Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko ekainaren 1ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena. Honen bidez, Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean (Copafa) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren hainbat batzordekide kargutik kendu eta berriak izendatzen dira, eta batzordearen eraketa berriari publizitatea ematen zaio.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 3352
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/06/01
  • Argitaratze-data: 2017/07/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2008ko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez, abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 Dekretuei jarraikiz sortutako Batzorde Parekideari izena eman zitzaion, haren eraketa zehaztu zen eta funtzionamendu arauak finkatu ziren.

Batzorde horri Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidea (Copafa) izena eman zitzaion, eta, funtzioen aldetik duen askatasunari kalterik egin gabe, gaur egun Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita dago.

Abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 Dekretuen arabera, Copafak honako kide hauek ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, batetik, eta hiru foru aldundiak, bestetik. Halaber, sei batzordekide izango ditu, hiru Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarenak eta beste hirurak foru-aldundienak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Arabako Foru Aldundiaren ordezkarien inguruan izandako aldaketak direla eta, beharrezkoa da izendapenak eguneratzea eta batzordearen eraketa berriari publizitatea ematea.

Horregatik guztiagatik, hau

Lehenengoa. Elena Gutierrez Pérez del Notario kentzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean Copafa Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekide izatetik.

Bigarrena. Irma Maria Basterra Ugarriza izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean Copafa Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekide izateko.

Hirugarrena. Publizitatea ematea Alfredo Sáenz de Castillo Beltrán de Otálora Arabako Foru Aldundien izenean Copafa Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekide izatetik kentzeari.

Laugarrena. Publizitatea ematea María Asunción Quintana Uriarte Arabako Foru Aldundien izenean Copafa Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekide izendatzeari.

Bosgarrena. Publizitatea ematea Copafa Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidearen eraketa berriari, ordezkariei dagokienez izandako aldaketak sartuta.

Copafa Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekideak hauek dira:

Lehendakaria:

  1. ª Teresa Amezqueta Alegría, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu zuzendaria.

    Batzordekideak:

    Ikerne Zuluaga Zamalloa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria.

    Irma M.ª Basterra Ugarriza, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.

    María Asunción Quintana Uriarte, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendaria.

    Lucía Isla Llona, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendari nagusia.

    Xabier Arruti Olazábal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendari nagusia.

    Idazkaria:

    Josu Erauzkin Barrenetxea, erakunde ordaintzailearen arduraduna, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako karrerako funtzionarioa.

    Seigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek jakin dezaten.

    Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 1a.

    Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

    MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Euskadi, auzolana