

  4. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, ihardunean jartzeko baimena eman dela joko da, eskabidea aurkeztu zenetik hiru hilabete igaro eta Farmazia zuzendariak dagokion erabakia ez ematea gerta dadinean.

  5. Artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatzen den epealdia igarota, interesdunak, berari egotz dakizkiokeen arrazoiak direla-eta, farmazia jardunean hasteko baimena eskatzen ez duenean, honako hau emango zaio aditzera: beste hiru hilabeteren barruan eskabiderik egin ezean, farmazia-bulegoa sortzeko baimenak dakarren betekizuna bete gabe geratuko dela, eta, horrenbestez, baimena indarrik gabe gelditu dela; orduan, farmazia-bulegoa sortzeko baimen-eskubidea izango du balorazio-zerrendako hurrengoak, alegia, aurkeztutako merezimenduen balorazioan punturik gehien lortu dituenak, betiere, baldin eta artikulu honetan ezarritako epeetako inongo konpututan, edo aurreragoko beste faseren batean, sartuta ez badago.

Farmazia-bulegoak tokiz aldatzeko prozedurari buruzkoa

Xedapen orokorrak

  1. atala.- 1.- Bulegoak, kokatuta daudeneko farmaziabarrutiarenbarruan bakarrik aldatu ahal izango dira lekuz.

  1. Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 16. atalean eskatzen den biztale-portzentaiak bete egin beharko dira farmaziak tokiz aldatzean.

    Era berean, bulegoa jarriko deneko lokalak, abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan finkatzen diren baldintzei eta barne-banaketari dagozkieneak bete beharko ditu.

  2. Bulegoen tokialdaketak, borondatezkoak eta nahitaezkoak izan daitezke.

Tokialdaketaren kausei buruzkoa

  1. atala.- 1.- Hona hemen borondatezko tokialdaketaren kausak:

    1. Bulegoa kokatuta dagoeneko lokalaren errentamendu-kontratua amaitzea.

    2. Lokala jaustea, botatzeko baimena ematea edo huste-akordioa, aurri-egoeran dagoenaren deklarazioaespedientean hartutakoa: Bulegoa han kokatuta dagoeneko eraikina hustu beharra eraman behar du bere baitan deklarazio horrek eta, gainera, lehengo kokalekura itzultzeko posibilitaterik gabe.

    3. Botikariaren borondatean oinarri izan dezaten gainontzeko kausa guztiak.

      1. Borondatezko lekualdaketak behinbetikoak izango dira beti eta hasierako kokalekuan iharduna uztea ekarriko dute.

  2. atala.- 1.- Honako hauek izango dira nahitaezko lekualdaketaren kausak: lokala jaustea, botatzeko baimena ematea, aurri-egoeran dagoenaren deklarazioespedientea izapidetzea. Bulegoa han kokatuta dagoeneko eraikina hustu beharra eraman behar du bere baitan deklarazio horrek, eraikina birreraiki egingo dela ezagutu eta bertaratuko denaren hitza botikariak eman dezanaren baldintzapean.

  1. Nahitaezko tokialdaketak, behinbehinekoak dira eta 3 urte baino gutxiagorakoak beti.

    Nahitaezko tokialdaketak, bulegoak lehen zuen lekua aldibaterako eta derrigorrez uztea dakar, dekretu honetako 33. atalean xedatzen denaren arabera.

  2. Salbuespen gisa eta eraikina birregiten baldin bada, aurreko idazatian aipatzen den nahitaezko tokialdaketa, behin-betikoa izan daiteke, botikari titularrak hala eskatu eta honako baldintza hauek bete daitezenean:

    1. Bulegoa kokatuta dagoeneko udalerriak, 800 biztanle baino gutxiago izatea.

    2. Farmazia-barruti bereko beste udalerri batera bulegoa pasatzea eskatu dadila, 11/1994 Legeko 16. atalean farmazia-bulegoentzako ezartzen den biztanlekopurua gordez.

Borondatezko tokialdaketarako prozedurari buruzkoa

  1. atala.- Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 10.1.a) atalean aipatzen diren farmaziabarrutietakoren batean kokatuta dagoen bulego bat borondatez tokiz aldatzea nahi denean, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira tokialdaketa-eskabidearekin batera:

  1. Tokialdaketa, farmazia kokatuta dagoeneko osasunbarrutianegitea nahi baldin bada:

    1. Gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano. Farmazia jartzea nahi deneko eta gertuen dauden farmaziabulegoekikoeta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasunhauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu.

    2. Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua. Proiektu hori, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denari egokituko zaio.

  2. Bulegoa kokatuta dagoeneko osasunbarrutiaz besteko barrutiren batera farmazia aldatzea nahi izanez gero, aurreko puntuan aipatu diren agiriez aparte, tokialdaketa egin nahi deneko osasun-barrutian erroderatuta dauden biztanleak kreditatuko dituen eta Udalak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, eskabidea aurkeztu zeneko egunean ofizialki indarrean zegoen udal-erroldaren azken berrikuntza edo zuzenketaren arabera.

  1. atala.- Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 10.1.b) atalean aipatzen diren farmazia-barruti batean kokatuta dagoen bulego bat borondatez tokiz aldatzea nahi denean, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira tokialdaketa-eskabidearekin batera:

  1. Udalerri bakarra hartzen duen farmaziabarrutia baldin bada:

    1. Gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano. Farmazia jartzea nahi deneko eta gertuen dauden farmaziabulegoekikoeta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasun hauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu.

    2. Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua. Proiektu hori, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denari egokituko zaio.

  2. Udalerri bat baino gehiago hartzen dituen farmaziabarrutiaizan dadinean, 11/1994 Legeko 10.1.c) atalean zehazten diren farmazia-barrutietara lekualdaketak egiteko hurrengo atalean eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera.

  1. atala.- Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 10.1.c) atalean aipatzen direnetako farmaziabarruti batetan kokatuta dagoen bulego baten borondatezko lekualdaketa egitea nahi denean, honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio lekualdaketaeskabideari:

  1. Udalerri berean lekualdaketa egitea nahi izanez gero eta bulegoa bakarra baldin bada:

    Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua. Proiektu hori, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denari egokituko zaio.

  2. Udalerri berean lekualdaketa egitea nahi izanez gero eta bulego bat baino gehiago baldin badaude:

    1. Gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano. Farmazia jartzea nahi deneko eta gertuen dauden farmaziabulegoekikoeta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasun hauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu.

    2. Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denari egokitu behar zaio.

  3. Farmazia-barruti bereko beste udalerri baterako tokialdaketa egitea nahi izanez gero:

    1. Udalak emandako ziurtagiria, farmazia kokatuta dagoeneko Udalak egindakoa eta bai farmazia kokatuko denekoak ere. Eskabidea egin zen egunean ofizialki indarrean zegoen udal-errolda azkenengoz berritu edo zuzendu zenean erroderatuta zauden biztanleak kreditatuko dira beroietan.

    2. Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua. Proiektu hori, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denari egokituko zaio.

    3. Lekualdaketa egitea nahi deneko udalerrian bulegorik ez egotea gerta dadinean izan ezik, beharrezkoa izango da, gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano aurkeztea. Farmazia jartzea nahi deneko eta gertuen dauden farmazia-bulegoekiko eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, azaroaren 15eko 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasun hauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu.

      1. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkartean FarmaziakAntolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 11.4 atalean xedatzen direnen ondorioetarako, baliodunak izango dira udalek emandako ziurtagiriak, lekualdaketa eskabidea aurkeztu baino gutxienez hilabete lehenago ziurtagiria eginda egon dadinaren baldintzapean.

      1. Agiri guztiak ez aurkeztea gertatuz gero, hamar eguneko epearen barruan akatsak zuzendu edo legezko agiriak aurkez ditzala eskatuko zaio eskegileari eta, hori ez betetzea gertatuko balitz, eskabideari uko egiten diola ulertuko dela emango zaio aditzera. Kasu honetan, artxibatu egingo da besterik gabe.

      1. atala.- 1.- Borondatezko lekualdaketen eskabideei Farmazia zuzendariak emango die ebazpena 3 hilabeteko epearen barruan.

      1. Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, lekualdaketa baimena eman dela joko da, ebazpena emateko epealdia amaitu eta Farmazia zuzendariak dagokion ebazpenik ez ematea gerta dadinean.

      1. atala.- 1.- Ihardute-baimena lor dadinaren baldintzapean geldituko da, borondatezko lekualdaketa baimena.

      1. Borondatezko lekualdaketarako baimena eman ondoren, 6 hilabeteko epealdia izango du botikariak ihardute-baimena eskatu ahal izateko.

      2. Aurreko puntuan aipatu den epealdia igaro eta, botikariari ezarri dakiokeen kausa bat dela medio, ihardutebaimenaeskatu ez baldin badu interesdunak, honako ohar hau egingo zaio interesdunari, hau da, lekualdaketa-baimena haren pean dagoeneko baldintza ez betetakotzat joko dela alegia.

      3. Ihardute-baimena eskuratzeko eskabideei Osasunsailburuordeak eman beharko die ebazpena, eskabidea egin ondorengo 3 hilabeteko epearen barruan, hasierako baimenean jasotzen ziren baldintza eta eginbeharrak bete direla ziurtatu ondoren. Dagokion Botikarien Kolegio Ofizialari emango zaio horren berri.

      4. Bulegoa leku berrian ihardunean jartzeko baimena emateak, lehen zuen kokalekuan zituen ihardunak uztea ekarriko du eta horren berri jaso dadin egunaren biharamunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.

      5. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera ihardute-baimena eman zela joko da, atal honetako 4. idazatian aipatzen den epealdia igaro eta, epealdi horretan, Farmazia zuzendariak dagokion ebazpena ez ematea gertatuz gero.

      6. Bulegoa leku berrian zabaldu denaren berri, ihardute baimena eman dadin egunaren hurrengo 10 eguneko epearen barruan eman beharko du interesdunak. Zabaltze-egunean, behar hainbateko baliabide tekniko eta materialak izan beharko ditu farmaziabulegoak.

        Interesdunak, Osasun Administrazioari eta dagokion Botikarien Kolegio Ofizialari eman beharko die zabaldu denaren berri, gauzatu baino lehen.

Nahitaezko lekualdaketarako prozedurari buruzkoa

  1. atala.- Nahitaezko lekualdaketetan, honako gutxienezko alde hauek bete beharko dira:

    1. Nahitaezko lekualdaketetan, 11/1994 Legeko 10.1.a) atalean aipatzen diren farmaziaeskualdeetan:

      1. Bulegoaren lekualdaketa osasun barruti berean egitea nahi denean:

        • 125 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, osasunbarrutiberean egon edo ez egon.

        • 150 metro Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasunzentruekiko.

      2. Bulegoaren egoitza beste osasun-barruti batera eramatea nahi denean:

        • 200 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, osasunbarrutiberean egon edo ez egon.

        • 150 metro Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasunzentruekiko.

    2. Nahitaezko lekualdaketetan, 11/1994 Legeko 10.1.b) eta c) ataletan aipatzen diren farmaziaeskualdeetan: 91) Farmazia-bulegoa udalerri berean lekualdatzea nahi baldin bada:

      • 125 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, farmazia-eskualde berean egon edo ez egon.

      • 150 metro Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasunzentruekiko.

        1. Farmazia-bulegoaren egoitza beste udalerri batera eramatea nahi baldin bada:

      • 200 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, farmazia-eskualde berean egon edo ez egon.

      • 150 metro Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasunzentruekiko.

    3. Nahitaezko lekualdaketetan, Km.2-ko 4.000 biztanle baino gehiagoko dentsitatea duten farmaziaeskualdeetan honako hau izango da gutxienezko aldea:

      1. Farmazia-bulegoa osasun-barruti beraren barruan lekuz aldatzea nahi izanez gero:

        • 125 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, osasunbarrutiberean egon edo ez egon.

        • 150 metro Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden beste osasunzentrubatzurekiko.

      2. Farmazia-bulegoa beste osasun-barruti batera aldatzea nahi baldin bada:

        • 150 metro beste farmazia-bulego batzurekiko, osasunbarrutiberean egon edo ez egon.

        • 150 metro Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden beste osasun-zentru batzurekiko.

  2. atala.- 1.- Borondatezko lekualdaketarako eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira nahitaezko lekualdaketa-eskabidearekin batera eta, kasuan kasu, honako hauek:

    1. Lana egiten zeneko lekuan farmaziaihardunarekin jarraitzeko eragozpenen kausa kreditatuko duten agiriak.

    2. Lehengo lekura itzuliko denaren konpromezua. Ondorio hauetarako, eraikinean kokatuta zeuden lokal guztiak hartuko dira lehengo kokalekutzat eraikina berregin ondoren eta bulego berrian jendea hartzeko sarrera ezin egon ahal izango da inola ere eraikina birregin baino lehen handik sarrera zueneko beste kale batetik.

    3. Lana bertan egiten zeneko lokalaren azalera erabilgarria kreditatuko duten agiriak, dekretu honetako aldibaterako xedapenetatik bigarrenean aipatzen denaren ondorioetarako.

    4. Lekualdaketa eskatzen deneko epealdia, 3 urtekoa gehienera.

  3. atala.- 1.- Aurkeztu diren agiriak aztertu ondoren, dagokion erabakia emango du Farmazia zuzendariak.

  1. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, nahitaezko lekualdaketabaimena emandakotzat joko da, eskabidea aurkeztu zen egunetik 3 hilabete igaro eta Farmazia zuzendariak ebazpena eman ez baldin badio eskabideari.

  2. Ihardute-baimena lor dadinaren baldintzapean geldituko da, nahitaezko lekualdaketa baimena.

  1. atala.- 1.- Nahitaezko lekualdaketarako baimena eman ondoren, 6 hilabeteko epealdia izango du botikariak ihardute-baimena eskatu ahal izateko.

  1. Aurreko puntuan aipatu den epealdia igaro eta, botikariari ezarri dakiokeen kausa bat dela medio, ihardute-baimena eskatu ez baldin badu interesdunak, honako ohar hau egingo zaio interesdunari, hau da, beste 3 hilabete igaro ondoren lekualdaketa-baimena haren pean dagoeneko baldintza ez betetakotzat joko dela, lekualdaketa-baimena indargabetuta geldituko dela eta, ondorioz, bulegoa behin-betiko isteko kausa izango dela hori.

  1. atala.- 1.- Osasun Administrazioak, farmazia dagoeneko eraikina jausi egin denaren, lurreraketaobrak egitearen edo aurri-egoera deklaratzeko espedientean hartutako husketa akordioaren berri izatea gertatuz gero, Osasun Administrazioak itxi egingo du farmazia aldibaterako eta derrigorrez.

  1. Aldibaterako nahitaezko ixketaren akordioa hartu ondoren, 6 hilabeteko epealdia izango du botikariak, nahiz borondatez ixteko, nahiz nahitaezko lekualdaketa egiteko edo, bestela, aldibaterako derrigorrezko ixketa egiteko baimena eskatu ahal izateko birreraiki dadin arte.

  2. Aurreko idazatian aipatu diren eskabideetakoren bat botikariak egin gabe 6 hilabete igarotzea gertatuz gero, farmazia behin-betiko ixte espedienteari ekingo dio Osasun Administrazioak, ondorengo idazatian aipatzen den zirkunstantzia ematea gerta dadinean izan ezik.

  3. Osasun Administrazioak eraikina berregingo denaren berri izango balu hurrengo 6 hilabeteko epearen barruan, nahitaezko lekualdaketa espedienteari ekingo lioke ofizioz eta 3 hilabeteko epea emango lioke botikariari honako agiri hauek aurkez ditzan:

    1. Lehengo lekura itzuliko denaren konpromezua. Ondorio hauetarako, eraikinean kokatuta dauden merkataritzalokalguztiak lehengo kokalekutzat joko dira eraikina birregin dadinean.

    2. Lana egiten zeneko lokalaren azalera kreditatuko duten agiriak, dekretu honetako aldibaterako xedapenetatik bigarrenean xedatzen denaren ondorioetarako.

    3. Nahitaezko aldibaterako lekualdaketa eskatzen deneko epealdia, 3 urtekoa gehienera.

    4. Gutxienez 1/1.000 eskalan egindako bi plano. Farmazia jartzea nahi deneko eta gertuen dauden farmaziabulegoekikoeta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikita dauden osasun-zentruekiko aldea zehaztu beharko da beroietan, testu honetako 19. atalean eta 430/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Zehaztasun hauek teknikari agintedunak egingo ditu eta dagokion Kolegio Profesionalak bisatu.

    5. Teknikari agintedunak idatzi, dagokion Kolegio Ofizialak bisatu eta bulegoa kokatu nahi deneko lekuari buruzko obra-proiektua, baldintza tekniko eta materialak eta azaleraren barne-banaketa finkatzen dituen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera.

  4. Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, dagokion ebazpena emango du Farmazia zuzendariak.

  5. Aurreko ataleko 4. idazatian aipatzen den 3 hilabeteko epealdia igaro eta, botikariari ezar dakiokeen kausaren bat dela medio, eskatu diren agiriak ez aurkeztea gertatuz gero, Osasun Administrazioak farmazia behin-betiko ixte-espedienteari ekingo dio ofizioz eta, ondorioz, aldibaterako derrigorrez itxita egongo da bulegoa, izapideak burutzen diren bitartean.

  1. atala.- 1.- Nahitaezko lekualdaketa-baimena lor dadinaren baldintzapean geldituko da ihardutebaimena.

  1. Nahitaezko lekualdaketarako baimena eman ondoren, 6 hilabeteko epealdia izango du botikariak ihardute-baimena eskatu ahal izateko.

  2. Ihardute-baimena Farmazia zuzendariak emango du, lekualdaketarako baimena emateko oinarritzat hartu ziren baldintzak bete direla ziurtatuta dagokion ikuskaketa-akta egin ondoren. Erabaki horren berri Botikarien Kolegio Ofizialari eman beharko zaio.

  3. 2. idazatian aipatuta dagoen epealdia igaro ondoren, botikariak, beroni ezar dakiokeen kausa dela medio, ihardute-baimena ez badu eskatu, zera emango zaio aditzera: eskabidea egin gabe beste 3 hilabete igarotzea gertatuz gero, nahitaezko lekualdaketabaimena hari atxikita dagoeneko baldintza ez dela bete joko dela eta baimena indargabetuta geldituko dela. Ondorioz, bulegoa behin-betiko ixteko espedienteari emango zaio hasiera ofizioz eta aldibaterako nahitaezko ixketaegoera indarrean egongo da espedientearen izapideketek iraun dezaten bitartean.

  4. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, ihardute-baimena emandakotzat joko da, eskabidea aurkeztu zen egunetik 3 hilabete igaro eta Farmazia zuzendariak ebazpena eman ez baldin badio eskabideari.

  5. Nahitaezko lekualdaketa-baimena behar duten farmazia-bulegoak zabaltzea, borondatezko lekualdaketei buruz 16. atalean xedatzen den prozeduraz baliatuz egingo da.

Farmazia-bulegoak ixteko prozedurari buruzkoa

Farmazia-bulegoak borondatez aldibaterako ixteari buruzkoa

  1. atala.- 1.– Honako hauek izango dira farmaziak titularraren borondatez aldi baterako ixteko arrazoiak:

    1. Oporrak.

    2. Farmazia ixtea dakarten obrak egitea.

    3. Arrazoi profesionalak edo pertsonalak.

      1. – Farmazia-bulegoa titularraren borondatez aldi baterako itxi denean, ezin izango da inola ere egoera horretan egon hiru urtetik gorako epe batean. Aipatutako epe hori igarota, titular horrek ezin izango dio inoiz ere farmazia-bulego horretako jardunari berriz ekin.

  2. atala.- 1.- Oporrak direla-eta, bulegoa aldibaterako ixtea, dagokion Botikarien Kolegio Ofizialak oporretarako egindako egutegiaren arabera egingo da.

  1. Oporrak direla-eta, aldibaterako itxi ahal izateko, ez da beharko osasun-administrazioaren baimenik.

  1. atala.- 1.- Farmazian obrak egiteak bulegoan jendea ezin hartu ahal izatea ekarri dezanean, obretarako baimena emateak, farmazia aldibaterako ixtea ekarriko du zirkunstantzia horiek eman daitezenen bitartean.

  1. Obren ondoriozko bulego-ixketak, obrei buruzko erabakia ematen duen espedientean eskatu beharko dira eta baimena eman.

  1. atala.- 1.- Zergati profesionalak edo pertsonalak direla medio, itxi ahal izango da bulegoa aldibaterako, Osasun Sailak bezeroei atenditzeko finkatu ditzan baldintzak bete daitezenaren baldintzapean eta botikariaren ordezkoa izan dadinaren kaltetan gabe, arauz hala aginduta egon dadin kasuetan.

  1. Itxialdia hilabetetik gorakoa baldin bada, beharrezkoa izango da Osasun Sailaren baimena.

    Gainontzekoetan, Botikarien Kolegio Ofizialari eta Osasun Administrazioari, bulegoa aldibaterako itxiko den egunaren eta zabalduko denaren berri eman beharko zaie.

  2. Presazko eta aurrez ikusiezinezko arrazoi pertsonalak direla medio, farmazia aldibaterako eta hilabete baino gurtxiagorako ixtearen berri dagokion Botikarien Kolegio Ofizialari eman beharko zaio, bezeroei behar den bezala atenditzeko hartu diren neurriak zehaztuz.

  1. atala.- 1.- Arrazoi profesionalak edo pertsonalak direla medio, hilabete baino gehiagorako farmazia aldibaterako ixteko eskabideak Osasun Administrazioari aurkeztu beharko zaizkio.

  1. Eskabidea honako agiri hauekin batera aurkeztu beharko da:

    1. Jatorria hartzen dueneko kausa.

    2. Ixketaren iraupena.

    3. Ezarrita dauden presatasun eta oporretarako txandek ez dutela izango aldaketarik edo kolegio horrek txanda horiek aldatu egin dituela kreditatzea Botikarien Kolegio Ofizialaren ziurtagiri bidez.

  2. Bulegoa aldibaterako husteko eskabideei, Osasun sailburuordeak emango die ebazpena.

  3. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, aldibaterako borondatezko isketa-baimena emandakotzat joko da, eskabidea aurkeztu zen egunetik hilabete igaro eta Farmazia zuzendariak ebazpena eman ez baldin badio eskabideari.

  4. Erabakian jasotzen zen egunean edo, hala behar izanez gero, ixketa-erabakiaren berri jaso dadin egunaren biharamunean gauzatuko da ixketa. Botikarien kasuan kasuko Kolegio Ofizialari eman beharko dio erabaki horren berri Osasun Administrazioak.

  1. atala.- 1.- Aldibaterako ixteko baimena duen bulego batek bere lanari baimenean aurrikusita dagoen eguna baino lehen birrekitea gertatuz gero, kasuan kasuko Kolegio Ofizialari eta Osasun Administrazioari eman beharko zaie horren berri.

  1. Farmazia-bulegoa titularraren borondatez aldi baterako itxi, eta horretarako ezarrita dagoen epea bukatutakoan, farmaziak jardunean hasi beharko du besterik gabe, berehalaxe. Aipatutako epealdi hori gaindituz gero, titular horrek ezin izango dio inoiz ere farmazia-bulego horretako jardunari berriz ekin.

Farmazia-bulegoak nahitaez aldibaterako ixteari buruzkoa

  1. atala.- Bulegoa aldibaterako nahitaez ixtea ekarri dezaketen kausak:

    1. Nahigabeko kausen ondoriozko obrak, gauzatzen diren bitartean bulegoa ixtea eskatzen dutenak.

    2. Farmazia kokatuta dagoeneko eraikina jaustea, botatzea edo hustea dakarren aurri-egoeraren deklarazioespedienteaizenpidetzea, eraikina birreraiki dadinaren baldintzapean. 3 urtekoa izango gehienezko epealdia.

    3. Zigorra.

    4. Eduki beharreko baimenak ez izatea edo Euskal Aiutonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 44. atalean xedatzen denaren arabera, osasun, higiene edo segurtasun arrazoiak direla medio eskatzen diren baldintzak ez betetzea.

    5. Nahitaezko lekualdaketarako emandako epealdia amaitzea lekualdaketa gauzatu gabe, borondatezko itzulera edo lekualdaketa eskatu arren.

    6. Dekretu honetako 21.2 atalean aipatzen den ixketa, 6 hilabeterako.

  2. atala.- 1.- Konponketa-obrak eginez zuzendu daitezkeen nahigabeko kausak direla medio, farmazia batetan bezeroei atenditzea ezinezkoa bilaka dadinean, itxi egingo da bulegoa. Botikarien Kolegio Ofizialari eta Osasun Administrazioari eman beharko zaie horren berri.

    Ixtearen jatorri izan ziren kausak eman ondorengo bi egunen barruan egin beharko da komunikazio hori, era honetan, Osasun Administrazioak, farmazia aldibaterako derrigorrez ixtearen erabakia har dezan.

  1. Farmazia-bulegoa aldibaterako itxi ondoren, konponketa-obrak egiteko edo borondatezko lekualdaketa gauzatzeko baimena eskatzearen aukera egin beharko du botikari titularrak.

    Aukera hori 6 hilabeteko epearen barruan gauzatu beharko da, farmazia ixteko komunikazioa jaso dadin egunaren biharamunetik hasita kontatuko dela epealdia.

    Epe hori amaitu eta aukerarik egin ez baldin bada, farmazia-bulegoa behin-betiko ixteko espedienteari emango dio hasiera Osasun Administrazioak, ofizioz gainera.

  2. Konponketa-obrak egitearen aurkera egin baldin badu botikari titularrak, bulegoetan obrak egiteko baimena eskatzeko prozedura arautzen duen azaroaren 29ko 459/1994 Dekretuan xedatzen denari egokitu beharko zaio eskabidea.

  3. Borondatezko lekualdaketa egitearen aukera egiten baldin badu botikariak, borondatezko lekualdaketei buruz dekretu honetan xedatzen denari egokitu beharko zaio eskabidea.

  1. atala.- 1.- Farmazia kokatuta dagoeneko eraikina jausi, botatze obrak egin edo husketa akordioa hartzea gertatuz gero, itxi egingo du bulegoa botikariak. Botikarien Kolegio Ofizialari eta Osasun Administrazioari eman baharko die horren berri, hori gertatu dadin egunetik hasi eta 2 eguneko epearen barruan.

  1. Osasun Administrazioak, bulegoa aldibaterako nahitaez ixtearen akordioa hartuko du.

  2. 21.2 atalean aipatzen diren aukeren artean, botikariak, eraikina birregin dadin arte nahitaezko aldibaterako ixketaren aldeko aukera egingo balu, aukera hau 6 hilabeteko epearen barruan egin beharko da 21. atalean xedatzen denaren arabera. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Lehengo kokalekuan bertan ihardunari ekingo zaionaren konpromezua. Ondorio hauetarako, hasierako kokalekutzat joko dira eraikineko merkataritzalokal guztiak, baina hori eraikina berregin ondoren.

    2. Lana egiten zeneko lokalaren azalera erabilgarria kreditatuko duten agiriak, dekretu honetako aldibaterako xedapenetatik bigarrenean xedatzen denaren arabera.

    3. Aldibaterako nahitaezko ixketa eskatzen deneko epealdia.

  3. Eraikina berregin arteko aldibaterako nahitaezko ixketarako baimenak, Farmazia zuzendariak emango ditu.

  4. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, aldibaterako nahitaezko ixketarako baimena, birreraiki arte eta 3 urtetarako, emandakotzat joko da, baimena eskatu eta 3 hilabete igaro ondoren Farmazia zuzendariak dagokion erabakia eman ez baldin badu.

  5. Aldibaterako nahitaezko ixketarako baimena eman zenetik 3 urte igaro baino lehen, botikariak, lehengo egoitzan ihardunari ekiteko baimena eskatu beharko du, dekretu honetan xedatzen denaren arabera.

  6. Birreraiki arteko aldibaterako nahitaezko ixketarako epealdia bukatu eta, botikariak, beroni ezar dakiokeen kausa dela medio, toki berean ihardunari ekiteko baimena ez eskatzea gertatuz gero, Administrazioak, bulegoa behin-betiko ixteko espedienteari emango dio hasiera.

Zigorra edo sanitate, higiene edo segurtasuna mailako arrazoiak direla medio farmazia-bulegoak ixteari buruzkoa

  1. atala.- 1.- Zigor-espedienteen ondorioz emandako erabakien eraginez aldibaterako bulegoen ixketak, espedientean jasota dagoenaren arabera egingo dira eta ez da beharrezkoa izango osasun agintariek inolako erabaki osagarririk eman dezaten.

  1. Ihardunei ekin baino lehenagoko bi hilabeteren barruan eta, gutxienez, 15 eguneko epearen barruan, botikariak, Botikarien Kolegio Ofizialari eta Osasun Administrazioari eman beharko die, obrei noiz ekingo zaienaren berri.

  1. atala.- 1.- Akatsak zuzendu edo sanitate, higiene edo segurtasun arrazoiak direla medio, farmaziabulego bat ixteko erabakia eman ahal izango du Osasun sailburuak, baina ez du zigor-mailarik izango.

  1. Era berean, osasunarentzako gertuko arrisku larria dagoela edo egon daitekeela uste-izate kasuetan, Osasun sailburuak, farmazia aldibaterako nahitaez ixteko erabakia eman dezake, baina ez da zigorra izango.

Lehengo egoitzara itzultzeari buruzkoa

  1. atala.- 1.- Nahitaezko lekualdaketarako emandako epealdia beteta egoteak, aldibaterako egoitzan iharduna behin-betiko uztea dakar eta, ondorioz, aldibaterako nahitaezko itxiera-egoeran geldituko da bulegoa, hasierako lekura edo agizko lekura itzultzeari dagokion ihardute-baimena lortu arte.

  1. Nahitaezko lekualdaketa egiteko eman zen epealdia amaitu baino lehen, botikariak, hasierako lekura edo agizko lekura itzultzeko baimena eskatu beharko du.

  2. Nahitaezko lekualdaketa egiteko eman zen epealdia igaro eta botikariak, beroni ezar dakiokeen kausa dela medio, hasierako edo agizko lekura itzultzeko baimenik ez eskatzea gertatzeak, bulegoa behinbetiko isteko espedienteari ofizio bidez hasiera ematea ekarriko du.

  3. Nahitaezko lekualdaketarako eman zen epealdia amaitu ondoren, ezin eskatu ahal izango da itzulpenbaimena. Bulegoa behin-betiko itxi dadinaren erabakia hartu baino lehen, agizko lekualdaketa eskatu ahal izango da, behin bakarrik baldin bada ere.

  1. atala.- 1.- Hasierako lekura itzultzeko baimeneskabidearekin batera, obra-proiektua aurkeztu beharko da. Horretan agintea duen teknikariak idatzi eta dagokion Kolegio Ofizialak bisatu beharko du proiektu hori. Bulegoak teknika eta material mailan bete behar dituen baldintzak eta azaleraren barne-banaketa nola egin behar den finkatzen duen abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera bulegoa jarri nahi deneko lokalari buruzkoa izango da proiektu hori.

  1. Itzulpen baimenaren ondorioetarako, eraikinean kokatuta dauden merkataritza-lokal guztiak hartuko dira hasierako lekutzat, birreraiki ondoren eta bulegorako lehengo sarrera eta leku horietarakoa kale berean egon dadinaren baldintzapean.

  2. Osasun sailburuak emango du hasierako egoitzara itzultzeko baimena, bete beharreko baldintzak betetzen diren ala ez ziurtatu ondoren.

  3. Hasierako lekura itzultze-baimena, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatuta dagoenaren arabera, emanda dagoela joko da, eskabidea egin zenetik 3 hilabete igaro ondoren Farmazia zuzendariak dagokion erabakia hartu ez baldin badu.

  1. atala.- 1.- Hasierako egoitzara itzultzebaimena, ihardute-baimena lor dadinaren baldintzapean geldituko da.

  1. Itzultzeko baimena eman ondoren, farmazilari interesdunak, 6 hilabeteko epealdia izango du ihardutebaimenaeskatu ahal izateko.

  2. Aurreko idazatian aipatu den epealdia amaitu eta, interesdunak, beroni ezar dakiokeen kausaren bat dela medio, ihardute-baimena ez eskatzea gertatuz gero, zera emango zaio aditzera, hots, eskabidea aurkeztu gabe beste 3 hilabete igarotzea gertatuz gero, itzultzebaimenaharen pean dagoeneko baldintza ezbetetakotzat joko dela, baimenak indarra galduko duela eta bulegoa behin-betiko ixte-espedienteari emango zaiola hasiera.

  3. Ihardute-baimen eskabideei Farmazia zuzendariak emango die ebazpena eskabidea egin ondorengo 3 hilabeteko epearen barruan eta hasierako baimena emateko oinarritzat hartu ziren baldintzak bete diren ala ez ziurtatu ondoren. Botikarien tokian tokiko Kolegio Ofizialari emango zaio horren berri.

  4. Hasierako egoitzarako ihardute-baimena emateak, behin-behineko egoitzan ihardunari behinbetiko uztea darama bere baitan, nahitaezko lekualdaketarako finkatu zen epealdia bete izanaren ondorioz tokiuzte hori eman den kasuan izan ezik.

  5. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera ihardute-baimena eman dela joko da, atal honetako 4. idazatian aipatzen den epealdia bete eta Farmazia zuzendariak dagokion erabakia ez ematea gertatuz gero.

  6. Hasierako kokalekuko bulegoan bezeroak hartzeari ekitea, ihardute-baimena eman denaren berri jaso dadin egunaren hurrengo 10 eguneko epearen barruan egin beharko du interesdunak. Zabaltze egunean, behar hainbateko baliabide tekniko eta materialak izan beharko ditu farmaziabulegoak.

    Interesdunak, Osasun Administrazioari eta Botikarien Kolegio Ofizialari eman beharko die farmazia zabaltzearen berri eta, hori, zabaldu baino lehen.

  1. atala.- 1.- Dekretu honetako 34.2 atalean finkatzen den epearen barruan eskatutakoa borondatezko lekualdaketarako baimena baldin bada, borondatezko lekualdaketei buruz dekretu honetan xedatzen dena bete beharko da.

  1. Borondatezko lekualdaketa egiteko baimena ukatzea gertatuz gero, edo 16.3 atalean xedatzen denaren ondorioz indargabetuta geldituko balitz, edo ihardutebaimenaukatu edo 36.3 atalean finkatzen den epearen barruan ez eskatzea gertatuz gero, bulegoa behin-betiko ixteko espedienteari emango zaio hasiera ofizioz.

  2. Aurreko idazatian aipatzen den behinbetiko ixketa-espedientearen izapideak egiten diren bitartean eta espedienteari behin-betiko ebazpena eman baino lehen, bulegoaren borondatezko lekualdaketa egiteko baimena eskatu ahal izango da, baina azkenengo aldiz.

Farmazia-bulegoak behin-betiko ixtea

  1. atala.- Honako hauek dira farmazia-bulegoa behin betiko ixteko arrazoiak:

    1. Botikari titularrak, edo titularkideek, edo horien jaraunsleek edo legezko ordezkariek eskabidea egitea.

    2. Erregentea izendatzeko eskabiderik ez egitea, Euskal Autonomi Erkidegoan Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 18. eta 19. artikuluetan finkatzen den epea amaitu orduko.

    3. Farmazia-bulegoa eskuz aldatzeko emandako epea igarotzea, Euskal Autonomi Erkidegoan Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 18., 19. eta 20. artikuluetan adierazitako egoeretan.

    4. Farmazia-bulegoa jabearen borondatez aldi baterako ixten denean, hori egin ahal izateko baimenak ezartzen duen epea amaitzen denerako, berriz jardunean hasita ez egotea.

    5. Farmazia-bulegoa jabearen borondatez aldi baterako ixten denean, horretarako gehienez ere ezarrita dagoen hiru urteko epea amaitzen denerako, berriz jardunean hasita ez egotea.

    6. Dekretu honetako 21.3 artikuluan aipatzen den sei hilabeteko epea amaitzen denerako, edo borondatez lekuz aldatzeko eskabidea, edo nahitaez lekuz aldatzekoa, edo eraberritu arte aldi baterako nahitaez itxita edukitzekoa, aurkeztu gabe izatea.

    7. Dekretu honetako 30.3 artikuluan ezarritako sei hilabeteko epea bukatzen denerako, farmazia konpontzeko obrak egiteko eskabidea, edo borondatez farmazia lekuz aldatzekoa, egin gabe izatea.

    8. Dekretu honetako 31.7 eta 34.3 artikuluetan ezarritakoari lotuta, farmazia nahitaez lekuz aldatzeko epea, edo eraberritu arte aldi baterako nahitaez itxita edukitzekoa amaitzen denerako, horretarako bidezkoa den baimena eskatu gabe izatea.

    9. Epeak betetzen direnerako, eskabideak egin gabe egotea, edo aurkeztu beharrekoak aurkeztu gabe izatea, dekretu honetako 20.2, 21.6, 22.4 eta 36.3 artikuluen arabera.

  2. atala.- 1.- Bulegoak, hala nahita, behinbetiko ixteko baimenak Farmazia zuzendariak emango ditu, botikari interesdunak hala eska dezanean. Baimena eman dadineko egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak baimenak.

  1. Jabeak bat baino gehiago izan daitezenean, jabe diren guztiek egin beharko dute famazia ixteko baimenaren eskabidea.

  2. Salbuespen gisa eta bezeroen eskabideak bete beharrak hala eska dezanean, Farmazia zuzendariak atzeratu ahal izango du farmazia ixteko eguna.

  3. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean xedatzen denaren arabera, farmazia behin-betiko ixteko baimena emandakotzat joko da, ixteko baimena eskatu ondoren 3 hilabete igaro eta Farmazia zuzendariak dagokion erabakia eman ez baldin badu.

  4. Farmazia-bulego bat bezeroentzako ixtea, ixteko baimena eman denaren berri jaso dadin egunaren biharamunean formalizatuko da, baimena emateerabakian besterik espreski finkatzea gerta dadinean izan ezik.

  1. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkartean Farmaziak Antolatzeari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeko 18. eta 19. ataletan aipatzen diren zirkunstantzietakoren bat bete eta atal horietan aipatzen den 10 eguneko epealdia igaro eta regitzailea izendatzeko eskabiderik egin ez denaren berri izango balu Osasun Administrazioak, honako neurri hauek hartu beharko ditu:

    1. Eskatzen diren baldintzak bete arte farmazia aldibaterako itxi dadinaren erabakia hartuko luke Osasun sailburuak.

    2. Bulegoa behin-betiko ixteko espedienteari emango zaio hasiera ofizioz.

      1. Behin-betiko ixteko espedienteari hasiera eman ondoren, Osasun Administrazioak, botikaria, bere belaunekoak edo legezko ordezkariak ezagutzea gertatuko balitz, 15 eguneko epealdia emango zaie regitzailea izendatzeko eskabidea egin dezaten.

        Administrazioak horiek ez ezagutzea gertatuz gero, iragarpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz emango da 15 eguneko epealdi hori.

      2. Aurreko idazatian aipatu den epealdi horren barruan regitzailea izendatzeko eskabidea egiten baldin bada, amaiera emango zaio behin-betiko ixteespedienteari, hala behar izan dadinean zigor-espedienteari ekin dakionaren kaltetan gabe.

      3. Atal honetako 2. idazatian aipatzen den epealdia igaro eta regitzailea izendatzeko eskabidea ez egitea gerta dadinean, Farmazia zuzendariak, bulegoa behinbetiko ixte-espedienteari ebazpena emango dio, interesdunei, baldin badaude, entzun ondoren.

  2. atala.- 1.- 11/1994 Legeko 18. ataleko 4. eta 5. idazatietan, 19. ataleko 2. idazatian eta 20. ataleko 2. eta 3. idazatietan aipatzen diren epealdiak bete eta bulegoa eskualdatzeko edo, hala behar izan dadinean, borondatez ixteko eskabidea ez dela egin gerta dadinean, farmazia behin-betiko ixteko espedienteari emango zaio hasiera ofizioz eta Farmazia zuzendariak bidezkoa izan dadin erabakia emango du interesdunei entzun ondoren.

  1. Entzunaldia izapidetzeko garaian, interesatuak farmazia eskuz aldatzeko eskabidea egin ahal izango du, behin bakarrik; horrek amaitu egingo du farmazia behin betiko ixteko prozedura, baina, aldiz, hala badagokio, baliteke zehapen-espedientea hastea.

  1. atala.- Farmazia behin betiko ixteko prozedura hori, aurreko artikuluan ezarritakoa, erabilgarri izango da modu berean dekretu honetako 38. artikuluko d), e), f), g), h) eta i) idaz-zatietan aipatutako egoeretan ere.

Farmazia-bulegoak aldibaterako eta behinbetiko ixteei buruzko xedapen orokorrak

  1. atala.- Hilabete baino gehiagorako aldibaterako ixte edo behin-betiko ixte kasuetan, botikari titularrak, sendagaiak eta gainontzeko osasun-produktuak zaindu, kontserbatu edo, hala behar izan dadinean, itzuli edo deuseztatuko direla bermatuko duten neurriak hartu beharko ditu.

    ALDIBATERAKO XEDAPENAK

  1. Aurreko idazatian aipatzen den kasuan, aldibaterako lokala, hasierako lokaletik 30 metro baino gutxiagoko aldera egon ahal izango da.

    Azaroaren 15eko 430/1994 Dekretuan finkatzen den prozeduraren arabera egingo da neurketa, hasierako lokalaren fatxadaren zentrua hartuko dela abiapuntutzat eta 30 metroko erradioaren barruan azaleraren zati bat bahintzat izan dezaten lokal guztiak hartuko dira balidotzat aldibaterako lekuketa egin ahal izateko.

  2. 1. idazatian aipatzen den aukera, nahitaezko lekualdaketa eskatzeko epearen barruan egin behar da eta ondoren aipatzen diren agiriok erantsi:

    1. Bulegoaren gaurregungo lekuak, 1941eko urtarrilaren 24ko Dekretua indarrean jarri baino lehenagoko data batean hartzen duela oinarri agiribidez kreditatzea.

    2. Osasun barruti berean edo, kasuan kasu, udalerri berean a) puntuan aipatzen den baldintza betetzen duen beste bulego bat behintzat badagoela agiribidez kreditatzea.

    3. Nahitaezko lekualdaketari buruz dekretu honetako 18.1 atalean aipatzen diren agiriak.

  3. Salbuespenezko kasu honen izapideketa, nahitaezko eskualdaketei buruz oro har finkatuta dagoen prozeduraz arautuko da.

  1. – Bateragarri diren lanbide-jardunak egiaztatu behar direnean, aldi berean egindakoetarik bat bakarra hartuko da kontuan, hain zuzen ere, puntuaziorik altuena ematen duena; salbuespen izango da lanbide-jardunak lanaldi partzialekoak izan badira.

  2. – Lanaldi partzialeko jarduna portzentajearen arabera baloratuko da, alegia, lanaldi osoko jarduna balitz zenbat, proportzio horretan horrenbeste.

  3. – Lanbide-esperientzia egiaztatzeko, lan-bizitzaren txostena aurkeztu beharko da; eta, behar izanez gero, dagokion agintaritzaren ziurtagiria ere bai.

  4. – Lan-jardunean izandako esperientzia hilabeteka zenbatuko da.

  5. – Farmazia bateko titular edo titularkide modura lan-jardunean izandako merezimenduak ez dira kontuan hartuko, baldin eta, farmazia-bulego baten titularitatea eskuratzeko deialdia EHAAn argitaratzen den egun horretarako, eskatzailea beste farmazia-bulego baten titular edo titularkide bada dagoeneko, edo, deialdia argitaratu aurreko hamabi hilabeteetan titular edo titularkide izanik, tarte horretan doako titulu bidez farmazia eskuz aldatu badu.

    Aurreko idatz-zatian ezarritakoa ez da aplikatuko, baldin eta, deialdiko farmazia-bulegoaren titularitatea eskuratzeko eskabidearekin batera, idatziz aurkeztuta, une horretan titularitatean duen beste farmazia-bulego hori ixteko konpromisoa hartzen badu, edo, hala dagokionean, titularkide modura duen farmaziako gainerako titularkideek ere farmazia ixteko konpromisoa aurkezten badute. Esan gabe doa konpromiso hori dagokion kasuan bete behar duela eskatzaileak, alegia, deialdiko farmazia-bulegoa eskatzaile horri esleitzen zaionean, orduan bakarrik.

  6. – Farmazia-bulego bateko titular edo titularkide modura lan-jardunean izandako merezimenduak ehuneko 50ean hartuko dira kontuan, baldin eta, farmazia berriaren titularitatea eskuratu nahi duen eskatzailea, deialdia argitaratu aurreko hamabi hilabeteetan, beste farmazia-bulego baten titular edo titularkide izan bada, eta, horrela izanik, kostu bidezko titulu bidez, aipatutako denbora-tarte horretan farmazia eskuz aldatu badio 1994ko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 17.3 artikuluan zehaztutako pertsonetakoren bati.

  7. – Baremoa aplikatuta emaitzetan berdinketarik gertatzen bada, honako lehentasun-ildo hau erabiliko da:

    • Farmazialaria, lanbide-jardunari dagokion a) idatzzatian puntuaziorik handiena lortu duena.

    • Farmazialaria, lanbide-jardunari dagokion b) idatz-zatian puntuaziorik handiena lortu duena.

    • Farmazialaria, lanbide-jardunari dagokion c) idatzzatian puntuaziorik handiena lortu duena.

  8. – Irakaskuntzan izandako esperientzia-jardunak edo graduatuondoko prestakuntza-jardunak atzerrian egindakoak direnean, orduan, Balorazio Batzordeak egingo du merezimendu horien konputua, baremo honek ezarritako irizpideak analogiaz aplikatuta.

  9. – Farmazia-bulego berri baten titularitatea eskuratzeko deialdia EHAAn argitaratzen den eguna baino lehenago lortutako edo alegatutako merezimenduak, eta merezimendu horiek bakarrik, baloratu ahal izango dira.

  1. – Lanbide-jarduna.

    1. Botikari gisa farmazia-bulego batean lan egin izana:

      • azken 15 urteetan, 2 puntu urteko.

    2. Lehen mailako arretako zentroei, ospitaleei edo zentro soziosanitarioei lotutako medikamentu-gordailuetan edo farmazia-zerbitzuetan botikari modura lan egin izana.

      Botikari lan egin izana osasun-administrazioan, farmaziako korporazioan, farmazia-arloko banaketa-lanetan edo industrian, edota laguntza farmazeutikoari lotutako jardunetan.

      • azken 15 urteetan, 1,5 puntu urteko.

    3. Botikari lan egin izana, aurreko idatz-zatietan zehaztu gabeko beste esparru batzuetan.

      • azken 15 urteetan, 0,75 puntu urteko.

  2. – Irakaskuntzan jardun izana.

    1. Azken hamar urteetan, irakasle jardun izana, tutore, Farmaziako Lizentziatura lortu nahi duten ikasleentzako praktikaldi tutelatuetan:

      • ikasle eta ikastaldi oso bakoitzeko, 0,1 puntu.

        Kontzeptu horretan, gehienez ere, puntu bat lor daiteke.

    2. Azken hamar urteetan, irakasle jardun izana, BAFE egiten ari diren ikasleen tutore (Ospitaleko Farmazian, Farmazia Industrial eta Galenikoan, edo Botika eta Drogen Azterketa eta Kontrolean):

      • ikasle eta ikastaldi bakoitzeko, 0,2 puntu.

        Kontzeptu horretan, gehienez ere, puntu bat lor daiteke.

    3. Azken hamar urteetan, irakasle jardun izana, Unibertsitateko katedradun edo irakasle titular gisa, osasun- zientzietako jakintzetan, farmaziako produktuei lotutako arloetan:

      • Farmaziako fakultatean, 0,3 puntu ikastaldi bakoitzeko.

      • beste fakultate batzuetan, 0,15 puntu ikastaldi bakoitzeko.

        Kontzeptu horretan gehienez 3 puntu lor daitezke.

        Idatz-zati honetan aipatutako irakaskuntza-jarduna aintzakotzat hartuko da, nahiz beste lanbide-jardunen batekin batera egin, betiere, jardun hori 1. idatz-zatian zehaztutakoren bat izanik, eta bateragarria; horrelakoetan, nahitaezkoa izango da berariaz egiaztatzea lanbide batean eta bestean zenbat denbora ematen duen. Beraz, kasu horretan, beharrezkoa izango da irakaskuntza-zerbitzuak eman izana jakinarazteko egiaztagiria aurkeztea, dagokion agintaritza akademikoak emanda; horrekin batera, lanaldia laburtzeko baimena ere aurkeztu beharko du, lanbide-jarduna burutzen duen osasun-zentroko arduradunak emandakoa.

        Bi lanbide-jardun horietako merezimenduak kontatuko dira, proportzioan, zenbat ordu jardun bakoitzean, ehuneko horrenbeste.

    4. Etengabeko prestakuntza-ikastaroetan irakasle jardutea, farmaziako zerbitzuei lotutako gaietan, azken hamar urteetan:

      1) Osasun-administrazioak, unibertsitateak edo elkargoko erakundeak antolatutako ikastaroetan jardutea, ikastaroak 2003. urtea baino lehenagokoak direnean.

      2) Osasun-arloko lanbideetako langileak etengabe prestatzeko Euskal Kontseiluak egiaztatutako ikastaroetan jardutea, edo osasun-sistema nazionaleko etengabeko prestakuntzako batzordeak, edo autonomia-erkidegoetako etengabeko prestakuntzako kontseiluek egiaztatutakoetan.

      Ikastaro bakoitzean emandako ikastordu bakoitzeko: 0,05 puntu.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, 2 puntu lor daitezke.

  3. – Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia duten argitalpenak, azken 10 urteetakoak:

    1. Argitaratutako liburuaren egile izanda: 0,5 puntu.

    2. ISSN kodeaz identifikatutako aldizkarietan argitaratutako artikuluen egile izanda: 0,2 puntu.

    3. ISSN kodeaz identifikatu gabeko aldizkarietan argitaratutako artikuluen egile izanda: 0,1 puntu.

    4. Bilera edo kongresu zientifikoetan aurkeztutako ponentzia, poster edo ahozko komunikazio bakoitzeko: 0,1 puntu.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, 3 puntu lor daitezke.

      Egile bat baino gehiago badago, puntuazioa egile guztien artean zatituko da.

  4. – Graduatuondoko prestakuntza.

    1. Unibertsitatekoa.

      1) Farmaziako lizentziatura-gradua: 0,25 puntu.

      2) Ikasketa aurreratuetako diploma: 0,50 puntu.

      3) Farmaziako doktore-gradua: 1 puntu.

      Aurreko hiru merezimenduetatik bat baino gehiago egiaztatzen denean, aurkeztutakoen artean goreneko maila duena, horixe bakarrik kontatuko da.

      4) Berariazko tituluak, farmazia-arloari lotutako gaiei dagozkienak:

      • Masterra: 1 puntu.

      • Espezialista edo antzekoa, ikastaroak 25 kreditutik gorako iraupena duela (250 ordu): 0,75 puntu.

        Goragoko beste maila batera iristeko tartean egin diren merezimenduak ez dira elkarrekin metatuko.

        Kontzeptu honengatik gehienera emango diren puntuak ez dira sekula 3 baino gehiago izango.

    2. Unibertsitatekoak ez direnak.

      1) Farmazialari espezialistaren titulua, Ospitaleko Farmazian, Farmazia Industrial eta Galenikoan, edo Botika eta Drogen Azterketa eta Kontrolean: 4 puntu.

      Titulu horiek ez dira kontuan hartuko, baldin eta tituluak lortzeko beharrezko zen denbora lanbide-jardunari dagokion atalean konputatuta badago aurretiaz.

      2) Farmazialari espezialistaren titulua beste modalitate batzuetan: 1 puntu.

      Titulu horiek ez dira kontuan hartuko, baldin eta tituluak lortzeko beharrezko zen denbora lanbide-jardunari dagokion atalean konputatuta badago aurretiaz.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, puntu bat lor daiteke.

      3) Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia duten gaietan, azken 10 urteetan, izandako etengabeko prestakuntza:

      • Osasun-administrazioak, unibertsitateak edo elkargoko erakundeak antolatutako eta egiaztatutako ikastaroak, 2003. urtea baino lehenagokoak.

        Kurtsoaren iraupena:

      • 5 eta 10 ordu bitartekoa: 0,05 puntu.

      • 11 eta 30 ordu bitartekoa: 0,1 puntu.

      • 31 eta 50 ordu bitartekoa: 0,2 puntu.

      • 51 eta 80 ordu bitartekoa: 0,4 puntu.

      • 81 eta 120 ordu bitartekoa: 0,6 puntu.

        120 ordutik gorakoa: 0,75 puntu.

      • Osasun-arloko lanbideetako langileak etengabe prestatzeko Euskal Kontseiluak egiaztatutako ikastaroak, edo osasun-sistema nazionaleko etengabeko prestakuntzako batzordeak, edo autonomia-erkidegoetako etengabeko prestakuntzako kontseiluek egiaztatutakoak:

        Kreditu-kopurua, kurtso bakoitzeko:

        kreditu 1era arte, 0,05 puntu.

      • 1,1 eta 3 kreditu bitartean: 0,1 puntu.

      • 3,1 eta 5 kreditu bitartean: 0,2 puntu.

      • 5,1 eta 8 kreditu bitartean: 0,4 puntu.

      • 8,1 eta 12 kreditu bitartean: 0,6 puntu.

        12 kreditutik gora: 0,75 puntu.

        Kontzeptu horretan, gehienez ere, 5 puntu lor daitezke.

        Kurtsoa bai ikastorduka bai kredituka egiaztatzen denean, orduan, lortutako kreditu-kopuruaren arabera baloratuko da puntuazioa.

  5. – Euskara.

    1. EGA agiria edo baliokideren bat egiaztatuz gero, 5 puntu.

    2. Hizkuntza Eskola Ofizialeko oinarrizko zikloa egiaztatuz gero, 2,5 puntu.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, 5 puntu lor daitezke.

  6. – Europar Batasuneko hizkuntzak.

    1. Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingeles-, frantsesedo aleman-titulua edo baliokideren bat egiaztatuz gero: puntu 1 titulu bakoitzeko.

    2. Ingeleseko, frantseseko edo alemaneko oinarrizko zikloan, Hizkuntza Eskola Ofizialeko titulua edo baliokideren bat egiaztatuz gero, 0,5 puntu.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, 2 puntu lor daitezke.

Euskadi, auzolana