Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

206/2003 DEKRETUA, irailaren 9koa, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen, Lurraldearen Zatiko Planen eta Lurraldearen Arloko Planen funtsezkoak ez diren aldaketak onartzeko prozedura arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 185
  • Hurrenkera-zk.: 5163
  • Xedapen-zk.: 206
  • Xedapen-data: 2003/09/09
  • Argitaratze-data: 2003/09/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

4/1990 Legeak, maiatzaren 31koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzkoak, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, Lurraldearen Zatiko Planak eta Lurraldearen Arloko Planak lantzeko prozedurak ezartzen ditu bere artikuluetan eta Eusko Jaurlaritzari baimena ematen dio, 2. azken xedapenaren arabera, legean xedatutakoa garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Dekretu honek lurralde-antolamenduko tresna horiek aldatzeko prozedurak arautzea du helburu eta horretarako lege horren 10.10. artikuluan egindako aurreikuspena hartzen da abiapuntutzat. Horrela, onartutako lurralde-antolamenduko tresnek behar izan ditzaketen doikuntzak edo aldaketa puntualak egiteko prozedura arinagoa jarri nahi da administrazio eskudunen eskueran.

Dekretu hau adierazitako artikuluan ezarritakoari lotzen zaio eta hasierako eta behin betiko onarpenerako ezarritako izapideak gordetzeko betebeharra errespetatzen du.

Horrenbestez, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko irailaren 9ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, Lurraldearen Zatiko Planak eta Lurraldearen Arloko Planak aldatzeko prozedurak arautzea du helburu, tresna horien berrikuspen orokorrik edo funtsezko aldaketarik ez dakartenak arautzea hain zuzen ere.

Lurralde-antolamenduko tresnen aldaketa dekretu honetan ezarritako prozeduraren bitartez izapidetu ahal izateko, aldaketa formulatzeko ekimena hartzeko eskumena duten organoek erabaki berariazkoa eta arrazoitua adierazi beharko dute aldaketa funtsezkoa ez izateari buruz. Dekretu honen ondorioetarako, funtsezko aldaketatzat jotzen da alderdi puntual eta osagarrietan desberdina dela iruditu beharrean, berritzat jotzeko modukoa izan daitekeen hasieran hautatu eta onartutako plangintza-ereduaren aldaketa oro.

  1. – Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen aldaketa formulatzea egokia ote den erabakitzea. Erabakia arrazoitua izango da eta justifikatzen duten arrazoiak adieraziko dira, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan zabalkunde handiena duten egunkarietako bitan argitaratu beharko da.

  2. – Lurraldea antolatzeko eskumena duen saileko sailburua da Jaurlaritzaren Kontseiluari Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen aldaketa proposatzeko eskumena duen organoa.

  3. – Aldaketa zuzentzeko eta prestatzeko lanak lurraldea antolatzeko eskumena duen sailari dagozkio; horretarako, aldaketa ahalik eta zuzenen formulatzeko beharrezkotzat jotzen dituen datu eta informazio guztiak eskatu ahal izango dizkie Eusko Jaurlaritzako sailei eta gainerako administrazioei. Eskaera horren erantzuna eskaera egiten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean eman beharko dute sailek eta gainerako administrazioek.

  4. – Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak aldatzeko dokumentua idatzi ondoren, Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen eta Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen nahitaezko txostenen iritzipean jarriko da; txosten horiek, luzeen jota ere, 3 hilabeteko epean eman beharko dituzte.

  5. – Dokumentuaren hasierako onarpena lurraldea antolatzeko eskumena duen saileko sailburuaren aginduaren bidez gauzatuko da.

  6. – Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen aldaketaren hasierako onarpen-erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan zabalkunde handiena duten egunkarietako bitan iragarriko da, eta aldaketaren testu osoa Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritzari, Foru Aldundiei eta Udalei bidaliko zaie, hauei Udalen Elkartearen bitartez.

  7. – Hasierako onarpen-erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean, hilabeteko entzunaldia eta jendaurreko erakustaldia irekiko da, administrazioek eta erakunde publikoek eta pribatuek eta pertsona fisikoek eta juridikoek komenigarritzat jotzen dituzten alegazioak, oharrak eta iradokizunak aurkezteko aukera izan dezaten. Aldi horrek dirauen artean, proposatutako aldaketaren dokumentazioa lurralde historiko bakoitzean horretarako adierazten den lekuetan egongo da ikusgai.

  8. – Aurreko zenbakian adierazitako epea amaitu eta entzunaldiko eta jendaurreko erakustaldiko izapideen emaitza aztertu ondoren, dagozkion aldaketak egingo dira. Jarraian, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak, Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak luzeen jota ere hiru hilabeteko epean nahitaezko txostena egin ondoren, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen aldaketa behin-behinean onartzeko erabakia emango du eta Jaurlaritzaren Kontseiluari helaraziko dio, honek behin betiko onar dezan.

  9. – Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen aldaketaren behin betiko onarpena dekretu bidez emango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan zabalkunde handiena duten egunkarietako bitan iragarriko da.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 13.1. artikuluan deskribatutako organoak izango dira, bertan aurreikusitako eran, Lurraldearen Zatiko Planak aldatzeko prozedura hasteko eskumena dutenak. Plana aldatzeko ekimena hartzen duen organoa izango da prozeduraren izapideak egiteko eta aldaketaren hasierako zein behin-behineko onarpena emateko eskumena izango duena.

  2. – Organo eskudunak aldaketa ahalik eta zuzenen formulatzeko beharrezkotzat jotzen dituen datu eta informazio guztiak eskatu ahal izango ditu, adierazitako legearen 13.2. artikuluan ezartzen den bezalaxe. Eskaera horren erantzuna eskaera egiten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean eman beharko dute kontsulta egiten zaien administrazioek.

  3. – Aldaketa-proposamenari hasierako onarpena eman baino lehen, Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak nahitaezko txostena eman beharko du, luzeen jota ere hiru hilabeteko epean.

  4. – Hasierako onarpena eman zaion aldaketa jendaurreko erakustaldian jarriko da hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Halaber, erabakia dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratuko da eta, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan zabalkunde handiena duten egunkarietako bitan iragarriko da.

  5. – Jendaurreko erakustaldiaren aldi berean, lurralde-administrazio publiko interesdun guztiei entzungo zaie, hilabeteko epean horretarako bidaliko zaien aldaketaren gaineko alegazioak, oharrak eta iradokizunak formulatzeko aukera izan dezaten.

  6. – Aurreko izapideen emaitza aztertu ondoren, behin-behineko onarpen-erabakia hartuko da eta Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari helaraziko zaio espedientearekin batera, luzeen jota ere hiru hilabeteko epean nahitaezko txostena eman dezan.

  7. – Txostena egin ondoren, Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak espedientea eta txostena lurraldea antolatzeko eskumena duen sailari bidaliko dizkio. Sail honek dagokion proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari helaraziko dio adierazitako txostenarekin batera, honek aldaketa behin betiko onar dezan.

  8. – Behin betiko onarpena dekretu bidez emango da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, egun horretan jarriko baita indarrean. Horrez gain, dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratuko da eta, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan zabalkunde handiena duten egunkarietako bitan iragarriko da.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 13.1. artikuluan deskribatutako organoak izango dira, bertan aurreikusitako eran, Lurraldearen Arloko Planak aldatzeko prozedura hasteko eskumena dutenak. Plana aldatzeko ekimena hartzen duen organoa izango da prozeduraren izapideak egiteko eta aldaketaren hasierako zein behin-behineko onarpena emateko eskumena izango duena.

  2. – Aldaketa-proposamena lege horren 17.1. artikuluan ezarritako kontsulta-izapidepean jarriko da, hasiera-hasieratik bermatzearren Lurraldearen Antolamendurako Artezpideek eta Lurraldearen Zatiko Planek definitzen duten lurralde-esparruan zuzen txertatzen dela.

  3. – Organo eskudunak aldaketa ahalik eta zuzenen formulatzeko beharrezkotzat jotzen dituen datu eta informazio guztiak eskatu ahal izango ditu, adierazitako legearen 13.2. artikuluan Lurraldearen Zatiko Planetarako ezartzen den bezalaxe. Eskaera horren erantzuna eskaera egiten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean eman beharko dute kontsulta egiten zaien administrazioek.

  4. – Aldaketa-proposamenari hasierako onarpena eman baino lehen, Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak nahitaezko txostena eman beharko du, luzeen jota ere hiru hilabeteko epean.

  5. – Hasierako onarpena eman zaion aldaketa jendaurreko erakustaldian jarriko da hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

  6. – Jendaurreko erakustaldiaren aldi berean, lurralde-administrazio publiko interesdun guztiei entzungo zaie, hilabeteko epean horretarako bidaliko zaien aldaketaren gaineko alegazioak, oharrak eta iradokizunak formulatzeko aukera izan dezaten.

  7. – Aurreko izapideen emaitza aztertu ondoren, behin-behineko onarpen-erabakia hartuko da eta Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari helaraziko zaio espedientearekin batera, luzeen jota ere hiru hilabeteko epean nahitaezko txostena eman dezan.

  8. – Aldaketa Eusko Jaurlaritzako sailen batek formulatu badu, lurraldea antolatzeko eskumena duen sailak nahitaezko txostena eman beharko du eta Jaurlaritzaren Kontseiluari helaraziko zaio, sail interesduneko eta lurraldea antolatzeko eskumena duen saileko sailburuen baterako proposamenez behin betiko onar dezan. Behin betiko onarpen-erabakia dekretu bidez emango da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, egun horretan jarriko baita indarrean.

  9. – Aldaketa lurralde historikoetako foru-organoek formulatu badute, zazpigarren paragrafoan adierazitako Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen nahitaezko txostena eman ondoren, organo horiek behin betiko onartuko dute aldaketa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen lehen xedapen gehigarrian adierazitakoarekin bat etorriz, dekretu honen bosgarren artikuluan aurreikusitako prozedura aplikatzekoa den arloko legerian berariazko arautzerik ezartzen ez denean baino ez da erabiliko.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko irailaren 9an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendueta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana