Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 23koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen II. faserako deialdia (Elkartek Programa), 2019ko ekitaldirako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 143
  • Hurrenkera-zk.: 3648
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/07/23
  • Argitaratze-data: 2019/07/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren bidez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da Elkartek Programa (2016ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.). Agindu hori 2018ko abenduaren 17ko Aginduak aldatu du.

Aipatutako agindu arautzaile horren 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, II. faserako deialdia egin behar da, I. fasean onartu diren proiektuei laguntzak esleitzeko, eta, horretarako, behar diren arauak eman behar dira.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 10. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, honako hau

Ebazpen honen helburua hauxe da: II. faserako deialdia egitea, I. fasean onartutako proiektuetarako laguntzak esleitzeko. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduan I. fasea aurreikusi zen, eta horretarako deialdia 2018ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez egin zen (abenduaren 28ko EHAA, 249. zk.). Aipatutako agindu horren bidez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da (Elkartek Programa), 2019ko ekitaldiari dagokionez. Proiektuak 2019ko eta 2020ko ekitaldietan egitekoak izango dira.

Deialdiko laguntzak finantzatzeko, 35.350.000,00 euro erabiliko dira. Erabilpen horrek bat etorri beharko du Euskal Autonomia Erkidegoaren 2019ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontu-kredituekin.

Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik eta haiek ebatzi baino lehenago, zenbateko horiek aldatu ahal izango dira; betiere, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Aldaketarik izanez gero, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ebazpena emango du, aurreko guztiaren berri emateko.

Deialdi honetako laguntzak eskuratu ahal izateko, egiaztatu beharko da Elkartek programa arautzen duen Aginduaren 3. eta 18. artikuluetan proiektu eta entitate eskatzaileei buruz ezarritako baldintzak betetzen direla.

  1. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren 11. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz egin beharko da eskabidea (agindu horren bitartez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da, Elkartek Programa).

  2. Honako egoitza elektroniko honen bidez bakarrik eskuratu eta bete ahal izango da eskabidea:

    http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (gaztelania)

    http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskara)

  3. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2019ko irailaren 12ko 12:00etan amaituko da.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, eta laguntzak emateko proposamena egiteko, ebaluazio-organo bat eratzen da, zeinaren osaera hauxe izango baita:

Lehendakaria: teknologiaren arloan eskuduna den zuzendaritzako titularra, Iosu Madariaga Garamendi; eta ordezkoa: teknologiaren arloan eskuduna den sailburuordetzako titularra, Estíbaliz Hernáez Laviña.

Honako kide hauek izango dira bokalak:

Industriaren garapenaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako titularra, Alejandro López Cárcamo; eta ordezkoa: industriaren garapenaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikari bat, Agustín García Pérez.

SPRIren ordezkari bat, Alberto Fernández González; eta ordezkoa: Maite Hernández.

Teknologiaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikari bat, Jesús Ángel Martínez; eta ordezkoa: Natividad Niño Bartolomé, zeinak idazkari-lanak egingo baititu.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 23a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

Euskadi, auzolana