Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

28/1997 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak behin betiko onesteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 689
  • Xedapen-zk.: 28
  • Xedapen-data: 1997/02/11
  • Argitaratze-data: 1997/02/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak Euskal Herriko lurraldea antolatzeko egiterapideak definitu eta araupetzea du xede, bai eta Herri-Administrazioei euren aginpidetzez baliatuz garatzea egokitzen zaizkien lurraldean eragina duten egintzak koordinatzen direla bermatzeko beharrezko diren irizpideak eta jardunbideak ezartzea ere.

Euskal Autonomi Elkarteko lurraldea antolatzekotan, hiru egiterapide eratzen ditu aipatutako Legeak: Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak eta Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak.

Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak lurraldearen eta hiri antolaketarako gainerako egiterapideak gauzatzeko abiapuntu dira, eta honako hauek dira beren egitekoak: a) jarduera ekonomiko eta sozialak lurraldean kokatzeko prozesuak bideratu eta arautzen dituzten irizpide eta arauak egitea, Euskadirako guztiontzako interesgarri den beharrezko lurraldearen oreka bermatzeko eta aproposak diren lurraldearen espazioetara jarduera ekonomikoa erakartzeko egoki diren baldintzak eratu ere egiten direla bermatzeko; b) lurralde eta espazioak antolatu eta horien erabilpenari dagokienez, erreferentzia esparrua eratzea, Euskal Autonomi Elkartearen lurraldean jardun behar duten Herri-Administrazio desberdinen arloko politikak gauzatu eta burutzeko, bai eta Foru Aldundien eta Udalen hirigintzazko jarduerarako ere, horien guztien arteko koordinazio eta bateragarritasun egokia bermatzekotan eta c) Estatuarekin edo beste Elkarte Autonomo batzuekin elkarlanean jardutea eskatzen duten lurralde ekintzak ohartematea.

Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak gauzatu eta izapidetzeko 4/1990 Legean ohartemandako jardunbideari jarraitu zaio.

Artezpideek duten lehentasunezko helburua herritar guztion garapena eta ongizatea da, espazio ekonomikoen nazioarteko inguru berrian ekoizpenerako lurralde lehiakorra lortzea ahaleginduz, inbertsio berritzaileen erakarpenagatik lehian; lurralde erakargarria herritarren eguneroko bizimodurako eta lurralde solidarioa lurralde ereduaren eraginen banaketari dagokionez herritarren eta gure Autonomi Elkarteko atal bereiztuengan.

Artezpideetan ohartemandako lurralde eredua baliabide naturalen balioarekiko errespetuz hartu da, eragin negatiboak ekiditeko jokabide tradizionala, ingurune naturalaren gaineko jardunbide positiboko eragiketak garatzeko jokabide handinahiarekin osatu nahiaz.

Artezpide hauek erreferentziagarri eta malgula den egiterapide dira, Lurraldearen Antolamendurako Zatiko eta Arloko Planen bidez garatu beharko dena. Izan ere, Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak protagonismo berezia hartzera deituta daude, horien gain lurraldeko eremu desberdinen etorkizuneko egituraketarako zehaztapenetako asko daudelako.

Artezpideak proposamen-bildumak osatzen ditu, osotasunean, ikuspuntu orokor eta harremanetuarekin sortuak diren gai desberdinei buruzkoak, lurralde ereduko zenbait hipotesirekin bat datozenak, alegia.

Artezpideek zenbait jokabide ohartematen dituzte Eukadi Europan sar dadin, Euskal Herria Eremu Atlantiko Europako beste espazio dinamiko batzuekin integratzeko prozesuetan muin estrategiko gisa eratzeko bokazioarekin identifikatuta eta jarduerarik nagusienak adierazita Euskal Herriak Europako benetako errotula eratu dezala lortzeko.

Ingurune fisikoaren antolaketari dagokionez, Artezpideen abiapuntua Euskadiko Ingurune Fisikoak dituen arazoei eta eskaintzen dituen aukerari arreta berezia ematea da. Ingurugiroak dituen balio eta berezitasunek funtsezko elementua eratu dute, lurralde eredua egituratzeko eta berme dira herritarren bizi-kalitaterako.

Bilbo Handia, Donostia-San Sebastián eta Vitoria-Gasteizek, jardutze aldetik duten tamaina eta geografiaren aldetik duten kokapen estrategikoagatik, egiteko egituratzaile positiboa dute oso bakoitzari dagokion Lurralde Historikoengan, era osagarrian jo behar direla dituzten hiri eta horniketa jarduerak. Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearreko hiru hiriok, elkar hartuta, Autonomi Elkarteko lurraldea gidatu behar dute ekonomia, kultura eta berariaz hiri ikuspuntutik.

Artezpideek, tamaina ertaineko hirien sarea sustatzeko helburua hartu dute beren gain, Lurraldeko Jardutze-Eremuen multzoa egoki egituratzeko gai izan behar dutenak. Jardutze-Eremuek «piezak» osatzen dituztela jotzen da, Autonomi Elkartearen kontestu orokorrean lurraldearen orekarako izan daitezkeen jokabideak ezartzeko egokia den eskala dutenak.

Baserrialdeek, kontutan hartuta Euskal Herriko lurraldearen tamaina txikia eta demografiaren aldetiko dentsitate handia, balio estrategikoa hartzen dute, produktu gordinera jarduera primarioak ekartzen dutena gainditzen duena. Artezpideetatik funtsezkotzat jotzen da jokabide bat arautzea baserrialdeak balioan jartzeko, duten idiosinkrasia mantenduz eta lana sortzeko eta garapen euskorrerako baldintza aproposak eratuz.

Azpiegiturei dagokienez, adierazi beharra dago garraio sistema E.A.E.ko guneak kanpotik eta barrutik lotzeko aukerak hobetzeko diseinatu dela. Artezpideek jardunean dauden plan eta proiektu handiak hartzen dituzte beren gain eta egintza osagarri zenbait proposatzen da hirien euskal sistema Europan sartzeko, Euskadiko hiru hiriburuak elkarren artean lotzeko, tamaina ertaineko hirien sarea saretzeko, Jardutze-Eremu desberdinen barruko lurralde egitura hobetzeko eta lurraldean oreka eta osagarritasun handiagoa sustatzeko.

Ekipamenduen Sistema antolatzea baliabide indartsua da lurralde eredua eratzeko estrategien zerbitzurako, lurraldearen funtzionalitasuna «moldatu» eta egituratzen baitu, Artezpideek oinarrizko den abiapuntua eskaintzen dutela.

Azkenik, adierazi behar da LAAetan honako lotze indarreko zehaztapenak ezartzen direla, udal planeamendurako Zuzenean Aplikatzekoak direla:

  1. – Azaleko uren tratamendua. Berariaz Ubideak babesteko behin-behineko zenbait neurri, kasuan kasuko LAA onartu arte.

  2. – Hirigarri ez den Lurrean, nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenari atxikita ez dagoen Familia bakarreko edo bi Familiako Etxebizitzaren erabilpena debekatzea.

  3. – Udal Planeamenduak Egoitzarako Lurrean egiten duen eskaintzan goi-mugak zenbatzea, behin-behingoz, Lurraldearen Antolamendurako kasuan kasuko Zatiko Planak onartu arte. Era berean, udalerri txiki polinuklearretan badauden etxebizitzena baino handiagoa izango ez den etxebizitzen gehikuntza ahalbideratuko da.

  4. – Udal planeamenduak ustiapen-jarduerek eragiten dituzten eremuak muga ditzan beharrizana.

    LAAetako gainerako zehaztapenak Lurraldearen Antolamendurako Zatiko eta Arloko Planak idazteko erreferentziak dira.

    Lotze indarreko alde hauez gain, Dekretuaren ataletan erreferentziak ere jasotzen dira, hain zuzen, udalerrientzako udalerrientzako planeamendurako euren egiterapideak gauzatzean interes handiagoa izan dezaketenak.

    Azkenik adierazi daiteke Artezpideak idazteko eta izapidetzeko hartu den ardatza Autonomi Elkarteko Lurralde Eredua definitzearekin lotuta dauden gai handietan adostasuna lortzean iradoki dela, alegia, eraginduta dauden administrazio desberdin eta erakunde publiko eta pribatuen artean, bai eta euskal herritarretako gehiengoaren artean ere.

    Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko otsailaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.– Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak behin betiko onestea.

    Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen arabera, Dekretu honen Eraskinean jasotzen diren Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak behin betiko onartu dira.

  2. atala.– Aplikazio esparrua.

    Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak Euskal Autonomi Elkarteko lurralde osoan dira aplikagarri.

  3. atala.– Eratzeko agiriak.

    Hona hemen Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak eratzen dituzten agiriak:

    • Idatzizko agiriak:

      Lurralde ereduaren oinarriak.

      1. – Lurraldea eta Gizarte Neoindustriala Euskadin.

      2. – Bizilagunak eta Lurraldea.

      3. – Ekonomia eta Lurraldea.

      4. – Erronka Nagusienak E.A.E.ko Lurraldearen Antolamenduan.

      5. – LAA idazteko hartu den planteamendu disziplinarra.

      6. – Euskadi Europako Espazio Handien Kontestuan.

        LAAen Lurralde Eredua.

      7. – LAAen Lurralde Eredua.

        Ingurune Fisikoa Lurralde Ereduaren oinarri eta euskarri.

      8. – Ingurune Fisikoaren antolaketa.

      9. – Lurralde Ereduaren eraginak Lurrari buruzko Politikan.

      10. – Bigarren Etxebizitza eta Baliabide Turistikoen antolaketa.

      11. – Aisialdirako Eremuen Sistema eta Lurraldera sartzeko Guneak.

      12. – Etxebizitzaren beharrizanak eta Egoitzarako Lur Berriaren Eskaintza Zenbatzea.

        Lurralde Ereduaren Azpiegiturak.

      13. – Garraio, Komunikabide eta Energiaren Azpiegiturak.

      14. – Ura.

      15. – Hondakin Solidoak.

        Lurralde Ekimenak ongizate eta berrikuntzarako.

      16. – Hiri Berrikuntzarako Jokabideak.

      17. – Ondare Kulturalaren Antolaketa.

      18. – Ekipamenduak Lurraldearen ikuspuntuan.

        LAA aplikatzeko gako eta erreferentziak.

        Lurralde Planeamendua Garatzeko Esparruak.

      19. – Udal Planeamenduen bateragarritasuna.

      20. – Jardutze-Eremuen Mugaketa.

        Lurralde Ereduaren Erreferentziak.

      21. – Lurralde Eredurako Erreferentzia Eraskinak.

        LAA aplikatzeko Arauak.

      22. – LAA aplikatzeko Arauak.

    • Agiri Grafikoak.

      Agiri honetan jasotako eta berariaz aipatutako kartografiak osatzen ditu.

  4. atala.– Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak idazteko esparruak.

    Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko 4/1990 Legearen 6.5 atalaren eta Artezpideei dagozkien testuan Jardutze-Eremu bakoitzerako adierazten den udal osaketaren arabera, honako esparru hauek ezarri dira Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak idazteko:

  1. – Balmaseda-Zallako Jardutze-Eremua.

  2. – Beasain-Zumarragako Jardutze-Eremua.

  3. – Bilbo Handia.

  4. – Donostia-San Sebastiángo Jardutze-Eremua

  5. – Durangoko Jardutze-Eremua.

  6. – Eibarko Jardutze-Eremua.

  7. – Gernika-Markinako Jardutze-Eremua.

  8. – Igorreko Jardutze-Eremua.

  9. – Laguardiako Jardutze-Eremua.

  10. – Llodioko Jardutze-Eremua.

  11. – Arrasate-Bergarako Jardutze-Eremua.

  12. – Mungiako Jardutze-Eremua.

  13. – Tolosako Jardutze-Eremua.

  14. – Erdialdeko Arabako Jardutze-Eremua.

  15. – Zarautz-Azpeitiko Jardutze-Eremua.

  1. atala.– Etxebizitzetarako zenbatekoa.

  1. – Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek egoitzarako lurren eskaintza zenbatu beharko dute, kasuan kasuko Jardute-Eremuaren esparruan sartuta dauden udalerri bakoitzari dagokiona.

  2. – Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek bigarren etxebizitzarako diren lurren eskaintzaren goi-mugak finkatu beharko dituzte.

  1. atala.– Udal planeamenduen bateragarritasuna.

  1. – Bilbo Handirako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak, Etxebarri, Alonsotegui, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Bilbao, Derio, Erandio, Galdakao, Getxo, Leioa, Loiu, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Valle de Trápaga-Trapagaran eta Zamudio udalerrietako planeamendua bateratu beharko du.

  2. – Donostia-San Sebastiángo Jardutze-Eremurako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak, Donostia-San Sebastián, Pasaia, Renteria, Lezo, Oiartzun, Hernani eta Astigarraga udalerrietako planeamendua bateratu beharko du.

  1. atala.– Etxebizitzetarako zenbatzea udal planeamenduan.

  1. – Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak onartu arte, etxebizitzetarako ahalmena zenbatzeko, Artezpideei dagokien agiriaren 1. Eraskinean zehazten diren irizpide, adierazle eta koefizientei jarraituko die udal planeamenduak.

  2. – Era berean, aurreko azpiatalean aipatutako aldibaterakotasunarekin, populazio gutxiko eta hiri egitura polinuklearra edo egoitzarako zenbait biztanleria gunetako udalerrietan, badauden etxebizitzena baino handiagoa izango ez den etxebizitzen gehikuntza ahalbideratuko da gune horietako bakoitzean.

  1. atala.– Jarduera Ekonomikoetarako lurraren zenbatzea.

    Lurraldearen Antolamendurako kasuan kasuko Zatiko Planak onartu arte, udal planeamenduak Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeak jarduera ekonomikoetarako den lurraren zenbatekoari ezartzen ari dizkion Irizpideak bete beharko ditu.

  2. atala.– Azaleko Uren Tratamendua.

  1. – Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plana idatziko da Euskal Autonomi Elkarteko Ibai-ertzak eta Erreka-ertzak antolatzeko.

  2. – Euskal Autonomi Elkarteko Ibai-ertzak eta Erreka-ertzak antolatzen dituen Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plana behin betiko onetsi arte, udal planeamenduak Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeak horretarako erabiltzen dituen irizpideak oharteman beharko ditu.

  1. atala.– Nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenari atxikita ez dagoen familia bakarreko edo bi familiako etxebizitza isolatuaren erabilpena.

  1. – Hirigarri ez den lurrean debekatuta dago familia bakarreko edo bi familiako etxebizitza isolatuaren erabilpena, nekazaritza eta abeltzaintzaren baliabideak ustiatzeari atxikita daudela, fidagarritasunez, egiatzatzen den kasuetan izan ezik.

  2. – Familia bakarreko edo bi familiako etxebizitza isolatuen eskaria baserrialdean, erabilpen hori jasotzeko hirigintzaren aldetik sailkatuta eta kalifikatuta dauden baserri-gune edo eremuetara jo behar da.

  1. atala.– Erausketa-Jarduerak.

    Udal planeamenduak erausketa-jarduerak gauzatzeak eragiten dituen eremuen mugaketa jaso beharko du, bai eta badauden baimenak hedatzearen ondorioz erabilpen horietarako izan daitezkeenena ere.

  2. atala.– Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen Berrikusketa.

    Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak indarrean jartzen direnetik zortzi urte betetzean, Eusko Jaurlaritzak horiek berrikusteari ekin behar zaion egiaztatuko du. Halere ondoan aipatzen diren egoeretakoren bat izanez gero, beste edozein momentutan ere berrikus daitezke, lehenago zein geroago:

    1. Datozen gertakariek LAAetan hartutako hipotesiak aldatzen badituzte, gunearen oinarrizko tamaina, erabileraren dinamika edo etxebizitzaren merkatuari dagozkienetan, antolamendurako ezarritako irizpide orokorrak aldarazten badituzte.

    2. LAAetako zehaztapenetan aldaketa zehatzak izapidetu behar badira, lurraldearen egitura orokorrean eragiten dituzten aldaketak dakartzatenak.

    3. LAA garatzeak bere helburuak zabaltzeko beharrizana edo komenigarritasuna adierazten badu, hasieran aurrikusi ez diren antolatzeko eredu beraren ondorengo garapenez.

    4. Elkarteaz gaindiko Arloko Planen bat onartzeak Autonomi Elkartearen barruan zehaztapenak ezartzen baditu, eta horiek Lurralde Eredua aldarazten badute.

    5. Antzeko garrantzi edo izaerako beste gertakari batzuek hala justifikatzen badute, LAA hauen lurralde ereduaren irizpen zehazgarriei eragiten dietelako, eta Eusko Jaurlaritzak arrazoiztuz hala erabakitzen badu.

Bi urtetik bi urtera, Eusko Jaurlaritzak «Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen egoera» izeneko Memoria egingo du. Horretan Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen aplikazio-maila, lurralde eta udal planeamenduan duen eragina eta antzemandako ezdoiketak ekiditeko ekin beharreko egintzak aztertuko dira.

Memoria hori idazteko, Euskal Autonomi Elkarteko udalerriek eta aldikotasun berberean txosten bat aurkeztu beharko dute Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean, kasuan kasuko udalerrian indarreango planeamendua eta Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan horri buruz ezarritakoaren eta ordurarte lurraldearen antolamendurako onartutako gainerako egiterabideetan ezarritakoaren artean dagoen lotura-mailari buruzkoa, hain zuzen.

  1. – Aginpidedun diren Administrazioek Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak egitea sustatuko dute, Artezpide hauetakoen osagarrizko hirigintza eta lurralde irizpideak ekar ditzaten, udal esparruko planen garapen egokiagoa ahalbidera dezatenak eta Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak egitean lurraldearekiko koherentzia handiagoa berma dezatenak.

  2. – Euskal Autonomi Elkarteko lurraldean eragina duen arloko esparruetan aginpidedun den edozein Administraziok idatzi ahal izango ditu Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plan berriak, Artezpide hauetan berariaz adierazitakoez gain, nor bere aginpidetza-esparruan eta Artezpide hauetan jasotzen diren lurraldearen antolamendurako zehaztapenak eta irizpideak betez.

  3. – Lurraldearen Antolamendurako Zatiko eta Arloko Plan guztiek, kasuan kasuko oinarrizko agiriak ez ezik agiri osagarria ere jaso beharko dute, hain zuzen, eraginpeko udalerri bakoitzeko planeamendua aldatzen deneko puntu zehatzak adieraziko dituena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko dira indarrean Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko otsailaren 11n.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

Ale Gehigarri bereizian argitaratzen dira

aipatzen diren Lurraldearen

Antolamendurako Artezpideak

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (11)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana