Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko irailaren 23koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko ekainaren 27ko 7/2019 Legeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 5205
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/09/23
  • Argitaratze-data: 2019/11/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau

Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legea bosgarrenez aldatzen duen ekainaren 27ko 7/2019 Legeari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu du:

  1. Negoziazioei ekitea Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legea bosgarrenez aldatzen duen ekainaren 27ko 7/2019 Legearen inguruan sortutako desadostasunak, jarraian aipatzen diren apartatuei buruzkoak, konpontzeko: artikulu bakarreko 33, 38, 63 eta 66. apartatuak eta hamargarren xedapen iragankorra.

  2. Lan-talde bat izendatzea, dagokion konponbidea proposatzeko Aldebiko Lankidetza Batzordeari.

  3. Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinarazten zaio, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

    Madril, 2019ko irailaren 16a.

    Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa,

    MERITXELL BATET LAMAÑA.

    Hura ordezkatuz (351/2019 Errege Dekretua, maiatzaren 20koa).

    Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako ministroa,

    LUIS PLANAS PUCHANES

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

    JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana