Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 21ekoa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2020. urteko probetarako aztertzaileak, tutore bat eta lurralde-arduradun bat.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 2064
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/05/21
  • Argitaratze-data: 2020/05/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren bidez, HEOCean zedarritutako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezarri zituen, eta aipatu Aginduaren 5. artikuluaren babesean, HABEren zuzendari nagusiak, 2019ko azaroaren 13ko eta 2019ko azaroaren 18ko Ebazpenen bidez, aurtengo egiaztatze-deialdiak egin zituen.

Jarraian, 2020ko otsailaren 4ko Ebazpenaren bidez, komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben Azterketa Batzordeko kideak, jarraipen-batzordeetako kideak, epaimahaietakoak eta lurralde-batzordeetakoak, tutoreak eta lurralde-arduradunak izendatu zituen, proba horien antolaketa- eta didaktika-alorretako lanei ekin ziezaieten.

Halaber, 2020ko otsailaren 5eko Ebazpenaren bidez, 2020. urteko probetarako aztertzaileak izendatu zituen.

Ikusita nolako aurreikuspenak egin diren 2020ko deialdietan parte hartzeko matrikulatu daitezkeen pertsonen kopuruaren arloan, aztertzaile gehiago, tutore bat eta lurralde-arduradun bat gehiago beharko dira, 2016ko azaroaren 23ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz, eta 2020an egingo diren HABEren deialdiak gauzatzeko, honako hau

Lehenengoa. Ebazpen honen eranskinean aipatzen diren pertsonak mailaz mailako aztertzaile izendatzea, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako mailak egiaztatzeko 2020an izango diren HABEren deialdietako entzumen-, irakurmen-, idazmen- eta mintzamen-probak zuzendu eta kalifikatzeko.

Deialdi horietan matrikulatuen kopuruak egindako aurreikuspenak gaindituko balitu, HABEren zuzendari nagusiak zenbait aztertzaile mailaz alda litzake, beharrei egoki erantzun ahal izateko.

Bigarrena. Asis Iriondo Aperribai 2020ko deialdietarako B2 mailako tutore izendatzea.

Hirugarrena. Asis Iriondo Aperribai 2020ko deialdietarako Bizkaiko lurralde-arduradun izendatzea.

Laugarrena. Interesdunei jakinaraztea ezen, administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakiokeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2020ko maiatzaren 21a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

B1 maila

Aztertzailea: Esnaola Aldanondo, Iratxe Valero Oruezabal, Oihane

B2 maila

Aztertzailea: Alberdi Urzelai, Miren Elizalde Isasa, Olaia Lasagabaster Alvarez, Ainhoa Sanchez Fernandez, Marta

C1 maila

Aztertzailea: Zarain Elorriaga, Pili

C2 maila

Aztertzailea: Zalbidea Olabarri, Uxue

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (5)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana