Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko abenduaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 4
  • Hurrenkera-zk.: 37
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/20
  • Argitaratze-data: 2020/01/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Herrizaingoa

Testu legala

Herrizaingoko sailburuaren 1997ko abenduaren 31ko Aginduaren bidez, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda onetsi zen, eta, harrezkero, zenbait aldiz aldatu da, lanpostuok egitura-aldaketetara egokitzeko.

Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko (2015-03-20ko EHAA, 54. zk.) eta 2015eko azaroaren 6ko (2015-11-16ko EHAA, 218. zk.) Aginduen bidez, Ertzaintzako lanpostu-zerrenda aldatu zen, eta, hala, Ertzaintzaren egitura sendotu zen, Ortzimuga-2016 plan estrategikoan adierazitako gidalerroekin bat etorriz.

Ondoren, beste zenbait aginduren bidez (2017ko martxoaren 30ekoa, 2017-04-07ko EHAA, 69. zk.; 2017ko abenduaren 26koa, 2018-01-03ko EHAA, 2. zk.; 2018ko martxoaren 7koa, 2018-03-15eko EHAA, 53.; 2018ko urriaren 11koa, 2018-10-19ko EHAA, 202. zk.; eta 2019ko otsailaren 18koa, 2019-02-25eko EHAA, 39. zk.) aldaketa batzuk egin ziren, behar berriak sortu ahala haietara moldatzeko lanpostuen egitura.

Agindu honek aldaketa batzuk egiten ditu Ertzaintzako lanpostuen egituran, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legea bosgarrenez aldatzen duen ekainaren 27ko 7/2019 Legea (2019-07-09ko EHAA, 129. zk.) onestearen ondorioz. Aldaketa horiek bi alderdiri eragiten diete:

Aipaturiko 7/2019 Legearen laugarren xedapen iragankorrak xedatzen duena betez, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen da, intendenteburuaren kategoriarako erreserbatutako lanpostuak Legearen 105. artikuluan xedatutakora egokitzeko.

Halaber, 7/2019 Legearen 65.3b artikuluan xedatutakoa betetzeko, Betearazpen Eskalako lanpostuak hornitzeko sistema izendapen asketik merezimendu-lehiaketa bidezkora aldatu da; lanpostu horiek unitate bereko eskala bereko beste lanpostu baten mende geratuko dira, izendapen askeko sistemarako erreserbatuta, salbu inteligentzia-lanetara edo agintariak babesteko jarduera bereziak koordinatzera berariaz bideratuta dauden lanpostuak.

Halaber, 151 derrigortasun-data berri esleitu dira, Ertzaintzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planean ezarritakoa betetzeko.

Horiek horrela, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Ertzaintzaren Kontseiluak txostena emanda, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen 103. artikuluan jasotako alderdiak lantzeko Ertzaintzaren negoziazio-mahaian negoziatu ondoren, hau

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoa.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan adierazitakoari jarraikiz. Hori eginez gero, ezin izango da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik, harik eta berraztertzeko errekurtsoaren esanbidezko ebazpena eman arte, edo haren presuntziozko ezespena gertatzen den arte, hilabete igarotzeagatik errekurtsoa izapidetzeko organo eskudunaren erregistroan sartu zenetik.

Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, edo, interesdunaren bizilekuaren arabera, hari dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Horretarako epea bi hilekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 20a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Euskadi, auzolana