Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 25ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita balorazio-batzordearen osaera, 2020. urtean euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko dirulaguntzak emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 138
  • Hurrenkera-zk.: 2773
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/06/25
  • Argitaratze-data: 2020/07/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxepare Euskal Institutuko Zuzendariaren 2020ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren bidez araubidea ezarri zen 2020an euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko dirulaguntzak emateko.

Agindu horren 12. artikuluak ezartzen du modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko balorazio-batzordeak osatuko direla.

Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.

Horiek horrela, hau

Lehenengoa. 2020an euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko dirulaguntzak aztertuko dituen balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta osaera argitaratzea. Beraz, batzordean kide hauek izango dira:

Batzordeburua: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kulturako zuzendaria. Idazkaria: Larraitz González Gurrutxaga, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat. Bokalak: Nagore Irastorza andrea, edo haren ordezkoa. Itziar Iraola andrea, edo haren ordezkoa. Frank Suarez jauna, edo haren ordezkoa.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, denek jakin dezaten.

Donostia, 2020ko ekainaren 25a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

Euskadi, auzolana