Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

2488/1978 ERREGE DEKRETUA, abuztuaren 25ekoa (herrizaingoaren, turismoaren, jarduera gogaikarri, kaltegarri, osasungaitz eta arriskutsuen, eta garraioen arloetan Estatuko Administrazioak betetzen zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1978
  • Gaia: Azpiegiturak; Ingurumena; Segurtasuna; Lurraldearen Antolamendua, Hirigintza eta Etxebizitza
  • Jardun-eremua: Merkataritza eta Turismoa; Ogasun eta Herri Administrazioa; Ingurumena; Garraio eta Herri Lanak
Xedea:

Ondoren aipatzen diren arloetan, honako eskumen hauek eskualdatzea:

  • Toki Araubidea
  • Herrizaingoa:
    • Toki-korporazioen antolamendua, araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak.
  • Turismoa:
    • Turismoaren arloko azpiegituraren eta eskaintzaren antolakuntza.
    • Enpresa eta jarduera turistikoak.
    • Bilboko eta Gasteizko turismo-informazioko bulegoak.
  • Jarduera gogaikarriak, kaltegarriak, osasungaitzak eta arriskutsuak:
    • Jarduera gogaikarri, kaltegarri, osasungaitz eta arriskutsuen arloan txostenak egitea, eta, era berean, baimenak ematea, ikuskapenak egitea, zigorrak ezartzea eta errekurtsoak ebaztea; orobat, jarduera- eta industria-mota horiei buruzko Udal Ordenantzen eta Arautegien txostena egitea, bai instalazioa librea denean bai baimena behar denean, beti ere energia ekoizteko instalazioak alde batera utzita.
  • Garraioak:
    • Kable bidezko garraio-zerbitzuak ematea, baimentzea, ustiatzea eta ikuskatzea, bai publikoak bai pribatuak.
    • Trolebus bidezko garraio-zerbitzuak ematea, baimentzea eta ustiatzea, beti ere, haien ibilbide osoa Euskal Autonomia Erkidegoaren barrutik badoa.
    • Trenak eta tranbiak jartzea, antolatzea, ustiatzea eta ikuskatzea.
    • Errepideko garraio mekanikoko zerbitzuak ematea, baimentzea eta, hala behar denean, ustiatzea.
    • Bidaiariak edo salgaiak errepidetik garraiatzeko zerbitzu publikoko ibilgailuen estazioak jartzea eta ustiatzea, betiere, Autonomia Erkidegoaren barruan badaude.

Eskumenen konfigurazioa

Euskadi, auzolana