Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

271/2004 DEKRETUA, abenduaren 28koa, Arabako Errioxako Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 603
  • Xedapen-zk.: 271
  • Xedapen-data: 2004/12/28
  • Argitaratze-data: 2005/02/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen babesean idatzi eta bideratutakoak, otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez behin betiko onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren, otsailaren 12an.

    Artezpide horietan, lurraldearen zatiko planak, horien artean Arabako Errioxako Eremu Funtzionalekoa, idazteko esparruak ezartzen dira.

    Aipatutako Legearen 2. eta 11. artikuluen arabera, lurraldearen zatiko planak nahitaez landu beharreko lurralde-antolamendurako tresnak dira. Ildo horretatik, artezpide horien 22. kapituluko 7. paragrafoan, aplikatu beharreko arauei buruzkoan, dioenez, oso garrantzitsua da Lurraldearen Zatiko Planak lehenbailehen formulatzea, aipatutako artezpideen osagarriak izango diren hirigintza- eta lurralde-irizpideak gaineratzeko eta, horrela, udal-esparruko planak doitasun handiagoaz garatu eta Lurraldearen Arloko Planen formulazioan lurralde-koherentzia handiagoa ziurtatu ahal izateko.

  2. – Arabako Errioxako Eremu Funtzionalari dagokionez, prozesu horri ekiteko, 1998ko urtarrilaren 14an lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten orduko Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eta Arabako Foru Aldundiko Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Sailak.

    Lurraldearen Zatiko Plan hau Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 13. artikuluan jasotako formulazio- eta bideratze-prozesuaren emaitza da. Prozesu horrek aurrerapenaren eta hasierako, behin-behineko eta behin betiko onarpenaren faseak bildu ditu, eta toki-korporazioek eta hainbat sailek, bai autonomikok bai foralek, hartu dute parte horietan.

  3. – Planaren edukiak Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 12. artikuluan ezarritakoari erantzuten dio. Aipatutako artikuluak lurraldearen zatiko planek bildu behar dituzten zehaztapenak jasotzen ditu. Planak, gainera, jarduteko hainbat neurri ezarri eta beste hainbeste proposamen egiten ditu, Arabako Errioxaren erabateko antolamendua lortzea helburu nagusi dutenak, esparru horretan zentzua hartzen duen guztia eskualdearen esparrura eramanez eta, era berean, udal-jarduna ahalbidetuz, bere autonomiatik abiatuta.

    Arabako Errioxako Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planak ondoko udal-mugape hauek barne hartzen ditu: Bilar, Elciego, Eskuernaga, Kripan, Labastida, Laguardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Mañueta, Moreda de Álava, Navaridas, Oyón-Oion, Samaniego eta Yécora. Lurraldearen Zatiko Planaren helburu nagusia zona hirugarren sektoreko bihurtzea da, zentzu zabalenean. Horretarako, demografia, bizitegiak eta ekipamenduak bultzatu eta oinarrizko sektore ekonomikoak finkatuko dira. Gainera, 16 urteko denbora-mugan sortu behar diren lurralde-eragineko ekintzak koordinatuko dira, eremu funtzionalaren garapen iraunkorra bermatzearren.

    Planak eremu funtzionalaren abagune handiak sektore turistikoan eta baliabide natural, kultural, etnografiko, etab.en ondoriozko ekonomietan finkatzen ditu eta lurralde-eredu multipolarra planteatzen du. Bertan, hirigune nagusiak Labastida, Laguardia eta Oyón-Oion izango lirateke.

  4. – Ingurune fisikoari dagokionez, funtsezkotzat jotzen du ingurune naturalari balioa ematea. Beraz, dagoeneko deklaratutako espazio naturalez (Laguardiako urmaelen guneko biotopo babestua), interes naturalistikoko eremuez (Kripan eta Navaridasko artadiak, Dueñasko pinudia eta Lasernako abariztia) eta Natura 2000 Sarean sartzeko proposatutako espazioez (Kantauriko mendizerra eta Ebro ibaia) gain, babesa ere merezi duten interes naturaleko zonatzat identifikatzen ditu Lezako erkameztia eta artadiak, Lapuebla de Labarcako Esperal eremua, Labastidako ibar-basoak eta Navaridas, Cuatro Encinas, San Gregorio, Aguarchal eta Elciegoko urmaelak. Era berean, eremu funtzionalaren zatirik handienean mahastizaintza eta ardogintzako azpisektoreari lotutako nekazaritza-joera aintzatesten du eta mahastiek hartutako nekazaritza-azalera erabilgarriari eustea proposatzen du, berori galtzea edo beste erabilera batzuekin ordezkatzea saihesteko.

  5. – Komunikabide-azpiegiturei dagokienez, hiri-saihesbideetan jarduteko beharra planteatzen du Labastida, Laguardia eta Oyón-Oiongo hiriguneetan. Planean funtsezko elementua da ekipamendu-sistema, bai zerbitzu publikoetan bai eta zerbitzu orokorragoetan, merkataritzakoetan eta aisialdikoetan. Arlo horretako proposamenak hiru hirigune nagusietan oinarritzen dira. Hala, Laguardian eskualde-mailako gune bat sortzeko proposamena nabarmentzen da (dentsitate txikiko bizitegietarako jardun integratua, eskaintza komertziala, aisialdikoa, zuzkidurakoa eta kulturala barne direla).

  6. – Biztanleriari dagokionez, guztira 12.347 biztanle eta gehienez 5.527 etxebizitza lortu nahi dira 2019. urterako, bizitegi berrira zuzendutako eraikuntza berriaren %10 etxebizitza babestuari egokituko zaion moduan (hiru hirigune nagusietan banatuta: %40 Oyón-Oionen, %30 Labastidan eta beste %30 Laguardian). Era berean, gune historiko eta hirigune interesgarriak babestu eta zaharberritu nahi dira Salinillas de Buradón, Labastida, Laguardia, Elciego, Bilar, Labrazan eta Oyón-Oionen.

  7. – Eremu funtzionalaren industria-lehiakortasuna bermatzeko asmoz, lurzoru bideragarri eta eskuragarriaren eskaintzarako guztira 160 eta 250 ha bitarteko azalera planteatzen da Lurraldearen Zatiko Planaren denbora-mugan. Horretarako, Oyón-Oionen eta Casablanca-Campillarren egun dauden jarduera produktiboko guneak finkatu eta zabaltzea eta, Labastidan, proposatutako bide berriei lotutako ezarpen berri bat egitea proposatzen da.

  8. – Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan mugatutako lurralde-esparruaren barruan, Plan honek, gainera, lurraldearen arloko planak integratzen ditu, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek bai Arabako Foru Aldundiko sailek sustatutakoak. Batik bat, lurraldearen arloko plan hauek kontuan hartu dira:

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra.

    • Arabako Lurralde Historikoko Errepideen Plan Integrala.

    • EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana (Isurialde Mediterraneoa).

    • EAEko Inguru Hezeak Babesteko eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

    • EAEko Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

    • EAEko Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzorua Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

    • EAEko Nekazaritza, Basozaintza eta Natura Ingurunea Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

    • EAEko Kultura-ondarea Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

  9. – Planak Antolamendu Arauak gaineratzen ditu. Bertan, Planak izaera arautzailea ematen dien xedapen eta proposamena guztiak biltzen dira, Dekretu honen eranskin gisa jasotakoak, argitara daitezen.

    Horren indarrez, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko abenduaren 28an egindako bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onarturik,

Nolanahi ere, Lurraldearen Zatiko Plan hau indarrean jartzen den garaian indarrean dauden Lurraldearen Arloko Planak honako Plan honetan xedatutakora egokitu beharko dira, Lurraldearen Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen Laugarren Xedapen Gehigarrian jasotakoari dagokionean salbu.

Nolanahi ere, indarrean dagoen hiri-plangintza orokorra Plan honetan xedatutakora egokitu beharko da, berori indarrean jartzen denetik bi urteko epean.

AMAIERAKO XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hilabetera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko abenduaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu

eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Abenduaren 28ko 271/2004 Dekretuaren ERANSKINA

Lurraldearen Zatiko Plan honen helburua da Arabako Errioxako Eremu Funtzionala antolatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan ezarritako zehaztapenak garatzen ditu. Artezpide horiek Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren, indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 11. eta hurrengo artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz.

"Lurraldearen Zatiko Plan" honen aplikazio-esparruak Arabako Errioxako eskualdearen osotasuna eta, horrenbestez, ondoko udal-mugape hauek guztiak hartzen ditu:

  • Mañueta

  • Elciego

  • Bilar

  • Kripan

  • Labastida

  • Laguardia

  • Lantziego

  • Lapuebla de Labarca

  • Leza

  • Moreda de Álava

  • Navaridas

  • Oyón-Oion

  • Samaniego

  • Eskuernaga

  • Yécora

  1. – "Arabako Errioxako Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planak" indarraldi mugagabea izango du.

  2. – Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko 4/1990 Legearen arabera, Eusko Jaurlaritzak, dagokion gaian eskumena duen sailburuaren proposamenez eta, aldez aurretik, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeak txostena eman eta Arabako Foru Aldundiari eta eremu funtzionaleko udalei entzun ondoren, Lurraldearen Zatiko Plana indargabetzea erabaki ahal izango du, hura berrikusteko asmoz.

  3. – Era berean, lurraldearen antolamenduan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko sailek lau urtean behin landuko duten memorian xedapenak zein neurritaraino bete diren azalduko da eta, hala badagokio, antzemandako desegokitasunak arindu edo zuzentzeko beharrezko proposamenak jasoko dira. Memoria hori Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeari igorriko zaio, haren berri izan dezan.

  1. – Lurraldearen Zatiko Plan honen edukiak hura erabat berrikusi ondoren aldatu ahal izango dira. Planaren elementuren bat edo gehiago ere aldatu ahal izango da.

  2. – Lurraldearen Zatiko Planaren berrikuspena formulatu, landu eta onartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko 4/1990 Legearen 13. artikuluan ezarritako prozedura berari jarraitu beharko zaio.

  3. – Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko 4/1990 Legearen 14. artikuluaren arabera, Lurraldearen Zatiko Planaren aldaketak, baldin eta tresna horren berrikuspen orokorra edo funtsezkoa ez badakarte, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen, Lurraldearen Zatiko Planen eta Lurraldearen Arloko Planen funtsezkoak ez diren aldaketak onartzeko prozedura arautzen duena irailaren 9ko 206/2003 Dekretuaren bidez egingo dira.

  4. – Arabako Errioxako Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana zortzi urtez indarrean egon ondoren, hura berrikusteko aukera aztertuko da; eta edozein kasutan aztertuko da, lehenago ere bai, honako kasu hauetakoren bat suertatuko balitz:

    1. Eremu funtzionaleko biztanleriak Plan honetan proiektatutako gehieneko aurreikuspenak %6 gainditzen baditu.

    2. Aurreikusitako etxebizitza berrien %75etarako eraikuntza-lizentziak ematen diren unean.

    3. Ekonomia-jarduera berriak ezartzeko aurreikusitako lurzoruaren %75etik gora okupatzen den unean.

    4. Plana indarrean jartzen denetik hamasei urte igarotzen direnean.

    5. Oro har, bat-batean sortutako egoeragatik Lurraldearen Zatiko Planean hartutako hipotesiak aldatzen direnean, biztanleriaren oinarrizko magnitudeei, enpleguaren dinamikari edo etxebizitza-merkatuari dagokienez; egoera horrek ezarritako antolamendu-irizpide orokorrak aldatzera behartuko duen moduan.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak aldatzeak edo berrikusteak eremu funtzionalean zuzenean eragina izango duen lurralde-ereduaren eraldaketa ekartzen duenean.

  1. – "Arabako Errioxako Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana" honako dokumentu hauek osatzen dute:

    1. Informazioko azterlanak eta planoak.

    2. Plana azaltzeko memoria.

    3. Ekonomia- eta finantza-azterlana.

    4. Burutzapen-programa.

    5. Antolamenduko planoak eta arauak.

  2. – Antolamenduko planoek eta arauek izaera arautzailea eta loteslea dute. Nolanahi ere, jardunen kokapen fisikoa erreferentzia bat baino ez da eta udal-plangintzak ezarriko ditu proposamen bakoitzari buruzko xehetasunak. Dokumentazio grafikoaren eta idatzitakoaren arteko bat ez etortzeak ebazteko, hala badagokio, idatzitako testuari emango zaio lehentasuna. Planaren gainerako dokumentuak orientagarriak eta osagarriak dira, Lurraldearen Zatiko Plana bere osotasunean behar bezala ulertzeko.

  3. – Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 2ko 397/1999 Dekretuaren 2.1.o artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeari ahalmena aintzatesten zaio Arabako Errioxako Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren zehaztapenak interpretatzeko.

  1. – Lurraldearen Zatiko Plan honen planoetan grafikoki zehazten den lurralde-ereduak beraren memorian azaltzen diren helburu demografikoei, sozioekonomikoei eta ingurumenekoei erantzuten die. Helburu horiek iraunkortasun- eta oreka-irizpideen arabera eremu funtzionala garatu eta egokitzeko beharrak kontuan izanda ezarri dira.

  2. – Eredu hori garatzeko, Planak zenbait neurri ezarri eta jarduteko hainbat proposamen egiten ditu. Proposamen horien helburu nagusia da Arabako Errioxako Eremu Funtzionalaren antolamendu integrala lortzea, esparru horretan zentzuzkoa den guztia eskualde-mailan garatzeko eta, aldi berean, Lurraldearen Zatiko Plan honen garapenean udal-jarduna ahalbidetzeko, berorren autonomiatik abiatuta.

  3. – Lurralde-eredu hori lau osagai nagusi hauen inguruan egituratzen da: Eredu fisikoa, Hiri-sistema, Ekipamenduak eta espazio libreak eta Lotura-sistemak.

Hirigintza-ondorioetarako urbanizaezintzat sailkatutako lurzoruaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen VIII. kapitulua (Ingurune fisikoa) kontuan izanda, Lurraldearen Zatiko Plan honek ezarritako lurraldearen kategorietan bi esparru hauek bereizten dira:

  1. Babestu edo leheneratu beharreko espazioak. Esparru hau ikuspegi naturalistiko, paisajistiko eta/edo zientifiko-kulturaletik garrantzi handiena duten zonek osatzen dute. LZPak zona horietarako, kasu batzuetan, babes-maila handiena ezartzen du eta, beste batzuetan, oinarrizko jarraibide batzuk planteatzen ditu.

  2. Lurraldearen gainerakoa (gordetako lurzorua). Esparru honen antolamendua udal-plangintzari dagokio. Lurzoru urbanizaezina arautu eta antolatzeko plangintzako hirigintza-dokumentuek kontuan hartu beharko dituzten irizpide eta arau orokor batzuk ezartzen dira.

  1. – Babestu edo leheneratu beharreko lurzoru urbanizaezinaren barruan, Lurraldearen Zatiko Planak lurzoruaren kalifikazio edo kategoria hauek ezartzen ditu:

    1. Duten interes naturalagatik babes berezia behar duten eremuak.

    2. Intereseko baso-eremuak.

    3. Interes hidrologikoko eremuak.

    4. Interes geologiko-geomorfologikoko eremuak.

    5. Hobetu eta/edo leheneratu beharreko eremuak.

  2. – Gainera, honako baldintzatzaile gainjarriak zehazten dira:

    1. Akuiferoen kutsadura-arriskua duten eremuak.

    2. Eremu higagarriak edo higatzeko arriskua dutenak.

    3. Eremu urpegarriak.

    4. Babestutako espazio naturalak.

  1. – LZPak eremu hauei babes-maila handiena ematen die, bai beren ezaugarriengatik eta zaintza-egoeragatik, bai eta duten hedadura murritzaren edota ingurunean garatzen diren nekazaritza-erabileren ondorioz urrakorrak izateagatik ere. Zona horien barruan, babestutako espazio naturalak, interes naturalistikoko eremuak, Natura 2000 Sarea eta LZPak babestu edo leheneratu beharrekotzat hartzen dituen bestelako enklabeak biltzen dira.

  2. – Eremu horiek 1A-1 eta 1A-2 planoetan ("Ingurune fisikoaren antolamendua") identifikatu eta mugatzen dira:

  1. – Babestutako espazio naturalak.

    Euskal Autonomia Erkidegoko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen arabera dagokion deklarazioa jaso duten espazioak dira. Horien berariazko antolamendua eta kudeaketa bakoitzari dagokion Baliabide Naturalak Antolatzeko Planaren eta Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planaren bidez zehaztu behar dira. Arabako Errioxako Eremu Funtzionalaren esparruan honako hau dago:

    Laguardiako aintziraguneko biotopo babestua (Carralogroño, Carravalseca, Prao de La Paul eta Musco aintzirak), irailaren 29ko 255/1998 Dekretuan mugatutakoa. Dekretu horrek aldatu egiten du irailaren 19ko 417/1995 Dekretua, Carralogroño, Carravalseca eta Prao de La Paul aintzirak babestutako biotopo deklaratzekoa, haren lurralde-esparruan Musco aintzira barne hartzeko.

  2. – Interes naturalistikoko eremuak.

    Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan halakotzat katalogatutako eremuak dira, Lurraldearen Zatiko Planak biltzen dituenak. Zehazki, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen 21. kapituluko 3. eranskinean "Interes naturalistikoko eremuen zerrenda irekia" jasotzen da. Zerrenda horrek interes naturalistikokotzat hartutako espazioak biltzen ditu, eranskin horretan adierazten diren balio jakin batzuk zaintzearren. Zehazki, eremu funtzionalaren esparruan, duten balio botanikoagatik, ondoko hauek daude jasota:

    • Kripan eta Navaridasko artadiak.

    • Dueñasko pinudia (Labrazan).

    • Lasernako abariztia (Laguardian).

  3. – Natura 2000 Sarea.

    Natura 2000 Sarean bereizitako eremuak Lurraldearen Zatiko Plan honek babesten ditu. Hala, Eusko Jaurlaritzako Kontseiluaren 2003ko ekainaren 10eko erabakiz, IKT (Interes Komunitarioko Tokiak) zonatzat proposatzen dira, Natura 2000 Sarean barne hartzeko, eremu funtzionaleko honako espazio hauek:

    • Kantabria mendigunea (eremu hau Hegaztientzako Babes Bereziko Zonatzat –HBBZ– ere hartzen da).

    • Ebro ibaia (Sotos del Recodo de Gimileo izeneko gunea barne).

    • Laguardiako aintzirak.

  4. – Intereseko beste zenbait enklabe.

    Aurreko paragrafoetan adierazitako espazioez gain, LZPak beste enklabe batzuk mugatzen ditu, aurrekoen antzeko ezaugarriak izanik, interes naturaleko zonatzat eta, horrenbestez, babestu beharrekotzat hartzen dituenak. Hona hemen aipatutako enklabeak:

    • Lezako erkameztia.

    • Lezako artadiak.

    • Lapuebla de Labarcako Esperal eremua.

    • Labastidako Sotos.

    • Navaridasko aintzira.

    • Cuatro Encinas eta San Gregorio aintziren eremua.

    • El Aguarchal aintzira.

    • Elciegoko aintzira.

      1. – Udal-plangintzak babes bereziko eremutzat hartu beharko ditu Arriskuan dauden Espezieen Euskal Katalogoan bildutako espezieak kudeatzeko etorkizuneko planetan halakotzat mugatutako zona guztiak.

  1. – Zona horietakoren batek berorren kudeaketa-plana edo antolamendu-dokumentua (Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana –BNAP–, Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana –EKZP–) duen unetik, dokumentu horien edukiak izango du lehentasuna LZP honen xedapenekiko.

  2. – Eremu horiek Ingurumenarekiko Eremu Sentikortzat hartu ahal izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko 3/1998 Legea aplikatzearen ondorioetarako.

  3. – LZPak ezartzen duen babes-erregimenaren oinarri nagusia da landaredi naturala mantendu eta leheneratzea eta bai inguruko nekazaritzaren bai hirigintza-proiektuen jardun negatiboak galaraziko dituzten neurriak ezartzea.

  4. – Euren lurraldeetan LZP honek mugatutako Babes Bereziko Eremuak biltzen dituzten udalerrien hiri-plangintzak lur horiek babes bereziko lurzoru urbanizaezintzat sailkatuko ditu, eta honako jarraibide hauen arabera erabilerak arautzeko erregimena ezarriko du:

    1. Erabilera sustatuak ekosistemen ingurumena kontserbatu eta zaintzekoak izango dira, egungo egoera mantentzea eta balio handiagoko oreka-egoeretarako bilakaera bultzatuko den moduan. Enklabe bakoitzaren berezko landaredi naturala leheneratzea sustatuko da. Gainera, haren berezko bilakaera bultzatuko da, heskaiak eta sastrakak garatuko dira eta gainazaleko drainatze-sarea hobetuko da.

    2. Erabilera baimenduak edo onargarriak honako hauetara mugatuko dira: erabilera publiko estentsiboa, ingurumen-heziketakoa, baso-kudeaketakoa, artzaintzakoa eta espazio hauetatik nahitaez igaro behar duten lurralde-azpiegituretakoa.

    3. Debekatu egingo dira zona hauen ezaugarri naturalak aldatzea ekarriko duten erabilerak, hala nola, hirigintza-hazkundeak (plangintza orokorraren nahiz garapenekoaren bitartez), bide-azpiegiturak ezartzea, nekazaritza, erauzpen-jarduerak edo hondakinen isurketak.

    4. Navaridasko aintzirarako, antolamendua EAEko Inguru Hezeak Babesteko eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean ezarritakora egokituko da.

    5. Cuatro Encinas, San Gregorio, El Aguarchal eta Elciegoko aintziretarako (EAEko Inguru Hezeak Babesteko eta Antolatzeko LZPko inbentarioan daude, B8 "Ebro sakonuneko sistema endorreikoak" tipologiaren barruan, III. multzoan), horien dinamika funtzionala leheneratzea proposatzen da, interes handiko aintzira endorreikoen barruan baitaude.

    6. Zona heze horietarako jarduna ekarpen naturalak lehengoratzera bideratuko da. Lehortzea eta isurketa kutsagarriak galaraziko dira, indusketak, luberriketak, harrotzeak edo drainatzeak bezalaxe. Gainera, zona heze horiek desagertzea ekarri zuten drainatze, lurreztatze eta lehortzeko ekintzak zuzentzeko ahaleginak egingo dira.

    7. Hezeguneen babesa horien ingurunera hedatuko da. Hala, kanpoko ertzetik 50 m-ko zabalerako zerrenda ezarriko da, faunarentzat atseden eta babeserako esparrua sortzearren. Zerrenda horretan hezeguneak babestearen aurkako jarduerak debekatuko dira.

    8. Inguru Hezeak Babesteko eta Antolatzeko LZPko III. multzoan aurreikusitako gainerako zona hezeetarako, haren antolamendu-memoriaren 19. paragrafoan egindako gomendioak betez, LZPak udalei eskatuko die xehetasun-azterlanaren bidez zehaztu dezaten auren lurraldeko zein zona hezek dituzten ingurumen, natura eta/edo paisaiako intereseko balioak, eta horiei LZParen antolamendu-kategoriak eslei diezazkieten. Xehetasun-azterlanik ezean, aipatutako antolamendu-memoriaren 17.2 atalean ezarritako kategoriak aplikatzeko eskatuko zaie, zona heze horien kontserbazioa ziurtatzearren.

    9. Kantabria mendigunearen mazelen leheneratze naturala bultzatuko da eta dagoeneko sortutako habitatak (larreak eta sastrakak) errespetatuko dira.

  1. – Eremu funtzionalaren lurraldean, babes berezikoen kategorian barne hartutako landaredi autoktonoko enklabeez gain, badira beste baso-masa eta zuhaizti batzuk, bai eremu funtzionalaren erdialdean bai Kantabria mendigunean eta Ebroren lautada alubialean banatutakoak. LZPak gune horien kontserbazioa eta mantentzea ziurtatu nahi du, leheneratzea sustatuz. Hala, paisaiaren aberastasun handiagoa lortuko da, nabarmen nekazaritzakoa den ingurunean aniztasun-elementuak ekarriko baitira.

  2. – Hortaz, zona horietarako helburua iraunkor bihurtzea da, masak mantenduz eta berrituz.

  3. – Hirigintzako udal-plangintzak zonak horiek basoa babesteko lurzoru urbanizaezintzat sailkatuko ditu. Baso-masa horiek babesteko erregimena babes bereziko eremuetarako oro har xedatutakora egokituko da eta, funtsean, honako irizpide hauek errespetatuko dira:

    1. Egungo baso-azalera mantenduko da. Horretarako, baso-masak mantendu, kontserbatu eta aprobetxatzearekin lotutako eraikuntzak baimenduko dira. Baso-soilketa edo arraseko mozketa eta ondorengo baso-berritzea ez da hartuko mantentze-jardueratzat.

    2. Baso naturalak zabaltzea sustatuko da, horien dinamika ekologikoan, inguruan kokatuta dauden utzitako nekazaritza-lurrak edo kalitate eskasekoak barne hartuz.

    3. Narriatze-egoeran edo gazte-fasean dauden baso naturaletan, horiek leheneratzea eta hobetzea eta baso gazteak leheneratu eta/edo baso heldu bihurtzea sustatuko da.

  1. – LZP honen ondorioetarako, lur gaineko urak zein lurpeko urak hartuko dira interes hidrologikoko eremutzat.

  2. – Lur gaineko urak.

  1. – Ebro ibaiak eta haren ibai-adarrek osatzen dituzte. LZPak EAEko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planeko (isurialde mediterraniarra) zehaztapenak jasotzen ditu. Lurraldearen Arloko Plan hori abenduaren 28ko 455/1999 Dekretu bidez onartu zen.

  2. – Udal-plangintzak ibai-bideak babesteko zerrenda bat zehaztu beharko du, indarrean dagoen legeriari jarraituz eta Ibaiertzak eta EAEko Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean jasotako zehaztapenen arabera.

  3. – Oro har, eremu horietan uren kalitatea kontserbatzea eta emari ekologikoari eustea bultzatuko da eta ur-bazterrak okupatzea edo aldatzea saihestuko da. Ur-bazterreko landaredia birsortzea sustatuko da.

  4. – Udal-plangintzak lurzoru urbanizaezineko kategorien baldintzatzaile gainjarritzat hartu eta gaineratuko ditu LZParen esparruan erakunde eskumendunek ezarritako zona urpegarrien mugaketa berriak.

  5. – Udal-plangintzak Lur gaineko uren babeseko kategorian barne hartu beharko ditu zona horiek.

  1. – Lurpeko urak.

  1. – Kantabria mendiguneko unitate hidrogeologikoak eremu funtzionaleko hiriguneen ur-hornidurarako funtsezkoak diren hainbat hartune ditu. Hori dela-eta, Lurraldearen Zatiko Planak ur-hartune nagusietan babes-perimetroak zehaztea proposatzen du, batez ere Leza, Laguardia, Peñaparda eta Kripango zundaketetan.

  2. – Babes-perimetro horiek urei buruzko legeriaren arabera zehaztuko dira, eta hartuneen errekarga-eremu osoa hartu beharko dute. Hona hemen perimetroak zehazteko jarraibideak:

    1. Hartuneen funtzionamendu hidraulikoa aztertzea.

    2. Funtzionamendu horren araberako zonakatzea ezartzea: berehala babesteko zona (hartunea bera hartuko duena), babes fisikoko zona (hartune bakoitzaren funtzionamendu hidraulikoaren arabera), hurbileko errekarga-zona (hartunearen gaineko ekintza zuzenekoena) eta urrutiko errekarga-zona (hartune bakoitzaren errekarga-eremu osora zabalduko da).

    3. Ezarritako zonetarako erabileren arautzea finkatzea, hartune bakoitzaren ezaugarri bereziak kontuan izanda. Berehala babesteko zonarako helburua edozein erabilera-mota erabat debekatzea izango da; babes fisikoko zonan, akuiferoa hartzea ekarriko duten jardun guztiak saihestuko dira; eta errekarga-zonetarako, uren kutsadura saihestea izango da helburua.

  3. – Oro har, urei buruzko legeriaren arabera, lurpeko uren kantitatean, kalitatean eta funtzionamenduan eragina izan dezaketen jarduera edo instalazio guztiak arautuko dira: meatzeak; harrobiak; aridoen erauzpena; hodi septikoak; hilerriak; lurpeko aparkalekuak; bideratzeak; hondakin solidoak edo hondakin-urak bildu, garraiatu eta tratatzea; ongarriak eta plagizidak bildu eta banatzea; hondakin-urekin ureztatzea; landetxeak; hidrokarburo likidoak edo gaseosoak bildu, garraiatu eta tratatzea; produktu kimikoak, farmazeutikoak eta erradioaktiboak; elikagaien industriak; hiltegiak; kanpinak; golf-zelaiak; bainu-zonak; etab.

  4. – Babes-perimetroen esparruan garatu nahi diren jarduerak indarrean dagoen legeriaren arabera arautuko dira.

  5. – Udal-plangintzak eremu horiek akuiferoen kutsadura-arriskua duten eremuen baldintzatzaile gainjarritzat hartu beharko ditu, berariazko babes-perimetroak onartzen ez diren bitartean, eta aipatutako jarduerak baldintzatu behar ditu.

  1. – Eremu funtzionalean, eta Ebro ibaiaren dinamikarekin lotuta, goi-terraza alubialen sistema garatu da. Terraza horiek gaur egungo uholde-lautadaren gainean hainbat mailatan esekita daude eta ikuspuntu geologiko eta geomorfologikotik interes handiko gisa zerrendatu dira. Gainera balio zientifikoa eta didaktikoa dute.

  2. – Zona horietako ezaugarri geomorfologiko bereizgarriak mantentzea eta nekazaritza-erabileraren aprobetxamendua ez eragoztea izango da eremu horietarako helburua.

  3. – Hirigintzako udal-plangintzak lurzoru urbanizaezina kalifikatzen deneko kategoriei gainjarritako baldintzatzailetzat hartuko ditu zonak horiek. Zona horietan, oro har, euren ezaugarri geomorfologikoak aldatzea ekarriko duten jardunak saihestuko dira, hala nola, erauzpen-jarduerak, garraiobideak, lurpeko lineak, hondakindegiak eta zabortegiak, hirigintza-hazkundeak, etab.

  1. – Kategoria honetan barne hartzen dira, alde batetik, gaur egun narriatuta dauden natura-eremuak (baso autoktonoak), gazte-fasean daudenak edo atzeraezinezko aldaketa antropikoak izan dituztenak, baina beren natura-egoerara leheneratzeko eta landaredi-estaldura berreskuratzeko aukera handia dutenak. Bestalde, egokitu behar diren beste zona batzuk ere barne hartzen dira kategoria honetan. Eremu horiek beren ezaugarri topografikoengatik egokitu beharko dira edo higadura-prozesua garatzeagatik, atseden-erabileretarako maiz erabiltzeagatik edo narriadura eta utzikeriako egoeran egoteagatik. Zona horietan, beraz, helburu horiek lortzeko neurri egokiak hartu beharko dira.

  2. – Kategoria honetan bildutako zonek banaketa irregularra dute lurraldean eta, funtsean, mendigunetik datozen erreken ibarrak, malda handiko zonak eta sastraka-eremuak barne hartzen dituzte.

  3. – Espazio horietarako, LZPak hobetzeko eta leheneratzeko ekintzak proposatzen ditu. Ekintza horien bitartez erabilera bateraezinen ondorioz narriatutako ingurumenak birgaitu eta natura-balioak mantendu nahi dira. Enklabe horien artean ondokoak daude:

    • Mantibleko milazkadia.

    • Ebro ibaiaren ibarrean utzi diren harrobiak eta legar-hobiak (Labastidan, El Esperalen eta El Campillarren).

  1. – Zona hauetarako helburu nagusia da intereseko ekosistema funtzionalak leheneratzea, balio handieneko elementuak mantenduz, jatorrizko dinamikara itzuliz eta egungo eraginak ahalik eta gehien murriztuz, babes-basoaren eta ingurumena hobetzeko jardunen bidez.

  2. – Hirigintzako udal-plangintzak ingurumena hobetzeko lurzoru urbanizaezintzat sailkatuko ditu zona horiek, eta ondoko jarraibideak betez ezarriko du erabilerak arautzeko erregimena:

    1. Gaur egun narriatuta dauden ekosistema funtzionalak leheneratzera bideratutako lanak egingo dira.

    2. Ebro ibaiaren bide osoan zehar eta Kantabria mendigunetik datozen erreketan ibaiertzeko basoa leheneratzea eta ibaiertzeko landaredia ezartzea sustatuko da.

    3. Higadura-arazoak dituzten zonetan baso-berritzea bultzatuko da, lurzorua finkatzen lagunduko duten heskaien eta zuhaitzen bidez.

    4. Gaur egun utzita dauden harrobiak eta legar-hobiak leheneratuko dira.

  1. – Lurraldearen Zatiko Planak berariaz babesten ez duen esparrua da. Udal-plangintzak kategorizatu edo arautu beharko du esparru hau. Zona horietarako, LZPak zenbait irizpide eta arau orokor ezartzen ditu, udalerri bakoitzaren lurzoru urbanizaezinean kategoriak finkatzeko hiri-plangintzako dokumentuek bete beharko dituztenak.

  2. – Lurzoru horietan hiri-garapena gorde behar da eta horietarako egokientzat hartutakoak ez diren bestelako aprobetxamendurik ez dute izango. Aprobetxamendu egokiak nekazaritza eta abeltzaintzakoak edo horiekin lotutakoak dira. Hala ere, onargarriak dira, murrizturik, lurzoru horietan kokatu behar duten azpiegitura-sistemak edo zuzkidurak.

  3. – Nekazaritza, Basozaintza eta Natura Ingurunea Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana (LAP) izango da erreferentziazko tresna "Lurraldearen gainerakoa" kategoria honetan jasotako lurzoruaren antolamendu eta kudeaketarako.

  1. – Aurreko artikuluan zehaztutako lurraldearen zatirako, herriguneak osatzen dituzten multzoak ez badaude, baliabide naturalak kontserbatu, babestu eta ustiatzeko komeni diren antolamendu-kategoriak udal-plangintzak zehaztuko ditu.

  2. – Horretarako, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan finkatutako kategoriak erabiliko ditu, hots:

  1. – Ingurumena hobetzeko eremuak:

    Kategoria honetan bilduko dira LZP honek planoetan mugatzen dituen zona guztiak (baso narriatuak, sastraka-zonak eta lurzoru marjinalak) eta, udal-plangintzaren arabera mesedegarria denean, kalitate handiagoko beste estadio batzuetara eboluzionatu behar duten bestelako zonak.

  2. – Baso-eremuak:

    Kategoria honetan bilduko dira udal-plangintzaren arabera Lurraldearen Antolamendurako Artezpideek ezarritako definizioa betetzen duten zonak. Zona horietarako irizpidea baso-erabilera ordenatua eta masen produkzio iraunkorra ziurtatzea da.

  3. – Nekazaritza eta abeltzaintzako eremuak eta landazabalekoak:

    1. Paisaiaren ikuspegitik, Eremu funtzionalaren ezaugarri bereizgarrienetakoa mahastiak dira. Produktibitate handieneko lurzoruak hartzen dituztenez, LZP honetan horiek mantendu eta babestea lehentasunezkoa da beste erabilera batzuen aurrean.

    2. Adierazitako zonak LZParen planoetan mugatzen dira, baina haien hedadura eta orokortasuna kontuan izanda (balio agrologiko handieneko lurzoruak eta mahasti-eremu guztiak biltzen dituzte, beraz, balio sozioekonomiko, kultural eta paisajistiko handikoak dira), udal-plangintzak erabakiko du, xehetasun handiagoko azterlan baten bidez, zonen nekazaritza-interes handiagoa edo txikiagoa.

    3. LZPak interes handiko eremutzat hartzen ditu aipatutako zonak, eta zuzeneko lotespena duten zenbait helburu eta arau ezartzen ditu horientzat. Hala ere, arloko eta udaleko plangintzak arautu eta antolatuko ditu zona horiek xehetasun handiagoaz.

    4. Aipatutako zonetarako helburua produkzioaren ikuspegitik nekazaritza-jarduera mantentzea izango da, oraindik dauden elementu naturalei eutsiz eta eragin kaltegarria (higadura eta akuiferoen kutsadura, batez ere) ahalik eta gehien murriztuz; bai eta, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan aberastasun eta berezitasun handiko ondare horren balioak sustatuz ere. Kategoria honek ahalik eta eragin txikiena izan behar du eta, hala badagokio, hautabidezko gainazalen, ustiapen-hobekuntzen, etab. bidez konpentsatu beharko da eragin hori, ahal den neurrian; produkzio-ahalmena murriztuko ez den moduan.

    5. Eremu horiek Ingurumenarekiko Eremu Sentikortzat hartu ahal izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko 3/1998 Legea aplikatzearen ondorioetarako.

    6. Hiri-plangintzak erabilerak arautzeko erregimena ezarriko du, ondoko jarraibideen arabera:

      • Lurzoruen ahalmen agrologikoa, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak eta, horiekin bateragarriak izanik, ekosistemak eta nekazaritza-paisaiak babestea ziurtatuko duten bestelakoak mantentzen saiatu beharko da.

      • Gutxienez, nekazaritza-azalera erabilgarria mantenduko da, edozein transformazio-motaren prozesuek sorrarazitako galerak konpentsatzen saiatuz.

      • Bestelako erabileren aurrean, produktibitate handieneko zonak babestuko dira lehentasunez.

      • Nekazaritza-zonak sakabanatu eta bakantzeko prozesuak. Arazo hori dekretu honetan arautzen da: 168/1997 Dekretua, uztailaren 8koa, Euskal Autonomi Elkarteko lehentasunezko nekazaritza-ustiapenak eta EAEko eskualdeetako eta lurralde historikoetako laborantzarako gutxieneko unitateak zehazten dituena (138 zk. EHAA).

      • Zuhaiztiak, heskaiak, landare-pantailak, orla-landaredia, erreka-ertzetakoa eta nekazaritza-finken mugak sortu eta mantentzea sustatuko da.

  4. – Mendi-larreen eremuak:

    Kategoria honetan bilduko dira udal-plangintzaren arabera Lurraldearen Antolamendurako Artezpideek ezarritako definizioa betetzen duten zonak. Zona horietarako antolamendu-irizpide nagusia da artzaintza-jardueraren mantentze iraunkorra ziurtatzea, ingurumenaren, paisaiaren eta kulturaren ikuspegitik balio handikotzat hartzen diren eremu horiek babesteko baliabide eraginkorrena baita.

  5. – Lur gaineko urak babesteko eremuak:

    Kategoria honetan bilduko dira LZPak eta EAEko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko LAPak halakotzat zehaztutako eremuak, bai eta udal-plangintzaren arabera dokumentu horietan ezarritako definizioa betetzen duten zonak ere.

  1. – Baldintzatzaile gainjarriak dira lurzoru urbanizaezin osorako aurreikusitako antolamendu-kategoria bakoitzerako araututako erabileraren mugatzaileak, aurreikusitako zenbait arriskuren arabera ezarritakoak. Hala, lau baldintzatzaile gainjarri hauek finkatu dira:

    1. Akuiferoen kutsadura-arriskua duten eremuak.

    2. Eremu higagarriak edo higatzeko arriskua dutenak.

    3. Eremu urpegarriak.

    4. Babestutako espazio naturalak.

  2. – Erabileren baldintzatzaileak arautzeko, LAAetako 6.8.8 paragrafoan eta Ingurune Fisikoa Antolatzeko Matrizean ezarritakoari jarraituko zaio.

  3. – Ingurune fisikoa antolatzeko LZParen proposamena garatuko duen udal-plangintzak kategoria horiek jasoko ditu eta udalerri bakoitzerako lurzoru urbanizaezinaren antolamenduan aplikatuko ditu.

Euskarri fisikoaren azpiegituren atalean, tipologia lineala eta zehatza proposatzen da, sare jarraitua eta mailakatua osatuko duena:

  1. Korridore berdeak, zenbait gunetan Toloño-Kantabria mendigunea eta Ebro ibaiaren ibilgua lotuko dituzten ipar-hegoalde norabideko ibilgurik garrantzitsuenekin bat datozenak.

    Elementu horiek ingurumenaren eta naturaren arloan leheneratzeko proposamena eta bertako landa-bideen sarea hobetzea, sistema modu eraginkorrean osatu arte.

  2. Landa-bideei dagokienez, beren jarraitasunagatik, interesagatik edota konexio-ahalmenagatik natura-ingurunearen osotasunerako sarbideen sarea osatzen dutenak nabarmenduko dira. Landa-bideen hierarkia beren funtzionaltasunaren arabera ere ezartzen da. Sare hori ez da aukera guztien "bereizketa" hutsa izango, bide-sarea osatuko duen sare funtzionala lortu nahi da. Sarbide-sare "alternatibo" biguna edo abegitsua osatuko da, eta sare horrek hiriguneen arteko konexiorako edota lurralde-izaerako elementu garrantzitsuen arteko konexiorako aukera emango du.

  3. Espazio naturalaz gozatzeko gune izango atseden-eremuak, lurraldearen luze-zabalean banatuak. Parke horiek naturaz gozatzeko gutxieneko altzari-elementuak izango dituzte. Batzuk gaur egun dauden parkeetan oinarriturik kokatuko dira eta beste batzuk, berriz, sortu berriak izango dira.

  4. Aisia-eremuak, Laguardiako aintziren eremua eta Kantabria mendigunea lotuko dituzten ibilbide naturalistikoak. Ekipamendu, ondare eta espazio libreen mapan ibilbide horien hurbilketa bat grafiatuko da; alabaina, behin betiko diseinurako berariazko azterlana egin beharko da.

  5. Ekipamenduak. Litezkeen ekipamendu guztien artean, Eredu Bigunean, kirol-ekipamenduak eta kultur ekipamenduak sartuko ditugu; izan ere, eskaintza turistikoarekin lotura handienekoak baitira (kirol ekipamenduak, turismo sedentario edo egonkorrenarekin, eta kulturalak, behin-behineko turismo iragankorrenarekin).

    Proposamenaren oinarria da Labastida, Laguardia eta Oyón-Oion burutza-lerruneko kirol-ekipamenduaz hornitzea, eremu funtzionalaren beharrei erantzuteko. Gainerako enklabeetan, ordea, doikuntza txikiak egingo lirateke gabeziak dituzten edo zaharkituta dauden ekipamenduetan. Aipatzekoa da, Harorekin lotuta, Labastidan kirol- eta jolas-ekipamendua egiteko proposamena.

    Kultur ekipamenduen atalean, proposamena antzekoa izango litzateke, hau da, Labastida, Laguardia eta Oyón-Oion eskualde-lerruneko kultur zuzkidurez hornitzea. Laguardiarako eragiketa berrian aipatzekoa da Arabako Errioxako Museoa sortzeko proposamena.

Enklabeak eremu funtzionalaren barruan esleitutako eginkizunaren arabera hierarkizatuko dira. Aurreikusitako egitura, asentamenduen sistemaren ikuspuntutik, gune anitzeko sistema izango da eta lau maila hauek izango ditu:

  1. Burutzak, maila honetan honakoak biltzen dira:

    • Labastida

    • Laguardia

    • Oyón-Oion

  2. Azpiburutzak, maila honetan honakoak biltzen dira:

    • Elciego

    • Lapuebla de Labarca

    • Lantziego

    • Eskuernaga

  3. Hirigune nagusiak, maila honetan honakoak biltzen dira:

    • Mañueta

    • Bilar

    • Kripan

    • Leza

    • Moreda de Álava

    • Navaridas

    • Samaniego

    • Yécora

  4. Gainerako hiriguneak, maila honetan honakoak biltzen dira:

    • Salinillas de Buradón (Labastida)

    • Paganos (Laguardia)

    • El Campillar (Laguardia)

    • Laserna (Laguardia)

    • Assa (Lantziego)

    • Viñaspre (Lantziego)

    • Barriobusto (Oyón-Oion)

    • Labraza (Oyón-Oion)

  1. – Planak, proposatutako lurzoru-egituraren arabera, bizitegi-gaietan, jarduera ekonomikoari lotutakoetan (produkzioa edo zerbitzuak) eta ekipamendukoetan zehazten dituen eragiketak dira.

  2. – Aipatutako eragiketak hauek dira:

    1. Osagarritasuna.

    2. Jarduera ekonomikoa: finkatzea, zabaltzea eta jardun berriak.

    3. Bizitegia.

    4. Lurralde-ekipamendua.

Lurraldearen ikuspegitik udalerrien artean sumatzen diren loturen arabera, honako osagarritasun-estrategia hauek planteatzen dira:

  1. Osagarritasuna, barrukoa-kanpokoa: Proposatutako eragiketa estrategikoetarako balizko aktibo gisa eremu funtzionalez kanpoko gune eta elementuez baliatzeko jardun-estrategia. Politika hau udalerri hauetan proposatzen da:

    • Labastida, alboko lurraldearekin.

    • Elciego – La Puebla de Labarca, Ebro ibaiaren eskuinaldearekin.

    • Oyón-Oion, inguruarekin.

  2. Osagarritasuna, barrukoa-barrukoa: Barruko sinergien estrategiak. Zenbait kasutan, zerbitzuak eskuratzeko behar besteko biztanleria-atalaseak lortu nahi dira, beste kasu batzuetan aldeko egoerez baliatu nahi da edo, beste batzuetan, garatzeko premiari erantzun nahi zaio, besterik gabe. Politika hau udalerri hauetan proposatzen da:

    • Eskuernaga, Samaniego, Leza, Navaridas eta Mañueta.

    • Elciego – La Puebla de Labarca.

    • Lantziego, Bilar, Kripan eta Yécora.

    • Laguardia.

  1. – Nolabaiteko lerruneko industria-ehunak finkatzea eta zabaltzea, aurreikuspenen arabera. Zabaltze horiek, Oyón-Oionen kasuan bederen, egungo ehunaren itxiera antolatuarekin lotuko dira.

  2. – Politika hori bi esparrutan proposatzen da:

    • Oyón-Oiongo industria-zona (zabaltzea eragingo duen egungo ehunaren itxiera antolatuarekin).

    • Industria-eremua, eremu funtzionalaren hegoaldean, A-124 errepidean zehar.

  1. – Politika honen helburua gaur egun aukeratutako kokalekuetan dagoen industria-ehuna zabal dadin erdiestea izango da. Lurraldearen Zatiko Planak politika hori Labastidan proposatzen du, eta A-124 errepidearen bide alternatiboan eta Harorekiko konexioarekiko elkargunean oinarrituko da.

  2. – Gainerako udalerrien kasuan, ez da mugatuko aurreikusitako eragiketetan okupatuko diren industria-lurzoruak edukitzeko aukera. Horrenbestez, tokian tokiko eskariaren ondorioz sortutako lurzoruak izango dira.

Laguardian proposatzen da mota honetako politika. Politika honen barruan biltzen dira jarduera ekonomikoko, eta merkataritza eta aisialdiaren eta zuzkidura eta kulturaren arloko eskaintzako eragiketa integratua edo bateratua.

Eragiketa hauek burutzako edo azpiburutzako hiriguneetan garatuko dira, eta bide-sistemaren gaineko jardun estrategiko edo egituratzaileekin lotuko dira. Nolanahi ere, gaur egun dauden ehunak laguntzeko proposamenak izango dira eta, horien bitartez, gaur egungo eskaintza nabarmen zabaldu nahi da. Ondoko hiriguneetarako proposatu dira:

  • Laguardia

  • Labastida

  • Oyón-Oion

  • Elciego

  • Lapuebla de Labarca

  • Lantziego

Hiri-sistemako burutzetarako aurreikusitako politika:

  1. Labastida. Kirol eta jolaserako ekipamendu garrantzitsu baterako kokalekua planteatuko litzateke. Ekipamendu horrek urte osoan zehar erabili ahal izango diren instalazioak izango lituzke, atseden-instalazioen eta turismo-azpiegituren laguntzarekin.

  2. Laguardia. Proposatzen den ekipamendua Arabako Errioxako Museoa izen orokorraren barruan sartuko litzateke.

  3. Oyón-Oion. Bertako ekipamendua biztanleria erakartzeko eragiketaren osagarria izango litzateke.

  1. – Arabako Errioxako Lurraldearen Zatiko Plan honetan, atseden-eremutzat honako espazio hauek daude izendatuta:

    • San Ginés (Labastida).

    • Samaniego.

    • Berberana (Laguardia).

    • Las Lagunas (Laguardia).

    • Bercijana (Yécora).

    • San Justo (Oyón-Oion).

  2. – Atseden-eremuetako bakoitzaren mugapen eta antolamendu zehatza eremu bakoitzari dagokion Plan Berezia idaztean finkatuko da. Horretarako, ondoko irizpide orokorrei jarraituko zaie:

    1. Zerbitzatzen den biztanleriaren arabera aurreikusten den eskariari egokituko zaio antolamendua, bai kuantitatiboki (zerbitzatuko duen biztanle-kopurua), bai kualitatiboki (biztanleria horren zaletasunak, nahiak eta iguripenak).

    2. Lurraldearen natur balioak eta ahalmenak oso kontuan izango dira.

    3. Lurraldearen askotariko erabilera sustatuko da. Azpiegitura sinpleko erabilera didaktikoak-hezkuntzakoak eta kirol-erabilerak nabarmenduko dira. Denboran eta espazioan bateragarri egin nahi dira biztanleriak eskatzen dituen aire zabaleko jarduerak. Espazioa antolatzean, eskariaren aniztasunari dagokionez, ahalik eta giro-aniztasunik handiena lortu beharko da. Horretarako, gradiente bat finkatuko da, mutur batean iristeko zailenak diren eremu lasaienetako gehieneko natura-osagaiak izango dira eta. beste muturrean, iristeko errazen diren eremuetan intentsitaterik handiena izan dezaketen eremuak izango dira.

    4. Erabileraren intentsitatea planifikatzea, beti bi arloetako harrera-ahalmenaren azpitik: arlo ekologikotik (ingurune naturalari dagokiona) eta pertzepzio-psikologiaren arlotik (erabilera-dentsitate horri dagokionez erabiltzaileek duten pertzepzioari dagokiona).

    5. Mantentzearen premiak aintzat hartzea, hala nola garbiketa, landaredia leheneratzea, bideen eta kirol-zirkuituen kontserbazioa, etab.

    6. Las Lagunas (Laguardia) eremurako aurreikusitako Plana biotopoari buruzko berezko araudiaren xedapenetara egokituko da.

  1. – Arabako Errioxako Lurraldearen Zatiko Planak lurralderako sargunetzat honako hauek hartzen ditu:

    • Salinillas de Buradón (Labastida).

    • Samaniego.

    • Leza.

    • Bilar.

    • Viñaspre (Lantziego).

    • Barriobusto (Oyón-Oion).

    • Labraza (Oyón-Oion).

  2. – Lurralderako sargune horietarako neurri hauek daude ezarrita:

    1. Guztietarako, hiri-berrikuntzako programak ezarriko dira, eta oinarrizko azpiegiturak hobetzeko eta hiriguneari eta horren inguruneari ingurumen-tratamendua emateko laguntzaz.

    2. Eraikitako ondarea leheneratzeko neurriak aurreikusiko dira, hirigune osorako birgaikuntza-programen bidez.

    3. Bigarren bizitegiari buruzko politika dagokion atalean azaldutakoa izango da.

    4. Ingurune naturalaz gozatzeko laguntza-ekipamenduen gainean jardungo da berariaz. Seinaleztapenaren eta informazioaren eta atsedeneko eta jolas txikiko eremuen gainean jardungo da, instalazio didaktikoak, zaldi-instalazioak, etab. onartuko dira. Zuzkidura horiek baliabide guztiak koordinatzeko ikuspegi zabalenaren barruan abiarazi beharko dira.

    5. Udal-plangintza egokitu egin beharko da, erabilera potentzial horiek lurzoruaren kategorietan barne hartzeko, lurzoru hiritarretan eta urbanizagarrietan edo antzekoetan erabilera horiek bateragarri nola egin daitezkeen aztertuz, batik bat, zuzkidurakotzat, espazio libretzat edo berdegunetzat kalifikatutako lurzoruei eta babestu gabeko urbanizaezinei dagokienez, horiek indarrean dagoen legeriari jarraituz arautzearren.

  1. – Udalerri bakoitzari dagokion bizitegi-lurzorua kuantifikatzeko, LAAen 1.5 eranskinean ezarritako kalkulua erabiliko da, ondoko balio-tarte hauek ezarrita:

    1. Plangintzan ezarritako bizitegi-ahalmenaren gehieneko balioa: udal-plangintzari ematen zaion balioa, lurzoruaren gainkalifikazioaren ondoriozko hirigintza-garapen neurrigabeak saihesteko.

    2. Plangintzan ezarritako bizitegi-ahalmenaren gutxieneko balioa: udal-plangintzari ematen zaion balioa, lurzoru kalifikatuaren eskasia saihesteko.

  2. – Lurraldearen Zatiko Planaren indarraldi zabala (16 urte) dela eta, gehieneko eta gutxieneko balioen arteko tartea udalerriaren datu estatistikoen arabera aplikatuko da, plangintzaren berrikuspena idazteko garaian.

  3. – Bizitegi-ahalmenaren gehieneko eta gutxieneko balioak lortzeko, osagaien batura egingo da, Artezpideen irizpideei jarraituz. Irizpide horiek Lurraldearen Zatiko Planak honela egokituko ditu:

    1. Lurralde Ereduaren inplikazioak (O1 osagaia): berez espero zitekeena baino etxebizitza-kopuru handiagoa, eredua kontuan izanda Lurraldearen Zatiko Planak modu selektiboan esleitzen duena. Ondoko hauek bereizitako udalerritzat hartuko dira, eta adierazitako kopurua esleituko zaie:

      Gehieneko balioa Gutxieneko balioa

      Labastida 250 etxebizitza 125 etxebizitza

      Laguardia 500 etxebizitza 250 etxebizitza

      Oyón-Oion 350 etxebizitza 175 etxebizitza

      Plangintza berrikusteko prozesuan, eta adierazitako balioak Lurraldearen ZAtiko Planaren indarraldirako (16 urte) planteatzen direnez, kopuruaren %75 besterik ez da erabiliko.

    2. Hazkunde demografikoa (O2 osagaia): azken hamarkadako (edo dagokion kasurako adierazgarriagotzat har daitekeen beste aldi baterako) Urteko Hazkunde Tasaren (UHT) arabera udalerrian antzemandako joera demografikotik abiatuta kalkulatutako etxebizitza-beharra.

    3. Familia-egituraren aldaketa (O3 osagaia): familia-egituran aurreikus daitezkeen aldaketei lotutako etxebizitza-kopurua, Familia Unitatearen Batez besteko Tamainatik (FUBT) abiatuta kalkulatua eta proiekzioaren mugarako zenbatetsia.

    4. Eskaintzaren zurruntasuna zuzentzea (O4 osagaia): onibarren merkatuan sortzen diren espekulazio-tirabirak eta bihurdurak gainditzeko, etxebizitza-eskaintzaren eta antzemandako eskaeraren arteko beharrezko maiorazioan islatutako etxebizitza-beharra. Kalkuluan erabili beharreko Zurruntasun Koefizienterako (ZK), ondoko tartea ezarri da:

      • Arteztarauen gehieneko ZK balioa.

      • Gutxieneko balioa: Arteztarauen ZK balioaren erdia.

        Hala, eremu funtzionaleko udalerrietarako honako koefiziente hauek zehaztu dira:

        UDALERRIA GEHIENEKO ZK GUTXIENEKO ZK

        Mañueta 0,35 0,175

        Elciego 0,35 0,175

        Bilar 0,35 0,175

        Kripan 0,35 0,175

        Labastida 0,35 0,175

        Laguardia 0,35 0,175

        Lantziego 0,35 0,175

        Lapuebla de Labarca 0,35 0,175

        Leza 0,35 0,175

        Moreda de Alava 0,35 0,175

        Navaridas 0,35 0,175

        Oyón-Oion 0,35 0,175

        Samaniego 0,35 0,175

        Eskuernaga 0,35 0,175

        Yécora 0,35 0,175

    5. Bigarren bizitegia (O5 osagaia): bigarren bizitegiarekin lotuta dagoen udalerri batzuen berezitasuna islatzen duen etxebizitza-kopurua.Kalkuluan erabili beharreko Bigarren Bizitegiaren Koefizientea (BBK), eremu funtzionaleko udalerrientzat zehaztutakoa, honakoa da:

      UDALERRIA BBK

      Mañueta 2

      Elciego 2

      Bilar 1

      Kripan 1

      Labastida 6

      Laguardia 2

      Lantziego 2

      Lapuebla de Labarca 2

      Leza 3

      Moreda de Alava 2

      Navaridas 1

      Oyón-Oion 1

      Samaniego 2

      Eskuernaga 2

      Yécora 2

    6. Osagai horiek araudi honen eranskinean jasotako bizitegi-lurzoruaren eskaintza kuantifikatzeko kalkulu-orrian erabiliko dira.

  4. – Planteatutako ahalmena programatutako edo arlokatutako hiri-lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren gainean kokatuko da. Gehieneko balioaren gainetik, bizitegi-ahalmen gehigarria programatu gabeko edo arlokatu gabeko lurzoru urbanizagarrian kokatuko da.

  5. – Aurreko kalkuluaren emaitzazko ahalmena hirigune nagusian eta/edo hirigintza-garapena planteatzen deneko egun dauden hiriguneetan edo sortu berrietan kokatuko da.

  6. – Lehendik zeuden gainerako hirigune txikiagoetan, LAAen araberako hazkundea onartuko da. Horren muga %100 izango da, plangintza orokorraren berrikuspena idazteko edo hura Lurraldearen Zatiko Plan honetara egokitzeko garaian dagoen etxebizitza-kopuruaren gainean kalkulatuta.

  7. – Aurretik azaldutako guztiarekiko alde batera geratzen dira plangintza orokorrak landaguneko lurzoru urbanizaezintzat sailkatutako herrixkak. Horiek lurraren araubide eta hiri antolaketaren arloko presako neurriak zehazteari buruzko maiatzaren 6ko 5/1998 Legean adierazitakoaren arabera arautuko dira.

  1. – Egungo etxebizitzen kalitatea hobetzeko programak mugatzea proposatzen da. Etxebizitzak eraikitzeaz gain, egungo etxebizitza-parkearen kalitatea hobetzeko beharra kontuan hartu beharko da, haren batez besteko kalitatea Arabaren gainerakoan baino nabarmen eskasagoa baita oraindik ere.

  2. – Etxebizitza babestuaren eskaintzarako, lehen bizitegira zuzendutako etxebizitza berri guztien %10 ezartzen da. Estandar hori da helburua, baina malgua da hala ere. Horrek 175-285 bat etxebizitza babestu eraikitzea eskatzen du 2011rako, eta 230-380 inguru 2016rako.

  3. – Horien banaketa hiru burutzetan (Labastida, Laguardia eta Oyón-Oion) kontzentratuko litzateke. Eskaintza horren gutxi gorabeherako banaketa biztanleriaren bilakaerari lotutako etxebizitza berri nagusiari buruzko aurreikuspenarekiko proportzionala izan liteke. Horrek, gutxi gorabehera, ondoko banaketa emango liguke: %30 Labastidan, %30 Laguardian eta %40 Oyón-Oionen. Zehaztapen hori loteslea izango da, Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzorua Antolatzeko LAPean hura berriz ere aztertzearen kaltetan izan gabe.

  4. – Beste hirigune batzuetako etxebizitza babestuaren eskaintzari dagokionez, aukera hori udalerri bakoitzaren esku egongo da, Lurralde Eredutik ezarpen horretarako lotespenik bidezkoa ez dela kontuan izanda.

  1. – Lurralde Ereduak bigarren bizitegiaren eskaintzan duen eragina 30. artikuluan zehaztu ondoren, jarraian, eremu funtzional osorako bigarren bizitegiaren eskaintza arautzeko oinarrizko zenbait irizpide ezartzen dira.

  2. – Eskaintza hori bi multzotan banatu da:

  1. – Bigarren bizitegi intentsiboa.

    Bigarren bizitegi intentsiboaren multzoari dagokionez, nolabaiteko eskalako eragiketak soilik biltzen dira, eskaintza esanguratsua dutenak, bai kokatzen direneko tokiko bolumenari dagokionez, bai lurralde-eskalari dagokionez. Eskaintza hau Labastidan eta Laguardian kokatu beharko da.

    Arlo bakoitzean garatzen den gutxieneko etxebizitza-kopuruak bermatu egin behar ditu zenbait lagapen eta erreserba adierazgarri. Hirigintza-prozesuari lotutako azpiegiturak eta kostuak optimizatzeko irizpideak aplika daitezke. Eragiketa horietarako lurzorua urbanizagarritzat sailkatuko da.

  2. – Bigarren bizitegi estentsiboa.

    Bigarren bizitegi estentsiboari dagokionez, hasiera batean gaur egun dagoen hiri-errealitatearekin oso lotuta dagoen eskaintza murriztutzat hartzen da: merkaturatzeko formula erakargarriak dituzten balioko ondare arkitektonikoak birgaitzeko prozesuak, hutsuneak edo tarteak osatzeko eragiketa, hiri-birsorkuntzako prozesuetarako laguntza, berdeguneak, espazio libreak eta zuzkidurak lortzeko laguntzak. Ikuspegi hori gaur egungo hirigune guztietara zabal daiteke.

    Udal-plangintzak helburu horiek eraginkortasunez lortzeko aukera emango duten mekanismoak finkatu beharko ditu. Erabili beharreko formula tipologikoak zaindu beharko ditu, gaur egungo morfologiaren alderdi esanguratsuak alda ez daitezen. Eragiketa horietarako lurzorua, lehentasunez, hiri-lurzoru edo lurzoru urbanizagarri gisa sailkatuko da.

    Multzo horretan ez zaie gutxienekorik ezartzen bigarren bizitegiaren garapenarekin lotutako eragiketei. Gehieneko kopurua ordea ezarrita dago, eragiketa bakoitzeko 20 etxebizitza hain zuzen. Horren helburua da eraikuntza errepikatzearen eraginez osagai tradizionalak modu larrian asalda daitezen saihestea. Arrazoituz, Udalek arautze hori aldatu ahal izango dute, baldin eta soluzioa harreragunearen ezaugarrietara egokitzen dela justifikatzen bada.

  1. – Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko LAParekin bat etorriz, honako antolamendu-jarraibideak ezarri dira:

  1. – Industria-lurzoruaren kuantifikazioa.

    Arlo publikotik industria-lurzorua sortzeko eragiketetarako gorde beharreko lurzoru-azalerak kuantifikatzearren, oinarrizko hiru batugai hauetatik abiatutako kalkulua ezarri da:

    1. Hiri-plangintzan dagoeneko ekonomia-jardueretarako lurzorutzat kalifikatuta eta okupatu gabe dagoen lurzoruaren guztizko azalera.

    2. LAPean aurreikusitako sustapen publikoko eragiketa berriak barne hartzeko beharrezko azalera.

    3. Gainerako eragiketak (partikularrak edo tokikoak, eta udal-ekimenekoak edo pribatuak) barne hartzeko beharrezko azalera.

      Horren arabera, honako kuantifikazioa proposatzen da (hektareatan):

      • Lurzoru kalifikatua guztira 299 ha

      • Lurzoru okupatua 171 ha

      • Lurzoru okupatu gabea 128 ha

      • Eskaintza bideragarritzat konputa daitekeen lurzoru librea 65 ha

      • Planean planteatutako sustapen publikoko eragiketak garatzeko beharrezko kalifikazio berriak: 25/50 ha.

      • Planaren mugan (16 urte) aurreikusi beharreko lurzoru kalifikatuaren beste erreserbak: 65/130 ha.

      • Planaren mugan (16 urte) kalifikatutako lurzorua oro har dimentsionatzeko proposamena: 350/400 ha.

  2. – Udal-kategoriak eta arlo publikotik lurzorua sortzeko eragiketak:

    1. Laguardia eta Oyón-Oion "lehentasunezko intereseko" udalerritzat jotzen dira, ekonomia-jarduerara zuzendutako lurzoruak hirigintza-arloan antolatu, kudeatu eta sustatzeko. Bi udalerri horietan eragina duten proposamen zehatzen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

      • Laguardiako hirigunean, industria-ezarpen endogenoak garatzeko eskualdeko industrialdea sustatzea, 5/10 ha inguruko dimentsioekin.

      • Eskualde-poligono berria, Oyón-Oionen. Bertan, lehen zenbatespen batean 25 ha-ko eskaintza publikoa ekar lezake. Gainera, industria-lurzorua zertxobait areagotzea aurreikusi beharko da. Horretarako, egungo sarea berrantolatu beharko da, proposatutako bide-egituratik abiatuta.

      • Eskualde-poligono berria, Lantziegon. Malpica-El Carrascal zona proposatzen da Casablanca poligonoa zabaltzeko litekeen eremutzat. Zabaltze hori A-124 errepidearen ardatzean zehar ere egin liteke, enklabe horien ingurunean. 25/50 ha inguruko dimentsionatzea aurreikusi da.

    2. Elciego, Lantziego eta Labastida "neurrizko hazkundeko" udalerritzat hartzen dira, ekonomia-jarduerara zuzendutako lurzoruen hirigintzako antolamendu, kudeaketa eta sustapenerako.

    3. Eremu funtzionaleko gainerako udalerrietan, ekonomia-jardueretarako "garapen txikia" aurreikusi da. Horietan onargarriak izango dira toki-esparruko lantegiak eta enpresa txikiak hartzeko egokiak izango diren hiri-eremu txikiak, lurzoru eraiki gabea gehienez ere 3 ha-ko azalera-hedadurakoa izango dutenak; baldin eta behar besteko harrera-ahalmena baldin badute, eta ingurune naturalean eragin adierazgarririk sorrarazten ez badute. Poligono horiek hiriguneei lotuta kokatu beharko dira, haien hirigintza-egituraren osagarri gisa.

  1. – Upeltegiak ezartzeko irizpideak edo orientabideak, udal-plangintzak lurzoru-motaren arabera garatu behar dituenak, hauek dira:

  1. – Hiri-lurzoruak edo lurzoru urbanizagarriak. Upeltegi berriak ezartzeko lehentasunezko lurzoruak dira. Horietan, honako irizpide hauek aplikatuko dira:

    1. Ekonomia-jarduera orokorretarako lurzoru-kalifikazioa edota upeltegietarako berariazkoa edo xehetasunezkoa izango dute.

    2. Jakina, upeltegi-lurzoruak (batez ere hiritarrak) hiriguneetatik gertu egoteak ezin du ekarri horien hiri-egitura nahiz irudia aldatzea. Horregatik, upeltegiak hiriguneen inguruetan kokatzeko irizpide murriztaileak ezarri beharko dira; are gehiago, horiek barne hartzen dituzten eraikuntzak egitura hori aldatzeko moduko dimentsioetakoak badira.

  2. – Lurzoru urbanizaezinak: lurzoru horiek upeltegiak ezartzeko erabiliko dira, hiri-lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian ezartzea ezinezkoa denean, aurreko A atalean adierazitako baldintzak direla eta. Honako irizpideak ezarriko zaizkie:

    1. Upelak lurzoru-mota horretan ez dira inoiz ezarriko LZPak berak edo udal-plangintzak bereziki babestutako lurretan, babesaren arrazoia edozein izanik ere.

    2. Instalazio horiek garatzeko plan berezi bat idatziko da, eta, aldez aurretik, lursail hartzailerako esparruaren mugaketa finkatuko da, lursail horren pareko bide-tartea barne dela, beharrezko urbanizazioa ebatziko den moduan.

    3. Upeltegiak behar bezala ebatziko ditu oinarrizko zerbitzuen beharrak.

    4. Energia-kontsumorako eraginkortasun-irizpideei jarraituko zaie. Energia berriztagarriaren produkzioa gaineratuko da, batez ere eguzki-energiarena, kalkulatutako kontsumoaren gaineko %20an gutxienez, ingurunearen gaineko eragin kutsatzailea murriztuko den moduan.

    5. Egungo hiriguneekiko distantzia jakin bat finkatu gabe, ezarpenak ezin izango du ekarri funtsezko aldaketarik hiri-egituran edota haren irudi tradizionalean.

    6. Litezkeen kokapen batzuen erakargarritasun-balioa zalantzan jarri behar ez dela ulertuz, positiboki baloratuko dira kokapenean integratzeari buruzko alderdiak. Ezarpenak ez dira muinoen gailurretan kokatuko, edota egungo paisaia naturalaren aldaketa larria ekarriko duten ageriko zonetan.

    7. Gutxienez 10 ha-ko mahasti-saila izango duen azalera ekarri izana justifikatu beharko da, lursail hartzailearen eta osagarrien emaitza gisa. Lursail hartzailearen gutxieneko azalera 20.000 m2-koa izango da.

    8. Gehieneko eraikigarritasuna, lursail hartzaileari soilik aplikatutakoa, 0,2 m2/m2-koa izango da, eraikin bakarrerako finkatutako 8.000 m2-ko aprobetxamendu-mugatzailearekin. Zenbait eraikin independente onartuko dira, baldin eta distantziari, orientazioari, etab. dagokionez udal-plangintzak ezarritako xedapenak betetzen badituzte.

    9. Instalazio bakoitzak behar bezala ebatziko du aparkaleku-zuzkidura, gutxienez plaza bana aurreikusiz 100 m2-ko, ibilgailu pribatuetarako. Aparkaleku horiei merkantziak garraiatzera zuzendutako ibilgailu astunetarako aparkalekuak gaineratu beharko zaizkie. Horrez gain, autobusetarako aparkaleku 1 aurreikusi beharko da, turismoetarako aparkalekuez bestelako 2.000 m2-ko.

    10. Upeltegiaren instalazio osagarriek, batez ere transformazioarekin zerikusia dutenek, tratamendu arkitektoniko egokia izan beharko dute, eraikin nagusiarekin bat etorriko dena, lursailean elementu sakabanatuak saihesteko.

    11. Mahastirako ez diren zatietan, baleude, lursailaren urbanizazioa bere osotasunera zabalduko da. Urbanizazioak paisaiarekiko integrazioaren printzipioak bete beharko ditu.

  1. – Lehenik, esan beharra dago Lurraldearen Zatiko Planak bere gain hartzen dituela Arabako Errepideen Plan Integralaren proposamenak, guztiz koherenteak direlako LZP honek proposatzen duen Lurralde Ereduarekin. Oro har, honela lurtu daitezke:

    1. Lehentasunezko intereseko sarean, eguneko 8.000tik gora ibilgailuko trafikoa duten tarteetan galtzada bikoiztea, hori izanik N-124 errepidearen kasua Zambrana eta Briñas artean.

    2. Oinarrizko sarean, 8 m-tik beherako plataforma duten tarteak egokitzea eta zolatu gabe dauden tarteetan bazterbideak sendotu eta zolatzea, hori izanik A-124 errepidearen kasua.

    3. Eskualde-sarean, 8 m-tik beherako plataforma duten tarteen trazadura hobetzea eta plataforma zabaltzea, hori izanik A-2126, Oyón-Oion eta Bernedo artean, eta A-2124 errepideen kasua.

    4. Toki- eta auzo-sarean, beharrezkotzat hartzen da ibilbideak osatzen edo beste sare batzuk elkarrekin lotzen dituzten errepideetan jardutea, plataformak zabalduz eta hobetuz, 6 m-ko galtzada izango duten 8 m-ko sekzioak lortu arte. Zokogune moduan nahiz bi errepidetatik zirkuituak itxiz herriguneetan sartzeko besterik ez diren errepideetarako, 5/6 m-ko zabalerako galtzadak/plataformak mantentzea proposatzen da, herrigune sakabanatuetan sartzeko eginkizun bakarrerako nahikoak baitira.

  2. – Arabako Errepideen Plan Integralaren irizpideei jarraituz, Arabako Errioxako Lurraldearen Zatiko Planak hiru multzo hauetan sailkatutako zenbait proposamen egiten ditu:

    1. Bideak hobetzea.

    2. Azpiegitura berria.

    3. Hiri-saihesbideak.

      1. – Bideak hobetzea.

        Oro har, burutzak lotzeko oinarrizko bidea (A-124 errepidearen ardatza: Labastida – Laguardia – Oyón-Oion) sendotzea proposatzen da, eremu funtzionaleko barne-komunikazioko bide nagusia baita. Helburua da ibilbide osoan 7/10 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzea.

        Bide estrategikoen barruan ere, kanpo-loturako oinarrizko bideak sendotu beharko dira, eremu funtzionalaren alboko lurraldearekin komunikatzeko (bai Arabako mendialdearekin eta ibarrekin, bai Ebroren ardatzarekin) elementu gisa. Ebroren ardatzari dagokionez, kontuan izan behar da EAEko lurraldean jardun ahal izango dela, baina mugaren eta kanpoko herrien arteko loturak beste autonomia-erkidego batzuei dagokiela. Beraz, erakunde eskumendunen artean akordioak lortu beharko dituzte. Ardatz osagarri horien hobekuntza honako esku-hartze hauetan zehazten da:

        A-3202 (Labastida – Haro): trazadura hobetzea eta plataforma zabaltzea, 7/9 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko.

        A-2124 (Puerto de Herrera – A-124 errepidearekiko gurutzagunea): trazadura hobetzea eta plataforma zabaltzea, 6/7 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko.

        A-3210 (Laguardia – Elciego – Cenicero): trazadura hobetzea eta plataforma zabaltzea, 6/8 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko.

        A-3220 (Kripan – Nafarroako muga): trazadura hobetzea eta plataforma zabaltzea, 6/7 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko.

        Bide egituratzaileen barruan, banaketa-bideetarako, ia errepide guztien hobekuntza orokorra planteatzen da, Arabako Errepideen Plan Integralean ezarritakoaren arabera. Zehazki, jardunak hauek dira:

        A-2126 (Bernedo – Yécora – Oyón-Oion – Logroño): Arabako Errioxan zehar duen ibilbide osoa egokitzea, 6/8 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko. Helburua da azpiegitura eraginkorra sortzea, eremu funtzionaleko ekialdearen erlazioa indartuko duena Arabako Mendialdearekin, Bernedotik zehar, eta Logroñorekin, Oyón-Oionetik zehar.

        A-3212 (Leza – Elciego): trazadura hobetzea eta plataforma zabaltzea, 6/7 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko.

        A-3214 (Samaniego – Eskuernaga – Elciego): trazadura hobetzea eta plataforma zabaltzea, 6/8 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko Samaniego eta A-3224 errepidearekiko gurutzagunea bitartean, eta 6/7 m-ko sekzioa puntu horren eta Elciegoren artean.

        A-3216 (Laguardia – Lapuebla de Labarca – Fuenmayor): trazadura hobetzea eta plataforma zabaltzea, 6/7 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko.

        A-3220 (Kripan – Lantziego – A-124 errepidearekiko gurutzagunea, Assan): trazadura hobetzea eta plataforma zabaltzea, 6/7 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko.

        A-3224 (Torremontalvoko errepidearekiko gurutzagunea – Mañueta – A-3214 errepidearekiko gurutzagunea): trazadura hobetzea eta plataforma zabaltzea, 6/7 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko.

        A-3226 (Oyón-Oion – Moreda de Álava): trazadura hobetzea eta plataforma zabaltzea, 6/8 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko.

        A-4202 (Lapuebla de Labarca – A-124 errepidearekiko gurutzagunea, El Campillarren): zerbitzu-maila ona duenez, tarte honetan ez da hobekuntza-jardunik aurreikusi.

        A-4208 (Lapuebla de Labarca – Elciego): zerbitzu-maila ona duenez, tarte honetan ez da hobekuntza-jardunik aurreikusi.

        A-4209 (Lantziego – Viñaspre): auzo-sarea hobetzeko jarduna, 5/5 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko.

        Banaketa-bideei dagokienez, horiek hobetzeko LZP honen proposamenak ere bat datoz Arabako Errepideen Plan Integralean xedatutakoarekin:

        A-3218 (Bilar – El Campillar): trazadura hobetzea eta plataforma zabaltzea, 6/7 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko.

        A-3224 (Torremontalvoko errepidearekiko gurutzagunea – autonomia-erkidegoaren muga Errioxarekin): bazterbideak eta sendotu eta zolatzea, 6/6 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko.

        A-3230: trazadura hobetzea eta plataforma zabaltzea Moreda de Álava eta A-4212 errepidearekiko gurutzagunea bitartean, Barriobusto inguruetan, eta puntu hori zabaldu eta sendotzea Nafarroarekiko autonomia-mugaraino (Lapoblación), 5/6 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko.

        A-4204 (A-3214 errepidearekiko gurutzagunea – Mañueta): auzo-sarea hobetzea, 5/5 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko.

        A-4211 (Labrazarako sarbidea A-3230 errepidetik): auzo-sarea hobetzea, 5/5 m-ko sekzioko galtzada/plataforma lortzeko.

      2. – Azpiegitura berria.

        Eremu funtzionalaren ekialdeko zonarako zeharkako ardatz berriei dagokienez, azpiegitura berrirako egindako proposamenak LZParen iradokizun gisa hartu behar dira. Iradokizun hori Garraio eta Herri Laneko Foru Sailaren arloko plangintzarekiko osagarria da eta ez dago harekin kontraesanean.

        1. Bilar-Barriobusto zeharkako ardatza.

          Eremu funtzionaleko ekialdeko sektorerako irisgarritasuna hobetzeko, Bilar eta Barriobusto arteko zeharkako ardatza sortzea xedatzen da. Gaur egungo landa-bideen egokitzapena abiapuntu izango da eta horiek behar bezala hobetuko dira, zoruan ez ezik, trazaduran ere. Zehazki, egokitzapenak egin behar dira Barriobusto-Yécora bide-tartean, 4 kilometro inguruko luzeran, Yécora-Viñaspre bide-tartean, ia 2,5 kilometroko luzeran, eta Lantziego-Bilar bide-tartean, 2,5 kilometroko luzeran. Horrenbestez, 9 kilometro inguruko bide-tartea egokitu beharko da.

        2. Eskuernaga-Navaridas zeharkako ardatza.

          Proposamen honen helburua da Laguardiako Eremu funtzionaleko mendebaldeko sektorea hobetzea, Laguardia eta Navaridas arteko errepidea (A-4207) luzatuz Eskuernagaraino. Horretarako, gaur egun Navaridas eta Eskuernaga lotzen dituen landa-bidea ibilgailu-bide gisa egokitzea izango da abiapuntua.

  1. – LZParen proposamena da zeharbideen arazorako konponbidea planteatzea, bi fase hauetan: hiri-berrantolamenduarekin lotutako jarduna, epe laburrean, eta bideekin soilik lotutako konponbidea, epe luzean.

    1. Labastidako saihesbidea. Hirigunearen hegoaldean trazadura berriko bide-tartea. A-124 errepidearekiko pasabide alternatiboa eta Harorekin lotzeko A-3202 errepidearekiko konexioa.

    2. Laguardiako saihesbidea. Hirigunearen hego-mendebaldean trazadura berriko bide-tartea. A-124 errepidearekiko pasabide alternatiboa, eta Navaridasekin lotzeko A-4207 errepidearekiko konexioa eta Elciegorekin lotzeko A-3210 errepidearekiko konexioa.

    3. Oyón-Oion saihesbidea, espazioan kokapen finkorik gabea, A-2126 errepideak sortutako zeharbiderako konponbidea, batez ere. Oyón-Oionek Errioxako Autonomia Erkidegoarekin muga egiten duenez gero, saihesbidearen konponbideak hiri-izaera nabarmena izatea aurreikus daiteke.

  2. – Hiri-zeharbideen eraginpeko gainerako hiriguneetarako, hirigunea zeharkatzen duen bidearen garrantzia alde batera utzita, LZPak, arazoari heltzeko, bi aukera hauek planteatzen ditu: zeharbideari tratamendu egokia ematea nahiz saihesbiderako proposamena egitea, eskumena duen administrazioak bide-sarerako egiten duen proposamenarekin bat egin beharko duena betiere.

Hiriguneetako ehunen hobekuntza kualitatibora bideratutako honako ekimen hauek ezarri dira:

  1. Hirigune historikoak eta interesekoak babestea eta leheneratzea.

  2. Industria eremuen antolamendu paisajistikoa.

  3. Ekipamenduen antolamendua.

  4. Hiri eremu berde berriak.

  5. Kutsatutako lurzoruen tratamendua.

Interes turistiko potentzialeko hiri-enklabeak suspertzeko eta etxebizitzen eta zerbitzuen kalitatearekin lotutako arazoa ebazteko estrategia gisa, honako hirigune historiko eta intereseko hauek babestu eta leheneratzea xedatzen da:

  • Salinillas de Buradón

  • Labastida

  • Laguardia

  • Elciego

  • Lantziego

  • Bilar

  • Labraza

  • Oyón-Oion

Udal-plangintzak honako industria-multzoen paisaia-antolamendua xedatuko du:

  • Oyón-Oiongo industria-eremuak.

  • Eremu funtzionalaren hegoaldean kokatutako industria-eremuak, A-124 errepidean zehar.

  • Laguardiako industria-eremuak.

Planak hiru hirigune hauetarako sustatzen duen burutza-zereginari erantzungo dion berrekipamendua xedatu da:

  • Labastida

  • Laguardia

  • Oyón-Oion

Gaur egun hedatzen ari diren atseden-eremuen sistemaren osagarri gisa, udal-plangintzak hiri-berdegune berriak kalifikatu beharko ditu udalerri hauetan:

  • Labastida.

  • Elciego.

  • Lapuebla de Labarca.

  • Oyón-Oion.

  • Laguardiako aintziren eremua.

  • Navaridasko aintzira.

  1. – "EAEko Poluitzaileak izan daitezkeen Jarduerak dituzten Kokaguneen Inbentarioan" barne hartutako lurzoruen hiri-transformazioko esku-hartzeetan, kokagune horiek ikertu, saneatu eta erabat lehenera daitezen bultzatu beharko da.

  2. – Udal-plangintzak berariazko atal bat izan beharko du, leheneratzeko edo berritzeko estrategiak zehazteko garaian, kutsatutako lurzoruen arazoari aurre egiteko moduari buruz.

Ondarearen balioa areagotzeko Lurraldearen Zatiko Planean aurreikusitako jardunaren barruan, mota bereko elementu guztiak elkarrekin lortzeko ibilbideak sortzea proposatzen da. Sailkapen hori elementu jakin batzuen dentsitate edo metatze handiagoaren adierazgarria besterik ez da:

  1. Ondare arkeologikokoa. Kantabria mendigunearen mazelen oinarriarekin estu lotutako ibilbidea izango litzateke, bertan baitaude intereseko elementu gehienak; aipagarrienen artean hauek: Peña Parda, Los Husos, el poblado de La Hoya, La Chabola de la Hechicera, Los Llanos, etab.

    Zona honetako ibilbide naturalistikoen lotura handia izango luke. Beraz, haiekiko elkarrekintza bilatzeko aukera egongo litzateke.

  2. Ondare arkitektonikokoa eta hirigintzakoa. Ibilbide honek Salinillas de Buradón, Labastida, Samaniego, Elciego, Laguardia, Bilar, Lantziego, Labraza eta Oyón-Oion bilduko lituzke. Hirigune historikoez eta interesekoez osatutako kultur intereseko ibilbidea da, baselizen eta baliozko bestelako elementuen arkitektura barreiatukoa.

  3. Interes etnografikokoa. Arabako Errioxaren tradizioari eta idiosinkrasiari lotutako ibilbidea, lurralde osoan banatutako upel eta dolareen, erroten, ohituren eta folklorearen erakusgarri bikaina, eremu funtzionalaren erdialdean eta hegoaldean interes berezia duena.

  1. – Udalerri hauetako kirol-azpiegiturak finkatuko dira, baldintza hauetan:

    1. Oyón-Oion: Kirol-eremua zabaltzea eta osatzea (igerileku estalia, herritarrek egunero erabiltzeko zerbitzuak).

    2. Laguardia: Udalaren kirol-eskaintza behar bezala osatuko duten eta burutzen ari diren proiektu egokiak garatzea.

    3. Labastida: Kirol-azpiegitura egokitzea. Gaur egungoan oinarriturik, kirol-eremu egokia finkatzea, igerilekua, tenis-zelaiak, aire zabaleko pilotalekuak, etab. Eremu hori diseinatzean kontuan izan behar da asteburuetan eta oporretan kanpoko biztanleek ere erabiliko dutela.

  2. – Golf-zelaiak kokatzeko honako irizpide hauek ezarri dira:

    1. Kokapenak, hasteko, ekipamenduaren funtzionaltasuna ahalbidetuko duen oinarrizko gaitasuna izan behar du, instalazioaren kalitatea eta, horrenbestez, kirolaren jarduna ziurtatuko den moduan. Kirol-jardunak lehentasuna izan behar du beste erabilera batzuen mendetasun funtzionalekiko.

    2. Urbanizaezintzat kalifikatutako lurzoruen gainean, ezarpena ezin izango da kokatu babes bereziko eremuetan, ez eta gordetako eremuetan ere, batez ere baliozko nekazaritza-lurzoruak badira.

    3. Ezarpenak ez du ekarriko mahasti-azalera nabarmen murriztea, hura aurreko kalifikazioen barruan egon gabe ere. Gehieneko galera onargarria 20 ha-koa izango da.

    4. Golf-zelaia urbanizagarri edo antzeko gisa edota urbanizaezintzat sailkatutako lurzoruen gainean ezarri beharko da. Azken kasuan, plan berezi baten bitartez garatu eta bideratu beharko da.

    5. Bizitegi-eskaintzari lotutako lurzoru urbanizagarrian edo antzekoan, ezarpena LZP honetan etxebizitza-gaietarako ezarritakoaren arabera arautuko da; eta, lehen edo bigarren bizitegiko etxebizitza kokatzeari dagokionez, Lurralde Ereduarekiko koherentziari buruzko irizpideak kokapen-baldintzatzaile izango dira.

    6. Golf-zelaia ezarri ahal izateko, buruaskitasunaren printzipioari jarraitu beharko zaio, batez ere baliabide hidrikoaren kontsumoan. Kontsumoak ahalik eta gehien murrizteko neurriak (landare-espezieak, zelaiaren orientazioak, etab.) eta dagoen oreka urrakorrari eragin gabe baliabideak lortzekoak (biltegiratze-sistema propioa, kalitate eskaseko urak edo hondakin-urak erabiltzea, etab.) planteatuko dira.

Kulturaren arloko eragiketa enblematiko gisa, Lurraldearen Zatiko Planak Laguardian lurralde-ekipamendu handia sortzea proposatzen du, Arabako Errioxako Museoa izen orokorra izan dezakeena eta eremu funtzionalaren berezitasunen erakusgarri gorena izan daitekeena. Balio erantsi gisa, turismoa erakartzeko baliabide guztien koordinazioa hobetzeko aukera emango dezake.

  1. – Turismo-azpiegitura planteatutako lurralde-ereduarekin bat etorriz egiruratuko da, honako zehaztapen hauen arabera:

    1. Oin berriko eta erabilera esklusiboko hotelak edo antzekoak. Hirigune handiei lotzen zaie, burutzaren edo azpiburutzaren eskalakoei alegia.

    2. Hotelak eta antzekoak zaharberritu/birgaitu beharreko eraikin katalogatuetan. Erakunde publikoek sustatuko dituzte, hirigune guztientzat historikoa den ondare hori babestu eta balioa emateko neurri gisa.

    3. Landa-ostatuak sustatuko dira, hiriguneko nahiz landa-inguruneko eraikinetan kokatutakoak.

  2. – Udal-plangintzak arautuko ditu turismo-azpiegituraren modalitateak ezartzeko baldintzak, oinarrizko jarraibide hauek betez:

    1. Kudeaketa-organo bakarraren bitartez baliabide guztiak koordinatzea. Organo horrek informazioa bereganatzen eta, azken buruan, azpiegiturara bertara jotzen lagundu behar dio erabiltzaileari.

    2. Oin berriko hotel-instalazioek, ezarpenaren tamaina kontuan izanda, koherenteak izan beharko dute aurreikusitako Lurralde Ereduarekin. Tamainaren arabera, honela arautuko lirateke:

      • 50etik gora gelako hotelak: lurralde-burutzak.

      • 25etik gora gelako hotelak: lurralde-azpiburutzak.

    3. Araudia malgutzea, erabilera horiek (batez ere ondare arkitektonikoei lotutakoak) ezartzeko bidea eman ahal izateko.

    4. Indarrean dagoen legerian jasotako helburuekin bat etorriko diren lurzoru urbanizaezineko ezarpenik aurreikusiz gero, hasteko, instalazioaren funtzionaltasuna ahalbidetuko duen oinarrizko gaitasuna izan behar du. Ezarpena ezin izango da kokatu babes bereziko eremuetan, ez eta gordetako eremuetan ere, batez ere baliozko nekazaritza-lurzoruak badira.

  1. – Hona hemen merkataritza-erabilerak arautzeko oinarrizko irizpideak:

    1. Plangintzan ekonomia-jarduerakotzat (egin daitezkeen xehetasunetako edozeinetan) kalifikatutako eremuetan kokatuko dira.

    2. Berez nolabaiteko berezitasuna emango dieten kokapen onuragarriak aprobetxatuko dituzte. Nolanahi ere, ez dute inola ere eragin kaltegarririk ekarriko paisaiaren nahiz ingurumenaren gainean.

    3. Kalitatezko sarbidea izan beharko dute eta sorrarazten dituzten aparkaleku-beharrak egokiro ebatziko dituzte.

    4. Eragiketari lotutako lurzoruen urbanizazio-baldintza orokorrei arreta berezia jarriko zaie eta ahalik eta kalitate handiena ziurtatuko da.

    5. Erabilerari berari balio erantsia emango dioten proiektuak sustatuko dira, marka-irudia bilatuz.

  2. – Merkataritza-ekipamendu handien antolamendua Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean ezarritakoa izango da, eta Lurraldearen Zatiko Plan honek bertan finkatutako irizpideak bere gain hartzen ditu. Honako kategoria hauek ezarri dira:

    1. Oyón-Oion: duen zentraltasunagatik, plataforma zelaiturako gehienez 75.000 m2-ko azalera garbia eta sabai eraikirako gehienez 25.000 m2-ko azalera baimentzen da.

    2. Laguardia: eskualde-zentraltasuneko udalerritzat hartuta, plataforma zelaiturako gehienez 40.000 m2-ko azalera garbia eta sabai eraikirako gehienez 13.000 m2-ko azalera baimentzen da.

    3. Eremu funtzionaleko gainerako udalerriak: horietan ez da aurreikusi merkataritza-ekipamendu handirik ezartzea.

Udalaz gaindiko segurtasun-ekipamenduari dagokionez, Lurraldearen Zatiko Planak bere gain hartzen du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren antolamendua. Ekipamendu hori Laguardian kokatutako Ertzaintzaren komisaria bakar batez osatzen da.

Eskumena duten hirigintza-administrazioek Lurraldearen Zatiko Planaren zehaztapen lotesleak gaineratzeko beharrezkoak diren euren plangintza puntualki aldatu edo berrikusteko prozedurak hasiko dituzte. Horiek, hala badagokio, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Baterako Ebaluazio Prozeduraren mende jarriko dira, uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Erantzukizuna duten arloko organo autonomiko eta foralek eta administrazioek euren planak eta programak Lurraldearen Zatiko Planean aurreikusitakora egokituko dituzte, era berean, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Baterako Ebaluazio Prozeduraren mende jarriz.

Edozein aldaketa, instalazio, egitura, objektu finko edota egun daudenen edo lurraren gehieneko kota 502 metrokoa izango da itsas mailarekiko, Logroño-Agoncilloko aireportuaren legezko zortasun aeronautikoei dagokien 11. burutzarako hurbilketa-azaleraren tarte horizontalak eraginda Oyón-Oion, Yécora, Laguardia eta Lantziegoko udal-mugapeei lotutako lurretan, eta, bereziki, Majadillaverde eta Majadasko muinoetan (Lantziego), Mesako muinoan (Laguardia) eta Vandodiegon (Oyón-Oion); izan ere, bertan lurrak berak zulatu egiten baititu oztopoak mugatzeko azalerak.

Telekomunikazio-gaietan, kontuan hartu beharko dira tokiko jabari publikoa okupatzeko aplikatu beharreko legezko araudia, telekomunikazio-sareetarako azpiegituren ezaugarriei buruzkoa, instalazio irrati-elektrikoei buruzkoa eta telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbideari buruzkoa.

Bizitegi lurzoruaren eskaintza kuantifikatzeko kalkulu orria

Hoja de Cálculo para la cuantificación de la oferta de suelo residencial

BIZITEGI LURZORUAREN ESKAINTZA KUANTIFIKATZEA

CUANTIFICACION DE LA OFERTA DE SUELO RESIDENCIAL

LEYENDA/ESANAHIA

Componente 1. IMPLICACIONES DEL MODELO TERRITORIAL VOB: Viviendas Ocupadas

  1. osagaia. LURRALDE-EREDUAREN INPLIKAZIOAK en el año Base de la

    Crecimiento por Implicaciones del Modelo / Eredu proyección

    Inplikazioengatik Hazkundea OEO: Okupatutako

    Total Componente 1/Guztira 1.osagaia Etxebizitzak proiekzioaren

    oinarrizko urtean.

    Componente 2. CRECIMIENTO DEMOGRAFICO PB: Población en el año

  2. osagaia. HAZKUNDE DEMOGRAFIKOA Base de la Proyección

    VOB / OEO = PO: Populazioa

    PB / PO = P (2001) / P (2001) = P (1991) / P = (1991) TMF(n) / FBT (n) = proiekzioaren Oinarrizko

    PH = PB (1+TAC)n = CD = PH – PB = urtean

    PH = PO (1+UHT)n = HD = PH – OP = PH: Población en el año

    Necesidad de Viviendas CD/TMF(n) = horizonte de la proyección

    Etxebizitzen Beharizana HD / FBT(n) = PH: Populazioa

    Total Componente 2 / Guztira 2. osagaia proiekzioaren Horizonte-

    urtean

    Componente 3. VARIACION DE LA ESTRUCTURA FAMILIAR TFM(n): Tamaño medio

  3. osagaia. ALDAKETA FAMILI EGITURAN Familiar en el año (n)

    Necesidad de Nuevas Viviendas PB/TMF(n) – VOB = Batezbesteko Tamaina (n)

    Etxebizitza Berrien Beharizana PO / FBT(n) – OEO = urtean

    Total Componente 3 / Guztira 3. osagaia FBT (n): familiaren

    TAC: Tasa Anual de

    Componente 4. CORRECCION DE LA RIGIDEZ DE LA OFERTA Crecimiento demográfico

  4. osagaia.ESKAINTZAREN ZURRUNTASUNAREN ZUZENKETA UHT: Urteko Hazkunde

    CR / ZK = (VOB + C2 + C3) CR / (OEO + O2 + O3) ZK = demografikoaren Tasa

    Total Componente 4 / Guztira 4. osagaia CD:Crecimiento Demográfico

    HD: Hazkunde Demografikoa

    Componente 5. SEGUNDA RESIDENCIA CR:Coeficiente de Rigidez

  5. osagaia. BIGARREN EGOITZA ZK: Zurruntasun-Koefizientea

    CSR/BEK= C2 + C3 + C4 / O2 + O3 + O4 =

    (C2 + C3 + C4 ) (CSR - 1) 0,5 / (O2 + O3 + O4) (BEK-1) 0,5 =

    Total Componente 5 / Guztira 5. osagaia

    NUMERO MAXIMO DE VIVIENDAS A OFERTAR POR EL PLANEAMIENTO CSR: Coeficiente de 2ª Residencia

    PLANGINTZAK ESKAINTZAN JARRI BEHARREKO GEHIENEZKO ETXEBIZITZA-KOPURUA BEK: Bigarren Egoitzako Koefizientea

    C1 + C2 + C3 + C4 + C5 / O1 + O2 + O3 + O4 + O5 = TOTAL

    Guztira

Euskadi, auzolana