Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez indarrik gabe uzten baita udaltzain kidegoetako bitarteko agenteek aldi baterako zerbitzuak emateko lan-poltsa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 5404
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/06
  • Argitaratze-data: 2019/11/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2019ko uztailaren 9ko EHAAn (129. zk.), Euskal Herriko Poliziari buruzko Legea bosgarren aldiz aldatzen duen ekainaren 27ko 7/2019 Legea argitaratu da.

Aipatutako lege-testuaren 118. artikuluan ezartzen denez, ikuskapen-eskala eta oinarrizko eskala C taldeko C1 azpitaldean sailkatzen dira.

Legearen idazketa berriak lehen C2 izandako oinarrizko eskalaren sailkapen-azpitaldea aldatzen du.

Bitarteko agenteen lan-poltsa 2014an sortu zen, eta gaur egun arte mantendu da. Lan-poltsa hori C2 azpitaldean eskatutako titulazio-betekizunen arabera hautatu zen, eta, beraz, poltsa hori ez dator bat indarreko lege-testuan ezarritakoarekin.

Horregatik, eta Euskal Herriko Poliziaren Akademiako egitura ezartzen duen 96/2010 Dekretuaren 8. artikuluak, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko 15/2012 Legearen 23. eta 26. artikuluek eta indarrean dagoen gainerako legeria aplikagarriak emandako eskumenei jarraikiz, honako hau

Lehenengoa. Indarrik gabe uztea Udaltzaingoaren bitarteko agenteen lan-poltsa, kidego horretan aldi baterako zerbitzuak emateko izan dena.

Bigarrena. Ebatzitzat ematea, legeak hala agintzen duelako, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalen artean sinatutako lankidetza-hitzarmen guztiak, udaltzaingoaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako lan-poltsa bat sortzeko direnak.

Lan-poltsa kudeatzen duen organoak ebazpen honen berri emango die eragindako udalei.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-ohol ofizialean eta haren web-orrian argitaratzea.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean aurkaratu ahal izango dute administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Azken kasu horretan, administrazioarekiko auzien epaitegien lurralde-eskumenaren arauak errespetatu beharko dira, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan jasotakoak.

Arkauti, 2019ko azaroaren 6a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.

Euskadi, auzolana